Enpresaren definizioa eta funtzioak

Preview:

Citation preview

Enpresaren ekonomia

Enpresaren definizioa eta funtzioak

Enpresaren definizioa:

Enpresa: giza, teknika, finantza eta marketin elementu edo faktore batzuk osatzen duten erakundea da; horiek konbinatu eta antolatu egiten dira egitura batzuen arabera, helburu batzuk lortzeko.

Enpresaren funtzioak:

Enpresak helburuak lortzeko jarduera ezberdinak burutu behar ditu. Jarduera horiek enpresako arlo desberdinak egiten dituzten funtzioen ondorioak dira.

1.Erosketa eta hornikuntza funtzioa

Enpresak lehengaiak, produktu erdi bukatuak edo bukatuak erosi beharko ditu, produkziora edo banaketara dedikatzen denaren arabera.

2.Produkzio funtzioa

Lehengaiak edo bitartekoak aldatu egiten dira enpresak saltzen dituen ondasunak lortu arte.

3.Merkatal funtzioa edo banaketa funtzioa (marketin)

Enpresak bere produktuak edo zerbitzuak erosiko dituztenen esku jartzean datza.

4.Giza baliabide funtzioa

Enpresan, euren zerbitzuak prestatzen dituzten langileen aukeraketaz, kudeaketaz eta administrazioaz arduratzen da.

5.Finantza sistema.

Edozein enpresak fondoak behar ditu jardueraren ondorioz sortzen diren gastuak ordaintzeko. Baita aktiboko elementuak erosteko (lehengaiak, makinak). Finantza funtzioaren helburua, fondoak errentagarria den kostuan batean lortzea izango da.

6.Ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b)

Enpresen arteko lehiaketa handitzen den neurrian gero eta garrantzi gehiago ematen zaio ikerketei, bai merkataritza ikerketari bai teknikoari.

7.Antolakuntza eta zuzendaritza

Planifikaziora eta kudeaketara dedikatzen den lan taldea.

8.Informazio sistema

Aurreko guztiak koordinaturik ez badaude, ez dago ezer egiterik. Oso beharrezkoa da departamentuen arteko informazio sistema eraginkor bat ezartzea.

Recommended