View
272
Download
16
Category
Preview:
DESCRIPTION
Badira zenbait inkesta interesgarri bai EAE bai Gipuzkoako biztanleriaren premia sozialak eta, zehazki, pobrezia, bazterkeria eta menpekotasunaren hedadura ezagutzeko. Horren haritik, Eusko Jaurlaritzak aspalditik garatu ditu Pobrezia eta Ezberdintasun Sozialei buruzko Inkesta edota Gizarte Beharren eta Gizarte Zerbitzuen Eskariaren Estatistika; lurralde mailan, berriz, 2012tik egiten da Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta. Inkesta horiek Lurralde Historiko eta eskualde mailan pobrezia eta bazterkeriaren hedadura modu egokian ezagutzea ahalbidetzen ba dute ere, ez dute informazio nahikorik ematen udalerri bakoitzaren egoera ezagutzeko, eta horrek kendu egiten dio erabilgarritasuna udal-eremua zehazki ezagutzeko.
Citation preview
POBREZIA, BAZTERKERIA ETA PREMIA EGOERAK
AZPEITIAN /2014
2015eko otsaila
Emaitzen txostena
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 2
AURKIBIDEA
1. IKERKETAREN HELBURU, EGITURA ETA METODOLOGIA ......................................................... 4
1.1. Proiektuaren helburuak ........................................................................................................ 4
1.2. Txostenaren egitura ............................................................................................................. 5
1.3. Metodologia .......................................................................................................................... 5
1.3.1. Ikuspegi kuantitatiboa ................................................................................................. 5
1.3.2. Ikuspegi kualitatiboa ................................................................................................... 7
I. ATALA – ZATI KUANTITATIBOA
2. AZPEITIKO EGITURA SOZIODEMOGRAFIKO ETA EKONOMIKOAREN, INGURUKO DATUAK ... 9
2.1. Azpeitiko egitura soziodemografikoa ................................................................................ 9
2.1.1. Atzerriko biztanleria .................................................................................................... 10
2.1.2. Biztanleria adindua eta menpekotasun egoerak ...................................................... 12
2.1.3. Ezgaitasuna ................................................................................................................. 13
2.2. Langabeziaren eragina Azpeitian ........................................................................................ 14
2.3. Azpeitiarren bataz besteko aberastasunaren maila .......................................................... 16
2.4. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta laguntza sistemaren estaldura
eta Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzen (DSBL) sistemaren estaldura .......................... 18
3. POBREZIA, DESBERDINTASUNA ETA GIZARTE BAZTERKETA EGOERAK
INKESTA DATUEN ARABERA ...................................................................................................... 20
3.1. Pobreziaren, desberdintasunaren eta gizarte bazterketaren eragina ............................. 20
3.1.1. Pobrezia eta gabezia egoerak ................................................................................... 20
3.1.2. Gizarte desberdintasuna ........................................................................................... 33
3.1.3. Gizarte bazterketako egoerak .................................................................................. 36
3.2. Talde sozialak eta ahultasun handieneko etxebizitzak...................................................... 41
3.2.1. Sarrera ......................................................................................................................... 41
3.2.2. Familia mota .............................................................................................................. 42
3.2.3. Familia buruaren jatorria ........................................................................................... 43
3.2.4. Sexua ......................................................................................................................... 44
3.2.5. Adina .......................................................................................................................... 44
3.2.6. Familia buruaren lanbide edo lanari buruzko egoera ............................................. 45
4. MENPEKOTASUNA ETA PERTSONADINDUAK ......................................................................... 47
4.1. Menpekotasuna eta menpekotasuna duten pertsonen zaintza ..................................... 47
4.2. Menpekotasuna eta menpekotasuna duten pertsonen zaintza eta arreta ..................... 48
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 3
II. ATALA – ZATI KUALITATIBOA
5. POBREZIA, DESBERDINTASUNA ETA GIZARTE BAZTERKETA HERRI ERAGILEEN
IKUSPEGIAREN ARABERA .......................................................................................................... 50
5.1. Pobrezia definituz ............................................................................................................... 50
5.1.1. Azpeitiko behar sozial nagusiak ............................................................................... 50
5.1.2. Zer da pobrezia? ......................................................................................................... 52
5.1.3. Pobrezia eta langabezia ............................................................................................ 52
5.1.4. Pobrezia eta bazterkeria ........................................................................................... 55
5.1.5. Pobrezia eta gabeziak ............................................................................................... 55
5.2. Diagnostikoa ....................................................................................................................... 56
5.2.1. Azpeitiko egoera eta beste herriekiko konparaketa ............................................... 56
5.2.2. Azpeitian pobrezia sorrarazi duten faktoreak ......................................................... 57
5.3. Krisiaren ondorioak; pobreak, behar sozialak eta adiearazleak ....................................... 60
5.3.1. Pobre berriak? ........................................................................................................... 60
5.3.2. Krisiaren ondorioak ................................................................................................... 61
5.3.3. Behar sozialak ........................................................................................................... 68
5.4. Talde kaltetuenak ............................................................................................................... 69
5.4.1. Langabetuak .............................................................................................................. 69
5.4.2. Lan prekarioak dituztenak ........................................................................................ 69
5.4.3. Etorkinak ................................................................................................................... 70
5.4.4. Hirugarren adinekoak, pentsiodunak eta emakume alargunak .............................. 71
5.4.5. Gazteak ....................................................................................................................... 71
5.4.6. Emakume bananduak ............................................................................................... 72
5.4.7. Menpekotasun egoeran daudenak .......................................................................... 72
5.4.8. Hipoteka handiak dituztenak ................................................................................... 72
5.5. Krisiari aurre egiteko bitartekoak ...................................................................................... 73
5.5.1. Estrategia pertsonalak .............................................................................................. 73
5.5.2. Erakunde publikoen politiken ezagutza eta balorazioa .......................................... 74
5.5.3. Iniziatiba soziala eta herri ekimena .......................................................................... 82
5.6. Adinekoen eta menpekotasun egoeran daudenen atentzio sozio-sanitarioa................. 85
5.6.1. Adinekoak .................................................................................................................. 86
5.6.2. Adimen urritasuna duten herritarrak ....................................................................... 89
5.6.3. Buruko gaixotasunen bat duten herritarrak ........................................................... 90
III. ATALA – ONDORIOAK 6. IKERKETAREN ONDORIO NAGUSIAK .......................................................................................... 93
I. ERANSKINA: Galdetegia ................................................................................................................ 98
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 4
1. IKERKETAREN HELBURU, EGITURA ETA METODOLOGIA
1.1. Proiektuaren helburuak
Badira zenbait inkesta interesgarri bai EAE bai Gipuzkoako biztanleriaren premia sozialak eta,
zehazki, pobrezia, bazterkeria eta menpekotasunaren hedadura ezagutzeko. Horren haritik, Eusko
Jaurlaritzak aspalditik garatu ditu Pobrezia eta Ezberdintasun Sozialei buruzko Inkesta edota
Gizarte Beharren eta Gizarte Zerbitzuen Eskariaren Estatistika; lurralde mailan, berriz, 2012tik egiten
da Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta.
Inkesta horiek Lurralde Historiko eta eskualde mailan pobrezia eta bazterkeriaren hedadura modu
egokian ezagutzea ahalbidetzen ba dute ere, ez dute informazio nahikorik ematen udalerri
bakoitzaren egoera ezagutzeko, eta horrek kendu egiten dio erabilgarritasuna udal-eremua zehazki
ezagutzeko.
Halere, badago Azpeitia bezalako udalerri batean gai horiei erantzun eta menpekotasuna, pobrezia
eta bazterkeriaren ohiko diren adierazleak eskuratzeko diseinua egitea, aipaturiko inkesten
antzeko galdegaiak erabiliz. Ideia hori oinarri hartuz, txosten honen helburua da, nagusiki
kuantitatiboak diren metodologiak erabiliz, Azpeitian agerian diren premia sozialak kuantifikatu eta
ezaugarritzea, pobrezia, bazterkeria eta menpekotasunaren arloan. Bertan erabili dira oro har
erabiltzen diren adierazleak ohiko informazioaren bilketarako metodologien bitartez. Horren
bitartez konparatu daiteke Azpeitiko gaukotasuna eta eskualde, Gipuzkoa, EAE edota Europako
beste herrialde batzuekin, izan ere, ohiko erabilera izaten baitute horietako adierazle batzuek EB
osoan.
Azterlana planteatzen da Azpeitian 2013an buruturiko diagnostiko sozio-ekonomikoaren osagarri
gisara, sakontzen delarik diagnostiko horretan azaltzen diren gizarte-zerbitzuetako ikuspegitik
hartutako gai batzuek, eta jasotzen dira diagnostiko horretan kontuan hartu gabeko zenbait
adierazle. Ikuspegi metodologikoa aintzat hartuz gero, azterlanak oinarri hartzen ditu premia
sozialen inguruan azken urteotan buruturiko inkestetan oinarrituriko azterlanak, bai ikuspegi
kontzeptualetik bai metodologikotik, udal-eremuko azterlan batek dituen premia zehatzetara
egokituz.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 5
Modu osagarri batean, eta analisi horretatik eratorritako informazioa egiaztatzeko, erabili da ere
izaera kualitatiboko informazio-bilketa, gehienbat giltzarri diren informatzaileak elkarrizketatuz eta
inkestaren aurkezpenerako bilera bat antolatuz, eta bertako partaide izan ziren udalerriko
erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariak.
1.2. Txostenaren egitura
Txosten honen edukia bost kapituluetan dago antolatuta. Lehen kapitulua sarrera gisakoa da, eta
lanaren helburuak aurkezten dira, izan dituen aurrekariak azaltzearekin batera. Ondoren, lanaren
ezaugarri teknikoak eta inkesta egiteko unean erabilitako
metodologia zehazten dira. Atal honetan esplikatzen dira ere ikerketa kualitatiboaren xehetasun
metodologikoak,
Bigarren kapituluan demografia, langabezia, errenta eta beste hainbat gizarte premiei buruzko
informazioa jasotzen da. Informazio hau hainbat erregistro eta estatistiketatik lortu da eta
Azpeitiaren egoera bere testu inguruan kokatzeko erabili da.
Hirugarren kapituluan, Azpeitian gertatzen diren pobrezia ekonomiko, gabezia materialeko eta
gizarte bazterketako egoeren irismenari buruzko ikuspegi orokor bat ematen da, horrelakoak
neurtzeko gaur egun erabiltzen diren adierazle nagusietatik abiatuta. Herrian dagoen gizarte
desberdintasun maila ere aztertzen da bertan, aipatutako egoera horiek gizarte taldeetan duten
eragin desberdina, eta Europako beste herrialde batzuekiko alderaketak egiten dira.
Laugarren kapituluan eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak egiteko nolabaiteko muga,
eragozpen edo menpekotasuna duten pertsonen egoera azaltzen da: zenbat diren, zeintzu diren
bere ezaugarri nagusiak eta nolako zaintza jasotzen duten, b atez ere.
Bosgarren kapituluan laburpena dator, eta bertan aurreratzen dira egindako lanaren emaitza
nagusiak.
1.3. Metodologia
1.3.1. Ikuspegi kuantitatiboa
Atal honetan 2014ko Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkestaren ezaugarri tekniko eta
metodologiko nagusiak zehazten dira.
1.3.1.1. Galdesorta
Ikerketa hau burutzeko bederatzi modulu tematikotan banatzen diren 93 galdera dituen galdera-
sorta erabili da. Ikuspuntu tekniko batetik, galdesortak ongi bereizten diren bi zati ditu: 59 galdera
dituen lehen zatian, etxean dauden pertsona guziei buruzko datu soziodemografiko eta
ekonomikoak jasotzen dira eta, bigarrenean, etxeen egoerarekin eta etxebizitzaren baldintzekin
lotutako auziei buruzko 34 galdera jasotzen dira. I. eranskinean azaltzen da erabili dugun inkesta.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 6
Galdesortaren diseinuan, eta ikerketaren helburuak aintzakotzat hartuta, pobrezia eta gizarte
bazterkeriaren inguruko dimentsio anitzeko ikuspuntua erabili da. Modu honetara, galdesortak,
etxebizitzetako eta etxean dauden pertsonei buruzko alderdi ekonomiko eta materialen inguruko
ohiko galderez gain, gizarte bazterkeriaren eraginera neurtzera bideratutakoak ere barneratu ditu.
Esaterako, hezkuntzarekin, osasunarekin, gizarte harremanekin edota partaidetza politiko eta
sozialarekin lotutako dimentsioak. Jarraian, galdetegiak dituen modulu tematikoen zerrenda
aurkezten da.
Etxebizitza eta bertan bizi diren pertsonen ezaugarri demografikoak: P1 - P15 galderak.
Hezkuntza-maila, ikasketak, ama hizkuntza eta hizkuntza-ikasketak: P16 - P20 galderak.
Osasuna eta autonomia: P21 - P32 galderak.
Jarduera, enplegua eta prestakuntza: P33 - P46 galderak.
Etxebizitzako ekonomia-sarbideak: P47 – P59 galderak.
Gastuak eta etxebizitzako egoera ekonomikoa: P60 – P72 galderak.
Etxebizitza nagusiaren ezaugarriak: P73 – P80 galderak.
Harreman sozialak eta gizarte- eta politika-partaidetza: P81 – P85 galderak.
Pobreziaren kontra egiteko politikak: P86 – P93 galderak.
1.3.1.2. Laginketaren diseinua
2014ko Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkestan erabilitako lagina EUSTAT, Euskal Estatistika
Erakundeak diseinatu zuen 2014ko irailean. Jarraian, laginaren ezaugarri nagusiak laburbiltzen dira.
a) Laginaren esparrua
Lagina aukeratzeko erabilitako esparrua Azpeitiko udalerrian beteta dauden familia-etxebizitzek
osatzen dute. Laginaren esparrua 2013ko Abenduaren 31an eguneratutako Etxebizitzen Direktorioa
erabiliz zehaztu da; etxebizitza horietatik, gutxienez pertsona bat bizi direnak hautatu dira.
b) Laginketaren diseinua
Laginketaren diseinua bat dator hasieran aleatorioa den laginketa sistematiko batekin. Aurretik,
beteta dauden etxebizitzak irizpide geografikoari jarraiki ordenatuak izan dira.
c) Lagin-unitateak
Inkesta-unitatea familia etxebizitzak izan dira, eta erreferentziazko biztanleria-oinarria lagina
ateratako unean (2012) datu eguneratuenak zituen biztanleriaren erregistro administratiboa izan
da.
d) Laginaren tamaina
Lagina 460 familia-etxebizitzek osatu dute. Guztira, 1.260 pertsonen inguruko informazioa lortu da.
e) Laginketa-errorea
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 7
Laginketa aleatorio sinplearen suposizioan, %95eko konfiantza maila eta gehieneko bariantzarekin
(P=Q), laginketa-errorea %4,38koa da lagin osoarentzat.
f) Landa-lana
Landa-lana EMAIKER Azterketa Soziologikoen Kabineteak egin du. Bera izan da EAE osoan azken
urteetan burututako Behar Sozialei buruzko Inkesta, PGDI Pobrezia Moduluko eta 2012ko
Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesten landa-lanaren arduraduna.
Informazio bilketa 2014ko urriaren 6an hasi zen eta urriaren 27an amaitu zen, hortaz landa-lana hiru
aste inguru iraun zuen.
1.3.2. Ikuspegi kualitatiboa
Esan bezala, ikuspegi kuantitaboa ez ezik ikuspegi kualitatiboa erabili da ere Azpeitiko gizarte
premiak azaldu eta aztertzeko. Ikerketa kualitatibo honen helburua atal kuantitatiboan azalduriko
emaitza eta datuen inguruko ikuspegi osagarri bat izatea da, batik bat. Gainera, metodologia
kualitatiboaren bitartez, herriko eragile sozial ezberdinen parte hartzea bultzatu nahi izan da.
Zenbakietatik haratago, ikerketa kualitatiboek egungo errealitate ezberdinaren inguruko
xehetasun eta hausnarketa ezberdinak izatea ahalbidetzen digu. Horretarako, eta Udaleko Gizarte
Zerbitzuekin elkarlanean, herriko 15 erakunde eta talderen zerrenda bat osatu zen eta bakoitzeko
arduradun edo ordezkari bati egin zitzaion elkarrizketa, 2014-ko azaroan. Erakunde eta talde
hauetako ordezkariak informatzaile klabeak direla kontsideratu da, eta bakoitza diharduen eremu
zehatzetik haratago, Azpeitiko egungo errealitatearen argazki bat erakutsi dezaketela, pobrezia,
bazterkeria eta premia sozialei dagokionean, eta aurrera begira, arlo ezberdinetako proposamenak
ere luzatuaz.
Orokorrean, erakunde edo talde bakoitzeko pertsona bat elkarrizketatu dugu, baina zenbaitetan,
Caritas eta Elkarrekin taldeetan esaterako, bina ordezkarirekin egin genuen elkarrizketa. Baigera
elkarteari dagokionean, hasiera batean bi pertsonei egin behar bagenien ere elkarrizketa,
ordezkariek nahiago izan zuten talde osoak parte-hartzea elkarrizketan. Horrela egin genuen, eta
hortaz, elkarrizketa baino, 15 bat pertsonek osaturiko eztabaida talde edo mahai inguru bat burutu
genuen Baigerakoekin. Hauek dira elkarrizketatutako erakunde eta taldeetako ordezkariak:
1. Edurne Zubia, Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoa
2. Aloña Larrañaga, Gazte Lekuko arduraduna
3. Larraitz Trojaola, Udaleko Parekidetasun teknikaria
4. Beñat Azurmendi, Ikasberriko zuzendaria
5. Axun Larrañaga, Karmelo Etxegaraiko administratzailea
6. Ana Errazki, Osasun Zentruko Unitate Burua
7. Baigera Jubilatuen Elkartea
8. Begoña Beobide, Iraurgi Berritzeneko arduraduna
9. Mª Carmen Andreu, Lanbideko zuzendaria
10. Mª Dolores Udabe eta Arantxi Aranguren, Caritas
11. Manolo Aizpitarte, San Martin Egoitzako gerentea
12. Jone Larrañaga, Osameneko koordinatzailea
13. Luiz Azkue, Biharkoko gerentea
14. Jose Santa Inés, Adimen urritasuna duten Zentruko arduraduna
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 8
15. Eneko Ibarguren eta Joxe Agirre, Elkarrekin
Esan bezala, elkarrizketak 2014ko Azaroan egin genituen, eta horretarako, aurrez prestatutako
gidoi egituratu bat erabili genuen. Dena den, gidoi hau egokitu egin da elkarrizketatu eta
erakundearen izaera eta ekintza eremuaren arabera. Elkarrizketatuak grabatuak izan dira, eta
ondoren, bakoitzaren transkripzioa egin dugu. Txostenean elkarrizketatuek emandako informazio
guztia laburbiltzen saiatu gara, atal bakoitzean edukien nondik norako nagusiak jasoaz eta
elkarrizketatuek egindako aipuak tartekatuz. Elkarrizketak hasi aurretik, elkarrizketatu guztiei
datuak konfidentzialak direla azaldu zaie, eta ikerlariek bakarrik entzungo zituztela elkarrizketen
grabazioak. Konfidentzialitate hori bermatu bidean, atal kualitatiboko aipuak norenak diren ez
dugu ipini, zenbaitetan, aipamenen zehaztasunak medio, bai auzi edo bai erakunde konkretu bati
dagokionean, elkarrizketatuaren identitatea jakin dezakegun aurren. Bukatzeko, elkarrizketatuen
erantzunak eurenak soilik direla azpimarratu behar dugu, maila indibidualean eginikoak dira eta ez
ordezkatu edota partehartzen duten talde edota erakunderen izenean.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 9
2. AZPEITIKO EGITURA SOZIODEMOGRAFIKO ETA
EKONOMIKOAREN INGURUKO DATUAK
Atal honetan Azpeitiko egitura soziodemografiko eta ekonomikoaren inguruko datu batzuk
aurkeztuko ditugu, Azpeitiko egoera maila zabalago batetan kokatu ahal izateko. Jarraian azalduko
diren datuak ez badira egindako inkestaren emaitza zuzena, interesgarria iruditu zaigu datu hauek
jasotzea eta azaltzea, pobrezia eta bazterketa egoerak, neurri handi batean, horien emaitza izango
baitira.
Egitura soziodemografikoari dagokionean, biztanleriaren adinari, atzerriko biztanleriari,
menpekotasun egoeran daudenei eta ezgaitasun bat dutenei erreparatuko diegu. Bigarren zatian
egitura ekonomikoa izango dugu hizpide eta horretarako, langabezia eta aberastasun mailaren
bilakaera datuak aztertu ditugu. Bukatzeko, DBE/DBSL1 sistema irismena Azpeitian zer nolakoa den
ikusiko dugu. Bai egitura soziodemografikoari eta bai egitura ekonomikoari dagokionean, Azpeitiko
datuez gain, Urola eskualdekoak, Gipuzkoakoak eta EAE-koak ere azaltzen ditugu atal honetan
Azpeitiko egoeraren testuingurua zer nolakoa den ikusi ahal izateko.
2.1. Azpeitiko egitura soziodemografikoa
Azpeitiko egitura soziodemografikoaren nondik norakoak aztertzeko, egun, herriko biztanleria-
piramidea nolakoa den aztertzeari ekingo diogu. Adin tarteei erreparatzen badiegu, piramidearen
oinarria, 15-24 urte bitartekoek irudikatzen dutena baino zertxobait zabalagoa dela ikus dezakegu,
azken urteetan jaiotze-tasak izan duen gorakadaren adierazle (baxua izanik ere). Hortaz, Azpeitian
adin-tarte gazteenek hazkunde bat izan dutela esan genezake. Nolanahi ere, azken hogei urteetan
indarrean egon diren bizi-itxaropen handiagoaren eta jaiotze-tasa baxuen eraginez, Azpeitiko
biztanleriak zahartze esanguratsu bat duela esateko moduan gaude. Horrek, herriko gizarte
premiei dagokionez eragin handi du, ikusiko dugun bezala.
1 Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, egun Lanbidek kudeatua, eta Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza, Gipuzkoako Foru
Aldundiak, udalekin batera, kudeatua.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 10
1. Grafikoa - Azpeitiko biztanleria-piramidea 2014
Iturria: INE. Udal-erroldaren Estatistika. Urte bakoitzeko urtarrilak 1eko datuak.
2.1.1. Atzerriko biztanleria
Immigrazioari dagokionean, 2014ean Azpeitiko atzerritarren portzentajea %6,12koa da. Atzerritar
bezala kontuan hartzen dira, espainiar nazionalitatea ez duten eta Azpeitian erroldaturik dauden
herritarrak. 2003-2014 tarteko datu bilakaerari erreparatzen badiogu, atzerriko herritarren
hazkundea %246,1ekoa izan dela ikus dezakegu. Hazkunde nagusia 2003-2009 urte bitartean eman
zen, hain justu, egoera ekonomikoa eta enplegu aukerak handiagoak ziren ingurumarian.
1. Taula – Azpeitian erroldatutako biztanleriaren eboluzioa, herritartasun eta jaiolekuaren
arabera. 2003-2014
Biztanleria guztira
Atzerriko herritartasuna duten pertsonak
Estatutik kanpo jaiotako pertsonak
Kopurua Kopurua Guztiaren
araberako % Kopurua
Guztiaren araberako %
2003 13.858 258 1,86 277 2,00
2004 13.857 288 2,08 310 2,24
2005 13.884 330 2,38 382 2,75
2006 13.930 417 2,99 471 3,38
2007 14.054 521 3,71 589 4,19
2008 14.157 665 4,70 748 5,28
2009 14.375 855 5,95 927 6,45
2010 14.305 803 5,61 881 6,16
2011 14.351 855 5,96 930 6,48
2012 14.506 941 6,49 1.003 6,91
2013 14.509 909 6,27 979 6,75
2014 14.580 893 6,12 1.020 7,00
∆ 2003-14 (%) 5,2% 246,1% 229,0% 268,2% 250,0%
Iturria: INE. Udal-erroldaren Estatistikak. Urte bakoitzeko urtarrilaren 1eko datuak.
700 600 500 400 300 200 100 0 100 200 300 400 500 600 700
0-4
10-14
20-24
30-34
40-44
50-54
60-64
70-74
80-84
90-94
100 eta gehiago
Gizonak Emakumeak
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 11
Azpeitiko kasua ea da, edozein kasutan, apartekoa. Inguruko herriekin alderatuz, Azpeitiak duen
atzerritar tasa, Urola Kostak2 duena (%6,04) baino zertxobait handiagoa eta Gipuzkoak (%6,50) eta
EAE-k (6,46) duena baina baxuagoa dela ikus dezakegu 2. grafikoan. Bai gaur eguneko egoera eta
baita azken urteetako bilakaera oso antzekoak direla esan genezake Gipuzkoa guzian.
2. Grafikoa. Pertsona atzerritarren tasa Azpeitia, Urola Kosta, Gipuzkoa eta EAEn. 2003-2014
Iturria: INE. Udal-erroldaren Estatistikak. Urte bakoitzeko urtarrilaren 1eko datuak.
Azpeitiko atzerritarren hazkunde tasa ikusi ondoren, azken urteetako bilakaera nazionalitate
ezberdinen arabera nolakoa izan den izango dugu hizpide. 2014ean Azpeitiko atzerritarren %22,1a
Marokokoa da, %14,2a Pakistanekoa eta %12,8a Portugalekoa. 2003ko datuak erreferentziatzat
hartzen baditugu, Maroko (%19,8) eta Portugaleko (%12) atzerritarren pisu erlatiboa antzekoa dela
ikus genezake. Pakistandarrei dagokionean aldiz, 2003an ez zegoen Azpeitian Pakistaneko
jatorridun inor Azpeitian erroldaturik, egun 127 dira eta erroldaturiko atzerritar gehien dituen
bigarren nazionalitatea litzake (%14,2).
2. Taula – Azpeitian bizi den biztanleria atzerritarraren eboluzioa, 2014. urtean ohikoen diren 10 herrialderen arabera. 2003-2014
2003 2014 Aldea
2014-03 Kopurua Guztiaren
araberako % Kopurua
Guztiaren araberako %
Maroko 51 19,8% 197 22,1% 146
Pakistan 0 0,0% 127 14,2% 127
Portugal 31 12,0% 114 12,8% 83
Errumania 0 0,0% 47 5,3% 47
Argelia 15 5,8% 46 5,2% 31
Ekuador 40 15,5% 41 4,6% 1
Txile 3 1,2% 38 4,3% 35
Argentina 36 14,0% 22 2,5% -14
Brasil 8 3,1% 21 2,4% 13
Txina 0 0,0% 20 2,2% 20
Beste herrialdeak 74 28,7% 220 24,6% 146
Guztira 258 100,0% 893 100,0% 635
Iturria: INE. Udal-erroldaren Estatistikak. Urte bakoitzeko urtarrilaren 1eko datuak.
2 Urola Kosta eskualdea aipatzean, kontuan hartzen dira beti ondorengo herri hauek: Azpeitia, Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Azpeitia 1,86 2,08 2,38 2,99 3,71 4,70 5,95 5,61 5,96 6,49 6,27 6,12
Urola Kosta 1,90 2,32 2,92 3,35 3,99 4,89 5,73 5,86 6,07 6,35 6,25 6,04
Gipuzkoa 2,17 2,66 3,13 3,66 4,18 5,13 5,79 6,00 6,23 6,48 6,54 6,50
EAE 2,33 2,80 3,43 4,01 4,60 5,44 6,12 6,40 6,65 6,93 6,79 6,46
0
2
4
6
8
10
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 12
Jarraian, Azpeitian EAEtik kanpo (atzerritarrak izan ala ez) etorritako herritarren errolda bilakaera
izango dugu hizpide. 2013an EAEtik kanpoko 164 pertsona erroldatu ziren Azpeitian, eta hortaz,
urte horretan Azpeitiak EAEtik kanpo etorritako 11,3ko tasa zuen 1000 biztanleko. Gure ingurua
kontuan izanik, Azpeitiak, Urola Kosta (13,3), Gipuzkoa (16,1) eta EAE-k (15,5) baino tasa txikiagoa
du beraz EAE-tik kanpotik etorritako erroldatuei dagokienean (ikusi 3.Taula). Zentzu horretan, argi
azaltzen da hurrengo taulan krisi garaian, bere biztanleriaren arabera, EAEtik at etorritako biztanle
kopurua txikiagoa izan dela Azpeitian EAEn edo Gipuzkoa osoan baino.
3. Taula – EAEtik kanpoko pertsonen immigrazio-kopuruaren eboluzioa eta Azpeitia, Urola
Kosta, Gipuzkoa eta EAEko 1.000 biztanleren araberako tasa. 2008-2013
2008 2009 2010 2011 2012 2013
Immigrazio-kopurua
Azpeitia 102 90 84 193 124 164
Urola Kosta 1.168 984 916 1.009 763 984
Gipuzkoa 10.619 8.790 8.903 9.324 8.934 11.520
EAE 39.190 34.486 34.234 36.366 30.109 33.987
1.000 biztanleko tasa
Azpeitia 7,2 6,3 5,9 13,4 8,5 11,3
Urola Kosta 16,4 13,6 12,6 13,8 10,4 13,3
Gipuzkoa 15,1 12,5 12,6 13,1 12,5 16,1
EAE 18,2 15,9 15,7 16,6 13,7 15,5
Iturria: EUSTAT. Migrazio Mugimenduen Estatistika.
2.1.2. Biztanleria adindua eta menpekotasun egoerak
Lehenengo grafikoan egun Azpeitiko biztanleria-piramidearen zertzelada batzuk azaldu ditugunean
ikusi bezala, Azpeitiko biztanleriaren zahartze prozesua agerikoa da. 2005ean 65 urte edo gehiago
zituztenen herritarren portzentajea %16,4koa zen; 2014ean %19,1ekoa. 2014ean 2792 pertsona daude
Azpeitian 65 urte edo gehiago dituena, 2005ean baino 514 pertsona gehiago. Gainera, horietatik,
820-k 80 urte edo gehiago ditu.
4. Taula – Azkeneko hamarkadan zehar Azpeitiko 65 urte eta gehiagoko biztanleriaren eboluzioa. 2005-2014
2005 2014
Aldea 2014-03 Kopurua
Guztiaren araberako %
Kopurua Guztiaren
araberako %
- 65-69 615 4,4% 866 5,9% 251
- 70-74 619 4,5% 601 4,1% -18
- 75-79 495 3,6% 505 3,5% 10
- 80-84 302 2,2% 436 3,0% 134
- 85-89 247 1,8% 384 2,6% 137
65 eta gehiago guztira 2.278 16,4% 2.792 19,1% 514
Biztanleria guztira 13.884 100,0% 14.580 100,0% 696
Iturria: INE. Udal-erroldaren Estatistikak. Urte bakoitzeko urtarrilaren 1eko datuak.
Menpekotasun graduren bat aitortua daukaten herritarren bilakaerari dagokionean, 2008-2014
bitartean %19,5a hazi da. Dena den, menpekotasun gradu ezberdinen bilakaera nahiko bestelakoa
da. I eta II. mailako menpekotasun gradua duten herritarren hazkundea pareko joan bada ere (%50
inguru hazi da), III. mailako menpekotasun aitortza duten herritarren kopurua txikitu dela ikus
dezakegu. Hala eta guztiz, datu hauetatik ezin dugu zuzenean ondorioztatu menpekotasun gradu
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 13
larrienak dituztenen herritar kopurua jaitsi denik. Graduaren aitortzaz ari gara eta arlo honetan
diharduten eragile ezberdinek salatu dutenari jarraiki, posible da menpekotasun gradu larria izanik
ere ez lortzea III. graduko menpekotasun aitortza. Azpeitian, graduen arteko bereizketa egin gabe,
100 herritarrek 14,8-k menpekotasun aitortza bat dute.
5. Taula – Menpekotasunaren balorazioa duten Azpeitiko 65 urte eta gehiagoko pertsonen zenbatekoaren eboluzioa. 2008-2013
2008 2009 2010 2011 2012 2013 ∆ 2008-
13 (%)
Pertsonen zenbatekoa
I. Gradua 72 91 93 106 117 112 55,6%
II. Gradua 106 121 142 141 153 159 50,0%
III. Gradua 155 160 173 170 148 127 -18,1%
Guztira 333 372 408 417 418 398 19,5%
Tasa ( 1.00eko)
I. Gradua 3,1 3,8 3,8 4,2 4,5 4,2 34,6%
II. Gradua 4,5 5,0 5,8 5,6 5,9 5,9 29,8%
III. Gradua 6,6 6,7 7,0 6,7 5,7 4,7 -29,1%
Guztira 14,3 15,5 16,6 16,5 16,0 14,8 3,4%
Iturria: Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
2.1.3. Ezgaitasuna
Ezgaitasunen baten aitortza duten herritarren bilakaerari dagokionean %33-%64 bitarteko
ezgaitasun aitortza dutenenen artean %11,2ko hazkunde bat ikus genezake 2008 eta 2013 bitartean.
Aldiz, bai %65-%74ko ezgaitasuna (%-8) eta bai %75etik gorako ezgaitasuna aitortu zaienen artean (%-
6,9) jaitsiera bat ikus genezake. Modu honetara, eta menpekotasunaren aitortzarekin ikus bezala,
ezgaitasun urriena dutenen aitortzen hazkundea ikus dezakegu, gainontzekoen artean
portzentajea txikitzen den bitartean. Orokorrean, ezgaitasunen bat dutenen portzentajea %3,5a
hazi da Azpeitian eta 100 biztanletik 5,2k ,egun, ezgaitasunen baten aitortza du Azpeitian.
6. Taula – Ezgaitasunaren balorazioa duten 18 eta 64 urte bitarteko pertsonen zenbatekoaren
eboluzioa. 2008-2013
2008 2009 2010 2011 2012 2013 ∆ 2008-
13 (%)
Pertsonen zenbatekoa
%33-%64 gradua 267 251 254 275 292 297 11,2%
%65-%74 gradua 87 85 84 90 85 80 -8,0%
≥%75 gradua 101 100 96 96 96 94 -6,9%
Guztira (≥%33 gradua) 455 436 434 461 473 471 3,5%
Tasa (100eko)
%33-%64 gradua 2,9 2,7 2,8 3,0 3,2 3,3 14,6%
%65-%74 gradua 0,9 0,9 0,9 1,0 0,9 0,9 -5,3%
≥%75 gradua 1,1 1,1 1,0 1,1 1,1 1,0 -4,1%
Guztira (≥%33 gradua) 4,9 4,7 4,7 5,1 5,2 5,2 6,7%
Iturria: Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 14
2.2. Langabeziaren eragina Azpeitian
Hurrengo ataletan ikusten den bezala, harreman zuzena dago –nahiz eta erabatekoa ez izan−
pobrezia, bazterketa eta langabeziaren artean. Horrenbestez, garrantzitsua da Azpeitian
langabeziak eduki duen bilaketa aztertzea. Lehenik eta behin, biztanleria aktiboa eta langabeziaren
eboluzio datuei erreparatuko diegu. Azpeitiko biztanleria aktiboari dagokionean 2008-2014
bitartean hazkunde bat eman dela ikusi dezakegu. Langabetu kopuruaren hazkundea, ordea, are
eta nabarmenagoa da. Honela, 2008an 491 langabetu zeuden Azpeitian; 2014ean aldiz, 1.044
langabetu daude herrian. Langabezia tasari erreparatuz, 2008an %7,56koa bazen, 2014ean
Azpeitiko langabezia tasa %14,41koa dela ikus dezakegu.
7. Taula – Azpeitiko langabezia tasaren eboluzioa. 2008-2014
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 ∆ 2008-14 (%)
Biztanleria aktiboa 6.498 7.121 7.178 7.059 7.059 6.832 7.245 11,5%
Biztanleria langabea 491 722 709 791 998 1.045 1.044 112,6%
Langabezia tasa 7,56 10,14 9,88 11,21 14,14 15,30 14,41 90,7%
Iturria: Lanbide. Datuak urte bakoitzeko laugrarren hiruhilekoari dagozkio.
Azpeitiko datuak Gipuzkoako datuekin alderatzen baditugu, langabeziaren hazkundea Azpeitian
handiagoa izan dela ikus dezakegu. Azpeitian 2008-2014 bitartean %117,10 hazi da langabezia tasa,
Gipuzkoan aldiz, %56,27. Garrantzitsua da ere 2008an Azpeitiko langabezi tasa EAEkoa baino askoz
ere txikiagoa zela esatea eta 2014ean, berriz, antzekoa; Azpeitiak zuen egoera hobe hori desagertu
egin dela esan daiteke, beraz.
3. Grafikoa – Langabezia tasaren eboluzioa Azpeitia, Urola Kosta, Gipuzkoa eta EAEn. 2008-2014
Iturria: Lanbide. Datuak urte bakoitzeko laugrarren hiruhilekoari dagozkio.
Jarraian langabezia datuen bilakaera adina eta sexuaren arabera nolakoa izan den ikusiko dugu.
Aurretik esan dugun moduan, 2008-2014 bitartean %117,1 hazi da langabezia tasa Azpeitian.
Langabetuen sexuari begira, agerikoa da urte tarte hauetan gizonezkoen langabezia tasa (%131,5)
emakumezkoena baino gehiago hazi dela (%103,9). Adin tarte ezberdinei erreparatzen badiegu, 45-
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Azpeitia 7,6 10,1 9,9 11,2 14,1 15,3 14,4
Urola Kosta eta Erdia 7,6 10,1 10,4 10,7 12,8 13,5 12,7
Gipuzkoa 9,2 10,8 11,0 11,5 13,4 13,8 13,3
EAE 10,2 11,9 12,6 13,4 15,7 15,9 15,3
0
5
10
15
20
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 15
54 urte bitartean (%167,7) eta 35-44 urte bitartean (%156,3) kokatzen direnen artean hazi da gehien
langabezia. Aipatzekoa da zentzu horretan gizonezkoak eta helduak izan direla Azpeitian
langabeziaren igoera gehien jasan duten taldeak, normalean etxeetara diru sarrera handiagoa
eramaten duten taldeak, hain zuzen ere. Dena den, langabezia tasa gehien hazi den adin tarteak ez
dira berdinak emakumezko eta gizonezkoengan. Gizonezkoei begira, azpimarratzekoa da, 45-54
urte bitartekoen artean langabeziak izan duen hazkunde handia 2008-2014 bitartean, %474,1 hain
zuzen ere. 2008an 45-54 urteko 27 langabetu zeuden herrian, 2014ean 155. Gizonezkoekin jarraituz,
langabezia gehien hazi den bigarren adin tartea 35-44 urte bitartekoa da. Azken urteetan %247,6
hazi da langabezia adin honetako gizonezkoen artean.
Emakumezkoei begiratzen badiegu aldiz, 24 urte baino gutxiagokoen artean eta 55 urte baino
gehiago dituztenen artean hazi da gehien langabezia. 24 urte baino gutxiago dituzten
emakumezkoen artean %150 hazi da langabezia azken urteetan, adin berdineko gizonezkoen artean
aldiz, apur bat jetxi da. Adina eta sexuari begira beraz, langabeziaren hazkundearen joera
ezberdinak ikus ditzakegu. Gizonezkoen kasuan, 35-54 urtekoen artean hazi da gehien langabezia;
emakumezkoen artean aldiz, 24 urte baino gutxiago eta 55 urte baino gehiago dituztenen arten.
8. Taula – Azpeitiko biztanleria langabetuaren eboluzioa, adin-tarte eta sexuaren arabera. 2008-2014.
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 ∆
2008-14 (%)
Gizonak
<24 48 84 58 67 60 39 47 -2,1%
25-34 77 118 100 107 142 135 116 50,6%
35-44 42 78 75 109 124 142 145 245,2%
45-54 27 44 52 53 101 145 161 496,3%
55 eta + 41 61 61 63 90 96 90 119,5%
Guztira 235 385 346 399 517 557 559 137,9%
Emakumeak
<24 24 39 39 44 51 49 60 150,0%
25-34 60 95 95 113 138 122 127 111,7%
35-44 70 83 97 89 124 134 135 92,9%
45-54 66 69 75 90 97 107 76 15,2%
55 eta + 36 51 57 56 71 76 87 141,7%
Guztira 256 337 363 392 481 488 485 89,5%
Guztira
<24 72 123 97 111 111 88 107 48,6%
25-34 137 213 195 220 280 257 243 77,4%
35-44 112 161 172 198 248 276 280 150,0%
45-54 93 113 127 143 198 252 237 154,8%
55 eta + 77 112 118 119 161 172 177 129,9%
Guztira l 491 722 709 791 998 1.045 1.044 112,6%
Iturria: Lanbide. Datuak urte bakoitzeko laugrarren hiruhilekoari dagozkio.
Azkenik, Azpeitiko langabetuen datu bilakaera ikasketa mailaren arabera zer nolakoa den ikusiko
dugu. Orokorrean, ikasketa maila altuenak eta txikienak dituztenen artean hazi da gehien
langabezia. Lehen mailako ikasketak dituztenen artean, %224 hazi da langabetu kopurua. Ikasketa
maila altuak dituztenen artean emandako hazkundea are eta handiagoa da. Honela, erdi-mailako
ikasketak dituztenen artean langabeziaren hazkundea %200koa izan da, goi-mailako ikasketak
dituztenen artean %242koa. Dena den, ikasketa maila eta langabeziaren arteko korrelazio perfektu
baten aurrean ez gaude. Hau da, ezin dugu esan ikasketa maila gero eta txikiagoa izan, are eta
gehiago hazten denik langabezia. Esaterako, Eskola Ziurtagiria (%27,5) edota Batxiler ikasketak
dituztenen artean (%67,4) langabeziaren bilakaera goi-mailako ikasketak dituztenen artean baino
positiboagoa izan da.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 16
9. Taula – Azpeitiko biztanleria langabetuaren eboluzioa, ikasketa-mailaren funtzioaren arabera.
2008-2014.
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 ∆ 2008-14 (%)
Alfabetatugabea 0 0 2 0 1 2 8 --
Lehen-mailako ikasketak 74 103 116 148 177 208 240 224,3%
Eskola-ziurtagiria 138 173 144 159 189 188 176 27,5%
D.B.H. 113 186 189 199 218 252 243 115,0%
Batxilergoa 43 54 62 47 76 75 72 67,4%
L.H. 90 143 143 157 222 195 198 120,0%
Gradu Ertaina 14 30 30 35 59 57 42 200,0%
Goi-mailako Gradua 19 33 23 46 56 68 65 242,1%
Guztira 491 722 709 791 998 1.045 1.044 112,6%
Iturria: Lanbide. Datuak urte bakoitzeko laugrarren hiruhilekoari dagozkio.
2.3. Azpeitiarren bataz besteko aberastasunaren maila
Herriko egoeraren diagnostikoa osatzeko aintzat hartuko dugun beste adierazletako bat Barne
Produktu Gordinarena izango da. Adierazle honen eboluzioa jarraiki, agerikoa da 2000 eta 2010
bitartean Barne Produktu Gordinak izan duen beherakada: bai EAE-n, bai Gipuzkoan eta bai Urola-
Kostaldean, baina bereziki, Azpeitian. 2008an herritar bakoitzaren bataz besteko Barne Produktu
Gordinaren zenbatekoa 37.311 eurokoa zen, bi urte beranduago, bataz besteko BPG-a 31.703
eurotakoa da. Hortaz, zentzu honetan, adierazle honek neurtzen duen aberastasunaren
beherakadak, agerian uzten du Azpeitiak izan duen gainbehera ekonomikoa beste herrietakoa
baino handiagoa izan dela, bai Gipuzkoarekin alderatuz, eta baita erkidego osoarekin alderatzen
badugu ere. Halere, esan beharra dago, gainbehera hau sufritu badu ere, 2010ean Azpeitiko bataz
besteko BPGa, Urola Kosta edota EAEko bataz bestekoa baino handiagoa izaten jarraitzen duela.
10. Taula – BPG per capita eboluzioa (euro korronteetan) Azpeitia, Urola Kosta, Gipuzkoa eta
EAEn. 2000-2010
2000 2005 2008 2010 ∆ 2008-10
(%)
Azpeitia 25.117 32.880 37.311 31.703 -15,0%
Urola Kosta 20.499 26.480 30.513 28.456 -6,7%
Gipuzkoa 20.462 27.044 31.774 30.368 -4,4%
EAE 19.872 26.961 31.307 29.988 -4,2%
Iturria: EUSTAT. Udal BPG.
Azpeitiko eta azpeitiarren bataz besteko aberastasun beherakada islatzen duen beste adierazle
bat, batez beste, familia-errentaren eboluzioa litzake. 2009-2011 urteen arteko alderaketa eginez,
Azpeitian bataz besteko familia-errentak %8ko jaitsiera izan du; EAE-n (-1,3%), Urola-Kostaldean (-
1,3%) eta Gipuzkoan (-0,8%) tarte horretan familia-errentek izan duten txikitzea lausoagoa izan da3.
3 BPG per capita adierazleak udalerrian sortutako aberastasuna kalkulatzen du biztanleko. Bataz besteko aberastasuna,
berriz, EUSTATek, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren inguruko informazioa erabiliz, kalkulatzen duen adierazlea da, eta familien urteko dirusarrerark hartzen ditu aintzat.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 17
11. Taula – Familien errentaren bataz besteko Errentaren eboluzioa (euro/urteko), jasotzaile
nagusia den pertsonaren sexuaren arabera. Azpeitia. 2001-2011
2001 2003 2006 2009 2011
∆ 2009-11 (%)
Gizonak
EAE 33.048 35.762 42.774 46.826 46.513 -0,7%
Gipuzkoa 33.404 35.893 42.413 48.028 47.668 -0,7%
Urola-Kostaldea 33.303 35.821 41.633 49.259 48.132 -2,3%
Azpeitia 35.178 37.202 40.505 51.294 46.613 -9,1%
Emakumeak
EAE 23.086 25.660 30.950 35.346 34.717 -1,8%
Gipuzkoa 23.207 25.801 31.111 36.463 36.365 -0,3%
Urola-Kostaldea 22.637 25.740 30.092 37.410 38.317 2,4%
Azpeitia 26.610 27.632 28.069 38.576 37.416 -3,0%
Guztira
EAE 30.009 32.609 38.853 42.729 42.192 -1,3%
Gipuzkoa 30.218 32.692 38.704 43.950 43.589 -0,8%
Urola-Kostaldea 30.345 33.011 38.290 45.573 44.960 -1,3%
Azpeitia 33.020 34.558 36.901 47.456 43.668 -8,0%
Iturria: EUSTAT. Pertsonen eta Familien Errenten Inkesta.
Jarraian familia-errentak izandako bilakaera nolakoa den ikusiko dugu erreferentziazko pertsona
gizonezkoa edo emakumezkoa denaren arabera (diru-sarrera nagusiak dituena). Gizonezko bat
erreferentziatzat duten familietako diru-sarreren jaitsiera (%-9,1), emakumezko bat
erreferentziatzat duten familietako baino handiagoa izan da (%-3). Halere, ezberdintasunak handiak
izaten jarraitzen dute erreferentziazko pertsona gizonezkoa edota emakumezkoa denaren arabera.
2011ean, erreferentziatzat gizonezko bat duten familia-errenten batez-bestekoa 46.613 eurotakoa
zen; emakumezkoen kasuan aldiz, 37.416koa. Bien arteko ezberdintasun honetan, erreferentziazko
emakumezkoen profilak eragin zuena du; izan ere gehienetan, alargunak edota guraso bakarrekoak
lirateke. 2009an erreferentziazko pertsona gizonezkoa ala emakumezkoa izateak, are eta diru-
sarreren arteko ezberdintasun handiagoa erakusten du.
4. Grafikoa - Familien errentaren bataz besteko Errentaren eboluzioa (euro/urteko) Azpeitia, Urola Kosta, Gipuzkoa eta EAEn. 2001-2011
Iturria: EUSTAT. Pertsonen eta Familien Errenten Inkesta.
Azpeitiko bataz-besteko familia errentak behera egin badute ere, BPGaren adierazlearekin ikusi
bezala, Azpeitiko herritarren errenta ez da egun, beste lekuetakoa baino baxuagoa. 2011ko datuei
2001 2003 2006 2009 2011
Azpeitia 33.020 34.558 36.901 47.456 43.668
Urola Kosta 30.345 33.011 38.290 45.573 44.960
Gipuzkoa 30.218 32.692 38.704 43.950 43.589
EAE 30.009 32.609 38.853 42.729 42.192
15.000
20.000
25.000
30.000
35.000
40.000
45.000
50.000
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 18
erreparatzen badiegu, Urola Kostako familia diru-sarrerak handiagoak direla ikus ditzakegu, baina
bataz-bestekoa Gipuzkoakoaren adinakoa da eta EAE-ko familiena baino altuagoa.
2.4. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzen
(DSBL) sistemaren estaldura
Pobrezia eta premia sozialen nondik norakoak aztertzeko adierazle esanguratsuak dira ere, Diru
Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (DSBL). Diru Sarrerak
Bermatzeko Errentaren estaldura datuak erreferentziatzat hartuaz, agerikoa da nabarmen handitu
dela Azpeitian. Azpeitian DBE-a jasotzen dutenen hazkundea, Gipuzkoakoa baino handiagoa dela
ikus dezakegu baino Urola Kostakoa baino baxuagoa. 2008an, Azpeitian 89 pertsonek jasotzen
zuten DBE-a; 2014ean aldiz, 315ek.
12. Taula – Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularrak diren pertsonen eboluzioa Azpeitia,
Urola Kosta eta Gipuzkoan. 2008-2014 (Urte bakoitzeko abenduko datuak)
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 ∆ 2008-
14 (%)
Azpeitia 89 183 194 216 248 274 315 253,9%
Urola Kosta 334 723 795 889 1.080 1.214 1.343 302,1%
Gipuzkoa 5.371 9.147 9.936 11.224 12.402 14.068 15.314 185,1%
Iturria: Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
2014ko datuak hizpide, mila herritarretik 22ek jasotzen dute DBE-a Azpeitian, Gipuzkoan ere
estaldura beretsua da , Urola Kostan aldiz, zertxobait txikiagoa (18 pertsona mila biztanleko).
5. Grafikoa – DBEren estalduraren eboluzioa (1.000 biztanleko titularrak) Azpeitia, Urola
Kosta eta Gipuzkoan. 2008-2014
Iturria: Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Azpeitia 6,3 12,7 13,6 15,1 17,1 18,9 21,7
Urola Kosta 4,7 10,0 11,0 12,2 14,7 16,4 18,2
Gipuzkoa 7,7 13,0 14,0 15,8 17,4 19,7 21,5
0
5
10
15
20
25
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 19
13. Taula – Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzaren titularrak diren pertsonen eboluzioa (1.000 biztanleko) Azpeitia, Urola Kosta eta Gipuzkoan. 2012-2014 (Urte bakoitzeko abenduko datuak)
2012 2013 2014
Kopurua Estaldura Kopurua Estaldura Kopurua Estaldura
Azpeitia 13 0,90 31 2,14 45 3,10
Urola Kosta 47 0,64 113 1,53 160 2,17
Gipuzkoa 337 0,47 1032 1,45 1.387 1,94
Iturria: Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
Pobreziaren hazkundea ere nabarmena da DBSLa jasotzen dutenen kopuruari erreparatzen
badiogu. 2012an, mila herritarretatik 0,90ak jasotzen zuen DBSL-a; 2014ean 3,10ek. Gainera, Urola
Kosta eta Gipuzkoarekin alderatuz, Azpeitian DBSLak duen estaldura handiagoa dela ikus
dezakegu. 2014ean hazi egiten da Azpeitian DBSL-a jasotzen dutenen kopurua; mila herritarretik
3,10ek jasotzen dute, Urola Kostan 2,17ak eta Gipuzkoan 1,94ak. Hortaz, 2012an ikusiriko estaldura
ezberdintasuna 2014ean ere mantentzen dela ikus dezakegu.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 20
3. POBREZIA, DESBERDINTASUNA ETA GIZARTE
BAZTERKETA EGOERAK INKESTA DATUEN ARABERA
Kapitulu honen helburu nagusia Azpeitiko pobrezia ekonomikoa, gabezia materiala,
desberdintasuna soziala eta gizarte bazterketa egoeren inguruko ikuspegi orokor bat eskaintzea
da, metodologia kuantitatibo eta, zentzu horretan, objektiboak erabiliz. Adierazle hauek neurtzeko
gure inguruneko ikuspegi ezagunak izango ditugu oinarrian, besteak beste, Errentari eta Bizi
Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (EU-SILC), Pobreziari eta Gizarte
Desberdintasunei buruzko Inkesta (PGDI) eta FOESSA Fundazioaren gizarte bazterketaren
azterlanak.
Horretarako, kapitulua bi atal nagusitan egituratua dago. Lehenengoan, eta zabalenean, Azpeitian
pobrezia ekonomikoaren eta gabezia materialaren egoerek duten eragina aztertzen da. Era berean,
diru-sarbideen banaketan oinarritutako adierazle batzuetatik abiatuta, gizarte desberdintasuna eta,
azkenik, gizarte bazterketaren eragina aztertu dira, azken hau FOESSA Fundazioak garatutako
adierazle batzuetatik abiatuta. Bigarren atalean, arreta pobrezia edota bazterketa arriskua
handiagoa den gizarte taldeetara edo sortzen ari diren egoeratara zuzendu da.
3.1. Pobreziaren, desberdintasunaren eta gizarte bazterketaren eragina
3.1.1. Pobrezia eta gabezia egoerak
3.1.1.1. Pobrezia erlatiboa eta pobrezia larria
Pobrezia erlatiboaren tasa, diru-sarrera txikiko edo pobrezia arriskuko tasa gisa ere ezaguna da, eta
duela gutxi arte Europar Batasunean pobrezia aztertzeko erreferentziazko adierazle ofiziala ere
izan da. Izaera erlatiboa duen neurri objektiboa da; horretan, pobrezia baliabide maila bati lotzen
zaio, hau da, sarrera garbi erabilgarrietatik portzentaje jakin bat joera zentraleko neurri bati, kasu
honetan erdiko balioari, aplikatuz lortzen den zenbatekoaren azpitik dagoen baliabide mailari.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 21
Pobrezia erlatiboaren tasa, zehazki, honela definituko litzateke: kontsumo-unitateko errenta
baliokidearen erdiko balioaren %60 baino txikiagoa den errenta garbi baliokidea duten pertsona
edo etxeen proportzioa. Pobrezia larria aldiz, EU-SILC metodoa jarraituz kalkulatzen da, errenta
baliokidearen erdiko balioaren %40an finkatutako atalasetik abiatuta. Bi tasak kalkulatzeko
Azpeitian, erreferentzia gisa Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eginiko
Behar Sozialei buruzko Inkesta, PGDI Pobrezia-Modulua 2014 hartu dugu. Hurrengo taulan ikusten
den moduan, lau lagunez osatutako familia batean pobrezia arriskua edo diru sarbide baxuak
deritzogun adierazlea 1.705 eurotan kokatzen da: hortik beherako diru sarrerak dituen familia
egoera horretan legoke eta hortik gora edukiz, berriz, pobrezia arriskutik at. Tamaina bereko
familia horretan pobrezia larriaren atalasa edo muga 1.137,67 eurokoa da.
14. Taula - Diru-sarrera baxu eta pobrezia-maila larriaren atalaseak, Eurostat metodoaren arabera. 2014 (Datuak eurotan)
Etxekoen unitatearen tamaina
Pobrezia-maila larria Pobrezia-arriskua/ Diru-
sarbide baxuak
Lagun 1 541,27 811,90
2 lagun 811,90 1.217,86
3 lagun 974,29 1.461,43
4 lagun 1.137,67 1.705,00 Oharra: 1 eskala lehenengo pertsona helduarentzako, 14 edo urte gehiagoko pertsona bakoitzeko 0,5 eta 14 urtez azpiko etxebizitzako kide bakoitzarentzako 0,3.
Iturria: Behar Sozialei buruzko Inkesta. PGDI Pobrezia Modulua (2014).
Zenbat pertsona daude Azpeitian, gaur egun, egora horretan? Azpeitian biztanleriaren %15,3a diru-
sarreren erdiko balioaren %60aren azpitik dago, hau da, 2.229 pertsona inguru daude pobrezia
erlatiboaren edo diru-sarrera txikien egoeran. Aldi berean, horien ia laurdenak, biztanleria osoaren
%4,7ak eta 689 pertsonek, diru-sarreren erdiko balioaren %40tik beherako diru-sarrera baliokideak
ditu. Horrenbestez, ikuspegi honen arabera, pobrezia larriko egoeran daude. Etxebizitzei
erreparatzen badiegu, Azpeitian etxebizitzen %15,3ak pobrezia erlatibo egoeran leudeke (835
etxebizitza) eta horietatik %4,1a pobrezia larrian. Azpeitian beraz, egun, 229 etxebizitza inguru
leudeke pobrezia larri egoeran. Familia horiek lirateke, zalantzarik gabe, pobreziaren aurkako
edozein plangintzaren helburu nagusia.
15. Taula - Etxeen eta biztanleriaren pobrezia erlatiboaren eta larriaren tasak Azpeitian (2014)
Pertsonak Etxebizitzak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
Pobrezia-arriskua/ Diru-sarbide baxuak 15,3 2.229 15,0 835
Pobrezia-maila larria 4,7 689 4,1 229 Oharra: Pobrezia maila larriak dauden biztanleak pobrezia arriskuan dauden taldean sartuta daude ere.
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Inguruko herrialdeekin konparatuz, Azpeitiko pobrezia-arriskua tasa, Gipuzkoa (%16,8), Europar
Batasuna (%16,7) eta EAEkoa (%18,5) baino zertxobait txikiagoa da. Espainiako pobrezia arrisku
tasarekin duen aldea (%20,4) are eta handiagoa da. Pobrezia maila larriari dagokionean aldiz,
Azpeitiko tasa, Gipuzkoakoa baino zertxobait handiagoa da (%4,74). Halere, EAE (4,9), Europar
Batasuna (5,7) eta tarte handiagoarekin, Espainiakoa (%9,3) baino baxuagoa da. Gure gertueneko
erreferentziak kontuan harturik, Azpeitiko pobrezia egoera bere ingurunearen antzekoa dela
esateko moduan gaude, beraz.
4 Datu hau, edozein kasutan, 2012koa da.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 22
6. Grafikoa - Pobrezia erlatiboaren eta larriaren tasak lurralde ezberdinetan
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Behar Sozialei buruzko Inkesta. PGDI Pobrezia Modulua (2014); Errentari eta Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (2013).
3.1.1.2. Gabezia material larria
Pobreziaren irismena neurtzeko, diru-sarrera txikiez gain, gabezia material egoerei erreparatzea
ezinbestekoa egiten zaigu. Gabezia material egoerez dihardugunean, oinarrizko ondasun edo
ekipamenduak ez edukitzeaz edota funtsezkotzat jotzen diren zerbitzu eta prestazio jakin batzuk
jaso ezin izateaz ari gara. Kontuan izan behar dugu, aurretik hizpide izan ditugun diru-sarrera
txikiak eta gabezia materialak ez dutela zertan batera joan behar. Modu honetara, diru-sarreren
ikuspegitik pobreak diren pertsona guztiek ez dute pobre izan beharrik bizi baldintza materialen
ikuspegitik, eta alderantziz.
Gabezia material larriaren adierazlea bederatzi itemek osatzen dute; horietatik, gutxienez lau
izateko aukera ez dutela azaltzen duten pertsonak edo etxeak lirateke gabezia material larri
egoeran leudekeenak. Adierazle hau neurtzeko erabili ditugun itemak honako hauek dira:
- Atzerapenik gabe ordaintzea alokairua edo etxebizitzaren letra eta etxebizitza nagusiaren
mantentzearekin lotutako ordainagiriak (argia, gasa, zergak, etab.)
- Etxea behar bezain bero mantentzea;
- 800 euroko ustekabeko gastuari aurre egitea;
- Haragi, oilasko edo arrain (edo horien baliokide begetarianoen) otordu bat, gutxienez
astean 3 bider;
- Urtean behin astebeteko oporrak ordaintzea
- Auto bat izatea
- Garbigailua izatea
- Kolorezko telebista izatea
- Telefono bat izatea (finkoa edo sakelakoa)
15,3
4,7
16,8
4,3
18,5
4,9
20,4
9,3
16,7
5,7
0
5
10
15
20
25
Pobrezia-arriskua/ Diru-sarbide baxuak Pobrezia-maila larria
Azpeitia (2014) Gipuzkoa (2012) EAE (2014) Espainia (2013) EB-28 (2013)
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 23
Gabezia material larriaren adierazlea osatzen duten item hauek kontuan izanik, Azpeitiko etxeen
%5,4, eta biztanleriaren %4,7, gabezia material larriko egoeran leudeke; 688 pertsonek, azalduriko
itemetatik, gutxienez 4tan gabezia bat luke. Hurrengo taulan ikus dezakegun bezala, gabezia
materialak, batez ere, urtean behin oporretara joateko aukerarekin (biztanleriaren %29,7), uste
gabeko gastuei aurre egiteko zailtasunarekin (%18,7) eta maila txikiagoa batean, etxean
tenperatura egokia mantentzeko (%9,2) ezintasunarekin lotzen dira.
16. Taula - Etxebizitzen eta biztanleriaren gabeziaren eta gabezia material larriaren
adierazleak. Azpeitia. 2014
Pertsonak Etxebizitzak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
Atzerapenak fakturetan 4,4 641 4,7 259
Tenperatura egokia 9,2 1.334 9,3 518
Ustekabeko gastuak 18,7 2.730 18,6 1.034
Dieta egokia 2,5 364 2,4 134
Urteko oporrak 29,7 4.321 29,1 1.618
Autoa 5,7 837 11,0 615
Garbigailua 0,0 0 0,0 0
Kolorezko telebista 0,4 52 0,7 38
Telefonoa (finkoa edo sakelakoa) 0,0 0 0,0 0
Gabezia material larria [4 item edo gehiago] 4,7 688 5,4 299
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Azpeitiko gabezia material larriaren tasa Gipuzkoakoa (5,2) eta EAEkoa (5,2) baino txikiagoa da.
Distantzia are eta handiagoa da Espainia (6,2) eta bereziki, Europar Batasuneko (9,6) gabezia
tasarekin konparatzen badugu. Arlo honetan ere, beraz, Azpeitiko egoera inguruko lurraldeena
baina hobea dela esan daiteke.
7. Grafikoa - Gabezia material larriaren tasa lurralde ezberdinetan
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Behar Sozialei buruzko Inkesta. PGDI Pobrezia Modulua (2014); Errentari eta Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (2013).
4,7
5,2
5,2
6,2
9,6
0 2 4 6 8 10 12
Azpeitia (2014)
Gipuzkoa (2012)
EAE (2014)
Espainia (2013)
EB-28 (2013)
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 24
3.1.1.3. Lan intentsitate baxua
Aipatu berri ditugun diru-sarrera eta gabezia material larriaren adierazleez gain, eta lehen
aipaturiko langabezi tasak azaldu ostean, interesgarria da lan intentsitatearen adierazlea
barneratzea pobrezia eta bazterkeria egoeraren ikuspegi orokorra izateko. Izan ere, adierazle
honek eragina du bai etxe bateko diru-sarreren mailan, eta zeharka bada ere, gabezia material
egoera ezberdinetan. Lan intentsitate baxuaren adierazleak etxebizitzaren okupazio maila
neurtzen du; horretarako, lan egin dezaketen denbora guztiaren %20a baino gutxiago lan egiten
duten 18 eta 59 urte bitarteko pertsonak dituzten etxebizitzak hartuko ditugu kontuan5.
17. Taula - Etxebizitzen eta biztanleriaren lan intentsitate baxuaren tasa. Azpeitia. 2014
Pertsonak Etxebizitzak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
Lan intentsitate baxua 8,4 1.220 10,5 585
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014)
Azpeitian lan intentsitate baxuak biztanleriaren %8,4ari eta etxebizitzen %10,5ari eragingo lioke.
Egun Azpeitian beraz, 585 etxebizitzetan bananduriko 1.220 lagun inguru leudeke lan intentsitate
baxuko egoera batean. Gure inguruneari erreparatzen badiogu, lan intentsitateari dagokionean,
eta diru-sarrera eta gabezia material egoerekin azaldu bezala, Azpeitiko egoera hobeagoa dela
esan dezakegu. Gipuzkoa (%9,3) eta Europar Batasuneko (%10,7) lan intentsitate baxuaren tasa
baino txikiagoa du Azpeitiak. Ezberdintasuna areagotu egiten da EAEko (%12) edo Espainiako
(%15,7) lan intentsitate baxuaren tasarekin konparatzen badugu.
8. Grafikoa - Lan intentsitate baxuaren tasa lurralde ezberdinetan
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Behar Sozialei buruzko Inkesta. PGDI Pobrezia Modulua (2014); Errentari eta Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (2013).
5 Egoera honetan legoke, adibidez, bikote bat baldin eta bien artean astean 25 ordu baino gutxiago egingo balute lan aste
batetan.
8,4
9,3
12
15,7
10,7
0 2 4 6 8 10 12 14 16 18
Azpeitia (2014)
Gipuzkoa (2012)
EAE (2014)
Espainia (2013)
EB-28 (2013)
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 25
3.1.1.4. Pobrezia eta bazterketa arriskua (AROPE tasa)
AROPE6 tasaren arabera, pobrezia eta gizarte bazterketa arriskuan egongo lirateke beren diru-
sarreren maila pobrezia erlatiboaren atalasearen azpitik duten pertsonak edota gabezia material
larriak jasaten dituztenak edota enplegu baxuko etxeetan bizi direnak. Azpeitian AROPE tasaren
eragina %19,7koa da, eta hori termino absolutuetan 2867 pertsona inguru eta 1.267 etxe dira.
AROPE tasa kalkulatzeko aintzakotzat hartzen diren aldagaiei begira, herritarren %15,3a pobrezia
arriskuan dago edo diru-sarrera baxuak lituzke, %8,4ak lan intentsitate baxua eta %4,7ak gabezia
material larria egoeran legoke. 2.867 pertsona horietatik, 2.229k diru sarrera baxuak ditu, 1.220k lan
intentsitate baxua eta 688 gabezia material egoera larrian leudeke.
18. Taula - Biztanleriaren eta etxebizitzen pobrezia eta gizarte bazterketa arriskuaren tasa. Azpeitia 2014
Pertsonak Etxebizitzak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
Pobrezia-arriskua/Diru-sarbide baxuak 15,3 2.229 15,0 835
Gabezia material larria 4,7 688 5,4 299
Lan-intentsitate baxua 8,4 1.220 10,5 585
AROPE tasa 19,7 2.867 22,8 1.267
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Azpeitiko AROPE tasa (%19,7), Gipuzkoakoa (%22,7), EAEkoa (%22,7), Espainiakoa (%27,3) eta Europar
Batasunekoa baino baxuagoa da (%24,5). Kontuan izan behar dugu gainera, tasa hau neurtzeko
erabiltzen diren hiru adierazleetan Azpeitiak bere inguruneak baino tasa baxuagoak dituela, bai
pobrezia arriskuari dagokionean, bai gabezia materialei dagokionean eta bai lan-intentsitate
baxuari dagokionean (beti ere kontutan hartu behar bada ere Gipuzkoako datuak 2012koak direla).
9. Grafikoa - Pobrezia eta gizarte bazterketa arriskuaren tasa (AROPE) lurralde ezberdinetan
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Behar Sozialei buruzko Inkesta. PGDI Pobrezia Modulua (2014); Errentari eta Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (2013).
6 AROPE tasa Europear Batasunak berriki erabiltzen duen adierazlea da eta At Risk of Poverty and Exclusion esan nahi du.
15,3
4,7
8,4
19,7
16,8
5,2
9,3
22,7
18,5
5,2
12
22,7 20,4
6,2
15,7
27,3
16,7
9,6 10,7
24,5
0
5
10
15
20
25
30
Pobrezia-arriskua/ Diru-sarbide baxuak
Gabezia material larria Lan-intentsitate baxua AROPE tasa
Azpeitia (2014) Gipuzkoa (2012) EAE (2014) Espainia (2013) EB-28 (2013)
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 26
3.1.1.5. Biztanleria okupatuaren diru-sarrera baxuak
Lana pobreziaren aurkako babes nagusia izan bada ere, gero eta ohikoagoak dira langile pobreak
bezala ezagutzen diren pertsonak, hau da, nahiz eta lana egin (urtearen parte handi batetan
behintzat), pobrezia arriskuan bizi diren pertsona edo familiak. EU-SILC ikuspegiak langile pobreen
fenomenoa aztertzeko pobrezia arriskuaren tasaren adierazlea erabiltzen du. Biztanleria
okupatuaren adierazleak pobrezia erlatiboko egoeran dauden etxeetan bizi diren 18 urte edo
gehiago dituzten pertsona okupatuen proportzioa adierazten du (gutxienez datu hau jaso aurreko
urtean zazpi hilabetez). Adierazle hau medio, azken urteetan areagotuz doan fenomenoaren
irismena azter dezakegu, langile pobreena hain zuzen ere. Egun enplegua bada ere oraindik
pobreziaren aurrean babesteko tresna nagusia, enplegu bat eduki arren pobreziaren atalase jakin
batzuk gainditzen ez dituzten langileak ditugu, enpleguaren ahalmen integratzailea zalantzan
ipiniaz.
Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta erreferentziatzat hartuta, 18 urtetik gorako pertsona
okupatuen %7ak diru-sarrera baxuak ditu, hau da, %7ak ez du pobrezia erlatiboa zehazteko
finkatutako diru-sarreren muga gainditzen.
19. Taula - Biztanleria okupatuaren diru-sarrera baxuen tasa. Azpeitia 2014
Tasa (%) Eragindako pertsonak
Diru-sarrera baxuak 7,0 362
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Langileen arteko pobreziaren nondik norakoa enpleguarekin lotutako ezaugarri ezberdinen
arabera nolakoa den aztertzen badugu, autonomo gisa lan egiten dutenen artean (%17,1), aldi
baterako kontratua (%9,7) edota lanaldi partziala burutzen dutenen artean (%11,5) diru-sarrera
baxuak dituztenen portzentajea handiagoa dela ikus dezakegu. Aldiz, sektore pribatuan lan egiteak
(%4,2), lanaldi osoa izateak (%6,2) eta batez ere, kontratu mugagabea izateak (%3,4) pobrezia
erlatiboaren arrisku hori murrizten dute7.
20. Taula - Biztanleria okupatuaren diru-sarrera baxuen tasa enpleguaren ezaugarri ezberdinen arabera. Azpeitia 2014
Tasa (%)
Egoera profesionala Autonomoak 17,1
Sektore pribatuko langileak 4,2
Sektore publikoko langileak 6,3
Kontratu-mota Mugagabea 3,4
Aldi baterakoa 9,7
Lanaldi mota Osoa (astean 30 ordu ego gehiago.) 6,2
Partziala (astean 30 ordu baino gutxiago) 11,5
Guztira
7,0
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Azpeitiko biztanleria okupatuaren diru sarrera baxuen tasa (%7) Gipuzkoaren berdina da (%7); aldiz,
enplegu bat izanik ere, diru-sarrera baxuak dituztenen portzentajea handiagoa da Europar
Batasunean (%9) eta Espainian (%10,5).
7 inkesta honetan sektore publikoan lan egiten dutela azaldu dutenen kopurua oso baxua izan da, eta hortaz, posible da euren enpleguaren ezaugarriak ez izatea sektore publikoko langileen egoeraren adierazgarri
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 27
10. Grafikoa - Biztanleria okupatuaren diru-sarrera baxuen tasa lurralde ezberdinetan
(tasa %)
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Errentari eta Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (2013).
3.1.1.6. Pobreziaren arraila
Pobreziaren fenomenoa behar bezala ezagutzeko ezinbestekoa da, bere eragina aztertzeaz gain,
erakusleren bat zehazten saiatzea, horren intentsitatea ezartzea ahalbidetzen duen bat, horrela
larritasun maila ezagutzeko. Pobreziaren intentsitatea neurtzeko neurririk ezagunena, Errentari eta
Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikek (EU-SILC) ere eskaintzen dutena,
pobreziaren arrail gisa ere ezagutzen dena da8.
Taulak adierazten duen moduan, Azpeitian diru-sarrera baxuak dituztenen diru-sarrerak, pobrezia
arriskuaren atalasea baino %28,7 baxuagoak lirateke. Beste era batean esanda, Azpeitian pobrezia
arriskuan bizi diren bataz besteko diru sarrera 615 eurokoa da: bere diru sarrerak %28 handiagoak
balira –hau da 176 euro handiagoak balira− pobrezia arriskutik at egongo lirateke.
21. Taula - Pobreziaren arraila. Azpeitia 2014
Diru-sarrera baliokideen erdiko balioaren % 60aren gaineko %
Pobreziaren arraila 28,7
Diru-sarreraren erdiko balioa 1.319,0
Pobreziaren atalasea 791,4
Biztanleria pobrearen diru-sarreraren erdiko balioa 615,0
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
8 Pobreziaren arraila edo, halaber, pobreziaren intentsitate (ingelesez, poverty gap) deritzonaren adierazlea pobreziaren atalasearen (gizarte transferentzien ondoren diru-sarrera baliokideen erdiko balioaren % 60tik aurrera neurtua) eta atalase horren azpitik dauden pertsonen kontsumo unitateko diru-sarreren erdiko balioaren artean dagoen desberdintasuna azaltzen duen adierazlea da, pobrezia atalasearen portzentaje gisa adierazia. Beste modu batera esanda, adierazle honek pobreziaren atalasearen eta pertsona pobreen diru-sarreraren erdiko balioaren artean dagoen distantzia edo zuloa neurtuko luke.
7,0
7,0
10,5
9,0
0 2 4 6 8 10 12
Azpeitia (2014)
Gipuzkoa (2012)
Espainia (2013)
EB-28 (2013)
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 28
Gipuzkoan pobreziaren arraila %25,8koa da eta Europar Batasunean %23,8koa; hortaz, Azpeitian
pobreziaren intentsitatea Gipuzkoakoa eta Europar Batasunekoa baino zertxobait handiagoa dela
esateko moduan gaude; hau da, Azpeitian diru sarrera baxuak dituztenak pobrezia atalasetik
urrunago daude: Azpeitiko pobreak Europakoak baino pobreagoak dira, beraz. Aldiz, Espainiako
pobreziaren arraila handiagoa da (%30,9) Azpeitikoa baino eta Espainiako pobreen diru-sarreren
erdiko balioa are eta gehiago urrunduko litzakete pobreziaren atalasetik.
11. Grafikoa - Pobreziaren arraila lurralde ezberdinetan
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Errentari eta Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (2013).
3.1.1.7. Hilabete bukaerara iristeko norberak hautemandako zailtasuna
Herritarrek hilabete bukaerara iristeko hautemandako zailtasuna nolakoa den ikusiko dugu jarraian.
Aldagai hau, subjektiboa izanik ere, pobreziaren beste adierazle bat bezala erabili ahal dugu.
Azpeitiko herritarren %32,2ak, hau da, 4.692 pertsonek eta 1.774 etxebizitzek zailtasunen bat
adierazten dute hilabete bukaerara iristeko. Zailtasun maila larrienak dituztela azaltzen dituztenei
erreparatuz, Azpeitian termino absolutuetan 1.588 pertsona inguru (%10,9) eta 584 (%10,4)
etxebizitza leudeke hilabete bukaerara ia ezinean edota nekez iristen direnak.
22. Taula - Biztanleriaren eta etxeen banaketa, hilabete bukaerara iristeko norberak hautemandako zailtasunaren arabera. Azpeitia 2014
Pertsonak Etxeak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
[1] Ia ezinean 2,4 354 3,2 181
[2] Nekez 8,5 1.234 7,2 403
[3] Zailtasunez 21,3 3.104 21,4 1.190
[1]+[2]+[3] Nekez edo zailtasunez 32,2 4.692 31,9 1.774
[4] Erraz antzean 42,2 6.149 42,6 2.370
[5] Erraz 21,6 3.146 21,8 1.213
[6] Oso erraz 4,0 585 3,7 208
Guztira 100,0 14.572 100,0 5.565
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
28,7
25,8
30,9
23,8
0 5 10 15 20 25 30 35
Azpeitia (2014)
Gipuzkoa (2012)
Espainia (2013)
EB-28 (2013)
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 29
Hilabete bukaerara iristeko norberak hautemandako zailtasunen aldagaia subjektiboa dela aipatu
berri dugu. Jarraian, aldagai hau, atal honetan hizpide izan ditugun pobrezia eta gabeziaren
adierazle objektibo ezberdinekin gurutzatuko dugu. Pobrezia arriskuan daudenei erreparatzen
badiegu, %67,5ak hilabete bukaerara iristeko zailtasunak dituela adierazten du. Pobrezia larrian
daudenen artean (%73,5) eta lan intentsitate baxuan daudenen artean (%74,1) are eta handiagoa da
hilabete bukaerara iristeko zailtasunak dituztela adierazten dutenen portzentajea. Gabezia material
larrian dauden guztiak adierazten dute hil bukaerara iristeko zailtasunak dituztela. Halere, pobrezia
egoera ezberdinetan aurkitzen diren herritar guztiek ez dute hilabete bukaerara iristeko zailtasunik
hautematen; esaterako, pobrezia arriskuan dagoen %32,5ak, pobrezia larrian dagoen %26,5ak eta
lan intentsitate baxua duen %25,9ak hilabete bukaerara iristeko zailtasunik ez duela azaltzen du.
Ziurrenik hemen eragina izango du, norbanakoek edo familiek dituzten aurrezki edota babes
familiarrak, eta baita ere pertsona bakoitzaren espektatibak eta beharrezkotzat jotzen dituen
gastuak.
Taula honetako datuek beste irakurketa bat egitea ere ahalbidetzen digute ordea. Izan ere,
hilabete bukaerara iristeko zailtasunak hautematen dituzten guztiak ez daude pobrezia arriskuan,
pobrezia larri egoeran, gabezia material larriekin edota lan-intentsitate baxuko egoeran. Modu
honetara, pobrezia arriskuan ez dagoen %25,6ak eta pobrezia larrian ez dagoen %30,1ak ere,
hilabete bukaerara iristeko zailtasunak hautematen ditu. Gabezia material larririk ez duen %28ak eta
lan intentsitate baxuko egoeran ez dagoen %29,2ak ere hil bukaerara iristeko arazoak dituela
adierazten du. Hortaz, pobrezia eta bazterkeria neurtzeko erabilitako adierazle objektiboek
pobrezia eta bazterkeria egoeratik kanpo kokatzen dituzten herritar batzuk ere hilabete bukaerara
iristeko arazoak azaltzen dituzte. Eta alderantziz, adierazle horiei jarraiki pobrezia edota
bazterkeria egoeran dauden herritarren portzentaje batek ez du hilabete bukaerara iristeko
zailtasunik hautematen. Ondorioz, pobrezia arriskua eta pobrezia larriaren atalaseak egoeraren
argazki bat ateratzeko baliogarriak direla ukatu gabe, aintzat hartu beharreko beste faktore anitz
ere badirela ezin dugu ahantzi pobrezia eta bazterkeriaren irismen zehatzago bat izan asmoz.
Halere, agerikoa da hilabete bukaerara iristeko hautemandako zailtasuna pertzepzio subjektiboa
izanik ere, hertsiki lotua dagoela pobrezia eta bazterkeria neurtzeko erabili ditugun adierazle
objektiboekin.
23. Taula - Biztanleriaren eta etxeen banaketa, hilabete bukaerara iristeko norberak hautemandako zailtasunaren arabera. Azpeitia 2014
[1]+[2]+[3] Nekez edo zailtasunez
[4]+[5]+[6] Erraz antzean edo erraz
Pobrezia arriskua Bai 67,5 32,5
Ez 25,6 74,4
Pobrezia larria Bai 73,5 26,5
Ez 30,1 69,9
Gabezia material larria Bai 100,0 0,0
Ez 28,0 72,0
Lan intentsitate baxua Bai 74,1 25,9
Ez 29,2 70,8
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 30
3.1.1.8. Pobrezia energetikoa
Pobrezia energetikoaren kontzeptuak garapen ezberdina izan du Europan, eta Irlanda eta
Erresuma Batuan salbu, egun ez du definizio argi eta bateraturik. Halere, gero eta arreta gehiago
eskaintzen zaio pobrezia energetikoaren kontzeptuari eta pixkanaka, ikerketa eta politika publiko
ezberdinetan barneratzen ari da.
Oro har, pobrezia energetikoa etxeko beharrak asetzeko adinako energia-zerbitzuak (gasa,
elektrizitatea, etab.) ordaintzeko gai ez diren edo euren diru-sarreren gehiegizko zati bat euren
etxeen energia-faktura ordaintzera bideratzen duten etxeek jasaten dituzten egoerekin lotzen da.
Agerikoa da pobrezia energetikoan diru-sarrera baxuak izateak duen eragina, baina fenomenoa
bere osotasunean aztertzeko etxebizitzen energia-eraginkortasuna edota energiaren prezioak
dituen ondorioak ere aintzakotzat hartu behar dira.
3.1.1.8.1. Pobrezia energetikoa etxeen pertzepzioan oinarrituta
Pobrezia energetikoaren irismena neurtzeko honako hiru aldagai hauek hartzen dira kontuan:
- Etxebizitza tenperatura egoki batean mantentzeko aukera;
- Azken urtean zailtasun ekonomikoak medio etxea mantentzearekin loturiko erreziboak
ordaintzean izandako atzerapena;
- Etxebizitzako hezetasunak.
Adierazle honek izaera subjektiboa du baina egun, bera da Europar Batasuneko herrialdeen artean
pobrezia energetikoaren irismena alderatzea ahalbidetzen duen adierazle bakarra.
Azpeitiko emaitzei erreparatzen badiegu, biztanleriaren %9,2ak bere etxea hilabete hotzetan
tenperatura egokian mantentzeko ahalmenik ez duela adierazten du eta %3,9ak azken urtean
atzerapenen bat izan duela energiarekin lotutako gastuekin. Bestalde, herritarren %10,9ak (611
etxebizitza) etxean itoginak edo hezetasunak dituela azaldu du. Hiru arazoak dituztenei
erreparatuz, Azpeitian biztanleriaren %1,1a litzake kaltetua, 78 etxeetan bananduriko 162 pertsona.
Hizpide izan ditugun pobrezia energetikoaren adierazle horietatik abiatuta kalkulatzen da pobrezia
energetikoaren adierazle sintetikoa. Azpeitiari dagokionean, %16,6koa da bere irismena (%16,9a
etxebizitzak hartzen baditugu erreferentziatzat).
24. Taula - Etxeen eta biztanleriaren pobrezia energetikoaren tasa. Azpeitia 2014
Pertsonak Etxeak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
[1] Tenperatura egokia 9,2 1.334 9,3 518
[2] Atzerapenak ordainagiriak ordaintzerakoan 3,9 567 4,3 237
[3] Hezetasunak 10,9 1.588 11,0 611
Hiru itemak daude 1,1 162 1,4 78
Gutxienez item bat dago 18,8 2.746 18,6 1.036
Pobrezia energetikoaren adierazle sintetikoa 16,6 16,9
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 31
Jarraian, beste adierazleekin egin den moduan, pobrezia energetikoa neurtzeko kontuan izan
ditugun aldagaien datuen konparazioa egingo dugu. Hilabete hotzetan etxea tenperatura egokian
mantentzeko zailtasunak dituztela adierazi dituztenei erreparatuz, Azpeitiko tasa (%9,2) Europar
Batasunekoa baino zertxobait txikiagoa dela ikus dezakegu (%10,8). Halere, Azpeitian etxea
tenperatura egokian mantentzeko zailtasunak dituztela adierazten dutenen portzentajea
Espainiakoa (%8) eta Gipuzkoako baino handiagoa da (%6,1). Ordainagiriak ordaintzeko atzerapenak
dituzten herritarren kopurua aldiz baxuagoa da Azpeitian, Gipuzkoan (%4,5), Espainian (%8,3) eta
Europar Batasunean baino (%10,1). Hezetasunei begira, Azpeitian, Gipuzkoan (%9,1) baino herritar
gehiagok azaltzen dute hezetasun arazoak dituztela euren etxebizitzetan, baina halere Espainia
(%16,7) eta Europar Batasuneko (%15,7) datuetatik urrun daude.
Pobrezia energetikoa neurtzeko aintzat hartu ditugun hiru item-ak batera kontuan izanez gero,
agerikoa da Azpeitiko pobrezia energetikoaren tasa (%1,1), Gipuzkoako baino larriagoa dela (%0,4),
portzentajea baxua bada ere. Bukatzeko, pobrezia energetikoaren irismena handiagoa da Azpeitian
Gipuzkoan baino (13); Espainia (20,5) eta Europar Batasuneko (23,7) pobrezia energetikoaren
adierazle sintetikoa aldiz, askoz ere altuagoa da.
25. Taula - Pobrezia energetikoaren tasa lurralde ezberdinetan (%)
Azpeitia (2014)
Gipuzkoa (2012)
Espainia (2013)
EB-28 (2013)
[1] Tenperatura egokia 9,2 6,1 8,0 10,8
[2] Atzerapenak ordainagiriak ordaintzerakoan 3,9 4,5 8,3 10,1
[3] Hezetasunak 10,9 9,1 16,7 15,7
Hiru itemak daude 1,1 0,4 -- --
Gutxienez item bat dago 18,8 16,0 -- --
Pobrezia energetikoaren adierazle sintetikoa 16,6 13,0 20,5 23,7
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Errentari eta Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (2013).
3.1.1.8.2. Etxeetako gastuen eta diru-sarreren arteko harremanean oinarritutako pobrezia
energetikoa
Behin Azpeitian pobrezia energetikoak duen irismena ikusita, energia-gastuen eta etxebizitzetako
diru-sarreren arteko harremana nolakoa den ikusiko dugu. 2014ko Azpeitiko Premia Sozialei
buruzko Inkestaren arabera, Azpeitiko etxebizitzen urteko argindarraren bataz besteko gastua
669,1 eurotakoa da, gasa edota beste erregaiena berriz 622,4 eurokoa. Bi gastuak batuaz, Azpeitiko
etxebizitza bakoitzaren urteko energia gastua 1.291 eurotakoa da, hilean 107,6 euro.
26. Taula - Etxebizitzetako urteko bataz besteko energia-gastua lurralde ezberdinetan
Azpeitia (2014)
Gipuzkoa (2012)
EAE (2013)
Espainia (2013)
Argindarra 669,1 750 652,93 745,35
Gasa edo beste erregai batzuek 622,4 550 505,36 427,5
Argindarra, gasa eta beste erregai batzuek 1.291,5 1.300 1.158,29 1.172,85
Iturriak: Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketaren inguruko Inkesta 2012; EIN. Familia Aurrekontuen Estatistikak (FAE).
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 32
Jarraian etxeen energia-gastua eta diru-sarreren arteko harremana nolakoa den ikusiko dugu.
Azpeitiko etxeek beren diru-sarrera garbi guztien %5,7a elektrizitate, gas edo etxearen esparruan
erabilitako beste edozein erregairen ordainagiriak ordaintzeko erabiltzen dituzte. Etxebizitzen
%47,3k eta pertsonen %41,2ak bere diru-sarreren %5a baino gehiago bideratzen du energia-gastuak
ordaintzera. Etxebizitza horien %9,9ari gainera, bere diru-sarreren %10 baino gehiago suposatzen
dio energia-gastuei aurre egitea. Etxeen gastu eta diru-sarreretatik abiatutako pobrezia
energetikoaren atalasea %10ean kokatzea aukeratu izan ohi da, pobretzat joaz diru-sarrera garbien
%10 gainditzen duten energia-gastua duten etxeak. Irizpide honi jarraiki, Azpeitian 550 etxebizitza
eta 1.107 pertsona inguru leudeke energian neurriz kanpoko gastua dutenak.
27. Taula - Energia-gastuen eta etxeko diru-sarrera guztien arteko harremana. Azpeitia 2014
Pertsonak Etxeak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
Energia-gastua ≤ diru-sarreren % 5 58,8 8.574 52,7 2.934
Energia-gastua > diru-sarreren % 5 41,2 5.998 47,3 2.631
Energia-gastua > diru-sarreren % 10 7,6 1.107 9,9 550
Diru-sarreren gaineko energia-gastuaren % 5,4 5,7 --
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Azpeitiko herritarrek energi-gastuetara bideratzen dituzten zenbatekoak gipuzkoarren antzekoak
direla ikusi dugu. Diru-sarreren gaineko energia-gastuaren portzentajea ere antzekoa da, zertxobait
altuagoa Azpeitian (%5,7) Gipuzkoan baino (%5,3) baina erreferentziazko urteak ezberdinak direla
ahantzi gabe. Espainiako hiritarrek aldiz, euren diru-sarreren %6,5 bideratzen dute energia gastuak
ordaintzera. Energia gastuak ordaintzeko etxeko diru-sarreren %10a baino gehiago erabiltzen duten
etxebizitzei dagokionean, portzentajeak Gipuzkoako beretsuak dira (%9,4). Espainian aldiz,
etxebizitza gehiago dira gehiegizko energia gastuak lutekenak (%16,6). Lurralde eta etxebizitzen
diru-sarreren gaineko energia-gastuen arteko konparazioa egitean, ezin dugu ahantzi diru-sarrerak
etxe eta lurralde batzuetatik bestera asko aldatu daitezkeela. Honela, posible da energia-gastua
berdina izanik ere, diru-sarrera baxuak medio, sarrera horien portzentaje handiagoa bideratu behar
izatea energia-gastuetara.
28. Taula - Energia-gastuen eta etxeko diru-sarrera guztien arteko harremana lurralde ezberdinetan
Azpeitia (2014)
Gipuzkoa (2012)
Espainia (2012)
Energia-gastua > diru-sarreren % 10 9,9 9,4 16,6
Diru-sarreren gaineko energia-gastuaren % 5,7 5,3 6,5
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketaren inguruko Inkesta 2012; Pobreza energética en España 2014 a partir de la Encuesta de Presupuestos Familiares del INE.
Hurrengo taulan lehen azaldutako bi ikuspegiak jorratzen dira. Erizpide zabalena erabili ezkero, hau
da, behintzat adierazle baten presentzia, pobreza eneretikoa etxe guztien %18,5 batetan agertzen
dela azpimarkatu daiteke. Hiru adierazleen presentzia, berriz, soilik %0,9an.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 33
29. Taula – Pobrezia energetikoaren adierazle batzuen konbinazioaren emaitzak. Azpeitia 2014
Pertsonak Etxeak
Tasa (%) N Tasa (%) N
[a] Gastu energetikoa>10% guztirako diru-sarbideak 7,6 1.107 9,9 550
[b] Tenperatura egoki mantentzeko ezintasuna 9,2 1.334 9,3 518
[c] Energia-erreziboak ordaintzean atzerapenak 3,9 567 4,3 237
Adierazle bakarraren presentzia 12,0 1.752 14,4 803
Bi adierazleren presentzia 2,8 406 3,2 176
Hiru adierazleen presentzia 1,0 148 0,9 50
Soilik gehiegizko gastua [a] 6,0 874 8,1 449
Soilik hautemate subjektiboa [b] edo [c] 8,2 1.199 8,6 479
Bi ikuspegien presentzia [a] eta [b]/[c] 1,6 233 1,8 101
Gutxienez adierazle baten presentzia[a] edo [b] edo [c] 15,8 2.306 18,5 1.029
3 adierazleetariko bat ez izatea 84,2 12.266 81,5 4.536
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
3.1.1.9. Gabezia ekonomikoko egoerak
Pobrezia eta gabezia ekonomikoari dagokion atalarekin amaitzeko, arazo ekonomikoen ondorioz
herritarrek eguneroko bizimoduarekin loturik dauden ze arazoei egin behar izan dieten aurre jakin
nahi izan dugu. 29 taulan ikusi ahal dugun bezala, aisialdirako gastuak murrizteko premia izan da
arazorik ohikoena, etxebizitzen %41ak eta 5.981 pertsona inguruk gastu hauek murriztu dituztela
azaldu dute. Etxebizitzen laurdenetan (%24,5) gastu energetikoak murrizteko premia izan dutela
azaldu dute eta %17,7ak jantzi eta zapaten oinarrizko gastuak murriztu behar izan dituzte. Hamar
etxebizitzatik batek ohiko diren harreman sozialetan galera izan dute (%10,8) eta arazo
ekonomikoei aurre egiteko modu nabarmenean baliatu behar izan dituzte aurrezki propioak (%9,6).
30. Taula - Arazo ekonomikoen ondorioz, azkenengo urtean ondorengo arazoei aurre egin behar izan dieten etxebizitzetako pertsonen proportzioa
% Kopurua
Etxebizitzatik alde egiteko, berehalakoa izan edo ez, mehatxuren bat jaso dute 0,3 50
Botikaren bat erosteari utzi diote, edo ez dute izan mediku-tratamenduren bat jarraitzerik
1,4 200
Ezin izan dute egokia den elikadura-dietarik jarraitu 2,6 385
Oinarrizko elikadura-gastuak murriztu behar izan dituzte 4,6 665
Argia, ura, gasa edo telefonoa etetearen ohartarazpenak izan dituzte 4,8 700
Laguntza ekonomikoa eskatzeko premia izan dute lagun, auzoko edo senideei 5,9 854
Laguntza ekonomikoa eskatzeko premia izan dute erakunde sozial publiko edo pribatuei
6,7 977
Modu nabarmenean baliatu behar izan dituzte aurrezki propioak 9,6 1.395
Ohiko diren harreman sozialetan galera izan dute 10,8 1.569
Jantzi eta zapaten oinarrizko gastuak murriztu behar izan dituzte 17,7 2.579
Etxebizitzako gastu energetikoak murrizteko premia izan dute 24,5 3.567
Aisialdirako gastuak murrizteko premia izan dute 41,0 5.981
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
3.1.2. Gizarte desberdintasuna
Gai honi buruz aurretik egindako lanetan esan den bezala, nahiz eta gizarte desberdintasuna eta
desberdintasun ekonomikoa ez diren termino parekagarriak −gizarte desberdintasuna, dimentsio
anitzeko fenomenoa izanik, oso esparru desberdinen gainekoa izan daiteke, esaterako, legearen
edo hezkuntzaren esparrukoa−, eztabaidaezina da, eta are gehiago gurea bezalako kontsumo
gizarte batean, desberdintasun ekonomikoa gizarte desberdintasunaren zati esanguratsua dela.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 34
Pobrezia eta desberdintasuna ez dira ezta ere sinonimoak eta beharrezkoa da beraz, pobreziatik at,
desberdintasun adierazleei erreparatzea ere. Desberdintasun ekonomikoaren azterketaren
barruan, errentaren banaketaren desberdintasunari buruzko azterketak, zalantzarik gabe, leku
nagusi bat du. Eman daitezkeen arrazoiak hainbat dira. Lehendabizi, errenta pertsonala, bai
enplegutik datorrena, bai transferentzia sozialetatik datorrena, gaur egun gizabanakoen kontsumo
aukeren oinarrizko mugatzailea da eta, beraz, ongizate materialaren adierazle eztabaidaezina da,
hau zentzu zabalean hartuta. Bigarren, diru-sarreren banaketak zuzenean politika ekonomiko eta
sozialen ohiko tresnen bidezko eragina jasan dezakeelako, zerga eta transferentzien bidez,
funtsean. Eta azkenik, errenta magnitudeari buruz informazio estatistikoa dagoelako, nahiko
fidagarria eta aldizka jasotzen dena.
Horregatik guztiagatik, eta Azpeitiko ezberdintasun sozialaren panoramika bat eskaintzeko
helburuarekin, atal honetan diru-sarreren desberdintasunaren adierazle ezagunenetako bi, Gini
koefizientea eta S80/S20 erlazio edo indizea, aztertuko ditugu jarraian.
3.1.2.1. Gini koefizientea
Gini koefizientea lurralde jakin batean diru-sarreren desberdintasuna edo aberastasunaren
desberdintasuna neurtzeko gehien erabiltzen den neurrietako bat da. Halaber, mundu osoan
gehien erabiltzen den errentaren desberdintasun neurrietako bat da, Eurostat, ELGE edo Munduko
Bankua bezalako erakundeek aldizka eskaintzen dituzten adierazleen barruan dago, eta oso
erabilgarria da lurralde jakin baten gizarte desberdintasunaren baldintzak ezagutzeko eta beste
batzuekin alderatzeko.
Metodologiaren ikuspegitik, koefiziente honek banatutako biztanleriaren pisu metatuaren eta
eskuragarri duten errentaren pisu metatuaren arteko erlazioa adierazten du. Emaitza, zero eta
ehun artean dagoen balio bat da, non zerok berdintasun perfektua adierazten duen (pertsona
guztiek diru-sarrera berdinak dituzte) eta ehunek, erabateko desberdintasuna (pertsona batek
diru-sarrera guztiak ditu eta gainerakoek bat ere ez).
31. Taula - Gini koefizientea. Azpeitia 2014
Azpeitia (2014)
Gini koefizientea 25,4
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Azpeitiko datuen arabera, Gini koefizientea 25,4koa da. Bere inguruko herrialdeekin konparatuz,
Gipuzkoa (27,2), EAE (27,1), Europar Batasuna (30,7) eta Espainiako (33,7) Gini koefizientea
Azpeitikoa baino handiagoa dela ikus dezakegu. Hortaz, Azpeitiko biztanleriaren diru-sarreren
arteko ezberdintasuna bere inguruko herrialdeetakoa baino apalagoa da9.
9 Badirudi gizarte ezberdintasun maila txikiagoak Euskal Herriko ezagarri izan direla aspalditik. 1987 urtean Max Weber –
soziologia klasikoaren sortzaile nagusienetakoa− horrela zioen: “Al contrario de lo que sucede en el interior de España, donde hay grandes latifundios y costumbres feudales, aquí no se hacen distingos entre clases. Por ejemplo, en la mesa de la fonda, nadie recibe más atención que los demás”.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 35
12. Grafikoa – Giniren koefizientea lurralde ezberdinetan
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Behar Sozialei buruzko Inkesta. PGDI Pobrezia Modulua (2014); Errentari eta Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (2013).
3.1.2.2. S80/S20 erlazioa
Adierazle hau (ingelesez, income quintile share ratio), diru-sarreretan oinarritutako
desberdintasunaren fenomenora hurbiltzen da diru-sarrera baliokide handienak dituzten pertsonen
%20k jasotako diru-sarrera guztien eta diru-sarrera baliokide txikienak dituztenen %20k jasotakoen
arteko erlazioa adierazten duen neurri baten bidez. Eurostat-ek erabili ohi duen neurria da eta diru-
sarreren desberdintasuna neurtzen du. Kozienteak adierazten du diru-sarrera handienak dituzten
lurralde jakin bateko pertsonen %20k diru-sarrera txikienak dituzten pertsonen %20k baino X bider
errenta handiagoa duela. Azpeitiko S80/S20 adierazlea −diru-sarrera handienak dituen
biztanleriaren %20aren errenta eta diru-sarrera txikienak dituztenen %20arena lotzen dituena−
3,53ekoa da. Horrek esan nahi du diru gehien duen biztanleriak diru gutxien duen biztanleriak baino
3,53 bider diru-sarrera handiagoak dituela. Bestalde, Azpeitiko biztanleriaren diru-sarrera guztiak
kintiletan banatuz gero, diru-sarrera txikienak dituztenen %20ak errenta osoaren %9,37a
kontzentratzen duela ikus dezakegu. Aldiz, diru-sarrera altuenak dituen %20ak Azpeitiko errenta
osoaren %33,11 jasotzen du.
32. Taula - Kintilen eta S80/20 adierazlearen araberako diru-sarrera guztien banaketa. Azpeitia 2014
1. kintila 2. kintila 3. kintila 4. kintila 5. kintila S80/S20
Azpeitia 2014 9,37 14,09 19,19 24,25 33,11 3,53
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Azpeitiko S80/S20 adierazlea, Gipuzkoa (3,8), EAE (4,2), Europar Batasuna (5) eta Espainiakoa (6,3)
baino txikiagoa da. Hortaz, Azpeitian diru-sarrera altuenak dituztenen eta diru-sarrera baxuenak
dituztenen arteko aldea txikiagoa dela esan dezakegu. Ondorioz, gizarte desberdintasuna
neurtzeko erabili ditugun bi adierazleek, Gini koefizientea eta S80/S20 harremana, Azpeitian gizarte
desberdintasunak duen irismena bere inguruko herrialdeena baino zertxobait baxuagoa dela
adierazten dute.
25,4
27,2
27,1
33,7
30,7
0 5 10 15 20 25 30 35 40
Azpeitia (2014)
Gipuzkoa (2012)
EAE (2014)
Espainia (2013)
EB-28 (2013)
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 36
13. Grafikoa - S80/S20 ratioa lurralde ezberdinetan
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialen Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Behar Sozialei buruzko Inkesta. PGDI (2014); Errentari eta Bizi Baldintzei buruzko Europar Batasuneko Estatistikak (2013).
3.1.3. Gizarte bazterketako egoerak
Gizarte bazterketa bizitzaren eremu ezberdinetan ematen diren urruntze sozialaren prozesuekin
dago lotua, eta errentarekin lotutako pobrezia baino haratago kokatzen da. Horrenbestez, bere
neurketa, pobreziaren fenomenoak baino konplexutasun handiagoak ditu barneratzen dituen
dimentsio anitzak medio. Gizarte bazterketaren fenomenora hurbildu asmoz atal honetan bertan
AROPE tasa aztertu dugu, baina tasa honek alderdi ekonomiko eta materialak bakarrik hartzen ditu
kontuan eta ez digu ahalbidetzen gizarte bazterketa bere osotasunean aztertzea.
3.1.3.1. Gizarte bazterketa FOESSA Fundazioaren adierazleen sistemaren bidez
AROPE tasak erakutsitako gabeziak osatu asmoz, gizarte bazterketaren fenomenoa aztertzeko
FOESSA Fundazioak eginiko hurbilketan oinarrituko gara. FOESSAren hurbilketak, bazterketan
eragina izan ahal duten dimentsio guztiak hartzen ditu kontuan. Eredu honek gizarte bazterketaren
baitan 8 dimentsio ezberdintzen ditu eta bakoitzean adierazle ezberdinak barneratzen ditu.
Guztira, FOESSA-k erabiltzen dituen 35 adierazle izango ditugu kontuan10.
10 Kontutan hartu behar da adierazle hauek oso egoera bereziak hartzen dituztela kontutan eta, gainera, laginketa-errorea
handia dela inkesta honetan. Honek esan nahi du taulan agertzen diren emaitzak, kasu batzuetan, zalantzagarriak direla eta jarraian azalduko den adierazle sintetikoa kalkulatzeko balio dutela batik bat.
3,5
3,8
4,2
6,3
5
0 1 2 3 4 5 6 7
Azpeitia (2014)
Gipuzkoa (2012)
EAE (2014)
Espainia (2013)
EB-28 (2013)
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 37
33. Taula - Gizarte bazterketaren FOESSA adierazleak. Datu erlatiboak eta absolutuak, pertsona eta etxeenak. Azpeitia 2014
Pertsonak Etxeak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
1. Erreferentziazko pertsona duela urtebete edo gehiago langabezian dagoen etxeak. Ekonomiaren edo etxebizitzaren titularitatearen ikuspegitik etxea osatzen duten pertsonek nagusitzat hartzen duten pertsona da.
6,2 903 5,1 286
2. Erreferentziazko pertsonak bazterketa-enplegu bat (lan kontraturik gabeko bat) duen etxeak. Jatorrizko adierazle sisteman aldagai honen helburua bere edukiagatik bazterketako enplegutzat har daitezkeenak (saltzaile ibiltariak, kartoi-biltzaileak, nekazaritzako aldi baterako peoiak, etab.) dituzten erreferentziazko pertsonak identifikatzea bazen ere, Azpeitian egindako lanean, horrelako egoerarik detektatu ez denez, adierazlea aldatzera eta bazterketako enplegua eta kontraturik gabeko enplegua parekatzera jo da.
0,3 46 0,8 46
3. Erreferentziazko pertsonak bazterketako enplegua (Gizarte Segurantzaren estaldurarik gabe) duen etxeak.
0,4 58 0,8 42
4. Pertsona okupaturik, pentsiodunik zein kotizatu dutenen langabeziagatiko prestaziorik gabeko etxeak.
3,7 534 4,5 249
5. Pertsonak langabezian, eta azken urtean lanbide-prestakuntzarik jaso gabe, dituzten etxeak.
20,2 2.950 14,7 818
6. Pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak. 16 eta 64 urte bitarteko adinak dituzten kideetako inork okupaziorik ez duen etxeak dira.
1,1 161 2,5 137
7. Muturreko pobrezia: famili errenta baliokidearen % 30aren azpitiko sarrerak. Adierazle hau prestatzeko, jarraitu egin da sarrera baliokideen erdiko balioa kalkulatzeko Eurostat-en EU-SILC metodologia.
2,1 304 1,6 87
8. Ekonomiak aukerarik ematen ez diela eta, gizartearen % 95 baino gehiagorentzat oinarrizkoa den ondasunen bat ez duten etxeak. Ekipamendu hauek sartzen dira: ur korrontea, ur beroa, elektrizitatea, hondakin urak ateratzea, bainugela osoa, sukaldea, garbigailua, hozkailua.
0,0 0 0,0 0
9. Batasunetik kanpoko herritartasuna duen 18 urte edo gehiagoko pertsonaren bat duten etxeak.
4,7 690 5,1 286
10. Hauteskundeetan parte hartzen ez duten –interes faltagatik edo ezertarako balio ez duela uste dutelako-eta inolako herri erakunderen kide ez diren etxeak.
6,0 870 7,5 418
11. Eskolatu gabeko 3 eta 15 urte bitarteko pertsonak dituzten etxeak.
0,0 0 0,0 0
12. 16 eta 65 urte bitarteko inork ikasketarik ez duen etxeak. 16 eta 44 urte bitartekoak, OHO, DBH edo Eskola Graduatua osatzeke; 45 eta 64 urte bitartekoak, 5 urte baino gutxiago eskolan.
0,6 92 0,6 31
13. 64 urtetik gorako pertsona analfabetoak dituzten etxeak. 0,3 51 0,3 15
14. Infraetxebizitzetan bizi direnak: txabola, etxabea, barrakoia, aurrefabrikatua edo antzekoa. Azpeitiaren kasuan ez da mota honetako inolako egoerarik detektatu, batez ere diseinatu den etxebizitzen laginak ez dituelako mota horretakoak jasotzen.
-- -- -- --
15. Eraikuntzan arazo larriak dituzten edo erortzeko dauden eraikinetan dauden etxebizitzak.
2,6 381 2,3 131
16. Hezetasuna, zikinkeria eta usainak dauden eraikinetako etxebizitzak. Azpeitiaren kasuan, adierazle honek itoginak dauden, pareta, zoru, sabai edo zimenduetan hezetasuna dagoen, edo zoru, leiho-marko edo ate- markoak ustelduta dituzten etxe guztiak hartuko lituzke.
10,9 1.588 11,0 611
17. Pilaketa larria jasaten duten etxeak (<15m2 erabilgarri pertsonako)
4,3 630 2,1 114
18. Edukitza prekarioko eraikinetako etxebizitzak (doan lagatakoa, berralokatua, okupatua)
0,2 26 0,5 26
19. Oso ingurune degradatuko eraikinetan dauden etxebizitzak. Azpeitiaren kasuan, adierazle hau eraikitzeko kontuan hartu da gutxienez ondoko bost egoeretatik lau gertatzea: delinkuentzia edo bandalismoa, kaleen garbitasun eskasa, berdegune gutxi, komunikazio txarrak eta industriak edo trafikoak eragindako kutsadura, zikinkeria edo beste ingurumen arazo batzuk inguruan.
0,9 133 1,4 80
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 38
33. Taula - Gizarte bazterketaren FOESSA adierazleak. Datu erlatiboak eta absolutuak, pertsona eta etxeenak. Azpeitia 2014
Pertsonak Etxeak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
20. Arkitektura-hesiak dituzten eta elbarritasun fisikoa duten pertsonak dauden etxeak.
2,8 407 2,6 147
21. Etxebizitza-gastu gehiegizkoak dituzten etxebizitzak (sarrerak – etxebizitzako gastuak < muturreko pobreziaren atalasea). Etxebizitzako gastutzat hartu dira bakar-bakarrik hipotekaren letra edo errenta ordaintzetik datozenak.
4,6 672 4,1 228
22. Osasun-estaldurarik gabeko norbait duten etxeak. 0,0 0 0,0 0
23. Gosea pairatzen duten edo azken 10 urteotan zehar egoera hau sarritan igaro duten etxeak.
1,8 263 1,6 86
24. Pertsona heldu guztiek ezintasun, gaixotasun kroniko edo osasun arazo larriren bat duten eta arazo horiek pertsonei eguneroko bizimoduko jardueretarako muga eragiten dieten etxeak.
1,6 229 3,6 200
25. Mendekotasuna duten pertsonak, eguneroko bizimoduko jardueretarako beste pertsona batzuen laguntza eta zaintza behar duten eta hori jasotzen ez duten pertsonak, dauden etxeak.
0,1 14 0,1 7
26. Urtebetean osasun zerbitzuak erabili ez dituzten pertsona gaixoak dituzten etxeak. Pertsona gaixotzat hartu dira osasun txar edo oso txarrekotzat jotako osasuna dutenak.
0,8 121 0,6 36
27. Zailtasun ekonomikoen eraginez azken urtean botikaren bat erosi ez den, tratamendu medikuren bat jarraitzerik izan ez den, edo norbaitek janari-dieta egokia eramaterik izan ez duen etxeak.
2,6 385 2,5 141
28. Azken 10 urtean norbaitek tratu fisiko edo psikologiko txarrak jaso edo jasotzen dituen etxeak.
2,0 292 1,5 81
29. Bere kideen artean oso harreman txarrak, txarrak edo txar samarrak
0,6 87 0,5 29
30. Alkoholarekin, beste droga batzuekin edo jokoarekin arazoak dituzten edo azken 10 urtean izan dituzten etxeak.
1,8 263 0,9 52
31. Norbait bikotekiderik gabeko ama nerabea izan den edo izateko dagoen etxeak
1,6 236 0,8 43
32. Justiziarekin arazoak dituzten edo azken 1o urtean arazoak izan dituzten pertsonak (aurrekari penalak) dauden etxeak.
0,2 32 0,3 16
33. Gaixotasun edo zailtasun egoeretarako inolako laguntzarik ez duten pertsonak dauden etxeak.
0,5 69 1,2 69
34. Bizilagunekin harreman txarrak edo oso txarrak dituzten etxeak. 0,3 46 0,3 15
35. Instituzioetan bizi diren pertsonak dituzten etxeak. -- -- -- --
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Jarraian Azpeitiko biztanleriaren portzentaje handiago bati eragiten dioten adierazleak zeintzuk
diren ikusiko dugu.
- Enpleguarekin lotuta, herritarren %20,2a azken urtean lanbide-prestakuntzarik jaso ez duen
langabeturen batekin bizi da; %6,2aren kasuan, etxean erreferentziazkoa den pertsona
duela urtebete edo gehiago langabezian dago eta %3,7a aldiz, lanean ari den pertsonarik,
pentsiodunik eta langabeziarengatik kontribuzio-prestaziorik jasotzen ez duen
etxebizitzetan bizi da.
- Etxebizitzen egoerekin eta etxearen finantza egoerarekin loturik dauden adierazleei
dagokienean, herritarren %10,9a hezetasuna, zikinkeria eta usainak dauden eraikinetako
etxebizitzetan bizi da eta %4,3a pilaketa larria jasaten duten etxeetan. Azpeitiarren %4,6ak
gainera etxebizitza-gastu gehiegizkoak dituela adierazten du.
- Bazterketa politikoaren dimentsioari erreparatuz, % 4,7ak Europar Batasunetik kanpoko
herritartasuna duen 18 urteko edo gehiagoko pertsonaren bat du etxean eta beraz,
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 39
sufragio aktibo eta pasiboaren eskubidea ez duen pertsonaren bat dute etxean.
Herritarren %6a hauteskundeetan parte hartzen ez duten eta inolako herri erakunderen
kide ez diren etxeetan bizi da.
3.1.3.2. Bazterketa arazoen dimentsio desberdinak
Aurreko atalean FOESSA-ren adierazle ezberdinek herritarren artean duten irismena ikusi dugu.
Hizpide izan ditugun 35 adierazleak bazterketaren dimentsio ezberdinak aztertzen dituzte.
Jarraian, bazterkeriaren dimentsioek Azpeitiko biztanle eta etxebizitzetan zer nolako eragina duten
azalduko dugu. Adierazleen irismena aztertzean ikusi genuen enpleguarekin loturikoek zutela indar
gehien. Ildo honetan, Azpeitian, herritarren %23,2a (3.378 pertsona) eta etxebizitzen %19,8a (1.101
pertsona) bazterkeria egoeran legoke enplegu bazterkeriaren dimentsioari erreparatuz. Beste era
batera esanda, biztanleriaren %23,2ak 1etik 6rako FOESSA-k luzaturiko adierazleetan zehazten den
arazoetako bat pairatzen du gutxienez. Etxebizitzen inguruko bazterketa neurtzen duena da
irismen handiena duen bigarren dimentsioa; herritarren %22,5ak dimentsio hau neurtzeko
erabilitako adierazleren batean arazoak dituela azalduz. Bazterketa politikoaren dimentsioa litzake
herritarren artean irismen handiena duen hirugarren dimentsioa; herritarren %10,3a egongo
litzateke bazterkeria egoeran dimentsio hau medio. Kontsumoaren bazterketa, hezkuntza
bazterketa, osasun bazterketa, gizarte gatazka eta gizarte isolamenduarekin harremanduriko
dimentsioek Azpeitiko pertsona eta etxeen portzentaje txikiagoari eragiten diete. Hortaz,
Azpeitian bazterkeria hertsiki lotua dago enplegua eta etxebizitzarekin loturiko dimentsioekin.
34. Taula - Gizarte bazterketaren dimentsio desberdinen eragina duten etxeak eta pertsonak.
Azpeitia 2014
Pertsonak Etxeak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
1. Enpleguan bazterketa [I1-I6] 23,2 3.378 19,8 1.101
2. Kontsumoan bazterketa [I7-I8] 2,1 304 1,6 87
3. Bazterketa politikoa [I9-I10] 10,3 1.494 12,3 683
4. Hezkuntzan bazterketa [I11-I13] 1,0 143 0,8 45
5. Etxebizitzan bazterketa [I14-21] 22,5 3.283 19,8 1.100
6. Osasunean bazterketa [I22-27] 5,4 792 7,3 405
7. Gizarte gatazka [I28-32] 3,3 488 2,8 157
8. Gizarte isolamendua [I33-34] 0,8 115 1,5 84
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
3.1.3.3. Gizarte bazterketaren indizea
Behin bazterketa sozialaren adierazle nagusiak zeintzuk diren aztertuta, Azpeitiko gizarte
bazterkeria indizea nolakoa den ikusiko dugu. Gizarte bazterkeriaren indizea, gizarte bazterketaren
aurrean, etxeen edo pertsonen banaketa adieraziko lukeen indize sintetikoa da eta hizpide izan
ditugun 35 adierazleren gehikuntzatik abiatuta kalkulatzen da.
Adierazle honi jarraiki, Azpeitiko herritarren %55,4a erabateko gizarteratze egoeran legoke, %32,1a
gizarteratze eskas egoeran dago, %7,3a bazterketa moderatu egoeran eta %5,1 a bazterkeria larri
egoeran. Hortaz, Azpeitian 273 etxebizitza eta 746 pertsona inguru bazterkeria egoera larrian
aurkituko lirateke.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 40
35. Taula - Biztanleria eta etxeen banaketa, gizarteratze/bazterketa mailaren arabera. Azpeitia
2014
Pertsonak Etxeak
Tasa (%) Kopurua Tasa (%) Kopurua
Erabateko gizarteratzea 55,4 8.070 56,5 3.144
Gizarteratze eskasa 32,1 4.685 31,1 1.730
Bazterkeria moderatua 7,3 1.071 7,5 417
Bazterkeria larria 5,1 746 4,9 273
Guztira 100,0 14.572 100,0 5.565
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Azpeitiko gizarte bazterkeriaren indizea Gipuzkoaren oso parekoa dela ikus dezakegu bazterkeria
maila ezberdinei erreparatuz. Aldiz, EAE (%38,1) eta Espainiarekin (%34,3) alderatuz, erabateko
gizarteratze egoeran leudekeen herritarren portzentajea askoz handiagoa da. Bazterkeria larrian
leudekeen herritarrei erreparatuz aldiz, Gipuzkoan (%6,4) eta Espainian (%10,9) baino herritar
gutxiago daude egoera horretan eta EAE-k duen bazterkeria larriko herritarren portzentajea
antzekoa da (%5,2).
36. Taula - Biztanleriaren banaketa gizarteratze/bazterketa mailaren arabera lurralde
ezberdinetan
Azpeitia
2014) Gipuzkoa
(2012) CAPV (2013)
España (2013)
Erabateko gizarteratzea 55,4 55,8 38,1 34,3
Gizarteratze eskasa 32,1 31,8 45,3 40,6
Bazterkeria moderatua 7,3 6,0 11,4 14,2
Bazterkeria larria 5,1 6,4 5,2 10,9
Guztira 100,0 100,0 100,0 100,0
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Espainia eta EAEko Bazterkeria eta Garapen Sozialari buruzko VII. Txostena
Gizarteratze maila bi dimentsiotarako murrizten badugu, gizarteratze osoa eta eskasa batetik, eta
bazterkeria moderatua eta larria bestetik, Azpeitiko gizarteratze maila Gipuzkoa eta EAEkoaren
parekoa eta Espainiakoa baino hobeagoa dela ikus dezakegu. Bazterkeriaren irismena hortaz, EAE-
koa eta Espainiakoa baino baxuagoa litzake, bereziki, bazterkeria moderatuan ematen diren
ezberdintasunengatik. Izan ere, bazterkeria larria jasaten duten herritarren portzentajea antzekoa
da Azpeitian (%5,1) eta EAE-n (%5,2).
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 41
14. Grafikoa - Biztanleriaren banaketa gizarteratze/bazterketa mailaren arabera lurralde
ezberdinetan
Iturriak: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014); Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta (2012); Espainia eta EAEko Bazterkeria eta Garapen Sozialari buruzko VII. Txostena
3.2. Talde sozialak eta ahultasun handieneko etxebizitzak
3.2.1. Sarrera
Orain artekoan, pobrezia edota bazterketari buruzko datuak Azpeitiko populazio osorako azaldu
dira, kontutan hartu gabe gizarte talde ezberdinen artean zer nolako ezberdintasunak egon
daitezken pobrezia edo bazterketa jasateko arriskuari dagokionez. Badakigu ordea pobreziak eta
bazterketak ez dietela gizarte talde guziei era berean jotzen eta alde handia dagoela, pobrezia eta
bazterketa arriskuari dagokionean, norberaren sexu, adin, lanbide edo jatorriaren arabera.
Ezberdintasun hauek norainokoak diren jakiteko –eta Azpeitiko populazio pobre edo baztertuaren
profila neurri batean ezagutzeko− orain arte azaldutako adierazleak pertsonen eta familien
ezaugarrien arabera aztertuko dira.
Kontutan hartuko diren adierazleak ez dira orain arte azaldutako guziak, garrantzitsuenak
kontsideratu diren bostak baizik:
- Pobrezia larria;
- Gabezia materiala;
- Pobrezia edo bazterketa arriskua (AROPE tasa);
- Bazterkeria egoerak, FOESSAren definizioaren arabera;
- Pobrezia energetikoari buruzko adierazle sintetikoa;
Familia eta pertsonen ezaugarriei dagokionez, bost irizpide hartu dira kontutan:
- Familia mota (hau da, pertsona bakarrak; seme alabak dauzkaten edota ez dauzkaten
bikoteak; guraso bakarreko familiak, etab).
87,5
12,5
87,6
12,4
83,4
16,6
74,9
25,1
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
100
Erabatekoa eta eskasa den integrazioa Bazterkeria moderatu eta larria
Azpeitia (2014) Gipuzkoa (2012) EAE (2013) Espainia (2013)
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 42
- Familia buruaren jatorria edota, zehazkiago, jaioterria: EAE, Estatu espainiarreko beste
Elkargo Autonomikoak, edota atzerria.
- Sexua, bai pertsona bakoitzarena eta bai familia buruarena ere.
- Adina, bai pertsona bakoitzarena eta bai familia buruarena ere.
- Familia buruaren lanbidea edota lanari buruzko egoera (lanean, langabetua, pentsioduna,
etab).
Azterketa hau egiterakoak kontutan hartu behar da, edozein kasutan, inkestaren laginaren tamaina
dela eta, kasu edo egoera batzuk –gizartean urrienak direnak− ez dutela balore errepresentatibo
nahikorik eta, horregatik, emaitzak ez direla behar bezain adierazgarriak. Kontutan hartu behar da
ere, maiz, talde hauen arteko ezberdintasunak ez direla ezaugarri horien ondorio zuzena baizik eta
talde horien ezkutuan egon daitezken beste ezaugarri batzuen araberako egituraren ondorio, eta
inkestaren lagina txikiegia dela ezaugarri horien eragina deuseztatu dezaketen metodoak
erabiltzeko.
3.2.2. Familia mota
Familia motaren ikuspegitik, pobrezia larriaren tasarik altuena seme-alabadun bikoteetan ematen
da, pertsona bakarrak direlarik (guraso bakarrekoak kanpoan utzita, errepresentagarritasun falta
dela eta) tasa txikienak dauzkatenak. Familia mota hau da, edozein kasutan, beste adierazle
guzietan tasa altuenak jasaten dituztenak. Hiru talde nagusiei bakarrik erreparatzen badiegu,
pertsona bakarrena da ia adierazle guzietan emaitza okerrenak jasaten duen taldea.
37. Taula – Familia motaren araberako pobrezia eta bazterkeria egoerak (etxebizitzen %). Azpeitia 2014
Pertsona bakarrak
Seme-alabarik gabeko bikotea
Seme-alabadun bikotea
Guraso bakarreko
a
Bestelako familiak
Guztira
Pobrezia larria 3,0 5,1 4,9 0,0 4,7 4,1
Gabezia materiala 8,5 2,0 3,6 14,7 4,7 5,4
AROPE tasa 22,8 14,4 15,1 32,3 30,4 18,6
Bazterketa moderatu edo larria
18,1 5,2 11,5 14,6 14,0 12,4
Pobrezia energetikoa 29,1 11,4 12,5 36,9 14,6 18,5
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Gauza bat da talde bakoitzaren pobrezia edota bazterketa arriskua eta beste bat pobrezia, gabezia
edota bazterketa egoeran daudenen artean talde bakoitzak duen pisua: pisu hori talde horren
arrisku tasa eta talde horren tamainaren araberakoa izango da (hau da, talde bat oso handia bada,
nahiz eta arrisku txikia izan, bere pisua pobre, gabetu edo baztertuen artean, handia izango da;
talde txikia denean, aldiz, nahiz eta arrisku tasa altua izan, bere pisu edo presentzia txikiagoa
izango da. Datu hau esanguratsua da kaltetutako populazioaren profila edo ezaugarriak ezagutu
nahi baditugu).
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 43
Datuak ikuspegi honetatik begiratzen ditugunean, argi ikusten dugu, adierazle guzietarako, seme-
alabak dituzten familietan bizi diren pertsonak direla talde kaltetu horien parterik handiena. Familia
motari dagokionez, beraz, pobre edo gabetu gehienak umeak, gazteak eta beraien gurasoak dira,
Azpeitian.
38. Taula – Familia motaren funtzioaren araberako pobrezia eta bazterkeria egoeren banaketa
(adierazle bakoitzaren eraginaren araberako %). Azpeitia 2014
Pertsona bakarrak
Seme-alabarik gabeko bikotea
Seme-alabadun bikotea
Guraso bakarreko
a
Bestelako familiak
Guztira
Pobrezia larria 6,9 16,2 74,8 0,0 2,1 100,0
Gabezia materiala 19,7 6,3 54,0 17,9 2,1 100,0
AROPE tasa 12,6 15,0 58,1 10,8 3,5 100,0
Bazterketa moderatu edo larria
15,8 9,5 65,6 5,6 3,5 100,0
Pobrezia energetikoa 20,0 10,9 55,0 12,2 1,9 100,0
Guztira 10,9 15,9 64,3 5,4 3,5 100,0
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
3.2.3. Familia buruaren jatorria
Familia buruaren jatorriari −edota, zehazkiago, jaioterriari− dagokionez, aipatzekoak dira, batez
ere, atzerrian jaiotako pertsona bat buru duten etxebizitzetan bizi diren pertsonen arrisku tasa
handiak: adierazle guzietan beraien egoera okerragoa da eta, pobrezia larriari dagokionean
adibidez, ia heren bat bizi da egoera horretan. Are eta kezkagarriagoa da pertsona horien ia erdia
bazterketa moderatu edo larrian bizitzea edota ia bi heren pobrezia energetikoa jasaten dutela.
EAEn eta Estatuko beste elkargoetan jaio direnen artean, berriz, ezberdintasunak txikiak dira –
bazterketa arriskuari buruz ezik− eta, espero zitekeenaren kontra, kanpoan jaiotako pertsonak
buru dituzten etxebizitzak ez dituzte beti arrisku tasa handiagoak erakusten.
39. Taula – Erreferentziazko pertsonaren jaiolekuaren araberako pobrezia eta bazterkeria
egoerak (etxebizitzen %). Azpeitia 2014
EAEn jaioa
Estatu espainoleko
beste Elkargo batetan
Atzerrian Guztira
Pobrezia larria 2,6 0,0 32,7 4,7
Gabezia materiala 2,1 4,6 33,8 4,7
AROPE tasa 16,6 11,7 62,3 19,7
Bazterketa moderatu edo larria 7,5 30,0 47,6 12,5
Pobrezia energetikoa 12,0 10,4 62,9 15,8
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Familia motekin egin dugun moduan, arrisku tasak begiratu ordez kaltetutako talde bakoitzean
perfil bakoitzak zer nolako pisua duen aztertzen badugu, ondorioa ez da oso argia: kanpoan
jaiotakoen, eta bere senitartekoen, pisua Azpeitian nahiko txikia bada ere, pobrezia eta gabezia
egoeran bizi diren gehiengoa dira Azpeitian (%53 eta %55a, hain zuzen). Beste egoerei dagokionez,
berriz, EAEn jaiotakoak dira talde kaltetuaren parterik handiena.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 44
40. Taula – Erreferentziazko pertsonaren jaiolekuaren araberako pobrezia eta bazterkeria
egoeren banaketa (pertsonen %). Azpeitia 2014
EAEn jaioa
Estatu espainoleko
beste Elkargo batetan
Atzerrian Guztira
Pobrezia larria 46,8 0,0 53,2 100,0
Gabezia materiala 36,9 8,0 55,1 100,0
AROPE tasa 70,7 4,9 24,4 100,0
Bazterketa moderatu edo larria 50,7 19,9 29,4 100,0
Pobrezia energetikoa 64,0 5,5 30,6 100,0
Guztira 84,0 8,3 7,7 100,0
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
3.2.4. Sexua
Sexuari dagokionez, pobrezia, gabezia eta bazterketaren eragina bi ikuspegitik azaldu daiteke: bata
pertsona bakoitzaren sexuaren arabera (hemen, ikusiko dugun bezala, ezin da esan alde handirik
dagoenik); bigarrena etxebizitza bakoitzaren pertsona nagusiaren sexuaren arabera (datuak
ikuspegi honetatik ezberdintasun handiagoak erakusten dituzte, etxebizitza hauek batez ere
emakume alargunez eta guraso bakarreko familiez osatuak baitira).
Esan bezala, sexuaren arabera ez da –antzeko beste ikerketetan ikusten ez den bezala−
pobreziaren feminizaziorik ikusten: adierazle guziak, gabezia materialari dagokiona ezik, antzekoak
dira bi taldeetarako. Pertsona nagusiaren sexuari erreparatzen badiogu, berriz, emakume bat buru
duten etxebizitzetan bizi diren pertsonen egoera okerragoa da adierazle gehienei dagokionez (ez
guzietarako, ordea: pobrezia larria altuagoa da gizon bat buru duten etxeetan eta gabezia
materialari dagokionez ez dago alde handirik).
41. Taula – Pertsonaren sexua eta erreferentziazko pertsonaren sexuaren araberako pobrezia eta
bazterkeria egoerak (pertsonen %). Azpeitia 2014
Pertsonaren arabera Pertsona nagusiaren arabera
Gizonak Emakumeak Gizonak Emakumeak
Pobrezia larria 5,4 4,0 4,5 2,7
Gabezia materiala 6,1 3,3 5,1 6,5
AROPE tasa 20,3 19,0 17,2 23,2
Bazterketa moderatu edo larria 12,9 12,0 11,0 17,0
Pobrezia energetikoa 15,7 16,0 13,8 34,4
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
3.2.5. Adina
Adinari dagokionez –pertsona bakoitzaren adina, eta ez familia buruaren adina− orain arte azaldu
ditugun adierazleekin batera seigarren adierazle bat aztertuko dugu, pobrezia erlatiboa edo diru
sarrera baxuak. Kasu honetan emaitzak nahiko argiak dira: adierazle guzietan adingabeak dira
pobrezia tasa altuena pairatzen dutena eta, oro har, gero eta adinean aurrera joan gero eta
pobrezia tasak txikiagoak dira. Efektu hau argia da pobrezia erlatiboa, pobrezia larria eta gabezia
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 45
materialari dagokionean, eta nahiko argia ere AROPE tasaren kasuan. Bazterketa moderatu edo
larriaren kasuan, berriz, tasak antzekoak dira, adingabekoen kasuan ezik, beraien artean ematen
baitira kasu honen arrisku tasa altuenak. Pobrezia energetikoaren kasuan, azkenik, emaitzak nahiko
antzekoak dira talde guzientzat.
42. Taula – Pertsonaren adinaren araberako pobrezia eta bazterkeria egoerak (pertsonen %). Azpeitia 2014
<18 urte 18-44 urte 45-64 urte
65 urte eta gehiago
Guztira
Pobrezia erlatiboa 20,0 14,5 16,1 11,0 15,3
Pobrezia larria 7,2 4,5 4,9 2,5 4,7
Gabezia materiala 6,4 5,5 3,7 3,2 4,7
AROPE tasa 22,2 19,2 23,4 13,0 19,7
Bazterketa moderatu edo larria 17,7 11,9 10,2 11,5 12,5
Pobrezia energetikoa 18,6 15,5 13,6 16,8 15,8
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Beste kasuetan egin den bezala, adin talde bakoitzak kaltetuen artean duen pisuari erraparatzen
badiogu ondorio argi bat aurkitzen dugu: adierazle guzietan, 44 urte berakoak dira kaltetuen
gehiengoa (erdia baino gehiago, kasu guzietan, eta heren kasu batzueta). Egia bada ere
populazioaren %55a direla, ez da beraz ahaztu behar da pobreen eta gabetuen artean beraiek direla
gehienak.
43. Taula – Pertsonaren adinaren araberako pobrezia eta bazterkeria egoeren banaketa (pertsonen %). Azpeitia 2014
<18 urte 18-44 urte 45-64 urte 65 urte eta
gehiago Guztira
Pobrezia erlatiboa 25,0 32,2 28,6 14,2 100,0
Pobrezia larria 29,1 32,6 27,9 10,4 100,0
Gabezia materiala 25,9 39,5 21,2 13,3 100,0
AROPE tasa 21,5 33,2 32,3 13,0 100,0
Bazterketa moderatu edo larria 27,2 32,5 22,3 18,1 100,0
Pobrezia energetikoa 22,4 33,3 23,3 20,9 100,0
Guztira 19,1 34,0 27,2 19,7 100,0
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
3.2.6. Familia buruaren lanbide edo lanari buruzko egoera
Etxebizitza bakoitzean bizi diren pertsona helduk lanari dagokionez zer nolako egoeran dauden
aztertzen badugu, eta egoera hori pobrezia, gabezia eta bazterketa tasekin gurutzatzen dugunean,
argi eta garbi ikusten da langabeziak nolako eragin duen aztertzen ari garen arazoetan. Izan ere,
pertsona guziak langabetuak diren etxeetan –hau da pertsona aktiborik ez dagoenean lanean− tasa
guziak oso altuak dira: pobrezia erlatiboa %66koa, pobrezia larria %22koa eta bazterketa tasa
%44koa. Datu hauek argi jartzen dute agerian pobrezia eta bazterketari aurre egiteko zein mailatan
diren ezinbestekoak langabezian dauden pertsonei bideratzea laguntza eta ahalegin guziak.
Horrek ez du esan nahi, edozein kasutan, aktiboren bat (edo gehiago) lanean daukaten etxeetan
pobrezia edo gabeziarik ematen ez denik: pobrezia larria edota gabezia materiala oso baxuak
badira ere, beste adierazleak ia %10era heltzen dira. Etxe batetan (behintzat) pertsona bat lanean
egoteak ez da, beraz, pobrezia edota gabeziaren aurkako erabateko babesa. Pentsiodunen kasuan,
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 46
pobrezia erlatiboa, bazterketa tasa eta, batez ere, pobrezia energetikoa bataz bestea baino apur
bat altuagoak dira.
44. Taula – Erreferentziazko pertsonaren okupazioaren araberako pobrezia eta bazterkeria egoerak (etxebizitzen %). Azpeitia 2014
Aktiboren bat lanean
Aktiborik ez lanean
Aktiborik ez Guztira
Pobrezia erlatiboa 9,2 66,2 14,0 15,0
Pobrezia larria 1,8 21,9 4,5 4,1
Gabezia materiala 2,5 29,7 5,0 5,4
AROPE tasa 10,9 79,5 19,0 18,6
Bazterketa moderatu edo larria 9,6 44,3 9,7 12,4
Pobrezia energetikoa 10,6 62,5 24,4 18,5
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Azkenik, kaltetutako taldeen banaketa aztertzen dugunean −pobrezia larria eta gabezia materiala
alde batera utzita− beste kasuetan ikusten dugu kaltetuen ehuneko handi bat –%60a bazterketari
dagokionez− aktiboren bat lanean daukaten etxeetan ematen direla, eta, zentzu horretan,
bazterketan bizi diren gehienak lan merkatuarekin nolabaiteko harremana badutela.
45. Taula – Erreferentziazko pertsonaren okupazioaren araberako pobrezia eta bazterkeriaren banaketa (pertsonen %). Azpeitia 2014
Aktiboren bat lanean
Aktiborik ez lanean
Aktiborik ez Guztira
Pobrezia erlatiboa 50,8 35,5 13,7 100,0
Pobrezia larria 27,6 55,8 16,7 100,0
Gabezia materiala 33,6 51,2 15,2 100,0
AROPE tasa 49,4 33,1 17,5 100,0
Bazterketa moderatu edo larria 60,4 26,5 13,1 100,0
Pobrezia energetikoa 48,7 31,0 20,3 100,0
Guztira 77,0 7,5 15,4 100,0
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 47
4. MENPEKOTASUNA ETA PERTSONA ADINDUAK
4.1. Menpekotasuna eta menpekotasuna duten pertsonen zaintza
Txosten honen sarreran adierazi den moduan, lan honen helburu nagusia Azpeitian dauden
pobrezia eta bazterketa mailak identifikatzea da, biztanleria pobrearen –edo bazterketa egoeran
dagoenaren− eta beste biztanleen artean bizi baldintzei dagokienez dauden aldeekin batera. Era
berean, ordea, inkesta beste hainbat konturi buruzko informazioa ere biltzeko moduan diseinatu
da, batez ere menpekotasun egoeran edo pertsona adinduen arreta edo zaintza premiak
ezagutzeko asmoarekin. Ildo honetatik, galdesortak hainbat galdera jasotzen zituen elbarritasun
eta menpekotasun egoeren prebalentziari eta egoera horretan dauden pertsonek jasotzen duten
laguntza motari –formal eta informalari− buruz11. Inkestak agerian jartzen duen lehen datua zera
da, 600 azpeitiar baino gehiago direla eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretarako
eragozpena edo zailtasunak eragiten dizkien ezintasun, gaixotasun kroniko edo osasun arazo
larriren bat dutela diotenak. Biztanleriaren % 4,3 da. 2012 Gipuzkoarako egin zen inkestak, oro har,
tasa berdina ematen zuen Gipuzkoa osorako12.
Taulan ikusten den moduan, menpekotasun egoera sumatuen prebalentziaren inguruko
desberdintasunak aldatu egiten dira sexuaren eta adinaren arabera, baina baita herritartasunaren
arabera ere. Gizonezkoen arten zertxobait txikiagoa da eta, espero zitekeen bezala, gero eta
altuagoa adina handitzen den neurrian: izan ere, 6u urtetik gorako pertsonen arten %14,5ak du
eguneroko bizimoduko jardueretarako eragozpen edo mugaren bat eta pertsona hauek talde
horren bi hiruren inguru dira. Atzerritarren artean berriz, beraien adina dela eta, menpekotasun
egoera sumatuen pisua txikiagoa da.
11 Datu hauek interpretatzeko unean, kontuan hartu behar dira laginaren ezaugarriak eta menpekotasun arazoak dauden kasu kopuru txikia; gauzak horrela, datuak orientagarriak dira. 12 Inkesta bidez lortutatko datu hauek, bat datoz, orohar, data administratiboekin: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Departametuen datuen arabera 514 dira, 2014ean, Azpeitian menpekotasun bat daukaten pertsonak.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 48
46. Taula - Eguneroko bizimoduko jardueretarako eragozpen edo mugek biztanlerian duten prebalentzia, hainbat ezaugarri pertsonalen arabera. Azpeitia 2014
Prebalentzia (%) Pertsonak
Sexua Gizonezkoa 4,2 315
Emakumezkoa 4,4 314
Adina
0-17 urte 0,3 7
18-44 urte 1,7 86
45-64 urte 3,0 119
65 urte eta gorakoak 14,5 417
Herritartasuna Bertakoak 4,5 622
Atzerritarrak 0,9 7
Guztira 4,3 629
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014)
Pertsona hauetatik gehienak –ia %90ak− bere menpekotasun egoeraren balorazio bat eskatu du,
Gizarte Zerbitzuetan. Bestalde, pertsona hauetatik oso gutxi dira arretaren bat behar eta jasotzen
ez dutenak: muga edo eragozpen bat dutenen %1,1a besterik ez.
47. Taula – Ohiko bizimoduko oinarrizko jarduerak betetzeko traba edo mugak dituzten
pertsonen egoeren garrantzia erlatiboa. Azpeitia 2014
Kopurua
Bizimoduko eguneroko
jarduerarako trabak dituzten
pertsonen %
Biztanleria osoarekiko %
Menpekotasunaren balorazioa
Ez dute menpekotasunaren baloraziorik eskatu
67 10,7 0,46
Eskatu egin dute menpekotasunaren balorazioa
562 89,3 3,85
Beste pertsona batzuen laguntzarako premia
Ez dute beste pertsonen laguntzen premiarik
116 18,48 0,80
Premiakoa dute beste pertsonen laguntza
513 81,5 3,52
Premiako laguntza behar du eta jasotzen ari da
506 80,4 3,52
Premiako laguntza izan arren ez du jasotzen
7 1,1 0,05
Guztira 629 100,0 4,3
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014)
4.2. Menpekotasuna eta menpekotasuna duten pertsonen zaintza eta arreta
Nolako zaintza ari dira jasotzen pertsona hauek? Gehienek, etxetik at bizi den ahaide baten
laguntza jasotzen dute (%61ak), familiartekoa delarik laguntza mota nagusia. Bigarren laguntza –
aurrekoarekin batera ala ez− Menpekotasunaren Legea indarrean jarri zenetik Gipuzkoako Foru
Aldundiak ematen duen Familia inguruneko Zaintzetarako prestazio ekonomikoa edota Laguntza
Pertsonalerako Laguntza dira, pertsona hauen ia erdiak (%41ak) jasotzen baitu13. Beraz, laguntza
ekonomikoa eta familia artekoen laguntza –batera ala ez− dira eguneroko jardueretan
eragozpenak edo mugak dituzten pertsonek jasotzen dituzten laguntza mota nagusiak. Hedadura
txikiagoa dute beste laguntza motak: etxean bizi den beste pertsona batek emandako laguntza
13 Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Departametuen datuen arabera 295 dira, 2013an laguntza hauek jasotzen
dituztenen kopurua.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 49
(13%), udaletxeak ematen duen etxez etxeko laguntza (%1714) edo bere kabuz kontratutako
laguntzaile baten laguntza (%12).
48. Taula – Ohiko bizimoduko oinarrizko jarduerak betetzeko traba edo mugak izan eta laguntza behar duten pertsonen egoera desberdinen garrantzia erlatiboa. Azpeitia 2014
Kopurua
Bizimoduko eguneroko
jarduerarako trabak dituzten pertsonen %
Biztanleria osoarekiko %
Premiako laguntza izan arren ez du jasotzen
7 1,36 0,05
Laguntza beharrekoa du eta jasotzen ari da
506 98,64 3,52
Familia inguruneko zainketarako prestazioa edo arreta pertsonalerako prestazioa jasotzen du
213 41,56 1,46
Etxebizitzako beste pertsona baten laguntza jasotzen du
68 13,33 0,47
Beste etxebizitza bateko senideren baten laguntza jasotzen du
316 61,67 2,17
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua jasotzen du
91 17,65 0,62
Etxez etxeko laguntza pribatua jasotzen du
64 12,41 0,44
Telelaguntza jasotzen du 29 5,57 0,20
Guztira 513 100,0 3,52
Oharra: zerbitzu desberdinen batura ez da %100, izan ere, zerbitzu bat baino gehiago jaso baititzake pertsona berberak. Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014).
Aurretik azaldutako laguntza moduak batera jartzen ditugunean, zera ikusten dugu: zaintza edo
arreta beharren bat duten guzietatik hiruren batek familiatik jasotzen ditu bakarrik eta ez du beraz
inolako laguntza publikorik jasotzen. Horiei bere kabuz kontratatutako laguntza jasotzen dutenak
kontutan hartzen baditugu, ondorio honetara heltzen gara: eragozpen edo mugaren bat duten
hamar herritarretatik lau bere kabuz –edo, batik bat, euren familiaren laguntzaren bitartez− egiten
diete aurre eragozpen horiei. Laguntza publikoren bat jasotzen dutenen artean, erdiak baino
gehiagok (%58a) arreta laguntza zuzenen bat jasotzen du (laguntza ekonomikoarekin batera ala ez)
eta %41ak laguntza ekonomikoa besterik ez.
49. Taula - Eguneroko bizimoduko jardueretarako laguntza jasotzen duen biztanleriaren portzentajea, jasotako laguntzaren sorburuaren arabera. Azpeitia 2014
Laguntza mota Kopurua % bertikala Laguntza publikoak
jasotzen dituen biztanleriarekiko %
Bakarrik familia zainketak 155 30,6 --
Bakarrik familia zainketak edo pribatuak 211 41,7 --
Bakarrik familia zainketak edo pribatuak eta/edo prestazio ekonomikoa
334 66,1 --
Prestazio ekonomikoa beste arreta zerbitzurik gabe
123 24,3 41,7
Arreta zuzeneko zerbitzu publikoren bat prestazio ekonomikoaz edo gabe*
171 33,8 58,1
Zerbitzu edo prestazio publikoren bat 295 58,2 100,0
*Kategoria honetan sartzen dira aipatzen diren arreta zuzenerako zerbitzu publikoetakoren bat (etxeko laguntza zerbitzuak, telelaguntza eta eguneko arreta) jasotzen duten pertsonak, zainketa informalik edo, esaterako, FIZPE prestazioa edo bestelakorik jasotzen duten alde batera utzita.
Iturria: Azpeitiko Premia Sozialei buruzko Inkesta (2014)
14 Kasu honetan badirudi inkestak nolabait gainetsi egin duela zerbitzu honen erabiltzaileen kopurua, Foru Aldundiaren
datuen arabera 69 besterik ez baitira.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 50
5. POBREZIA, DESBERDINTASUNA ETA GIZARTE
BAZTERKETA HERRI ERAGILEEN IKUSPEGIAREN ARABERA
5.1. Pobrezia definituz
Lehenengo atal honetan elkarrizketatuek pobreziaren inguruan dituzten ulerkera ezberdinak
aztertzeari ekingo diogu. Horretarako, Azpeitiko behar sozial garrantzitsuenei buruz, pobreziaren
definizioaz, eta era ezberdinetara pobreziarekin harremandurik egon litezkeen fenomenoei buruz
galdegin diegu.
5.1.1. Azpeitiko behar sozial nagusiak
Lehenik eta behin, Azpeitiko behar edota arazo sozial garrantzitsuenei buruz galdetu diegu
elkarrizketatuei. Auzi honi dagokionean ia erabateko adostasuna erakutsi dute elkarrizketatuek;
egun, langabezia litzake Azpeitiko arazo sozial larriena. Azken urteetan herrian itxi diren enpresa
handiak hizpide dituzte elkarrizketatuek; izan ere, urte gutxitan goruntz egin du Azpeitiko
langabezia tasak. Zentzu honetan, elkarrizketatu gehienek langabeziaren hazkundea zuzenean bizi
ez badute ere, ia guztiek ezagutzen dute azken bizpahiru urteetan langabezian geratu den norbait.
“Langabezia da arazo handiena, azken urteetan Azpeitiko enpresa handienak itxi dira”
Langabeziarekin lotuta, enplegu gabe geratu diren herritarren formazio urria ere aipatu dute
egungo behar sozial garrantzitsuenen artean. Izan ere, kolektibo honek aparteko zailtasunak ditu
lan-merkatuak eskatzen dituen beharretara moldatzeko.
“Lehentasuna izan beharko lukete langabezian dauden formazio urriko herritarrek,
bereziki 45 urtetik gorakoek”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 51
Langabeziaz haratago ordea, herriko beste behar edo arazo sozial batzuk ere izan dituzte hizpide
elkarrizketatuek. Langabezia tasaren hazkundeaz gain, azken urteetan hazi den lan prekarietateaz
ere mintzo dira:
“Lanean dagoen jendeak ere jasotzen du Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE);
horrek ze esan nahi du? Prekarietate handia dagoela. Soldata duina izanez gero, ez
litzake DBEaren beharrik egongo”
“Azpeitian lana egon da eta askok soldata handiak izan dituzte; orain langabeziaz
aparte, soldaten jaitsiera eman da”
Etxebizitzen arazoa ere aipatu dute elkarrizketatuek, eta honekin, gazteen emantzipazio aukerak
murriztuz doazela ikusten dute. Gazteen emantzipazio aukeren murrizte honetan, etxebizitzen
prezioez gain, enplegu ezak eta enplegu prekarioek zuzeneko eragina dute.
“Etxebizitzen prezioa ikaragarria da; alokairuen prezioa ikaragarri igo da. Etorkinak
etxera itzultzeko dirua eskatzen digute”
“Gazteak ezin dira etxetik atera, gurasoekin bizitzen jarraitu behar dute, atera
arratsaldean kalera eta ikusiko duzu zenbat gazte dauden langabe”
Immigrazioaren fenomenoa ere aipatu dute Azpeitiko arazo sozial larrienen artean. Elkarrizketatu
baten aburuz xenofobia hazten ari da Azpeitian. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Diru Sarrerak
Bermatzeko Laguntza onartu zuenetik immigrazioa asko hazi da Azpeitian:
“Azpeitian ez da immigrazioa ongi ikusten eta xenofobia sortzen ari da. Herritarren
egonezina areagotu egin da DSBL-ren ondorioz egon den “dei efektua” dela eta:
herrira atzerritar asko etorri dira”
“Jendeak uste du atzerritarrei bertakoei baino gehiago laguntzen diela Udalak. Tira,
nik ere uste dut Udalak atzerritar batzuei kontrolik gabe laguntzen diela”
Orain artean hizpide izan ditugun behar eta arazo sozial gehienak langabeziarekin eta diru-sarreren
gutxitzearekin dute zerikusia. Immigrazioaren inguruko jarrera ere ildo honetan ulertu beharko
genuke; izan ere, krisi ekonomikoen ingurumarian hazi egiten da etorkinekiko bazterkeria. Batetik,
lan- merkatuari begira lehiakide berri bezala ikusten dituelako jendeak; bestetik, etengabea delako
atzerritarrek diru laguntza gehiago jasotzen omen dituztenaren pertzepzioa. Dena den, diru-
laguntzen nondik norakoak aurrerago jorratuko ditugu.
Aipaturikoez gain, bada Azpeitiko behar sozialez aritzean dimentsio ekonomikoa bigarren maila
batean kokatzearen beharra adierazi duenik. Egungo arazo larriena gizarteak bizi duen baloreen
krisia dela uste dute. Gainera, zenbaitek balore krisi hau gazteengan somatzen du bereziki:
“Gazteek aurrera begira egoera beltza dute ikuspegi sozial batetik, nortasun aldetik
noraezean daude. Oso indibidualistak dira, iruditzen zait komunitate zentzua galtzen
ari garela”
Langabezia, etorkinen hazkundea, eta etxebizitzen kostua lirateke beraz, egungo behar edo arazo
sozial nagusiak elkarrizketatuen hitzetan. Azpeitiko behar sozialei buruzko lehen zertzelada hauek
azaldu ondoren, elkarrizketatuek pobreziaren inguruan emandako definizioak izango ditugu
hizpide.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 52
5.1.2. Zer da pobrezia?
Pobreziaren definizio bat eskatu diegu elkarrizketatuei eta ia aho batez egunerokotasuneko
beharrei aurre egiteko zailtasunekin lotu dute pobreziaren fenomenoa. Gutxieneko behar horiek
aipatzean, elikadura, janaria, jantziak, etxebizitza, ura eta energia gastuak ordaintzeko aukera eza
aipatu dituzte.
“Pobrea da inongo diru-sarrerarik ez duena eta bizitzeko laguntzak eskatu behar
dituena”
“Hilaren azkenera ez iristea, oinarrizko beharrak ez asetzea”
Pobreziaren muga teorikoaz ere aritu dira, nolabait esateko, pobrezia erlatiboa edota gutxieneko
diru- sarreren irizpideaz:
“Muga 840 eurotan dago, ba teorikoki hortik beherako diru-sarrerak dituenak
litzateke pobrea. Baina hori erlatiboa da, agian Aratz-Errekan baliogarria da, baina
Azpeitian ez. Belaunaldiz- belaunaldi ere aldatzen da pobreziaren ulerkera”
Behar sozialak aipatzean ikusi bezala, pobrezia dimentsio ekonomikotik haratago ikusten duenik
ere bada. Dimentsio sozialaz ere aritu dira pobreziaz galdetzean, besteak beste, harreman sozialak
izateko gaitasun ezaz.
“Pobre izatea jatekorik ez izatea eta fakturak ordaintzeko gaitasun ezaz gain, etxeko
babesik ez izatea ere bada. Harreman sozialak izateko gaitasunik ez baduzu ere pobrea
zara”
“Pobre izatea oinarrizko premiak asetzeko larri ibiltzea da: janaria eta arropa erosteko
zailtasunak izatea, berogailua ez ipintzea, ura eta argindarra ezin ordaintzea…baina
hauek pobre ekonomikoak lirateke. Pobre ekonomikoak ez diren pobreak ere badira;
bizitzan aurrera egiteko baliabiderik ez dutenak, giza- trebetasunik ez dutenak”.
Pobrezia definitzeko orduan duintasuna ere aipatu da, eguneroko beharrak asetzetik haratagoko
pobreziaren ulerkera adieraziz:
“Pobrea da duintasunez bizitzeko aukerarik ez duena. Badago jendea, bereziki
gazteak, oinarrizko beharrak beterik dituena baina familia babesari esker. Hau ere
pobrezia da, pobreziaren baitan maila ezberdinak daude”.
5.1.3. Pobrezia eta langabezia
Elkarrizketatu gehienentzat Azpeitiko behar eta arazo sozial nagusiena langabezia dela ikusi dugu.
Jarraian pobreziaz galdegin diegu eta egunerokotasuneko premiei aurre egiteko gaitasun ezaz
aritu dira. Atal honetan pobrezia eta langabezia nola harremantzen dituzten ikusi nahi dugu;
pobrezia eta langabezia batera doaz?
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 53
Elkarrizketatu askorentzat langabezia eta pobrezia harremandurik badaude ere, gehienek bi
fenomenoak bereizten dituzte. Pobrezia krisi aurretik ere bazegoela aipatu dute, erreferentziatzat
etorkinak hartuaz. Gainera, pobreziak bezala, langabeziak ere erpin ugari ditu; besteak beste,
nolakoa den langabezia saria edota iraupena. Baina langabeziak pobrezia sortzen duenaren
inguruko ezbaian kontuan izan beharreko beste faktore batzuk ere aipatu dituzte: etxebizitzen
prezioa, lan-merkatuan sartzeko aukera, aurrezkiak, trebetasun sozialak eta familia babesa,
besteak beste.
“Langabetua eta pobrea zara, langabezia sariarekin premiazko behar ekonomikoak ez
badituzu asetzen”.
“Langabezian bazaude errazagoa da pobre bihurtzea; baino langabetu guztiak ez dira
pobreak”
“Depende langabezia saria nolakoa den, langabeziaren iraupena, babes familiarrik
baden…pobrezia eta langabezia ez dira derrigorrean lotu behar”
“Ikusi behar da langabe dagoenak dirulaguntzarik baduen edota aurrera begira lan-
merkatuan sartzeko aukera izango duen”
“Pobrezia ez da langabeziagatik bakarrik sortzen, faktore inportantea den arren”
“Langabetu guztiak ez dira pobreak, batzuk familia babesa dute, beste batzuk seme-
alabak…langabeziaren iraupena ere inportantea da”
“Inondik inora ez nituzke harremanduko pobrezia eta langabezia, neretzako Azpeitian
aberats asko dago, paroan egoteagatik ez zara pobre. Kalean entzuten da egoera latza
dagoela langabeziagatik, baina ez dakit horrenbesterako den. Orain langabe dauden
batzuk hiru etxe badituzte eta hiruak ezin badituzte ordaindu…hori pobre izatea da?
“Faktore asko daude pobrezian eragiten dutenak; ez da langabezia bakarrik,
etxebizitzen prezioa igo da, soldaten jaitsiera…”.
Bestalde, langabetua izateak nahi ta nahiez pobre izatea ez dakarren bezala, enplegua izateak
pobre ez izatea ez duela bermatzen ere adierazi dute. Behin eta berriro errepikatzen den ideia da
honakoa, eta dagoeneko agerikoa da enplegua izateak pobrezia arriskurik ez nozitzeko bermerik ez
duela eskaintzen. Pobreziaren aurpegi berriaren aurrean gaude beraz; langile pobreena, hain zuzen
ere. Gainera, badirudi enpleguaren prekarietatea are eta larriagoa dela gazteen artean, lana izanik
ere, emantzipaziorako aukera oso urriak baitituzte.
“Langile bat ere izan daiteke pobre”
“Gaur egun lana eduki ahal duzu baina soldata kaka bat, eta bestalde, langabezian
egon eta aurrezki asko izan”
“Lanean 700 euro irabazten dituztenak pobreak dira langabetuak izan gabe”
“Gero eta enplegu prekarioagoak ditugu, soldata baxuagoak…ez dakit noraino iritsiko
garen”
“Unibertsitatera joan diren gazte askok 600 euroko soldata jasotzen badute, nola
aterako dira etxetik? Nolako bizi proiektua eraiki behar dute?”
Batek baino gehiagok adierazi du langabeziaren arazoaz haratago, sortzen ari den enpleguaren
baldintzei erreparatu beharko litzaiekeela.
“Jendeak uste du lana izanez gero zure egoera langabetuena baino okerragoa dela,
baina langile batzuen soldata zenbait langabetuk jasotzen duten langabezia-saria
baino txikiagoa da”.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 54
Soldata jaitsieraren gaiari helduz, zenbaitek erreferentzia zuzena egin diete Corrugadoseko
langileei; izan ere, elkarrizketatu batzuen hitzetan, beraiek sentitzen dira herriko langabetu
bakarrak eta soldata handiak kobratzen ari zirenean ez zieten erreparatzen beste langileen bizi-
baldintzei:
“Corrugadosekoak burbuila batean bizi izan dira, soldata handiak izan dituzte eta ez
ziren konturatzen beste herritar asko egoera txarragoan zeudela”.
Corrugadosen itxierak herrian oihartzun handia izan du eta askok galdetu izan du, bertako langile
askok ze etorkizun izango duten, bereziki, langile horietako batzuk izan dezaketen formazio
baxuari erreparatuz. Zentzu honetan ordea, elkarrizketatu batek azaldu digu Corrugadosen lanean
ari ziren batzuk lana bilatu dutela beste enpresa batzuetan.
“Enpresa traktoreak baditugu; bereziki Azkoitiako enpresa bat Azpeitiko langabetuak
kontratatzen ari da”
Langabezia eta krisiaren ondotik herrian aldatu den beste kontu bat mugikortasunera da. Azpeitiar
asko herrian lan egitera ohituak zeuden eta egun, beste herri batzuetara joaten dira lanera.
“Niri Azpeitian beti eman dit atentzioa langileak ze gutxi mugitu diren; orain batzuk
Arrasatera edo beste nonbaitera joan behar direla lan egitera eta kexu dira…besteok
beti ibili gara aurrera eta atzera”
Krisiaren ondorioz beraz, langabezia tasa areagotu da eta langileen baldintza sozioekonomikoak
ere oso kaltetuak izan dira. Enplegu prekarietatea agerikoa da eta langile pobreez ere mintzatu dira
elkarrizketatuak. Hala ta guztiz, krisiaren ondorioz, bada aldaketa positiborik ere ikusten duena
enpleguari dagokionean. Azken urteetan ekintzaile gehiago daudela azaldu du elkarrizketatu batek
eta Udalak Iraurgi Berritzen-ekin batera martxan jarritako Enplegu Sustapen Planak arrakasta
handia izan duela adierazi du. Aurten eskaera pilo bat izan omen dituzte eta badirudi jendeak,
ezinbestean bada ere, erreakzionatu egin duela.
“Enplegu Sustapen Planak izugarriko arrakasta izan du aurten, aurreikusitako diru
laguntzak handitu beharko ditugu. Diru laguntzaz gain, bideragarritasun plan bat
egiten laguntzen diegu euren proiektuak etorkizuna izan dezaten”
Ekintzaileekin jarraituz, elkarrizketatu batek UROLAB Urolako Ekintzaileen Laborategiak egindako
lana ere izan du hizpide.
“Oso inportantea da Urolab-ek egiten duen lana, ekintzaileek jarraipen bat behar dute,
eta astero biltzen dira, esperientziak elkarbanatzen dira…eta gainera formazio
handiko jendearen laguntza jasotzen dute”
Laburbilduz, langabeziak pobrezia sor badezake ere, elkarrizketatuek argi dute langabezia eta
enpleguaren nondik norakoei ere erreparatu behar zaiela. Honela, langabezia eta pobreziaren
arteko elkarrekintzaren konplexotasuna azpimarratu nahi izan dute, enplegua izanik ere, pobrezia
edo bazterkeria egoeran egon daitezkeen herritarrei erreferentzia eginez.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 55
5.1.4. Pobrezia eta bazterkeria
Behin pobrezia eta langabeziaren arteko harremanaren nondiko norakoak aztertuta,
elkarrizketatuei galdetu diegu ea eurentzat pobrezia eta bazterkeriaren artean ezberdintasunik
baden. Egia esan, inor gutxik bereizi ditu bi fenomenoak. Dena den, pobrezia eta bazterkeria,
harremana duten bi fenomeno ezberdindu bezala ikusi dituzte elkarrizketatu batzuk:
“Pobrea izan zaitezke eta ez egon baztertuta eta baztertuta egon pobrea izan gabe.
Pobreziak ez du zuzenean bazterkeria sortzen baina bi fenomenoak lotuta daude”
“Pobrezia eta bazterkeria fenomeno ezberdinak dira. Pobre ez izan eta bakarrik
dagoen jendea dago. Guregana etortzen den jende bat hitzegitera soilik etortzen da;
norbaitekin hitzegiteko beharra du jendeak”
“Baztertuta dauden gehienak pobreak dira”
5.1.5. Pobrezia eta gabeziak
Pobreziari buruzko lehen atal honekin amaitzeko pobrezia eta gabeziei buruzko ezberdintasunen
inguruan galdetu diegu elkarrizketatuei. Gehienek argi ezberdintzen dituzte pobrezia, eta egun,
herrian bizi diren gabezia egoerak. Pobrezia zentzu hertsian badagoela ukatu gabe, krisi
ekonomikoaren ondorioz, pobrezia egoera baino, gabezien hazkunde bat dagoela uste dute
elkarrizketatuek. Azpeitiko bizi-maila jaitsi denarekin bat datoz gehienak, baino hori pobreziatik
bereizten dute.
“Azpeitian pobrezia baino, gakoa beste bizi-maila izatera ohituak gaudela; dena
geneukan. Orain zerbaiti uko egiten badiogu uste dugu pobreak garela, baina ez gara
pobreak, gehiago da gure bizi- kalitatea jaitsi dela”
“Azpeitiko handikeria joan da; orain jendea irudia mantentzen saiatzen bada ere; egun,
diru gutxiagorekin moldatzen gara, bizi-maila jaitsi dugu”
“Bizi-maila jaitsi da; aisialdiari dagokionez, oporrak, afaltzera ateratzea…baina hori ez
da pobrezia”
“Lehen Azpeitian kriston maila zegoen, enpresa askotan soldata altuak zituzten,
kriston kotxeak…orain kotxe berri gutxi ikusten da eta denda eta tabernatan jende
gutxi dabil”.
Dena den, elkarrizketatuen artean ere badago Azpeitian oraindik krisia nabaritzen ez dela uste
dutenak, baina ez herritarren egoera ekonomikoa aldatu ez delako. Behin eta berriro aipatu da
Azpeitian itxurak mantentzeak duen garrantzia:
“Azpeitian itxurakeria ikaragarria da, aparientzia eta handikeria dira nagusi: jendeak
zorrak eduki ditzake baino umiltasun falta nabaria da”
“Azpeitin oporretara ez joatea grabea da; jendeak gutxienez pertsianak jaisten ditu
eta baserrira joaten da edota gurasoei dirua eskatu”
“Nik ez dut nabaritzen krisia nire inguruan; jendeak oporretara joaten jarraitzen du
baita gero etxean ogi lehorra jan behar badu ere”
“Nik uste nuen Corrugados itxi ondoren pribazio gehiago ikusiko nuela Azpeitian:
helduetan agian pribazio gehiago dago baino gazteengan ez dut ikusten”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 56
Laburbilduz, elkarrizketatuek langabezia jotzen dute Azpeitiko arazo edo behar sozial larriena
bezala. Halere, langabezia ez dute zuzenean pobreziarekin lotzen, langabezia handitzeak pobrezia
ekar badezake ere. Pobreziaz baino pribazioez edo gabeziez mintzo dira; orain artean Azpeitian
izan den bizi- mailaren beherakadaz dihardute. Pobrezia aldiz, etorkinekin harremantzen dute batik
bat. Hurrengo atalean helduko diogu gai honi.
5.2. Diagnostikoa
Aurreko atalean pobreziaren definizioaz galdetu diegu elkarrizketatuei eta berarekin
harremandurik egon daitezkeen beste fenomenoak ere izan ditugu hizpide; besteak beste,
langabezia, bazterkeria eta orokorrean, gabeziak. Bigarren atal honetan, Azpeitiko herriaren
diagnostikoari ekingo diogu, bai pobreziari dagokionean, eta bai krisi ekonomikoak sorrarazitako
aldaketei dagokionean.
5.2.1. Azpeitiko egoera eta beste herriekiko konparaketa
Azpeitiko egoerari heldu aurretik, elkarrizketatuei Euskal Herriko pobreziari buruz galdetu diegu.
Zehazkiago, Euskal Herrian azken urteetan pobrezia hazi denaren inguruko iritzia jakin nahi izan
dugu. Elkarrizketatu gehienen ustez, Euskal Herrian pobrezia hazi da eta batik bat, komunikabideek
zabaltzen dituzten mezuei heldu diete pobreziaren hazkunde hori aipatzeko.
“Euskal Herrian pobrezia hazi da, input gehiago daude. Etorkin gehiago datoz Euskal
Herrira Estatuko beste lekuetatik”
“Euskal Herrian langabezia igo den unetik pentsatzen dut pobrezia ere haziko zela”
Dena den, Euskal Herrian pobrezia hazi baino, orain azaleratu denaren ideia duenik ere bada:
“Nik ez nuke esango Euskal Herrian pobrezia hazi dela, lehen ere hor zegoen, orain
azaleratu egin da”
Azpeitiko pobreziaren hazkundeaz galdetuta, iritzi ezberdinak azaldu dituzte elkarrizketatuek.
Zenbaitek herri mailan dagoen pobrezia sentsazioa aipatu du, baina ez eurek ikusten dutelako.
Gainera, elkarrizketatu askok pobrezia etorkinekin lotzen dute. Hau da, azpeitiar autoktonoen bizi-
maila jaitsi dela uste dute baina pobreziaren fenomenoaren kaltetuak, batik bat, etorkinak direla
uste dute.
“Azpeitian ere hazi da pobrezia, lana egin eta Caritasera joaten direnak badira”
“Jendea Caritasera joaten hazi da, gehienbat atzerritarrak, bertakoei oraindik lotsa
ematen die”
“Azpeitian pobrezia hazi denaren sentsazioa badago, merkatariak kexu dira”
“Azpeitian pobrezia baino hazi dena langabezia dela esango nuke; Azpeitin pobrezia
immigranteekin lotu dezakegu”
Hortaz, badirudi orokorrean Azpeitiko pobreziaren hazkundearen ideia etorkinekin lotzen dutela.
Elkarrizketatu gehienek etorkinak izan dituzte hizpide pobrezia aipatzean. Gainontzeko herritarrei
erreparatuz aldiz, pobrezia hazkundea baino, bizi-maila eta ohitura aldaketa izan dituzte hizpide.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 57
Modu honetara, eta lehen atalean azaldu bezala, elkarrizketatuek herrian egun den langabezia eta
pobrezia maila bereizten dituzte. Pobrezia eta gabezi ezberdinei ere egiten diete erreferentzia eta
gehienek nahiko argi dute Azpeitian ohiko ziren gastu eta behar materialetan izandako aldaketak
ezin daitezkeela pobrezia bezala ulertu.
“Azpeitian ez dakit seguru zeri deitzen zaion pobrezia; agian askorentzat Azpeitian
pobrezia hazi egin da BMW kopurua jaitsi delako”
“Oinarrizko beharrak asetzeko adina badu jendeak, bizi-maila da jaitsi dena, jendeak
gehiago begiratzen du gastatzeko orduan, hori pobrezia den…”
“Oraindik ez dago pobreziarik Azpeitian, jendea langabezia kobratzen ari da, hori
bukatzen denean…”
Behin Euskal Herriko eta Azpeitiko pobreziaren balizko hazkundeaz galdetuta, Azpeitiko egoera
bere inguruko herriekin erkatzeko eskatu diegu elkarrizketatuei. Askok ez diote galdera honi
erantzun, baina erantzun dutenen artean, Azpeitiko herria okerrago dagoenaren ideia dago. Ez
zehazki, pobreziari erreferentzia eginez, baina bai, krisiak gogor kolpatu duen herri bat bezala
definituz, eta ildo honetan, behin eta berriro aipatzen dituzte herrian itxitako enpresa handiak, eta
ondorioz, Azpeitian izan den langabezia tasaren hazkundea.
“Azpeitiko egoera inguruko herriena baino okerragoa da; enpresa handi guztiak itxi
egin dira; industria arlokoak bereziki”
“Langabezia tasa begiratuz, Azpeitia, eskualdeko beste herriekin konparatuz okerrago
dago. Gainera, herriko enpresa asko itxi direnez, langabezia sentsazioa are eta
handiagoa da, Azpeitin perspektibak okerragoak dira. Azpeitiko ekonomia hiru
sektoreetan konzentratu da eta hiruak erori dira”
“Azpeitiko egoera okerragoa da Gipuzkoako beste herri batzuekin konparatuz;
kontuan izan behar da Azpeitiko bizimaila oso garestia dela, alokairua adibidez. Euskal
Herrian ordea okerrago dauden herriak badaude, Bilbo Handian eta Nafarroan
adibidez.”
Dena den, Azpeitiko egoera inguruko herrietakoa baino okerragoa denaren ustea ez dute
elkarrizketatu guztiek elkarbanatzen:
“Gipuzkoako beste herrien antzeko egoera du Azpeitiak. Gurera agian krisia
beranduago iritsi da”
“Nik ez dut uste Azpeitian okerrago gaudenik, kalean jende gutxiago ikusten da baino
ez dakit krisi ekonomikoagatik den edota aldaketa kultural bat eman delako”
“Eskualdeko herriekin konparatuz Azpeitiko egoera antzekoa da, baina seguru Euskal
Herrian herri asko Azpeiti baino okerrago daudela”
5.2.2. Azpeitian pobrezia sorrarazi duten faktoreak
Aurreko atalean ikusi dugu elkarrizketatuek pobreziaren hazkundeaz zer iritzi duten. Askok
pobreziaz galdetzean etorkinak izan dituzte hizpide eta fenomenoaren nondik norakoak
azaltzean autoktono eta etorkinen errealitateak ezberdintzeko joera erakutsi dute. Honela,
Azpeitian pobrezia hazi denaren ustea azaltzen duten gehienek etorkinak hartzen dituzte
erreferentziatzat. Beste herritarrei dagokienean aldiz, gabezia eta bizi-mailaren jaitsiera dituzte
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 58
hizpide. Elkarrizketatuen hitzetan hortaz, immigrazioa litzake, Azpeitiko pobreziaren
hazkundearen eragile nagusia.
“Etorkinen kopurua handitu egin da, euren egoera okerragoa da, ahalmen txikiagoa
dute, eta hortaz, neurri batean horregatik hazi da pobrezia Azpeitian”
“Azpeitian pobrezia immigrazioarekin lotu dezakegu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren
Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzak dei efektua izan du.”
Pobrezia eta langabezia ezberdintzen badituzte ere, langabeziak pobrezian duen eragina ere
aipatzen dute. Langabeziak zuzenean pobrezia ez dakarrela behin eta berriro argi adierazi dute,
baina langabezia hazi den heinean, pobrezia arriskua ere handitu dela azaltzen dute.
“Langabeziak eragina du pobrezian, enplegua ez bada sortzen, gaur egun lansaria
jasotzen duten langabetuak pobrezia egoeran egon daitezke epe motz edo ertainean”
Immigrazioa eta langabezia dira beraz, elkarrizketatuen ustez Azpeitiko pobreziaren kausa
nagusiak. Dena den, Azpeitiko herritar askoren bizi-maila altuak ere eragina izan du eraginik
pobreziaren hazkundean. Ia aho batez herritarrek izandako luxuak izan dituzte hizpide
elkarrizketatuek.
“Azpeitiar batzuen bizimodua burbuila batean eraiki da, jendeak kreditu handiak
eskatu ditu, adibidez, etxebizitzak erosteko, eta orain eskuetan lehertu zaie.”
“Iruditzen zait Azpeitian pobrezia sortu dela, edo pobreziaren ustea dagoela, oso maila
altuan bizitzea gustatuko zaigulako, jendeak pistoia ez du jaitsi nahi. Batzuentzako
ileapaindegira joatea oinarrizko behar batean bilakatu da eta pobre senti daitezke
joateko aukerarik ez izatean”
“Etxebizitzen prezioak ere eraman du jendea pobreziara…ze hipotekatan sartuta
dago jendea?”
Pobreziaren hazkundea sistemikoa dela uste duenik ere bada. Sistema ekonomikoaren antolaketaz
dihardute, ondasunen banaketaz, aberatsak aberatsago eta pobreak pobreago bilakatu dituen
sistema politiko eta ekonomikoari eginez erreferentzia.
“Politika zehatz batzuek eraman gaituzte egoera honetara”
Elkarrizketatuek herrian ikusten duten pobrezia maila nahiko baxua dela esateko moduan gaude.
Hala ta guztiz, pobreziaren lehen sintoma batzuk kalean ikusi ahal direla azaltzen dute.
“Azpeitian pobrezia hazi dela esan ahal dugu; gero eta jende gehiagok eskatzen ditu
diru laguntzak, Elikagaien Bankura jende gehiago joaten da eta etorkin batzuk euren
jaioterrietara itzultzen ari dira, tira, saiatzen, ze batzuk horretarako dirurik ere ez
dute”
“Azken urteetan ikusi dut nola handitu diren Caritaseko ilarak, jendea bi ordu baino
gehiago itxaroten egoten da ateak ireki aurretik; Gizarte Zerbitzuetan ere gero eta
jende gehiago ikusten dut”
“Nik gero eta jende gehiago ikusten dut jendea dirua eskatzen, kalean, dendetan,
parrokian…”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 59
Baina kalean ikusten denetik haratago joanez, batek baino gehiagok aipatu du ezkutuko
pobreziaren existentzia. Behin eta berriro ezberdintzen dute kalean ikusi ahal dena eta herritarrek
etxe barruan pairatu ahal dituzten bazterkeria edota pobrezia egoerak.
“Jendeak bere egoera ez du errekonozitu nahi”
“Etxeko barruko egoerak ez ditugu ezagutzen”
“Kalean ez da pobrezia ikusten, agian jendeak disimulatzen du”
“Pobrezia etxean geratzen da; itxurazko arropa ez duena ez da kalera ateratzen,
ezkutatu egiten da”
“Azpeitiarrak Loiolara paseatzera joan daitezke arropa berria jantzita; gero etxean
arrainik eta haragirik agian ez dute jaten edota umeei bazkaltzeko bokadillo bat
ematen diete”
“Bertakoek ez dute aitortzen Elikagaien Bankura joaten direnik, ezta Gizarte
Zerbitzuetara ere. Batzuk, gaizki egonda ere, ez dira joango”
Ildo honetan eta ezkutuko pobreziaren haritik, elkarrizketatuek azpeitiarren harrotasun eta
handikeria izan dituzte hizpide. Horrek, hein batean, herritarren egoeraren diagnostiko errealagoa
egitea galaraziko luke.
“Azpeitiarrek arazoak dituzte Gizarte Zerbitzuetara joateko, lotsarekin lotuta dago,
harrotasunarekin…jendeak zutaz zer pentsatuko duen beldurra”
“Psikologoek diote azpeitiarrei irudia asko inporta zaiela…pixkanaka aldatzen ari
bada ere…adibidez, badago Elikagaien Zentrura ez doan jendea inork ikusi ez ditzan,
baino gero Gizarte Zerbitzuetara joaten direnak janariaren bila”
“Guk badakigu jendeak desjabetze prozesuak irekita dituela…baina ez dute azaleratu
nahi…ezkutuan panorama batzuk egongo dira…”
“120 pertsonako zerrenda bat pasa ziguten, egoera ekonomikoa txarra zeukaten
azpeitiarren zerrenda bat. Gabonak ziren eta helburua etxe horietako umeek opariak
izatea zen. 120 pertsonako zerrendatik, 30 pertsonak abizen euskaldunak zituzten;
horietatik bakarra etorri zen gugana opari bila. Etorkinek aldiz, arazo gabe onartu
zituzten umeentzako opariak”
Azpeitiko pobrezia egoerak azaleratzea galaraziko lukeen beste elementua familia babesarena
litzake,
“Pobrezia ez da azaleratzen hein batean familia koltxoia dagoelako”
“Gazteen pobrezia egoera etxeko familia babesak ezkutatzen du, gurasoekin bizi dira
eta beraiei esker bizirauten dute”
Familia babesaren ildotik, pentsiodunek azken urteetan izandako txirotze prozesua ere aintzat
hartu beharrekoa dela adierazi dute. Izan ere, kexu dira askorentzat pentsiodunak pribilegiatu
batzuk direlako. Gainera, egun pentsiodun asko familiako diru-sarrera iturri bilakatu direla azaldu
dute eta ondorioz, pentsioa jaitsi gabe ere, praktikan pobretzen ari direla salatu dute. Egun,
pentsiodun askok, familiako langabezia medio, seme-alabei ekonomikoki lagundu behar diete,
hipotekak ordaintzen lagunduz eta edota euren bilobaren zaintzaren zati esanguratsu bat
asumituz.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 60
“Sistemak gure pentsioak eta aurrezkiak koltxoi bezala erabiltzen ditu pobrezia
neutralizatzeko”
“Errekurtsoak, diru laguntzak eta pentsioak berdinak dira, baina beharrak handitzean,
txirotasuna zabaltzen doa”
“Pentsio batekin orain ia familia osoa mantendu behar badute, pentsiodunak txirotzen
ari direla esan genezake”
“Jubilatuek ibilaldiak egiteari utzi diote, familia diruz lagundu behar dutelako,
pertsonalki pobreak ez badira ere, praktikak pobretzen ari dira”
5.3. Krisiaren ondorioak; pobreak, behar sozialak eta adierazleak
Azpeitiko pobreziaren hazkundearen inguruko lehen hausnarketa egin ondoren, pobreziaren
aurpegi berri baten aurrean gauden galdetu diegu elkarrizketatuei. Zehazkiago, krisiaren ondorioz,
pobre berrietaz mintzo gaitezkeen ala errealki, aurretik ere pobre zirenen egoera okertze baten
aurrean gauden.
5.3.1. Pobre berriak?
Elkarrizketatu batzuk, krisiaren ondorioz, lehen pobre zirenak orain are eta pobreago direla uste
dute baino krisiaren ondotik, aurretik pobre ez ziren asko pobre bilakatu direla ere azaldu dute,
gutxienean pobrezia arriskuan egon daitezkeenaren ideia dute.
“Lehen pobre zirenak orain okerrago daude, eta bestalde, krisiaren ondorioz pobre
berriak ere badirela esan dezakegu, kuestioa da noiz sentitzen duen bakoitzak
pobrezia egoeran dagoela”
“Barne Produktu Gordina jaitsi egin da; beraz, krisiaren ondorioz ia denok gaude
okerrago”
“Gu ohituta gauden bezala, krisiaren ondorioz, pobreak garela pentsatzen dugu bizi-
maila jaitsi behar izan dugulako”
“Pobre berriak ere badira, adibidez, langabezia saria xahutu dutenak, eta familia
babesa bukatzen doan heinean pobrezia berria azalduko da, orain ezkutatua egon
daiteke”
Hala ta guztiz, krisiaren ondorioz pobrezia berria sortu denaren ideia baino, aurretik ere pobre
zirenen egoera okertu denaren ustea nagusitzen da.
“Nik uste dut lehen pobre zirenak orain pobreago direla. Krisiaren ondorioz lehen
pobre ez zirenak orain pobre bilakatu direnik ez dut uste; izan ere, lehen pobre ez
zirenak baliabide pertsonal gehiago dituzte egoera horretatik ateratzeko”
“Jendeak uste du, krisiaren ondorioz, lehen pobre ez ziren asko, orain pobre bilakatu
direla. Zergatik? Orain eskiatzera ezin dutelako joan? Lehen pobre zena orain are eta
pobreagoa da”
“Egun, ezberdintasun sozialak gero eta handiagoak dira…pobre “berriak” baino, bizi-
maila kalitatea jaitsi behar izan duten herritarren aurrean gaude”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 61
5.3.2. Krisiaren ondorioak
Azpeitian pobrezia hazi denaren inguruan ezbaia badago ere, elkarrizketatuek behin eta berriro
aipatu dute azken urteetan eman dela aldaketarik herrian, eta herritar askoren bizimaila aldaketa
batean aurrean geundela azaldu dute. Nola antzematen dira egunerokotasunean krisiaren
ondorioak herrian? Ze sintoma ikus ditzakegu?
Elkarrizketatu batzuen irudiko ez da aldaketa esanguratsurik eman herrian. Krisiaren aurretiazko
ohitura beretsuak mantentzen direla uste du zenbaitek, nahiz eta askotan, kanpora begirako
aldaketa eza ez izan errealitatearen isla egokiena.
“Nik ez dute batere ohiturarik aldatu, eta nere inguruko jendeak ere ez, afaltzera
ateratzen gara, oporretara joaten gara, eskiatzera…nere ingurunean ez dut somatu
krisia”
“Kalean ez dut aldaketa nabarmenik ikusten”
Hala ta guztiz, gehienek aldaketak ikusi dituzten euren inguruan. Aldaketa hauek beti ez daude
soldata jaitsiera edota egoera sozioekonomiko pertsonalaren aldaketa batean oinarrituak.
Ingurumarian eta herrian dagoen sentsazioak ohitura aldaketak ere ekarri ditu:
“Badago jendea soldatan aldaketarik ez duena izan, baina gastuak gehiago
kontrolatzen dituena”
“Ez dakit ohiturak aldatu ditugun, baina prezioak gehiago kontrolatzen ditugu”
Elkarrizketatu gehienek ordea, zuzenean aldaketarik bizi izan ez badute ere, krisiaren adierazle
ezberdinak ikusi dituzte herrian, batzuk pobrezia berarekin harremanduak izan daitezkeenak, beste
batzuk aldiz, bizi-maila aldaketarekin edota ongizate mailarekin lotu ahal ditugunak.
a. Aisialdiko eta denbora libreko gastuak murriztea
Dudarik gabe aisialdi eta denbora libreko gastuen murriztea da elkarrizketatuek krisiaren ondorioz
herrian nabaritu duten aldaketa handiena. Aisialdiaz aritzean, behin eta berriro egin diete
erreferentzia herriko dendari, eta bereziki, jatetxe eta tabernen egoerari. Esan beharra dago,
zenbaitentzat Azpeitiko herrian ohikoak izan diren kontsumo praktikak ez direla hainbeste aldatu,
ez behintzat herriko enpresa handienak itxi ondorenean espero zitekeen beherakadaren maila
berean. Aisialdiko eta denbora libreko gastuen murriztearen irismena hain larritzat jo ez dutenek
hizpide izan dute aurretik aipatu izan dugun herritarren handikeria eta harrokeria puntua. Askok,
euren egoera nolakoa den errekonozitzeko zailtasunak dituztela ere adierazi dute, eta hortaz,
posible dela, kalean hain agerikoa izan ez arren, etxe barruetan beste gastuen murrizketa ematea.
Den den, kalean jende gutxiago ibiltzen denaren ideia nagusitzen da, eta horretaz gain, kontsumo
aldaketak ere badirela azpimarratzen dute.
“Lehen asteburuetan jendea afaltzera jatetxeetara joaten zen, orain bokata bat jaten
dute”
“Lehen jendeak Gin Tonic-ak edaten zituen, orain zerbezak”
“Jendeak orain ez du hain erraz kotxez aldatzen, bidaiak egiten jarraitzen dute, baina
motzagoak dira…”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 62
“Dendariak eta tabernariak negarrez dabiltza, kontsumoa asko jaitsi dela diote”
b. Laguntza ekonomikoa eskatzea gizarte erakunde publiko edo pribatuei
Elkarrizketatuek erakunde publiko edo pribatuei laguntza eskatzen dieten jende gutxi ezagutzen
dute pertsonalki. Usteak aipatzen dira orokorrean, eta behin eta berriro familia babesa dute
hizpide. Badirudi, eta bereziki, betiko azpeitiarrei dagokionean, oraindik muga asko daudela
erakundeei laguntza eskatzeko, eta muturreko egoerara iritsi arte ez dutela erakunde
ezberdinetara jotzen. Bestelako iritzia dute atzerritarrei dagokionean, elkarrizketatu askoren ustez
atzerritarrek ez dute erreparorik diru-laguntzak eskatzeko, eta bestetik, zenbaitentzat, egungo
diru-laguntzak jasotzeko irizpideak betetzea errazagoa da atzerritarrentzat. Hala ta guztiz,
kontziente ere badira egoera ekonomiko txarragoan daudela, eta gainera, betiko herritarrak ez
bezala, atzerritar gehienek familia babesa jasotzeko aukerarik ez dutela.
“Gero eta jende gehiagok eskatzen ditu diru-laguntzak, etorkinek gainera “a huevo”
daukate laguntza horiek lortzeko”
“Gero eta jende gehiago dator gugana, bereziki atzerritarrak, betiko azpeitiarrak
udaletxera joango direla pentsatzen dugu, guk aldiz babes publikotik at geratu direnak
atenditzen ditugu”
“Orain kopurua jaitsi da baina aurreko urtean azpeitiar asko etorri ziren ziren gugana
hipoteka ezin zutelako ordaindu”
“Lehen Caritasen genituen diru-sarrerak asko ziren eta askotan beste herrietara
bidaltzen genuen dirua. Orain ez, gero eta jende gehiago dator laguntza eske”
“Betiko azpeitiarrak Gizarte Zerbitzuetara joaten dira eta hortik kanpo geratzen diren
herritarrak, Caritasera joaten dira”
“Atzerritarrei ez diete lotsik ematen laguntzak eskatzea, betiko azpeitiarrei, bai”
“Udarako eta Aste Santuetako aisialdi ekintzetarako diru laguntzak atzerritarrek
bakarrik eskatzen dituzte”
c. Familiakoei laguntza ekonomikoa eskatu beharra
Aurreko puntuan azaldu berri dugu elkarrizketatuek behin eta berriro aipatu dutela herrian familia
babesak estaltzen dituen pobrezia, ongizate eta gabezia egoera ezberdinak. Elkarrizketatuek
nabarmendu dute familia babes honek pobrezia eta gabezia egoerak azaleratzea ekiditen duela
hein batean. Gainera, babes hori den bitartean, egoera prekarioan dauden herritarrak ez dute
erakunde publiko nahiz pribatuetara jotzen. Pentsiodunak kexu dira eta euren txirotze egoera auzi
honen inguruan ipintzen dute. Izan ere, egun, pentsio askok familia osoak aurrera ateratzen
dituzte, edota gutxienean esku bat botatzen ari zaie familiakideei. Kexu dira gainera, herritar
askorentzat sektore pribilegiatu direlako eta hortaz, jende askok normaltzat jotzen du eurak izatea
familiakideei laguntza eskaintzen dietenak. Baina honakoa ez da pentsiodunek lehen pertsonan
azaltzen duten kexua bakarrik, adin eta egoera ezberdinetako elkarrizketatuek izan dute hizpide
auzi hau.
“Jendeak esaten digu hil bukaerara ez direla iristen eta familian eskatu behar dutela
dirua”
“Gure pentsioak koltxoi bezala funtzionatzen ari dira, seme-alaben egoera prekarioa
salbatzen”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 63
“Jubilatu asko euren pentsioekin seme-alaben hipotekak ordaintzen ari dira”
“Jende nagusiaren pentsioekin bizi dira belaunaldi gazteagoak”
Bada ordea, zenbaitetan familia babesaz hitzegitean bigarren maila batean geratzen da arazoa edo
kolektiboa; emantzipatzeko inongo aukerarik ez duten gazteak dituzte hizpide. Gazteen pobrezia
egoera zentzu batean ezkutatua geratzen da familia babesa dela eta. Askok, ikasketa amaitu
ondoren, etxean jarraitzen dute luzaroan edota kanpoan ikasiz gero, gurasoen etxera itzultzen
dira. Aintzakotzat hartu beharreko arazoa litzake elkarrizketatu batzuen hitzetan. Ildo honetan ere,
guraso batzuk kexu agertzen omen dira esanez zergatik mantendu behar dituzten euren seme-
alabak luzaroan, zergatik ez duten diru-laguntzarik, eta aldiz, esaterako, gazte magrebiar batek
Oinarrizko Diru-Sarreren Errenta jasotzeko aukera duen.
“Ze egoeratan dauden gazteak? 25 urte inguruko jende asko dago etxetik ateratzeko
inongo aukerarik ez dutenak. Horiek ez dira pobreak?”
d. Etxeko energia-gastuak murriztu behar izatea
Etxeko energi-gastuen murrizketak aipatu dituzte elkarrizketatuek, pobrezia energetikoaren auzia
behin eta berriro agertu da. Bereziki, kalefakzioa ipintzeko arazoak izan dituzte hizpide.
“Badago jendea kalefakzioa ezin duena ipini, edota ordu gutxiagoz ipintzen duena”
“Argindarra, ura edo gasa ordaindu ezin duen jendea badago Azpeitian”
e. Oinarrizko elikadura-gastuak murriztea
Etxeko energia gastuekin alderatuz, elikadura gastuen murrizketa oso gutxik aipatu dute. Halere,
badirudi jendea gastu hauek ere kontrolatzen hasi dela.
“Orain ez da Eroskiko karroa berdin betetzen”
f. Janari-dieta egokirik ez izatea
Oinarrizko elikagaien murrizketetatik haratago joanez, janari-dieta egokirik ez dutenez ere aritu
dira elkarrizketatu batzuk. Inork ez du aipatu herrian gosez dagoen herritarrik badagoela, bai
ordea, elikagai konkretu batzuek gutxiago kontsumitzen denaren ustea. Osasun arloari
erreparatuz, ustetik haratago, zuzenean aipatu dute adinekoei begira bereziki, zenbaitek oso
oinarrizko elikagaiak kontsumitzen dituela. Dena den, esan beharra dago, dieta egoki eza ez dutela
soilik pobrezia edo gabezia ekonomikoarekin lotu, baizik eta adinekoen bakardadeari berari lotuaz,
sukaldatzeko trebetasun edota gogoen murrizketen ondorio.
“Zenbaitetan zaharrek kontsumitzen dituzten elikagaiak oso oinarrizkoak dira, eta
jaten duzunaren arabera ere, zure osasun egoera hobeagoa ala okerragoa izango da”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 64
g. Botikaren bat erosteari utzi edo medikuak agindutako tratamendu bat eten beharra
Elkarrizketatu batzuek botikak erosteko zailtasunak dituzten herritarrak ere izan dituzte hizpide.
Zehazki, adinekoak eta atzerritarrak aipatu dituzte botikak erosteko zailtasunak dituzten
herritarren artean. Atzerritarrei dagokionean arazoa areagotzen da; izan ere, egoera
administratibo irregularrean daudenak osasun arretarako eskubidea izanik ere, ez dute OTI
txartela. Ofizialki, atzerritar hauek larrialdi zerbitzuetara joateko eskubidea dute baino egun, eta
Azpeitiari dagokionez, ohiko osasun arreta jasotzen dute. Arretaz haratago ordea, OTI-a ez
edukitzeak arazo ezberdinak sorrarazten dizkie; ez dute errezetarik, eta hortaz, botikak eurak
ordaindu behar dituzte. Bestelako gastuak ere beraien esku geratuko litzateke, esaterako,
beharrezkoa izanez gero, anbulantziaren erabilera. Gastu hauei aurre egiteko arazoak dituzte eta
erakunde pribatuetara jo ohi dute medikamentuak ordaintzeko dirua lortu ahal izateko.
“Medikamentuak ordaintzeko arazoak dituztenak ere ikusten ditugu”
“Atzerritarrak dira arazo gehien dituztenak medikamentuak ordaintzeko; izan ere,
egoera administratibo irregularrean daudenak Osakidetzan arreta bermatua daukate,
baina ez medikamentuei edota anbulantziaren erabilerari dagokionean. Atzerritar
asko Azpeitiko Gurutze Gorrira edo Caritasera joaten dira eta han dirua ematen diete
medikamentuak ordaindu ahal izateko”
Medikuak agindutako tratamendu bat eten beharraz galdetzean, Hepatitis Ca duten gaixoez
mintzatu da elkarrizketatu bat. Kasu honetan, tratamendua eten baino, gaixotasunari aurre egiteko
egun badagoen tratamendurik gabe leudeke, kostua onartezina baita gaixo hauentzako.
Momentuz, osasun zerbitzuak Hepatitis Cari aurre egiteko ordezko tratamendu bat ematen diete,
baina badirudi epe motzean arazo hau gainditua izango dela gobernuak tratamendu honen kostua
bere gain hartuko duela azaldu baitu.
“Hepatitis Crako tratamendua ordaindu ezin dutenak daude Azpeitian, oso garestia
da, 60.000 euro inguru kostatzen da baina laster batean Gobernuak asumituko du
kostua”
h. Jabetzak saltzea edo etxebizitzaz aldatzea gastuak estaltzeko
Elkarrizketatuek jabetzak saldu behar izan dituzten herritarrak baino, jabetzak saltzea nahiko
luketen herritarrez mintzo dira. Egun badaude herrian, langabezian geratu ostean, etxebizitza
saltzea gustatuko litzaiakeen herritarrak baina zailtasunak dituztenak. Kontuan izan behar dugu,
jabetzen arabera, posible dela diru-laguntza ezberdinetarako sarbiderik ez izatea eta hortaz, zentzu
horretan, irtenbide gabe sentitzen diren herritarrek omen daude. Jabetzak dituzte eta hortaz, diru
laguntzarik ezin dute jaso, baina jabetza izateak ez dakar derrigorrean eguneroko gastuei aurre
egiteko nahiko errekurtso ekonomiko izatea. Honekin lotuta ere, behin eta berriro hipoteka altuen
gaia ere hizpide izan dute elkarrizketatuek. Egoera ekonomikoa hobeagoa zenean, herritar asko
leporaino hipotekatu ziren, baina orain etxe askotan diru-sarrerak murriztu ostean, zailtasunak
dituzte kreditu horiei aurre egiteko. Gainera, aurretik ere aipatu izan dugun bezala, etxebizitzen
prezia altua pobreziaren kausa batean bilakatuko daiteke. Langabezian geratu direnen egoera
batzuk ez lirateke hain larriak izango hilero horrelako hipoteka bati aurre egin behar ez izanez gero.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 65
“Badago jendea jabetzak dituena baina hilaren bukaerara ez direnak iristen. Arazoak
dituzte jabetza horiek saltzeko”
“Azpeitian batzuk propietateak dituzte, baina jateko eta argia pagatzeko dirurik ez”
“Nolako hipoteketan sartu da jendea? Soldata bakarrarekin ezin dute ordaindu
hipoteka eta saltzeko ere gaizki daude dirua galduko luketelako”
i. Etxebizitzatik kanporatua izateko mehatxu motaren bat jasatea
Egia esan, desjabetzen auzia elkarrizketatu bakar batek aipatu du. Ez dakigu norainokoa den auzi
honen irismena herrian, honakoa ere herritarrek ezkutuan mantendu nahi duten auzi bat izan
daitekeen arren. Elkarrizketatu batek esan du eurek herriko familia batek etxebizitzatik kanporatua
izateko mehatxuaren berri izan zutela eta eurengana joan zirela laguntza eskaini asmoz. Herritar
horiek ez zuten nahi inolaz ere herrian euren egoeraren berri izatea, eta hortaz, ez zen inolako
salaketa kanpaina edota bitartekaritza lanik egin.
“Guk badakigu jendeak desjabetze prozesuak irekita dituela…baina arazo hori ez da
azaleratzen”
j. Hezetasuna, zikinkeria eta usainak dauden eraikinetako etxebizitzak eta pilaketa larria
jasaten duten etxeak
Etxebizitzen egoerari dagokionean, elkarrizketatu batek etorkinen egoera izan du hizpide. Jakitun
dira zenbait familien etxebizitzek gutxienekoak ez dituztela betetzen. Familia etorkin baten seme-
alaben egoera aipatu dute, non etengabe gaixotzen diren umeak etxeko hezetasuna medio. Etxeen
egoeratik haratago, pilaketa larriak jasaten dituzten etxebizitzak ba omen dira Azpeitian, hori bai,
berriro ere etorkinei egiten diete erreferentzia.
“Etorkinen egoera ez da batere ona, batzuk saguak dituzte etxean, umeak gaixo
dituzte etxebizitzaren egoera txarragatik, hezetasunak”
“Ikusi ditugu etorkinen etxe batzuk, non jendea pilatuta bizi dela nabaria den…”
Etorkinen etxebizitzen egoera kaxkarretik haratago, adineko asko bizi diren eraikinen gabeziak ere
aipatu dituzte. Izan ere, bere esanetan, adineko asko Alde Zaharrean bizi dira, non eraikin zaharkitu
ugari den; hauetako batzuk, ez dute igogailutik eta honek, adinekoen edota menpekotasun edo
ezgaitasun fisikoa dutenen mugikortasuna zailtzen du. Ez da larritzat jotzen den egoera, baina
adinekoen egoeraren diagnosia orokorrean aipatua izan da.
“Adinekoen arazoetako bat bakardadea da. Pixkanaka etxean geratzen hasten dira eta
zenbaiten eraikinen egoerak, bereziki Alde Zaharrean bizi direnenak, ez die laguntzen
kalera ateratzera”
k. Ikastetxeetan ikusitako gabeziak
Ikastetxeetan ere nabaritu dituzte aldaketak azken urteetan. Hizpide izan dituzten aldaketa eta
arazo nagusiak eskolaz kanpoko ekintzen kostuekin lotuak doaz. Esaterako, eskolako materialaren
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 66
kostuaz egun erreklamazio gehiago ipintzen dituzte gurasoek. Gainera, ikastetxeek eskaintzen
dituzten zerbitzuen eskaerak ere beherantz egin du, jangela, garraioa edota eskolako orduetatik
kanpo antolatzen diren aisialdiko ekintzei dagokionean. Berriro ere, azken urteetan aldaketarik
nabaritu duten galdetzean, etorkinak izan dituzte hizpide, aldaketak kolektibo horretara mugatzen
ez badira ere.
“Gurean kuota ordaintzeko arazorik ez dago, baina aurten lehenengo aldiz irteera
baterako dirurik gabe ikusi ditugu guraso batzuk”
“Jangelan, garraioan…horrelako zerbitzuetan antzematen da krisia. Arrazoi
ekonomikoak medio, familian geratzen dira ume batzuk, aiton-amonekin bereziki”
“Eskolako materialari dagokionean jendeak erreklamazioak ipintzen ditu, kostua dela
eta”
Krisi ekonomikoa medio, guraso gehiagok erabakitzen dute seme-alabak jangelatik ateratzea edota
0-2 urteko ikasgeletara ez eramatea haurrak. Zaintza hau gehienetan aiton-amonen esku geratzen
da.
“0-2 urte bitarteko matrikulazioan beherakada egon da; lehen ume gehiago genituen”
Aiton-amonek asumitu behar izan duten zaintzaz haratago, herriko langabezia handitzearen beste
adierazle bat litzake, orain umeen bila ikastetxera etortzen den aita kopurua.
“Gero eta aita gehiago etortzen dira umeen bila aita gehiago daudelako enplegu gabe.
Baina bestalde, kotxez etortzen dira…kontraesan bat ikusten dut, oinez ere etorri ahal
dira”
Esan berri dugu, ikastetxeetan nabaritu diren aldaketa edo gabeziaz aritzean etorkinengan ipini
dutela begirada. Ikastetxeetan ikusi ahal diren pobrezia eta gabezia egoera gehientsuenak
etorkinen kopurua handitzearekin harremantzen dituzte. Egoera gogorrak ikusten dituztela
adierazi dute eta egungo errealitateari aurre egiteko nahikoa errekurtso ez dutela adierazi dute.
Gainera, aurten bereziki, epez kanpo izan dituzten matrikulazioren handitzeaz hitzegin dute.
Bapateko handitze hau zuzenki lotu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan ipinitako diru-
laguntzekin. Izan ere, elkarrizketatu ugarik aipatu dute diru-laguntza hauek medio etorkinen
kopurua asko handitu dela Azpeitian eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspen faltaz ere kexu
dira. Aurrerago laguntza hauen nondik norakoetan gehiago sakondu dugu, baina ikastetxeei
dagokionean, egoera berri honi aurre egiteko zailtasunak azaldu dizkigute. Osasungintzan ere
antzerako inpresioa dago, atzerritarrak osasun arreta eskubidea dute baino ondoren, asumitu ezin
dituzten eta erakunde publikoak alboratzen dituzten kostu eta beharren aurrean aurkitzen dira.
Behin Azpeitian erroldatuta, etorkin ororen seme-alabek dute hezkuntza eskubidea eta Hezkuntza
Ordezkaritza da ume horien matrikulazioa non izan behar den erabakitzen duena. Baina hortik
aurrera, ardura eta ondorio guztiak zentruak beraiek kudeatu behar dituzte aparteko laguntzarik
jaso gabe. Honela, epez kanpoko matrikulazioak medio, zentruetan bakarrik ikusten dira. Kontuan
izan behar dugu, matrikulazio kostuak, ikastetxe publikoan batik bat, oso eskasak direla, baina
behin seme-alabak matrikulatuta, ordaindu ezin dituzten kostuen aurrean aurkitzen dira etorkin
familiak. Eskolako materialaz, aisialdiko ekintzetaz edota jangela zerbitzuaz ari gara.
Egunerokotasunari aurre egiteko arazoak ikusten dituzten ikastetxeetan eta zentzu honetan,
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 67
Aldundiaren aurreikuspen eskasaz kexu azaldu dira. Nolabait esatearren, baloiak ikastetxeetan utzi
dutenaren ustea dute.
“Etorkin askok ez dute eskolako materiala erosteko dirurik, Hezkuntzak ikastetxe
kontzertatuetara bidaltzen dituzte baina gero gastuei ezin diete aurre egin”
“Jangelako beka eskatzen dute guraso batzuk. Hona etorriz gero gutxienez egunean
behin euren seme-alabek ongi jango dutela ziurtatzen dute”
“Etorkinak dena dohainik dela uste dute”
l. Beste adierazle batzuk
Aipaturikoez gain, herriko krisi ekonomikoarekin bestelako ondorio batzuk ere ikusi dituzte
elkarrizketatuek. Horietako asko gainera adineko jendearekin lotuta daude. Aipatu dugu
txostenean zehar adineko pentsiodunak kexu zirela euren txirotze prozesuari dagokionean. Familia
askoren babes bilakatu dira, baina ez soilik eskaintzen duten babes ekonomikoari dagokionean
bakarrik. Laguntza ekonomikoez gain, elkarrizketatuek aiton-amon askok biloben zaintza ere
asumitu behar dutela adierazi dute, eta beraz, ikastetxeetan nabaritutako 0-2 urte bitarteko
matrikulazio txikitzearekin lotua egon daiteke.
“Orain aiton-amonak zaintzen dituzte bilobak, zaintza eta etxeko lanetarako inor ez da
hartzen”
“Helduak gainera oso okupatuak daude biloben zaintzarekin eta kezkatuta daude
seme-alaben langabezia egoeragatik”
Bestalde, elkarrizketatu batek, krisiaren ondorioz, adinekoen zaintzaren inguruko beste aldaketa
batzuk ere nabaritu ditu. Elkarrizketatuak ez du orokortu nahi izan, eta adineko askori eragiten ez
dien arren, adierazitako sintomak herrian ematen ari diren krisi ekonomikoaz jabetzera eraman
gaitezke. Egoiliarrak ditu hizpide, eta bere ustez, familia batzuk euren gurasoak ez dituzte
erresidentziara eramaten kostu ekonomikoa ez asumitzearren. Adinekoak menpekotasun bat
izanez gero erresidentziara joateko eskubidea edo etxeko laguntza izateko eskubidea du. Gainera,
Menpekotasun Legea medio, etxeko zaintzaileak diru-sarrera bat izateko eskubidea luke. Ondorioz,
bada jendea, diru-sarrera hori kobratzea nahiago duena zaintza asumitu behar badu ere. Bestetik,
zenbaitek erresidentziak ordaintzean gurasoen herentzia ere gastatzen ari direla pentsatzen dute,
eta hortaz, nahiago dute etxean zaintzea eta ondoren herentzia osoa jasotzea. Zentzu honetan,
ardura nabaria da zenbait elkarrizketaturen artean; izan ere, badira etxean inoiz ezer egin duten
adinekoak zaintzaile paper horretan eta auzi honetan etxeko zaintzaren inguruan egin beharreko
jarraipen estuagoa beharrezkotzat jotzen dute.
“Familia batzuk aita edo ama erresidentziara ez ekartzea erabaki dute, zaintza
laguntza kobratu ahal izateko”
“Familia batzuk, gero herentzia kobratzearren, nahiago dute gurasoak etxean izatea.
Ez dute erresidentzian dirua gastatu nahi eta hortara diru hori eurentzako izango da”
Bukatzeko, elkarrizketatuek krisiaren ingurumarian aipaturiko ondorioez arituko gara. Zenbait
girotan tentsioa nabaria dela diote eta horren isla litzake Osakidetzan agerian geratu den buruko
gaixotasunen hazkundea edota arazo psikologikoen gorakada. Gainera, krisi egoeraren ondorioz
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 68
hazi diren estres, depresio eta antsietate egoerek, ondoren, isla dute arazo eta gaixotasun fisiko
ezberdinetan.
“Jendea agresiboago dago orain, krisiaren ondorioz tentsioa nabarmentzen da”
“Osakidetzan antzematen da krisi egoera, jendea arduratua dago, estres kasu ugari,
depresioa, antsietatea, eta ardura horiek egonezin fisikoak sortzen dituzte, lo egiteko
arazo gehiago daude orain, urdaileko mina…”
5.3.3. Behar sozialak
Behin elkarrizketatuek Azpeitian ikusten dituzten krisiaren ondorioak aipatuta, krisiaren ondorioz
herrian behar sozial berriak sortu al diren galdetu diegu. Gehienek behar sozialak beretsuak direla
adierazi dute baina egun jende gehiago dagoela kaltetua azaldu dute. Hortaz, behar sozial berriez
baino, krisiak kaltetutako herritarren kopuruaren handitzeaz aritu beharko ginateke.
“Lehen etxebizitza arazoak zeuden, orain ere bai, esango nuke krisi aurretik
etxebizitza bat izatea are eta zailagoa zela zituzten prezioengatik. Emakume alargunen
egoera ere ez da aldatu. Gazteek emantzipazio zailtasunak zituzten, orain ere bai;
gazteek lan prekarioak zituzten, orain ere bai”
“Behar sozialak ez dira aldatu, herriko egoera orain dela bi urte Corrugados itxitu
zutenean bezain larria da, baina ez dago mugimendurik kalean, etsipenak jota dago
jendea”
“Atzerritarren egoera lehen ere txarra zen”
“Jende gehiagok dituenez gabeziak, diru-laguntzak handitu beharko litzateke”
Hala ta guztiz, krisiaren ondotik, behar edo arazo berririk ere ikusten duela adierazi du
elkarrizketaturen batek. Gizarte Zerbitzuei dagokionean, euren familien esku-hartze zerbitzuan
lehen aldiz, eskoletatik bideratu gabe familiak bertaratu direla adierazi du elkarrizketatu batek. Krisi
ekonomikoa medio, seme-alabei ezezkoa esaten hasi zaien gurasoak egoera berria ezin bideratuta
aurkitzen dira eta Gizarte Zerbitzuetara etorri dira.
“Herritar batzuk Gizarte Zerbitzuetara etorri dira familiako esku-hartzeetara seme-
alabekin dituzten arazoak konpontzeko”
Etorkinen gorakada behin eta berriro azaldu bada ere elkarrizketetan, itzultzeko nahia duten
etorkinen handitze bat ere eman dela adierazi du elkarrizketatu batek. Batzuk gainera, hegaldia
ordaintzeko ere dirurik ez dute eta diru laguntzak eskatzera joan dira Caritasera.
“Etorkin batzuk itzultzea nahi dute eta batzuk itzulerako bidaia ordaintzeko dirua
eskatu digute”
Okertu den beste egoera bat banandutako emakumeena dela adierazi dute elkarrizketatu batzuk.
Egun pentsioak jasotzeko zailtasunak dituzten emakume kopurua hazi egin omen da eta zenbaitek
zailtasunak ditu seme-alabak aurrera ateratzeko.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 69
“Jendeak bikoteari pentsioak pasatzeko arazoak handitu direla ikusteko dugu,
emakume bananduak etorri izan zaizkigu laguntza eskatzera, eta gainera Gizarte
Zerbitzuetatik etortzen dira gugana”
5.4. Talde kaltetuenak
Azpeitian krisi ekonomikoaren ondorioz eman diren gabezia eta behar sozialez aritu dira
elkarrizketatuak. Krisiak pobre berriak sorrarazi al dituen ala aurretik ere pobre zirenen egoera
okertu denaren inguruan ere galdetu diegu. Jarraian, Azpeitian pobrezia, bazterkeria eta gabezia
ezberdinak gehien sofritzen duten talde edo kolektiboen inguruan arituko gara.
5.4.1. Langabetuak
Elkarrizketatu gehienentzat langabetuak dira egun, herrian krisiaren ondorioak gehien sufritzen
duten kolektibo garrantzitsuenetarikoa. Hala ta guztiz, matizazio ezberdinak egin dituzte; izan ere,
nahiko argi daukate langabetuen perfilak eta egoerak oso anitzak direla. Txostenean zehar aipatu
dugu elkarrizketatuen aburuz, langabeziak eragin handia izanik ere, pobreziaren eragile
determinantetzat ez dutela jo. Honela, langabetuen kolektiboaren baitan, iraupen luzeko
langabeak, langabezia saria jasotzeari utzi diotenak, 50 urtetik gorakoak eta orokorrean, formazio
urria dutenak jo dituzte pobrezia arrisku gehien izan dezaketen herritar gisa. Hortaz, langabetuak
dituztenen hizpide, askok egungo talde kaltetuen bezala izendatu badituzte ere, beste zenbait,
etorkizunera begiratuz agertu dira kezkati. Izan ere, egun langabezia saria jasotzen duten
langabetuen egoera ez dute hain larritzat jotzen, baina aurrera begirako espektatibak oso
baikorrak ez direla uste dute. Azpimarra 50 urte inguruko langabetuetan ipini dute, eta orokorrean
formazio urria dutenengan, gazteak ere hizpide izan dituztelarik.
“Langabetuen handicap handiena formazio urria da; Unibertsitate ikasketak
dituztenen langabezia tasa txikiagoa da”
“Gero eta langabetu gehiago dago ia formaziorik gabe, 45 urtetik gorakoak bereziki,
talde hau da konplikatuena, adin oso kritikoan daude”
“30 urte enpresa beran tornilloak egiten egon denak…ze egin behar du orain?”
“Nork emango die lana 50 urtetik gorakoei? Gazteak baino etorkizun okerragoa dute.
Jende hori kondenatua dago”
5.4.2. Lan prekarioak dituztenak
Langabetuez gain, lan egoera prekarioak dituzten herritarrak ere hizpide izan dituzte
elkarrizketatuek. Izan ere, badirudi lan prekarioak eta soldata baxuak dituzten herritarrak bigarren
maila batean geratzen direla pobrezia eta bazterkeriaz ari garenean. Baina aurretik txostenean
esan bezala, gero eta langile gehiago dira pobrezia arriskua egoeran daudenak eta krisiaren beste
ondorio larri bat litzake langile pobreen fenomenoa. Lan prekarioak aipatzean, gazteak ez dira
kaltetutako kolektibo bakarra baina gehienek, gazteak hartu dituzte erreferentziatzat arazo
honetaz hitzegitean.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 70
“Enplegu gabe daude gazte asko. Baina askok, enplegua izanik ere, soldata basurak
dituzte eta gurasoekin bizitzen jarraitu beharra daukate”
“Langabeziarena arazo larria da, baina gehiago erreparatu beharko genioke gaur egun
dauden soldata baxuei”
5.4.3. Etorkinak
Langabetuak eta lan prekarioak dituztenez gain, etorkinak dira elkarrizketatuen ustez herriko talde
kaltetuenak. Gehienen ustez gainera, etorkinek, lehen ere pobre izanik, orain are eta pobreagoa
den taldea osatuko lukete. Dudarik gabe, etorkinen artean langabezia egoera eta lan prekarietatea
areagotu dira, baina betiko herritarrak ez bezala, beste arazo batzuen aurrean ere badaude. Askok
azpimarratu dute etorkinen egoera okerragoaren kausa bezala familia babesa eza. Izan ere,
gainontzeko herritar askok euren gabezia egoerak familia babesari esker estaltzen dituzte;
etorkinen kasuan aldiz, familia babes hori urriagoa da. Aipaturikoez gain, hizkuntzaren arazoak ere
aipatu dituzte elkarrizketatuek, etorkin batzuk, eta jatorri batzuetako emakumezko etorkinak
bereziki, ez dira gai ez euskaraz eta ez gaztelaniaz hitzegiteko. Elkarrizketatu batzuek aburuz,
zenbait gizon etorkinen mentalitatea oso itxia eta matxista da, eta emakumezkoei etxean egotea
egokitzen zaiela uste dute. Ondorioz, ez diete euren emazteei inongo aukerarik ematen ez
hizkuntzak ikasteko, ezta lanik egiteko, gizonak izan behar baitu etxeko diru-sarrerak bermatu
behar dituena.
“Seguru pobre portzentaje handiena hor dagoela, langabezian geratzen ari dira eta
gehienek familia babesik ez daukate”
“Enplegu Zentrura datozen gehienak etorkinak dira”
“Etorkin batzuk gaztelaniaz ere ez dakite, non espero dute lan egitea?”
“Emakume etorkinen egoera txarra da askotan, etxean daude, dependentzia egoera
handiak ikusten dira. Senar batzuek ez dute nahi euren andrea lanean ikustea”
“Hona etortzen diren emakumezko batzuekin komunikatzeko arazoak ditugu, guk
esaten diegu ikasi beharko duzue hizkuntzaren bat?”
Etorkinen egoera aipatzean, zenbait elkarrizketatuk mahai gainean ipini dute azken boladan herrian
eman den etorkin kopuruaren hazkundea. Hazkunde honen nondik norakoez galdetuta,
elkarrizketatuek argi dute Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako diru-laguntzak dei efektu bat
izan dutela. Eusko Jaurlaritzaren Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratu ahal izateko gutxienez
3 urteko errolda eskatzen zaie. Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzak eskuratzeko nahikoa da 6
hilabete erroldatuta izatea. Elkarrizketatu batzuk adierazi dute diru-laguntza horiek medio,
Estatuko beste zenbait lekuetan zeuden atzerritarrak ere etorri direla Azpeitira. Udaran ordea, diru-
laguntza horiek eskuratzeko irizpideak aldatu behar izan zituen Aldundiak, urte betera luzatuz
errolda irizpidea. Ondorioz atzerritar batzuk oso egoera txarrean geratu direla salatu dute. Sei
hilabetez nola edo ala irauteko asmoarekin Azpeitira etorri eta orain beste sei hilabetez laguntza
horiek eskuratzeko eskubiderik ez dute izango. Aipatzen duten atzerritarren handitze hau gainera
ikastetxe eta osasun zerbitzuetan nabaria izan dela dirudi.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 71
“Guk hilabete batean edo bitan lagundu izan diegu atzerritarrei, baino orain diru-
laguntzak kobratzeko beste sei hilabete falta zaizkien atzerritarrekin topatzen ari
gara…zer egin behar dugu?”
“Atzerritar batzuk linbo egoeran daude”
“Etorri eta umeak matrikulatzen dituzte, guk horrekin ez dugu inongo arazorik, baina
ondoren asumi ezin dituzten gastuak dituzte…nor arduratzen gero horietaz?”
5.4.4. Hirugarren adinekoak, pentsiodunak eta emakume alargunak
Hirugarren adinekoen egoera behin baino gehiagotan atera da elkarrizketetan. Krisiarekin loturiko
egoera ezberdinak azaldu dizkigute elkarrizketatuek, baina baita ere adinekoek pairatzen dituzten
beste behar sozialak ere. Adinekoen bakardadea ere izan dute hizpide, azken urteetako
fenomenotzat jotzen dute, gero eta gehiago, bakarrik bizi direnen adinekoena, eta aldaketa gizarte
aldaketen ingurumaria horretan kokatu dute. Bakardadeak gainera, sarritan gizarte isolamendua
jaistera eraman ditzake adinduak. Krisian zentratuz aldiz, jubilatuek behin eta berriro aipatu dute
euretako askok laguntza ekonomikoa eman behar dietela familia kideei. Gainera, laguntza
ekonomikoaz gain, gero eta gehiago euren bilobak zaintzeaz arduratzen diren aiton-amonak ere
baditugu. Aurretik esan dugu, 0-2 urteko matrikulazio jaitsiera emanen dela eta badirudi sarri,
ikastolara eraman ordez, edota beste pertsona bat kontratatu beharrean, aiton-amonak ari direla
biloben zaintzaren parte garrantzitsu bat asumitzen.
“Jubilatu asko seme-alaban mantentzen eta bilobak zaintzen ari dira”
“Bakarrik bizi diren gero eta adineko gehiago dago, pixkanaka gizartetik aldentzen
doaz”
Pentsiodunen egoera kaxkarra ere izan dute hizpide eta ez pentsioen jaitsiera eman delako, baizik
eta, batetik, bizimodua asko garestituko delako eta bestetik, egun, pentsio horrekin familia
lagundu behar dutelako. Baina adineko eta pentsiodunen barruan, azpimarra berezia ipini dute
emakume alargunen pentsio baxuetan. Askoren aburuz, kolektibo honen egoera nahiko
tamalgarria da.
“Pentsio baxua duten emakume alargunek lotsa edota duintasunagatik ez dute
laguntzarik eskatzen…errolda moduko bat egin beharko litzateke, eta begiratu nola
bizi diren, ze behar dituzten…ze beraiek ez dira Udaletxera edo Caritasera joango”
5.4.5. Gazteak
Gazteen egoera izan dute hizpide elkarrizketatuek. Langabetuetaz eta lan prekarioak dituztenetaz
hitzegin dugu aurretik eta egoera horiek gazteek bakarrik pairatzen ez dituzten arren, badirudi lan
prekarietatea are eta gordinagoa dela gazteen kasuan. Eta hain zuzen ere, lan prekarietatea litzake
gazteek gehien pairatzen duten arazoaren erantzule zuzena; emantzipazio aukera eza. Gazte
askoren artean gainera, badirudi ezkutuko pobrezia ematen dela. Gurasoekin etxean bizi diren
heinean jende askoren irudiko ez lirateke pobreak, baina elkarrizketatu askorentzat urte luzeetan
emantzipatu ezinik egotea, soldata baxuak medio, pobrezia litzake.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 72
“Gazte asko dago langabezian eta formazio gutxikin; hauek atzerritarrekin dute lehia
lan-merkatuari dagokionean”
“Emanzipatzea ezinezkoa da langabezian bazaude edota soldata eskasak dituzu, hori
ere pobrezia da “
“Gazteak ez daude batere ongi, erakundeek egin beharko luketena familiak egiten ari
dira”
5.4.6. Emakume bananduak
Guraso bakarreko familien egoeraz ere aritu dira elkarrizketatuak, zehazkiago seme-alabak
dituzten ametaz. Emakume hauen egoera nahiko konplikatua dela deritzote zenbait
elkarrizketatuk. Gainera, egun krisiaren ingurumarian, badirudi gero eta emakumezko gehiago dira
euren bikotearengatik pentsioak jasotzeko zailtasunak dituztenak.
“Gero eta emakume gehiago etortzen zaizkigu esanez euren senarrak ez dietela
pentsioa pasatzen”
5.4.7. Menpekotasun egoeran daudenak
Langabetuaren perfila oso anitza bada ere, elkarrizketatu batek menpekotasunen bat duten
herritarrengan ipini du azpimarra. Bere ustez, gaixotasunen edo menpekotasun bat dutenen
egoera larria da, lan-merkatuan era normalizatu batean lanik egin ezin duten heinean.
“Gaixotasunen bat dutenak, eta oro har lan merkatu normalizatuan aritu ezin direnak
dira nere ustez egoera okerren daudenak”
5.4.8. Hipoteka handiak dituztenak
Bukatzeko, gastu eta kreditu handiak dituzten herritarren egoera ere aipatu dute elkarrizketatuek.
Herrian krisirik ez zenean jendeak hartu zituen etxebizitza garestien kontua behin eta berriro atera
da elkarrizketetan. Jendeak izugarrizko hipotekak asumitu zituen bere garaian eta badirudi orain
beraiei aurre egin ezinik daudela. Hemen, noski, eragin zuzena du langabeziaren hazkundeak, izan
ere, familia askoren kasuetan soldata oso bat bideratu zitekeen hipoteka ordaintzera eta orain
soldata bat desagertu denean, edota jaitsi, arazoak dituzte kredituei aurre egiteko. Gainera,
badirudi etxebizitza horiek saltzeko arazoak ere badirela. Kontuak kontu, jende askoren egoera
langabeziaren ondorioz okertu bada ere, hipoteka handia izateak ere eragina du familia askoren
egoera kaxkarrean.
“Gastu handitan, bereziki etxebizitzatan, sartu den jendeak arazoak ditu”
Elkarrizketatuen ustez herriko talde kaltetuenen argazkia zein litzatekeen azaldu dugu.
Langabeziak eta pobretzeak aurpegi ezberdinak erakusten dituzte baina kolektibo batzuen
pobrezia, bazterkeria eta gabezia egoerak larriagoak dira; hala nola, etorkinak, gazteak, adinekoak
eta emakumezkoak. Emakumezkoen kasuan gainera, gainontzeko kolektiboek pairatzen ez
dituzten behar sozialak areagotzen direla ikus dezakegu. Esplizituki aipatuak izan dira, emakume
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 73
alargunen pentsio baxuak, bananduta eta haurren zaintza asumitzen duten emakumezkoak eta
izaera ezberdinetako menpekotasun egoeran aurkitzen diren emakume etorkinak.
5.5. Krisiari aurre egiteko bitartekoak
Atal honetan herrian krisiari aurre egiteko dauden bitarteko ezberdinen inguruan galdetu diegu
elkarrizketatuei. Lehenik eta behin, herritarren estrategia pertsonalez galdegin diegu; hau da, ze
bitarteko eta errekurtso erabiltzen dituzten pobrezia edota gabezia egoerei aurre egiteko.
Bigarrenik, pobrezia eta bazterkerian inguruan erakunde publikoek dituzten plan eta politikez zer
nolako iritzia duten jakin nahi izan dugu eta bukatzeko, herriko beste erakundeek auzi honetan
jokatzen dute papera izan dugu hizpide.
5.5.1. Estrategia pertsonalak
Ia ahoz batez herritarrak familia babesera jotzen dutela edozein beharrizanen inguruan adierazi
dute elkarrizketatuek. Txostenean zehar behin eta berriro adierazi digute egun familia babesa dela,
gabezia eta beharrak estaltzeko bitarteko nagusia herrian. Familiengana jotzen da behar
ekonomiko ezberdinei aurre egiteko, baina baita zaintza lanetan laguntzeko. Gainera, zenbaiten
aburuz, familiak Gizarte Zerbitzuek edota erakundeek asumitu beharko luketen rol-a ari dira
betetzen. Badirudi pentsiodunak direla familia babes honen zutabe nagusienetarikoa. Kontuan izan
beharrekoa da familia babesa hain indartsua izatearen arrazoia kulturala dela uste duenik ere
badela. Honi lotsaren kontua gehitu behar zaio edota jende aurrean euren egoera errekonozitu
nahi ez izana.
“Askoz ere komodoagoa da familiarengana jotzea”
“Azpeitiarrei lotsa eta apuroa ematen die Gizarte Zerbitzuetara joatea, Udaleko
hirugarren pisura igotzen ikusten bazaituzte…”
“Gu ari gara erakunde publikoen gabeziak estaltzen”
“Seme-alaba askori gurasoen etxean geratzea besterik ez zaie geratzen, eta honek
hein batean gazteen pobrezia egoera azaleratzeari zailtasunak ipintzen dizkio”
“Herritarrek familiarengana jotzen dute arazoen aurrean”
Herritar guztiek ez dute ordea familia babesa jasotzeko aukerarik. Etorkinei buruz ari dira, eta
zenbaitek diru-laguntzak erraz eskatzea leporatzen badiete ere, beste zenbaitek euren babes eza
nabarmendu dute eta hortaz, erakunde publiko nahiz pribatuetara joatea logikotzat jo dute.
“Etorkinen lasai eskatzen dituzten laguntzak, guri aldiz apuru gehiago ematen digu”
“Logikoa da etorkinak izatea diru-laguntza gehien eskatzen dituztenak, beste
aterabiderik ez zaie geratzen”
Krisiaren ondorioei aurre egiteko beste bitarteko bat lantxoak egitea litzateke. Noizean behin diru
pixka bat ateratzearren egiten diren lantxoei buruz ari dira.
“Lan txapuzak ere egiten ditu jendeak aurrera atera ahal izateko”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 74
Bukatzeko, hezkuntzaren kontua ere aipatu dute krisiaren ondorioak lausotzeko edota aurrera
begirako proiektu gisa. Izan ere, langabetu askoren arazo handienetakoa egun duten formazio
urria da. Asko izan dira lantegi handietan urte askotan zehar lanean jardun dutenak, ia beti lan
berdina eginez, eta hauek orain zailtasun handiak dituzte lan-merkatuak eskatzen dituen formazio
eskaerak betetzeko. Orain ezinbestean, ikastaro ezberdinak egiten ari diren langabetuak daude.
“Ikastaroak egiten ari diren langabetu kopurua handia da; formazio oso urria dute
askok eta lan-merkatuak gero eta formazio altuagoko pertsonak eskatzen ditu”
5.5.2. Erakunde publikoen politiken ezagutza eta balorazioa
Elkarrizketatuei erakunde publikoek, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak edota
Azpeitiko Udalak pobrezia eta bazterkeria arriskuari aurre egiteko dituzten plan edo programan
inguruko ezagutza eta balorazioaz galdetu diegu. Azpimarragarria da gai honen inguruan
nagusitzen den ezjakintasuna; ia inork ez ditu ezagutzen pobreziaren aurkako plan eta programak.
“Instituzioek badute Planik ala ?”
“Ideiarik ere ez”
Azpeitiko Udalari erreparatuz gainera, zenbaitek planik ez duela adierazi du; ez behintzat, epe
luzeari begira eta lan asistentzialera mugatzea leporatzen diote. Epe luzerako perspektiba falta
zaiola uste du zenbaitek.
“Azpeitiko Udalak ez dauka pobreziaren inguruan luzarora begirako Planik”
“Normala izango zen, gai hauetaz, bereziki adinekoei buruz, gurekin hitzegitea. Lan
asistentziala egiten du, momentuko arazoak konponduz”
Dena den, eta bereziki Enpleguaren arloari erreparatuz, Eusko Jaurlaritzatik eta Udaletik bertatik
martxan ipini diren Enplegu Planak hizpide izan dituenik ere bada. Elkarrizketatuak positiboki
baloratu ditu plan hauek.
“Erakundeek Enplegu Planak martxan jarri dituzte, eskualdeetako Enplegu Planak oso
inportanteak izan dira”
“Administrazioek planen efektibitatea baloratu behar dute; formazioak
enpleabilitatean duen eragina neurtu behar da”
Erakunde publiko ezberdinen plan eta programetatik haratago ordea, instituzioek pobrezia eta
bazterkeriari aurre egiteko dituzten errekurtsoei buruz ere galdetu diegu elkarrizketatuei.
Erakunde ezberdinek bideratutako errekurtsoak izan dituzte hizpide; ia denek instituzioetako diru-
laguntzak aipatu dituzte:
- Eusko Jaurlaritzari dagokionean, Diru Sarrerak Bermatzeko Oinarrizko Errenta da
herritarrek gehien aipatu duten errekurtsoa. Enplegu Planak eta Hezkuntzatik
bideratzen diren jangela ordaintzeko bekak ere izan dituzte hizpide.
- Gipuzkoako Foru Aldundiari begira, Diru Sarrerako Bermatzeko Laguntza aipatu dute.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 75
- Azpeitiko Udalari begira, Gizarte Larrialditarako laguntzak izan dira aipu gehien jaso
dituztenak. Halere, Elikagaien Bankuaz ere aritu dira, Udalaren beste diru laguntza
batzuk ere aipatu dituzte, aisialdiko ekintzetako edota etxebizitza ordaintzeko diru-
laguntzez gain.
5.5.2.1. Diru Sarrerak Bermatzeko Oinarrizko Errenta
Diru Sarrerak Bermatzeko Oinarrizko Errentaren aipuak, aurrerantzean DBE, ugariak izan dira
elkarrizketetan zehar. Nabarmena da elkarrizketatuen aburuz, herrian egonezina dagoela diru-
laguntza hauen egokitasunaren inguruan. Eta egokitasuna aipatzean onuradunez ari gara; askoren
aburuz etorkinak baitira laguntza hauek gehien jasotzen dituztenak. Azken boladan komunikabide
ezberdinetan zabaldutako mezuak ere badu eragina Azpeitian eta etorkinak sistemaz baliatzen
direnen ustea herritar batzuren artean, nahiko barneratua dagoela dirudi.
“DBE-a jasotzen duten gehienak atzerritarrak dira, hemengo gehienek etxea,
aurrezkiak edota gurasoen pentsioa dute eta hortaz, laguntza horiek jasotzeko
irizpideak ez dituzte betetzen”
“Azpeitiarrak kexu dira; uste dute atzerritar gehiagok jasotzen dituztela laguntzak”
Zenbait elkarrizketatuk bere egin dute atzerritarrak diru laguntza hauek errazago jasotzen
dituztenaren ideia. Baina bada DBEren haritik, herrian atzerritarren aurka sortzen ari den
egonezinaren inguruan arduratuta azaldu den elkarrizketaturik ere. Bere ustez, krisiaren
ingurumariak eta komunikabideetatik zenbait politikarik jaurtitako mezuek herrian atzerritarren
aurkako jarrera areagotu dute.
“DBE-z mezu arriskutsuak ematen ari dira atzerritarren aurka”
“Jarrera arrazistak daude eta krisiarekin areagotu egin dira. Maroto kalte handia
egiten ari da”
Honen haritik, elkarrizketatuei DBE-ren irismenari buruz galdetu diegu, ea beharra duten herritar
guztiengana iristen den, edota beharrik izan gabe ere, DBE jasotzen duen herritarrik baden.
Elkarrizketatuen ustez, egongo da DBE jasotzen ez duenik nahiz eta egoera larrian egon, lege
irizpideak ez dituelako betetzen edota kasu batzuetan informazio falta dagoelako. Elkarrizketatu
batek azaldu digu lehenengo aldiz DBE-a jasotzeko eskaria egin zuenean, baldintzak ez zituela
betetzen adierazi ziotela. Beste langile bati esker aldiz, DBE-ren tramitazioa aurrera eman zuen eta
egun diru-laguntza hori kobratzen ari da. Hortaz, egon daitekeen informazio faltaz haratago,
diskrezionalitate sentsaziorik ere bada eskubidea aitortu edota ukatzeko orduan.
“Badago DBE-a ez duena jasotzen baldintzak ez dituelako betetzen. Baina baita ere
DBE eskatzera ez direnak joaten informazio falta dutelako. Ez dakite horretarako
eskubidea daukatela”
“Niri asko kosta zitzaidan DBE eskatzea. Azkenean nere ingurukoen insistentzia eta
gero, eskatzera joan nintzen eta ukatu egin zidaten. Gero, nere ezagun baten bidez
egin nuen papereoa osoa eta egun diru-laguntza hori jasotzen dut”
“Nik uste dut benetako beharra duten gehienei iristen zaiela DBE”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 76
DBE-k sorrarazi lezakeen balizko diskriminazioaz gain, herrian zenbaitek etorkinek egiten dituzten
tranpak ere aipatu dituzte. Erroldatze faltsuak aipatu ditu elkarrizketatu batek, baina beste baten
aburuz, erroldatze faltsuena ez da etorkinen kontua, bertako herritarrak ere ezagutzen baititu
horrelakoak egiten dituztenak DBE-a jasotzeko irizpideak betetze bidean.
“Bertako jendea asko kexatzen da DBE-ren haritik, baina bertakoek ere badira DBE-a
kobratzeko beste etxe batean erroldatzen direnak, eta denok dakigu hor ez direla bizi”
DBE-ren irismenarekin jarraituz, diru-laguntza hauek hizpide izan dituztenen artean, atzerritarrek
egun dituzten erraztasunei buruzko ustea nahiko agerikoa da. Baina elkarrizketatu batzuk ere argi
utzi nahi izan dute, DBE-a jasotzeko irizpideak berdinak direla herritarren guztientzako eta hortaz,
fokoa ez litzateke atzerritarrengan ipini beharko. Etorkinak ez daukate hor inongo ardurarik.
“DBE jasotzeko lege irizpideak berdinak dira bertakoentzako eta etorkinentzako. Baina
hau esatea batzutan alferrikakoa suertatzen da. Etorkinek ez dute lehentasunezko
tratua jasotzen, nahiz eta herritar batzuentzat marokoarrak izatearren jasotzen
dituzten laguntzak”
Lege irizpideak berdinak direla ontzat emanik ere, egungo ingurumarian bertako herritarrak
laidoztuak sentitzen direla azaldu du zenbaitek. Herritar batzuk jaramonik egiten ez dieten ustea
ere badutela azaldu du elkarrizketatu batek eta horrelako egoerak gainditzeko DBE-ren lege
irizpideak aldatu beharko liratekeela uste du.
“Bertakoentzat zailagoa da DBE jasotzeko lege irizpidean betetzea; hori ez luke
Udaletxeak onartu beharko. Bertako batzuk desatendituak daude; hori ez da justua”
“Egia da DBE jasotzeko irizpideak betetzeko erraztasun handiagoak dituztela
atzerritarrek; agian irizpeak aldatu beharko lirateke”
Elkarrizketatuek instituzioek DBErekin praktikatzen duten erabilera ankerra ere salatu dute. Izan
ere, erakunde batzuk bitarteko hau darabilte injustiziak estaltzeko. Egun, enplegu bat izanik ere
bada jendea DBEa jaso behar duena eta honi kritika gogorra egiten diote, enplegu prekarietatearen
ondorioak estaltzeko erabiltzen denaren ustea baitute.
“DBE-a hainbat problematika estaltzeko ere erabiltzen da; injustizia batzuk tapatzen
ditu. Enplegu bat dutenek ez lukete DBE-a kobratu beharrik izan behar. DBE-a
desnaturalizaten ari gara; horretarako erabiltzeko beharra desagertu beharko
litzateke”
Gainera, elkarrizketatu hauek DBE-aren eskubide izaera auzitan dela ikusten dute, etengabe aldatuz
baitoaz berau eskuratu ahal izateko lege irizpideak:
“Etengabe berrikusten den eskubidea, eskubide erlatiboa da”
5.5.2.2. Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza
Aurreko atalean DBE-z elkarrizketatuek egiten duten balorazioa ikusi dugu. Etorkinek diru-
laguntzak hauek jasotzeko dituzten balizko erraztasunen inguruko ideia herritar ugarik
elkarbanatzen dutela dirudi. Baina Eusko Jaurlaritzaren DBE-z gain, beste diru-laguntza bat ere izan
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 77
dute hizpide elkarrizketatu batzuk; Gipuzkoako Foru Aldundiak onarturiko Diru Sarrerak
Bermatzeko Laguntza, hain zuzen ere. DBE-ren inguruan nahiko kritiko agertu badira ere
atzerritarrek, beste herritarrekiko izango lituzkeen erraztasunekin alderatuz, Diru Sarrerak
Bermatzeko Laguntzaz aritzean dei efektua egon dela adierazi dute elkarrizketatu batzuek.
Eusko Jaurlaritzak, 2011.urtean Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko irizpideak aldatu
zituen. Ordura arte, urte beteko erroldatzea eskatzen zen DBE jaso ahal izateko. Urte horretan
ordea, erroldatze irizpidea hiru urtera luzatu zuen. 2012an, eta Eusko Jaurlaritzaren murrizketa
hauei aurre egin asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Dekretu bat onartu zuen non Diru Sarrerak
Bermatzeko Laguntza jasotzeko epea sei hilabeteetan ipini zuen. Neurri hau medio, elkarrizketatu
batzuk, dei efektua dagoela azaldu dute; horren isla litzake, 2014 Udaran Dekretua aldatu behar
izana, urte betera luzatuaz Gipuzkoako herriren batean erroldatua egon beharreko gutxieneko
epea.
“Azpeitira kanpoko jende pilo bat etorri da laguntza gehiago daudelako”
“Dei efektua egon da, aurreikuspen gutxirekin jokatuko da”
Diru-laguntza hauek aipatu dituzten herritarrak nahiko kritiko agertu dira Gipuzkoako Foru
Aldundiaren erabakiarekin. Izan ere, euren ustez, oso aurreikuspen eskasarekin onartu zuen
Dekretua Aldundiak. Erabakia burugogorkeria bezala ere definitu du elkarrizketatu batek. Euren
ustez, horrelako Dekretu bat onartu aurretik, ondoren zer nolako eragina izango duen aztertu
behar da eta elkarlan handiagoa beharko litzateke Gizarte Zerbitzuetan ari diren profesionalek.
Erabaki politiko bat bezala definitu dute, teknikariekin inolako hartu-emanik gabe onarturikoa.
“Zertan oinarritu da Gipuzkoako Foru Aldundia lega hau onartzea erabaki duenean?
Errealitatea gehiago ezagutu beharko lukete, har ditzatela formatuak dauden
aholkulariak”
“Neurri batzuk ez daukate ez buru eta ez hankarik, Diputazioaren diru-laguntza
horiena esaterako”
Dekretu honekiko kritiko agertu direnak, gainontzeko zerbitzuetan eta arloetan neurriak izan
zezakeen eragina ez baloratzea aurpegiratzen diote Aldundiari. Gainera, laguntza honek zerbait
konpondu ordez dependentzia egoerak areagotu dituela azaldu dute. Ez da nahikoa laguntza hau
onartzea ondoren beste zerbitzuak ez badira indartzen, esaterako Hezkuntza, Osasun edota
Gizarte Zerbitzuetako baliabide tekniko, pertsonal eta materialak.
“DSBL orain aldatu dute gure presiogatik, baina ez da nahikoa urtebetera pasatzea
laguntzak jasotzeko epea”
“Politika asistentzialistak egiten ari gara, esaterako DSBL, oraindik eta dependentzia
handiagoa sortzen, eta hortaz ez da jabetzen Foru Aldundia; Azpeitian eta Azkoitian
gainezka gaude”
diru-laguntza hauek beste arloetan izandako eraginari dagokionean, elkarrizketatu batzuen aburuz
Gizarte Larrialdietako Laguntzetan ere izan du eraginik. Izan ere, Udal asko, Azpeitikoa barne,
larrialdietarako diru-sarrerarik gabe geratu ziren Maiatzerako. Ondorioz, Udalak laguntzak gehitu
behar izan ditu larrialdiei dagokionean.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 78
“Asmo onarekin onartu zuten Dekretua; baina aurreikuspen gehiagorekin jokatu behar
da. Esaterako, DSBL jasotzeko nahikoak ziren 6 hilabete; ondorioz GLL-k gastatu dira,
Udal batzuetan maiatzerako ez zen xentimorik.”
Badirudi ikastetxeak izan direla, Aldundiaren diru-laguntza hauen ondorioz egon den balizko dei
efektua gehien nabaritu dutenak. Aurten, inoiz baino handiagoa izan omen da epez kanpoko
matrikulazioa eta aldaketa, diru-laguntza hauetan kokatzen dute. Argi azaldu dute eurek
matrikulazio hauekin ez dutela arazorik, baina instituzioek baloia euren teilatuan ipini dutela ere
salatu dute. Izan ere, matrikulazio berri hauek, etorkinen eskutik datoz, eta askok, behin etorri
ondoren, ez dituzte egunerokotasunari aurre egiteko bitartekoak. Badirudi inor gutxik asumitzen
duela auzi honetan duen erantzukizuna. Hizkuntza arazoez eta jangela eta eskolaz kanpo ekintzak
ordaintzeko zailtasunez ipini dituzte adibide gisa. Baliabide falta somatzen dute eta zenbaiten
aburuz ikastetxe kontzertatuetara bidaltzen dituzten etorkinen seme-alaben egoera are eta
okerragoa, bitarteko materialen kostua handiagoa baita.
“Aurten ikaragarri handitu da epez kanpoko matrikulazioa. Hezkuntzatik honuntz
bideratzen dituzte, baina hortik aurrera suerta daitezkeen beharrei ez diete
erreparatzen”
“Etorkin batzuk uste dute hemen dena dohainik dela eta gero jangela ordaindu behar
dutela esaten diogunean harrituta geratzen dira”
Dekretuaren aldaketak gainera, hau da, sei hilabetetik urte betera pasatzea gutxieneko erroldatze
denbora, buruhauste asko sortu ditu etorkin berri hauekin harremanetan daudenak adierazi
diguten bezala. Izan ere, eurek, gutxieneko erroldatze denborara iristeko hilabete bat edo bi falta
zaien etorkinei diru-laguntzak eman izan dizkiete. Baina udan irizpidea aldatzean, etorkin ugari
linbo batean aurkitzen direla adierazi dute. Elkarrizketatu hauen hitzetan, Estatuko beste leku
batzuetan zeuden etorkinak Azpeitira etorri dira, sei hilabeteren buruan Foru Aldundiaren laguntza
jasotzeko aurreikuspenarekin. Baina udarako aldaketa dela medio, batzuk laguntza horiek gabe
geratu dira eta orain, nahiko egoera txarrean aurkitzen dira beste sei hilabetez biziraun behar
dutelako. Gaineratu dute, eurek ez daukatela gaitasun ekonomikorik hilabete guzti horietan
etorkinei laguntzako. Gauza bat dela diru-laguntza jaso ahal izateko falta zaien hilabete horretan
diruz laguntzea, eta bestea, egun zenbaitek itxaron behar dituzten beste sei hilabeteetako kostu
ekonomikoa asumitzea. Egia esan, nahiko arduratsu agertu dira auzi honi dagokionean.
“Estatuko beste leku batzuetan zeuden etorkinak Azpeitira etorri dira Aldundiaren
Dekretua onartzean. Baina ondoren, udaran Udalera hurbildu dira, eta dekretuaren
aldaketaren berri izan dute egun batetik bestera. Zer egin behar dute orain?”
5.5.2.3. Azpeitiko Udalaren errekurtsoen balorazioa
Behin elkarrizketatuek Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundiaren errekurtsoen balorazioen
nondik norakoak ezagututa, Azpeitiko Udalaren errekurtsoez galdegin diegu. Egia esan,
erakundeen plan eta programekin aipatu izan dugun bezala, badirudi herritar askok ez dutela
nahikoa informaziorik Udalaren errekurtso eta laguntzei dagokionean.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 79
“Ez dugu informaziorik Udal laguntzei dagokionean”
“Diru laguntzen inguruan informazio zabaldu dugu baina badirudi Udala eta
herritarrek arteko komunikazioan zerbaitek huts egiten duela”
Udalari begira gehien aipatu dituzten laguntzak, larrialdietakoak dira. Eskolaz kanpoko
ekintzetarako bekak, etxebizitzak ordaintzera bideratutakoak, Elikagaien Bankua, eta Udalak
larrialditarako laguntzen ildo berean onartutako berezko laguntzak,
“Eskolaz kanpoko ekintzetarako bekak badaude”
“Udal laguntzek GLLekiko hobekuntzak ditu, GLL jasotzeko irizpideak betetzen ez
dituen jendearentzat; bereziki bertakoek laguntza horiek jasotzeko eskubidea izan
dezaten. Udal laguntzak DBE eta GLL baino malguagoak dira irizpide aldetik”
“Azpeitiko Udalak diru gehiago ipini du, behin GLL gastatuta”
“Udalak etxebizitzak ordaintzeko laguntzak ematen ditu, kooperatibak sortzeko
bitartekoak ere”
Behin elkarrizketatuek ezagutzen dituzten errekurtsoak hizpide izan ditugularik, elkarrizketatuen
ustez, dauden errekurtsoak nahikoak diren jakin nahi izan dugu. Batzuek baliabide ekonomiko eta
materialen handitze bat beharrezkoa litzakeela azaldu dute egungo behar eta gabeziei aurre
egiteko. Errekurtsoen optimizazio beharra ere izan du hizpide elkarrizketatu batek. Izan ere, bere
ustez Udalak, eta Administrazio Publikoek orokorrean, dituzten diru-sarrerak ez dira handituko, bai
ordea beharrak. Hori kontuan izanik, dauden errekurtsoen erabilera efizienteagoa ezinbestekoa da.
“Inoiz ez dago nahikoa errekurtso”
“Baliabide ekonomiko gehiago behar dira; adib, etxebizitza parke bat, jendeak
kotxean lo egin ez dezan, guk horrelakoak ikusi ditugu”
“Errekurtsoak optimizatu behar dira, errekurtsoak gehituz ez dira joango, eta
beharrak handituz doaz”
“Errekurtsoak justukoak dira baina Enpleguari dagokionean apustu handia egin du
Udalak, adinekoen arloan ere ongi ari da Udala”
“Udala nahiko lan txukuna egiten ari da, etxebizitza ordaintzeko laguntzak,
kooperatibak sortzeko Enplegu Planak, ikastaroak…baina gauza zehatz batzuetarako
burokrazia ikaragarria da”
“Udalak laguntza ekonomikoak martxan ipini ditu; esku-hartze programak ere
badaude, formaziora bideratutakoak ere”
Dena den, ezbaia baliabideetan baino, epe ertainera eta luzarora baliogarria izango den plangintza
batean ipini beharko litzatekeela uste duenik ere bada. Elkarrizketatu honen aburuz, gehiegitan
murgiltzen gara errekurtsoen inguruko eztabaidan, baina sarritan, falta dena, denbora da,
hausnartzeko eta pentsatzeko denbora.
“Errekurtsoak baino, hausnarketa sakonago bat falta da, denbora hartu behar da
hitzegiteko, batzuentzat hitzegitea denbora galtzea da”
Aurrera begira Udalak egin beharko lukeenaz, proposamen ezberdinak jaso ditugu elkarrizketatuen
partetik. Formazioari garrantzi handia ematen diote, eta ikusirik geriatria ikastaroak arrakasta izan
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 80
zuela, lan merkatuko eskaerei egokitze bidean izaera horretako ikastaro ezberdinekin jarraitu
beharko luke Udalak:
“Ikastaroak bultzatu behar dira, geriatriakoak arrakasta handia izan zuten”
“Formazioan, eta bereziki hizkuntzetan egin behar da apustua; gabezia handiak
daude”
Jantoki sozialaren ideia ere mahai gainean jartzea interesgarria izango litzatekeela uste dute
elkarrizketatu batzuk. Gainera euren ustez, jantoki soziala karitatearen ardatzetik urrunduta egin
beharreko planteamendua da, herritarrek duten eskubide gisa. Modu horretara, Gizarte
Zerbitzuekin harremanduriko laguntzak eta bitartekoak normalizatuko lirateke herritarren artean,
laguntzatik eskubide kontzeptura iraganez.
“Gure ustez jantoki sozialarena aztertu beharko litzateke; gauza hauek normalizatu
egin behar dira; jendeari ez lioke lotsik eman behar.
Erakunde sozial batetik luzatutako proposamenaren inguruan ere arituko dira beste elkarte bateko
bolondresak, eta jantoki sozial baten egokitasunaren ideia ez dute elkarbanatzen. Izan ere, euren
ustez jendea markatuta geratuko litzateke, eta kontuan izanik, azpeitiarrek zer nolako jarrerak
dituzten gabezia egoerak errekonozitzeko orduan, ez luke arrakasta handiegia izango. Euren ustez,
hobe da beharrak dituzten herritarrei elikagaiek ematea, eta honela jatorduak etxean egin ahal
izatea familia giroan. Bereziki, haurrei erreparatzen diete.
“Ez gatoz bat jantoki sozialaren ideiarekin; jendea markatzea litzake, hobe da eurek
elikagaiek jaso eta etxean, familian jan ahal izatea”
Bestalde, elkarrizketatu batek Udalaren diru-laguntza ezberdinetan iruzurraren aurkako kontrol
gehiago ezartzea ere beharrezkotzat jo du.
“Iruzurra ere kontrolatu beharko lukete, piratak daude, beharra dutenei lagundu
behar zaie”
5.5.2.4. Aurreko begirako proposamenak
Baliabide zehatzetatik haratago ordea, elkarrizketatuek Udalean aldatu beharreko lan ildoak, edo
hobetu beharko lituzkeenak ere aipatu dituzte:
- Diagnostiko egoki baten beharra
Zenbait elkarrizketaturen ustez, errekurtsoen egokitasunaren ezbaitik haratago, inportanteena
herritarren egoeraren diagnostiko egoki bat egitea litzateke. Batzuk gainera, egiten ari garen
ikerketa hau ipini dute diagnostikoa egiteko adibide edota lehen pausu gisa.
“Behar handienak dituzten talde edo pertsonak detektatu beharko lituzke Udalak,
zerbitzu izaera bultzatu”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 81
Orain artean martxan ipini diren plan eta politiken egokitasuna eta ebaluazioa egitea ere
ezinbestekotzat jo dute.
“Orain arte eginikoa baloratu behar da; diagnostikoak ongi egin”
“Diagnostiko hau egindakoan gutxienez epe ertainean Plan bat egin beharko luke
Udalak”
- Epe motzeko Plan eta Programetatik haratago joatearen beharra
Elkarrizketatu batzuen ustez erakunde publikoek bultzatzen dituzten plan eta programa
ezberdinak oso epe motzekoak dira. Aurreikuspen gutxirekin eginikoak eta epe luzarora begirako
planteiamendu bat egin beharko litzateke, bestela unean uneko gabezia batzuk estaltzeko besterik
ez lukete balioko. Plan eta Programa ezberdinak herritarren beharren logikari jarraitu baino, alderdi
logika dute eta hortaz, bitarteko asko legegintzaldi batera begira diseinatzen dira.
“Aurrera begirako plangintzarik ez dago, plangintza legealdi bati begira egiten da, ez
dago jarraipenik, alderdiak aldatzen direnean, politikak berriro 0tik hasten dira”
“Plan luzeagoak egin beharko lirateke, 6 hilabetek ez dute ezertarako ematen”
- Eragile eta arlo ezberdinetako politiken arteko koordinazioaren beharra
Udaleko arlo ezberdinetako arduradunen arteko koordinazioa eta elkarlanari gabeziak ikusten
dizkiete zenbait elkarrizketatuek eta arazo honi ere erreparatu beharko lioke Udalak. Bakoitzak
bere arloari dagozkionak soilik ezagutzea gainditu beharreko dinamika dela uste dute.
“Oso bakarrik sentitzen gara, lan kolaboratiboa falta da, argazki bat behar dutenean
deitzen gaituzte”
“Esfortzua egiten ari dira baina koordinazio falta dago, nik Hezkuntzako
zinegotziarekin hitzegin dezaket baino gero agian ez du harremanik Gizarte
Zerbitzuetakoekin; badaezpada biekin hitzegin behar”
“parte-hartzea bultzatu behar da, baino ikuspegi globala falta da”
Udaleko politika ezberdinen koordinazioa hobetzeaz gain, arlo teknikoan dihardutenen eta arlo
politikoan dihardutenen arteko elkarrekintza ere hobetu beharko litzake. Sarritan irizpide
politikoak edo alderdi irizpideak teknikarien irizpidearen gainetik kokatzen direla ere salatzen dute.
Politikariek legegintzaldien ingurumarian kokatzen badituzte ere euren proiektuak, Udaleko alderdi
aldaketek ez lukete derrigorrean arlo ezberdinetan eginiko lana alboratu beharko. Zentzu honetan,
irizpide teknikoei gehiago erreparatu beharko litzaiekela uste dute.
“Arlo teknikoa eta politikoa bereizi beharko litzateke; politikariak aldatuz doaz baino
gutxienean teknikarien artean koordinazio eta jarraipen bat beharrezkoa litzateke.
Plangintzak 4 urtekoak dira, gehienez”
“Guk uste dugu erakundeek ez dietela kasu gehiegirik egiten gizarte langileei, politikak
behetik gora egin beharrean alderantziz egiten dira”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 82
- Gizarte Zerbitzuen filosofia aldaketa
Udalak egin beharko lukeenaz galdetu diegunean, elkarrizketatu batzuk, baliabide eta plan
ezberdinen nondik norakoei heltzea baino, Gizarte Zerbitzuen filosofia edo praxi aldaketa beharra
azaldu dute. Asistentziaren ikuspuntutik nahikoa egiten dela azaldu dute Udalaren partetik, baina
Gizarte Zerbitzuen filosofi aldaketa bat beharrezkotzat jotzen da, nolabait esatearren,
behar/baliabide binomiotik haratago doazen Gizarte Zerbitzuen aldeko apustua eginez.
“Normalean Gizarte Zerbitzuetatik politika asistentzialista egiten da, ia karitatearekin
lotuta, paternalismoarekin…ez da ikusten eskubide bezala; hori aldatu ezean…”
“Asistentzialki nahikoa egiten da; gizarteratzeko plan komunitarioak faltan botatzen
ditut; formazio aldetik, enpleguari begira…”
Zerbitzuak emateko moduetan ere gehiago erreparatu behar dutela uste dute. Sarri Gizarte
Zerbitzuek oraindik karitatearen zama dutela uste dute, iraganeko inertziak oraindik ere hor
badirela uste dute. Behin eta berriro azpimarratu dute, paternalismo eta benefizientzia kutsu
horietaz askatu behar direla Gizarte Zerbitzuak. Honek hein batean herritarren gerturatzea
erraztuko luke, oraindik buruko mugak handiak baita Gizarte Zerbitzuen inguruan. Ongizatearen
oinarrizko zutabe izanik ere, oraindik ez dira modu horretara perzibitzen herritar askoren partetik.
Osasun eta Hezkuntza sistema publikora jendea era normalizatuan joaten da, Gizarte Zerbitzuetara
aldiz, ez. Erronka handia dute beraz Gizarte Zerbitzuek, laguntzetatik haratago, eskubide izaera
hori herritarren artean barneratu artean.
“Zerbitzuak dignitatearekin eman behar dira; ez karitate bezala”
“Jendeak Gizarte Zerbitzuak laguntza ekonomikoekin lotzen ditu, eta hau aldatu
beharra dago”
“Gizarte Zerbitzuen normalizazio beharra dago, badago jendea oraindik Gizarte
Zerbitzuetara joate eskale batekin konparatzen duenik.”
Hauexek dira Udalaren errekurtsoei dagokionean elkarrizketatuek azaldutako iritziak. Ikusi dugu
ere unean uneko Plan, Programa eta bitartekoetatik haratago, zenbaitek, eta bereziki Gizarte
Zerbitzuei dagokionean, hausnarketa sakonago baten beharra azaldu dutela. Epe motzeko
ikuspegitik aldendu beharra ere, eta egunero pobrezia, bazterkeria edota Gizarte Zerbitzuetan
lanean dabiltzanen iritzia aintzakotzat hartzea, legealdikako proiektu zehatzen ikuspegia gaindituz.
Karitatearen filosofiatik aldendutako Gizarte Zerbitzuak ere aldarrikatzen dituzte, ikuspegi
asistentzialista gaindituz. Egun, herritar askok oso urrun ikusten dituzte Gizarte Zerbitzuak, eta
bere eskubide izaeran azpimarra egin beharko litzateke, beste ongizate zutabeek duten irismena
lortu ahal izateko.
5.5.3. Iniziatiba soziala eta herri ekimena
Herritarrek krisiari aurre egiteko estrategia pertsonalak eta erakunde publiko ezberdinek martxan
jarritako Plan eta Programa ezberdinak ere izan ditugu hizpide. Udalaren bitartekoei buruz
elkarrizketatuek euren iritzia azaldu dute eta aurrera egin beharrekoen inguruan ere proposamen
batzuk luzatu dituzte. Jarraian, Azpeitiko herritarrak krisiari nolako erantzuna ematen dieten jakin
nahi dugu.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 83
Oro har, herrian mugimendua badela adierazten dute elkarrizketatuek eta herritarrak krisiaren
aurrean mobilizatzen hasi direla diote. Hala ta guztiz, unean uneko ekintzetik haratago jendearen
potentzialitatea bideratu behar dela deritzote.
“Jendea ikusten da mugitzeko gogoarekin, kezkatuta, baina batzuk berehala aldatu
nahi dute egoera eta hori ez da posible”
“Halere, orain kontzienteagoak gara, zenbait gu baino okerrago daudela, eta zentzu
honetan solidarioagoak gara”
“Jendearen potentzialitatea bideratu behar da; ez dadila bidean geratu”
“Herrian badago mugimendua; herritarrek ongi erantzuten dute, esaterako, arropa
eskatzen dugunean”
Azpimarratzekoa iruditu zaigu ere Caritasek jasotzen duen diru-laguntzen inguruan esandakoa. Izan
ere, badirudi herritar dezente direla, Caritasi laguntza ematen diotenak eta zenbait herentzia
erakunde honetara bideratuak izan direla adierazi digute.
“Guk orain arte ez dugu arazorik izan diru sarrerekin; izan ere herritar batzuk euren
herentzia Caritasera bideratu izan dute. Hori bai, kontzienteke gara ze adinetako
jendeak egiten duen hori eta hau pixkanaka bukatuz joango da”
Elkarrizketatu batzuk uste dute, mugimendu ezberdinak kontziente izan beharko liratekeela
gauzak ez direla bapatean aldatzean.
“Zenbaitek uste du aldaketak bapatean ematen direla, eta ez, gauzak pixkanaka egin
behar dira frustraziorik ez sortzeko”
Bada ordea, herrian espero zitekeen mugimendurik ez dela uste duenik ere. Badirudi jendea uneko
mobilizazioetara joan izan dela, bereziki Corrugados bezalako lantegien itxieraren ingurumarian.
Baina egun, desmobilizazio fase batean daudela uste dute elkarrizketatu batzuek. Zenbaiten ustez
egun Azpeitiko krisi egoera Corrugados itxia zutenean bezain txarra edo okerragoa da. Honek
ordea, ez du lortu haserako kale mobilizazioei jarraipen bat ematea, eta badirudi herritar
askorengan etsipena nagusitu dela. Bestalde, elkarrizketatuek azpimarra jarri dute mugimendu
ezberdinetako protagonistak helduak direla, adinekoak, eta faltan botatzen du gazteen parte-
hartzea eta inplikazioa.
“Lehen auzolanaren ikuspegia indartsuagoa zen”
“Hori bai, mugitzen den jendea heldua da”
“Egun, orain bi urte baino okerrago gaude baino jendea gutxiago mobilizatzen da,
etsipena ikusten dugu”
Helduek duten protagonismoaz haratago, elkarrizketatu batek atzerritarren integrazioa
bultzatzeko egin izan diren ekimenetan bertako herritarren parte-hartze falta kritikatu du.
Gaineratu du betikoak direla ekimen eta mobilizazio ezberdinetan partehartzen dutenak eta jende
berriarengana gerturatzeko ezintasuna ikusten da. Ildo honetan azpeitiarren itxikeria ipini du mahai
gainean elkarrizketatu batek. Batetik, herrian koadrilen bidez mugitzeko den ohiturari erreparatu
dio, eta honek, integrazioari are eta zailtasun gehiago ipintzen dizkiola gaineratu du. Bestetik,
hizkuntzaren auzia ere izan du hizpide; herritar askok, euskaraz ikasten ari direnen esfortzua
aitortzen ez duten zentzuan. Bukatzeko integrazio beraren kontzeptuaren ulerkera desegokia dela
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 84
herrian nabarmentzen dute eta zentzu horretan, pedagogia asko dagoela egiteko. Zenbaitek
integrazioa baino asimilazioaren aldeko apustua egiten dutela salatu dute eta klabe horiek aldatu
ezean ezer gutxi lortuko dela herrian benetako integrazio baten alde.
“Herrian mugimendua badago eta integraziorako ekintzak eta antolatzen dira; baina
adibidez atzerritarrei buruzko edota kultur aniztasunaren inguruan zerbait
antolatzean, bertako gutxi gerturatzen dira. Horrela ezinezkoa da elkar ezagutzea”
“Gainera Azpeitian badaude zenbait faktore integrazioa zailtzen dutenak; Azpeitian
jendea zirkuluetan, koadrilatan mugitzen da eta horrek integrazioari oztopoak
ipintzen dizkio”
“Atzerritarren beste arazoa hizkuntza da; gainera jende helduak hikaz egiten du eta
euskaldun zaharrak ez direnei hizkuntza ulertzeko esfortzurik ez egitea leporatzen
diete”
“Herritarrek ez dute ongi ulertzen zertan datzan integrazioa: kontua ez da
atzerritarrek euren kulturari uko egitea, baina jendeak integrazioa klabe horietan
ulertzen du”
Bestalde, herrian martxan zen ekimen bat bertan behera geratu dela ere salatu dute elkarrizketatu
batzuk. Izan ere, legegintzaldi hasieran Mahai Soziala martxan ipini zuen Udalak herriko eragile
sozioekonomiko ezberdinekin, baina badirudi ez duela jarraipenak izan.
“Mahai Soziala ere bertan geratu da; ez du ematen interes gehiegi ipini denik haserako
argazkitik haratago”
Hortaz, elkarrizketatuek, herritarrak hein batean krisiari erantzuten ari direla azaldu dute, baina bai,
mobilizazioei jarraipenei dagokionean, eta bai, irismenari dagokionean, arazoak ikusten dituzte.
Herriko talde edo erakunde sozialei erreparatuz elkarrizketatu gehienek Elkarrekin taldea aipatu
dute pobrezia, bazterkeria edota krisiari aurre egiteko herrian dauden elkarte edo mugimendu
ezberdinez galdetzean. Elkarrekin antolatutako ekintzak ere ezagunak dira, Azoka Herritik ekimena
esaterako. Badirudi Elkarrek arlo honetan mugitzen ziren pertsonak bateratzea lortu duela.
Caritasen lana ere gogoan izan dute elkarrizketatuek eta eurek egindako lana ere balorean ipini
dute. Izan ere, elkarrizketatu batzuen aburuz, Caritasen lanari esker, Gizarte Zerbitzuen babesetik
at geratzen diren herritarrak, bereziki egoera administratibo irregularrean dauden herritarrak,
babesa jasotzen dute. Eta Caritas da eurentzat une zailenetan duten babes bakarra.
“Elkarrekin-ek herri mailan indarra hartu du, Caritas ere, baino gutxiago”
“Lotsa ere badago Gizarte Zerbitzuetara joateko, jendea errazago joaten da
Caritasera”
“Caritas etorkinei laguntzen ari da, gutxienean urte beteko errolda lortu arte”
“Guri Gizarte Zerbitzuetatik eta dena bidaltzen digute jendea, badago jendea inongo
babesik gabe dagoena, ez familiarena, eta ez, erakunde publikoena. Egia esan, guri
gustatuko litzaiguke jendea diruz lagundu beharra ez izana”
Herriko mugimendu ezberdinetan dabiltzan elkarrizketatu batzuek gainera, batzutan eurek jokatu
beharko luketen papera ez dutela argi azaldu dute. Bestetik, eragile, mugimendu eta talde
ezberdinen arteko elkarlana era faltan bota izan dute.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 85
“Batzutan ez dugu argi zein den gure papera, Caritas bezala izango gara? Zeintzuk dira
gure helburuak? Gure artean eztabaidak ditugu”
Elkarrekin eta Caritas dira, erakunde publikoetatik haratago, herritarren beharrezinei erantzuna
ematen ari diren erakundeak elkarrizketatuen ustez. Elkarrizketatu batek enpresarien alde egin
nahi izan du krisiaren aurrean herritarrek ematen ari diren erantzunari erantzutean. Izan ere, bere
ustez, nahikoa ohikoa da enpresariak laidoztatzea krisiaren ingurumarian. Zentzu honetan enpresa
askoren lanaren aitortza faltan botatzen du, asko baitira bere ustez, enplegu gabe geratu diren
langabetuak kontratatzeko eta lan-merkatuan berriro bideratzeko esfortzuak egiten ari direnak.
Elkarrizketatua kontziente da enpresariak ez dutela Gobernuz Kanpoko Erakundeak bezala
funtzionatzen, eta exijenteak direla langileen formazioari dagokionean. Baina azpimarra jarri nahi
izan du enpresariek bertako langileak kontratatzea lehenesten dutela; beste kontua da, ea herrian
beraiek behar dituzten beharginek profil hori daukaten.
“Enpresarioak lan handia egiten ari dira; aber ez dira GKE-k, edozein ez dute
kontratatuko, onenak nahi dituzte. Langabetuak inkorporatzeko ahaleginak egiten ari
dira; hori bai, exijenteak dira formazioari dagokionean”
“Enpresarioak gaizki ikusiak daude, eurek hemengo jendea hartu nahi dute baina
langile batzuk euren hezkuntza eta formazio irizpideak ez dituzte betetzen; perfil
altuak eskatzen ari dira”
Halere, auzi honetan, aurkako iritzia azaldu duenik ere bada, herriko eta inguruko enpresetan
kanpoko langileak kontratatzen ari direla salatuz eta krisi ingurumariaz baliatuz ematen diren lan
baldintzen prekarizazioa ere mahai gainean ipini dute.
Laburbilduz, erakunde publikoek pobrezia arriskuari aurre egiteko martxan ipini dituzten Plan eta
Programen inguruko informazio eza agerian geratu da. Baliabide publikoei erreparatuz, Eusko
Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionean, diru-laguntzek dute irismen gehien, bai
DBE eta bai DBSL hizpide izan dituzte. Gainera bietan aipatu dituzte etorkinak, bai laguntzak
jasotzeko dituzten balizko erraztasunen inguruan, eta bai, dei efektua egon denaren ustean.
Udalari dagokionean, dituen errekurtsoak positiboki baloratuak dira, baina aurrera begirako plan
integral baten falta azaldu dute. Horretaz gain, eta bereziki Gizarte Zerbitzuei erreparatuz, egungo
ikuspegi asistentzialista gainditu beharraren ideia azaleratu dute. Bukatzeko, kaleko mugimendua
geratua dagoenaren ustea badago, Elkarrekin eta Caritasen egindako lanaren aitortza
esanguratsua da.
5.6. Adinekoen eta menpekotasun egoeran daudenen atentzio sozio-sanitarioa
Atal honetan, herriko adinekoen eta menpekotasun egoeran daudenen atentzio sozio-
sanitarioaren nondik norako nagusiak aipatuko ditugu. Horretarako, adinekoei eta menpekotasun
egoeran aurkitzen diren adimen urriko eta buruko gaixotasunak dituztenen egoeraren diagnosi bat
egin nahi dugu. Orain artean, pobrezia, gabeziez eta krisiaren ondorioez aritu gara era orokor
batean. Jarraian aipaturiko herritarren beharrei eta jasotzen duten atentzio sozio-sanitarioaz
arituko gara. Horretarako, egun dauden errekurtsoen egokitasunaz arituko gara eta kolektibo
hauei begira luzatu dituzten proposamenak ere azalduko ditugu.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 86
5.6.1. Adinekoak
5.6.1.1. Adinekoen beharrak eta arazoak
Adinekoen beharren inguruan galdetzean, elkarrizketatuek egun, adineko batzuk pairatzen duten
bakardade egoera aipatu dute. Bakardadeaz ari direnean, ez dira nahi ta nahiez bakarrik bizi diren
adinekoei buruz mintzo; izan ere, badira familiako norbaitekin bizi diren adinekoak baina bakardade
sentimendu handia dutenak. Elkarrizketatu ditugun arlo ezberdinetako profesionalek gabezia
sentimentalak ere nabarmendu dituzte eta sarri eurek direla konpainia egiten dieten bakarrik edota
afektua ematen dietenak. Hortaz, adinekoen bakardadeaz aritzean, estatistikek bakarrik bizi diren
adinekoetatik joatearen beharra agerian uzten dute, datu horiek ez baitute adinekoen
errealitatearen diagnosi egoki bat egitea ahalbidetzen.
“Adineko batzuentzat osasun arloko langileak dira konpainia edo kariñoa ematen
dieten bakarrak”
“Estatistikoki adineko gutxi daudela bakarrik esan genezake. Azpeitian oraindik
familia babesa handia da”
“Baina kontua da agian norbaitekin bizitza ere bakarrik sentitzen direla”
“Adinekoei konpainia egiteko bitartekoak ipini beharko lirateke, bolondresak ere izan
daitezke”
Bakardadearekin lotuta, gizartetik jasaten duten isolamendua ere hizpide izan dute. Adinekoei
begira, bizitza aktiboago bat izatearen aldeko egitasmoak martxan jarri behar direla uste dute,
behin adin batetik aurrera kalera ateratzeko gogo eta motibazio gutxiago izaten dute eta. Arazoa
larriagoa bilakatzen da minez dauden adinekoen kasuetan, orduan etxean geratzen dira luzaroan
eta kosta egiten zaie berrito kalera itzultzea.
“Minez badaude gainera, etxean geratzen dira denbora askoan atera gabe”
“Zerbait antolatu beharko litzateke adinekoak etxetik gehiago ateratzeko”
Gainera zenbait elkarrizketaturen ustez, adin bat duzunean eta patologia ugari, nolabaiteko
zerrenda beltz batera pasatzen dira adinekoak. Beharrezkotzat jotzen dute gainera adinekoei
zuzenduriko zerbitzu gehiago izatea Osakidetzan.
“Adineko batzuei Osasungintzan kasurik ez egitearena neuk ikusi dut. Mediku batek
esan zidan: hipermedikazioa dago, adineko batzuk zulo ekonomikoa egiten ari dira,
total bi urte falta zaizkie hiltzeko…horretarako hainbeste diru gastatzea…”
“Negligentziak daude. Behin zahar batek kolpe bat hartu zuen, urgentziatara joan
ziren berarekin eta bueltan kasurik egin gabe berriro egoitzara bidali zuten.
Horrelakoak gertatzen dira”
“Anbulatorioan zerbitzu gehiago ipini beharko lirateke”
Elkarrizketatu hauek egindako salaketa Osakidetzako langile bati azaldu nion, eta inolaz ere ez
dituztela modu horretan tratatzen adierazten du. Langile honek azaldu du posible dela zenbaitetan
adinekoak horrelako sentsazioak izatea, baina ez dela osasungintzako langileen utzikeriagatik. Sarri
sendatu ezin den gaixotasunak dituztela adierazi digu elkarrizketatu honek, eta horrek sor
dezakeen frustazioaren baitan kokatu ditu elkarrizketatu batzuk Osakidetzarekin azaldutako
ezinegonak eta kexak.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 87
Bestalde, gizartearen estigma soziala ere pairatzen dutela adierazi dute eta zenbaitetan
paternalismoz jokatzen dela adinekoekin. Gizarteak adinekoak tratatzen dituen moduen inguruan
haserre azaldu da zenbait; hau ez bada ere adinekoek bakarrik sufritzen duten arazoa. Horregatik,
elkarrizketatu batek bizitza aktiboago baten aldeko apustua egin beharko litzatekeela uste du.
Bestalde, inportantetzat jo du produktibitate zaren ala ez zaren araberako gizartean duzun
posizioaren inguruko hausnarketa eta kritika bat egitea. Balioan jarri beharko litzateke adinekoak,
eta beraiek gizarteari aportatu dezaketenaren inguruan.
“Dena produktibitatearekin lotzen da. Chip hori aldatu behar dugu”
“Gizarteak adinekoak ez ditu produktibotzat jotzen ditu eta ondorioz, baztertu egiten
ditu”
“Batzuentzat 3.adinekoei begira dirua gastatzea, diru hori zakarrontzira botatzea da”
5.6.1.2. Adinekoei zuzendutako errekurtsoen balorazioa eta proposamenak
Orokorrean adinekoei zuzendutako errekurtsoen inguruko balorazioa positiboa da. Esaterako,
adinekoen egoitzei eta Eguneko Zentroei dagokionean azken urteetan hobekuntza nabarmenak
izan direla azaldu dute elkarrizketatuek, oraindik hobetu daitezkeen alderdiak izanik ere. Atentzio
eta langile espezialituen beharra azpimarratzen dute egun egoiliarren perfila oso anitza baita eta
hortaz, dauden baliabide material nahiz pertsonalak egun dauden beharrei egokitzea
ezinbestekotzat jotzen dute.
“Egoitzak asko hobetu dira azken urteetan, eskaintzen den zerbitzua nahiko konpletoa
da”
“Atentzio espezilatuagoa beharko lukete egoitzatan dauden adinekoak, batzutan oso
egoera ezberdinetan dauden adinekoak era beretsuan tratatuak dira”
“Adinekoei eskaintzen zaien zerbitzua ona da Eguneko Zentru eta egoitzatan; langile
gehienak bokazioa dutela esango nuke, bereziki laguntzaileak, eta hauek dira
adinekoekin kontaktu gehien dutenak”
“Egoitzetako baliabide eta errekurtso materialak hobetuko beharko lirateke, behar
ezberdinetara egokitu ahal daitezen eraikin berriak, elementu arkitektoniko berriak
ere…”
“Langile espezializatuak ere beharko lirateke egoitzetan, sikomotrizatea ariketak
egiteko…”
Egoitzei begira, adinekoen isolamendu hori gainditzearen aldeko apustu bat ere egin beharko
litzatekeela uste dute elkarrizketatuek. Izan ere, zenbaitetan behin egoitzan daudela aurretik
zituzten harremanen haustura ematen da eta hau ekidin beharreko auzi inportantetzat jotzen dute.
Ezin dugu ahantzi gainera, egoitzen inguruko balorazioa azken urteetan aldatu den arren, oraindik
bertara joan eta bertara joanarazi dietenen adineko askok abandonu sentsazioa izaten dutela.
“Zaharren egoitzak ongi daude, baina sarritan isolaturik daude eta kanpoko
jendearekin harremanak mantentzea zailtzen dute”
“Askok abandonu sentsazioa daukate adinekoen egoitzatan daudenean”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 88
Agerikoa da elkarrizketatuen artean egungo egoitza eta zerbitzu ezberdinak positiboki baloratzen
direla baina aurrera begira beste ildo batean luzatu dituzte proposamenak. Asko dira etxez- etxeko
laguntza eta etxez-etxeko hospitalizazioa bultzatu beharko liratekeela uste duten elkarrizketatuak.
“Tendentzia egon da adinekoak edota menpekotasun bat dutenak etxetik ateratzeko
nahikoa baliabide ez zeudelako”
“24 orduko etxex-etxeko zerbitzua eman beharko litzateke, agian Eguneko Zentroekin
koordinatuz”
“Etxez-etxeko laguntzaren zerbitzuaren aldeko apustu handiagoa egin beharko
litzateke Gizarte Zerbitzuetatik”
“Etxez-etxeko hospitalizazioa indartu beharko litzateke, sarritan adinekoak
ospitaleetara eramaten dituztenean izugarrizko bajoia izaten dute”
Etxez-etxeko zerbitzua indartzearen beharra ikusten dute elkarrizketatuek. Eta egoitzei
dagokionean sakoneko eraldaketa bat proposatzen dute; elkarbizitza unitateen aldeko apustua
egin beharko litzateke, apartamentu edo etxe tutelatuak dituzte hizpide.
“Egoitzak eta Eguneko Zentroak oso instituzionalak dira; elkarbizitza unitateen aldeko
proposamena egingo nuke, apartamentu tutelatuak esaterako”
“Etxe tutelatuak edo komunitate erakoak pentsatu beharko genituzke”
Etxez-etxeko zaintzaren aldeko apustu bat ikusten bada ere, elkarrizketatu batzuk arduratuak
daude egun adineko eta menpekotasun egoeran daudenen etxeko zaintzaren nondik norakoei
dagokionez. Udalak, herritar hauen jarraipen estuagoa bat egin beharko lukeela uste dute; izan ere
Menpekotasun Legea medio, etxeko zaintzaileei diru-sarrera bat jasotzeko aukera zabaldu zien.
Baina askok adierazi dute ez dutela zaintza horren egokitasunaren inguruko ikerketa edo daturik,
eta etxean zaintzaile bat izateak ez duela bermatzen menpekotasun egoeran dagoenak arreta
soziosanitario egokia jasotzea.
“Auskalo zaharrak nola dauden zainduak etxe batzuetan”
“Batzuk uste dute etxean daudelako hobeto daudela baina gero egoitzara etortzean
konturatzen dira atentzio ez zela menpekotasun egoera dagoenak behar zuena”
Zaintzaileekin jarraituz, zaintza lanetan dihardutenen egoerari ere erreparatu beharko litzaioke
elkarrizketatu batzuen ustez. Bereziki, emakumeak dituzte hizpide, hauexek baitira era informalean
edo formalean zaintza lan gehienak asumitzen dituztenak. Baina sarritan erakundeei ahaztu egiten
zaie zaintzaile izateak dakartzan ondorioak eta zaintzaileak zainduko dituen inor ez dago.
“Udalak zaintzaileei ere erreparatu beharko lieke, ikusi beharko da interna daudenak
edota beste emakume zaintzaileak ze egoeretan dauden eta emakumezko hauek nola
tapatzen dituzten Gizarte Zerbitzuen gabezia ezberdinak”
Errekurtso eta bitartekoen diagnosi eta ebaluaziotik haratago, hausnarketa eta ikuspegi luzeagoko
plan eta programen gabezia eta beharra daudela azaldu dute. Behar eta egoera ezberdinak
aintzakotzat hartuko lituzkeen plan integral bat. Udalaren aldetik epe luzerako proposamenak falta
direla azaldu dute. Politika publiko integral horien gabeziaz gain, elkarrizketatuak arduratuak dira
arlo honetan aurrea begira egon daitezkeen pribatizazioen inguruan.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 89
“Eztabaida errekurtsoetan bakarrik ez nuke ipiniko; adinekoei dagokionean esku-
hartze oso puntualak egiten dira; aurrea begira ez da orain artean proiektu integralik
egin. Etorkizuneko ikuspegia falta da”
“Adinekoen kopurua handitzen doa, eta egoitzak beteak daude, plaza gehiago
beharko dira…baina hori sostengarria da? Zaila ikusten det”
“Menpekotasunen bat dutenen beharrak aintzat hartuko dituen Plan baten beharra
dago. Ereduaren inguruan ere eztabaidatu beharko litzateke. Etxeko atentzioa ala
egoitzak? Hemendik 20 urtera zenbat adineko egongo dira? Eta menpekotasunen bat
dutenak? Hori guztia planifikatu behar du Udalak; ez da nahikoa esatea orain
egoitzetan badagoela lekua”
“Adineko eta menpekotasun bat dutenen arloan ere pribatizazioen beldur gara”
5.6.2. Adimen urritasuna duten herritarrak
5.6.2.1. Adimen urritasuna duten herritarren beharrak eta arazoak
Adimen urrikoekin lanean dihardutenek, pobrezia edo gabezia egoerak ikusten dituzte. Gehienek
pentsio ez kontributiboa jasotzen dutela esan digute, eta zentruan edo pisu tutelatuetan kuota bat
ordaintzeaz gain, adimen urritasuna dutenek beste behar batzuk ere badituzte. Zenbait kasutan,
ikastaro ezberdinak egin nahi dituzte baino horiek ordaintzeko aukerarik ez dute. Elkarrizketatuak
uste du pobrezia arriskuaz ari garenean kolektibo honen gabezia ekonomikoetan ez dela gehiegi
erreparatzen.
“Adibidez Sonotonea behar dute eta hori euren kosteatu behar dute”
“Aurrekoan batek margotzeko ikastaro bat egin nahi zuen, baino 60 euro ordaintzeko
aukerarik ez du”
Gabezia materialetik haratago ordea, adimen urritasuna duten herritarrek bakardadea,
isolamendua eta estigma soziala pairatzen dituzte. Jendeak ez du adimen urritasuna ezagutzen eta
integrazio arazoak dituzte. Adimen urriko pertsonak dituzten harreman sozialak oso gutxi dira.
“Askoren kasuan harreman soziala, gugana, profesionalekin duten harremanera
mugatzen da”
Zailtasunak dituzte bizimodu normala egiteko eta buruko gaixotasunak dituztenekin bezala,
jendeak eurekin oso pazientzia eta enpatia gutxi azaltzen duela adierazi du elkarrizketatuak.
“Batzutan erosketak egitera joaten gara eta letxuga bat eskatzen asko tardatzen
badute…batzuk esaten diete, benga! Mugitu!....oso pazientzia gutxi erakusten du
jendeak”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 90
5.6.2.2. Adimen urritasuna dutenei zuzendurako errekurtsoen balorazioa eta aurrera
begirako proposamenak
Egun dauden baliabideen balorazio positiboa egiten da, bai Eguneko Zentroaz, bai pisu tutelatuez
eta bai Gureak-ek martxan ipintzen dituen tailerren inguruan. Halere, zenbait hobekuntza
proposatzen dituzte: izan ere Oporretan, Aste Santuetan, Abuztuan eta Gabonetan Eguneko
Zentrua eta pisu tutelatuak itxi egiten dira eta orduan, familiarik ez dutenak Donostiara joan behar
izaten dute. Elkarrizketatuak familiek 365 egunetako zerbitzu bat izatea eskatzen dutela adierazi
dute.
“Familiak 365 egunetako zerbitzua eskatzen dute”
Oporretan zerbitzuek izan beharko luketen jarraipenaz gain, bolondresak behar dituztela azaldu
du:
“Bolondresak behar ditugu; eurei laguntzeko ikastaroetara laguntzeko, igerilekura
eramateko, kartetan jolasteko…Jendeari asko kostatzen zaio bolondres izatea”
Estigma soziala gainditzeko ere pedagogia asko egin behar da arlo honetan. Herri batzutan ildo
honetako kanpainak martxan jarri dituzte. Helburua beste pertsonak bezala tratatuak izatea
lortzea litzake, ez penaz, ez paternalismoz.
“Batzuetan dendetara joan eta ez diete kobratzen adimen urrikoak direlako. Intentzio
onenarekin egiten dute baino guk hori ez dugu nahi, berdintasuna nahi dugu”
Normalizazioaren erronka dute beraz, adimen urritasun bat duten herritarrak. Oraindik oso urrun
gaude ordea, eta hein batean, ezjakintasunetik eratortzen diren jokabideak saihesteko pedagogia
eta kontzientziazio kanpainen beharra dago. Gainera, adimen urritasuna izateak, herritar hauek,
gainontzeko herritarrak bezala sofritzen dituzten gabezia egoerak bigarren maila batean geratzea
ere badakar gizartearen irudiko.
5.6.3. Buruko gaixotasunen bat duten herritarrak
5.6.3.1. Buruko gaixotasunen bat duten herritarren beharrak
Adimen urritasunaz ezer gutxi badakigu herritarrek, buruko gaixotasunak dituztenen inguruko
ezagutza are eta baxuagoa da, eta sarritan gainera, dugun informazio urria distortsionatua dago.
Buruko gaixotasunak dituztenen zailtasunak ugariak dira; gizarte-trebetasunak galtzen dituzte eta
zenbaitek euren burua kontrolatzeko gaitasuna ere galdu ahal dute. Gainera, buruko gaixotasunak
ez dira sendatzen eta hortaz, gaixotasun horiekin bizitzen ikasi behar dute. Herritar hauek gainera,
ezgaitasun bat izanik ere, arazoak dituzte menpekotasuna aitortua izateko orduan. Izan ere,
menpekotasun maila zehazteko egiten diren test-ak ezintasun fisikoak hartzen dituzte kontuan,
baina ez gaixo hauek egunerokotasunean aurre egiteko dituzten zailtasunei.
“Gure erabiltzaileak ezintasun fisikorik ez dute eta ondorioz, legalki aitortzen zaien
menpekotasun gradua baxua izaten da. Gure erabiltzaileen arazoa psikikoa da”
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 91
“Guk ezagutu ditugu zentru psikiatriko batean internatuak egon diren herritarrak eta
menpekotasun gradu baxuena, I-a, ere aitortzea ez dutena lortu. Aitortzarik ezak,
laguntza ekonomiko eta atentziorik ez izateko arriskuan geratzen dira”
Menpekotasunaren aitortzaren arazoaz gain, adinekoekin eta adimen urriko pertsonekin aipatu
bezala, buruko gaixotasun bat dutenek ere pairatzen dute estigma soziala. Ildo honetan,
komunikabideek buruko gaixotasunak dituztenen estigma soziala areagotzen dutela salatu dute.
“Hor goian daudenak zoratuak daude entzun izan dut kalean”
“Paseo bat ematera ateratzen gara eta jendea begira begira geratzen zaigu”
“Gainera jendeak ez du batere pazientziarik buruko gaixotasunen bat duten
herritarrekin. Presaka bizi gara eta zurrunbilo horretan jendeak ez du enpatiarik hain
azkar moldatu ezin den jendearekiko”
Bakardadea ere somatzen dute. Izan ere, batzuk bakarrik bizi dira eta astean zehar bi egunetan
norbait joaten zaie etxeko lanak egiten laguntzera. Astean zehar zentruan jendearekin daude,
baina asteburutan bakarrik sentitzen dira. Integrazio arazoak ugariak dira.
Pobrezia egoerak ere ikusten dituzte; pobreziaz aritzean inor gutxik hartzen baditu ere kontuan.
Ezintasun maila ezberdinak dituzte, eta zenbaitek 1200 eta 1500 euroko pentsioa badute ere, beste
batzuen diru-sarrerak 400 eurora ez dira iristen. Egoera bereziki larria da 20 urterekin edo buruko
gaixotasun bat diagnostikatzen diotenei dagokionean. Kasu hauetan seme-alaben zaintzarengatik
300 euro inguru jasotzen ditu familiak. Aurretik aipatu dugun gazteen emantzipazio aukera eza ere
nabaria da buruko gaixotasunak sofritzen dituzten gazteen artean.
“Nola integratu ahal zara 400 eurorekin? Zenbaitek arazo ekonomikoak ditu
eguneroko gastuei aurre egiteko. Ezin dugu ahantzi askok ez dute lan normalizaturik”
“Gure erabiltzaile asko erretzaile konpultsiboak dira, pentsa nola bizi daitezkeen 300
euro badituzte hilabete pasatzeko”
5.6.3.2. Buruko gaixotasuna dutenei zuzendutako errekurtsoen balorazioa eta aurrera
begirako proposamenak
Familiak oso gustura daude eskaintzen zaizkien zerbitzuekin.
“Gure lana gogorra da baina era berean satisfazioz betea. Gaixo hauen familiak oso
gustura daude gurekin”
Elkarrizketatuak adierazi du zentrotik kanpoko zerbitzu guztiak ordaindu behar dituztela eta hor
laguntzaren bat jaso beharko luketela uste du.
“Kiroldegia, igerilekua… dena ordaindu behar dugu… aspektu hauek hobetu beharko
lirateke”
Pisu tutelatu gehiago egon beharko lirateke elkarrizketatu honen ustez. Gainera, bere ustez, pisu
tutelatuak ez dira zertan betirako izan behar, eta aldi batean egoteak ere, gaixo hauek beste
ohitura batzuetan trebatzea ahalbidetuko luke.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 92
“Zentrua dagoen tokian pisu tutelatuak egon beharko lukete; honela asistentzia
integrala izango litzateke”
Pisu tutelatuez gain, familiak arnasa hartzea ahalbidetuko lukeen pisuak izatea ere egokitzat jotzen
du. Izan ere, buruko gaixotasunak dituztenekin egunero daudenak ere behar dute arnasa hartu eta
honela, adibidez, gaixo dauden ahaideak pisu horietan gera litezke familia, edo etxeko zaintzailea
oporretara joan dadin. Zentzu honetan pedagogia asko dago egiteko elkarrizketatuaren ustez, chip
aldaketa bat eman behar da, ez da osasuntsua dena familiaren esku uztea. Berriro mahai gainean
ipini dute beraz, zaintzaileen egoera aintzakotzat hartzearen beharra.
“Etxeko zaintzaileak gaixo bukatzen dute eta badirudi ezin dutela esan distantzia
hartu nahi dutela, neretzako denbora behar dut…”
Laburbilduz, adineko eta menpekotasun bat dutenengan ere antzematen dira pobrezia eta gabezia
egoerak, elkarrizketatuen aburuz, errealitate hauek bigarren maila batean uzten badira ere. Baina
gabezia eta arazo ekonomikoez haratago, sofritzen duten bakardade, isolamendu egoera eta
estigma sozialak ere beharko lukete bere protagonismoa kolektibo hauei zuzendutako politika
publiko ezberdinetan. Bestalde, irakurri ditugun errekurtso eta bitartekoen proposamenei
dagokionean, paradigma aldaketa baten aurrean geundeke. Egoitza ezberdinetatik, zentzu
komunitarioagoa luketen antolakuntza eredu ezberdinetarako trantsizioaz aritu dira
elkarrizketatuak, pisu tutelatuak esaterako. Baina egoitzen errekurtsoaren erabilera gainditzeko
proposatzen den beste zerbitzu bat ere aipatu dute, egun dagoen etxez-etxeko zerbitzuaren
handitzea. Ildo honetan doaz adineko eta menpekotasun egoeran daudenen herritarrentzako
luzatu dituzten ideiak.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 93
5. IKERKETAREN ONDORIO NAGUSIAK
Sarreran esan den moduan, ikerketa honen helburua izan da, nagusiki kuantitatiboak diren
metodologiak erabiliz, Azpeitian agerian diren premia sozialak kuantifikatu eta ezaugarritzea, batez
ere pobrezia, gizarte bazterketa eta menpekotasunaren arloan. Ikerketa herritarren lagin zabal bati
egindako inkesta baten bidez egin da (460 familia) eta, horrekin batera, herriko eragile nagusiekin
hainbat elkarrizketa egin dira ere, hauek pobrezia eta bazterketa egoerei buruz, eta erakundetatik
ematen zaien erantzunari buruz, zer nolako ikuspegia duten jakiteko.
Inkestak ematen dituen emaitza nagusiak hauek dira:
- Pobrezia egoerak era zehatz edo zorrotzenean kontsideratzen badira –hau da,
pobrezia larria deritzan adierazlea erabiltzen denean−, azpeitiarren %4,7a legoke
pobrezia egoeran (689 pertsona guztira). Pobrezia arriskua edo diru-sarbide baxuen
adierazlea erabiltzen denean azpeitiarren %15,3 lirateke kaltetuak, hau da 2.229
biztanle. Lehenengo kasuan pobreziaren muga –pertsona bakarreko etxeetan− hileko
541 eurotan legoke eta bigarren kasuan 811 eurotan.
- Inguruko herrialdeekin konparatuz, Azpeitiko pobrezia tasa baxuagoa da: bai Gipuzkoa
osoarekin konparatuz, bai EAErekin, bai Estatu espainolarekin eta baita ere Europar
Batasunarekin, Azpeitiko datuak baxuenak dira, ezin bada jakin ere nolako bilakaera
eduki duten adierazle hauek azken urteotan (pentsatzekoa da nabarmen okertu direla,
langabeziaren hazkundea, errentaren beherakada edo adierazle hauek beste
lurraldeetan eduki duten bilakaera ikusirik).
- Diru sarreren bitartez osaturiko adierazleez gain, gabezia materialari buruzko
adierazleak erabili dira ere ikerketa honetan. Horien arabera, azpeitiarren %4,7a –ia 700
pertsona− leudeke gabezia material larria deritzan egoeran. Azpeitiarren %18k ezin ditu
edozein kasutan ustekabeko gastuei aurre egin eta ia heren batek −%29ak− ezingo luke
urtean behin oporretara joan. Gabezia materialaren kasuan ere Azpeitiko egoera
inguruko lurraldeena baina baxuagoa da, ezin bada ere esan EAE edo Gipuzkoarekin
alde handirik dagoenik.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 94
- Europar Batasunak Pobrezia eta Bazterketa Arriskua deritzan adierazlea erabiltzen du,
pobrezia arriskua edo langabezia edo gabezia materiala pairatzen dituzten pertsonak
eta etxebizitzak identifikatzeko. Adierazle hau erabiltzen denean, %19,7 dira kaltetuak
Azpeitian, hau da 2.867 pertsona guztira. Kasu honetan ere, besteetan bezala, Azpeitia
aztertutako beste edozein lurralde baina egoera hobean dago, nahiz eta adierazle honi
dagokionez aldea ez izan horren argia.
- Biztanleria okupatuaren diru sarrera baxuei erreparatzen badiogu, Azpeitian langile
pobreen fenomenoa ematen ote den jakiteko, ikusten da langile guzien %7a bat
dagoela egoera horretan (%17a autonomoen kasuan). Azpeitiko biztanleria
okupatuaren diru sarrera baxuen tasa Gipuzkoaren berdina da (%7); aldiz, enplegu bat
izanik ere, diru-sarrera baxuak dituztenen portzentajea handiagoa da Europar
Batasunean (%9) eta Espainian (%10,5).
- Beste lekuetan gertatzen den bezala, krisiaren eragina arazo ekonomikoen ondorioz
herritarrek eguneroko bizimoduarekin loturik dauden gabezietan nabaritzen da.
Zentzu horretan, gabezia zabaldu edo hedatuena aisialdirako gastuak murritzeko
premia da, biztanleen %41ak murriztu baititu gastu horiek arazo ekonomikoen
eraginez. Herritarren laurden batek, berriz, etxebizitzaren gastu energetikoak
murrizteko premia ikusi du. Egokia den elikadura dieta jarraitu ezin izan dutenak %2,6a
dira (400 pertsona inguru), botikaren bat erosteari utzi behar izan dietenak %1,4a, eta
argia, ura, gasa edota telefonoa etetearen ohartarazpenak izan dituztenak %4,8a.
- Gizarte desberdintasuna neurtzen duten adierazleei dagokionez, esan behar da
Azpeitian bai Gini indizea eta bai S80/20 erlazioa beste lurraldeetan baino baxuagoak
direla, hau da, berdintasun maila handiagoa dela Azpeitian beste lurraldeetan baino.
Edozein kasutan herritarren %20 pobreena diru sarrera guzien %9,3 besterik ez dute
jasotzen, eta %20 aberatsena berriz 3,5 aldiz aberatsagoa da %20 pobreena baino.
- Azkenik, gizarte bazterketari dagokionez, esan behar da azpeitiarren %23 batek jasaten
duela enpleguan bazterketa eta %22 batek etxebizitzan bazterketa, Caritas eta FOESSA
erakundeek garatu duten bazterketa neurtzeko sistemaren arabera. Erakunde hauek
darabilten gizarte bazterketaren indizeari erreparatzen badiogu, ikusten dugu
herritarren erdia baino gehiago (%55a) erabateko gizarteratze egoeran dagoela eta
%32a gizarteratze eskasa deritzan egoeran. Bazterketa egoeran –moderatua nahiz
larria− herritarren %12,4a dago, guztira 1.800 pertsona.
Aipaturiko datuak azpeitiar guziei dagozkie; baina argi dago pobrezia eta gabeziak ez dietela era
berdinean eragiten gizarte talde guztiei. Pobrezia, bazterketa edota gabezia egoera hauek
sexuaren, adinaren, jaioterriaren, familia motaren edota lan merkatuan betetzen den lekuaren
arabera aztertzen badira, argi ikusten da hiru direla, batez ere, talde kaltetuenak: haur eta gazteak
(bere gurasoekin batera, noski), alde batetik; etorkinak, bestetik; eta langabetuak, azkenik.
Horrela:
- Adierazle guzietan adingabeak dira pobrezia tasa altuena pairatzen dutenak eta, oro
har, gero eta adinean aurrera joan gero eta pobrezia tasak txikiagoak dira. Efektu hau
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 95
argia da pobrezia erlatiboa, pobrezia larria eta gabezia materialari dagokionean, eta
nahiko argia ere AROPE tasaren kasuan.
- Atzerrian jaiotako pertsona buru duten etxebitzeei dagokionez ere, adierazle guzietan
beraien egoera okerragoa da: pobrezia larriari dagokionean adibidez, ia heren bat bizi
da egoera horretan (tasa %4,7koa azpeitira guztientzat). Are eta kezkagarriagoa da
pertsona horien ia erdia bazterketa moderatu edo larrian bizitzea edota ia bi heren
pobrezia energetikoa jasaten dutela.
- Pertsona guziak langabetuak diren etxeetan –hau da pertsona aktiborik ez dagoenean
lanean− pobrezia tasa oso altua da ere: pobrezia erlatiboa %66koa, pobrezia larria
%22koa eta bazterketa tasa %44koa. Horrek ez du esan nahi, edozein kasutan,
aktiboren bat (edo gehiago) lanean daukaten etxeetan pobrezia edo gabeziarik
ematen ez denik: pobrezia larria edota gabezia materiala oso baxuak badira ere, beste
adierazleak ia %10era heltzen dira. Etxe batetan (behintzat) pertsona bat lanean
egotea ez da, beraz, pobrezia edota gabeziaren aurkako erabateko babesa.
Bazterketa, pobrezia eta gabezia ekonomikoekin batera, ikerketa honek menpekotasun egoerak
aztertu ditu ere, eta pertsona hauek jasotzen duten zaintza edo laguntzaren nondik norakoak.
Ikerketak agerian jarri dituen datu esanguratsuenak hauek dira:
- 600 azpeitiar baino gehiago dira eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretarako
eragozpena edo zailtasunak eragiten dizkien ezintasun, gaixotasun kroniko edo
osasun arazo larriren bat dutela diotenak. Biztanleriaren % 4,3 da. 2012 Gipuzkoarako
egin zen inkestak, oro har, tasa berdina ematen zuen Gipuzkoa osorako.
- Pertsona hauetatik oso gutxi dira arretaren bat behar eta jasotzen ez dutenak: muga
edo eragozpen bat dutenen %1,1a besterik ez.
- Zaintza edo arreta beharren bat duten guzietatik hiruren batek familiatik jasotzen ditu
bakarrik eta ez du beraz inolako laguntza publikorik jasotzen. Horiekin batera bere
kabuz kontratatutako laguntza jasotzen dutenak kontutan hartzen baditugu, ondorio
honetara heltzen gara: eragozpen edo mugaren bat duten hamar herritarretatik lauk
bere kabuz edo −batik bat− euren familiaren laguntzaren bitartez egiten diete aurre
eragozpen horiei. Laguntza publikoren bat jasotzen dutenen artean, erdiak baino
gehiagok (%58a) arreta laguntza zuzenen bat jasotzen du (laguntza ekonomikoarekin
batera ala ez) eta %41ak laguntza ekonomikoa besterik ez.
Egoera ikuspuntu kualitatibo batez aztertzen denean, herriko eragile nagusiek emandako
informazioaren arabera, egindako ikerketaren emaitza edo ondorio nagusiak hauek dira:
Herri eragileei Azpeitiko arazo edo premia sozial nagusiak identifikatzea eskatu zaienean,
langabezia, etorkinen hazkundea, eta etxebizitzen kostua aipatu dituzte batik bat. Hauek
lirateke, beraz, egungo behar edo arazo sozial nagusiak elkarrizketatuen hitzetan.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 96
Pobrezia definitzea eskatu zaienean, egunerokotasuneko beharrei aurre egiteko
zailtasunekin lotu dute elkarrizketatuek. Egunerokotasuneko beharren artean, besteak
beste, elikadura, jantziak, etxebizitza, ura eta energia gastuak aipatu izan dira.
Langabezia eta pobreziaren arteko harremanari dagokionean, elkarrizketatuek argi dute
langabezia eta enpleguaren nondik norakoei ere erreparatu behar zaiela batik bat. Honela,
langabezia eta pobreziaren arteko elkarrekintzaren konplexutasuna azpimarratu nahi izan
dute, enplegua izanik ere pobrezia edo bazterketa egoeran egon daitezkeen herritarrei
erreferentzia eginez. Argi ikusten da, beraz, lana ez dela pobrezia eta gabezien aurkako
erabateko babesa gaur eguneko gizartean.
Askoren iritziz ezin da esan Azpeitiko biztanleak, orokorrean, pobretu egin direnik edota
pobrezia neurri gabe hazi denik. Pobrezia zentzu hertsian badagoela ukatu gabe, krisi
ekonomikoaren ondorioz, pobrezia egoera baino, gabezien hazkunde bat dagoela uste
dute elkarrizketatuek. Azpeitiko bizi-maila jaitsi denarekin bat datoz gehienak, baino hori
pobreziatik bereizten dute. Ildo horretan ere, krisiaren ondorioz pobrezia berria sortu
denaren ideia baino, aurretik ere pobre zirenen egoera okertu denaren ustea nagusitzen
da.
Herriak jasan duen krisiaren adierazle nagusiak aisialdi eta denbora libreko gastuen eta
etxeko energia-gastuen murrizketak eta familiari eskatzen zaion babes ekonomikoa
lirateke. Ez da beraz muturreko eraginik aipatzen –gosea edo elikadura arazoak, adibidez−,
baina agerian jartzen dira krisiak herritar askoren bizi baldintzetan izan duen eragina.
Talde kaltetuenen artean, langabetuak eta lan prekarioak dituztenak, etorkinak,
pentsiodunak eta gazteak izan dituzte hizpide elkarrizketatu diren pertsonak.
Emakumezkoen egoerari aipu berezia egin diete; bereziki , emakume alargunei eta
etorkinei.
Ezkutuko pobrezia egon daitekeenaren ustea ere badago. Zentzu horretan, herriko
handikeria usteak hizpide izan dituzte hainbat elkarrizketatuek eta oraindik erakunde
publikoetara jotzeko errezelo handiak daudela sumatzen dute, pobrezia edo gabeziak
erakusteko lotsa dela eta.
Dudarik gabe, herrian, familia babesa da egun gabezia eta premia ezberdinak estaltzen
dituen erakunde nagusia. Ildo honetan, pentsiodunak kexu dira bizitzen ari diren txirotze
prozesuaz eta agerian jartzen dute nola beraien diru sarrerekin ari diren euren
senitartekoei laguntzen eta, neurri batean, erakundeek egin beharko luketen lana
ordezkatzen.
Administrazioak indarrean jarritako neurriei dagokionez, erakunde publikoen Plan eta
Programen inguruko informazioa oso eskasa dela azpimarratu dute. Errekurtsoei
dagokionean, DBE eta DBL aipatu dituzte eta bietan azpimarra berezia egin diete etorkinei.
Beraiek laguntza horiek jasotzen duten balizko erraztasuna eta DBLk izan omen duen dei
efektuaz aritu dira. Udal-laguntzei dagokionean GLLk eta Udalaren berezko baliabideak
aipatu dituzte. Orokorrean balorazio positiboa egiten dute baina aurrera begirako plan
integral baten gabezia dagoela adierazi dute. Gizarte Zerbitzuei dagokionean, ikuspegi
asistentzialista gainditzearen beharra azaldu dute.
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 97
Iniziatiba sozialari dagokionez, Elkarrekin eta Caritas dira protagonista nagusiak, bi
erakunde edota mugimendu hauen lana ezaguna delarik herrian. Orokorrean, ordea, herri
edo kaleko mugimendua nahiko geldirik dagoenaren ustea badago ere, bereziki gazteei
dagokienean.
Adineko eta menpekotasun egoera daudenei erreparatuz, pobrezia eta premia
ekonomietatik haratago, sufritzen duten bakardadea, isolamendua eta estigma soziala era
mahai gainean ipini dituzte elkarrizketetan parte hartu duten pertsonek. Aurrera begirako
proposamenek bi ildo nagusi dituzte: etxez-etxeko zaintza handitzearen beharra eta
egungo egoitza eredua gaindituko lukeen proposamen komunitarioagoak (pisu tutelatuen
edota elkarbizitza unitateen bidez, esaterako).
Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian (2014) Otsaila 2015
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 98
I. ERANSKINA:
Galdetegia
AZPEITIKO PREMIA SOZIALEI BURUZKO 2014 INKESTA
IDEV ETXEBIZITZA MOTA
KODEA Banakako etxebizitza independientea (txaleta, landetxea)….
Banakako etxebizitza independientea (baserria)………...........
Banakako etxebizitza atxikia edo bikoitza……………………………
Etxebizitza edo apartamentua <10 etxebizitzetako eraikinean
Etxebizitza edo apartamentua 10 edo etxebizitza gehiagoko eraikinean…………………………………………………………………………..
Bestelako erabilera batzuetarako eraikin bateko etxebizitza (eskola, bulegoa, lantegia, etab.)……………………….……………….
Etxebizitza izateko egokitutako behealdea edo merkataritza-lokala………………….……………………………………………………………….
Infraetxea (txabola, Etxabe, aurrefabrikatu edo antzekoa)…..
Oharrak:
1
2
3
4
5
6
7
8
UNITATE INDEPENDIENTEA
GALDESORTA-ZK.
ESKUALDEA
UDALERRIA
BARRUTIA
SEKZIOA
H1 H2 H3
ETXEBIZITZA MOTA
ETXEBIZITZAN BIZI DIREN PERTSONEN KOPURUA
(denboraldi batean bertan bizi ez direnak barne)
INKESTA EGITEKO ERABILITAKO ERREFERENTZIA NUKLEOAREN TAMAINA (Erreferentziazko pertsona eta egun bere
taldetzat edo bizikidetza-unitatetzat hartzen duen horretako kideak hartzen dira
barnean, haiekin duen familia-harremana kontuan izan gabe)
Pertsona bakarrekoa………………………. 1
Pertsona anitzekoa, familiaz bestekoa 2
Familia, nukleorik gabe…………………… 3
Nukleo bakarreko familia……………….. 4
Familiarra (nukleo anitza)……………….. 5
ETXEBIZITZAKO PERTSONAK
Hurrenkera zk.
Sexua (G – E)
Adina Erreferentziazko pertsonarekin harremana
1 Erreferentziazko pertsona
2
3
4
5
Oharrak:
KONTROL-DATUAK
ELKARRIZKETATZAILEAREN KODEA ELKARRIZKETAREN DATA ETA IRAUPENA
N
P N
A. ETXEBIZITZA ETA BERTAN BIZI DIREN PERTSONEN EZAUGARRI DEMOGRAFIKOAK
Ondoren datu batzuk eskatzen zaizkizu etxeaz eta bertan zurekin bizi den pertsona bakoitzaz.
Pertsonaren nortasuna: ERREFERENTZIAZKO PERTSONA
Familiaren hurrenkera-zk. 1 2 3 4 5
P50. Familia-talde mota
1. Ez da familia-taldea. Pasa P53 galderara 1 1 1 1 1
2. Seme-alabarik gabeko senar-emazteak/bikotea 2 2 2 2 2
3. Seme-alabadun senar-emazteak/bikotea 3 3 3 3 3
4. Seme-alabadun aita/ama 4 4 4 4 4
5. Bestelako familia-talde bat 5 5 5 5 5
P51. Partaide den familia-taldea (hurrenkera-zk.) I__I I__I I__I I__I I__I P52. Talde-burua (bat baino gehiago, familia-talde bat baino gehiago direnean soilik)
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2 2 2 2 2
P53. Erreferentziazko pertsona (Bakar bat izan daiteke soilik)
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2 2 2 2 2
P54. Pertsona informatzailea (Erreferentziazko pertsona eta/edo bere bikotea )
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2 2 2 2 2
P55. Erreferentziazko pertsonarekin harremana
1. Erreferentziazko pertsona 1 1 1 1 1
2. Senar-emazte edo bikotea 2 2 2 2 2
3. Seme-alaba, seme-alabaordeak 3 3 3 3 3
4. Suhi, erraina 4 4 4 4 4
5. Aita, ama, aita-amaginarrebak 5 5 5 5 5
6. Anai-arreba, koinata 6 6 6 6 6
7. Biloba 7 7 7 7 7
8. Beste ahaide bat 8 8 8 8 8
9. Zerbitzaria 9 9 9 9 9
10. Ahaidea ez den pertsona 10 10 10 10 10
P56. Sexua
1. Gizona 1 1 1 1 1
2. Emakumea 2 2 2 2 2
P57. Legezko egoera zibila
1. Ezkongabea 1 1 1 1 1
2. Ezkondua 2 2 2 2 2
3. Alarguna 3 3 3 3 3
4. Dibortziatua, banandua 4 4 4 4 4
P58. Inkesta hau betetzeko garaiko adina I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I
P59. Jaiotza hilabetea (Kodetu 1 eta 12 tartean) I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I
P60. Jaiotza urtea (Urte osoa 4 digitukoa) I__II__II__II__I I__II__II__II__I I__II__II__II__I I__II__II__II__I I__II__II__II__I
P61. Jaiolekua (Estatuan jaiotakoa bada, galdetu zein probintzian; atzerrian jaiotakoa bada, galdetu herrialdeaz)
1. Estatuan bada, zein Probintzia edo Lurralde Historikoan? __________↘ __________↘ __________↘ __________↘ __________↘
- Kodea (A kodeak) I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I
2. Estatutik kanpo bada, zein herrialdetan? __________↘ __________↘ __________↘ __________↘ __________↘
- Kodea (B kodeak) I__II__II__I I__II__II__I I__II__II__I I__II__II__I I__II__II__I
(Soilik galdetu P61 = ”2” bada; galdera honetan “1” jarri P12ari 1 erantzunez gero) P62. Herritartasuna (Aukera bakar bat markatu)
1. Espainiarra 1 1 1 1 1
2. Espainiarra eta beste bat 2↘ 2↘ 2↘ 2↘ 2↘
- Beste herrialde bat (Espainiaz gain). Kodea (B kodeak) I__II__II__I I__II__II__I I__II__II__I I__II__II__I I__II__II__I
3. Atzerritarra 3↘ 3↘ 3↘ 3↘ 3↘
- Herrialdea. Kodea (B kodeak) I__II__II__I I__II__II__I I__II__II__I I__II__II__I I__II__II__I
4. Bestelako egoera batzuk (babes-eskatzaileak, errefuxiatuak, etab.) P
4 4 4 4 4
P63. Erroldatzearen egoera (irakurri aukerak)
1. Azpeitian erroldatua 1 1 1 1 1
2. Erroldatua Gipuzkoako beste udalerri batean 2 2 2 2 2
3. Erroldatua Araba edo Bizkaian 3 3 3 3 3
4. Erroldatua Espainiako beste lekuren batean 4→P65 4→P65 4→P65 4→P65 4→P65
5. Erroldatu gabea 5→P65 5→P65 5→P65 5→P65 5→P65
(Soilik P63 = 1 edo 2 erantzunez gero) P64. EAEn erroldatuta bizi izandako aroa (Soilik 12 edo hilabete gutxiago badira, jarri hilabeteen zenbatekoa)
1. Betidanik (jaiotzaz) 1 1 1 1 1
2. Ez beti 2↘ 2↘ 2↘ 2↘ 2↘ ↘ Zenbat urte dira? I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I ↘ Urtebete baino gutxiago bada, jarri zenbat hilabete I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I
B. HEZKUNTZA-MAILA, IKASKETAK, AMA-HIZKUNTZA ETA HIZKUNTZA-IKASKETAK
Ondoren datu batzuk eskatzen zaizkizu etxekoen hezkuntza eta ikasketa-mailaz.
Pertsonaren nortasuna: ERREFERENTZIAZKO PERTSONA
Familiaren hurrenkera-zk. 1 2 3 4 5
Lehenik, galdetuko zaizu etxebizitzan bizi diren 16 edo urte gehiago edota aurten 16 urte betetzen dituzten pertsonen inguruan.
P65. Zein da lortutako ikasketa-mailarik altuena?
0. Ez da egokia, 16 urte baino gutxiago ditu, eta ez du adin hori beteko aurtengoan
0 0 0 0 0
1. Ez daki irakurtzen, ez idazten 1 1 1 1 1
2. Badaki irakurtzen eta idazten, baina 5 baino urte gutxiagoan joan zen eskolara
2 2 2 2 2
3. Eskolara joan zen 5 edo urte gehiagoan, baina ez zuen OHO, DBH, Lehen-mailako ikasketa-titulua edo lehen-mailako ikasketen agiria lortu
3 3 3 3 3
4. Lehenengo zikloko Bigarren hezkuntza: 11 edo 12 eta 14 urteen tartean jasotako prestakuntza, aurreko sisteman, eta 16 urte arte egungo sisteman. DBH, OHO, Lehen-mailako ikasketa titulua edo lehen-mailako ikasketen agiria
4 4 4 4 4
5. Batxilergo ikasketak: Batxilergoa (LOE/LOGSE), BBB (UBI izan edo ez), Goi Batxilergoa (unibertsitate aurreko ikasturtea izan edo ez)
5 5 5 5 5
6. Erdi-mailako Langintza Ikasketa edo haren baliokidea 6 6 6 6 6
7. Goi-mailako Langintza Ikasketa edo haren baliokidea 7 7 7 7 7
8. 1. zikloko unibertsitate-ikasketak 8 8 8 8 8
9. 2. zikloko unibertsitate-ikasketak edo haien baliokidea 9 9 9 9 9
10. Doktoregoa edo haren baliokidea 10 10 10 10 10
Ondoren datu batzuk eskatzen zaizkizu etxekoen adina kontuan hartu gabe
P66. ¿Ikasketa moduren bat betetzen ari al zarete zu edo etxeko pertsonaren bat 2014/2015 ikasturtean?
(Edonolako
prestakuntza eta ikasketak hartzen dira kontuan (haurtzaindegia, irakaskuntza arautua edo arautu gabea, helduen hezkuntza, etab.)
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2→P68 2→P68 2→P68 2→P68 2→P68
P67. Zein ikasketa edo prestakuntza egiten ari zara 2014/2015 ikasturtean? (Erantzun anizkuna)
1. Haurtzaindegia (2 urte arte) 1 1 1 1 1
2. Haur Hezkuntza (3 eta 5 tartean) 2 2 2 2 2
3. Lehen Hezkuntza 3 3 3 3 3
4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 4 4 4 4 4
5. Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa 5 5 5 5 5
6. Batxilergoa 6 6 6 6 6
7. Erdi-mailako LH 7 7 7 7 7
8. Goi-mailako LH 8 8 8 8 8
9. Unibertsitate Graduko ikasketak, Arkitektura, Ingeniaritza edo baliokidea
9 9 9 9 9
10. Doktoregoa edo unibertsitateko Master ofiziala, medikuntza espezialitateak edo baliokideak
10 10 10 10 10
11. Hizkuntza Eskola Ofizialeko eta Musika eta Dantza Eskoletako ikasketak
11 11 11 11 11
12. Pertsona Helduen Hezkuntza Ikasketak (HHI) 12 12 12 12 12
13. Hezkuntza berezia edo baliokidea 13 13 13 13 13
14. Beste batzuk 14 14 14 14 14
Ondoren eskatzen zaizu ama-hizkuntza eta hizkuntzaren ikasketaz galdera batzuei erantzutea. Mesedez, erantzun etxebizitzan dauden 3 edo urte gehiagoko pertsonez.
P68. Zein izan da zure ama-hizkuntza? Eta zure etxebizitzan bizi direnena?
1. Euskara 1 1 1 1 1
2. Gaztelera 2 2 2 2 2
3. Biak: euskara eta gaztelera 3 3 3 3 3
4. Beste bat edo beste batzuk 4 4 4 4 4
P69. Ama-hizkuntzaz gain, zein bestelako hizkuntzetan jarduterik duzu? Eta etxebizitzan bizi diren beste pertsonek?
1. Euskara 1 1 1 1 1
2. Gaztelera 2 2 2 2 2
3. Ingelesa 3 3 3 3 3
4. Frantsesa 4 4 4 4 4
5. Alemana 5 5 5 5 5
6. Beste hizkuntza batzuk 6 6 6 6 6
0. Beste hizkuntzarik ez 0 0 0 0 0
C. OSASUNA ETA AUTONOMIA
Ondoren eskatzen zaizu etxebizitzako pertsona bakoitzaren inguruan osasun eta arreta sanitarioari buruzko galdera batzuei erantzutea.
Pertsonaren nortasuna: ERREFERENTZIAZKO PERTSONA
Familiaren hurrenkera-zk. 1 2 3 4 5
P70. Nolakotzat joko zenuke etxebizitzako pertsona bakoitzaren osasuna?
1. Oso ona 1 1 1 1 1
2. Ona 2 2 2 2 2
3. Hala-holakoa 3 3 3 3 3
4. Eskasa 4 4 4 4 4
5. Oso eskasa 5 5 5 5 5
P71. Zein da duzun osasun-estaldura? (Irakurri aukerak. Badago aukera bat baino gehiago markatzerik)
1. Gizarte Segurantza (Osakidetza) 1 1 1 1 1
2. Kolektiboki afiliatzeko mutualitatea (derrigorrezkoa) 2 2 2 2 2
3. Aseguru pribatuak (borondatezkoa) 3 3 3 3 3
4. Beste batzuk 4 4 4 4 4
5. Batere ez 5 5 5 5 5
P72. Joan al zara osasun-egoitzaren batera joandako urtean?
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2 2 2 2 2 P73. Ezgaitasun, osasun-arazo edo gaixotasunen baten ondorioz, ba al duzu %33 edo gradu gehiagoko ezgaitasun-agiririk?
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2 2 2 2 2
P74. Ba al du etxekoren batek ezgaitasun, gaixotasun kroniko edo osasun-arazo larririk bere adineko edonoren antzera bizimoduko oinarrizko eginkizunak betetzeko –jan, jantzi, mugitu, komunikatu edota komunera joateko- ezintasuna edota zailtasunak sortzen dizkiona?
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2→P81 2→P81 2→P81 2→P81 2→P81
P75. Egin al duzue, zuk edota etxekoren batek, mendekotasunaren ebaluazioa egiteko eskaria?
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2→P77 2→P77 2→P77 2→P77 2→P77
P76. Zein ezgaitasun-maila aitortu zaio?
1. I. Gradua edo mendekotasun moderatua 1 1 1 1 1
2. II. Gradua edo mendekotasun larria 2 2 2 2 2
3. III. Gradua edo mendekotasun oso larria 3 3 3 3 3
4. Ez du mendekotasun-gradua ezagutzen 4 4 4 4 4
5. Ez zaio aitortu inongo mendekotasun-gradurik 5 5 5 5 5
6. Erabaki gabe dago mendekotasun-gradua 6 6 6 6 6
P77. Eguneko bizimoduko betekizunetarako laguntza moduren bat edo beste pertsona baten laguntza behar al du?
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2→P81 2→P81 2→P81 2→P81 2→P81
P78. Laguntza beharrezkoa gertatuz gero, ari al da laguntza hori jasotzen?
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2→P81 2→P81 2→P81 2→P81 2→P81
P79. Pertsona horrek jasotzen al du Medekotasun Legeari loturiko Foru Aldundiaren prestazio ekonomikorik? (Irakurri aukera guztiak eta bakar bat markatu)
1. Ez 1 1 1 1 1
2. Bai, familia-inguruan zaintzak jasotzeko prestazio ekonomikoa 2 2 2 2 2
3. Bai, laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa 3 3 3 3 3
P80. Mesedez, esan zein pertsonen laguntza edo zerbitzuak jasotzen dituzten etxebizitzan beharra duten pertsonek (Irakurri aukera guztiak. Erantzun anizkizuna. Gehienez ere hiru jarri)
1. Etxebizitzan bizi den emakumezkoa 1 1 1 1 1
2. Etxebizitzan bizi den gizonezkoa 2 2 2 2 2
3. Etxean bizi ez den emakumezko ahaidea 3 3 3 3 3
4. Etxean bizi ez den gizonezko ahaidea 4 4 4 4 4
5. Etxez etxeko laguntza-zerbitzu publikoa (administrazioak kontratatutakoa)
5 5 5 5 5
6. Etxean lanean ari den pertsona 6 6 6 6 6
7. Telelaguntza-zerbitzua 7 7 7 7 7
8. Beste batzuk. Zehaztu:__________________________ 8 8 8 8 8
P81. Joaten al da zure etxekoren bat ondoren aipatuko diren eguneko arreta-zerbitzuren batera?
1. Pertsona adinduentzako eguneko zentroa 1 1 1 1 1
2. Okupazio-zentroa 2 2 2 2 2
3. Enplegu-zentro berezia 3 3 3 3 3
4. Buru-osasun arazoak dituzten pertsonentzako eguneko zentroa 4 4 4 4 4
5. Drogamenpekotasun arazoak dituzten pertsonentzako eguneko zentroa edo programa anbulatorioa
5 5 5 5 5
6. Gizarte-bazterketa egoeran edo horren arriskuan diren pertsonentzako eguneko zentroa
6 6 6 6 6
7. Bestelako zentro eta zerbitzu batzuk 7 7 7 7 7
8. Ez da joaten inolako eguneko zentro edo zerbitzura 8 8 8 8 8
D. JARDUERA, ENPLEGUA ETA FORMAKUNTZA
Ondoren galdetuko zaizu etxebizitzan bizi diren 16 edo urte gehiago dituzten (edo aurten 16 urte beteko dituztenak) enplegu eta okupazioaren inguruko datu batzuk
Pertsonaren nortasuna: ERREFERENTZIAZKO PERTSONA
Familiaren hurrenkera-zk. 1 2 3 4 5
P82. Lanik egin al duzu inoiz?
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2 2 2 2 2
P83. Joandako hilabetean, ondoren aipatuko direnetatik zein izan da egoera nagusia? (Bakar bat markatu)
1. Lanpetua (bertan kontuan hartzen dira soldatako langileak, beregaineko langile, familia-laguntza negozioan eta epe baterako bajan edo amatasun-baimena duten langileak)
1→P84 1→P84 1→P84 1→P84 1→P84
2. Langabetua 2→P91 2→P91 2→P91 2→P91 2→P91
3. Ikasle, eskola-ikasle edo prestakuntzan 3→P91 3→P91 3→P91 3→P91 3→P91
4. Erretiratua, erretiro aurreratua 4→P95 4→P95 4→P95 4→P95 4→P95
5. Lanerako ezintasun iraunkorra 5→P95 5→P95 5→P95 5→P95 5→P95
6. Errentaduna 6→P91 6→P91 6→P91 6→P91 6→P91
7. Etxeko lanak eta/edo adingabe edo beste pertsona 7→P91 7→P91 7→P91 7→P91 7→P91
8. Jardunik gabeko beste pertsona batzuk 8↘ 8↘ 8↘ 8↘ 8↘ ↘ Zehaztu:
________→P95 ________→P95 ________→P95 ________→P95 ________→P95
P84. Ondoren galdetuko zaizu etxeko pertsona lanpetuek egiten
dituzten zeregin nagusiez. Esango al zenituzke zein lan, profesio edo lanbide duten etxekoek? (Ahal bezain beste zehaztu, adibidez: komertzioko dendaria, ospitale batean klinika-auxiliarra,
eskola-irakaslea, etab.)
(Literalki emandako erantzuna idatzi, ahal bezain zehatzen, eta ondoren C kodeetako taularen arabera kodetu)
____________
____________
____________
___________↘
____________
____________
____________
___________↘
____________
____________
____________
___________↘
____________
____________
____________
___________↘
____________
____________
____________
___________↘
Kodea: I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I
P85. Esango al zenidake zein ekonomia-sektorekoa den lan egin edo zuzentzen duzun saltegiak?
1. Lehen-sektorea (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza)
1 1 1 1 1
2. Industria 2 2 2 2 2 3. Eraikuntza 3 3 3 3 3 4. Zerbitzuak 4 4 4 4 4
P86. Zein da zure laneko egoera profesionala? (Irakurri aukerak) 1. Enplegatzaile edo soldatako langileak dituen enpresaria 1→P88 1→P88 1→P88 1→P88 1→P88 2. Langile gabeko enpresaria, langile independiente edo
autonomoa 2→P88 2→P88 2→P88 2→P88 2→P88
3. Familia-laguntza (familiako baten negozioan egindako laguntza-lana)
3→P88 3→P88 3→P88 3→P88 3→P88
4. Kooperatiba-bazkidea 4→P88 4→P88 4→P88 4→P88 4→P88
5. Administrazio publikoko soldatako langilea 5 5 5 5 5
6. Enpresa publikoko soldatako langilea 6 6 6 6 6
7. Sektore pribatuko soldatako langilea 7 7 7 7 7
8. Beste batzuk. Zehaztu: 8 8 8 8 8
P87. Nolakoa da zure kontratu edo enpresarekiko lan-harremana?
1. Zehaztugabeko epea 1 1 1 1 1
2. Aldi baterakoa 2 2 2 2 2
3. Lan edo zerbitzukoa 3 3 3 3 3
4. Bestelako bat 4 4 4 4 4
5. Kontraturik gabea 5 5 5 5 5
P88. Ordaintzen al duzu edo ordaintzen al dute zure gizarte-segurantzako kuota?
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2 2 2 2 2 P89. Zenbat ordu eskaintzen dizkiozu astero lan ordainduari? (Kontuan hartzen dira ohikoan egiten diren ordu osagarriak. Lan hori irregularra bada, azalduko da joandako lau asteetan bataz bestean lan egindako ordu-kopurua)
Lan egindako asteko bataz besteko ordu-kopurua I__II__I,I__I I__II__I,I__I I__II__I,I__I I__II__I,I__I I__II__I,I__I (P89 < 30 ordu bada) P90. Ondorengo hauetatik zein da astean 30 ordu baino gutxiagoan lan egiteko arrazoi nagusia? (Arrazoi bakar bat)
P89≥30h.→P92
P89˂30h.→P90
P89≥30h.→P92
P89˂30h.→P90
P89≥30h.→P92
P89˂30h.→P90
P89≥30h.→P92
P89˂30h.→P90
P89≥30h.→P92
P89˂30h.→P90
1. Ikaskuntza eta prestakuntzarako ikastaroak burutzea 1→P92 1→P92 1→P92 1→P92 1→P92
2. Eritasun edo ezgaitasun propioa 2→P92 2→P92 2→P92 2→P92 2→P92
3. Ume, heldu gaixo, ezgaitu edo adinduen zainketa 3→P92 3→P92 3→P92 3→P92 3→P92
4. Bestelako familia edo betekizun pertsonalak 4→P92 4→P92 4→P92 4→P92 4→P92
5. Jardunaldi osoko lan bat aurkitzeko ezintasuna 5→P92 5→P92 5→P92 5→P92 5→P92
6. Jardunaldi osoko lanik nahi ez izatea 6→P92 6→P92 6→P92 6→P92 6→P92
7. Beste arrazoi batzuk 7→P92 7→P92 7→P92 7→P92 7→P92
P91. Joandako 12 hilabeteetan bete al duzu ordainduriko langintzarik?
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2→P93 2→P93 2→P93 2→P93 2→P93
P92. Guztira, zenbat denboran egin duzu ordainduriko lana 12 hilabeteetan? Eta epe horretan, bataz bestean, zenbat lanordu egin dituzu astean?
Lan egindako hilabete-kopurua: I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I
Astero lan egindako bataz besteko ordu-kopurua: I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I P93. Enplegu bila al zabiltza? 1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez 2→P95 2→P95 2→P95 2→P95 2→P95 P94. Noiztik zabiltza enplegu bila? (Idatzi erantzuna hilabeteen arabera; urteka erantzunez gero, erantzun literala jarri eta hilabete-kopurua kalkulatu hartatik)
Erantzun literala: __________ __________ __________ __________ __________ 72 hilabete arteko kopurua (72 = 6 urte): (0 = hilabete 1 baino gutxiago; 73 = 6 urte baino gehiago) I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I I__II__I (P83=1 edo 2 bada) P95. Etxebizitzan bizi diren 16 edo urte gehiago dituzten pertsonak kontuan hartuz, dela lanean edo langabezian, egin al dute hurrenez hurren aipatuko zaizkizun prestakuntza-ekintza hauetakoren bat joandako urtean? (Irakurri aukerak. Erantzun anizkizuna)
1. LANBIDEko ikastaroak, Langintza Eskola edo langabetuentzako
bestelako ikastaroren bat 1 1 1 1 1
2. Enpresak sustatutako prestakuntza-ikastaroak 2 2 2 2 2
3. Kualifikazio profesionala hobetzearren egindako beste ikastaro batzuk (oposaketen prestakuntza, hizkuntzak akademietan, informatika)
3 3 3 3 3
4. Batere ez 4 4 4 4 4
E. ETXEBIZITZAKO DIRU-SARRERAK
Ondoren galdetzen zaizu, adinari konturik hartu gabe, zer-nolako diru-sarbideak izaten diren etxean?
Pertsonaren nortasuna: ERREFERENTZIAZKO PERTSONA
Familiaren hurrenkera-zk. 1 2 3 4 5
P96. Joandako hilabetean, jaso al duzu diru-sarbiderik? (Edonolako modukoa)
1. Bai 1 1 1 1 1
2. Ez. Pasa P105 galderara 2→P105 2→P105 2→P105 2→P105 2→P105
P97. Joandako hilabetean soldatako langintzan jarduteagatik jaso al duzu diru-sarbiderik? (Kontuan hartzen dira ikastaldi- eta praktika-kontratuak) Mesedez, jarri hileko soldataren zenbatekoa, kontuan hartuz diru-sarrera osagarriak, ordu osagarriak, komisio, eskupeko, etekinen partaidetza eta bestelako soldatako diru-sarbideak. Baita ere, enpresan doan edota kostu gutxiagoan eskainitako erraztasunak.
1. Bai. 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ ↘ Jarri hilabeteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P98. Joandako hilabetean, jaso al duzu 65 urte baino gehiagoko familiako baten erretiro, aurre-erretiro, alarguntasun, umezurtz- edo balioezintasun-pentsiorik?
1. Zahartzaro edo erretiroa
2. Aurre-erretiroak, enpresetako birmoldatze-prozesuren batean daudenak ezik
3. Biziraupen-erretiroa (alarguntasun, umezurtz edo familiaren aldekoa)
4. 65 urte baino gehiago duten pertsona adinduen balioezintasuna
1. Bai. Jarri nolakoa 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ ↘Jarri hilabeteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P99. Joandako hilabetean, jaso al duzu langabeentzako dirurik? Zein modutakoa?
1. Langabeentzako Kontribuzio Prestakuntza 2. Langabezia-saria
3. Lanbide-heziketako prestakuntza-ikastaroetarako laguntzak
1. Bai. Jarri nolakoa 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ ↘Jarri hilabeteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P100. Joandako hilabetean, jaso al duzu gaixotasun, 65 urte azpikoen balioezintasun edo enpresa-birmoldaketa baten ondorioz aurre-erretiroko diru-saririk?
1. Gaixotasuna 2. Balioezintasuna (>65 urte salbu) (LISMI) 3. Aurre-erretiroa enpresa-birmoldaketa eta
berregituraketaren ondorioz
1. Bai. Jarri nolakoa 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ ↘Jarri hilabeteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P101. Joandako hilabetean, jaso al duzu aldian behingo familia-babesa, seme-alaben kontu edo lana eta familia bateratzeko diru-sarbiderik?
1. Familiari babesa (jaiotza, amatasuna, mendeko-egoerekin bat ez datozen adingabeen zaintza, kontziliazioa)
2. Seme-alaben kontuko prestazioak
1. Bai. Jarri nolakoa 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ ↘Jarri hilabeteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P102. Joandako hilabetean, jaso al duzu laguntza edo diru-sarbiderik mendeko egoeran dauden pertsonak zaintzeko?
1. Bai 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ ↘ Jarri hilabeteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P103. Joandako hilabetean, jaso al duzu ezkonlagun edo gurasoen mantenu-pentsiorik?
1. Bai 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ ↘ Jarri hilabeteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P104. Joandako hilabetean, jaso al duzu Diru-sarbideak Bermatzeko Errenta (lehenagoko Oinarriko Errenta), Etxebizitzaren Prestazio Osagarria edo Diru-sarbideak Bermatzeko Laguntzarik?
1. Diru-sarbideak Bermatzeko Errenta (DBE), Etxebizitzaren Prestazio Osagarririk gabe (EPO)
2. Diru-sarbideak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzaren Prestazio Osagarria (EPO)
3. Diru-sarbideak Bermatzeko Laguntza
1. Bai. Zehaztu mota 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ 1 → I__I ↘ ↘Jarri hilabeteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P105. Joandako 12 hilabeteetan, jaso al duzu aparteko ordainsaririk soldata-, langabezia- edo pentsio-prestazioengatik?
1. Bai 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ ↘ Jarri urteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P106. Joandako 12 hilabeteetan, jaso al duzu edozein moduko enpresa propio baten ustiapenaren diru-sarbiderik, autoenplegu edo bestelako bategatik?
1. Bai 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ ↘ Jarri urteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P107. . Joandako 12 hilabeteetan, jaso al duzu ikastaro, konferentzia edota antzeko jardueraren baten diru-sarbiderik?
1. Bai 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ 1↘ ↘ Jarri urteko zenbatekoa __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ € __ __ __ __ €
2. Ez 2 2 2 2 2
P108. Joandako 12 hilabeteetan, jaso al duzue etxebizitzan hurrenez hurren aipatzen diren kontzeptuen araberako diru-sarbide garbirik:
Bai Ez
*Galerak Urteko
zenbatekoa
1. Jabetza-errentak, adibidez, hirietako etxe, garaje edo baserri-turismo baten alokairua (Mantenu-gastu, tasa eta beste zergak kenduz)
1 → I__II__II__II__I € 2
2. Kapital higigarrien errentak (interesak edo mozkinak) edo pentsio-fondo eta antzekoen ondorioz jasotakoak [*Diru-sarbidearen emaitza negatiboa izanez gero, jarri “X” koadrotxoan]
1 →
I__II__II__II__I € 2
3. Ogasunaren itzulpenak (PFEZ) [*Diru-sarbidearen emaitza negatiboa izanez gero, jarri “X”] 1 →
I__II__II__II__I € 2
4. Loteria edo bestelako sariak 1 → I__II__II__II__I € 2
5. Gizarte Larrialdietarako laguntzak (Ez hartu kontuan Etxebizitzaren Diru-laguntza Osagarria) 1 → I__II__II__II__I € 2
6. Ikasketa-bekak edo adingabeentzako laguntzak, kontuan hartuz jangela- eta haurtzaindegi-bekak
1 → I__II__II__II__I € 2
7. Udalerri eta Diputazioko bestelako gizarte-laguntza publikoak 1 → I__II__II__II__I € 2
8. Lan-arloko kalte-ordainak 1 → I__II__II__II__I € 2
9. Jaiotza edo adopziorako aldi bakarreko prestazioak 1 → I__II__II__II__I € 2
10. Lana eta familia bateratzeko noizbehinka jasotako laguntza 1 → I__II__II__II__I € 2
11. Familia, adiskide edo bizilagunek emandako laguntza ekonomikoa 1 → I__II__II__II__I € 2
12. Erakunde pribatuek emandako laguntza ekonomikoa (Cáritas, Gurutze Gorria, etab.) 1 → I__II__II__II__I € 2
F. GASTUAK ETA ETXEBIZITZAKO EGOERA EKONOMIKOA
Ondoren galdetuko zaizu zure etxebizitzako gastu eta egoera ekonomikoaren inguruan.
P109. Etxebizitza honetan egiten al da hurrenez hurren aipatuko den ordainketaren bat?
Hipoteka edo bestelako maileguren bat etxebizitza eskuratzeko 1
Alokairuaren ordainketa 2
Bietako batere ez. Pasa P111 galderara 3
P110. Esango al zenuke zein izan den azken hileko diruaren zenbatekoa? Mailegua bada, mesedez, jarri zenbatekoa izan den jasotako azken erreziboa, amortizazioa eta interesak bereiztuz.
Hileko zenbatekoa _______________ I__II__II__II__I €
P111. Ba al duzu esaterik zenbateko elektrizitate-gastua egin den joandako hamabi hilabeteetan? Zehazki jakin ezean, saiatu diru-kalkulu bat egiten. Esan dezakezu urte osoan edo bataz bestean egindako gastua, urtean egindako ordainketak zehaztuz.
a. Zenbatekoa _______________ I__II__II__II__I €
b. Zenbatekoaren epea (hilabeteka) I__II__I
P112. Ba al duzu esaterik etxebizitzan egindako gasaren gastua joandako hamabi hilabeteetan (edo bestelako erregairen batena)? Zehazki jakin ezean, saiatu diru-kalkulu bat egiten. Esan dezakezu urte osoan edo bataz bestean egindako gastua, urtean egindako ordainketak zehaztuz.
a. Zenbatekoa _______________ I__II__II__II__I €
b. Zenbatekoaren epea (hilabeteka) I__II__I
P113. Joandako 12 hilabeteetan, eta zailtasun-ekonomikoak medio, izan al duzu atzerapenik etxeko hipoteka, alokairu edo mantenimenduari loturiko erreziboak ordaintzeko (ura, gasa, elektrizitatea, komunitatea, etab.)? Baiezkoa bada aurreko erantzuna, ba al duzu esaterik zein errezibotan?
(Irakurri erantzuteko aukerak. Badago bat baino gehiago markatzerik)
Bai, etxebizitza hau ordaintzeko eskatutako hipoteka-mailegua 1
Bai, etxebizitza honetako alokairua ordaintzeko erreziboa 2
Bai, ura, gasa, kalefakzioa, elektrizitatea eta beste batzuen erreziboak ordaintzeko
3
Ez dut atzerapenik izan erreziboak ordaintzean 4
P114. Aurrezkirik ba al du familia honek?
Bai 1
Ez. Pasa P116 galderara 2
P115. Bestelako diru-sarbiderik izan ezean, zenbat hilabetean erabili dezakezue aurreztutako dirua egungo gastua mantentzeko?
Hilabete-kopurua _______________ I__II__II__I
P116. Ezan zertarako ahalmena duzuen etxebizitzan:
Bai Ez
1. Gutxienez aste batean etxetik kanpora oporretan joateko
1 2
2. Gutxienez bi egunetik behin haragia, oilaskoa edo arraina jateko (edo horren baliokidea begetarioanoen artean)
1 2
3. Etxebizitza tenperatura egoki batean mantentzeko hilabeterik hotzenetan
1 2
P117. aliabide propioak erabiliz, ba al da ustekabeko 8 €ko gastu bati aurre egiterik?
Bai 1
Ez 2
P118. Joandako urtean, arazo ekonomikoen ondorioz, marka ezazu hurrenez hurren aurkeztutako arazo hauetakorik izan ote duzun.
Bai Ez
1. Astialdirako gastuak gutxitu beharra 1 2
2. Ohiko harreman sozialen galera 1 2
3. Etxebizitzako energia-gastuak gutxitu beharra (elektrizitatea, ura, gasa, kalefakzioa ordaintzeko erreziboak…)
1 2
4. Argia, ura, gasa edo telefonoa mozteko abisuak 1 2
5. Jantzi eta oinetakoen oinarrizko gastuak gutxitu beharra
1 2
6. Elikatzeko oinarrizko gastuak gutxitu beharra 1 2
7. Elikadura-dieta egoki bat ezin eramana 1 2
8. Botikaren bat erosteari utzi edo medikuak agindutako tratamendu bat eten beharra
1 2
9. Bat-batean edo bestelako epe batean, etxebizitzatik bidalia izateko mehatxua
1 2
10. Lagun, bizilagun edo familiakoei laguntza ekonomikoa eskatu beharra
1 2
11. Erakunde sozial publiko edo pribatuei laguntza ekonomikoa eskatu beharra
1 2
12. Modu nabarmenean aurrezkiak berreskuratu beharra 1 2
P119. Une honetan, zure familia nola definituko zenuke?: (Irakurri aukera horiek guztiak eta bakarra hautatu)
Oso pobrea 1
Pobrea 2
Pobre-antzean 3
Ahal moduan, bataz bestekotik behera 4
Bataz bestekotik gora, erosoa 5
Arrakastatsua, estutasunik gabekoa 6
Aberatsa, aski diruduna 7
Oso aberatsa 8
P120. Berez, etxebizitzako diru-sarbideak kontuan hartuz, nola moldatzen zarete hilabete bukaeran?
Ia ezinean 1
Nekez 2
Zailtasunez 3
Erraz-antzean 4
Erraz 5
Oso erraz P 6
P121. Gosea igaro al duzue aldiren batean oraingo etxebizitzan joandako hamarkadan? (Irakurri erantzuteko aukerak eta markatu bakar bat)
Bai, aldiren batean, baina ez orain 1
Bai, sarritan, baina ez orain 2
Bai, oraintxe 3
Inoiz ez 4
G. ETXEBIZITZA NAGUSIAREN EZAUGARRIAK
Ondoren galdetuko zaizu etxebizitzaren inguruan.
P122. Zein da etxebizitzaren azalera erabilgarria? (Bertan bizi ahal izateko azalera da hori, etxebizitzako hormen baitakoa, eta etxeko eremu komunak ez direlarik kontuan hartzen)
Azalera erabilgarria metro koadrotan………………… I___II___I m2 P123. Zenbat gela ditu etxebizitzak? Kontuan hartu behar dira: logelak, jangelak, saloiak, egoteko gelak, eta 4 m2
edo gehiago dituzten sukaldeak. Kontuan hartu beharrekoak dira, betiere etxebizitza propiotik iritsi eta bizitegi-gune gisara erabili daitezkeen trasteleku, soto eta ganbarak. Ez dira kontuan hartu behar: bainugelak, terrazak, korridore, atari, jantzigela, erabilera profesionalerako gelak eta 4 m2 baino gutxiago dituzten sukaldeak.
Gela-kopurua.……………………………………… I___II___I P.
P124. Zein da etxebizitza edukitzeko erregimena? (Irakurri aukera guztiak. Soilik aukera bakar bat markatu behar da)
Jabetza
Erosketa bidez, erabat ordaindua 1
Erosketa bidez, ordainsariak ordaindu beharrean (hipoteka)
2
Ondarea edo emandakoa 3
Doan edo ia doan eskuratua
Lan-arrazoiengatik nagusiak/enpresak emandakoa
4
Familiakoek emandakoa 5
Beste pertsona, erakunde edo instituzioek emandakoa
6
Errenta
Partikularra 7
Gizarte-alokairua BOE/Bizigune 8
Berriz alokatua 9
Bestelako egoera batzuk
Legez kanpo okupatua 10
Bestelako egoera batzuk 11
P125. Bizi zaren etxebizitza horretaz gain, ba al duzu beste etxebizitzaren bat edo gehiagoren jabetzarik?
Bai 1
Ez P 2
P126. Hurrenez hurren azaldutako arazoren bat al du zure etxebizitzak?
Bai Ez
1. Eraikuntza eskasaren ondorioz kalte edo erorkinak 1 2
2. Iturkinak, hormetako hezetasuna, zolua, sabaia eta zimenduak, edo usteltzekoan dagoen zolua, leiho- eta ate-markoak
1 2
3. Egun-argi eskasa 1 2
4. Bizilagunen edo kanpotik datorren zarata (trafikoa, negozioak, inguruko lantegiak, etab.)
1 2
5. Arkitektura-oztopoak daude, eta ezintasun fisikoak dituzten pertsonak bizi dira etxebizitzan
1 2
P127. Hurrenez hurren aipatutako arazoren bat gertatzen al da etxebizitza dagoen auzoan? Bai Ez
1. Kutsadura, zikinkeria edo industria eta trafikoak sorturiko bestelako ingurugiro-arazoak
1 2
2. Gaizkiletasun edo bandalismoa 1 2
3. Kaleen garbiketa eskasa 1 2
4. Komunikabide eskasak 1 2
5. Gune berde gutxi (parkeak, lorategiak…) 1 2
P128. Ondorengo instalazio eta oinarriko ekipamenduen zerrenda honetatik zein duzu etxebizitzan? Horietatik guztietatik bateren bat izan ezean, esan zein den horretarako arrazoi nagusia, mesedez.
Bai,
badago Ez eta ezin
du izan
Ez izan arren, izan
dezake
1. Iturriko ura 1 2 3
2. Ur beroa 1 2 3
3. Argindarra 1 2 3
4. Ur zikina kanporatzekoa 1 2 3
5. Bainugela osoa (komuna, konketa, dutxa/bainuontzi)
1 2 3
6. Sukaldea 1 2 3
7. Hozkailua 1 2 3
8. Garbigailua 1 2 3
P129. Hurrenez hurren aipatuko zaizkizu ondare eta instalazio batzuk. Mesedez, esan halakorik ba al duzuen; eta horietakoren bat izan ezean, aipatu zein den horretarako zergatia.
Bai,
badago Ez eta ezin
du izan
Ez izan arren, izan
dezake
1. Telefonoa (finko edo sakelakoa) 1 2 3
2. Koloretako telebista 1 2 3
3. Ordenagailu pertsonala 1 2 3
4. Internet konexioa (sakelakoa edo wifi)
1 2 3
5. Automobila (erabilera pribaturako enpresa-autoa barne)
1 2 3
6. Gas naturala 1 2 3
7. Eraikineko berokuntza zentrala 1 2 3
8. Banakako berokuntza (gasa, elektrizitatea etab)
1 2 3
H. HARREMAN SOZIALAK ETA GIZARTE- ETA POLITIKA- PARTAIDETZA
Gaia aldatuz, orain galdetuko zaizu zure gizarte-harremanen sareaz eta gizarte- eta politika-partaidetzaz.
P130. Esango al zenidake ondorengo taldeekiko zure harremanen nolakotasunaz? (Irakurri erantzuteko aukerak)
A B D Etxebizitzako pertsonak
Bestelako ahaideak
Bizilagunak
Oso eskasak edo eskasak 1 1 1
Bataz beste eskasak 2 2 2
Bataz beste egokiak 3 3 3
Onak edo oso onak 4 4 4
Harremanik gabea (baditu, baina ez du harremanik)
5 5 5
Ez da egokia (bakarrik bizi da, ez du lagun, bizilagunik… (Ez irakurri)
6 6 6
P131. Ba al duzu arazoak gertatzean lagunduko dizun pertsonarik? Adibidez, dirua mailegatu, zu zeu edo zure arduran mendeko egoeran dagoen pertsona zaindu, sostengu emozionala, kudeaketak edo paperetan aritzeko…
Bai 1
Ez 2
P132. Joandako urteetan, zure etxekoren batek…?
Bai Ez
1. Izan al du alkoholari loturiko arazorik? 1 2
2. Izan al du bestelako drogekin loturiko arazorik?: legez kanpoko drogak, botikak
1 2
3. Izan al du joko-arazorik? 1 2
4. Izan al du edo ba al du kondenen argitegirik? 1 2
5. Jaso al ditu edo jasotzen al ditu tratu txarrak? 1 2
6. Jaso al ditu edo jasotzen al ditu tratu txar psikologikoak?
1 2
7. Etxebizitzan bizi den nerabea bikoterik gabe nerabezaroan amaturikoa edo ama izatekotan al da?
1 2
8. Indarkeria matxistaren biktima izan da 1 2
P133. Orokorrean, zein maiztasunean parte hartu duzu hauteskundeetan?
(Irakurri erantzuteko aukerak. Galdera hau indibiduala da, eta galdetzen zaio ekonomia edo etxebizitzaren jabetzaren araberako erreferentziazko pertsonari)
Inoiz ez, oraindik ez ditu 18 urte bete 1
Inoiz ez, ez du botua emateko eskubiderik (=>18 urte, atzerritartasuna)
2
Inoiz ez, ez zait interesatzen 3
Inoiz ez, ez du ezertarako balio 4
Aldi batzuetan 5
Ia beti 6
Beti 7
P134. Elkarte edo erakunde sozial batean partaide al zara elkartu edo afiliatu bezala? Kontuan hartzen ditugu, adibidez, auzo- eta kultura-elkarte, sindikatuak, partidu politikoak, emakume, pertsona adindu edo kirola egiteko elkarteak, etab. (Galdera indibiduala da, eta zuzentzen zaio etxebizitzako erreferentziazko pertsonari)
Bai 1
Ez 2
I. POBREZIAREN KONTRA EGITEKO POLITIKAK
Ondoren galdetuko zaizu pobreziaren kontra egiteko politiken inguruan.
P135. Oinarrizko gizarte zerbitzuen funtzioak zenbateraino ezagutzen dituzula esango zenuke? Eta Lanbideren funtzioak? (Leer todas las opciones y señalar una sola)
A. Oinarrizko gizarte
zerbitzuak B. Lanbide
Oso ongi 1 1
Ongi 2 2
Hala-holakoa 3 3
Eskasa 4 4
Oso eskasa 5 5
Ez du sekula entzun (ez irakurri) 6 6
P136. Bertara joateko beharra izanez gero, ba al dakizu non dagoen zuri dagokizun oinarrizko gizarte zerbitzua? Eta Lanbideren bulego hurbilena?
A. Oinarrizko gizarte zerbitzua
B. Lanbide
Bai 1 1
Ez 2 2
P137. Joan al zara zu edo etxebizitzako pertsonaren bat oinarrizko gizarte-zerbitzuren batera? Baiezkoa bada, bertaratu al zara joandako 12 hilabete edo epe luzeagoan?
Inoiz ez gara joan 1
Bai, joandako 12 hilabeteetan zehar 2
Bai, orain urtebete baino lehenago 3
P138. Etxekoren bat joan al da Lanbidek dituen bulego horietako batera? Baiezkoa bada, joandako 12 hilabete edo gehiagoan joan al da etxebizitzako pertsonaren bat bulegoren batera?
Inoiz ez gara joan 1
Bai, joandako 12 hilabeteetan zehar 2
Bai, orain urtebete baino lehenago 3
P139. Ondoren aipatzen diren erakunde publikoen laguntza ekonomikoak eskatu al ditu etxebizitzakoren batek? Baiezkoa bada, eskatu al da laguntza ekonomikorik joandako 12 hilabete edo gehiagoan? (Irakurri banan-banan eta markatu erantzuna “X” baten bidez)
Inoiz ez
Bai, joandako
12 hilabetee
tan
Bai, orain urtebete
baino gehiago
1. Diru-sarbideak Bermatzeko Errenta (aurreko Oinarrizko Errenta, GGD)
1→P142 2→P140 3→P140
2. Diru-sarbideak Bermatzeko Laguntza
1→P142 2→P140 3→P140
3. Gizarte Larrialdietarako laguntzak 1→P142 2→P142 3→P142
4. PAGAMI/Kontribuzio gabeko prestazioak
1→P142 2→P142 3→P142
5. Langabezia saria 1→P142 2→P142 3→P142
6. Beste batzuk 1→P142 2→P142 3→P142
↘ Zehaztu:_________________________________________________
P140. Bestelako prestazioren batekiko, zein da egungo zure egoera? (Irakurri erantzuteko aukerak)
Egungo onuraduna. Pasa P141 galderara 1
Onuradun izandakoa, baina ez gaur egun. Pasa P142 galderara 2
Eskatu du edo eskatutakoa da, baina ezezkoa jaso du. Pasa P142 galderara
3
Erabaki gabe dago. Pasa P142 galderara 4
Beste egoera batzuk. Pasa P142 galderara Zehaztu:________________
5
P141. Oinarrizko premiak betetzen al ditu hilero etxebizitzan jasotzen den zenbatekoak?
Bai, erabat 1
Bai, baina ez guztiz 2
Ez da nahikoa 3
Oso murritza da 4
P142. Zure ustez, datozen 12 hilabeteko epean beharrik izango al da aurretik aipatutako laguntza edo prestazio ekonomikoren bat jasotzea zure etxebizitzan? (P139. galderako laguntzak dira horiek)
Bai 1
Ez 2
GALDESORTAREN AMAIERA MILA ESKER ZURE PARTE-HARTZEAGATIK
Recommended