View
246
Download
7
Category
Preview:
DESCRIPTION
Bilakaera historikoa
Citation preview
GERNIKA-LUMOKO KIROL ONDAREA
2013
- BILAKAERA HISTORIKOA -
1
AURKIBIDEA
DATU OROKORRAK……………………………………………………………………………. 2 or.
HERRIKO HISTORIA SOZIALA…………………………………………………………….. 6 or.
ERRITUZKO JARDUERAK……………………………………………………………………. 17 or.
JOLAS TRADIZIONALAK……………………………………………………………………... 24 or.
HERRIKO JJFF-EN BILAKAERA
Patroitza kirolaren aztarnak……………………………………………………………. 26 or.
Kirol burgesaren agerpena……………………………………………………………... 27 or.
Kirolaren gizarte dibertsifikazioa (1920-1940)………………………………. 30 or.
Gerra osteko garaia (frankismoa)…………………………………………………… 31 or.
Naturako jardueren eta kirol kalifornianoaren agerpena……………….. 34 or.
Postmodernitatea eta globalizazioa………………………………………………….. 36 or.
2
KOKAPENA
Herrialde Historikoa: Bizkaia
Eskualdea: Busturialdea
Auzitegi Barrutia: Gernika-Lumo
Eremua: 8,6 Km2
Altuera: 10 m
Kokagunea: 43º 19' 02'' N eta 2º 40' 38'' O
Gernika-Lumo Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da,
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean dagoen
Busturialdeko hogei herrietako bat.
DATU OROKORRAK
3
OROGRAFIA
Gernika-Lumo herria Bizkaiko kostaldetik hurbil dago, Oka ibaiaren haranean. Oka ibaiak hegoaldetik
iparraldera gurutzatzen du udalerria eta Gernikako Itsasadarrera eta Biosferaren Erreserba den Urdaibaiko
paduretaraino iristen da.
HIDROGRAFIA
Oka ibaia nabarmentzen da. Oiz eta Azburu mendien
magalean sortzen da, eta, H-I norabideari jarraituz, Gernika
zeharkatu eta Gernikako Itsasadarra sortzen du. Ibaiadar asko
jasotzen ditu, eta horietatik, eskuinaldekoak garrantzitsuagoak
dira, bertako maldak handiagoak baitira. Nagusiak ondokoak dira:
Golako, Berrekondo, Estilotxa, Lamiña,… Oka ibaia ez ezik,
iturburuak oso ugariak dira.
KOKAPENA eta MUGAK
Iparraldetik Forua, Kortezubi eta Arratzurekin egiten du muga; ekialdetik Ajangizekin; mendebaldetik
Errigoitirekin eta hegoaldetik Muxikarekin.
4
DEMOGRAFIA
Gernikako biztanleriaren datu historikoetan dauden gorabeherak ulertzeko, udalerriak XX. mendean
zehar izan dituen anexio eta desanexioak aipatu behar dira.
1943an orduko espainiar gobernuak Ajangiz Gernikari batzea erabaki zuen. 1967An, berriz, Arratzu,
Kortezubi, Forua, Murueta eta Nabarniz batu zitzaizkion.
1988tik aurrera kontrako prozesua gertatu zen, eta herriek Gernikatik banatzeari ekin zioten. Urte
horretan Nabarniz, Murueta, Kortezubi eta Forua banatu ziren, 1990ean Ajangiz, eta 1993an Arratzu.
Aurrekoak kontuan hartu gabe, datuek erakusten dute Gernikak hazkundea izan zuela gutxienez 1970eko
hamarkadan, Bizkaiko beste herri batzuetan gertatu zen bezala. Bestalde, hazkundeak jarraitu egin zuen XXI.
Mendearen lehen hamarkadan.
Nabarmena da, baita ere, Espainiako Gerra Zibilaren sasoian, 1930eko hamarkadan, Gernikak pairatu
zuen biztanleria jaitsiera.
Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2012
3.324 3.589 4.577 5.185 3.711 6.439 8.089 15.149 18.132 16.042 15.264 16.812
5
JARDUERA EKONOMIKOA
Herriko enplegu-iturri nagusia hirugarren sektorea da (merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak...), eta gutxi
gorabehera herriko enpleguaren erdia, apur bat gehiago, sektore horretan sortzen dela esan daiteke. Industriak,
birmoldaketak gorabehera, oraindik ere garrantzi handia du, eta esan daiteke Gernika-Lumoko bi langiletik batek
industrian egiten duela lan. Nekazaritza da enpleguari dagokionez sektorerik apalena, eta ez da guztiaren %2ra
ere iristen.
Bertako paisaiari, historiari eta arte eta kultura ondareari esker, Gernika–Lumo ahalmen izugarriko gunea
da turismoarekin eta aisiarekin zerikusia duten jarduera guztietarako.
6
HERRIKO HISTORIA SOZIALA
“GERNIKA” IZENAREN ISTORIOA
Juan Ramón de Iturriza eta Zabalaren “Historia General de Vizcaya, 1885” lanaren arabera, “Gernika izenak,
deitura bereko garai bateko etxean du jatorria, eta gazteleraz “lomilla”, Santa Maria parrokiatik ehun pausutara
besterik ez baitzen sortu, izen bereko portuaren gainean, zeinetara antzina hainbat merkataritzako nabigatzaile
iristen ziren, Artecallen, Ochoa Martinez de Barrutibazok 926. urtean eraikitako Suso-ko portuko etxeko
uztaietan lotzen zirenak”.
GERNIKAREN HISTORIA
Don Tello kondea Bizkaiko Jaunak 1366ko apirilaren 28an Gernikako hiriburua
sortu zuenean hain zuzen herriaren leku estrategikoa aprobetxatu asmoz. Itsasadarrean
barrena Susoko portua zeritzon guneraino iristen ziren itsasontziak eta, hortaz,
merkatal arrazoiak zeuden tartean.
NOLAKOA ZEN HASIERA BATEAN?
Goienkale, Azokekale, Artekale eta Barrenkale kaleek eta Santa Maria
zeharkaleak osatzen zuten garai batean Gernika eta, burgues txikien pribilegioak
mantentze alera, udal-arautegia zorrotza zen.
7
GERNIKA ETA LUMO
Urteetan zehar liskar gogorrak izan zituen Gernikak ondo-ondoko herriarekin, Lumorekin, alegia. Lumoko
elizatearekin zituen gatazka horiek jurisdikzio mailako arazoak tarteko sortu ziren eta ez ziren konpondu harik
eta 1882an herri biak Angel de Allende Salazar-i esker batu ea Gernika-Lumo sortu zen arte.
Gernika-ko “Merkurio” iturria eta udaletxea
Lumo-ko iturria eta eleiza
8
GERNIKAKO BONBARDAKETA
1937ko apirilaren 26an gertaera latz batek
kolpatu zuen Gernika-Lumo. Gerra Zibilaren
garaia zen eta, Francoren armadari lagundu
asmoz, Hitlerrek Frankoren tropekin batera
Condor legioko hegazkinak bidali zituen herria
bonbardatzera.
9
Astelehena zen, eta Gernikan astelehenero bezala azoka eguna, hortaz, jendez gainezka zegoen herria. Abisua
emana zegoen baina eguna normaltasunez hasia zenez kaleak jendez beterik zeuden. 16:00etan hasi ziren
hegazkinak bonbak botatzean eta bonbardaketa lau orduz luzatu zen. Ostean, odola, sua, malkoak, errautsak eta
suntsipena nagusitu ziren Gernika-Lumoko herrian. Garaiko Eusko Jaurlaritzak egindako txosten baten arabera,
zibilen aurkako eraso hartan 1.600 pertsona baino gehiago hil eta 800 inguru larriki zauritu zituzten. 1936an
eraikitako babesgunetan babestu ziren herritarrak eta horietako bat, Astra armada lantegia izandako eraikinaren
ondoan dagoena ikusgai dago, kanpotik bada ere.
10
1937ko Parisko Nazioarteko erakustetarako Pablo Picassori Espainiako Errepublikako Gobernuak agindu
zion margo lan bat, margolariak Gernikan gertatutakoaren berri izan zuenean “Guernica” izena jarri zion
koadroari. Margolanak orduko gerra eta egoeraren kritika egiten du eta mundu osoan zehar oso obra esanguratsu
bilakatu zen. Guda Zibila amaitzean, 1940an, New Yorkeko MOMA museora eraman zuten eta
Osasun zentroaren ondoan “Guernica” koadroaren zeramikazko erreprodukzio fidel
eta zehatz bat dago. Herriaren eskaeren erakusgarri, azpian “Guernica” Gernikara
leloa daramana.
11
Bonbardaketak erabat suntsituta utzi zuen Gernika-Lumo, nahiz eta eraikinen batek zutik eutsi zioten
erasoari. Horiek Batzar etxea, Andra Mari Eliza, Astra arma lantegia, Arano etxeak eta Batasunaren Pasealekuan
zeuden eskolak, izan ziren besteak beste. Azken horretatik gertu, Seber Altube auditorioaren inguruan,
metrailaren aztarnak antzeman daitezke oraindik.
Gernikako Batzarretxea eta Gernikako Arbola:
Bizkaiko herrien batzarleku izan da Gernika mendeetan zehar; eta gaur egun Bizkaiko Batzar
Nagusietako Bilkura Aretoa da.
Kanpoaldeko lorategian Gernikako Arbola dago, eta honen aurrean, foruak zin egiteko tribuna. Arbola
hori, Euskal Herriaren historiaren eta berorren erakundeen sinboloa da. Betikotasuna adierazteko, haritz
berria eta honetatik metro gutxira, haritz zaharra daude.
Haritz zaharra
Gaur egungo haritza Batzarretxea
Tribuna
12
Andra Maria Eliza:
Gernikako goi aldean, estrategikoki kokaturik, Euskal Herria Museoak eta Batzarretxeak inguratzen
dute Andra Maria Eliza.
1418an hasi ziren tenplua eraikitzen, gotiko estiloan, baina historian zehar hainbat aldaketa jasan ditu
eta horregatik aldaketok garai bakoitzean estilo bati erantzun diete. Izan ere, hasiera batean jaso zen eliza
gotikoa gaur egunekoaren oso bestelakoa izan zen
13
Batasunaren pasealekua:
Batasunaren Pasealekuak Gernika eta
Lumoren arteko batasuna goratzen du bere
izenarekin. Han daude antzinako eskola publikoak,
non neskak eta mutilak eraikin ezberdinetan
bereizirik ikasten zuten.
14
Astra:
Astra, Unceta y Cia S.A. Gernikan egoitza zuen enpresa izan zen. su-armak, batez ere pistolak, egiten
zituen. 1908an Eibarren sortua, 1913an Gernikara mugitu zen eta bertan iraun zuen 1997an itxi arte.
Gaur egun, astra kulturarako fabrika soziala da: arlo publikoaren kudeaketan jendartearen parte-hartze
zuzena bultzatzen duen espazioa. Astrak kulturaren ikuspegi zabala lantzen du; pertsonen eta taldeen
ahalmen sortzailea eta soziala dira bere oinarri eta helburu. Kulturaren ideia hau ez da mugatzen ekoizpen
artistikora soilik; ekimen soziala, pentsamendu kritikoa eta esfera publikoaren demokratizazioa bilatzen
duten ideien eta ekintzen hedapena ere barne hartzen du.
15
GERNIKAKO UHOLDEAK
Gernikan, beste gertaera latz aipagarri bat izan
ziren, 1983ko abuztuaren 26an han gertatutako
uholdeak. Urak Gernikako kaleak hartu zituen
izugarrizko kalteak sortaraziz. Hondamendi latzak
ekarri zituen, 3 hildako eta 3.580 milioiko galerak
sortuz, bai herriko etxe, denda, saltoki, tailerretan bai
eta inguruko nekazal gune, baso eta lurretan. Urteak
pasa behar izan ziren auzo askotara normaltasuna
itzuli arte. Egoera honetan herriko jende ezberdina
elkarri laguntzeko prest agertu izana azpimarratu
daiteke.
16
BAKEAREN SINBOLOA eta SENIDETZAK
"Gernika, bakearen sinboloa" izeneko ikurra oinarri egindako jardueren ondorioz, zenbait hirirekin
senidetzeak gauzatu dira, eta lankidetzarako konpromisoak hartu dira kultura-, hezkuntza- eta industria-arloetan:
Berga (Cataluña-1986), Pforzheim (Alemania-1988) eta Boise (Idaho - EEUU 1993).
17
ERRITUZKO JARDUERAK KANDELERIO
Jai honen berezitasuna kandelak bedeinkatzea da. Egun honetan, otsailaren 2an, bedeinkatutako kandela
hauek ekaitza zetorren bakoitzean piztu egiten ziren (dira) etxeetan, ekaitzen kontrako botere bereziak zituztela
sinesten baitzen.
Kandelerio egunean ohitura zen ume koskorrak taldeka, piztutako kandelak eskuan zirela, "kandelerio,
lerio" abestia kantatzen irtetea.
Kandelerio, lerio
atxari ura dario,
sagarrari madari
eutsi Peru adarrari.
Euria Dakar menditik
Ondarraren gainetik,
eztaukat zapatarik
banoa Lekeitiotik.
Kandererioz eguzki,
negua dago aurretik;
kandelerioz edurra,
Joan da neguaren bildurra.
18
SANTA AGEDA
Euskal Herrian ospe handikoa dugu Agate deuna, bere irudia esagun da eta abesti herrikoi askori lotuta
dagoelarik.
Agate deunaren eguna otsailaren bostean ospatzen da. Bezpera arratsaldez herri gehienetan, Gernika barne,
ume, gazte edo nagusien taldeak kalera ateratzen dira eta aterik ate edo kalez kale ibiltzen dira abestuz.
Agate deunaren bezperan taldearen gidari izaten den bertsolariak berak asmatzen zituen askotan. Nahiz eta
gaur egun, aurretik ikasitako bertsoak abesten dira. Beraz, ohitura honek bizirik irauten duen arren ez da lehengo
berdin berdina.
19
IHAUTERIAK
Txato Etxanizek esan digun bezala, Gerra Zibila arte Gernikako inauteriak oso ospetsu eta garrantzitsuak
izan dira beti. Tolosako inauteriekin batera Euskal Herriko garrantzitsuenetakoak. Baina Gerra garaian galarazi
egin zituztela urte askoz, eta urte horietan beherakada nabaria izan zutela. Hainbat testigantzak esan dioten bezala
1937. urtean inoizko inauteririk onenak ospatu ziren Gernikan. Horren zergatia herrian babesten ziren tolosar
guztien presentzia izan zen, tolosar eta gernikarren arteko inauterietarako grina ezin hobea baitzen.
Gernika-Lumon Inauteriak beharrean “Aratoste” izenez deituak dira. Quinquagesima aurreko igandez
hasten ziren jaiak -Basatoste- izena hartuz. Mendira edo landetara joten zuten eta han janaria atondu arrautza,
lukainka eta urdaiz eta Ondoren erromeria egiten zuten.
Inauterien barnean dago “Eguen zuri” eguna, esan genezake haurren egun propioa dela eta festa giroarekin
batera haurrak etxez etxe joaten dira eskaerak egitera taldeka antolatuz. Gaur egun Gernikako gozoki dendetara
joaten dira haurrak gozokiak eskatzen.
20
SAN JUAN DONIMBANE
Ezagunena eta gure artean hobeen mantentzen
den ohitura San Juan Suak egitearena da. Gaur egun
gure eskualdeko baserri auzo guztietan egiten dira San
Juan Suak. Hilabete aurretik hasten dira umeak
kartoiak, egurrak eta beste errekinak batzen eta
pilatzen, San Juan bezpera iluntzean dena prest
izateko.
Behin sua pizten denean, benetako jai giroa
sortzen da. Su garrek goraka egiten duten bitartean,
irrintziak, kantuak eta txistu-doinuak gaua betatzen
dute. Gazte ausartenak su gainetik saltoka hasten dira,
errito zaharrari jarraituko baliote bezala.
21
GERNIKAKO MARIJESIAK
Gabon aurreko bederatzi goizaldez kale arteko haize
hotza doinu bihurtu eta gernikarren lo geldia esnatzera
ateratzen dira urtero marijesien doinu ederrak.
Abendu santu honetan
Kristoren jaiotza
kontentuaren aldez
guztiok poz gaiten.
Maria, Jesus,
Jesus, Maria, Jose
[…]
22
ELAI ALAI (1927-1936)
Segundo Olaetak zuzenduta 1927ko uztailaren 30ean, "Liceo" antzokian "Ijiji-Ajaja" taldeko txikiek La
pelirroja izeneko zartzuela antzeztu zuten. Ekitaldi honetan baziren musika-zatiak, abesti koralak, bertsolariak
eta, batez ere, dantza. Ikuskizuna ordura arte sekula ikusi gabeko folklore eta ballet ekartze biribila izan zen.
Honela sortu eta zabaldu zen dantza Gernikan. Lehen Euskal dantza taldea sortuz. Hurrengo urteetan, "Ijiji-
Ajaja" izena ez zela oso egokia eta denbora luze baten ostean, Elai Alai izena jarri zioten dantza taldeari.
Elai Alai izaten ari zen arrakastaren erakusle 1929ko irailean lehen aldiz Bizkaitik kanpo erakustaldia eman
zutela da, Bergaran hain zuzen. Pausu honen ostean arrakasta handia izan zuen taldeak Euskal Herri mailan,
baina Gerra zibilaren hasierak, eten egin zuen, deblauki eten ere, taldearen ibilbidea, desagerrarazteraino.
23
DANTZARI TXIKI
Udal Eskola Kontseiluak adostutako eskolaz-kanpoko proiektuaren atal bat da euskal dantzena. Gernika-
Lumoko irakaskuntza zentroetan ikasturte osoan landutakoaren ondorio da ekitaldi hau, udaleko Hezkuntza Arloa
eta Euskara Zerbitzuaren antolaketa eta koordinazio-lana bitarteko. Laguntzaile lanetan, alaitasunean murgiltzen
dituzten musikariak: Errenteriako Gazteak Txistulari taldea eta Segundo Olaeta musika eskolako taldeak.
Helburuen artean azpimarratu egin behar da euskal ohiturak lantzearena, jakina, psikomotrizitatea eta
umeen arteko talde-harremanak lantzea ere bai, eta, azken baten, familia giroko ekitaldiak bitarteko, hizkuntza
ohiturak lantzea. Eta hori guztia…, euskaraz.
24
JOLAS TRADIZIONALAK Haurrak garai eta kultura guztietan betidanik jolastu izan dira, era batera edo bestera, eta jolas horien
bilakaera bat gertatu da mendeetan zehar, nahiz eta aldaketarik handienak azken urteetan eman diren.
25
Zoritxarrez, gaur egun jolas tradizionalak galtzen ari dira, gizartearen garapen teknologikoaren erruz.
GAUR EGUN
26
HERRIKO JJFF-en BILAKAERA PATROITZA KIROLAREN AZTARNAK
Patroitza kirolez hitz egitean, beharrezkoa da Ingalaterrako XVI. eta XVII. mendeetara hurbiltzea. Izan ere,
patroitza kirolaren lehen aztarnak bertan eman ziren, kirol modernoaren bidea irekiz. Eredu hau,
industrializazioak ekarritako aisialdi uneak betetzeko konfiguratu zuen nobleziak. Honela, beraien helburua
jendearen aisialdiak entretenigarriagoak izatea zen, kirol ikuskizunen bidez.
Ingalaterraren kasuan, eredu honi jarraituta, aipagarria da gerora kirol garrantzitsu bihurtu diren hainbat
jarduera fisikoren garapena gertatu zela; hala nola, zaldi lasterketak, oin lasterketak eta armen borroketatik
boxeora pasatzea.
Kirol moderno honen lortze bidean, badira oso garrantzitsuak izan ziren 3
faktore, zeinek ikusleei jarduera fisikoaren ikusgarritasuna bermatzen zien:
kuantifikazioa, apustua eta errekorra. Honela, langileak beraien lan beharretan
espezializatzen ziren bezala, pertsona batzuk beraien jarduera fisikoan
espezializatzen ziren, kirol lehiaketa ogibidetzat hartuz, profesionalismoa sortuz.
Euskal Herrira hurbilduz, esan behar da, kirolaren edo jarduera fisikoen
agerpena hemen ere aisialdia betetzeko intentzioz eman zela. Izan ere, aztarna
ugari daude esateko Euskal Pilota artzainek sorturiko kirola dela. Hauek mendira
ardiekin joatean, denbora libre asko izaten baitzuten eta zelai lauak bilatuz,
pilota soroak, artzainen artean jokatzen zuten, elkarri pilota botaz. Gure ustez
hau da Euskal Herrian eman zen kirolaren lehen aztarna.
27
Honez gain, gauza jakina da Euskal Herria herrialde nekazaria zela eta hein handi batean izaten jarraitzen
duela, beraz onargarria da esatea garai hartan gaur egun herri kirola osatzen duten bezalako jarduera fisikoak
egiten zirela.
Aurrez ikusitako ezaugarriak kontuan hartuta, Euskal Herrian aurki genezaken patroitza kirol aztarna
nagusiak Euskal Pilota eta bertan ematen ziren apustuak dira. Apustuaren ondorioz, esan dezakegu, kirol
profesionalaren kontzeptua existitzen zela garai hauetan, hau oraindik Ingalaterratik iritsi gabe zegoen arren.
Euskal Herriko herri gehienetan bezala, Herri Kirolak eta Euskal
pilota ziren Gernika-Lumoko jarduera fisiko garrantzitsuenak XIX.
mendean. Gernika-Lumoko lehen pilotalekua 1854. urtean eraiki zen
(Pasealekuko frontoia). Pilotalekua estali gabea zen, eta liburu batzuetan
ikusi dugun bezala, garai honetan jada apustuak egiten ziren gure herriko
aipaturiko pilotaleku horretan.
Aurrez herriko historia sozialena aipatu bezala, Gernika-Lumok
bonbardaketa jasan zuen eta herria suntsiturik geratu zen. Honen erruz,
oso zaila zaigu bonbardaketa aurreko garaiko gure herriko informazio
asko aurkitzea, dena erre baitzen, baina seguru gaude pilotaz gain, herri
kirolean ere apustua jada existitzen zela aipaturiko garaian.
KIROL BURGESAREN AGERPENA
XIX. mendean, Ingalaterran, klase sozialen arteko diferentziak handitu egin ziren. Aurrez aipatu bezala,
baziren kirol lehiaketa ogibidetzat hartu zuten hainbat kirolari. Hau horrela, Burgesiak eta Nobleziak ez zuten
profesionalekin lehiatu nahi, beraz, Amateurismoa, sortu zuten. Kirol amateurra beraz, klase altuei lotutako
fenomeno eginez.
28
Amateurismoa sortzearen ideia nagusia, kirolean edota jarduera fisikoan garrantzizkoena ez dela irabaztea,
parte hartzea baizik zen.
Amateurismoa Ingalaterran Public School-etan ematen zen, Burgesen eta Nobleen eskoletan. Honela, garai
honetan hainbat jarduera fisiko agertzen joan ziren, gerora gaur eguneko kirol garrantzitsu bilakatuko direnak;
hala nola, futbola, errugbia eta arrauna.
Euskal Herrian fenomeno honek ez zuen inolako garrantzirik izan. Izan ere, profesionaltasun hori Euskal
Pilotan bakarrik ematen zen, eta nahi zuenak, pilotan egiteko aukera zuen edozein herritako pilotalekutan edozein
unetan. Ez zen beharrezkoa partidua jokatzea. Honen adibide pilota jokoarekin oraindik egin daitezkeen hainbat
joko tradizional, hala nola txokotan, barru, kalerazka, etab.
Gernika-Lumon Industrializazioak Bizkaiko beste hainbat herritan baino beranduago izan zuen garrantzia.
Izan ere, ez zen industria entitate nagusirik egon 1913 arte, beraz esan dezakegu Industrializazioa berandu xamar
iritsi zela Gernika-Lumora, nahiz eta historia sozialaren atalean aipatu bezala, ordurako jada trena iritsia zegoen
herrira 1888. urtean. Industriaren eraginez, biztanleriak etengabeko gorakada izan zuen.
XX. mendearen hasieran, kristauak hainbeste larritzen zituen zinemaren eta antzerkiaren bilakaera eman
zen. 1892tik aurrera antzerki politiko eta popularra indartuz hasi zen, urte horretan <antzerki-zirkoa> bazegoen.
Zinema eta antzerkia baldin badira Bizkaiko ohitura aldaketen eredu nagusiak, kontuan hartu behar da
kirolak ere ez direla atzean geratzen. Horren adibiderik handiena futbolaren kasua delarik. Esaterako, XIX.
mendearen bukaeran kirol hau Bilbora iritsi zen gero handik Euskal Herri osora zabaldu zelarik. Bizkor
bereganatu zituen jendetza izugarriak kirol honek jendea taldeak ikusteko ordaintzen hasten zelarik.
Hori horrela puntu garrantzitsua da, herritarrak aisialdiko ekintza askotaz gozatzeko ordaintzeko prest
zeudela, aldaketa honek aurreko aldiekiko aldaketa nabaria suposatzen du. “Café Zorrilla”-n esaterako pezeta bat
balio zuen zinemara sartzeak baina “café completo”-arekin zetorren hau da kafea, kopa eta purua. Futbola ere
29
ordaintzen zuten, 1932an esaterako nagusiek pezeta bat ordaintzen zuten, eta haurrek aldiz 10 zentimo bakoitzak.
Sasoi haietan aisialdi jarduerengatik sarrerak ordaindu beharrak egungo gizartearen oinarriak jarri izanaren
bi prozesu islatzen ditu. Alde batetik aisialdi jarduerekiko egon ziren aldaketek mota honetako jarduerak negozio
bihur zitekeen egin zuen, horrela enpresa pribatuek esparru honetan kapitala inbertitzeko aukera izan zuten. Beste
aldetik, maila sozialean aisialdi denboraz disfrutatzeko gogoak edo nahiak garrantzia handia hartu zuela eta
horregatik ordaintzeko prest zeudela nabarmendu daiteke. Ezaugarri hauek erakusten dute aisialdi modernoa nola
txertatu zen Gernikan.
Baina aisialdi jarduera guzti guztiak ez ziren ordaindu beharrekoak. Gizarte burgesari lotzen zitzaion beste
aisialdiko jarduera bat paseoa zen. Zuhaizdun kale eta plazetatik ibili eta paseatzea berehala burgesiaren aisialdi
bilakatu zen. Beren lagun eta ezagunekin topatzen ziren unea zen, herrian bertako harremanak indartzen zituzten,
bikote ugari sortzen ziren,azken finean aberastasunaren erakusleiho eta beste familia batzuekiko ezberdintasuna
markatzeko gunea zen.
Garai honetan, industriari esker izandako
populazioaren hazkundeak eta esku pilotak herri
honetan zuen arrakasta ekonomikoa (apustua eta
profesionalismoa), eta ikusle aldetik kontutan
izanda, Lekeitiar talde batek frontoi berri bat
eraikitzeko asmoa islatu zuen. Honela, 1925eko
Ekainaren 14an inauguratu zuten Gernika-Lumoko
frontoi estalia (1925-1937), Industria kalean.
Honek, bultzada nabarmena suposatu zuen Esku
Pilotarentzat.
30
Basabe anaiak Irlandatik itzuli zirenean XIX. mendeko lehen hamarkadan lagun talde baten buru egin ziren
futbolean aritzeko, gerora 1922an “La Sociedad Deportiva Gernika Club” futbol taldea osatuz. Hau izan
zen futbolak Gernika-Lumon izan zuen lehen agerpena.
Aipagarria da, futbol taldea zeraman Gernika Club hura, herriko hainbat kirol jardueraren eragile eta
antolatzaile zela: korrikalari eta bizikleta zaleen arteko lasterketak, boxeo lehiaketak, mendira irteerak, etab.
eratzen zituela, nahiz eta, jakina, futbola izan bere ekimen eta zeregin nagusia.
KIROLAREN GIZARTE DIBERTSIFIKAZIOA (1920-1940)
Industrializazioaren eraginez, maila sozial ezberdinetako jendea aisialdi denbora eskuratzen joan zen, hau
da, garai batean pribilegiatu batzuek bakarrik zuten denbora librea mundu guztiaren eskubide bilakatu zen, lan
orduen murrizketa medio. Honela, klase baxuko jendea ere jarduera fisikoan eta kirolean barneratzen joan zen.
Faktore hau ere oso garrantzitsua izan zen aurreko aldian aipaturiko Euskal Pilotaren gorakadan eta
futbolaren sorreran besteak beste.
Baina guzti honen eraginez kirola Gernika-Lumon izaten ari zen arrakasta pikutara joan zen Gerra Zibilaren
ondorioz Gernika-Lumo bonbardatu zuten egunean, aurrez herriaren historia sozialean azaldu dugun bezala.
Esku Pilotaren urrezko garai honen erruz, futbol taldeak krisi sakon bat bizi izan zuen. Izan ere, bi kirol
hauen partiduak egun berdinetan ematen ziren, eta Gernika-Lumon Esku Pilotak zale gehiago zituen.
Horrela, 1933an futbol taldea desegin zen. Hau gertaturik, esan dezakegu Gernikako Bonbardaketak
futbolean ez zuela eragin nabarmenik izan. Hala ere, futbol zale batzuen ekimena medio eta bonbardaketa
garaia bitarte, futbol taldea berreskuratzea lortu zen 1942an, futbol zelai berri eta guzti.
31
Esku pilotak bizi zuen urrezko garaia pikutara joan zen “Gernikako Bonbardaketa”-rekin. Izan ere, bonbek
frontoi estalia guztiz hondatua utzi zuten, herria pilotaleku duinik gabe utziz. Gerora, 1963an “Jai-Alai”
zesta puntako pilotalekua eraiki zen arte 26 urte igaro ziren pilotaleku duinik gabe, baina aldi honetan esku
pilota ez zen desagertu. Gernikar batzuek kirol honen alde zuten estima eta ahaleginari esker, sarraskitutako
frontoia harriz eta zaborrez garbitu zuten, kantxa nolabait atonduz, era batera edo bestera pilotan egin ahal
izateko libratuz.
GERRA OSTEKO GARAIA (FRANKISMOA)
Bigarren Mundu Gerra ostean, lehengo kirol erakunde-aniztasuna galtzen da eta kirol bakoitzeko nazio
mailako federazio ofizial bakar bat egotera jotzen da. Estatuek garrantzia handia ematen diote nazioarteko
kirolari, nazioaren garapenaren erakustoki gisa. Gerra hotzarekin joera hori indartzen da eta estatu selekzioak
gero eta garrantzizkoagoak bihurtzen dira, kirol patriotismoa indartuz.
Euskal Herrian honen eredu garbia ikus genezake Frankismoan.
Izan ere, Frankismoak eragin zuzena izan zuen kirol eskoletan eta
klubetan. Izan ere, Txato Etxaniz Ortuñezek dioen bezala, garai
honetan kirol instituzio bat osatzeko beharrezkoa zen zuzendaritzan
frankista bat egotea. Horrela ezean ezin baitzuten ekitaldirik antolatu.
Honek noski asko baldintzatu zuen garaiko kirol jardueretan eskolak
eta klubak egotea.
Txato Etxaniz Ortuñez
32
Hasiera zaila izan bazen ere, Gernika-Lumon jarduera fisiko eta kirol ezberdinak indarra hartzen joan ziren 50 eta
60. hamarkadetan.
1954an futbol taldea berriz desagertzeko arriskuan egon zen, futbol zelaiarekin eta zuzendaritzarekin
arazoak izanda, baina zuzendaritza aldaketa bat burutuz eta zelai berri bat eraikitzeko intentzioarekin
klubak bizirik irautea lortu zuen.
Herrian zegoen bizikleta zaletasuna zela eta, 1958an Gernikesa Txirrindulari Elkartea sortu zen. Honela,
txirrindularitzak herrian garrantzia hartu zuen, Espainiako Itzuliko etapa bukaera izatera helduz. Honez
gain, afizionatu mailako lasterketak egiten dira urtero Gernika-Lumon aipaturiko elkarteak antolatuta. Eta
gerra aurretik urtero antolatzen zituzten haurren herri lasterketak.
Zesta punta inguruko herrietan eta batez ere Durangon izaten ari zen arrakasta itzela medio, “Guernica
Espectaculos y Turismo” enpresaren eskutik 1963an “Jai-Alai” frontoia eraiki zuten, lehen aipatu bezala.
Honek, izugarrizko bultzada eman zion zesta puntari Gernika-Lumon, zesta punta eskola sortuz, nahiz eta
oraindik baziren esku pilotan aritzen ziren mutiko gutxi batzuk. Honela, oso denbora gutxian, zesta puntak
izugarrizko indarra hartu zuen Gernika-Lumon, bertako herritar asko AEB-etara emigratu zutelarik zestan
puntan profesional gisa jokatzeko. Honez gain, “Jai-Alai” frontoian urte guztian zehar jokatzen ziren
partidak, Astelehenetan (merkatu egunean) batik bat. Ohiko jaialdi hauez gain, baziren berezi batzuk; hala
nola Abuztuan jaietan eta Urriko azken Astelehenean jokatzen zirenak.
33
Aipagarria da, zesta puntak bat-batean lortu zuen afizioa.
Pilotalekua sarri betetzen zela ikusita, pilotalekuko arduradunei benefizio
jaialdia egitea otu zitzaien, eta horrela, 1964ko Azaroaz geroztik, ia urtero
egin da, eta egiten jarraitzen da “Residencia de la Calzada”-ren aldeko
zesta punta jaialdia.
Aldi honen bukaeran, Frankismoaren ahultzean 70. hamarkadan,
Euskal Herriko Udalek instalakuntza publikoak eraikitzeko interesa agertu
zuten. Hau Gernika-Lumon oso nabaria izan zen.
Udalak 70. hamarkadan
eraikitako kirol instalakuntzak !
34
Ekimen honi esker, Urbietako instalakuntzak kontuan izanda, eta Unibertsitatetik ekarritako errugbiarekiko
zaletasunak bultzatuta, 1973an Gernika Rugby Taldea eratu zen. gora behera ugariko ibilbidea izan ostean,
gaur egun kirol arloan arrakasta handia izaten ari den taldea da.
1974an, aspaldiko partez esku pilotarentzat albiste onak etorri ziren. Udalak, berarekiko interesa azalduz.
Alde batetik, Santa Ana Polikiroldegiaren proiektua egin zuten frontoi eta guzti, eta bestetik, Urbietako
kirolerako eremu berria egin zen, kasu honetan 5 pilotaleku eraikiz. Kirol gune bi hauek 70eko hamarkadan
inauguratu ziren.
Honi esker, eta zaletasunaren iraupenari esker, esku pilotaren berpizkundea etorri zen.
1984/85 denboraldian futbol taldea ere Urbietako instalakuntzak erabiltzera behartuta ikusi zen, beraien
zelaian konponketak egiten zituzten bitartean.
1982an herritar gutxi batzuen afizioa medio, saskibaloi txapelketa bat osatu zen, eta gazte interesgarri
batzuk zeudela ikusita, 1983an Gernika Saski-baloi taldea sortu zen. Talde honek instalakuntza arazoak izan
zituen, izan ere, esku pilotarekin Santanapeko kantxa konpartitzen baitzuten. Geroago 1988an, I.B. Gernika
sortu zen. Institutuko saskibaloi taldea zen, zeinek 5 talde ezberdin zituen, horien artean emakumezkoen
bat. Garai honetarako, Malosteko polikiroldegia eraiki zen eta ez zegoen kantxa arazorik. Gerora 1996an bi
talde hauek elkartu egin ziren Gernikako Saskibaloi Kriol Elkartea osatuz.
NATURAKO JARDUEREN ETA KIROL KALIFORNIANOAREN AGERPENA
Urte hauetan, Gobernuek kirolaren ikerketarako eta garapen teknikorako zentroak ireki eta entrenamendu
intentsiboko programak sortu zituzten, arrakasta handiak lortuz, askotan estatuak bultzatutako dopin programen
bitartez.
35
Alde batetik, 60. hamarkadaren bukaeran autoritarismoaren kontrako ideologia kritiko eta aldizkako asko
sortu ziren. Gorputzaren askapena eskatu eta goi errendimenduko kirolerako entrenamendua kritikatu zuten,
gorputza erabiltzeko modu askeagoak bilatzen zituztelako. Korronte hauek eragina izan zuten gaztediaren sektore
zabaletan, eta ondorioz naturako praktika askeak, ekialdeko praktika leunak –yoga, meditazioa, praktika
metafisikoak–, joko tradizionalak eta federazioen antolaketatik kanpoko kirolen aisialdiko praktika askea zabaldu
ziren. Azkenik, kontsumoaren eta irudiaren kultura berrian, gimnasileku pribatuak ere zabaldu ziren, eta bertan
“aerobics” delako ariketen eredua oinarri zuen fittness-a garatu zen.
Beste eboluzio ardatz bat estetizazioa izan zen. Kaliforniatik etorritako kirolekin, errendimendu
kualitatiboak nagusitzen dira. Funtzioa baino forma bera da inportanteagoa.
Tendentzia bikoitz horrek Kaliforniako kirolaren eredua osatzen
du. Kalifornako kirolak naturan egiten diren jarduera psikomotorrak
dira, ziurgabetasuna da beraien funtsa, irristatzean oinarritzen dira,
gorputzaz kanpoko indarrak aprobetxatzean datza horretarako
tresnaren bat erabiliz (taula, patina, etab.), eta materialak teknologia
berrietatik eratorritakoak dira.
Nolabait, XVIII. mendetik garatu zen kirol klasikoaren kontrako eredua da.
Gure herriaren kasuan, badira Naturazko Jarduerak praktikatzeko aukerak eta baita Kaliforniako kirolen
aztarnak ere.
36
Naturako jarduerei dagokienez, Gernika Urdaibaiko Biosferan dagoela aipatu beharra dago. Honela,
Gernika-Lumok paseatzeko hainbat ibilbide ikusgarri eta erakargarri eskaintzen dizkigu. Honez gain, Gernika-
Lumo mendiz inguratuta dago, beraz mendizaletasuna ere aipatu beharra dago eta baita eskalada ere. Goizale da
herriko mendi taldea, baina euskarazko “berba lagun” taldeak ere mendi martxa ugari antolatzen ditu aspaldion
euskara eta mendiaz gozatzeko helburuarekin
Azkenik, Kaliforniako kiroletatik eratorritako kirolak ere aipatu behar ditugu.
Gernikan badago kirol hauekin loturiko jarduerarik. Adibidez, itsasoa nahiko gertu
dago eta beraz, surf-a praktikatzeko zaletasuna ere bai. Beste adibide bat Udalak
eraikitako skate parkea, patinekin, monopatinarekin, bizikletekin, etab. ibiltzeko.
Azken adibide gisara, 1992an osatutako Gernika OFF-ROAD motor taldea. Hauek
enduroa dute gustuko, eta urtean daramatzate Gernikan naturarekin eta motorrarekin
erlazioa duten proba hauek antolatzen.
POSTMODERNITATEA ETA GLOBALIZAZIOA
90eko hamarkadatik gaur egunera, jarduera komertzialen eboluzioa eta beste
kirol batzuen ekarpena egon da Gernika-Lumon. Honen adibide nagusia 1989an
sortu zen Urdaibai Triatloi Taldea. Duatloi eta Triatloi probetan parte hartuz eta
Gernikan bertan hauetako probak antolatuz.
Honez gain, aipagarria da gimnasilekuetara ere iritsi direla ekialdeko praktika
mota ezberdinak; hala nola yoga, pilates, tai-chi, borroka mota ezberdinak (judo,
taekwondo, etab) eta baita fitness-a, aerobik-a, spinning-a edota aquagym.
37
Dantza moderoa ere sartu da gure herrira Ross dantza eskolari esker. Hemen kirol modernoaren beharrei
erantzuten zaie, jazz-funy, hip-hop, dantza garaikidea eta beste hainbat estilo lantzen dituztelarik.
Azkenik, aipatu behar da 2006an Kosnoaga igeri taldea sortu zela, nahiz eta igeriketarako zaletasuna
aspaldikoa izan gure herrian izan den lehen igeriketa talde federatua da.
38
Recommended