View
12
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
NIRE MUGIKORRA,NIRE ESPAZIOA
© Vitoria-Gasteizko UdalaTestua: EMAIZE Sexologia ZentroaMarrazkiak eta diseinua: Angel Mª Remírez de Ganuza
Aizu, norekin zabiltza horrenbeste denbora? Ez al gara ba hona lasai eta gustura egotera etorri, bakar-bakarrik izango ginelako?
Bai, arrazoi duzu, baina Hugo gertatu zaion mobida kontatzen ari zait.
Hugoren eta nire artekokontuak dira.
Hara, eta zergertatu zaio ba?
Baina ni zure neskalaguna naiz, eta bikotean dena kontatu behar delakoan gaude, ezta? Eta gainera, ez didazu batere kasurik egiten!
Bale, berehala naiz zurekin. Gero hitz egingo dugula esango diot. Komunera noa, eta bueltan zure-zurea izango nauzu, bai?
Aizu, zuk zeuk esan zenuen dena konpartitu behar genuela. Zuk esan zenidan ez bagenuen elkarri zer ezkutatu, patroi berbera erabiltzeko. Eta gainera Instagram, Snapchat eta gainerakoen pasahitzak eskatu zenizkidan eta nik guzti-guztiak eman nizkizun!
Baina… Paola, zertan zabiltza
mugikorrari begira?
Baina honek ez du zerikusirik gurekin; Hugoren kontu pribatua da!
Baina zu ere sartzen zara Instagrameko nire kontuan, eta
irakurtzen dituzu nire lagunen mezuak. Nire Historyn idatzi ere egin
duzu eta! Eta hori ere ez zait batere gustatzen.
Bikotean dena konpartitzen OMEN denez, ez OMEN
dagoenez zer ezkutatu… eta hemen gaude orain,
eztabaidan horren gainean. Azkenean, Izarrek arrazoi, esatean duenean bikotean
garrantzitsua dela bestearen intimitatea
errespetatzea.
Eta zer ez didazu orain arte ezer esan?
Bai, arrazoi duzu, zerbait egin behar dugu.
Zer bururatzen zaizu egin daitekeela egoera konpontzeko?
Zure ustean, zer konpartitu behar da bikote-harremanetan?
Recommended