163_1.proba.ppt

Preview:

Citation preview

Hauxe da 4X4-ko laukia.

Lehenik,diagonalki erditik

tolestuko dugu.

Laukia berriro irekiko dugu...

...lau puntak barrurantz tolestu eta denak

leku berdinean elkartzeko.

Gero, tolestutako puntei ere puntak barrurantz

tolestuko dizkiegu.

Orain,hasieran tolestu dugun marra berdinetik

tolestuko dugu.

Tolestean geratu den laukizuzena ere erditik tolestu.

Bukatu aurretik, triangelu txuriak moztuko ditugu.

Amaitzeko, ireki.

BUKATU DUGU!!!!!

Granadako Alhambra

Alhambra hiri palatinatu "andalusia" dela esaten da, eta Granadan (Espainia) kokatzen da. Etimologiak dioenez Alhambra-k arabieraz "Al Hamra" (gorria, الحمراء) esan nahi du, eta "Qal'at al-hamra" (Gotorleku gorria) esalditik dator, Alhambraren harresi gorrixkek ematen diote izena.

• Alhambrako gune nagusia Ben-Al-Hamar-ek eraiki zuen, eta bere seme Mohamed II.ak indartu zuen. Granadako estiloa al-Andaluseko da, XIV. mendean sortua.

Alhambra

Mota honetako jauregia arte -hispano arabiarreko eraikin ugarienetakoa da, meskitarekin batera, eta bere funtzioak ugariak ziren. Beraz Alhambra bizileku eta gune administratiboa zen. Eraikin erraldoi hauek hirian bertan kokatuak zauden, eta beti ere meskitarekin lotzen zuten bide batekin batera eraikitzen zuten. Alhambraren kasuan hiritik kanpo harresi batez zegoen inguratuta, kanpoaldearekin komunikatuta egiteko.

Jauregiaren proportzioak erraldoiak dira, baina bakarrik zabaleran, eta ez garaieran. Garaiera beti gizakiarekin proportzioa gordetzen zuten, gizakia bera ez txikitzeko. Horregatik bertikaltasunak garrantzia galtzen du eta horizontaltasuna nagusitzen da, patioetan bezala.

Alhambrak Koronak deskribatutako paradisua adierazi nahi duenez, gizakia inguratzen duen guztia ederra izan behar da. Edertasun hau, adibidez, zentzuetatik sartzen da: dekorazioen edertasuna ikusmenetik, uraren soinu lasaigarriak entzumenetik…

Eraikin handi hauek egiteko material mota ugari erabiltzen ziren, baina gehien erabiltzen zirenakzura, zeramika beireztatua eta igeltsua ziren. Material merkeak eta arinak. Horregaitik material aberastasun gutxi hori ez erakustearren eraikinak asko apaintzen eta dekoratzen zituzten.