Hiru Txerrikume

Preview:

Citation preview

Hauek hiru txerrikumeak dira eta jolasten ari dira.

Baina, otsoak ikusi ditu.

• - Etxe bat egin behar dugu. Nik adreiluz egingo dut.

• - Nik lastoz, dio txikiak.• - Nik egurrez, dio ertainak.

• Txerrikume txikiak eta ertainak oso azkar bukatu dute.

• Handiak, berriz, etxe sendo bat egin nahi du.

• Bat-batean otsoa agertu da eta hiru txerrikumeak korrika joan dira.

- Ai, ai otsoa, otsoa, lagundu!!

• Txerrikume txikia bere etxean sartu da, baina otsoak putz egin du eta lurrera bota du txikiaren etxea.

• Txikia ertainaren etxean sartu da.

- Azkar, azkar sartu nire etxean!!

• Baina etxea ez da sendoa eta otsoak putz egin du eta lurrera bota du.

• Orduan txerrikume handiaren etxera sartu dira

• Otsoak putz egin du baina ezin du bota.

• Orduan, tximiniatik sartu da hiru txerrikumeak harrapatzera.

• Hiru txerrikumeek zarata entzun dute eta sua jarri dute otsoa barruan erortzeko.

• Otso gaiztoa barruan erori da eta ipurdia erre du.

• - Ai ene, nire ipurdia!!!

Recommended