Arrano arrantzalea

Preview:

Citation preview

E

Euskeraz:Arrano arrantzalea.

Zientifikoa:Pandion haliaetus

Erderaz:Aguila pescadora

Bizkarraldea marroi ilun kolorekoa izan ohi da, burua salbu. Sabelaldea, berriz, argiagoa, zurixka, nahiz eta hegoen puntak eta karpo ingurua beltzak izaten diren. Lema-lumak eta arraun-lumek marra transbertsal ilunak izaten dituzte eta sabelaldean intentsitate aldakorreko xingolak izan ohi dituzte. Erpeak marfil kolorekoak dira.

Aurpegian mokotik hasi eta bizkarreraino hedatzen diren antifaz iluna dute. Begiak horiak dira eta mokoa, berriz, oso zorrotza izan ohi da, urdin-gris kolorekoa.

Tamaina ertaineko harraparia da. Hegoen tamaina 46-50 cm ingurukoa da eta buztana berriz, 20 cm ingurukoa. Pisua 1,5 kg-ren bueltan egon ohi da. Emeak, gutxi gorabehera 1,8kg pisatzen ditu eta sabelalde ilunagoa izaten du.

Arrano gazteak ez dira hain ilunak, Gurasoak ilunagoak dira.Hanken kolorea berde horixka dute.Hatzazalak oso gogorrak dituzte eta Oso zorrotzak dira.

Kostaldean habia egiten duten bikoteek labarrakhautatzen dituzte. Europa eta Asia iparraldean kumatzen dutenek, ordea, habitat

kontinentalak hautatzen dituzte nagusiki, eta habia zuhaitzetan egin ohi dute.

Arrainak harrapatzeaz bizi den espezialista izaki, arrano arrantzalea ur-habitatei estuki loturiko hegaztia da. Ur garbiak izatea ezinbestekoa da, arranoak arrainak ikusi eta ehizatzeko modua izan dezan. Ur sistema kontinentaletan zein kostaldean bizi ohi da eta padura, laku eta urtegietako ur lasaiak bilatu ohi ditu.

Arrak zein emeak egiten dute habia.Adarrekin egiten dute.Zuhaitzetan, lurrean edo laku baten ondoan.Arrautzak apirilean edo maiatzaren inguruan jartzen ditu. Arrautzak zuriak eta orban gorrizkak dituzte.Arrautza inkubatzean -35 egun inguru egoten dira.7-8 aste egoten dira kabian, gero egan egiten

asten dira kumeak.

Ipar hemisferioan, normalean, goi-latitudeetan egin ohi du habia eta bertan parekatzen dira. Bikote gehienek Europa eta Siberia iparraldean egiten dute habia. Negua, aldiz, ekuatore inguruan igarotzen dute. Tarteko latitudetan pase garaian soilik agertu ohi da, migrazioa burutzean.

Australian, berriz, nagusiki sedentarioa da.

Arrano arrantzalearen nondik-norakoa.

2007ko udaberrian, Logie izeneko arrano arrantzale emearen bisita izan zuten Urdaibain. Afrikako neguko egonalditik bueltan zetorren Eskoziara, eta, eguraldi txarra zela eta, hamaika egun egin zituen bidaiari berriz ekin aurretik indarrak batzen. Urdaibai Fundazioko Aitor Galarza egunero joan zen Logieren bila, prismatikoak eta argazki-kamera lepotik zintzilik zituela, non zebilen ikusi eta argazkiak ateratzera.

Basoko guarda ere bada (Iratxeren osabaren lagun bat da.)

-Arrain mota asko jaten dituzte.-Lutxoak eta amuarrainak beste batzuen artean.-Emeak jaten ematen die kumeei.

Recommended