DEBAKO ETA ITZIARKO AUZO KONPOSTAJEA

Preview:

DESCRIPTION

DEBAKO ETA ITZIARKO AUZO KONPOSTAJEA. Laguntza Teknikoa: Enea eta Goroldi. AUZO KONPOSTAJEA. Konpostajea sukaldeko janari eta baratzeetako soberakinak deskonposizio biologiko bidez konpost bihurtzean datza. - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

DEBAKO ETA ITZIARKO AUZO KONPOSTAJEA

Laguntza Teknikoa: Enea eta Goroldi

AUZO KONPOSTAJEA

Konpostajea sukaldeko janari eta baratzeetako soberakinak deskonposizio biologiko bidez konpost bihurtzean datza.

Auzo konpostajea herrigunean bizi den pertsona talde batek era kolektiboan konpostajea egiteko modua da.

ZERGATIK EGIN BEHAR DUGU?

Zaborren prebentziorako neurri bat delako.

Gure etxeetako hondakinen %40-50 konpost bihurtu

dezakegulako

Hondakinak zabortegira ez eramatea ahalbidetzen duelako

CO2 emisioak gutxitzen direlako

Aurrezpena ahalbidetzen duelako

NOLA EGINGO DUGU?

Udalak egokituko ditu auzo desberdinetan konpost guneak

Herrigunean bizi den eta lorategi edo baratzerik ez duten

familiek boluntarioki parte hartu ahalko dute. Taldeetan funtzionatuko du eta talde bakoitzean arduradun bat

“Konpost maisua” egongo da

Udalak ikastaroak emango ditu parte hartzaileentzako

konpostajea nola egin azaltzeko

Udalak aholkularitza talde bat izango du parte hartzaileen

zalantzak argitzeko

PARTE HARTZAILEAREN BETEBEHARRAK ZEINTZUK DIRA?

Etxean materia organikoa bereiztea

Konpost guneetan parte hartze aktiboa izatea

Udalak eskaintzen duen ikastarora joatea

ZEIN ONURA IZANGO DITU PARTE HARTZAILEAK?

Sortutako konposta, kalitatezko ongarria, erabiltzeko aukera

izango du

Materia organikoaren zikloa zuzenean ezagutuko du

Hondakinen tasa gutxiago ordainduko du hurrengo urtean

EUSKAL HERRIAN JARTZEN ARI DIREN EREDUAK

Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Legazpi (Gipuzkoa)

Hernani (Gipuzkoa)

Bera (Nafarroa)

NOLA HARTU DEZAKET PARTE ?

943 19 28 40

konposta@deba.net

Recommended