Laburpena argia eta soinua unai

Preview:

Citation preview

ARGIA ETA SOINUA

ARGI ITURRIAK

Argi iturri naturalak

• Argi iturri naturalak eguzkia eta beste izarrak dira. Eguzkia energiaren zati bat argi moduan igorten da. Argi hori espazioan hedatzen da, eta Lurra zein eguzki sistemako beste planetak argitzen dauz.

Argi iturri artifizialak

• Argi iturri artifizialek (adibidez, bonbillek) gizakien parte-hartzea behar dabe argia igorteko.

ARGIAREN HEDAPENA

Norabide guztietara hedatzen da

• Argia norabide guztietan hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela baten lanpara bat iziotzen dagunean, gela guztia argitzen da.

Zuzen hedatzen da

• Argia zuzen hedatzen da, horregaitik, ilunpetan dagoan gela baten besaulki bat esku-argi batez argituta ere besaulkiaren atzean dagoana ilunpetan egongo da oraindik. Horregaitik sortzen dira gerizpeak.

Argiaren hedapenaren abiadurea

• Argiaren hedapenaren abiadurea argiak zeharkatzen dauan ingurunearen araberakoa da. Adibidez, aireak urak baino dentsitate txikiagoa dauka, horregaitik argia bizkorrago hedatzen da airean.

Gorputz ez-argidunak

Gorputz gardenak

• Gorputz gardenek, adibidez, erakuslehio bateko beirak edo aire garbiak, argi izpiei pasatzen izten deutsee. Horregaitik, horreen atzean dagozan objetuak oso garbi ikusten dira.

Gorputz zeharrargiak

• Gorputz zeharrargiek, adibidez, hainbat beirak eta plastikoek, argi izpi batzuei bakarrik izten deutsee pasatzen. Horregaitik, horreen atzean dagozan objetuak lausotuta ikusten doguz.

Gorputz opakuak• Gorputz opakuek, (adibidez, egurrak edo arrokek)

ez deutsee argi izpiei pasatzen izten. Horregaitik ez da ikusten horreen atzean dagoana. Argiak zeharkatu ezin dauzanez eta argia zuzen hedatzen danez, objetu horreen atzean geriza izeneko eremu ilun bat sortzen da.

ARGIAREN ISLAPENA

Gainazal leunak

• Egitureari jagokonez, gainazal leunek, adibidez, baldosek, izpiak norabide bakar baten islatzen dabe.

Gorputz argiek

• Koloreari jagokonez, gorputz argiek (adibidez, edurrak) jasoten daben argiaren parterik handiena islatzen dabe.

Gorputz ilunek

• Gorputz ilunek (adibidez, ikatzak) argi gitxiago islatzen dabe.

ARGIA XURGATZEA

Argia xurgatzea

• Argiak gorputz bategaz talka egiten dauanean, izpi batzuk gorputzak xurgatzen dauz. Xurgatutako izpien argi energia bero energia bihurtzen da, eta gorputzaren tenperatureak gora egiten dau.

ARGIAREN ERREFRAKZINOA

Argiaren errefrakzinoa• Argia ingurune batetik bestera aldatzean

gertatzen dan fenomeno horri errefrakzinoa deitzen jako.

• Lenteak argi izpiak errefraktatzen dabezan gorputz gardenak dira eta horreen bidez ikusten doguzan objektuen neurria aldatzen dabe.

Soinuaren hedapena

Soinuaren norabidea

• Soinua norabide guztietan eta zuzen hadatzen da.

Soinuaren hedapenaren abiadurea

• Hedapen abiadurea uhinek zeharkatzen daben ingurunearen araberakoa da. Ingurunea zenbat eta dentsoagoa izan, orduan eta bizkorrago hedatzen da soinua. Adibidez: airean soinuak segundoko 340 metro egiten dauz; uretan, 1.500 metro; eta burdinean, 4.900 metro.

SOINUAREN EZAUGARRIAK

Intentsitatea edo bolumena

• Intentsitatearen edo bolumenaren bidez, soinu ozenak, adibidez, kamioi baten klaxona, eta soinu ahulak, adibidez, katu baten urrumea, bereizten dira.

Tonu altuak eta baxuak

• Tonuaren bidez, soinu altuak eta baxuak bereiztu daitekez. Adibidez, biolinaren soinua danborrarena baino altuagoa da.

Tinbrea• Tinbrea soinua igorten dauan gorputzaren

araberako ezaugarria da. Tronpeta batek eta flauta batek tonu eta intentsitate berbereko soinua igorten badabe, ezaugarri honi esker bereiztuko dogu soinua zer musika tresnak sortu dauan.

OIHARTZUNA

Oihartzuna• Oihartzuna soinu uhinek gorputz bategaz zut

talka egiten dabenean sortzen da. Soinu uhinak islatu eta jatorrira itzultzen dira. Ohiartzuna sortu daiten, soinu iturriaren eta soinuak talka egiten dauan gorputzaren artean 17 metroko tartea beharr da, gitxienaz.

SOINUA ETA ZARATEA

Soinua eta zaratea• Emon daigun zure logelan zagozala, etxeko

beharrak egiten, eta, bitartean, hormearen beste aldean, auzoko musikea oso ozen entzuten dagoala. Auzokoa beretzat atsegina dan soinuaz gozatzen dabil; zuretzat, ostera, zarata gogaikarria da, kontzentratzen izten ez deutsuna.

EGILEA: UNAI