View
484
Download
4
Category
Preview:
Citation preview
1
ON-OFF 2 2012-13 IKASTURTEA 3. ZIKLOA
EGAPE IKASTOLA
2
ON-OFF 2. ALEA
BERRI LABURRAK
ALDIZKARIAN IZANGO DITUZU...
BERRI LABURRAK 2
KIROLEN BERRI 3
EUSKARAREN EGUNA 4
ELKARRIZKETA:JANGELAKO BEGIRA-
LEAK
5-6
BA AL ZENEKIEN? 7-8
LIZTOR ASIARRA 9
LIBURUTEGIKERIAK 10
MUSIKA,-ZINE PROPOSAMENAK
11-12
TXISTE - DENBORAPASAK- 13-15
KOMIKIA 16
IRTEERA:TOLOSARA:
2012ko azaroaren 26an, Tolosara joan ginen
6.mailakoak.Oso ondo pasa genuen han. Goizean,
9:00-etan trena hartu genuen Urnietan.Iritsi ginenean
hamaiketakoa egin genuen Topic museoa zegoen pla-
zan. Gero, “El circo de los animales” txotxongiloekin
egindako antzezlana ikusi genuen.Uruguaiar batek
eta bere familiartekoak egin zuten antzerkia.
Ondoren, pilotaleku batean ibili ginen jolasten eta
askaria egiten.Bazkaldu ondoren, Topic museoan
txotxongiloekin egindako magia erakusketa bat ikusi
TINKO PELIKULA:
Oso ondo pasa genuen Leppel filmean
6.mailakoak. Pelikulak, ume batek ama
baten bila dabilela kontatzen du. Bere
ama istripu batean hil zen.Leppel .Oso
gaizki tratatzen du, eta azkenean, super-
merkatu batera joaten da bizitzera.Polita
da filma, ume baten haurtzaroa esplika-
tzen duelako.
EUSKARA-
REN
EGUNA:EGITARAUA:
Euskararen egunean (abenduaren
3an) ,9:30-etan, Ainhoa Murua triatleta
etorriko da Egape Ikastolara.Ondoren
11:30-tan kantaokea izango da eta arra-
tsaldean, 14:30-tik 16:30-etara kantao-
keko finala, txokolatada eta D.B.H.-
koekin herri kirolak egingo ditugu.
XANTI ETA LUKEN
3
ON-OFF 2. ALEA
KIROLEN BERRI
Markel Susaeta
Markel Susaetak Athletik club taldean jolasten du eta
Vicente Del Bosque Espainiako entrenatzaileak Espai-
niako selekzioarekin Panamara bidaiatzeko esan dio.
Oso denboraldi ona egiten ari delako.
Jokalariak mutur eskuinean jolasten du eta gol asko
sartu ditu.
Gainera txikia zenetik du amets hau.
-Partidu oso polita izango da- dio Susaetak.
BERASALUZE-BENGOETXEA LABRITEN, ETA IRUJO ETA
OLAIZOLA II.A BIZKAIAN.
LAU ETA ERDIKO FINALERDIAK
DATORREN ASTEBURUAN JOKA-
TUKO DIRA. PABLO BERASALUZE-
REN ETA OINATZ BENGOETXEA-
REN ARTEKO PARTIDA..
WIM-
BLEDON COPA
SERBIARRAK 7-6 (6) ETA 7-5 GAINDITU DU ROGER
FEDERER SUITZARRA, ETA BERE BIGARREN MAI-
SUEN KOPA ESKURATU DU, LONDRESEN.
NOVAK DJOKOVIC MUNDUKO HOBERENA DA HO-
RAIN FEDERRERERI GAINDITZEN DIO.
REAL MADRID
Real Madridek ligan Betisaren kontra galdu ezkero (1-0) Barsatik oso urruti dago (11) pun-
tutara eta gainera Barsak ez du partidurik galdu. Oraindik gainera Atletiko de Madrid gain-
ditu behar du.
Mourinhok dio:
Oso haserre nago eta horrela ez dugu ezer irabaziko.
(http://www.eitb.com/es/)
SERGIO ETA UXUE
4
ON-OFF 2. ALEA
EUSKARAREN EGUNA
EUSKARAREN EGUNA
Elkarrizketa bat egin diogu Andoni irakasleari, berak eta beste irakasle talde batek
Euskararen eguna antolatu baitute abenduaren 3rako.
Noiz izango da euskararen eguna?
- Abenduaren 3an ospatuko da.
Zer egingo da euskararen egunerako euskararen eguna baino lehen?
- Euskararen egunerako ekitaldiak egongo dira.
Nork egin du aukeratu duzuen leloa?
- Egin dute Allende ,Uxue eta Egoitzek egin dute leloa.4.Bkoak
Nork egin du aukeratu duzuen logoa?
- Uxuek egin du aukeratutako leloa. 5.Bkoa
Nork antolatzen du?
- Andoni Otamendik antolatu du.
Norentzat izango da?
- Ikastolaren ume guztientzat izango da.
Non egingo dira ekitaldiak? - Batzuk klasean eta beste batzuk kalean(frontoian)
Zerbaitetarako balio al du hone-
lako egun batek? Zergatik?
Bai. Euskara ikasteko eta galtzen ari
delako, erabilera bultzatzeko.
Eskerrik asko Andoni eta antolatutako
egunak bere emaitzak izan ditzala.
JON ETA KAYA
5
ON-OFF 2. ALEA
ELKARRIZKETA: JANGELAKO BEGIRALEEI ELKARRIZKETA (Amaia - Peke)
2012 azaroaren 13a asteartean Amaia eta Peke jangelako begiraleak elkarrizketatu ge-
nituen eta gure galderak eta beraien erantzunak irakurri ahalko dituzue.
Amaiarekin hasiko gara:
Zenbat urte daramazu jangelan lan egiten? 5 urte.
Gustatzen al zaizu zure lana?
Bai gustura nago.
Zer pentsatzen duzu ume agresiboei bu-
ruz?
Etxean eta eskolan jarrera landu behar dute.
Zure ustez ba al dago hori konpontzeko
irtenbiderik?
Bai.
Zure ustez arauak egokiak al dira? Zertarako balio dizuete zuei? Bai.Errespetua lortzeko.
Umeren batek ez al ditu errespetatzen arauak?
Nahiko ondo errespetatzen dituzte arauak.
Umeren bat bereiziki gaizki erortzen al zaizu? Ez.
Ume guztiek egiten al dizute kaso?
Ia denek.
Zein da umeek gustuen jaten duten janaria? Pasta
Amaiarekin elkarrizketa amaitu dugu, eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik.
6
ON-OFF 1. ALEA
ELKARRIZKETA: JANGELAKO BEGIRALEEI ELKARRIZKETA (Amaia - Peke)
Orain Pekeri egingo diogu elkarrizketa:
1.Gustatzen al zaizu zure lana?
Bai.
2. Zer pentsatzen duzu ume agresiboei buruz?
Arazoak dituztela etxean.
3. Zure ustez ba al dago hori konpontzeko ir-
tenbiderik?
Bai, maitasuna, umeak ezagutu eta maitatuz.
4. Zenbat urte dituzu?
50 urte ditut.
5. Umeren batek ez al ditu errespetatzen arauak?
Batzuk ez, baina saiatzen dira.
6. Umeren bat bereiziki gaizki erortzen al zaizu?
Ez, bakarrik maizago deitzen diet atentzioa.
7. Ume guztiek egiten ahal dizute kaso?
Bai.
8. Zein da umeek gustuen jaten duten janaria?
Pasta.
Eta hauek izan dira On-off aldizkariko galderak.
Agur bero bat.
JANIRE ETA BEÑAT
7
ON-OFF 2. ALEA
BA AL ZENEKIEN…?
BA AL ZENEKIEN?
LURRA BAINO HANDIAGOA DEN DIAMANTEZKO PLANETA
BAT AURKITU DUTE
Lurra baino bi aldiz handiagoa da planeta.
Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek grafitoz eta diamantez osaturiko plane-
ta harritsu bat aurkitu dute, Lurra baino bi aldiz handiagoa.
"55 Cancri e" izena jarri diote, eta Eguzkiaren antzekoa den izar baten ingu-
ruan dabil, Cancer konstelazioan.
Planetak oso azkar ematen du bira. Urteak 365 egun beharrean, 18 egun
irauten ditu. Halaber, oso beroa da, zehazki, 2.148 gradu ditu.
Lehengo urtean atzeman zuten planeta lehen aldiz. Hasiera batean, uraren
osaera kimiko antzekoa zuela uste zuten ikertzaileek, baina planetak urik ez
duela ondorioztatu dute.
Masaren herena (Lurraren masaren hirukoitza) gutxienez, diamantea da.
NAGORE ETA IMANOL
8
ON-OFF 2. ALEA
BA AL ZENEKIEN…?
Munduko sugerik handiena Kolonbian bizi izan zen. Orain dela 58-60
urte bizi izan zen. Oso luzea zen, autobus bat bezain luzea. 13 metro luze
zen eta, luzea izateaz gain, zabala ere bazen. Hortaz, pisutsua ere bazen.
Tona bat baino gehiago pisatzen zuen, 1.135 kilogramo. Suge erraldoi
mota haren izena Titanoboa Cerrejonensis da.Titanoboa deitu diote
handia delako. Izeneko ikatz-meatze batean aurkitu zuten artzainak.
Haren arrezurra osatzen zuten ornoak aurkitu dituztelako, hain zuzen
ere. Imajinatuko duzuen moduan, hezur txiki horiek ere erraldoia dira.
Kolonbiako inguru artan gaur egun suge handiak daude: pitoiak eta
anakondak. Eta oso handiak izan arren, Titanoboa zenaren erdia ere ez
dira. Inoiz ez 6-6,5 metro baino handiagoak.
Orain, Kolonbiako inguru hura garai hartan -orain dela 60 milioi urte-
nolakoa zen aztertzeko erabiliko dute aurkikuntza hau zientzialariek.
OIHAN ETA LUCIA
9
ON-OFF 2. ALEA
ERREPORTAIA: LIZTOR ASIARRA
Duela bi aste 6. mailako Alaitz Etxeberriak Andoaindik liztor Asiarren
kabi bat ekarri zuen, eta hauei buruz informazio pixka bat bildu dut.
Liztor asiarrak hutsala dirudien arren, egundoko hondamendia izan dai-
teke naturarentzat. Kalte agerikoena erlezainek jasan badute ere, naturan isileko
mina ere eragiten dute.
Arazoaren sorburua 2004an iritsi zen Frantziara, Txinatik ekarritako edukiontzi
batean, eta urte gutxitan herrialdearen hego-mendebaldea kolonizatu zuen.
Gipuzkoara 2010ean heldu zen eta Txingudiko badiatik, berehala, Donostiara
etorri ziren. Euskal gobernua plan bat garatzen ari da liztor asiarrak eta beraien
habiak suntsitzeko, hemengo erleen erasotzaileak direlako.
IÑAKI MORENO
10
ON-OFF 2. ALEA
LIBURUTEGIKERIAK
IZENBURUAREN MAGIA
Kaixo irakur zaleok!
Gehienetan, guk aukeratzen ditugu irakurri nahi
ditugun liburuak: idazlea gustukoa dugula eta, hu-rrengo liburua noizko aterako zain egoten gara, edo liburua hura irakurri behar dugu lagun batek biziki
gomendatu digulako…
Hala ere, batzuetan alderantziz suertatzen da: liburua bera da gu aukeratzen gaituena. Niri behin-tzat askotan gertatu izan zait, liburu denda batean
liburuak begiztatzen aritu izan naizen bitartean. Bat-batean, izenburu bat irakurri eta liburua nire eskuetan kateatuta geratzen da. Izan ere, izenburuak harrapatu egiten nau eta nire barrenean liburu horri buruzko jakin-mina pizten zait. Ez dut
liburua ireki behar, izenburuak gidatuta, balizko istorioan barrena murgiltzeko. Gero, liburua irakurri ondoren, baliteke nik asmatutakoarekin bat etortzea
edo ez. Baina hori gutxienekoa da. Niretzat garrantzitsua dena da izenburu on ba-tek, izan litezkeen munduekin amets egiteko daukan magia.
Nahi izanez gero, jolas txiki bat egin dezakegu: irakur itzazue, liburutegitik ateratako liburu batzuen izenburuak eta piztu ezazue irudimenaren makinaria ( imajina ezazue zer nolako kontakizun, abenturak, pertsonaiak…, egon daitezkeen
liburu horien erraietan). Gero, nahi izanez gero, etor zaitezkete liburutegira, libu-rua hartu eta konparatu dezakezue zuen burutazioak egileak idatzi zituenekin.
Honako hauek dira izenburuak:
“Miss Txatarra” “Jolas egiteko ipuinak” “Berrogeita hamar milioi segundu” “Hizkuntza sekretuak”
Agur irakur zaleok!. Irakurketa ona izan!
BERENGARIO
11
ON-OFF 2. ALEA
ZINEA
ASTERIX ETA OBELIX BERE MAIESTATEAREN ZERBITZURA
Aste honetan dugu Astérix-eko eta Obélix-eko ma-
rrazki bizidunetako laugarren filmaren| lehen emanal-
dia bere Maiestatearen zerbitzura, 2D-etan edo 3D-
etan ikustea aukeratu ahal izango duguna-
ren.argumentuaren lekua sagako bi komikietatik aterata dagoela dirudi:
"Asterix Bretainian" eta Astérix eta Normandiarrak.Bretainiaren erromata-
rren aldetik berehalako inbasioaren aurrean , azken aukera bezala Buentó-
rax bidaltzen dute herrixka galiarraera laguntza bila.Asteríx eta Obélix
izango dira edabe magikoko duen barrika zainduz hari laguntzeko ardura-
dunak.
Azaroaren 30ean estreinatuko dute película. Animo! Ea gustatzen zaizuen
MARTIN ETA JONE
12
ON-OFF 2. ALEA
MUSIKA
THE USKI’S The Uski's rock musika talde bizkaitarra da, surf estilokoa, Busturialdean eta kostaldean sortuta-
koa.
Rock surf musika estiloaz gain, taldearen ezaugarri nagusia abestietan mendebaleko euskara edo
bizkaiera erabiltzea da, bereziki Ibarrangelu eta Elantxobeko euskara.
Taldekideak dira:
Iñigo Egiguren (ahotsa)
Iñaki Astoreka (bateria)
Jon Zameza (gitarra, baxua, koruak)
Anartz Laka (gitarra, baxua, koruak)
Oier Laka (gitarra, baxua, koruak)
Hemen duzue beraien kanta bat ulertzeko GAI AL ZARETE?
Ondiño gaba danin, zu bakarrik itzi-
ze
hamen geuz, itxostxorijek da ni.
Ipar haiziek kadar, Ogoñoko kantue
badator, itxosun zaratie.
Laga eta ni bijok bakarrik
begijek galdute dekotez urrunien,
bijok begire alkar begire
olatuk noz etorriko diren gure bile.
Ez dot ondo ikusten, eurije edo la-
ñue
gurmi, ez, auto barruko keie.
Laga eta ni bijok bakarrik
begijek galdute dekotez urrunien,
bijok begire alkar begire
olatuk noiz etorko diren gure bile
Laga eta ni...
13
ON-OFF 2. ALEA
TXISTEAK
Jeneral bat kuarteleko jangelan ikus-
katzen ari zen.
Errekluta gazte bat ikusi eta galdetu
zion:
-Gazte, zer moduzko janaria ematen di-
zute hemen?
-Denok borrokan ibili ohi gara jatorduengatik.
-Ez da egia izango! Pozten naiz, horratio!-esan zion Jenera-
lak irribarretxu
Maisuak galdetzen dio Jaimitori:
-Zenbat dira bi eta bi?
-Ez dakit, auskalo! Ez badidazu datu gehiago ematen...
Etxera iritsi eta, notak atzean ezkutaturik
dituela,
Jaimitok boligrafoa eskaintzen dio aitari,
esanez:
-Kutxi-kutxi, oso trebea zara, aita; ezetz
idatzi zeure izena begiak itxita?
Erik eta Ane
14
ON-OFF 2. ALEA
DENBORAPASAK
Hemen dituzue 10 kirol, ez gehiegi nekatu bilaketan!!!
15
DENBORAPASAK
ON-OFF 2. ALEA
Ez galdu gure labirintoan...
Astindu garuna laguna...
UNAI ETA
AMAIA
16
ON-OFF 2. ALEA
KOMIKIA
ANE MARIN 6. B
Recommended