View
6
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
AURKIBIDEA
0. LIBURUAK, ARBELA ETA… ANTZERKIA
1. KLASEAN IKERTZEN. Antzerkira joan aurretiko jarduerak.
Sarrera.
0 jarduera. Izotza apurtzeko ariketa. Ikusezina dena ikus dezakegu.
1.1 jarduera. Haratago dagoena ikusteko prest.
1.2 jarduera. Irudimenarentzako markoa.
2. IKASGELATIK ANTZOKIRA. Antzezlan bat ikusteko bizipena.
3. PUNTU ETA JARRAIAN. Antzerkira joan osteko jarduerak.
3.1 jarduera. Goazen azkar… goiz helduko gara eta!
3.2 jarduera. Pertsonaiak sortzen
3.3 jarraituko du…
0. LIBURUAK, ARBELA ETA… ANTZERKIA.
Testu hau irakurtzen hasi izanak ikasgelako jarduna gauzatzeko erreminta
gehiago izateko nahia duzula adierazten du. Liburuak, arbela eta… antzerkia;
zergatik ez? Antzerkia oso erreminta baliogarria izan daiteke jakin-mina pizteko,
beste ikuspegi batzuk ezagutzeko eta gorputza ikasgelako jardunaren erdigunean
jartzeko.
Egun batzuk barru Alizia eta hiri ikusezinak antzezlana ikustera joango zarete.
Alizia Mirarien Herrialdean lanaren bertsio librea da, eta Lewis Carroll-ek
sortutako iruditegiak ikuspegi garaikidetik arakatzen ditu diziplina anitzeko
taularatzean (proiekzioak, soinu-espazioa, argi efektuak, maskarak). Pieza honek
hainbat gauzaren inguruan pentsaraziko digu: ikusgarria dena eta ikusezina
dena, ikusten duguna eta ikusten
ez duguna eta geure
irudimenaren eta ametsen bidez
ikustea lor dezakegun guztia.
Heziketa-unitate honek lan honi
hasiera ematen lagunduko dizu.
Irakurri eta egin ezazu zeure,
jarraitu hasieratik bukaerara,
desordena ezazu edota aukera
ezazu gogokoen duzun atala. Izan
ere, jakingo duzunez, hezkuntzan
ez dago formula magikorik; ikasle
guztiak ez dira berdinak, eta ez
gara beti modu berean sentitzen.
Horregatik, garrantzitsua da
proposamen hau zeure erara
gauzatzea, ikasleen iritzia
entzunda eta jarduera bakoitza
zeuen ikasgelan duzuen
errealitatera egokituta.
Animatuko zara?
1. IKASGELAN IKERTZEN. Antzerkira joan aurretiko jarduerak.
Sarrera.
Unitate hau lantzeko ispilu bat beharko duzu. Proposatzen dizugun ikerketa
lantxo honetako objektu aktibatzailea izango da. Begiratzeari, ikusteari eta
imajinatzeari buruzko ikerketa. Geure buruari eta ingurukoei begiratu, denbora
eskaini eta arreta jarri. Ikusi, ikusten dugunaren eta ez dugunaren kontzientzia
izateko eta, ikusten dugunaren bitartez, geure oinetan dugun munduari buruz
sortzen dugun ideiaz konturatzeko. Imajinatu, geure gustuko errealitate berriak
sortzeko.
0 jarduera. Ikusezina dena ikus dezakegu. (Izotza apurtzeko ariketa
25min.)
Gaur, arbelera begiratzean, ezohiko zerbait ikusi dugu. Ispilu bat dago bere
oinarrian jarrita eta bere islan geu ageri gara. Ispiluak bertara begiratzera
animatzen gaitu. Zer ikusten dugu?
Ilaran jarriko gara. Lehenengoa ispiluaren aurrean eta gainerako guztiak, atzean,
banan-banan. Erronda azkarra izango da; bakoitza, bere txanda denean,
ispiluaren aurrean jarri eta zer ikusten duen esango du. Zuk, irakasle, ikasleek
esandako hitzak arbelean idatz ditzakezu.
Hiru txanda egingo ditugu. Bakoitzean honako galderei erantzungo diegu:
1. Zer ikusten dut? Ezaugarri fisikoei erreparatuta (neskatila bat, begi handiak,
ilehori luzea, oreztak, betaurrekoak…)
2. Zer ikusten dut? Izaerari eta aldarteari erreparatuta (norbait bihurria, logura
aurpegia, lotsa, barregura…)
3. Zer ikusten dut? Nire atzean dagoenari erreparatuta (ikasgela, gune
aspergarria, abantailak, ikasteko lekua…)
Bakoitza bere tokian eserita, arbelean idatzitako hitzei begiratuko diegu.
Konturatuko garenez, batzuetan azalean dagoena baino ez dugu ikusten, baina
denbora eskainiz gero, askoz haratago ikus dezakegu. Ikusezina dena ikus
dezakegu.
Jarduera bukatu ostean, eman buelta ispiluari. Bere atzean Alicia eta hiri
ikusezinak obraren kartela ikusiko duzue. Jadanik eman dezakezu egingo duzuen
irteeraren eta aurretik egingo duzuen ikerketa ariketaren berri.
1.1 jarduera. Haratago ikusteko prest.
Ikasgelako mahaiak eta aulkiak alboratuko ditugu oztoporik gabeko gune bat
sortzeko. Lurrean etzango gara, eta, nahi badugu, jertse bat jarriko dugu
buruaren azpian. Eroso jarriko gara.
Begiak itxiko ditugu eta duela gutxiko ametsen bat gogoratuko dugu. Lekua
gogoratuko dugu, pertsonarik zegoen ala ez, nor ziren, nolakoak, zer ari zen
gertatzen, zer kolore ageri ziren, hitzak, soinuak…
Orain, ikasle bakoitzaren ametsetik abiatuta, kontaketa berriak sortuko ditugu.
Begiak itxita etzanda jarraituko dugu. Ikasleetako batek oroitu duen ametsa
deskribatzeari ekingo dio. Zuk, irakasle, esan beste ikasle baten izena eta egiozu
galdera bat kontakizuna jarrai dezan. Nor daude leku horretan? Esan beste ikasle
baten izena eta bota beste galdera bat. Zer gertatu da? Pixkanaka, istorio berri
bat gorpuztuko duzue denon artean.
Kontakizuna bideratzeko erabil ditzakezun galderak:
Non zaudete?
Nor zaudete leku horretan?
Nola sentitzen zara?
Zer ari da gertatzen?
Eta bat-batean…
Abestu bururatzen zaizun abestiren bat
Zer gertatuko da gero?
*Jarduera nahi adina aldiz berregin dezakezue beste ikasle baten ametsetik
abiatuta.
Guztion artean kontakizun komuna sortuko dugu eta, batzuetan, ustekabekoa.
Kontatzeko modu berrietatik jaiotako fikziozko istorio eta iruditegiak izango
dira.
1.2 jarduera. Irudimenarentzako markoa.
Izotza apurtzeko ariketari eta “Haratako ikusteko prest” jarduerari esker,
batzuetan azalean dagoena baizik ikusten ez dugula eta ametsen eta
irudimenaren bitartez edozein egoera itxuraldatzeko gai garela ikusi dugu. Eta
irudia itzultzen diguten ispiluen ordez ezinezko errealitateak ikusteko balioko
diguten markoak sortzen baditugu?
Eskulan erraz bat egitea proposatzen dizuegu, eskolako gune komunetako
instalazio artistiko bilakatuko dena. Ikasle bakoitzak bere marko errealitate-
eraldatzailea sortzean datza. Oso modu sinplean egin daiteke.Bakoitzak A31
tamainako koloretako kartulina edota kartoi bat eduki behar du. Zeuen
markoaren diseinua asma dezakezue edo, bestela, irudi hauek erabili txantiloiak2
sortu eta ereduak errepikatzeko.
1 Materialak desberdinak izan daitezke. Kartoia sendoagoa da, baina zailagoa manipulatzeko. Kartulina errazagoa da erabiltzeko, baina ez da
hain sendo. Gomaeva material aproposa izan daiteke, baina garestiagoa da.
2 Txantiloiak sortzeko, inprimatu irudi bakoitza A3 orri batean. Moztu eta erabili bere silueta kartoi edo kartulina batean kalkatzeko
Markoaren aldeetako batean itsatsi A4 tamainako azetato bat. Azetatoak ez du
ikusmenean eraginik izango markoaren barnealdetik begiratzeko orduan, eta
bere gainean idazteko edota zerbait itsasteko aukera emango digu.
Orain bakoitzak markoaren bidez ikusten duen edozein espazio, gauza edo
egoera nola eraldatu nahiko lukeen pentsatu beharko du. Oraingo honetan,
eskolan ageri diren espazioetan eta egoeretan jarriko dugu arreta, eta,
paper/pegatina zati batean, eraldaketa horri buruzko pista emango digun esaldi
bat idatziko dugu.
Adibidez:
Paretak arrosak dira.
Pertsonek koalak daramatzate motxilak beharrean.
Rock and Roll musika entzuten da eta jendea dantza eta dantza dabil.
Irakasleak lehen hezkuntzako ikasle bihurtu dira.
Pasilloetan ikasleak, aitona-amonak, txoriak eta errinozeronteak daude.
Itsatsi pegatina azetatoan esaldia markoaren erdigunean gera dadin. Hartu pita
(haria, artilea…) zati bat eta eseki koadroak pasilloko teilatuan, altuera
desberdinetan.
Gonbidatu eskolako gainerako ikasleak eta pertsonak3 pasilloan paseatzera, zuen
instalazio artistikoan parte har dezaten. Korridorea alde batetik bestera
zeharkatu behar dute, nahi duten markoaren aurrean jarri eta markoztatutako
esaldiak iradokitzen dien zera hori imajinatu. Modu honetan, ezinezko
errealitateak jazotzen diren gune bihurtuko da eskola.
3 Gurasoei ere luzatu diezaiekezue zuen lana ikustera etortzeko gonbidapena. Erakuts iezazkiezue eskola imajinatzeko zuen moduak eta
proposatu etxean ariketa berbera egitea. Baliteke haiek ere etxean errealitatea eraldatu nahi izatea… partekatu zuen ilusioak.
2. IKASGELATIK ANTZOKIRA. Antzezlan bat ikusteko bizipena. Orain arte egin duzuen lanak antzokira begiak eta adimena zabalik iristeko balio
izan dizue, ezinezko istorio eta egoerak ikusteko prest. Alizia eta hiri
ikusezinak obra ikusi eta, zeuen ametsa izango balitz bezala, bertan murgiltzera
gonbidatzen zaituztegu.
Dramagintza eta zuzendaritza: Jesús Nieto Bideoa: Pablo Jordán Antzezleak: Alicia Bernal, Brígida Molina, Estela Santos, Mario Moya
Alicia aspertu egiten da. Bat-batean, untxi baten pausoak entzun ditu, eta gordelekuraino jarraitu dio. Han, mundu enigmatiko baterako atea zeharkatuko du; denborarik ez antzeko ezer ez dagoen mundua. Alicia zalantzen, nahien, galderen, beldurren eta misterioen artean barneratuko da, hiri ikustezinetan barrena egindako bidaia iniziatikoan, izaki harrigarriak eta munstroren bat edo beste bizi diren irudimenezko lurraldeetan. Alizia Lurralde Miresgarrian obraren bertsio librea da; diziplina askoren bidez eszenaratzen dute (proiekzioak, soinu-espazioa, argi-efektuak, maskarak…), eta Lewis Carrollek sortutako imaginarioetan sartzen da, ikuspegi garaikide batetik.
3. PUNTU ETA JARRAIAN. Antzerkira joan osteko jarduerak.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
---------
Antzezlana ikusi ostean, bisitaldiaz eta Alizia eta hiri ikusezinak obraz hitz egingo
dugu ikasgelan.
Zer iruditu zaigu? Ezagutzen dugu Alizia mirarien herrialdean istorioa? Zer
elementu zein baliabide erabili dituzte istorioa kontatzeko? Zer da arreta gehien
piztu diguna? Gure fikziozko istorioetako bat izan zitekeen? Inork amestu du
noizbait antzeko zerbait?
3.1 Jarduera. Goazen azkar… goiz helduko gara eta!
Alizia eta hiri ikusezinak ikuskizunaren errealitatean eraldatzen den ideietako bat
denboraren nozioa da. Pertsonaiak siesta labur batek irauten duen denbora
tartean hamaika abentura bizitzeko gaitasuna dauka; alderantzizko mundua eta,
inora iritsi gabe, presaka, korrika batean ari diren pertsonaiak…
Guk denbora neurtzeko moduak ezagutzen ditugu. Segundoez, minutuez eta
orduez hitz egiten dugu… baita egunez, asteez, hilabeteez eta urteez edota
bosturtekoez ere4 Baina, neurri zehatz edo orokorrago horiek gorabehera,
zerbait erlatiboa ere bada denbora. Hurrengo dinamikaren bidez egiaztatuko
dugu.
Jar zaitez guztiok borobilean lurrean eserita. Bakoitzak ekintza bat pentsatuko
du. Txandaka, ikasle bakoitza borobilaren erdian jarriko da eta ekintza hori
gauzatuko du denbora tarte jakin batez. Zuk zeuk zehaztu ditzakezu aukerak,
buruz behera 3 kartel jarriz (bakoitza iraupen batekin: 30 segundo, minutu 1 eta
3 minutu), eta ikasleek karteletako bat aukeratu beharko dute. Esate baterako:
● Minutu 1ez salto egin
● 30 segundoz txalo egin
● 3 minutuz isilik egon
Ekintza performatibo txikien bitartez denboraren joanaren kontzientzia hartzean
datza. Bukatzean, bakoitzak bere denbora nola bizi izan duen konta dezakezue.
Luze egin zaizu? Labur? Zergatik kostatzen zaigu ezer egin gabe egotea? Isiltasuna
mantentzea? Zergatik pasatzen da denbora azkar ondo pasatzen ari garenean?
Jarduera hau bukatzean, zeuen artean eztabaida dezakezue ea agertutako
ariketaren bat ohiko bihurtu nahi duzuen, ikasgelako erritmoak eta inertziak
apurtzeko. Lan-girorako isiltasuna lantzea edo lanari ekin aurretik minutu
batzuez saltoka aritzea izan daitezke aukeretako batzuk.
3.2 jarduera. Petsonaiak sortzen
Antzezlanean, pertsonaiak ere modu surrealistan agertzen dira. Ikusi ahal izan
duzuenez, diziplina artistiko desberdinetako estrategien bitartez sortutako
pertsonaiak ageri dira istorioan. Buruen eta maskaren gisako objektu ezagunak,
gorputzetan proiektatutako argi jokoak, pertsonaia bakar bat sortzen duten
pantailen irudiak…
4 Hausnarketa txiki hau klasean denboraren neurriak lantzeko erabil dezakezu. Ordu batek zenbat segundo dituen galdetu, bisurte batek zenbat egun
dituen…
Sarritan dagoeneko existitzen den pertsonaia baten atalak batzean datza
pertsonaia berri bat sorrera. Horixe bera egin dezakegu klasean.
Jarri kamara bat tripode baten gainean eta aurrean aulki bat. Ikasle bakoitza
aulkian eseri eta erretratua ateratzeko posatu beharko du. Inprima ezazu zuri-
beltzean argazki bakoitza. Banatu ikasle bakoitzari berea eta moztu dezatela 4
zati berdinetan (gutxi gorabehera, goiko bi zatietako bakoitzean begi bat
geratuko da eta beheko zatietan ahoaren zati bana). Egin lau multzo argazkien
zatiekin. Multzo batean ezkerreko begiak, beste batean eskuinekoak… jarri paper
zatiak buruz behera ikus ez daitezen.
Ikasle bakoitzak multzo bakoitzeko argazki pusketa bat hartuko du. Dagokien
bezala kokatu eta beste orri batean itsatsiko ditu, aurpegi berri bat osatzeko.
Ikaskide berri baten aurpegia izango da, bere aurpegia sortzeko erabili diren
pertsonen ezaugarriak izango dituena.Adibidez, Mikelen ezkerreko begia,
Unairen eskuineko begia, Anaren ahoaren zati bat eta Shamiraren beste aho zati
bat badauzka, kide horien guztien ezaugarrietan pentsatuko dugu pertsonaia
berriaren nortasuna zehazteko. Orriaren atzean bere izena eta ezaugarriak
idatziko ditugu.
Alde batetik, konposizio erreminta gisa collage teknikak eta zoriak eskaintzen
diguten sormen gaitasuna lantzeko balio du ariketa honek. Bestetik, ikasleen
nortasunarekin, errespetuarekin eta harreman pertsonalekin lotutako alderdiak
lantzeko aukera ematen digu. Lehen begiratuan ikusten ez diren gure zein gure
kideen alderdi eta ezaugarriak lantzekoa, hain zuzen ere.
3.3 Jarraituko du...
Antzerkian ikusi dugunez, surrealismoa ezinezko konposizioak sortuz lantzen
duten hainbat artista daude.
Orain artista honen lana ezagutzea proposatzen dizugu: Rob Gonsalves. Bere
koadroetan modu magikoan lantzen ditu konposizioak, ezinezko ilusioak eta
agertokiak sortuz.
Hemen duzu bere lanen bat. Partekatu taldean eta has zaitezte beste era batera
marrazten. Imajinatu egiten ari zareten marrazkiak ez direla uste duzuena, askoz
gauza gehiago izan daitezke!
https://www.pinterest.es/jlopezballorca/rob-gonsalves/
Bestalde, joko honekin jolastea proposatzen dizugu: Dixit-a.
Alicia- ametsen mundua asko gogorarazten duen jokua da eta irudiaren bidez
irudimena bultzatzen du. Eskolan erabiltzeko eros dezakezue.
https://es.wikipedia.org/wiki/Dixit_(juego_de_mesa)
Beharrezko materialak:
● Kartoia/kartulina
● Tenperak/errotuladoreak/argizariak/artaziak/kola
● Pita haria
● Karroza-zinta
● A4 tamainako azetatoak
● Orri zuriak
● Argazki kamera
Recommended