Ezpalak - Argiasek (Kroazia). Eskuinean, irabazlearen marrazkia. Iñaki Ruiz de Egino artistaren...

Preview:

Citation preview

32 � 2010EKO ABENDUAREN 26A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

EzpalakJ o n T o r n e r

Honelako albisteak egunero irakurtzeko, jaso hari@ DOAN e-postaz: www.argia.com/harpidetza_haria.php

Darko Drijevic (Mon-tenegro) ilustratzaileakirabazi du BarakaldokoNazioarteko Umore Gra-fikoaren Lehiaketa. 300parte-hartzaile bainogehiago lehiatu dirahamargarren edizioan.Bigarren saria LeandroEzequiel Martinezek(Argentina) jaso du, etahirugarrena Nikola Liste-sek (Kroazia). Eskuinean,irabazlearen marrazkia.

Iñaki Ruiz de Egino artistaren Caligcromías erakus-keta uda osoan izan da ikusgai Urdazubiko (Nafa-rroa) San Salvador monastegiko klaustroan. Orain,eskultore donostiarrak bi pieza handi paratu ditu lekuhorretan: 450 kiloko Kuboaren jaiotza izenekoa eta3.000 kiloko Altxa zaitez izenekoa. Horrez gain,monastegian beste hainbat obra behatu daitezkeurtarrilaren 2ra arte, 50 urteko pintura Euskal Herrianizeneko erakusketan, tartean daude Jose Luis Zume-taren margolanak.

Xabier Makazagaren Elmanual del torturador español liburua-ren (Txalaparta, 2009) aurkakokanpaina salatu dute EuskalHerriko 104 liburuzainek: “Kez-katuta gaude zentsura-kasuhonengatik, eta salatu egin nahidugu, aurrerantzean politikoakarlo profesionaletan sar ez daite-zen. (...) Liburutegi publikoetakofuntsek eta zerbitzuek ez dute

inongo zentsura ideologiko, politiko edo erlijiosoriloturik egon behar, ezta presio komertzialei ere. Txa-lapartak Interneten jarri du liburu osoa, doan deskar-gatzeko moduan.

Fernando Beorlegi (Campanas, Nafarroa, 1928-Eibar, Gipuzkoa, 2008) margolariaren atzera begirakoerakusketa jaso du Lizarrako (Nafarroa) Gustavo deMaeztu museoak, Gogoaren pintzelkada garratzak izen-burupean. Bere seme Mikel Beorlegiren hitzetan,“hamaika ismo erabil daitezke haren lana sailkatzensaiatzeko, baina oso zaila da. Unearen arabera aukera-tzen zuen errealitateaz zuen ikuspegia nola islatu”.Erakusketa otsailaren 28ra arte izango da zabalik.

XVII. MENDEKO sorgin ehiza eta inkisizioaren erre-presioa azaleratzeko sortu zuten Manex Fuchsek etaMixel Jorajuriak Iduzkilore ikusgarria, Lapurdi 1609-2009 elkartearen eskutik, eta orain DVDan kaleratudute antzezlana. Elkarteak modu horretan eman dioamaiera bere ibilbideari. Hainbat hilabetez erakuske-tak, hitzaldiak eta ekitaldiak antolatu ditu, gertaerahaien “egia historikoa” ezagutarazteko asmoz, eta lanhori guztia liburu batean jaso dute.

DONOSTIAKO Tabakalerako Administrazio Kontsei-lua osatzen duten hiru erakundeek –Donostiako Uda-lak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlari-tzak–, zentroa berritzeko lanak 2011ko apirileanhasiko dituztela iragarri dute, eta proiektuak 70 milioieuroko aurrekontua izango duela, hasieran aurreikusibaino 5 milioi euro gutxiago. Adierazi dutenez,obrak2015erako bukatuko dituzte. Gainera, jakinarazi dutelaugarren bazkide baten bila ari direla, gastuei erraza-go aurre egite aldera.

‘Iduzkilore’ obraren DVDa ateradu Lapurdi 1609-2009 elkarteak

� Sokaide taldeko kideak elkarrizketatu ditu Entzunaldizkariak: : «Folka Euskal Herrian, alaia izatetikserioa izatera pasa da. Ostiral edo larunbat gauezkalean emandako zuzeneko arrakastatsuetatik, igandearratseko aulkidun zuzenekoetara, zein antzoki hotzeta serioetara pasa delakoan gaude. Adibidez, asteburuhonetan Bartzelonan egon gara eta harrigarria izan dabertako publikoak egindako harrera. Areto guztia salto-ka, jendea dantzan eta oihuka, izugarria izan da! Penada Euskal Herriko zenbait tokitan hauxe bera lortzeahorren zaila izatea. Gure helburuetako bat hori lortzeada eta badirudi, azkenaldian joera aldatzen ari dela».

Tabakalerak 70 milioi eurokoaurrekontua izango du

Recommended