Bizirauteko ezinbestekoa - ZUZEU · duen ere: Sucrera joan, Biokimi-ka ikasi eta botikari izan....

Preview:

Citation preview

en etxolara. Sei metro luze eta bieta erdi zabal ditu. Kartoi eta plas-tikoak jarri dituzte paretetan, bai-na haize hotza uluka dabil zirriki-tuetan eta itoginek lurrezko zo-rua lokazten dute. Gasezko sutxikiarekin prestatutako artoegosia, arroza eta patatak beste-rik ez dituzte jaten.

Doña Margaritak palliri lanakegiten ditu, alegia, mailu batekinharriak txikitzen ematen du egu-na eztainu puska baliotsuenakbereizteko. Meatzarien tresnaketa makinak ere etxolan gorde etazaintzen ditu. Lan horien trukehilero 40 bat euro jasotzen ditu.

Baina 2008ko abenduko igandebatez, doña Margarita eta Abigailbidoi bat ur etxera ekartzen ari zi-

rela, norbaitek atea behartu zuen.Meatzarien hiru zulagailu lapur-tu zizkieten. Ordutik, meatzarienkooperatibak ez die lanarengatikordaintzen ez amari ezta alabariere, lapurtutako makinen balioakitatu arte (guztira, 2.000 bat eu-ro). Soldata gabe bizirauteko, Abi-gailek mineral puskak ezkutuangorde eta Potosiko turistei saltzendizkie peso gutxi batzuen truke.

Gero eta arriskutsuagoSistema gaizto baten kate-begiahulena da Abigail. Bolivian 5.000meatzarik Comibol enpresa pu-blikoan egiten dute lan, beste9.000k enpresa pribatuetan, etagehienak, 45.000 inguru, euren ka-sa aritzen dira inolako babesik ga-be. Kaosa 1985ean hasi zen, kude-aketa txarrak, zorrak eta ustelke-riak Comibol kiebra jotzear utzizutenean. Enpresa publikoak23.000 meatzari kaleratu eta hain-bat meatoki abandonatu zituen.

Modesto Perez meatzari zaha-rra da, oso konbinazio urria Boli-vian: «Kale gorrian gelditu zire-nak instalazioak arpilatzen hasiziren», oroitzen da. «Makinak la-purtu zituzten, hodiak, kableak,errailak, burdinak». Ordutik koo-peratibatan antolatzen dira mea-tzariak, oso modu traketsean: ki-de gutxi batzuek meatoki baterrentan hartu, eta batere tekno-logiarik gabe ustiatzen dute, dina-mita, pala eta pikatxoiekin, ete-kin eskasak lortzeko. Onenean,beste batzuei lana eskaintzen die-te, kontraturik eta asegururik ga-be. Apenas irabazten duten bizi-rauteko. Eta duela ehun urte bai-no baldintza okerragoetan dihar-dute, Perezek azaldu duenez: «Ko-operatiba txiki horiek ezin dute

inolako inbertsiorik egin eta egu-netik egunera arriskutsuagoa dameatzeetan sartzea. Lur-jausiakugariak dira: tunelak eusteko ha-beak ustelduta daude eta inork ezditu berritzen; ingeniaririk ez da-goenez, meatzariek edonon zula-tzen dute, goian edo behean zerdagoen jakin gabe... Atzo bertanlankide bat hil zen, Miguel Chara-cayo, mendia gainera erorita. Ezdugu argindarrik igogailuak mar-txan jartzeko eta 40-60 metrokoputzura eskailera bertikaletikjaisten gara, lotu gabe eta tresnakedo zakuak kargatuta. Lehen ho-di-sistema bat genuen oxigenoasartzeko, baina urteak dira ez da-bilela, eta putzu estuetan gas pol-tsa bat sortzen denean meatza-riak bertan itotzen dira». Perezek59 urte ditu eta ez zaio adineko ki-derik gelditzen. Lur-jausiek ha-rrapatuta edo silikosiak jota hil di-ra.

Zaila da 40 urtetik gorako mea-tzariak topatzea. Eta umezurtzeidagokie txanda hartzea. Batzuk,Abigailek bezala, lur azpian. Bes-te asko, kanpoko lanetan: minera-la xehatzen dute quimbalete ize-neko tramankulu handiei balan-tzaka eraginez (oinak zapaltzekoarriskuaz gain, artritisa eta tendi-nitisa izaten dute), eztainua kon-tzentratzeko azidoak eta xanta-toa duten urak erabiltzen dituzte(buruko min lazgarriak etortzenzaizkie) eta mineral zaku astunakbiltegietaraino eramaten dituzte(bizkarraren kalterako).

Zulotik nola irtenKemen harrigarria du Abigailek.Gau osoa meatzean igaro ondo-ren, oherako bidea hartu ordez,gosaltzera eta ikastera joaten daCepromin (Centro de PromocionMinera) gobernuz kanpoko era-kundeak meatzeetatik gertu dau-kan zentro batera. «Ikasi egin be-har dut beste lanbide bat lortzeko.Ama eta anaia txikia meatzetikateratzeko modu bakarra da», dio,barazki purea zurrupatzen duenbitartean. Eztainu-hautsak ur-dindutako esku arrakalatuekinmarrazkidun liburuen orriak pa-satzen ditu, eta begirada Loti Ede-rra edo Errauskiñeren soinekoederretan gelditzen zaio. Lauikastaro falta zaizkio batxilergoabukatzeko. Hasperen egiten du:«Baina eskola zaila egiten zait. Ba-tzuetan lo gelditzen naiz. Eta bes-te haurrek barre egiten didate».

Fernando Perezek ere borrokabizian igaro du gaztaroa, Llalla-gua hiriko meatzeetan. 18 urte be-teko ditu laster, eta, horregatik,utzi egin beharko du NATS era-kundeko presidente kargua (Ni-ños y Adolescentes Trabajado-res). 12, 14 edo 16 urteko gazteekasanbladak antolatu, adingabe-koen eskubideei buruz eztabaida-tu, aldarrikapenak txostenetanidatzi eta agintariei bilerak eska-tzen dizkiete. Ofizio duinagoetantrebatzeko ikastaroak sustatu,

ogia egiteko labeak eta barazkiaklandatzeko berotegiak martxanjarri, eta Bolivia osoko haur langi-leen ordezkariak euren egoitzaraekarri dituzte.

Fernando Perez 13 urterekinhasi zen meategian lanean: eztai-nua kontzentratu ondoren bota-tzen diren ur toxikoak iragaztenibiltzen zen, azken eztainu honda-rrak eskuratzeko. Erreka pozoi-tsuetan esku hutsak sartuta zor-tzi ordu igaro ostean, 30 edo 40 ki-loko hogei zaku eramaten zituenRicardo anaiarekin batera mine-rala erosten duten biltegietara.Egunean bi edo hiru euro jaso-tzen zituzten, esku eta besoetakoazala erre, bizkarra okertu, buru-ko minak jasan eta arnasteko ara-zoak izatearen truke.

«Orduan changuitoak ginen,ume txikiak, eta lana gogorra egi-ten zitzaigun», dio Fernandok.«Gero kamioiak deskargatzen etaigeltseroen laguntzaile ibili nin-tzen. Anaia meazuloan hasi zen,baina nik ez dut inoiz sartu nahiizan. Oso arriskutsua da. Gale-rian bero handia egiten du, arnas-tea zaila da, zulatzen duteneanbegietan hartxintxar zorrotzaksartzen dira, lur-jausiak gertadaitezke… Anaiari oinen azpianzorua hondoratu zitzaion. Korri-ka atera zen zulotik eta segundobatzuk geroago inguru guztiaamildu zen».

Fernando Perezek oso argi dau-ka zer ez duen nahi. Baita zer nahiduen ere: Sucrera joan, Biokimi-ka ikasi eta botikari izan. Abigai-lek ere Medikuntza ikastearekinegiten du amets, «ume behar-tsuak doan sendatzeko». Ez duteetsi lur-jausi eta gaixotasunekmehatxatutako etorkizunarenaurrean. Lur azpitik irteteko bo-rrokan ari dira.

Bi neskato langile, Cepromin zentroan bazkaltzen eta atseden txiki bat hartzen. DANIEL BURGUI IGUZKIZA

Minerala biltegiei saldu eta eguneko 7-10 euro irabazten dituzte meatzariek. DANIEL BURGUI IGUZKIZA

Bolivia 09 2010eko urtarrilaren 10a • Igandea

Umeek irabazten duten diruari eskerbizi dira familia ugari Bolivian.

A. Izagirre Potosi

«Haurren eskubideei buruz askohitz egiten dute, baina Potosin ezdaukagu horrelakorik», dio Abi-gail Canivirik. «Agintariek ez di-tuzte gure eskubideak babesten,ez dira inoiz etortzen meazulo on-doan nola bizi garen ikustera».

Zer egiten dute agintariek?«Haurren lana debekatu dugu (14urte artekoa) eta pixkanaka nera-beena gutxitu nahiko genuke (18artekoa)», dio Eva Udaetak, hau-rren lana murrizteko BoliviakoLan Ministerioak duen planarenzuzendariak. Planak, ordea, osoaurrekontu eskasa dauka, mea-tzeetara ikuskari gutxi batzuk bi-daltzeko adinakoa soilik. Erreali-

tateak ito egiten ditu asmoak etalegeak: Nazio Batuek 2009anegindako txosten batek zioenez,Bolivian 845.000 adingabe ari zi-ren lanean inolako kontratu edoasegururik gabe (kale-saltzaile-ak, zapata-garbitzaileak, igeltse-roak, etxeetako langileak, neka-zariak…). «Milaka familiak hau-rren diru-sarrerak behar dituzte.Ezin diegu biziraupena legez de-bekatu», dio Cecilia Molinak, Ce-promin erakundeko zuzenda-riak. «Gobernuak adingabeenlana delitutzat jotzen du, bainaguk uste dugu eskubidea dela: bi-zirauten laguntzen die, heltzeko,trebatzeko eta sozializatzekomodu bat da…».

Udaetak ez du onartzen lana

haurren eskubidea izan daitekee-nik: «Adingabeen lana esplotaziohutsa da, eta oinarrizko arazoariegin behar diogu aurre: pobreziadesagerrarazi behar dugu. EvoMoralesen gobernua lehena daBoliviako baliabide ekonomiko-ak behartsuenen mesederakoerabiltzen ari dena». Molinak, al-diz, pobreziaren aurkako borrokaoso luzea dela eta bitartean irten-bide errealistak ezinbestekoak di-rela dio: «Haurrek lan egiteko du-ten eskubidea defendatzen dugu,baina oso baldintza tinkoekin:ezin da esplotaziorik egon, etahezkuntza eta osasun eskubide-ak bermatu behar zaizkie. Gukhaurrei elikadura, hezkuntza etaprestakuntza profesionala es-kaintzen diegu, meatzaritza utzieta beste ogibide hobeak bila di-tzaten. Ez dago beste modurikgauzak benetan aldatzeko».

Bizirauteko ezinbestekoa

Nazio Batuen arabera,Bolivian 845.000adingabek egiten dutelan asegururik gabe

Umeek 300-400 kilokobagonetak bultzatzendituzte 1.500 metrokosakoneratik lurrazalera

Eztainua kontzentratzeko erabiltzen diren ur toxikoek buruko min latzak eragiten dituzte. DANIEL BURGUI IGUZKIZA