008unibertsoa

Preview:

Citation preview

UNIBERTSOAUNIBERTSOA zeru-gorputz guztien multzoak eta berauek ingura-tzen dituen espazioak osatzen dute. Ezagutzen dugun unibertsoa-ren zatian galaxiak dira multzorik konplexuenak. Zeru-gorputz edo astro nagusienak izarrak, planetak, sateliteak etakometak dira.

Astronomia modernoaren oinarriak

Historian unibertsoaren izaera eta egiturari buruzko ideiak askoaldatu dira, askotan goitik behera aldatu ere. Lehen iraultza IsaacNewton (1642-1727) fisikari, matematikari eta astronomo ingelesa-ren eskutik heldu zen. Hari zor diogu grabitazio unibertsalarenlegea. Newtonek Lurraren grabitatea eta unibertsoko gorputzenarteko erakarpen-indarra definitu zituen. Ezer gutxi zekiten orduanastronomoek izarren izaeraz, eta askotan, zeru-ganga finkoan itsa-tsiriko objektu argitsuak zirela pentsatu izan zen.

XIX. mendearen hasieran izarrak distantzia desberdinetara dau-dela eta higitu egiten direla jakin zenean, unibertsoak izugarri han-ditu zituen bere mugak.

Orduan konturatu ziren astronomoak eguzki-sistema galaxiaizeneko izar-sistema baten zati dela, Esne-Bidearen baitan dagoela,alegia.

Big Bang-aren teoria

1924an Edwin Hubble astrofisikariak Esne-Bideaz gain, galaxiagehiago ere badirela frogatu zuen. 1929an, galaxi espektroen gorri-tze sistematikoan oinarrituta eta Doppler-Fizeau efektua aplikatuz,unibertsoaren hedapenaren teoria osatu zuen, hots, galaxiak berenarteko distantziarekiko proportzionala den abiaduran urruntzendirela elkarrengandik.

Unibertsoa hedatzen ari da beraz, eta honen zergatia azaldunahian, unibertsoa leherketa handi baten ondorioz (Big Bang-a)sortu zela proposatu zen.

Bestalde, unibertsoaren dentsitatea eta tenperatura etengabe aridira txikiagotzen eta dentsitatea parametro erabakigarria da uni-bertsoa betirako hedatuko den edo une batetik aurrera berrirouzkurtzen hasiko den erabakitzeko. Izan ere, kosmologoek ez dutegarbi unibertsoaren hedaketa betirakoa den edota unibertsoarenhistoria hedatze- uzkurtze-prozesu jarraia eta etengabea ote den.

Astrofisika, irrati-astronomia eta azterketa espektralaren gara-penari esker, unibertsoa gero eta hobeto ezagutzen da. Unibertsoaosatzen duten elementu kimiko berberak daude Lurrean ere, nahizeta proportzio desberdinetan agertzen diren. Era berean, tresneriahobetu delako, astronomiaren ikerketa-esparrua ikaragarri zabalduda. Gaur egun, zeru-gorputzen artean honakoak bereizten dira:galaxiak, nebulosak, izarrak, planetak, kometak, sateliteak, gasak,hauts-lainoak, izarren arteko molekulak, kuasareak, pultsareak etazulo beltzak.

Batez ere Albert Einsteinen erlatibitate orokorraren teoria oina-rritzat hartuta, gaur egun unibertso hiperesferikoaren kontzeptuanagusitu da; aldi berean, mugatua eta mugagabea den unibertsoa-rena, mugatua izanik ere muga zehatzik ez duen globoaren antze-koa, alegia. Kalkuluen arabera, erradioa 10.000 milioi argi-urtekoalitzateke eta zirkunferentziaren luzera 63.000 milioi argi-urtekoa.Unibertsoaren adina, berriz, 13-18 mila milioi urtekoa litzateke.

UNIBERTSOARENGARAPENA

Orain dela 15.000milioi urte.Big Bang edo teoriazabalduenaren arabera,unibertsoa orain dela15.000 milioi urte eratuzen, leherketa izugarribaten ondorioz.Leherketa hura gertatuaurretik, unibertsokomateria eta energiaguztia izugarrizkodentsitatea zuen puntubatean kontzentraturikzegoen.

Hiru minutuberanduago.Leherketa gertatu etahiru bat minutuberanduago partikulasubatomikoetatikatomoen nukleoakeratzen hasi ziren.

300.000 urterenburuan.300.000 urte ingurubehar izan zirenlehenengo materia--guneak osatzeko.

Orain dela 14.000milioi urte.Leherketa handiagertatu eta mila milioiurtera eratu zirenlehenengo galaxiak.Berauetan biltzen direnizarren argiaunibertsoan barrenabidaiatzen hasi zen.

Orain dela 13.000milioi urte.Esne-Bideko lehenizarrak sortu ziren,helioz eta hidrogenozosaturiko laino handibaten fragmentazioarenondorioz.

Orain dela 4.600milioi urte.Eguzki-sistema garaihorretan jaio zelaestimatzen da.Errotazioan zebilenhodei bat eta bereinguruan zebiltzanizotz eta arroka puskakzeuden sorburuan.

Orain dela 3.800milioi urte.Bizia sortu zen Lurrean.