View
233
Download
7
Category
Preview:
DESCRIPTION
3. PAUSUA - Aurrekoa landuta izanda txirula hartuko dugu. - Txirula kokotsan jarriz (putz egin gabe) eta pultsazioa oinarekin jarraituz, noten erritmoa eta txirularen posizioak aldi berean markatuko ditugu. 4. PAUSUA - Aurrekoa landuta izanda, abestia jo dezakegu txirularekin. - Ez dugu ahaztuko pultsazioa oinarekin eraman behar dugula. BELTZA: TA / ZURIA: TU – U / 2 KORTXEA: TI TI / (ETABAR.) - Oinarekin pultsazioa jarraituz silabak esango ditugu erritmoa lantzeko.
Citation preview
TXIRULA ABESTI BAT IKASTEKO METODOA
Hobe da abestia zatiz ikastea (4 konpas aldi bakoitzean, adibidez)
1. PAUSUA- Orri batean marraztuko dugu lehenengo 4 konpasen erritmoa (irudiak eta
konpasa soilik, pentagramarik gabe)- Pultsazioak marraztuko ditugu- Ahotsarekin erritmoa lantzeko, hurrengo silabak idatziko ditugu irudiaren
arabera:
BELTZA: TA / ZURIA: TU – U / 2 KORTXEA: TI TI / (ETABAR.)
- Oinarekin pultsazioa jarraituz silabak esango ditugu erritmoa lantzeko.
2. PAUSUA- Orri beran erritmoa kopiatuko dugu berriro.- Pultsazioak marraztuko ditugu- Orain noten izenak idatziko ditugu aurreko silaben ordez (irudi
bakoitzaren notaren izena idatziko dugu)- Pultsazioa oinarekin jarraituz noten izenak abestuko ditugu notak eta
erritmoa lantzeko.
3. PAUSUA- Aurrekoa landuta izanda txirula hartuko dugu.- Txirula kokotsan jarriz (putz egin gabe) eta pultsazioa oinarekin jarraituz,
noten erritmoa eta txirularen posizioak aldi berean markatuko ditugu.
PULTSOA (Oinarekin) + ERRITMOA ETA NOTAK (ahotsarekin) + POSIZIOAK (Txirularekin putz egin gabe – kokotsan jarrita)
4. PAUSUA
- Aurrekoa landuta izanda, abestia jo dezakegu txirularekin.- Ez dugu ahaztuko pultsazioa oinarekin eraman behar dugula.
*PAUSU BAKOITZAK ERREPIKATU BEHAR DA HELBURUA LORTU ARTE*LEHENENGO 4 KONPASAK AMAITU ONDOREN, HURRENGO LAUAK HARTUKO
DITUGU ETA METODOA OSOA BERRIRO APLIKATUKO DUGU (Horrela jarraitu konpas guztiekin abestia osoa ikasi arte)
Recommended