View
233
Download
3
Category
Preview:
DESCRIPTION
Ocioberri
Citation preview
Autodefentsa Edozein erasoren aurrean babesten ikasi
3 saio, bakoitza 2 ordutakoa.
Ikastaroaren prezioa 570,00€ (+BEZA), materialak barne.
INFO +
Nola moldatzen dugu gure nortasuna Zer helarazi digute? Nolakoa izan nahi dugu?
4 saio, bakoitza 2 ordutakoa.
Ikastaroaren prezioa 560,00€ (+BEZA), materialak barne.
INFO +
Emakumeak artean Artelanak behatzeko era berriak ikasiz
3 saio, bakoitza 2 ordutakoa.
Bilboko Arte Ederren Museora bisita proposatzen du
Ikastaroaren prezioa 600,00€ (+BEZA), materialak barne.
INFO +
Proposamen osoa 1.557,00€ (+BEZA)
Jarduera guztiak kontratatzerakoan ondorengo zerbitzu
osagarriak barneratuko dira:
• Amaierako ebaluaketa-txostena
• Laguntza teknikoa + INFO
Autodefentsa Edozein erasoren aurrean babesten ikasi
Ikastaro honek erasoen egoerez jabetzea,
horien jatorria analizatzea eta
indarkeriaren eraikuntza bere osotasunean
aztertzea du helburu, bai eta horrek
sortzen dituen ondorioak ulertzea,
indibidualki nahiz talde mailan.
Eguneroko erasoei aurre egiteko eta
edozein egoera ebazteko baliabideak
bilatuko ditugu.
Nork bere ahalmenez jabetzea baimentzen
duen eremua sortu nahi dugu, guregain
izan behar dugun konfiantza eta
segurtasuna sustatuz eta barneratuz.
Bortizkeriaren inguruko mitoak apurtu eta
emakumezkoen ahultasun fisikoaren
estereotipoak amaitu nahi dugu.
Horretarako, saioen barnean honako urrats
hauek jarraituko ditugu:
• Indarkeriaren inguruko edozein
egoerez jabetzen ikasi.
• Zer aurkitu dezakegu indarkeriaren
beste aldean? Eta zein da horren
jatorria?
• Non kokatzen naute indarkeriari
buruzko egoerek? Eta nola joka
dezaket egoera horien aurrean?
• Autodefentsa ariketa oinarriak ikasi.
Gure ahalmenak eta eskubideak ezagutuz,
konfiantza eta segurtasuna eskuratzen
dugu.
Fitxa Teknikoa
Irakaslea
Arlo hauetako esperientzia handiko
irakaslea izango dugu ikastaro honetan,
berdintasuna eta defentsa pertsonalaren
inguruetan arlotan ezaguera eta heziketa
sakonak dituena.
Hizkuntza eta taldea
Ikastaroaren saioak, didaktiko - praktikoak
eta erdaraz izango dira, 12 – 15
pertsonentzako gehienez.
Materialak eta azpiegiturak
Hauen barnean hurrengokoak aurkituko
ditugu:
• Genero indarkeriaren oinarrizko
sarreratxo bat.
• Urratsez urrats jarraituriko ariketen
ebazpena.
• Formatu digitalean, urratsak ezartzen
diren informaziozko txosten bat
norbera lantzeko.
• Saioen garapen zuzena egin ahal
izateko, beharrezkoa izango da:
• Egongela handi eta zabala eta, ahal
izanez gero, koltxonetak edo antzeko
materialak dituena.
Azkenik, ikastaroko partaide guztiei arropa
eta oinetako erosoak eramatea
gomendatzen zaie.
Itzuli
Emakumeak artean Artelanak behatzeko era berriak ikasi
Hainbat artisten artelanak hausnartuz,
emakumearen papera eta presentzia
artean ezagutuko dugu.
Zer nolako lanak gauzatzen dituzte
emakumeek? Zein da arte munduan duten
tokia? Zer egiten dute? galdera hauen
inguruan erreflexionatuz, historian zehar
emakumearen papera zein izan den
aztertuko dugu, margolanak behatzeko
orduan, ikuspuntu edo begirada berri bat
izateko helburuarekin.
Beste alde batetik, emakumeek arte
ederretan egindako ekarri guztiak
aztertuko ditugu, emakume artistak
ezagutuz eta mezenasgo bezala gizon
artistei eskainitako sostengua ere ulertuz
eta ezagutuz.
Ikastaroko saio guztiak modu praktikoan
ebatziko dira, gainera artelanei buruzko
proiekzio ugari erabiliko dira, hauen
hausnarketa sakona egin ahal izateko eta
hauen inguruko galderei buruz gogoetak
egiteko.
• Zein da emakumeen lekua Irudian?
• Zer egiten ari dira? Eta gizonek?
• zertan berdintzen da irudian agertzen
dena gaurko garaiarekin?
• Zelako mezua bidaltzen digu guzti
honek?
Ikastaro honen amaiera gisa, Bilboko Arte
Ederren Museora bisita gidatu bat
antolatuko dugu, lortutako ezaguera
guztiak praktikan ipiniz.
Fitxa Teknikoa
Irakaslea
Historian Lizentziatua eta berdintasunaren
inguruko arloetan ezaguera eta heziketa
sakonak dituen irakasle bat izango dugu
ikastaro honetan
Hizkuntza eta taldea
Ikastaroaren saioak, euskara edo
erdarazkoak izango dira, 12 – 15
pertsonentzako gehienez, beti ere gelaren
tamainaren arabera.
Materialak eta azpiegiturak
Proposamenak barneratzen du:
• Irakasleak, arloari buruz egindako
sarrera bat.
• Artelanen proiekzioak.
• Ikastaroan landutako ezaguerei
buruzko txosten digital bat.
• Laguntza moduan, ikus- entzunezko
tresneria.
Ikastaroa barneratzen ez dituen
materialak eta ikastaroa zuzen garatzeko
beharrezkoak direnak.
• Bilboko Arte Ederren Museoaren
sarrerak, ezta, hara joateko joan-
etorria.
Itzuli
Nola moldatzen dugu gure nortasuna Zer helarazi digute? Nolakoa izan nahi dugu?
Urrats zehatz batzuk jarraitzen,
emakumeek betidanik ikasi behar izan
dugu era batekoak izatera: Hau da,
emakume onak izaten ikasi dugu, laguntza
lortzeko, maiteminduak edo denetarik
eduki ahal izateko helburuarekin.
Gizonezkoentzat naiz emakumezkoentzat,
aukera edo zeregin finko batzuk bete
behar izan ditugu txikitatik. Baina
emakumearen itxura betidanik mugatuta
egon da, betebehar eta toki batzuetara
soilik hurbiltzeko aukera izanik.
Itxura horiek nolakoak izan diren ulertzen
ikasiko dugu saio hauen bitartez:
• Zeintzuk dira?
• Zelan sortzen dira?
• Zelan heldu ahal izan dira
gureganaino?
• Erabiltzen zein sufritzen jarraitzen
ditugu?
• Horien kontra nola borrokatu? Eta
zelan gainditu ditzaket?
Beraz, era dinamikoan eta elkarrizketa
zein pentsamenduaren bidez, itxura hauen
esanahia agerian jarriko ditugu, gure
nortasuna sortzen ikasiz.
Fitxa Teknikoa
Irakaslea
Berdintasunaren inguruko arloetan ezaguera,
heziketa eta esperientzia sakonak dituen
irakasle bat izango dugu ikastaro honetan.
Hizkuntza eta taldea
Ikastaroaren saioak, 12 – 15 pertsonentzako
izango dira gehienez, beti ere gelaren
tamainaren arabera.
Materialak eta azpiegiturak
Ikastaroak barneratzen du:
• Sarrera teorikoa eta saioen dinamizazioa.
• Ikus- entzunezko tresneria.
• Ikastaroan landutako ezaguerei buruzko
txosten digital bat.
• Ordenagailua gehi kanoia.
Ikastaroa barneratzen ez dituen materialak
eta ikastaroa zuzen garatzeko beharrezkoak
direnak.
• Egongela zabal bat, material
mugikorrarekin osaturikoa.
• Ikus-entzunezko tresneria.
Itzuli
Jarduera proposamen osoa kontratatzerakoan ondorengo zerbitzu osagarriak
barneratzen ditugu:
Amaierako ebaluaketa-txostena
Laguntza teknikoa
Ikasleen poztasunaren analisia
Asistentzia - kontrola
Irakasleen ebaluaketa
Ortzadarreko kultura sailetik, ikastaro bakoitzaren garapena eta
egokitasuna ikuskatuko da eta gehienez 24 orduko tartearekin
emango zaie erantzuna suertatuko gora-behereei.
Aurrez eta jarduerak garatzen diren heinean, bezeroak helburuak,
edukiak edo azpiegitura moldatu edo egokitu nahi ezean
Ortzadarreko lan-taldearen laguntza eta aholkularitza izango du.
Itzuli
Recommended