163_eleizalde.ppt

Preview:

Citation preview

::::::::::::::::LANDABASO ERREKAN BARNE::::::::::::::::

LANDABASO ERREKAREN ARGAZKIA

GU GEU, IBAIAREN GOI IBILGUAN

ERDI IBILGUAN

BEHE IBILGUAN

Bermeo herriko San Martin auzora sartzen gagoz.

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Errekaren erabilera nagusiak:

Hiru zonalde bereiztu doguz:Goi Ibilgua: Berezko egoeran dagoen eremua da, abeltzaintza, nekazaritza, basogintza, aisialdiko lekua.

Erdi Ibilgua: Batez ere industrigunea da.

Behe Ibilgua: Herri erabilera dauka, bide azpiegiturak dagoz.

GOI IBILGUA

BEREZKO EGOERAKO EREMUA…

GOI IBILGUA

BEREZKO EGOERAKO EREMUA…

GOI IBILGUA

BEREZKO EGOERAKO EREMUA…

GOI IBILGUA

BEREZKO EGOERAKO EREMUA…

GOI IBILGUA

BEREZKO EGOERAKO EREMUA…

• ABELTZAINTZA

GOI IBILGUA

• LANDABASO BASERRITIK ERREKARA BAJATZERAKOAN….

GOI IBILGUA: ABELTZAINTZA

• LANDABASO BASERRIKO ZALDI BAT ETA IKER POSEA EGITEN.

GOI IBILGUA: ABELTZAINTZA

GOI IBILGUA: ABELTZAINTZA

•LANDABASOKO ASIER ALEGRIA, ZALDIA GARBITZEN, ETA IBAI ARGAZKIA ATARATZEN.

GOI IBILGUA: ABELTZAINTZA

SIESTA BOTATZEN. FIJATU ZAITEZE: ADAR BAT GORA, ETA BESTEA BERA BEGIRA DAUKAZ

GOI IBILGUA: ABELTZAINTZA

Filomena jan eta jan…zelan ez dau emongo ba esne gozoa???

GOI IBILGUA: ABELTZAINTZA

Martxoan….arkumeak gozo gozo egoten ei dira….

GOI IBILGUA: NEKAZARITZAERREKA LANDABASO

BASERRIA

NEKAZARITZA USTIAKETAK

GOI IBILGUA

•BASOGINTZA

• GURE LAGUN AKERRAK BASOAK GARBITZEN BERE FUNTZIOA BETETZEN DAU.

• KONTUZ JON!!!!!!!!!

GOI IBILGUA

GOI IBILGUA: BASOGINTZA

Multzo hidrografikoaren hartze-arroek eskema bera dabe:

• Goiko eta erdialdeko kotetan intsinis pinuaren ustiapen orokortuak, mendi mistoaren zati batzuekin batera;

• Kota baxu eta goraguneetan, berriz, bi erreka pareen artean belardi eta labore-lur atlantiarrak.

• Landare-estalkia ia jarraia da, nahiz eta kota altuetan paper-pasta lortzeko pinuaren industria-lanketara bideratutako hedadura jakin bateko jabego pribatuak.

GOI IBILGUA

• AISIALDIRAKO GUNEA

BOTA HONEEK KENTZEKO GOGO BAT DAUKAGU!!!!

GOI IBILGUA: AISIALDIA

• IBILALDI POLITAK EGIN LEITEKEZ LANDABASO ERREKA INGURUTIK.

GOI IBILGUTIK- ERDI IBILGURA.

• ALDAKETEA:

ETXEBIZITZAK: BASERRIAK ALDE BATERA ITZI ETA TXALETAK AGERTZEN HASTEN DIRA

ERREKA

TXALETA

GOI IBILGUTIK- ERDI IBILGURA

ERREKA

GUNE HONETAN, ETXEBIZITZA PARTIKULARRAK, AISIALDIRAKO GUNEAK, ABELTZAINTZA, NEKAZARITZA…NAHASTEN DIRA.

AIPAGARRIENA:LANDABASO IZENEKO INDUSTRIGUNEAREN HASIERA DA (ERREKA ETA BASERRIAREN IZEN BERA).

Herrigunea

Landabaso baserria

Landabaso industrigunea

BARATZA

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Errekaren erabilera nagusiak:

Erdi Ibilgua: Batez ere industrigunea da.

Baina errekako ura nekazaritzarako erabiltzen da (inguruan dagozan ortu edo baratze txiki batzuetan), eta zaldi batzuk ura edaten bertara bajatzen dira.

ERDI IBILGUA

ERREKAeskonbroak

Poligono industriala

ortua

• LANDABASO INDUSTRIGUNEAREN AZPIAN DAGO LANDABASO ERREKA.

ABELTZAINTZA

AISIALDIRAKO PASEABIDEA

ERREKA

INDUSTRIGUNEA

ESKONBROAK

ERDI IBILGUA

INDUSTRIGUNEA DA.

BERE IBILBIDEAN GIZAKIAREN ERAGINA ARGI IKUSTEN DA.

ERDI IBILGUTIK BEHE IBILGURA

•INDUSTRIGUNEA ITZI ETA HERRIKO SAN MARTIN AUZORA SARTZEN DA.

•HORREGATIK HERRIAN LANDABASO ERREKA, SAN MARTINEKO ERREKA BEZALA ERE EZAGUTZEN DA.

ERDI IBILGUTIK BEHE IBILUGURA

• LEHEN ETXEBIZITZAK AGERTZEN DIRA.

• “IBAI GANE” DA LEHEN ETXE HONEN IZENA, ZERGATIK OTE?

ERREKA

BEHE IBILGUA

BERMEOKO HERRIGUNEAN SARTZEN DA.

BEHE IBILGUAN

• BIDE AZPIEGITURAK DAGOZ

ARTIKA, ARENONDO, KURTZIO...ERREKAK TUNEL HONETATIK ITSASORATZEN DIRA.

HERRIKO ERREKA GUZTIAK , LANDABASOKOA IZAN EZIK, ARTZA PORTUAN ITSASORATZEN DIRA.

HERRIKO HONDAKIN UR GUZTIAK TUNEL HONETATIK ITSASORATZEN DIRA ARTZA PORTUAN INOLAKO ARAZKETARIK BARIK.

Gune baltz hori lazunez beteta dago

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

IBARRAREN FORMA •Higadura maila desberdinak dirala eta, ibarra ez da beti bardin mantentzen. Ibarren itxura desberdina izaten da mendietako sorburuan, edo itsasoratzen danean, edo beste ibai bategaz elkartzen danean. Laburtuz, ibarren itxura ibaiaren ibilgu edo zatiagaz erlazionatuta egon ohi da.

IBARRAREN FORMA: GOI IBILGUA

• Ibilbide istua.

IBARRAREN FORMA: ERDI IBILGUA

“U” ITXURA

• Putzu sakonak ere agertzen dira

IBARRAREN FORMA: ERDI IBILGUA

IBARRAREN FORMA: ERDI IBILGUA

Eta ubidea zabaldu ere egiten da.

IBARRAREN FORMA: BEHE IBILGUA

•IBARRA AZKEN ZATIAN ASKOZ ERE IGIRIAGOA IZAN DA, IA-IA LAUA.

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

EZAUGARRI FISIKOAK.

Ur azala: ibaia aztertzerakoan urak hartzen dauan ibilguaren zatia (euritekaz aldatzen da). Goiko ibilguetan ibaiak meharrak izaten dira, beherago, ordea, ibilgua zabaldu eta mantsoago jaisten da.

Sakonera: Goiko ibilguan normalean sakonera txikia izaten da. Bokaletik hurre, berriz, sakonak.

Ibaien ohantzea: Ezaugarri geologiko eta lurraren aldatsaren arabera erreketako hondoa ezberdina izaten da: harriak, lokatza, hormigoia…

Korrontea:Lurraren aldatsaren arabera, zenbat eta aldats haundiagoa, korrontea haundiagoa.

Itxurazko ohantzea: Ibaibazterretan sarritan landaretzarik gabeko ingurua egoten da, urak euri garaietan baino estaltzen ez dauana. Itxurazko ohantze hau estuagoa izango da ibaiaren emaria eta eurien erregimena zenbat eta erregularragoa dan.

Landaretza: ekosistema zein egoeratan dagoen jakiteko informazioa emoten dau.

LANDABASO ERREKAREN EZAUGARRIAK: GOI IBILGUA

• Ur azala: gitxi gorabehera: 22 cm• Sakonera: 30cm, toki batzutan zeozer gehiago,

beste• Errekaren ohantzea: harriak (tamaina haundikoak

batez ere) eta lokatza.• Korrontea: haundia.(ez dogu isuria zehazki neurtu)• Itxurazko ohantzea: eskasa. Ibaiertzean bertan

landaretza dago.• Landaretza: Ugaria, ezberdina…

Anertz UR AZALA NEURTZEN

LANDABASO ERREKAREN EZAUGARRIAK: ERDI IBILGUA

• Ur azala: (putzu batean): 3 m• Sakonera: (putzu batean): toki bitan neurtu dogu,

lehenengoan 42 cm eta bigarrenan 68 cm.• Errekaren ohantzea: zati batean harriak (goi

ibilguan baino txikiagoak)eta lokatza, beste batean hormigoia

• Korrontea: goi ibilguan baino motelagoa. Putzu zabalak eratzen dira, eta putzu honeetan abiadura geldoa da.

• Itxurazko ohantzea: eskasa. Ibaiertzean bertan landaretza dago.

• Landaretza: Ugaria, ezberdina…

LANDABASO ERREKAREN EZAUGARRIAK: BEHE IBILGUA

• Ur azala:puntu bitan neurtu dogu, lehenengoan, 5.85 m eta bigarrenan, 2.8m.

• Sakonera: (marrazkian neurtzen): puntu bitan, lehenengoan, 28.5cm eta bigarrenan 50cm.

• Errekaren ohantzea: harri txikiak, lokatza.• Korrontea: Ura astiro mugitzen da. Gizakiaren

eskua dala eta, uholdeetatik babesteko, ubidea mailakatu egin da (eskaileren antzera).

• Itxurazko ohantzea: eskasa. Ibaiertzean bertan landaretza dago, edo azken zatian, gizakiak eraikitako harrizko edo hormigoizko hormak.

• Landaretza: Eskasa…

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Errekaren eraldaketak:

Goi ibilgua:Mendietako lurra aldapatsua da eta ur hotzak abiadura haundiz jaisten dira. Higadura haundia izaten da.

HODIA

LANDABASO BASERRIA

Goi ibilguan gizakiaren eragina ia eskasa da. (Hoditeria bat pasatzen da lur azpitik Landabaso baserripean)

GOI IBILGUAN

LANDABASO BASERRI AZPITIK PASATZEN DAN HODITERIA.

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Errekaren eraldaketak:

Erdi ibilgua: Gizakiaren eragina nabarmena da. Ubidea hormigoizko kanalizazio batetik bideratuta dago.

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Errekaren eraldaketak:

Erdi ibilgua:Industriguneko uren desbiderapena egiten da

Gainontzeko urak erreka jarraitu eta herrian sartzen dira.

• Herrian sartzerakoan zubiak agertzen jakuz

ZUBIAREN AZPIAN

• ERDI IBILGU HONETAN GIZAKIAK EGINDAKO ADREILUZKO PARETA ERE IKUSTEN DA.

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

Errekaren eraldaketak:

Behe ibilgua: Gizakiaren eragina nabarmena da.

Ubidea ez da batere berezkoa. Harriekin egindako hormak, hormigoizko paretak, tunelak, hodiak, errepideak…agertzen dira.

Landabaso erreka (San Martin erreka ere deitua) ihaz desbideratu egin zan. Artza portuan itsasoratu beharrean, orain, uholdeen aurkako segurtasun neurri moduan, Aritzatxu hondartzan itsasoratzen da.

GIZAKIAREN ESKUA

• UREN BIDERATZEA HERRI AZPITIK SARTU BAINO LEHEN.

Behe ibilgua

• Hormigoizko eta harrizko hormak altuak

Eskailerak

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

URA KUDEATZEKO INSTALAZIOAK: goi ibilgua

Goi ibilgua: Hodi bat.

Landabaso erreka lurrazpian hodi bidez sartzen da.

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

URA KUDEATZEKO INSTALAZIOAK : erdi ibilgua.Industri urak bideratzeko saneamendu sarea: Industriguneko enpresa batzuk (Salica eta Serrats arrain kontserba fabrikek) euren araztegi propioa daukie. Beste danek ez daukie ezer. Fabrika guzti honeen hondakin ur guztiak, hobi septiko batean batzen dira, Landabaso errekatik bereiztuta, eta herri azpiko ubidea zeharkatu ostean zuzenean Itsasoratzen dira Artza Portuan, inolako arazketa sistemarik barik.

Erdi ibilguan, industrigune parean ere, eurite urak errekan batzeko arketa eta hodi bat ere agertzen dira.

Eurite urak errekako urekaz nahasten dira hodi honeri esker.

• Ohol zahar honek industrietako hobi septikoaren kanalizazioaren kurtxatila estaltzen dau.

Kurtxatila mugitu eta….

• Hau aurkitu gendun!!!!Hondakin ur guzti honeek, herriko “Zubiaur tar Kepa” kalepea igaro ondoren, Artzan itsasoratzen dira inolako arazketarik barik. Koipeztoak!!!!

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

URA KUDEATZEKO INSTALAZIOAK : erdi ibilgua.Industrigune parean ere, Uren Ponpen, edo uhagen eraikin bat ere badago, larrialdietarako; baina matxuratuta dago eta inoiz ez da erabili izan.

Ikusi nahi bere itxura?

Uhagen eraikina

1. IBAIAREN DESKRIBAPENA

URA KUDEATZEKO INSTALAZIOAK: behe ibilgua.

Industriguneko enpresen hondakin urak, eta herriko hondakin ur guztiak inolako araztegi sistemarik barik kanporatzen dira itsasora Artzan.

Landabasoko urak (poligono industrialekoak ez ezik), Aritzatxu hondartzan itsasoratzen dira, inolako arazketa sistemarik barik.

• Uren kudeaketarako makinaria berezia. Urak gainezka dagozanean, segurtasun uratea igiritzen da.

Aritzatxu hondartzako irteera

Landabaso errekaren sarrera

TUNELA

2. KOKATU ZUEN IBAIA: BERMEO:

Ingurune fisikoa eta naturalaUdalerriak 33,31 km2ko zabalera dauka, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako handienetarikoa, hain zuzen ere. Iparraldetik itsasoa dau mugakide; Hegoaldetik, berriz, Meñaka, Arrieta eta Busturia; Bakio eta Mungia Sartaldetik; eta Mundaka eta Sukarrieta, azkenik, Sortaldetik. Gorabehera geografiko aipagarriena Sollube mendikatea da, eta gailurrik altuena Iturrita edo Sollube Txikerra da (652 m), Arrieta eta Busturiarekin egiten dauan mugan. Gero Garbola (477 m) eta Burgoa (452,2 m). Itsasertzari dagokionez, ostera, Matxitxako lurmuturra, Akatxe eta Gaztelugatxe uhartetxoak eta Izaro uhartea dira aipagarrienak.

2. KOKATU ZUEN IBAIA:EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO MAPA HIDROLOGIKOA

Bermeo

• 2. KOKATU ZUEN IBAIA:Bermeoko gainazaleko urak

Artika da Bermeoko ibai nagusia eta menditik behera datozen baso-errekek berari ematen deutsiez euren urak udan, siketea dela-eta, ur-etorririk gehiena galtzen diran arren: Lamiarango erreka, Perretxina, Montemoro, Berdantxa, Aranondo, Landabaso, Infernuerrekea, Etxebarrierreka, Galdizerreka, Ametzagaerreka.

LANDABASO ERREKA (ARTIGASen barne), OKA UNITATE HIDROLOGIKO BARRUAN DAGO

2. KOKATU ZUEN IBAIA:LANDABASO IZENAREN TOPONIMIA

• Landabaso errekak bere izena, izen bereko baserriari sor deutso. Baserri hau gaur egungo Arene auzoan kokatzen da.

• Bermeoko industri poligonoak ere Landabaso izena hartzen dau, errekea bere azpitik igarotzen dalako.

LANDABASO

2. KOKATU ZUEN IBAIA:LANDABASO ERREKA

• Non sortu: Bermeoko Sollube mendikatean sortu (Burgopean), Arene auzoan.

• Non itsasoratu: Artike ibaiagaz batera Artza portuan Kantauri itsasora. Uren maila altua danean (babes moduan), Aritzatxu hondartzara desbideratzen dira tunel bidez.

2. KOKATU ZUEN IBAIA:

• Gure azterketan errekaren hiru ibilguetan kokatu gara:

a) Goi ibilguan: Landabaso baserripean.b) Erdi ibilguan: Landabaso industrigunepean.c) Behe ibilguan: San Martin auzoko

desbiderapenan eta Artza bokalean.

2. KOKATU ZUEN IBAIA:

Ezaugarriak :• Artika (Artigas ere deitua) eta bere adarrakArtigas ibaiaren arroak 12 Km2-ko azalera dau eta bere ubide

nagusiak 3,4 Km daukaz. Amezaga eta Landabaso erreketan ubide bateratua 4,2 Km2-ko azalera batean hedatzen da. Ubideen luzera 2,5 eta 2 Km-koa da hurrenez hurren, elkargunera arte eta hemendik bokalera arte Km 1 dauka. Perretxina errekak 2,2 Km2-ko arroa eta Km 1eko luzera daukaz.

Arro honeek Okarenaren iparmendebaldeko alderdia osatzen dabe –Sollube-Burgoa mendi-bizkarraren iparraldeko eta ekialdeko urak biltzen dabez- eta tolesdura horren, Bizkaia nagusi dan IM-HE norabidea dauanaren, hurrengo ekialdeko inguruko mendietaraino iristen da.

2. KOKATU ZUEN IBAIA:

Artigas ez beste guztiek (Artigasek bere ibilbidearen zatirik handienean norabide tektoniko horri jarraitzen deutso) modu radialean egiten dabe bat Bermeoko “Artzan”, mareen eragina duen zona batean beren urak batuz.

GOI IBILGUA: Nahiko estua da zabaletara gitxi-gorabehera 22cm neurtzen dau eta sakoneraren bataz bestekoa30cm-koa da.

ERDI IBILGUA: Zabalera gitxi-gora-bera 3m-koa da eta sakoneraren bataz bestekoa 55cm koa da.

BEHE IBILGUA:Zabaleraren bataz bestekoa4.30m-koa da eta sakonera 44cm-koa.

2. KOKATU ZUEN IBAIA:

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

KIRATSA: Baserri ingurua danez, batez ere abere (behi, zaldi, ardi) hondakin organikoak dagoz erreka ertzean. Honek dakarren kirats arazoaz gain, eutrofizazio arazo larria eragiten dau.

ARRAIN HILIK ez dogu ikusi.

APARRA: ez da aparrik sortzen, urak nahiko garbi dagoz.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

OLIO EDO KOIPEAREN arraztorik ez dogu ikusi.

TAMAINA HAUNDIKO HONDAKINAK: Ugariak izan dira. Baserri inguruan, gurpilak, teilatuetako uralita zati haundiak,

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

Zer egiten dau tresna zahar honek erreka ondoan?

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

Eta gurpil zahar honek?

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA. BIZITZA.

LANDARETZA:Ibaiertzetako landaretza ondo moldatuta egoten da eta giroko hezetasun mailaren arabera banatzen da:

b) Ibaiertzetako landaretza (erabat uretatik kanpo egoten da, baina ezinbestekoa daukie lurreko hezetasuna).

c) Lezkadia. Landareak ur sakonera txikira egoten dira.

d) Landare urtarrak: Sustraiak eta hostoak uretan egoten dira, uretatik kanpo loreak baino ez.

e) Alga zelulabakarrak. Uretan libre ibiltzen dira.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA. BIZITZA.

Ibaiertzetako landaretzak zeregin garrantzitsua betetzen dau:

b) Ibaiertzak sendotzen dauz eta uraren higadura efektua gitxitzen dau.

c) Materialak sedimentatzen laguntzen dau eta, horrela, ureztatutako lurraren emankortasuna areagotzen dau.

d) Uraren tenperatura eta uretara iristen dan argi kopurua egokitzen dauz.

e) Animali espezie askori babeslekua eta kumeak hazteko eta atseden hartzeko lekua eskaintzen deutsie.

f) Lurrazpiko urak eta ur freatikoak arazten dauz.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA. BIZITZA.

Goi ibilguan aurkitu doguz: haltzak, iratze haundiak, sasiak, kalak, eukaliptoak, pinuak,...eta baita ere kanpoko espezie inbaditzaileak (cortaderia selloan-pampa bedarra).

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA. BIZITZA.

Goi ibilguan erreka ertzean botata egon dan zuhaitz enbor batean onddoak aurkitu izan doguz ere.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA. BIZITZA.

ANIMALIAK: Ibaietako fauna oso anitza da: ornogabeek, anfibioek, zenbai narrastik, arrain espezie batzuk, hegazti ikusgarriek eta ura edatera edo janari bila gerturatzen diran ugaztunek osatzen dabe.

GOI IBILGUAN ugariak dira ezkailuak (guk kazkailuak deritzegu), eta amuarrainen bat ere egon leiteke. Guk ez dogu ikusi.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA. BIZITZA.

HARRIPEKO BIZITZA: harriak altza eta honeen azpian, kiribildutako zizare antzeko izaki bizidunak aurkitu izan doguz. Bizidun honeek uren kalitatea ona dala adierazten deuskue.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA. BIZITZA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA. BIZITZA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: GOI IBILGUA. BIZITZA.

Bermeoko Landabaso errekaren goi ibilguan aurkitu izan diran animalien artean:

b) Mustelidoak: “bisoi europearra”.

c) Txoriak: Martin arrantzalea-oso ugaria da Bermeoko portuan ere- Lertxun txikia, zozoa, “Lavandera blanca”...

d) Anfibioak: igel arrunta, apoa, uhandrea...

e) Arrainak: Kaskailoa, sarditea.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: ERDI IBILGUA.

KIRATSA: Industriguneko urak errekagaz bat datozen gunean kiratsa sarri somatzen da.

ARRAIN HILIK: bai, sarritan. Guk bateri argazkia atara geuntzon baina galdu egin dogu.

APARRA: Eurite uren hodia errekan batzen danean, maiz xaboi aparra agertzen da, batez ere industri fabrikek garbiketarako erabilitako produktuena.

• OLIO EDO KOIPEAREN arraztoak: ia beti. Nahiz eta industriguneko arrain kontserba fabrikek arazte sistema propioa euki behar, euren hondakin urak maiz agertzen dira landabaso errekako hobi septikoan. Isuri arazoa egon da sarritan.

• TAMAINA HAUNDIKO HONDAKINAK: Plastikoak, edari latak….GIZA ESKONBRERA bat ere aurkitu izan dogu.

Ura oso kutsatuta dago erdi ibilguko erreka ertzetan.

Giza hondakinak

• Aipatu beharrekoa: Uhagen etxe parean zabor ugari aurkitu izan dogu. Negargarria benetan.

ERREKA

Zer egiten dabe harri guzti honek erreka alboan?

Fabriketako lata haundi bat

Erreka ertzean aurkitu gendun ispilu hau.

LANDARETZA:

-Haltzadi ederra sortzen ari da. Balio ekologiko haundiduna.

-Orain urte batzuk udalak landatutako zuhaitz hosto-zabalak agertzen dira: lizarrak, urritzak, astigarrak…

-Haltzadian/errekan sortzen diran landare espeziak: ur-berroa, iratxea…

-Kanpoko espezie inbaditzaileak: cortaderia selloana.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: ERDI IBILGUA. BIZITZA.

ANIMALIAK:

- TXORIAK: Martin arrantzalea, Lertxun txikia, zozoa,…

-Anfibioak: igel arrunta, apoa, uhandrea…

-Arrainak: kaskailuak (gero eta gitxiago).

-Harripean oraindik zizare kiribildu antzeko bizitza ikusi daiteke. Goi ibilguan baino askoz gitxiago.

-Errekara ura edaten hurbiltzen diran gainontzeko ugaztunak. Adibidez, argazkiko zaldi hau.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: ERDI IBILGUA. BIZITZA.

HARRIPEKO BIZITZA

Ura edatera datorren bisitaria.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

KIRATSA: Herri barruan sartzerakoan ere, kiratsa agertzen da.

ARRAINik ez dogu ikusi.

APARRA: bai, garbiketa xaboien aparra

Olio edo koipea: Ugari, Artza portuan itsasoratzerakoan ere (batez ere ostiral arratsaldeetan, arrain fabrikak garbitzerakoan eta mare behean).

Tamaina handiko hondakinak: Ugariak izan dira: txirrindu gurpilak, edari latak, zaborrak, plastiko boltsak, …

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

LANDARETZA: OSO URRIA ETA ABERASTASUN EKOLOGIKO GITXIDUNA. SASIA ALDE BATERA ITZITA, HORMIGOIA ETA ZEMENTUA UGARIAGOAK DIRA.

3. IKUSIZKO AZTERKETA: BEHE IBILGUA.

ANIMALIAK: Artza portuan lazunak ugari dira (itsasoan gagoz). Arrain honeek hondakin urez elikatzen dira. Honeek dira Bermeo herriak daukan araztegi bakarra, guztion kakez elikatzerakoan, arazketa funtzio izugarria betetzen bait dabe.

Lazunez aparte, muxarrak, bogak...ageri dira.

Baina errekaren itsasoratzean ugariena dan beste animalia itsastxoria edo kaioa da. Orain urte batzuk Izaro irlan kabiak egitea itzi eta herri barruan ugaltzen hasi ziran.

4. HAUSNARKETA

DIAGNOSTIKOA: Bermeoko gainazaleko uren kalitatea

EAEko lur gaineko ur-masak zaintzeko sareak Bermeoko ur kontinentalen kalitatea aztertzen dau. Bermeo Okaren Unitate Hidrologiko barruan dago eta udalerrian bertan, Artika ibaian hain zuzen ere, aipatu sarearen estazio bat dago (OKAR-020).Guk aztertu dogun Landabaso erreka, Artika errekagaz bat dator. 2003. urtean estazio horri dagozkion emaitzak ondokoak izan ziren:

Artika ibaian, Artiketxen kokatutako OKAR-020 estazioan, egoera ekologikoa onargarri moduan sailkatuta dago. Makroornogabe bentonikoen komunitatea eutrofizatutako uren ohikoa da; hots, poluzioak oraindik ez dau komunitatea erabat degradatu, baina egoera hondatuaren arrastoak daude. Jatorrizko komunitatearen hondakinak mantentzen dira, eta horrek posible egiten dau nolabaiteko aberastasuna eta dibertsitatea izatea.

Alde batetik, komunitatearen egiturazko eta dibertsitateko adierazleen, eta bestetik, espezieak baloratzen dabezan indize biotikoen (BMWP´ eta ASPT´) arteko desadostasun handia dago. Azkenengo horreek oso egoera oneko urak agertzen dabez eta komunitatearen egiturak degradazioa adierazten deusku. Otsailean eta irailean arrain-populazioentzako baldintza oso estresagarriak atzeman dira, eta estazioak “Bioakumulazioaren” diagnostiko orokorra azaltzen dau, arrain-populazioak mantentzeko ur-kalitateari dagokionez.

Komunitate iktiologikoak onartzeko moduko egoera azaldu arren, arro txiki honen ezaugarriek arrain-potentzialitate baxua agertzen dabe. Sartutako espezieak ez diren arren, aurreko kontrol batzuetan aurkitutako bi espezie kanpotarren falta atzeman da. Adierazle biologikoei dagokienez, ur-makrofitoen egoera kaskarra nabarmentzen da. Bestalde, ibarbasoaren kontserbazio eskasa dago eta baso erriparioa guztiz hondatuta dago. Fitobentsosa (IBD adierazlea) egoera onargarrian dago. Egoera fisiko-kimikoaren kalitatea ona da; poluitzaile espezifikoen artetik metalak besterik ez aztertu arren. Kobreak, burdinak, manganesoak, nikelak edota zinkak detekzio-muga gainditzen dabe, baina horreetako batean ere ez da gainditu indarreko araudian ezarritako maila.

Laburbilduz, Landabaso errekan, 2003an OKAR-020 estazioan aztertutako egoera biologikoa onargarri moduan sailkatuta dago, eta baita orokorreko egoera ekologikoa ere. Beheko taulan ikusi bezala, 1998-2003 epean Artikako estazioko urek hoberako bilakaera izan dabe.Egoera ekologiko eta biologikoaren bilakaera Artikako estazioan 2002-2003 epean

Artika ibaia (OKAR-020) Arteztarauaren elementuak

2002. urtean 2003. urtean Fitobentosa (IBD)/Fitoplanktona Onargarria Onargarria Makrofitoak/Makroalgak Txarra Eskasa Makroornogabe bentonikoak Onargarria Ona

Adierazle biologikoak

Fauna iktiologikoa Onargarria Onargarria EGOERA BIOLOGIKOA Eskasa Onargarria

Baldintza orokorrak Onargarria Ona Poluitzaile espezifikoak (> Detekzio Muga) Bai Bai

Adierazle fisikokimikoak

Poluitzaile espezifikoak (< Kalitate Araua) Ez Ez Ibarbasoa (QBR) Txarra Txarra Adierazle hidromorfologikoak Aldaketa morfológico bereizleak Txarra Txarra

EGOERA EKOLOGIKOA Eskasa Onargarria

Iturria. Eusko Jaularitzako Ingurumen Saila, 2004BMWP´ indizearen bilakaera Artikako estazioko uretan 1998-2002 epean

Unitate Hidrologikoa

Arroa Estazioa 1998 1999 2000 2001 2002

Oka Artika OKAR-020 - Ur poluituak Ur poluituak Poluitu gabeko

urak

Poluzio-arazoren

bat duten urak

DIAGNOSTIKOA: Erreka-sistema

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ibarbasoen erdia baino gehiago Bermeon dagoz. Bermeoko erreka gehienak mendian behera datozen uriola-erreskastoak dira. Areka estuetan sartuta eta jauzi txikiz josita dagoz eta sarrera gatxeko aldapa gogorretan behera etortzen dira errekak. Batez ere, pinu- eukalito-landaketak eta landazabal atlantiarrak hartzen dabezan paisaje horren barruan, erreketako urbazterrek jatorrizko basoaren erakusgarria egiten dabe (harizti mistoak-haltzadiak).

Landaretza zingiratarraren barruan uretako ornobako batzuk ere badagoz, besteak beste, krustazeoak, moluskuak eta uretako intsektuak. Horiek hainbat hegazti, herrestari, anfibio, ugaztun eta arrainei ematen deutse jaten. Urpeko faunari dagokionez, kazkailua aipatu behar da; izan ere, Bizkaiko erreka guztietan egon arren, Artika, Berdantzako eta Aranondoko errekatan baino ez da ugaltzen. Angira ugari dago erreken azken ibilbideetan; arrankaria, ostera, erreka batzuren hasieratan baino ez da agertzen. Anfibioen artean ur-ugaraxo iberiarra (Rana iberica) dago.

DIAGNOSTIKOA: Erreka-sistema

Bermeoko erreketako ibarretan euren habia egiten daben martin arrantzale bikote bakarrenetariko bat dago, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban gutxi dira hori egiten daben martin arrantzaleak. Eperdikara horia eta okil txikia ere topatu daikeguz bertan.

Bermeon badagoz oraindik ere ibarbaso interesgarriak, nahiz eta zabalera handirik ez daukien eta egoera on-onean ez dagozan, baina, hala ere, babesleku handiak dira basoko bizitzarako. Ibarbasoen artean honako honeek dira aipagarrienak: Etxebarrierrekako ibarbaso mistoa, Berdantxako errekako goi ibarra, Frantxuerreka eta Infernuerrekako eta Urkisarriko errekako trokak.

4. HAUSNARKETA

ZER EGIN LEITEKEEN HOBETZEKO.

•Erreka ertzak berreskuratu: kanalizazioa, zuhaitzak, landare inbaditzaileen kontrola..

•Legez kanpoko isurketen kontrola eta zigorra.

•Saneamendu sarea eta araztegia. DERRIGORREZKOA IRUDITZEN JAKU.

Uren saneamendua eta arazketa

Gaur egun Urdaibai Eskualdeko Saneamenduko Lurralde Ekintza Plana idazten ari da. Busturialdeko Uren Partzuergoa ari da plan hori garatzen. Plan horretan, bukatutako azpiegitura guztiak ez ezik, oraindik egiteke dagozanak zehazten dira. Azken horreen artean, Muxika-Bermeo Kolektore Nagusia dago. Kolektore honek Muxika, Murueta, Gernika, Forua, Busturia, Mundaka, Sukarrieta eta Bermeo udalerrietako isuriak biltzen dauz eta Bermeoko Lamiarango Ur Zikinen Araztegi berriraino eramaten dauz.

4. HAUSNARKETA

Bizkaiko Foru Aldundiak, 37 milioi eurotik gorako inbertsioarekin, 2004-2007 denboraldian honako jarduketei ekin edo ekingo deutse:•Muxika-Bermeo kolektorea. Gernika eta Bermeo arteko hiriko tartea: Planaren arabera Gernika eta Bermeo udal mugarteen artean egin behar diran obren zatia burutuko dau aldundiak. Proiektu handia da eta honako lan honeek hartzen dauz bere baitan: - San Martin eta San Andres errekastoak Bermeon desbideratzea, Bermeon uholderik gerta ez dadin. Oraingo galeriak Bermeoko saneamendu-sare berrirako erabiltzeko aukera.- eginda dago ihada. -Bermeoko Saneamenduko Proiektuko Obrak. Hemen sartuko da parkingeko eta portuko ponpaketetan isuriak kontzentratzeko obrak burutzea (ekaitz-tankea barne), eta Bermeoko ur zikin guztiak Lamiarango Ur Zikinen Araztegira eramatea.

Bestalde, denboraldi berean, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak Bermeon Lamiaraingo Ur Zikinen Araztegia eta bere hustubidea egiteko asmoa eukan, interes orokorreko obra gisa.

2004-2007 epe hori amaitu, eta oraindik Bermeon hondakin urak inolako arazketarik barik isurtzen doguz Artza portura. Noiz arte egoera negargarri hau? Ez al dogu Bermeotarrok horren eskubiderik? Urdaibaiko biosfera erreserba...

4. HAUSNARKETA