View
231
Download
3
Category
Preview:
DESCRIPTION
JUAN OROBIOGOITIAKO 9. ALEA
Citation preview
Antzinako zazpi mirariak Gizako
Piramide Handia, Efesoko
Artemisaren Tenplua, Olinpiako
Zeusen Estatua, Rodasko Kolosoa,
Halikarnasako mausoleoa,
Babiloniako lorategi esekiak eta
Alexandriako itsasargia dira.
Oraingo zazpi mirariak Kristo Berreroslea,
Txinako Harresi Handia, Koliseoa, Machu
Picchu, Chichén Itzá, Taj Mahal eta Petra
dira.
Munduko zazpi mirariak
edo gehiago?
Otxandioren
historia
Elkarrizketak:
Xixili orri mar-katzailearen ira-bazle
Lurraren
kutsadura
GUNE INTERESGARRIAK:
> www.orobiogoitia.net
> www.blogari.net/
kokorijo
> www.euskaltube.net
JUAN OROBIOGOITIA
BHI
Olaburu, 3 Iurreta
JOALJOALJOALJOAL
Edukiak:
Erreportaiak
Bidaiak
Kirolak
Elkarrizketak
Iritziak
kuxkuxeatzen
Denborapasak
Data: 2013-01-28 Zenbakia: 9
MUNDUKO
ZAZPI
MIRARIAK
Halikarnasa
-ko
Mausoleoa.
Alexan-
driako
Babiloniako
lorategi ese-
kiak
Gizako pirá-
mide handia.
Efesoko
Artemisa-
ren tem-
plua
Olimpiako
Zeusen Estatua
Rodasko ko-
losoa
Bestalde, Munduko Zazpi Mira-riak antzinaro klasikoko zazpi eraikin azpimarragarrien zerrenda da Greziaren ikuspegi-tik. Zerrenda hau Antzinako Greziako turistek bisitatzen zi-tuzten tokiak oinarrituz zegoen. Zerrenda honen bertsio goiztiarrena K.A. II. mendean egin zuen Sidoneko Antipater-ek eta Mediterraneo itsasoaren inguruko erakinak bakarrik biltzen zituen. Hasierako zerrenda honek beste bertsio ugari inspiratu zituen men-deetan zehar.
Antzinako zazpi mirariak: Hali-karnasako Mausoleoa, Alexan-driako itsasargia, Babiloniako lorategi esekiak, gizako pirami-de handia, Efesoko Artemisa-ren tenplua, Olinpiako Zeusen Estatua eta Rodasko kolosoa.
Lehiaketa batean aukeratuak izan ziren. Munduko zazpi toki ederrei esaten zaie. Lehiaketa hau, enpresa pribatu batek egin zuen, Antzinate-ko Munduko Zazpi Munduko Zazpi Mirari Berriak, 2007ko uztailak 7an, nazioarteko Mirariak oinarri bezala harturik.
Ekitaldiaren antolatzailea Bernard Weber zinegile suitzarrak izan zen. New Open World Corporation (NOWC) enpresa pribatuaren sor-tzailea da.
Hauek dira gaur egungo zazpi mira-riak: Kristo Berreroslea, Txinako Harresi Handia, Koliseoa, Machu Picchu, Chichén Itzá, Taj Mahal eta Petra.
HALIKARNASAKO
MAUSOLEOA Halikarnasako mausoleoa K.A 353. Urtean eraiki zuten, Cariako hiri-buruan dago, Halikarrasa izeneko herri batean. Asia txikian. Mauso-leoa Mausolo erregearen hilobia da, Cariako antzinako erregea. Be-re emazteak, Artemisak, hilobi eder bat egitea erabaki zuen, bere senarra inork ez ahazteko. Erregi-na hil baino lehen bukatu zuten. Bi urtetara hil zenez gero, herritarrak bertan ere sartzea erabaki zuten. Mausoleoa 33 eta 39 metroko aza-leran eraiki zen eta 117 zutabe zi-tuen. 45m-ko altuera zeukan eta bost pisu. Arkitekto maisuak Sáti-
Gizako Piramide Nekropolin da-goen piramide handiena da. Ber-tan antzina hildakoen lekua zen. K. a. XXVI. Mendean eraikitzen hasi ziren eta K. a. 2570ean amaitu zuten. Keopsek eraikitzea agintarazi zien ondo prestaturiko langileei. Egiptoko eraikuntza garrantzit-sua da. Elkairon kokatuta dago gaur
Alexandro Magnok, 16 urte eta gero, tenplua berreraiki-tzea agindu zuen. Hori dela eta, mausoleoa suntsitu egin zuen. San Joaneko zaldunek, mau-soleoko hondakinekin gaztelu bat sortzea erabaki zuten. Gaur egun, Bodrum gaztelua bezala ezagutzen dugu.
ANTZINAKO MIRARIAK
GIZAKO PIRAMIDE HANDIA
Alexandriako itsasargia K.A. 279.urtean eraiki zuen Ptolomeo Filadelfo erregeak, marinelak por-tura gidatzeko. Itsasargia zementuz eta kristalez egina zegoen itsasoaren olatuetatik ongi babesteko. Kanpotik marmo-lez estalita. Gainera, metalezko isilu bat jarri zen bere argia izarre-kin nahasteko. Eraikin hau oktogono itxura zeukan eta 134 metXIV. mendean suntsitu egin zen lurrikara baten ondorioz. 800 urte geroago, Al Walid kalifak hondakinak suntsitu zituen, haien azpian altxor bat zegoela uste zue-lako. Baina ez zuen ezer aurki-tu.Faroak 1600 urte iraun zuen. EFESOKO
ARTEISAREN
TEMPLUA
Artemisako tenplua Efe-son zegoen Greziar tenplua zen. Artemisa jainkosari eskaintzeko eraiki zuten. Tenplua zazpi fasetan banatu zen. Tenplua sute baten eraginez suntsitu zen, Alejandro Magno jaio zen egunean esaten da. Eraikin hau Creso de Lidia erre-geak eraikitzen hasi zen eta 120
RODASKO
KOLOSOA Rodasko kaian eraikitako eta Helios jainko greziarraren omenezko esta-tua erraldoia izan zen. Rodas uhar-teetan zegoen (Grezian) XVI. mende eraiki zen eta 10 urte behar izan zituen.
ALEXANDRIAKO ITSASARGIA
Babiloniako lorategi esekiak K.A 600. urtean eriki ziren. Kaldeako erregeak opari bat egin nahi izan zion bere emazteari bere maitasuna erakusteko. Lorategi hau 19.600 metroko azale-ran eraiki zen. Harrizko terrazez eginda zegoen. Erregearen gazte-luaren ondoan zegoen eraikita. Ureztatzeko ur depositu bat zeukan gainaldean. Urteekin zahartzen joan zen,; baita ere, Persiarren konkistengatik eta sute batengatik. Monumentu hau suntsitu egin zuten Evemerok hiria konkistatu zute-nean.
Zeusen estatua Fidias eskultore greziarrak amaitu zuen K.A. 435. urtean. Boliz eta urrez eginikoa da. Es-kumako eskuan Nike eta ezkerraldean arrano bat zuen. Eskulturaren desagerpena 393. eta 426. urtean izan zen. Gaur egungo Grezian dago. Gaur egungo Istanbulen dago.
BABILONIAKO LORATEGI ESEKIAK
OLINPIAKO ZEUSEN ESTATUA
Kristo Berreroslea Rio de Janei-ro hirian dagoen Jesukristoren estatua erraldoia da. Corcovado muinoaren tontorrean dago. Kristo honek, 709 metro ditu, 635 tona pisatzen du eta 38 metro garai du.
Kristo Berreroslea
Chichén Itzá
Chichén Itzá Yucatán penintsula-ko gune arkeologikorik garran-tzitsuenetako bat da.
Taj Mahal
Taj Mahal Agra hirian Yamu-na ibaiaren ertzean dagoen mausoleo handia da.
Sha Jahan errege mogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraikia zen .
MUNDUKO ZAZPI MIRARI BERRIAK
Koliseoa
Erroma erdialdean dagoen eraikin handi bat da.
Koliseoa, jatorrian Flaviar Anfiteatroa deitzen zen. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen. Eta lanak 70. eta 72. urteen artean hasi ziren Vespasiano enperadorearen erregealdian.
Machu Picchu Machu Picchu gune arkeolo-giko inka da. 2.430 metrora kokatua dago.
Llaqta hau Machu Picchu eta Huayna Picchu mendiak lotzen dituen harrizko mui-noan kokatzen da.
Txinako Harresi Handia Txinatar inperioa Mongolia eta Mantxu-riako barbaroen erasoetatik ba-besteko K.A. III mendetik aurrera eraiki zen harresia da.
Txinako Harresi Handia
Petra
Gaur egun, Petra, Jordaniako hiri-buru den Ammanetik 200 kilome-tro hegoaldera dago.
Petraren finkapena haran estu ba-tean dago. Aravah haranaren ekial-dean, Itsaso Hiletik Akabako golkoraino hedatzen da.
OTXANDIO
Otxandio Bizkaiko hego-ekialdean da-
goen udalerria da, Arratia-Nerbioiko es-kualdean, nahiz eta Durangoko Barruti
Judizialean egon.
Urkiolako Parke Naturalaren ondoan da-
go udalerria da. Hau da, Arangioko mendilerroaren magalean kokatuta da-
go, Otxandio Aramaiotik banatzen duen mendilerroaren ondoan.
Lur eremu handia du, baina zelan Ara-
barekin mugan dagoenez ondoan da-goen Aramaio herriarekin liskarrak
egon dira beti mugak direla eta. Istorio erreal bat dago Aramaioko eta Otxan-
dioko jendearekin gertatutakoa mugen kontuen. Otxandioko eta Aramaioko jen-
deak apustu bat egin zuten munarria jartzeko,hau da oilarrak irrintzi egiten
zuenean bi herrietako biztanleak irten
eta biak elkartzen ziren lekua hori izan-go zela muga erabaki zuten. Baina Ara-
maiokoak azkarragoak izan ziren. Oila-tegira joan ziren eta kandela batekin
oilarrari argia eman zioten. Orduan oila-rrak irrintzi egin zuenean Otxandiorantz
irten ziren. Otxandiokoak oilarrak irrintzi egin zuenean irteterakoan ikusi zuten
nola Aramaiokoak Otxandio ondoan zeu-den.
Otxandiko biztanleria goraka handia
izan du azken urteetan. Baina oraindino ez da heltzen 1900 izan zuen biztanle-
riari, 1545koa. Gaur egun 1.280 biztan-le ditu. Herri euskalduna da %87arekin.
Otxandion herri industriala da txikia izan arren. Hiru enpresa nagusi ditu eta ho-
rrek langabezi tasa maila baxuetan mantentzen du, %8,9rekin.
Hala eta guztiz ere, herrian garbi eta ai-re garbia egotean lortzen dute.
Otxandioren historia
1115ean herriaren izena lehen aldiz
dokumentatuta azaldu zen. Baina 1236 eta 1254 artean jaso zuen herri-gutuna.
Beraz, Bizkaian sortutako lehen herrie-tako bat da.
OTXANDIO
Otxandio herria oso lasai zen. Badauka bere historian gertaera krudela. 1936ko uztailaren 22an, herriko jaiak ziren bi-
tartean, Frankoren armadak herria bonbardatu zuen. 57 lagun hil ziren eta
beste asko kolpatu egin zituzten gehie-nak haurrak.
Plaza nagusia kalean helikoptero batetik paper-bonbak bota zituzten eta jendeak hartu egin zituztenean eskuetan eztanda
egiten zuten. Hildakoak askoz gehiago izan ziren.
Gero frankoek Otxandio konkistatu zu-ten. Joan zirenean euskal gudariak Otxandioko plazan batu eta bengantza
antolatu zuten, gudariak Gorbeiara,
Anbotora, eta ondoko mendi askotara joan eta frankoen armadaren aurka bo-
rrokatzen zuten. Bitartean familiek (pertsona zaharrak, gaizoak, umeak,
emakumeak) mendietan ezkutatzen ziren txabolatan eta lur azpian eraikita-
ko harrizko etxe txikietan.
Bertan egun asko egon ziren argi eta ja-nari barik. Harrapatzen ziotenei hil egi-
ten zituzten begiak estalirik eta zuhaitzetan lotuta. Gero Frankok euska-
raren erabilpena debekatu zuen eta itz egiten zutenei kartzelan sartu edo hil
egiten zituzten.
OTXANDIOKO BONBARKETA
HERRIKO FAMATUEK
Andres Iturzaeta Egia (1838-1912),
idazlea eta apaiza.
Felipe Arrese Beitia (1841-1906),
idazlea.
Dalmacio Langarika (1919-1985),
txirrindularia.
Bittor Kapanaga (1928-), idazlea.
Carmelo Bernaola (1929-2002),
konpositorea.
Josu Zabala Ajuriagerra (1947),
musikaria.
Koikili Lertxundi (1980-), futbol
jokalaria lehen Athletic-en eta orain Mi-
randes-eko taldean dago.
Informazio interesgarria
-Biztanle kopurua: 1.280 biztanle
-Langabezi kopurua: %8,9
-Euskararen ezagutza: %87
-Haur kopurua: emakume bakoitzeko
1,3 haur
-Industria tasa: diru sarreren %65
LURRAREN
KUTSADURA
Lurraren kutsadura gizakiok lurrera hain-
bat produktu kimiko botatzerakoan sor-tzen da.
Kutsadura honek normalean sortzen da pestizidekin, osasunerako filtrazioengatik
edo produktu industrialen akumulazioa-gatik. Kimiko esanguratsuenak petrolioz-
ko deribatuak pestizidak eta beste metal astun batzuk ere gehitzen dituzte lurra-
ren kutsaduraren sorkuntzari.
Kutsatzeko arrisku gehiena osasuna da,
gehien bat ur edangarria emanez kutsatzen da. Eskualde kutsatuak garbi-
tzeko gaitasun batzuk erabili behar dira geologia, kimika eta hidrografia.
Eraginak sortzen dira lurrean boluntarioki
edo nahigabe hainbat produktu usten ditugunean: papera, kristala,plastikoa,
materia organikoa, sustantzia erradiakti-boak. Beste batzuetan kalteak herbizide-
tatik datoz. Herbizida Konposatu kimiko bat da, landaretza suntsitzen duena.
Landareen hazkundea galarazten dute edo landareen metabolismoa aldatzen
dute. Baita ere, fungizidagatik. Fungi-zidak pestizida batzuk dira. Erabiltzen di-
renak onddoen garapenari laguntzeko. Eta sufrea eta kobrea dute. Meategi jar-
duerak ere urra kutsatua egoteak, gi-zakiari, animaliei eta landareei efektu
kaltegarri batzuk suposatzen dizkio.
Kutsadura sortzen duena efektu kimiko batzuk dira, gainera sustantzia kutsatzai-
le mota desberdin asko daude.
Ondorio latzak sortzen dira. Frogatu dago
intsektizidak elikagai sareetan sartzen direla eta animalien gantz azalen
kontzentratzen direla. Gero eta altuago izan intsektizida kontzentrazioa, elikagai
sarean gero eta kontzentratuagoa egon-go da. Bestalde beste efektu batzuk ere
badaude lurra kutsatzen dutenak. Bata degradazio paisajistakoa, hondakinen
presentzia eta hondakinen pilaketa leku ez kondizionatuetan gertatzen da. Eta
paisaiaren kalitatea galaraztea sortzen dute. Honek begetazioa, eta animalien
desagerpena sortzen du. Eta bestea, lur-zoruaren balioaren galera ekonomikoki
txarra da jabeentzako zeren dirua
galtzen da.
Ozono geruzaren beharra
Kutsaduraren ondorioz ozono
geruzan zulo bat egiten ari da.
Gutxika, baina gero eta
gehiago handitzen ari da. Izpi
ultramore gehiago sartzen ari
dira gure planetan. Horrela
lurra berotzen ari da eta ho-
rregatik poloetako izotza ur-
tzen ari da. Guzti honen arra-
zoia da kutsadura asko bota-
tzen dugulako atmosferara.
Kutsadura honek klima al-
daketa dakar. Ozono-geruza
estratosferan dago, 15 eta 35
km artean eta planeta guztia
inguratzen duen geruza da.
Honek izpi ultramoreez babes-
ten gaitu. Izpi ultramore ho-
riek kaltegarriak dira planeta-
rako eta pertsonendako.
Ozono geruzan zulo bat egiten
ari denez izpi ultramore asko
sartzen dira zuzenean plane-
tan. Ondorio kaltegarriak sor-
tuz. Bata planeta berotzen ari
dela eta horren ondorioa po-
loak urtzen ari direla da. Eta
bestea, azaleko minbizi
gehiago dagoela.
Hala ere, erradiazio ultramo-
rea behar-beharrezkoa da
ozonoa sortzeko, erradiazio
ultramoreak oxigeno-
molekulak askatzen dituelako.
Eta horiek beste oxigeno-
molekulekin erreakzionatzen
dute, ozonoa sortzeko.
Beraz, ozono geruza ona ze-
ren eta eguzki izpietatik ba-
besten gaituelako. Eta geruza
hori babestu behar dugu bero-
tegi-efektuko gas gutxiago bo-
taz.
Ni liburu ibiltaria naiz. Etxez-etxe ibiliko naiz
eta denon artean osatuko nauzue. Hemen idatz
ditzakezue zuen asmo, iritzi, gogoeta,
konpromezu…, hau da, nolako mundua nahi
duzuen zuen seme-alabentzat, zertan saiatuko
zareten, zer egiten dugun ondo, zer faltan
botatzen duzuen, zer egin beharko genukeen
denon artean…
Denok daukagu zerbait esateko. Idatzi nahi
duzuen hizkuntzan eta pasatu hurrengoari
Ni disko gogor ibiltaria naiz. Nire barnean
hainbat pelikula eta dokumental interesgarri
daude, eta zuek, familian, denen artean
ikustea eta horri buruz eztabaidatzea nahiko
nuke. Hausnarketa politak egin ditzakegu
pelikula hauen bidez. Deskarga nazazue zuen
ordenagailuan, eta tartetxo bat duzuenean
ikusi zerbait.
Animo eta kritikoak izan.
Eskolako Agenda 21
Juan Orobiogoitia BHI
Venezuelako Volibarianak Errepu-
blika Hego Amerika iparraldeko es-
tatu bat da, Karibe itsasoaren baz-
terrean. Ipar Hemisferioan dago,
nahiz eta hegoaldeko muturra
ekuatoretik oso hurbil egon.
Mugakide ditu Kolonbia mendebal-
dean, Brasil hegoaldean eta Guia-
na ekialdean. Itsaso-mugak ditu
Trinidad eta Tobago, Holandarren
Antillak, Grenada, Puerto Rico eta
Birjina Uharteekin.
Venezuelak 25.375.281 biztale
dauzka eta hiriburua Caracas da
916.445 km²
Hiri garrantzitsuak
* Caracas: (ofizialki Santiago de
León de Caracas) Venezuelako hiri
nagusi eta hiriburua da, herrial-
deko iparraldean kokatutakoa, Ka-
ribe itsasoaren kostaldean.
* Barquisimeto : Barquisimeto
Venezuelako hiri bat da, Lara esta-
tuko hiriburua. 1552an Juan de Vi-
llegas gaztelar soldaduak Nueva
Segovia de Barquisimeto izenaz
eratu zuen. Caracas, Maracaibo
eta Valentziaren ostean herrial-
deko laugarren hiririk handiena da.
VENEZUELA
* Maracaibo: Venezuelako hiri
bat da, Zulia estatuko hiribu-
rua.1529ko irailaren 8an eratu
zuen Ambrosius Ehinger alema-
niarrak.Maracaibo lakuaren
bokalean dago, herrialdearen
ipar-ekialdean.
*Valentzia: Carabobo estatuko
hiriburua.
Gaur egungo
lehendakaria
Hugo Chávez Frías da. Hugo
Rafael Chávez Frías (Sabaneta,
Barinas, Venezuela 1954ko uz-
tailaren 28a) militar eta poli-
tikari venezuelarra. 1999ko
otsailaren 2tik Venezuelako 53.
presidentea da.
Gaur eguneko
biztanleria zertara
dedikatzen da?
Hidrokarburo-hobiei esker,
lehen erabat nekazaria zena
Andeen inguruko herrialde in-
dustrializatuenetako bat izatera
pasatu da bi belaunalditan. Pe-
trolioak sortutako etekinak era-
biliz, politika soziala jarri ahal
izan zuten abian: soldatak igo,
batez ere maila apalenekoenak,
lanaren babesa, diru-laguntza.
Caracas eta bere ingurua eta
Venezuelako erdi-iparraldea
izan dira Venezuelako ekono-
miaren gune nagusiak.
Nekazaritzak lurren bostena
baino ez du hartzen. Lantzen
diren gai nagusiak azukre-
kanabera, bananak, artoa, arro-
za, mandioka, basartoa, kafea,
tabakoa, kotoia, sesamoa eta
kakaoa dira.
Abere-hazkuntzak garrantzi
handia du; izan ere, Los Llanos-
ko larreetan 13,4 milioi abelgo-
rri-buru biltzen dira. Txerriak,
ardiak, ahuntzak eta hegaztiak
ere hazten dira.
Historia
Kristobal Kolon 1498an iritsi ze-
nean, karivea bizi ziren gaur
egungo Venezuelako lurraldean.
Hurrengo urtean Amerika Ves-
pusoa i italiar itsasgizonak
«Venezia txikia» (Venezuela)
izena eman zion lurraldeari.
Lehenengo espedizioen ondo-
ren, espainiarrek garrantzi han-
diagoa eman zioten ekialdeko
uharteetako perlen arrantzari
lurraldea konkistatzeari baino.
1528an, Karlos V.a erregeak
Welser etxeko alemaniar ban-
kariei saldu zizkien lurraldea es-
ploratzeko eta konkistatzeko
eskubideak. Baina haiek, uste
zuten bilduko zituztela urrea
eta harribitxiak. Eta ezer aurki-
tu gabe joan ziren 1546an.
Mende horretako erdialdean
eraiki zituzten espainiarrek he-
rri nagusiak. 1567an Diego de
Losada konkistatzaileak karaka
indiarrak bizi ziren lurraldea
mendean hartu eta Santiago de
Leon de Caracas hiria sortu
zuen.
Urte batzuk geroago hiriburu
izendatu zuten. XVII. mendea-
ren bigarren erdian nekazaritza
bultzatu zen, baina, hala ere,
lurraldeak oso aurrerapen txikia
egin zuen XVIII. mendea arte.
Simon Bolivar liberatzailea.
Hugo Chaves politikaria.
Juan Arango (1980-), futbolaria
Jose Rujano (1982-), txirrindularia.
Ronald Vargas, futbolaria
Andres Galarraga, beisbolaria
1999ko abenduaren 16an euriteek
30.000 hildako baino gehiago eragin
zituzten herrialdean.
Etniak
mestizoak, % 69;
zuriak, % 20;
beltzak, % 9;
indiarrak, % 2.
Petrolioa 1912an hasi zen
ustiatzen, eta 1920rako munduko
bigarren petrolio-ekoizlea eta lehen
esportatzailea izan zen Venezuela
Erlijioa
katolikoa, % 91,7;
besteak, % 8,3.
kuriositateak
Venezuelar ezagunak
MIKEL URIZAR
Mikel Urizar 13 urteko Otsandiarra da. Juan Orobiogoitia Institutuan ikasten ari da, DBH 2. mailan. Futbolean jokatzea da gehien gustatzen zaiona.
Nolakoa zen zure ingeles maila? Eta
orain?
oso ona, hobeagoa
Noiz joan zara Londres-era?
2012ko ekainaren 27an
Non egon zara zehazki?
Sousampol en
Zenbat denborarako?
Hilabete bat
Zure oporrak izan dira? Beste
nonbaitera joan al zara?
bai, kamping batera
Zertara joan zara Londresera?
Ingelesa ikastera
Zer egin duzu bertan astegun batean?
Familiarekin ingeleses hitz egin
Eta asteburuetan?
Londresera joan
Nola moldatzen zara ingelesez?
ondo
Nolako esperientzia izan duzu? Merezi
izan du hara joatea?
Ona, bai
Nolakoa zen zurekin bertako jendea ?
Oso atsegina
Bertako lagunik bai?
Bai, asko
Nolakoa janaria? Zer da gehien
gustatu zaizuna eta gutxien?
Janari arina, hamburgesa, hot-
dog, pizza …..
Turismoa egin duzu? Zer ikusi duzu?
bai, zoo bat
Nola pasatu duzu han?
Bikain
Bueltatuko zinateke?
Bai, baina urte honetan Amerikara
noa
Atzerrira joatea Ingelesa ikastera gomendatzen digu.
Saskibaloia
Saskibaloia baloi bat sare bat
zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da.
Funtsean, bost jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dute aurrez
aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren
laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da.
Partidua irabazteko helburu duten ekintzei taktika edo estrategia
deitzen zaio. Saskibaloiko jokalariak espezializatuta daude.
Garaiera, trebetasuna, taktika eta teknikaren arabera mota askotako
jokalariak daude:
Oinarria: Boteak ematen trebeena
da, pasean eta tiroan, pilota bere zelaitatik atera eta jokaldia hasteko
arduraduna da.
Eskolta: Oinarria estaltzen duen eta
hegalekoak bikoizten duen arduraduna da, oinarriaren
ezaugarri berdinak dauzka.
Hegalekoa: Oso teknika ona dauka
banaka eta kanpoko tiro hoberena botatzen du, pibotari pilotaz
hornitzea ohituta daude.
Pibota: Hoberen daukan beso-
luzera da, barruko tiroa eta
saskirako sartzeak menderatu
behar ditu, eta pibot teknika ere.
ARAUAK
Botea: Eskuarekin jokalariek kolpe
txikiak egiten dituzte lurraren kontra, eta horrela joaten dira zelaiaren leku
batetik bestera.
Aurrerapen botea: Aurkariaren
saskirantz azkar joateko erabiltzen da.
Pasea: Teknika hau pilota mugitzeko
boterik eman gabe erabiltzen da. Mota askotako paseak daude:
Bularreko pasea: Baloia zure bularretik lagunaren bularrera
bidaltzea.
Pase pikatua: Hasieran bezala, baina
bote bat emanez.
Pasea buru gainetik: Bi eskuekin
egiten da eta buru gainetik.
Tiroa: Teknika hau jokalari batek
baloia saskian sartzeko erabiltzen da.
Mota asko daude baloia saskian sartzeko:
Oinarrizko tiroa: Baloia bi eskuekin hartzen da eta batekin
botatzen da.
Tiro askea: Hau gertatzen da
falta pertsonal bat gertatzen denean.
Matea: Saskibaloiaren tiro ikusgarriena da, bakarrik
profesionalak egiten dute, nolabaiteko altuera izan behar
da hau egiteko.
Kakoa: Tiro hau egiteko besoa
zabalduta profilez egiten da.
Pibota: Oin baten gainean giro
eginez , baina altxatu gabe.
Pausoak: Hau gertatzen da jokalariak
hiru pauso baino gehiago egiten baditu botea egin gabe, pasoak ere
gertatzen dira oin bat berriro jartzen baduzu.
Dobleak: Hau gertatzen da jokalariak pilota bi eskuekin botatzen badu, ere
bai jokalariak pilota esku batekin botatzen badu.
3”: jokalari batek aurkariaren aldean geratzen bada.
5”: denbora maximoa jokalariak pilota eskuan eduki dezakeena.
8”: denbora maximoa talde batek aurkariaren aldera joateko.
24”: denbora maximoa talde batek
saskira botatzeko.
Zelai atzera: Hau gertatzen da
jokalari batek pilota aurkariaren zelaira botatzea eta gero bere zelaira
bueltatzean.
Arauen hutsegiteak
Saskibaloian jokatzen ari diren
bitartean, hauetako hutsegite bat egiten dutenean, beste taldeak
aterako du baloia, hutsegitea egin den leku hurbilenetik, banda edo
fondotik.
Hauek dira arauen hutsegite
komunenak Urratsak, Dobleak, Oina,
3 segundo zona barruan, Banda edo
fondo sakea, 24 segundo eta Kanpo
atzera.
TEKNIKAK
ZENBAT URTEREKIN HASI ZINEN
SASKIBALOIAN JOKATZEN?
12 urterekin hasi nintzen
saskibaloian jokatzen.
ZENBAT URTE DARAMATZAZU SASKIBALOIAN JOKATZEN?
Urte bat daramatzat saskibaloian
jokatzen.
ZERGATIK AUKERATU ZENUEN SASKIBALOIAN JOLASTEA ETA EZ FUTBOLEAN?
Lagun batek aholkatu zidalako.
AFIZIO HAU NONDIK DATORKIZU?
Lagun horretatik.
TXIKITAN SASKIBALOIAN ARITUKO ZINELA PENTSATU ZENUEN?
Ez ez nuen pentsatzen saskibaloian arituko nintzenik.
ZER DA ZURETZAT SASKI BALOIA?
Ondo pasatzea eta lagunekin egotea.
ZER EGITEN DUZU GEIHAGO GALDU ALA IRABAZI?
Gehienetan irabazi.
GALTZEN DUZUNEAN ZER SENTITZEN DUZU?
Txarto sentitzen naiz baina partidu ona izan bada ez zait inporta.
ASKOTAN IRABAZTEN DUZU?
Gehienetan
ZENBATGARRENAK ZOAZTE?
Lehenengoak goaz
NOR DA ZURE ENTRENATZAILEA? NOLAKOA DA? ETA ENTRENATZAILEAK ALDATZEA ESATEN DIZUNEAN NOLA HARTZEN DUZU?
Hiru entrenatzaile ditut: Imanol, Asier eta “txiki”. Oso majoak dira eta oso langileak.
NON ENTRENATZEN DUZUE?
Jesuitasen entrenatzen dugu.
AITOR MARCOS
Aitor Marcos 13 urteko mutila da. Juan Orobiogoitian ikasten
du. DBH 2.mailako ikaslea da eta saskibaloira jolasten du.
PRESTAKUNTZA BEREZIA BEHAR DUEN KIROLA DA? FISIKOA, ALIMENTAZIOA?
Ez batere.
NON JOLASTEA GUSTATZEN ZAIZU GEHIEN? ETA GUTXIEN? ZERGATIK?
Lagunekin gehien eta gutxien partidu errezetan.
INOIZ IZAN DUZU LEXIORIK?
Ez dut inoiz izan.
NOIZ ARTE IKUSTEN ZARA SASKIBALOIAN JOLASTEN? ZERGATIK?
Ahal dudanerarte oso gustuko dut eta.
BESTE KIROLEN BAT PRAKTIKATZEN DUZU?
Ez.
ZURE FAMILIAKO NORBAIT SASKIBALOIAN ARITZEN DA ?
Ez ,ni bakarra naiz.
ZER DIO ZURE FAMILIA AFIZIO HONETAZ?
Gustura hartu dio.
ETA AMAITZEKO,ZER ESANGO ZENIOKE SASKIBALOIAN JOKATU NAHI DUEN BATIK?
Zorte on eta asko esfortzatzea.
Otxandion kirol elkartea dago. Baita ere futbol taldea,
pilota taldea, mendi taldea, mul�kirol taldea, bizikleta
taldea eta saski-baloi taldeak daude.
Igeriketa herriko igerilekuan egiten da baina udan baka-
rrik neguan hotz egiten baitu eta. Igerilekua ez dauka-
nez teilaturik itxita egoten da negu guz�an.
Futbol taldea “Vulkano” deitzen da eta hiru talde ditu,
benjaminak, alebinak eta preferenteak.
Pilota taldea “Illuntxo” deitzen da eta lau talde ditu,
prebengaminak, bengaminak, alebinak eta infan�lak.
Bizikleta taldea “Buztangorri” deitzen da eta Otxandio-
ko martxak antolatzen ditu. Jadanik 16 urte daramatza
martxa antolatzen.
Mul�kirola 4-8 urteko umeek egiten dute eta zapaturo
Arrasatera joaten dira. Pilotan, futbolean, saskibaloian,
hockeyan eta hainbat kirol egiten dituzte
Mendi taldea “Mirugain” deitzen da eta bizikletan beza-
la mendira martxak antolatzen dituzte. Adibidez bi
handiak, Anbotora Pirinioetara,Gorbeiara ibilaldiak …
Saski Baloi taldea “Otxandio basket” deitzen da eta
zapatu guz�etan edo gehienetan, Bizkaiko edozein
herrira joaten dira par�dua jolasten.
Zaldibarren kirol asko egin daitezke, futbola, bizikleta,
saski-baloia, pilota eta oinez ibili.
Futbol taldea “Zaldua” deitzen da eta “Solo-berria”
futbol zelaia. Talde asko daude eta kategoria askota-
koak adibidez, alebinak, infan�lak, kadeteak, eta prefe-
renteak.
Bizikletan aritzeko elkarte bat dago “Lagun artea” elkar-
tea. bertan adin guz�etako jendea batzen du.
Saski-baloi taldea ere badago. “Zaldua basket” deitzen
da. 4-8 urteko umeak dabiltza baina aurre�k 11-13
urteko taldea ere egon zen.
Bere ondoan mendiak badaude eta jendeak korrikan,
bizikletan eta ibiliz igotzen ditu.
Iurretan, Zaldibar eta Otxandio moduan, kirol asko egin
daitezke futbola, eskupilota, mendira joan, bizikleta
eta oinez ibili,.
Futbola egiteko “Iurretako” taldea dago eta guz�ra 13
talde dauzka denak kategoria onekoak.
Eskupilotan herriko frontoian egiten da eta bertako
jokalarieta�k Pablo Berasaluze bezalako pilotariak ate-
ratzen dira.
Irteerak egiteko “Mendi” elkartea dago eta mendira
ibilbideak (bizikletaz zein oinez) antolatzen ditu
Pablo García
Zergatik aukeratu zenuen esku-
baloia kirol moduan?
Eskolako apaiza batek eskubaloi-
ra jokatzea gomendatu zidan
ezkertia nintzelako.
Zenbat urterekin hasi zinen esku-
baloira jokatzen?
10 urterekin hasi nintzen jo-
katzen.
Zein taldetan jolastu duzu?
Azkartzan, Eskolapiosen eta Biz-
kaiko selekzioan
Zenbat kopa irabazi dituzu joka-
lari eta entrenatzaile moduan?
Zein txapelketan?
Jokalari moduan ez ditut txapel-
ketak irabazi, baina, entrenatzai-
le moduan hamabi. Euskal ligan
bi, Bizkaiko ligan eta bost kopan.
Nolatan sartu zinen eskubaloiko
arbitro moduan?
Ezkontzean Durangora bizitzera
etorri nintzenean eskubaloiko tal-
derik ez zegoenez arbitratzen ha-
si nintzen.
Zein ligatan arbitratu duzu?
Ohorezko maian eta orain Eus-
kal ligan.
Gaur egun, zein da zure erla-
zioa eskubaloiarekin?
Euskal epaileen presidentea
naizela.
Badaukazu jarraitzailerik zure
familian?
Bai, nire bi alabak.
Zer esango zenioke gaur egun-
go gazte bati kirola egin de-
zan?
Kirola oso osasungarria dela
eta lagun asko egiten direla.
Eta arbitroa izateko?
Lekuak ezagutzeko eta diru
pixkatxo bat irabazteko.
Pablo García, orain dela bi urte institutuko atezaina izan zen. Orain FP-ko ate-
zaina da. 19 urte gutxi gora behera arbitratzen daramatza eta … urtez eskuba-
loira jokatzen. Bere bi alabentzako rol-eredua da.
XIXILI
Noiz pentsatu zenuen orri
markatzailea egitea?
Abisatu zidatenean animatzea
pentsatu nuen.
Denbora asko eman zenuen orri
markatzailearen egiteko modua pentsatzen?
Bueno, pentsatzen denbora apur bat eman nuen baina egitekoan segituan
egin nuen.
Zaila egin zitzaizun orri
markatzailea egiterakoan?
Ez egitekoan erraz egin nuen.
Irabaziko zenuela pentsatzen
zenuen?
Ez. Jende asko aurkeztu zen eta denek
oso politak egin zituzten horregatik ez
nuen espero.
Nola enteratu zinen?
Orri markatzailea ikustekoan.
Zer sentitu zenuen?
Poza.
Zer irabazi duzu?
E-book bat.
Hurrengo urtean aurkeztuko zara
berriro?
Bai segur aski bai.
Afizio hau etorkizunean lanbide
bihurtzea pentsatu duzu?
Zergatik?
Ez dakit. Oraindik asko falta delako.
Xixili Bengoetxea Juan Orobiogoitiako 2. edizioko orri
markatzailearen irabazlea.
KUXKUXEATZEN
Iurretako jaietan komunetako kristala apurtu zuten. Urtero bezala egun berdea ospatu genuen “Natura eta mundua zaintzeko” aldarrikatuz.
1.mailakoek Sukarrietan egonaldia egin zuten.
Cesar, 14 urteko mutilari gurpil-aulki berri bat erosteko kanpainan murgildurik gaude. 4.mailakoek Eibarrera egin zuten irteera El Quijote antzerkia ikusteko. 3.mailakoek El Correo egunkarira joan ziren.
2.mailakoek komikiei buruzko tertulia izan zuten. Antolatutako futboleko txapelketan zortzi talde zeuden eta horietatik lehenengo taldeak irabazi zuen.
Bazenekien, 2012-ko irailaren 10-tik aurrera astelehenero Juan Orobiogoitiako 2.mailako prentsa tailerrean gaudenok institutuan eta Durangaldean geratzen diren albisteei buruz informatzen zaituztegu. Hemen utziko dizkizuegu institutuan gertatutako batzuk:
KUXKUXEATZEN
Xixili Bengoetxea orri markatzailearen irabazlea atera zen.
2.mailakoak aurten ez dira Briñaserea joango. 3.mailako DK-koek labur metrailerik onena irabazi dute. 1-2. mailako ikasleek liburua edukiko dute bertan haiek etxean natura babesteko zer egiten duzun jartzeko.
3-4. mailakoek disko bat eramango dute naturari buruzko dokumentalak ikusteko beraien familiekin batera. Nora Narbaiza 3. postuan geratu zen Txantxibiri 1. edizioko maratoian Elorrion. Egindako Olentzero.
IRITZIA
IRITZIA
Zergatik gertatzen da hau?
Desnutrizioaren eragina nutrizio eskasa gaitik izaten da. 2006-an herrialde txiroetan minutuko 10 ume hil egiten ziren. Herrialde garatuetan, ordea, arazo nabarmenena gizentasuna zen.
Nire ikuspuntutik, egia da ume eta pertsona asko desnutrituta daudela, ez dutelako dirua janaria erosteko. Baina oso tristea da gu hain ondo bizitzea eta haiek, bitartean, ezer ere ez ez dutenean, ezta arroz pitin bat ere.
Beti pentsatzen dugu guk janaria daukagunez , mundu guztia izango duela, baina ez da horrela. Jende asko hiltzen ari da desnutrizioaren eraginez eta gure interesik nabarmenena; arropa polita eramatea, ordenagailuak edo teknologikoki oso aurreratuak egotea da. Baina zer gertatzen da herrialde pobreekin?
Desnutrizioa gainditzeko denok eman beharko genuke ekarpen bat. Ulertzen dut, bakoitzak irabazi duena berea dela, ez duela inorekin banatu beharra baina ez gara izan behar hain geurekoiak. Besteengan pentsatu egin beharko genuke eta haien bizi itxaropenean.
Besteak- beste, arazo honek, gaizotasun ugari ekartzen ditu, munduko 5,6 milioi haur hil egin dira eta haiek sendatzeko laguntza asko eman beharko genuke. Nik ulertzen dut gure ekonomia ez dela hoberena baina ekonomiaren aurretik pertsona hauen eskubideak daude. Honek ez du esan nahi mundu guztia orain txiroa izan behar dela, leku askotan pobrezia dagoelako. Ezin dena ulertu da zelan herrialde asko oso aberatsak diren esaterako EE.UU., eta beste batzuk hain txiroak Afrika moduan.
Amaitzeko aipatu nahi dudan gaia herrialde txiroen ekonomia jarduerak dira. Herrialde probetan ekonomia- jarduera eskasa dago eta lan egiten duen horri ez diote nahikoa ordaintzen. Normalean familia txiroak familia handiak izaten dira eta ordaintzen duten diruarekin ez dute izaten familia guztiari jaten ematea.
Orduan, komenigarria izango zen haiek gure eskubide berdinak izatea eta aldarrikatzen laguntzea. Baina esan beharra dago Espainian ere gauzak momentu onetan txarto daudela eta laguntza eskasia.
Hau dena esan ondoren, herrialde txiroei lagundu egin beharko geniokeela, ez da derrigorrezkoa gure dirua ematea baina guk behar ez dugun gauzak haientzako onuragarriak izango dira.
Egilea: DUÑABEITIA, Olatz
IRITZIA
Erretzeak merezi du?
Erretzea? Zer da hori? Osasunerako kalte izugarria. Erretzaileek beren osasuna
arriskatzeko eskubidea dutela esan daiteke. Baina benetan uste al duzue besten
osasuna zapuzteko eskubidea dutela?
Uste dut, guzti hau esaterakoan, edo galdetzean, argi utzi dudala nire iritzia.
Erretzaileek beraien bizitza arriskatzeko aukera dutela esan dut, baina besteona
arriskatzeko ez! Eta are gutxiago aurrena.
Tabakoak dakarren kalterik ohikoenetako bat bronkitisa da. Gaixotasunak bakarrik
etortzen dira batzuetan, eta badakit, baina erretzaileak eraginarazten dituzte. Badakit
askok hori gutxitan pasatzen dela esango duzuela, eta zuei ez zaizuela gertatuko,
baina ez da horrela.
Beste ondorio bat, biriketako minbizia da, urtean 1.3 milioi hildako eragiten ditu, eta
tabakismoa da eragile nagusiena, uste al duzue erretzeagatik hiltzea merezi duela? Ez
dut uzte…
Beste puntu bat tabernetan erretzearen kontua da, 2011-ko legean tabernetan
erretzea debekatuta dagoela esaten zuen, eta ados nago, leku itxietan erretzean
kaltegarriagoa da ingurukoentzat. Horregatik nahiz eta kanpoan hotza egitea edo
deserosoagoa izatea, erretzen uzteko arrazoi bat edota gutxienez besteei kaltegarria
ez izateko modu on bat dela uste dut.
Ondo iruditzen zait paketeetan jarri dituzten irudiak, pertsona batzuk hura ikustean
hunkituko direlakoan nago. Egia esanda ez dakit ze gehiago egin ahal den,
nikotinarekin mendean erortzen zara. Gaztetan hasten direnei erretzeak dakartzan
ondorioei buruz jakinaraztea ideia ona izango zela uste dut. Hau guztia kontuan
hartuta, ni erretzearen kontran nago.
Egilea: NARBAIZA, Nora
Denbora-pasak
Gizon bat txori dendara sartu zen
eta loro elebiduna eskatu zuen.
Dendariak hanka bakoitzean soka
bana zuen bat erakutsi zion.
Ezkerreko sokatik tira eginez
gero, euskaraz hitz egingo dizu –
azaldu zion saltzaileak- eta
eskuinekotik tira eginez gero,
katalanez.
Aizu, eta bietatik batera tira
egiten badiot? –galdetu zion
bezeroak.
Zozoa halakoa! Lurrera joango
naiz mokoz aurrera!– erantzun
Bi emakume elkartu dira,
eta batak besteari esan dio:
-Nire senarra aingeru bat
da.
-Hau zortea!- erantzuten
dio besteak- Nirea oraindik
bizirik dago.
Zergatik ez duzu nahi irten?
Euskal Herriko 7 herri
Zaldibar, Durango, Iurreta, Bilbo, Gernika, Elorrio ,Berriz .
g e l o r r i o a r
d e t x j r i b t a
u t r t a b h e e b
r m s n p o u r r i
a u h i i j t r r d
n e h s e k r i u l
g g g p e r a z i a
o o b i l b o o z z
TXOKOLATEZKO
MADALENA ERRAZAK
- Bi arrautza (130gr.)
- Irin txuria: 65gr. eta irin integrala: 65gr.
- Azukrea: 130gr.
- Oliba olioa: 60gr.
- Txokolate zatitxoak: bakoitzaren gustura
- Legamia kimikoa: goilaratxo erdi
OSAGAIAK
Orea egiteko lehenengo arrautzak eta
azukrea nahastu ditut. Gero olioa
pixkanaka gehitu eta azkenik irina eta
legamia bota ditut. Orea ondo nahastuta
dagoenean txokolate zatitxoak bota eta
moldeetan sartu (erdiraino, gutxi gora
behera)
Labea 180º-tan jarri eta 20 bat
minututan prest daude.
Nik silikonazko molde berri hauek erabili
ditut, eta egia esan primeran
funtzionatzen dute…eta gainera oso
politak dira! Nere amaren gaur goizeko
oparia izan da. Eskerrik asko!
Hemen daukazue emaitza. ON EGIN!
Iker eta Joseba
Paula eta Iratxe
Martxel eta Julen
Paul eta Carlos
Jenny eta Nassira
Ane
Recommended