SALMOAREKIN OTOITZEAN

Preview:

DESCRIPTION

SALMOAREKIN OTOITZEAN. Pasiotarrak. 2. SALMOA. ” Nire Seme zara zu...”. Zer dabiltza nazioak asaldaturik? Zergatik darabiltzate asmo hutsal horiek gogoan? Jaunaren aurka eta hark aukeraturiko erregearen aurka altxatzen dira mundu honetako erregeak, elkar hartzen dute agintedunek: - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

SALMOAREKIN

OTOITZEAN

Pasiotarrak

2. SALMOA

”Nire Seme zara

zu...”

Zer dabiltza nazioak asaldaturik? Zergatik darabiltzate

asmo hutsal horiek gogoan? Jaunaren aurka

eta hark aukeraturiko erregearen aurka

altxatzen dira mundu honetako erregeak,

elkar hartzen dute agintedunek: «Hauts dezagun haien nagusigoa, eten ditzagun haien lokarriak!».

Zeruko tronuan dagoenak irri egiten du,

Jaunak iseka haien lepotik. Haserre mintzo zaie,

bere suminaz ikara ematen die: «Nik neuk sagaratu dut erregea Sionen, neure mendi santuan».

Jaunaren erabakia iragarriko dut. Hau esan dit:

«Nire seme zara zu; gaur zaitut nik sortu...»

«Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare,

lur osoaren jabe egingo zaitut. Burdinazko makilaz hautsiko

dituzu, buztinezko ontzia bezala

puskatuko».

Jokatu, beraz, zentzu onez, erregeok;

zentza zaitezte, munduko agintariok.

Zerbitzatu Jauna begirunez, bizi ikaraz,

oi gizaki hilkorrok, bera sumindu

eta zuen nagusigoa gal ez dadin,

bat-batean pizten baitzaio haserrea.

Zorionekoak harengan babesten

direnak!

OTOITZA - ABESTIAOTOITZA - ABESTIA

Jauna, gure Jainkoa,BEDEINKATUA, ZU!Zeru-lurren Egile,BEDEINKATUA, ZU!Guztien Salbatzaile,BEDEINKATUA, ZU!Gure Jabe zara ta,BEDEINKATUA, ZU! (bir)

Jesus, Jainko Semea,BEDEINKATUA, ZU!Guregatik hil zara,BEDEINKATUA, ZU!Aitak piztu zaitu ta,BEDEINKATUA, ZU!Gure artean zaude,BEDEINKATUA, ZU! (bir)

Espiritu Santua,BEDEINKATUA, ZU!Bizian bizigarri,BEDEINKATUA, ZU!Poz emaile bikaina,BEDEINKATUA, ZU!Malkoetan pozgarri,BEDEINKATUA, ZU! (bir)