View
7
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 917. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 24A
Igarri nahi baduzu, sukaldera zatoz,eta moztu ezazu hura aiztoz eta malkoz.
Zer ote?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Kipula.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
EIDE
R EIBA
R
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 24A berria
Zorionak, Inhar!!! Zure lehengusu-lehengusinen partez lau musu handi. Noiz
jango dugu pastela? Maite zaitugu!
Kuku! Pottoka gelakoak gara! Oraingoan, Laia Usandizaga zoriondu nahi dugu. Urriaren 17an betezituen urteak. Egun horretan ez genuen ikusi, baina deitu genuen. Astelehenean, ikastolan, abestiak, marrazkiak
eta koroa oparitu genizkion, eta gustura ibili ginen. Aunitz urtez, Laia! Segi goxoa eta lagun ona izaten.
Zorionak, Miren! 4 urtebeteko dituzu! Muxu handi
bat familiaren partez.
ZORiON AGURRAK
Zorion agurrakargitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuakastearte arratsaldeabaino lehen jaso beharditugula. Asteartetikaurrera jasotzen direnmezu guztiak hurrengoasteko zenbakianargitaratuko ditugu.
Kaixo, MANTANGORRIren zaleok! Aspaldi honetan
ez dugu zozketarik egin, eta liburuak pilatzen
ari zaizkigu apaletan. Horregatik, pentsatu
dugu badela garaia zuen lana eskertzeko:
azaroaren 3ra bitarte, marrazkiak
bidaltzen dituzuenon artean bostliburu sorta zozkatukoditugu. Azaroaren 7ko MANTANGORRInargitaratuko ditugu irabazleen izenak.
Zorte on!
ZOZKETA
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 24A
Aupa Baztandik!! Ni Aritz Oteiza naiz, eta gure katutxoaaurkezten dizuet. Elur du izena, eta Malen, Kattalin, Eñaut eta
Nerearena da. Arras txintxoa da; guaia dela erranen nuke.
ZU ERE ARTiSTA
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: mantangorri@berria.eus Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Kaixo, MANTANGORRIren zaleok! Ondarroako Zubi Zahar herriikastolako Aiza Urkizu, Ainhize Otxoantenzana, AimarAristi eta Anari Romero gara. Marrazki hauek egin ditugu MANTANGORRInargitaratzeko. Zer iruditzen zaizkizue?
Kaixo, MANTANGORRIko lagunok! Ariane Chavarria naiz, eta 3 urte ditut. Oiartzungoanaiz, eta marrazki polit hau egin dut MANTANGORRIn argitaratzeko. Gustuko duzue?
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 24A berria
MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA
MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA
ITSAS GAZPATXUELOA
Ipuin honetan itsasertzetik gertu ibili garenez, kostaldean aurki di-tzakegun osagai batzuekin prestatuko dugu gaurko errezeta. Has gaitezen!
Osagaiak: d 200 gtxirlad 200 gmuskuilud 150 gganbad 100 gpatatad 125 gmahonesa
Nola egin:
1 Lehenik eta behin, ganbak zurituko ditugu. Hara-gia gordetzeaz gain, buruak eta azalak ere gordeko di-tugu, geroago erabiliko ditugu eta.
2Tapadun ontzi bat hartu, eta bertan txirlakirekiko ditugu. Horretarako, olio pixka bat ipinikodugu su berotan. Olioa bero-bero dagoenean,txirlak botako ditugu, eta beroaren ondorioz,
pixkanaka-pixkanaka zabalduz joango dira. Txirla guztiak irekitzenzaizkigunean, gauza bera egingo dugu muskuiluekin. Erabili
dugun olioa gorde egingo dugu. Moluskuak bere masko-rretik bananduko ditugu.
3Ontzi berean, olioa bota eta ganben azalak etaburuak gehituko ditugu, su handian. Urre kolorea hartzen
dutenean, ura botako dugu, guztiz estaliak geratu arte, etaegosten utziko dugu 20 minutuz, su txikian. Gero, iragazi, eta bisaldak nahastuko ditugu: moluskuena eta ganba azalena.
4 Patatak zati txikitan ebaki, eta egosi egingo ditugu.
5 Jarraian, maionesa ontzi batean jarriko dugu, eta lehenprestatu dugun salda berotzen jarriko dugu. Berotzean, eme-ki-emeki maionesara gehituz joango gara, irabiatzen dugunbitartean. Gatza bota, eta bero-bero mantenduko dugu.
6 Amaitzeko, ganbak zartaginetik pasako ditugu, olio pixkabatekin, eta muskuiluekin eta txirlekin batera, gazpatxueloaribotako dizkiogu.
Kidd kapitainaren altxorra
Izarori ez zaio ahaztu amakesana.–Amatxo, zer zen aipatu du-zun altxor hori? Kiss kapi-taina esan duzu? Zer zen,kapitain musukatzaile bat?
Barre egin du amak.–Ederra musukatzailea zaude
zu, txiki! Kidd kapitaina esan dizut,ez Kiss kapitaina!
Amak Izarori kontatu dio nolaWilliam Kidd marinel eskoziar batizan zen, duela hiru mende eta er-di-edo bizitakoa; nola jendeak Kiddkapitaina deitzen zion, eta nolaitsasontzi batean marinel zintzohasi eta pirata pikaro bihurtu zen.
–Aurrena, ingelesen agintepeanjardun zuen barku batean, eta ha-lako batean, marinelak matxinatuziren, eta Kidd aukeratu zuten «ka-pitain». Hortik datorkio izena.
–Ez zen benetako kapitaina?–Seguru ezetz, baina gutxi inpor-
ta! Kidd ingelesen kortsario bihur-tu zen.
–Kortsario? –galdetu du Izarok.–Ingalaterrako erregeak bai-
mena eman zion etsaien itsason-tziei eraso egin eta han zeudenondasunez jabetzeko.
–Horrek esan nahi du erregearenbaimena zuela pirata bihurtzeko?
–Horixe da kortsarioa, erregeedo estatu baten baimena duenitsaslapurra. Baina Kidd kapitainaketa itsasontzi hartako eskifaiak ezzuten baimenik behar, eta beneta-ko pirata bihurtu ziren. Bene-bene-takoak! Eta baita altxor handia bil-du ere!
–Ospetsua izan zen?
5berria LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 24A m a n t a n g o r r i
–Erabat! Ameriketako Estatu Ba-tuetan, batik bat. Hamazazpiga-rren mendearen amaieran NewYorkera joan zen bizitzera, eta Sa-rah Bradley anderearekin ezkonduzen. Biak ziren aberatsak. Eta bel-dur ziren. Norbaitek diruak kendu-ko zizkiela uste zuten, eta altxorhandi bat lurperatu omen zutenuharte batean.–Altxorraren uhartea!–Horixe! Altxor uhartea idatzi
zuen idazlea, Robert Louis Steven-son, eskoziarra zen, eta ezagu-tzen zuen Kidd kapitainaren is-torioa. Eta Edgar Allan Poek erebadu kontakizun bat, Urre-zomorroa, Kidd kapitainarenaltxorra aipatzen duena. Bai-
na horiek liburuetako kontuakdira!–Zer esan nahi duzu, zuk badaki-
zula non dagoen lurperatuta Kiddkapitainaren benetako altxorra?–Horixe, alabatxo! Badakit, eta
hurrengo batean New Yor-kera joaten garenean…Begira, jendeak uste du
Kidd kapitainak askatasunaren es-tatua handia dagoen uhartean gor-de zuela altxorra. Behin batean bisoldadu joan ziren hara, barkuz,pala eta guzti. Ondo ezkutatu zi-ren, eta uhartean geratu ziren gauapasatzen. Debekatuta dago hori.–Eta harrapatu zituzten!–Bai, hurrengo goizean harrapa-
tu zituzten, eta zigortu ere bai.Kontatu zuten pala haiekin aterazutela kutxa handi bat lurretik, etahura irekitzera zihoazela mamubat agertu zitzaiela «Kidd kapitainanaiz» esanez, eta sustoarekin zen-tzua galdu zutela. Esnatu zirenean,ez zegoen ezer, ez altxorrik eta ezmamurik.–Dena asmatua!–Dena asmatua! Ez da egia! Nik
bakarrik dakit non dagoen altxorhori!–Eta orain niri esango didazu,
ama. Ez da hala?Ama joan da Izarorengana, eta
esan dio belarriaren ertzera:–Biok New Yorkera joandakoan
esango dizut.
Urteetan, eta mendeetan, Kidd pirataren is-torioak etenik gabe kontatu dira Estatu Ba-tuetako ipar-ekialdeko itsasertzeko kostal-
de osoan. Izan ere, kostalde horretan piraten etaaltxorren kontakizunak bertako txirla, muskuilueta itsasoko gainerako moluskuak bezain ugariakdira. Ozeano Atlantikoaren ertzeko lurralde horie-tara doanak aurkituko ditu batzuek eta besteak:aurrenekoak, dastatzeko; bigarrenak, entzuteko.
Kostalde horretako uharte ia gehienetan badakontakizunen bat Kidd kapitainaren altxorrarekinzerikusia duena. Izaroren ama seguru samar dagoberak badakiela zein den benetako altxorra gor-detzen duen uhartearen kokalekua, baina ez da-kit, ez dakit...
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 24A berria
DENBORA-PASAK
Kopiatu laukiz lauki. Naroak lorategianikusitako barraskilo bat margotu du. Irudiaeredutzat hartu, eta marraztu
eta margotu hutsik dagoen laukian.
2. Buruari eragin. Mikel eta Nekane matematikakoariketak egiten ari dira. Jarridagokion eragiketaikurra hutsunebakoitzean.
3 6 2 =9
41 7 2 =24
13 2 3 =45
1.
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 24A
Erantzunak: 2-.3x6:2=9, 41+7:2=24, 13+2x3=45.
3. Labirintoa.
Nereak maskara galdu dueskolara bidean, eta eskolan sartzekobehar du. Lagunduko aldiozu maskara bilatzen?
Leihoko lainoa
Ba al du urik zure arnasak?
Zer egin:
1 Jarri aurpegia leihotik gertu.
2 Bota hatsa leihora. Zer gertatu da?
Esperimentu gehiago: Zientzia haurrentzat
segundo gutxian liburuan, Jean Potter (Elhuyar, 2012).
ESPERIMENTUA
MATERIALAKd Leiho bat, egunhotz batean
Zer gertatzen da?
Lainoa osatu duzu leihoan. Hatsa botatzean,eskuarki ikusi ezin duzun ur lurruna (substantzia gasegoeran) kanporatu duzu. Lurruna kondentsatuegiten da, eta likido bihurtu, gainazal hotz batukitzean.
Testua: Oñatiko Natur Eskola
Katuaren antza duen hara-gijale luzea da. Ilajea gris-arrea du, orban beltzezjosia. Buztan luze iletsuak
eraztun beltzak ditu, eta korrikaeta salto egitean oreka mantentze-ko erabiltzen du. Gorputza metroerdikoa da, eta buztana, beste ho-rrenbestekoa. Atzeko hankak au-rrekoak baino luzeagoak ditu,zuhaitzetara igotzeko. Katuak bezala, erpeakgordeta edukitzen ditu, eta soilik ehizarakoeta zuhaitzak igotzeko erabiltzen ditu. b Non ibiltzen da? Basoan ibiltzen da, etazuhaitzetara oso erraz igotzen da. Zelai, soroeta baratze inguruetan ere aurki daiteke,baita ibai ertzetako landaretzaren artean
ere. Beste animaliek utzitako lur azpiko zulo-etan eta zuhaitz zaharren hutsuneetan gor-detzen da. b Zer jaten du? Harrapari bakarti gautarrada. Ugaztun txikiez, muskerrez, txoriez etaintsektuez elikatzen da, eta udazkenean ba-soko fruituak jaten ditu. Orokorrean ez du
etsai handirik, bai-na hontz handiaketa azeriak ehiza-tu dezakete.b Nola ugaltzenda? Udaberri ha-sieran arrak emeaestali ondoren,handik 10-11 astera1-3 kume jaiotzendira. Bi hilabetezamaren esneaedaten dute; urte-beterekin inde-pendizatu egitendira, eta birekinheldutasun sexua-lera heltzen dira.
b Nondik dator? Jatorriz afrikarra da, bainaaspaldi hango kulturek etxekotu eta Iberiarpenintsulara ekarritakoa da. Geroztik, gurebasoetan basati bihurtu da. Hala ere, gauregun Afrika iparraldeko zenbait nekazari to-kitan etxekotuta dago, hemengo katuen an-tzera, animalia txikiak ehizatzeko.
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 24A
Jatorriz animalia afrikarra eta haragijalea da katajineta. CC0
Katajineta
Recommended