View
4
Download
0
Category
Preview:
Citation preview
OLENTZERO
IBILBIDEA ETA ABESTIAK
IKASTOLAN Din - dan - don; Kanpaiak jaietan
ELIZATXO AUZOAN (betiko lekuan)
Kanta - kantari; Alaken
ELIZATXO AUZOAN (beheran)
Hator - Hator ; Mendi aldetik
PORTUAN Olentzero; Mendi aldetik; Kea pipatik
EZKIAGA (KIOSKOA) Din - dan - don; Alaken
PLAZA BERRIAN Olentzero, Hator - Hator; Kea pipatik
DIN DAN DON
Din, dan, don, din, dan, don! eguberri on! zorion, zorion! Gabonak, din, dan, don! Din, dan, don, din, dan, don! eguberri on! zorion, zorion, gabonak gabon! Izar bat ari da dizdira zeruan, berri onak zabaltzen ari zaigu munduan. Jaio da, jaio da, Jaunaren Semea, askatxo batean dago, lastoen gainean. Din, dan, don, din, dan, don! Eguberri on! Zorion, zorion! Gabonak, din, dan, don! Din, dan, don, din, dan, don! Eguberri on! Zorion, zorion, gabonak gabon!
KANPAIAK JAIETAN
Kanpaiak jaietan Dindan, dindan, dindindan. Izarrak argitan Gabon gauean. Mara-mara elurra, zuri-zuri gailurrak, Jainkoa jaio da, poztu da lurra. Kanta bat entzun da gauez mendialdean. Zorion!, zorion!, guztioi gabon!. Belengo estalpean, seaskatxo batean, lo dago haurtxoa gure Jainkoa
KANTA KANTARI
Kanta kantari daude zeruan Kanta kantari aingeruak. Kanta aleluia, bai aleluia, beti aleluia, kanta aleluia! Epel epel sukalde giroan aitaren ta amaren ondoan. Kanta aleluia, bai aleluia, beti aleluia, kanta aleluia! Gaur jaio zaigu Jesus haurtxoa goratu dezagun jainkoa. Kanta aleluia, bai aleluia, beti aleluia, kanta aleluia!
ALAKEN
Ala ken, ala ken, ala pikula tun paire, errespondela pikula tunpa, Jesus Maria jaioa zen. Adiskideok!, ikusi duzute zelai horietan artzaiak, artzai txiki, artzai handi, artzai mutur leuna
HATOR HATOR
Hator, hator mutil etxera gaztainak ximelak jatera, Gabon gaua ospatutzeko aitaren ta amaren ondoan. Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez. Eragiok mutil, aurreko danbolinari gaztainak erre artean, gaztainak erre artean, txipli, txapla, pun! Gabon gaua pozik igaro daigun.
MENDI ALDETIK DATOZ
Mendi aldetik datoz, Artzaiak, artzaiak bildots bana harturik bizkar gainean. Gabon gauean kanta, kanta aleluia, kanta aleluia, Ggabon gauean kanta, kanta aleluia, gauean. Haur txiki bat jaio da, Belenen, Belenen, guztion Jainkoa da, poztu gaitezen. Gabon gauean kanta ... ... Gaur dala jaio, jaio gaur da jaiotzea, zeruko izar ederra dugu parean. Gabon gauean kanta ... ...
OLENTZERO
Olentzero joan zaigu mendira lanera intentzioarekin ikatza egitera. Aditu zuenian Jesus jaio zela lasterka etorri da berri ematera. Horra!, Horra! gure Olentzero! pipa hortzetan dula eserita dago kapoiak ere baditu arrautzatxoekin bihar meriendatzeko botila ardoakin. Inolaz ezin digu Olentzero ase bakarrik jan dizkigu hamar txerri gazte, saieski ta solomo, makina bat heste, Jesus jaio da eta alaitu zaitezte. Horra!, Horra !... ...
OLENTZERO BURU HAUNDIA
Olentzero buru handia entendimentuz jantzia bart arratsean edan omen du hamar arruko zagia. Ai urde tripa handia tralala lala, tralala lala. Ai urde tripa handia sagar ustelez betea
KEA PIPATIK
Kea pipatik eta, txondorretik berdin, Olentzero basoan bizi da ikazkin. Zer opari nahi duzun, ondo adierazi, Olentzerok ikatzik ez diezazun utzi. Irribarrez ari da, karta irakurtzen, zer eskatu huraxe otarrara zuzen. Bihotza handi eta lodikote bera, ozta-ozta sartu da, tximinian behera. Opariak jartzean, haurrak lotan zeuden, ez dakite noiz sartu eta atera den. Eskerrik asko eta gora Olentzero, guk gogoan izango, zaitugu urtero.
EGUBERRI ZORIONTSU
ETA URTE BERRI ON!
Recommended