View
230
Download
0
Category
Preview:
DESCRIPTION
1.zikloko ikasleak egindako ipuinak
Citation preview
1.ZIKLOKO LIBURUA
2012 -2013 IKASTURTEA
2
3
Aurkibidea
Ipuin klasikoen moldaketa
1. Lorea, amamaren oiloa 1.D1 ........ 5
2. Naroa oiloa eta galdu zen 1.D2 ........ 11
elefantetxoa
3. Erreka Mari 2.D1 ........ 21
4. Makilakixki 2.D2 ........ 27
5. Ariane eta Aitor 2.D3 ........ 35
4
5
AMAMAREN OILOA
OIAL IOOSA
6
ORAIN DELA GUTXI AMAMAREN BASERRIAN BESTE ABEREEN ARTEAN
OILO BAT ETA BERE HIRU TXITA BIZI ZIREN. OILO HONEN IZENA LOREA
ZEN, ETA OILO GALANTA ZEN: GORRI- GORRIA, BIHOTZA BEZAIN GORRIA.
TXITA NAGUSIAK SIMBA ZUEN IZENA, TXITA ERTAINAK ILARGI,
ETA TXIKIAREN IZENA NALA ZEN.
ARRATSALDERO, LOREA ETA KUMETXOAK ATERATZEN ZIREN POZ- POZIK,
ZIZARE BILA. AMA AURRETIK, PAUSOA MARKATZEN; ETA ILARA ZUZEN
BATEAN TXITATXOAK: LEHENIK, SIMBA; BIGARRENA, ILARGI;
ETA AZKENA NALA.
BAINA EGUN BATEAN, AI ENE! BEGIEN
BISTATIK DESAGERTU ZIREN.
AMAMAK HAN- HEMENKA BILATU
ZITUEN. TXAKURRAK EZ ZITUEN
USAINTZEN, ZALDIAK EZ ZEKIEN
NON ZEUDEN, BEHIAK IKUSI EZ…
7
NON OTE DA, AI ENE!
NON SARTU DA, TRA LA RA!!
AMAMAREN OILOA GALDU EGIN DA!
AZKENEAN, SUKALDEAN AURKITU ZITUEN FAMILIAREN TALOAK JATEN.
NON OTE DA, AI ENE!
NON SARTU DA, TRA LA RA!!
AMAMAREN TALOA JATEN ARI DA!
AMAMAK, HASERRE BIZIAN, OILATEGIRA ERAMAN ETA EGUN
BATZUETAN, ITXITA UTZI ZITUEN BARRUAN.
OILATEGI BARRUAN LOREARI IDEIA ON BAT BURURATU ZITZAION.
8
ASTE BATEN BURUAN, AMAMAK ATEA ZABALDU ZUENEAN
BERRIRO, OILOA ETA TXITATXOAK PRESAKA ATERA ZIREN.
PREST ZEUDEN LAN EGITEKO: ARTABURU PILO BAT ZEGOEN
TXOKO BATERA ABIATU, ETA HANDIK HARTUTAKO ALEAK
LANDATZEN HASI ZIREN: LOREAK 49 ARTALE EREIN ZITUEN,
SIMBAK 39 ALE , ILARGIK 29 ETA NALAK 19 ALE SARTU ZITUEN
LURREAN.
9
OILO BAT ETA HIRU TXITO,
IPUINA BUKATU ETA KITO.
HILABETAK IGARO ONDOREN, LANDAREAK OSO HANDIAK EGIN ZIREN, ETA AMAMAK
ARTABURU KILO ASKO BILDU ZITUEN.
HANDIK AURRERA,
AMAMAK LOREARI ETA
TXITATXOEI ESKERTZEKO
4 TALO EMATEN ZIZKIEN
IGANDERO.
10
11
12
NAROA OILOA ETA GALDU ZEN
ELEFANTETXOA
1. maila D2
BEHIN BATEAN, ANIMALIEK HIZKETAN ZEKITEN GARAIAN, BAZEN
OILO URDIN BAT, ZERU URDINA BEZAIN URDINA, ITSASOKO
URA BEZAIN URDINA, GURE ESKOLAKO ATERPEA BEZAIN
URDINA.
OILO HURA EZ ZEN BESTE OILOAK BEZALAKOA, EZ. URDINA
ZEN ETA OILATEGIKO BESTE OILOEK NAROA DEITZEN ZIOTEN.
NAROA OILOAK HIRU TXITATXO ZITUEN: HANDIA BUDI, ERTAINA
TOBI ETA TXIKIA AINARA.
BASERRI BATEKO OILATEGIAN BIZI ZIREN POZ -POZIK, JAN ETA
LO, JAN ETA LO.
13
UDABERRIKO EGUN BATEAN, GOIZERO BEZALA, ZIZARE BILA
JOAN ZIREN NAROA OILOA ETA BERE HIRU TXITATXOAK,
OILATEGITIK BESTE EGUNETAN BAINO APUR BAT URRUNAGO,
ORDEA. ETA HAN NON IKUSTEN DUTEN ELEFANTETXO BAT
NEGARREZ ETA DARDARAKA.
TXIKIA ZEN, GRISA. BERE BELARRI HANDIAK IA-IA LURRERRAINO
IRISTEN ZIREN.
ORAINDIK EZ ZUEN HAGIN LUZERIK ETA TRONPA LABURRA
ZUEN.
-NOR ZARA, ELEFANTETXO?- GALDETU ZION BUDIK, TXITATXOEN
ARTEAN INDARTSUENAK.
- ZERGATIK ZAUDE NEGARREZ? _ GALDETU ZION TOBIK,
TXITATXOEN ARTEAN BERRITSUENAK.
14
_ZERGATIK ZAUDE BAKARRIK?_ GALDETU ZION AINARAK,
TXITATXOEN ARTEAN AUSARTENAK.
_ AIMAR NAIZ, OIHANEKO ELEFANTETXOA. JANARI BILA JOAN
NAIZ NIRE FAMILIAREKIN OIHANETIK BARRUAN.
OSO DESPISTATUA NAIZ ETA, KONTURATUKO ORDUKO, BESTE
ELEFANTEEN ARRASTOA GALDU DUT.
IGERIAN HELDU NAIZ HONAINO. NIRE ETXERA ITZULI NAHIKO
NUKE BAINA INDARRIK EZ DUT NI BAKARRIK JOAN AHAL
IZATEKO_ ESAN ZIEN ELEFANTETXOAK.
__EZ ZAITEZ KEXKATU, ELEFANTETXO_ ESAN ZION NAROA
OILOAK_ GUSTURA LAGUNDUKO DIZUGU OIHANERA BERRIZ
JOATEN.
_ _ZUEK NIRI LAGUNDU? OSO TXIKIAK ZARETE ETA OIHANA
ITSASOAREN BESTE ALDEAN DAGO! NOLA ZEHARKATUKO DUGU
ITSASOA?
15
_LASAI, AIMAR._ ERANTZUN ZION NAROA OILOAK_ DENON
ARTEAN LAGUNDUKO DIZUGU. TXALUPA BAT EGINGO DUGU,
BELA BAT JARRIKO DIOGU ETA BELAUNTZI HORRETAN
ABIATUKO GARA OIHANERANTZ ZURE SENIDEEN BILA.
ELEFANTETXOA, OILO HURA ETA TXITATXOAK HAIN TXIKIAK
ZIRELA IKUSTEAN, EZ ZEN ASKO FIDATU, BIDAIA OSO LUZEA
ZEN ETA.
BIHARAMUNEAN, BUDIK AROTZA ANDEREARENGANA JO ZUEN
BELAUNTZIA EGITEKO EGUR BILA:
_EGUN ON, AROTZA ANDEREA: ZU AL ZARA BELAUNTZIA
EGITEKO EGURRA EMANGO DIDAZUNA?
_BAI, TORI EGURRA!_ ESAN ZUEN AROTZA ANDEREAK EGUR
PILOA EMATEN.
ONDOREN, TOBIK JOSTUNARENGANA JO ZUEN:
_EGUN ON, JOSTUN JAUNA: ZU AL ZARA BELAUNTZIA EGITEKO
OIHALA EMANGO DIDAZUNA?
_BAI_ ESAN ZION JOSTUNAK_ TORI OIHALA.
_EGUN ON, EGUZKI AMANDREA! _ AGURTU ZUEN AINARAK._ZU AL
ZARA BIDAIAN ARGIA EMANGO DIGUZUNA?
_ BAI, BAI. NEUK EMANGO DIZUET_ ERANTZUN ZION EGUZKIAK.
AZKENIK, NAROAK HAIZEARENGANA JO ZUEN:
_ EGUN ON, HAIZEA: ZU AL ZARA BIDAIAN BELAUNTZIA
MUGITZEN LAGUNDUKO DIGUZUNA?
_BAI_ ESAN ZION HAIZEAK_. NEUK LAGUNDUKO DIZUET.
ETA EGURRA ETA OIHALA HARTUTA BOSTAK ARITU ZIREN GAU
ETA EGUNEZ BELAUNTZI EDER BAT EGINEZ, ETA URDINEZ
MARGOTU ZUTEN BELAUNTZIA, URDIN-URDINA, NAROA OILOA
BEZAIN URDINA.
16
ETA AZKAR IZENA JARRI ZIOTEN.
BIHARAMUNEAN, ITSASOA BARE-BARE ZEGOELA, BOSTAK IGO
ZIREN “AZKAR” BELAUNTZIRA.
EGUZKIA ZERUAN ZEGOEN ETA HAIZEA GOGOR JOTZEN HASI
ZEN, ETA PUTZ ETA PUTZ ETA PUTZ ETA PUTZ, PIXKANAKA -
PIXKANAKA BELAUNTZIA UR BARRENEAN SARTU ZEN OIHANEKO
BIDEAN.
17
BI EGUNEAN OIHANERA IRITSI ZIREN.
HAN ZEUDEN AIMARREN AMA ETA GAINERAKO SENIDEAK ETA
LAGUNAK, ELEFANTETXOAREN ZAIN.
AIMAR IKUSIAZ, POZA ADIERAZTEKO HAIEN TRONPA GORA ETA
BEHERA MUGITZEN ZUTEN, EZEN ELEFANTEEK EZIN BAITUTE
TXALOTU. AIMARREK ETA BERE AMAK ELKARRI BESARKATU
ZIOTEN.
18
ETA HONELAXE ESAN ZIEN AIMARREK NAROA OILOA ETA HIRU
TXITATXOEI AGUR ESATEKO UNEAN:
_ ESKERRIK ASKO, NAROA. ESKERRIK ASKO HIRU TXITATXO.
INOIZ, OIHANETIK BAZATOZTE, EGIZUE “KIKIRIKI” ETA “TXIO-
TXIO! HEMEN ZAUDETELA JAKINGO DUT.
ETA HALAXE OILO BATEK ETA HIRU TXITEK LAGUNDU ZIOTEN
ELEFANTETXO BATI.
ETA OILO BAT
ETA HIRU TXITO
IPUIN HAU BUKATU
ETA KITTO
19
EGILEAK::
Jonatan Bustamante, Maider de la Pinta, Michelle Jiménez,
Joseba Jiménez, Marcela Jiménez, Soraya Jiménez, Unai Justo,
Haizea López, Adrián Martín, Asier Mena, Andrea Menéndez,
Oubaida Mezouari, Eric Olazabal, Yurena Paz, Alex Rey,
Brais Taboada, Andrea Vasallo, Daniel Zambrano eta Edorta Zuloaga.
1.D2
2012 – 2013 IKASTURTEA
20
21
Erreka
Mari
2.D1
22
ERREKA MARI
Orain dela bi mende, Abril mendiaren magalean, herri txiki batean
Ibai izeneko artzain bat bizi zen. Ibai mutil gaztea zen. Oso alaia, langilea, baita
trebea animaliekin. Txirula jotzea atsegin zuen.
Artaldea zeukan, eta Pinto artzain-txakurrak laguntzen zion zaintzen.
Pintoren zaunkak kilometrotatik entzun zitezkeen, eta ezezagunen bat hurbiltzen
bazitzaion uxatu egiten zuen.
Egunero, artaldea ur-jauziraino
eramaten zuen Ibaik.
Batzuetan Beltz zaldiaren
gainean jarrita joaten zen,
eta lo kuluxka bat botatzen
zuen bitartean ardiek belarra
jan, eta errekan ura edaten
zuten. Zelaian baserriko
behiak ere belarra jaten
egoten ziren.
Egun batean, lo
kuluxka botatzen zegoela
zarata bitxi bat atera zen errekatik, oiartzuna iruditzen zen. Pintok zaunka egin
zuen, eta Ibai esnatu zen.
―Kortxolis, zer izan da hori? Pinto zergatik egin duzu zaunka?
Aurrez-aurre norbait agertu zen.
―Nor zara zu? ―galdetu zion harrituta Ibaik.
―Ni Erreka Mari naiz, eta zu nor zara, zer zara?
―Ni
artzaina naiz, eta
nire izena Ibai
da.
―Eta
zu zer zara
Erreka Mari?
―Ni
Euskal Herriko
lamia naiz,
23
Erreka Mari lamia ederra zen. Gerritik gora emakumearen gorputza
zeukan, eta behera ahatearena, oin laranjekin. Aurpegia urdin argia . Ile horaila,
orkatilaraino heltzen zitzaion. Eskuan urre koloreko orrazi distiratsua zeukan,
orduak eta orduak pasatzen zituen bere ile luzea orrazten. Itxura ederra zeukan,
urrezko hariaz egindako soineko urdina eta diamantezko eskumuturrekoa zeraman.
Abestea eta dantzatzea gustukoak zituen.
―Nahi baduzu lagunak izan gaitezke. ―esan zion Ibaik.
―Bai, ze ideia ona.
―Musika entzutea atsegin duzu?
―Bai, asko gustatzen zait.
―Bihar, ardiak ekartzen ditudanean txirula ekarriko dut, eta zuretzat
joko dut.
Oso pozik eta alai jaitsi zen Ibai baserrira. Prestatu zuen txirula eta
esan zuen:
―Nerbioak jota nago. Erreka Mari ikusteko eta entzuteko irrikitan
nago.
Hurrengo goizean zaldi gainean igo zen berriro
―Erreka Mari! Erreka Mari! –deika hasi zen.
―Hemen nago, zure aurrean
―Ba, ez zaitut ikusten, zeren aurrean zaude?
―Hemen haitzaren gainean
jesarrita.
Hurbildu zen, eta biak
batera eseri ziren.
―Asko maite zaitudanez
zuretzat ere txirula bat ekarri dut.
Orain txirula joko dizut.
Gustatu zaizu?
―Bai, asko. Oso polita
izan da.
24
Biak hizketan, dantzatzen, abesten eta txirula jotzen jarraitu zuten.
Erreka Mari oso lotsatia zen, Ibairekin izan ezik. Horrekin oso eroso egoten
zen.
Herrian heldu berri
ziren hiru neska gazte eta hiru
agure zahar bizi ziren. Seiak
nahiko kontakatiluak ziren.
Inguruak ezagutzera atera ziren,
eta Ibai norbaitekin hizketan
zegoela konturatu ziren.
Hurbildu ziren isil-isilik, sasien
artean ezkutatu ziren, eta
entzuten egon ziren.
Erreka Mariren
orraziaz ohartu ziren, eta
lapurtzea erabaki zuten.
Ilundu zenean Ibaik joan behar zuela esan zion Erreka Mariri
Erreka Mari orraztu zen, eta orrazia kutxan sartu zuen, eta betiko
modun bere haitzaren ondoan utzi zuen.
―Zer egingo dugu lapurtzeko? Plan bat asmatu behar dugu. –esan
zuten kontkatiluek. Gauean Ibai eta Erreka Mari lotan zeudela orrazia kentzea
erabaki zuten. Eta hala egin zuten. Ostean kontakatiluek korrika alde egin
zuten.
Zaldia eta txakurra
zuhaitz baten atzean belarra jaten
ari ziren, eta dena entzun eta
ikusi zuten. Ibai abisatzea erabaki
zuten. Bitartean Pinto zaunkaka
kontakatiluen atzetik joan zen.
Zaldia jaitsi zen
herrira, irrintzi egin eta Ibairen
atariko ateari ostikadak eman
zizkion. Ibaik egundoko sustoa
hartu zuen, ohetik jausi zen, eta
atea zabaldu zuen. Beltz azorata
ikusi zuenean galdetu zuen:
―Zer gertatzen da?
25
Zaldiaren gainean jarri, eta lauhazka ibili zen ur-jauziraino. Ibai heldu
zenean Erreka Mari esnatu zuen, eta ez zuten orrazirik aurkitu.
―Lapurrak, lapurrak ostu didate! Orrazia ez badut aurkitzen
desagertu egingo naiz. ,
―Trankil aurkituko dugu! –esan zion Ibaik
Pintok eta Ibaik elkar oso ondo ezagutzen zuten, Pintok zaunkaka
eta koska kontakatiluak, Ibaik prestatutako tranparaino eraman zituzten, eta han
harrapatuta geratu ziren. Ibai Beltzen gainean haraino heldu zen. Kontakatilu
gaiztoak atera eta soka batekin lotu zituzten. Orrazia berreskuratu zuen Ibaik.
Ibaiak, Pintok eta Beltzek kontakatilu maltzurrak herritik bota
zituzten.
Erreka Mari kezkatuta zegoen. Baina, Ibai, zaldia eta Pinto ur-jauziraino
igo ziren, eta orrazia itzuli zioten Erreka Mariri.
Handik aurrera, Erreka Mari eta Ibai egunero elkartzen ziren, eta
lagun handi-handiak egin ziren.
26
Erreka Marik orrazia lortu zuenean alde eginda zeuden lami guztiak
errekara eraman zituen berriro. Eta herria poz-pozik gelditu zen.
Hala bazan, ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila orain dela
bi mendeko plazan.
2.D1
27
MAKILAKIXKI
28
MAKILAKIXKI
Bazen behin gizon bat hiru seme zituena.
Egun batean semerik nagusiena, Aitor, herri txikiko baserri batera joan zen lan egitera.
Aitorrek gogotik egin zuen lan baserri hartan, eta baserritarrak asto miragarria eman zion ordainean.
Astoak kaka egiten zuen bakoitzean urrea egiten zuen.
Aitor poz-pozik abiatu zen etxera, astoa atzetik zeramala.
Gaua heldu, eta euria ari zuenez ostatu batean lo egitea erabaki zuen.
Aitorrek ostalariari eskatu zion:
-Ez gero nire astoari “ urrea egin “ esan.
-Ez, ez. Ez dut egin behar- erantzun zion ostalariak.
29
Baina Aitor lo zegoen bitartean ostalariak astoari urrea egiteko agindu zion, eta urrea ematen zuela ikusita beretzat hartzea erabaki zuen.
Hurrengo goizean Aitor bere etxera joan zen, eta iristean aita eta anaiei esan zien etortzeko. Orduan Aitorrek urrea egiteko agindu zion astoari, baina astoak urrea ez, kaka piloa egin zuen.
30
Hortik denboraldi batera bigarren semea, Jokin izenekoa, baserritik joan zen jatetxe batean behar egitera.
Jokin ere langile fina zen eta buru belarri egin zuen lan jatetxe hartan.
Hilabete batzuk bertan lan egin eta gero Jokinek bere etxera itzuli nahi izan zuen familia ikusteko; eta jatetxearen jabeak mahai magikoa oparitu zion
eskerrak eman nahian.
Mahaia oso pisutsua zenez, Jokinek oso astiro egin zuen bueltako bidaia eta gauak bidean harrapatu zuen.
Orduan Aitor egon zen ostatu berean geratu zen Jokin ere.
Oheratu baino arinago, ostalariari eskatu zion:
- Ez gero mahai honi “ bazkaria egin “ esan.
31
Ostalariak ez zuela egingo erantzun zion, baina gero kontrakoa egin zuen.
Orduan mahaiak afari eder bat prestatu zuen.
Ostalari gaiztoak mahaia lapurtzea eta bere lekuan mahai arrunt bat uztea erabaki zuen.
Hurrengo egunean, Jokin etxera heldu zenean familiakoei, mesedez, etortzeko eskatu zien. Eta hitz magikoak esan zituenean mahaiak ez zuen ezertxo ere egin.
32
Hirugarren semea, Mikel deitzen zena, aitaren etxetik joan zen artzain lan egitera.
Mikel menditik ibili zen ardiekin. Oso mutil arduratsu eta ausarta zen eta artaldea defendatzen zuen otsoen aurka.
Hilabete batzuk eman zituen artzain, baina oso bakarrik eta triste sentitzen zen eta bere etxera itzultzea erabaki zuen bere familia ikusi ahal izateko.
Lan handia egin zuenez ardien jabeak makila bat oparitu zion. Makila magikoa zen eta “ Makilakixki “ esaten zutenean den-dena astintzen zuen, Mikel izan ezik.
33
Baina etxerako bidean gose zegoen eta beste anaiei lapurretan egin zuen ostatu hartan, bertan,geratu zen bazkaltzen Mikel ere.
Bazkaldu eta gero, Mikelek ostatuan siesta egitea erabaki zuen, eta ostalariari eskatu zion:
-Ez gero makila honi “Makilakixki” esan.
-Ez,ez-esan zuen ostalariak.
Baina mutila ohera joan orduko, ostalari lapurrak esan zion makilari:
-Makilakixki!
Eta makila bazter guztiak txikitzen hasi zen, denak jotzen,ostalaria eta etxeko guztiak.
Orduan, ostalaria, beldurtuta eta larri, makilaren jabearengana joan zen, eta,mesedez, gelditzeko eskatu zion.
Mikelek erantzun zion:
- Astoa eta mahaia itzultzen badizkidazu makilari gelditzeko esango diot!
34
Eta, orduan, ostalari lapurrak astoa eta mahaia itzuli zizkion. Horrela, bere makilari esker, astoa eta mahaia berreskuratu zituen.Mikel bere etxera heldu zenean Jokini astoa eta Aitorri mahaia eman zizkien.
Anaiek Mikeli eskerrak eman zizkioten, eta handik aurrera gurasoekin ondo eta zoriontsu bizi izan ziren denak.
Eta sagu bat eta lau txito, ipuin hau amaitu da ,eta kitto.
2D2
35
ARIANE ETA AITOR
2.D3
36
ARIANE ETA AITOR
Bazen behin lamia bat Ariane izena zuena. Nahiko berezia zen bera:
oinak dragoiarenak zituen, ilea motza eta beltza zeukan; bere egurrezko orrazia
moñoak egiteko erabiltzen zuen. Begiak urdin- urdinak zituen, aurpegia zimurrez
beteta eta oso oso lodia zen.Kobazulo batean bizi zen.
Umeak ez zituen gustoko, horregaitik uda partean ,eguraldia hobetzen
zihoanean, erreka kontaminatzea gustatzen zitzaion. Horretarako hedabe magiko
bat prestatzen zuen. Oso maltxurra zen. Normalean gauetan bere kobazulotik
ateratzen zen eta errekara abiatzen zen zaborrak botatzera umeek hurrengo
egunean bainurik ez hartzeko.
37
Aitor, herriko mutil oso bihotz onekoa zen, artzaina
zen eta baserri batean bizi zen bere animaliaz inguraturik:
hainbeste maite zituen bere txakurra, astoak, txerriak, eta
baita ardiak ere.
Aitor jakintsua,trebea eta oso langilea zen.
Behin errekatik zihoala neska arraro bat ikusi zuen. Ariane
zen.Neskari errekara zaborra botatzen ikusi zuen eta galdetu zion:
-<Zergatik egiten duzu hori?
-Maltxurra naizelako!
38
Aitor izututa geratu zen eta Arianeri esan zion:
-Hori egin ezkero, nire animaliak guztiak hilko dituzu!!!Mesedez hori ez
egitea eskatzen dizut!
Harrezkero Arianek Aitorrek esandakoa kontuan hartu zuen eta lagun
minak egin ziren.
Eta hola bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan!!!!
2.D3
Recommended