View
4.837
Download
4
Category
Preview:
Citation preview
Ipuinak hasteko eta bukatzeko formulak
IPUINAK HASTEKOAK I
Behin bazen...Bazen behin...Behin han batean...Munduan beste asko bezala...
IPUINAK HASTEKOAK II
Behin munduan, asko legez...Aldi batez, bazen / baziren...Munduan anitz diren bezala,
bazen...Landareak eta animaliak mintzo
ziren garaian, baziren...
IPUINAK HASTEKOAK III
Orain dela aspaldi...Aspaldi-aspaldian...Duela bizpahiru ehun urteArrats batez, gau batez, bertze aldi batez...
omen zirenSaski honetan zazpi arto-buru gelditzen
badira, etxe batean baziren zazpi anaia...
IPUINAK HASTEKOAKIV
Aitzinean munduan bestea asko legez...Munduan beste asko legez, arto
koxkolez...Etxe batean, herrixka batean, herri batean,
baserri batean Jesus Jauna eta Jaun Done Petri Euskal
Herrian zerbitzari zirelarik...
IPUIN luze bat eskatu eta ezezko erantzuna emateko
Bele batek omen zeuzkan hego bat oso motza eta bestea oso luzea; horixe duk kontu luzea
IPUINAK BUKATZEKOAK IEta hala izan bazan, sar dadila
kalabazan.Eta hala izan bazan, sar dadila
kalabazan eta ager dadila Derioko plazan.
Hori hala bazan, sartu dadila kalabazan eta atera dadila Bitoriako plazan
Hala bazan edo ez bazan sartu dadila kalabazan
IPUINAK BUKATZEKOAK II
Haiek ondo bizi baziren gu ere ondo bizi gaitezen.
Haiek ondo bizi baziren, gu hobeto bizi gaitezen.
Haiek ongi bizi? Gu hobeki.Geroztikako berririk ez dakit nik....Geroztikako berririk ez dut nik ukan.
IPUINAK BUKATZEKOAK III
Egia bada, sakelan sar eta gezurra bada kontuan ez har.
Ontsa bizi izan ziren. Ontsa hil ziren, horretan fini da ixtorioa.
Ongi bizi baziren, arabera hartara hil ziren
Egia bada sinets, gezurra bada ez sinets.
IPUINAK BUKATZEKOAK IV
Eta laurogei urtetan, gero, joan da betiereko zorionaz bere anaia gaixoarekin bizitzera.
Eta bere amarekin eta bi anaiekin aberats bizi izan zen, Jainkoak daki zenbat luzaz.
Han (zeruan) ikusiko dugu, hara egun batean joaten garelarik, atearen ondo-ondoan, eskuineko atetik
IPUINIK EZ KONTATZEKO
Errege batek hiru alaba zituen: Janzten zituen zuriz Janzten zituen gorriz Janzten zituen horizNahi al duzu kontatzea berriz?
Recommended