Que la Iglesia pague el IBI 2014-02-12

Preview:

Citation preview

8/13/2019 Que la Iglesia pague el IBI 2014-02-12

http://slidepdf.com/reader/full/que-la-iglesia-pague-el-ibi-2014-02-12 1/2

 

BllDU TRAPAGARAN UDAl TAlDEAK

OIHANE GONZAlEZ GARCIA

JUANJO GOITIA SETIEN ETA

ORATS ARANA BUTROE

ZINEGOTZIEN BIDEZ

HONAKOA ADIERAZTEN DU

Legearekiko berdintasun-printzipioa oinarrizkoa da demokrazian. Herri eta erakunde demokratiko

oro behartuta dago berdintasun-printzipioa zorrotz errespetatzera; edozein talde, erlijio edo

lagunenganako balizko edozein aldeko jokabidea saihestuz. Ildo berean, behartuta dago

bermatzera herritar-multzo babesgabetuen artean jokabide baztertzailerik ez gertatzea. Esate

baterako, gehiengoaren sinesbide, pentsamendu eta portaera ez duten lagun; emakume edo

herritar ez-sinestunekiko bazterketarik. Ezin dugu ahaztu emakumeak, orohar, eta zenbait sexu zein

genero aukera e re bereziki zigortu dituztela erlijioek historian zehar.

Zergei dagokienez, diskriminazio-gertaera bat ematen da herritarren aurrean. Vatikanoaren eta

Espainiako Estatuaren arteko akordioek ezartzen dute Eliza Katolikoaren ondasun higiezinen

kontribuzioaren erabateko eta behin-betiko salbuespena; nahiz eta erakunde pribatu hori higiezin

gehien izan. Elizaren salbuespen fiskal horren ondorioz, udalek dirutza jasotzeari uko egiten diote.

Herritar guztiok, ordea, ordaindu egin behar dugu zerga hori. Salatzekoa da gaur egungo krisi

ekonorniko eta sozialean ondasun gehienen jabea salbuetsita egotea eta dagokiona ez ordaintzea.

Zerga-iruzurrek eta ondasun higiezinen zerga OHZ) zein beste zerga batzuen salbuespenek karga

ezartzen diete gure udalen diru-kutxei. Horregatik, egoera guztiz bidegabea gertatzen da;

berdintasun-printzipioa urratzen baita.

8/13/2019 Que la Iglesia pague el IBI 2014-02-12

http://slidepdf.com/reader/full/que-la-iglesia-pague-el-ibi-2014-02-12 2/2

HORI DELA ETA, UDALBATZARREAN EZTABAIDATUA ETA ONARTUA IZAN DADIN,

HONAKO PROPOSAMENA AURKEZTEN DU:

1. Trapagarango Udalbatzarrak hitz ematen du erlijio guztien izenean baita euren erakunde

zein elkarteen izenean ere erregistraturiko hiri- eta landa-Iurreko ondasun higiezin

zentsua egingo duela.

2. Trapagarango Udalbatzarrak beharrezko foru-araudia aldatzera premiatzen ditu Bizkaiko

Batzar Nagusiak, lurralde horretako udalek erlijioen ondasun higiezinen gaineneko zerga

kobratu ahal izateko.

3. Trapagarango Udalbatzarrak, ahalbidetuko duen foru-araudia behin aldatuta, erlijioen

ondasun hlglezln guztien zergen kobraketa egiteko asmoa duo

4. Trapagarango Udalbatzarrak Espainiako Gobernua eta Diputatuen Kongresua premiatzen

ditu Vatikanoarekin dituzten akordioak baliogabe ditzaten eta, horrela ez balitz edo

horren ondorioz, saia daitezen beste akordio bat lortzen.

5. Trapagarango Udalak akordio honen berri emango die Bizkaiko Batzar Nagusiei, Bizkaiko

Foru Aldundiari, Espainiako Diputatuen Kongresuari eta Espainiako Gobernuari.

Trapagaranen, 2014 otsailaren 12an

Orats Arana Butroe Juan José Goitia Setien Oihane Gonzalez Garcia

  tr p r n