View
423
Download
6
Category
Preview:
Citation preview
ZIBILIZAZIOAK-2
EGIPTO
TXINA
ARABIA
AMERIKA
IRTEN
HEZKUNTZAHIZKUNTZA
ERAIKINAK
NILO
JAINKOAK
GIZARTEA
LANA
KOKAPENA
AISIALDIA
FARAOIAK
KOKAPEN FISIKOA
Egipto Afrikako ipar-ekialdean kokatuta dago. Lurralde gehiena basamortua da.
Dinosaurioengaraia
Grezia Erdi aroa
Gaur egun
Duela 5.000 urte sortu zen eta 3.000 urtez luzatu zen.
EGIPTO
Erroma
KOKAPEN KRONOLOGIKOA
Nilo ibaia munduko ibairik luzeena da (6670 km).
Uholde garaian lurrak lupetz beltz batez estalita geratzen dira.
Ura jaisten denean lurrak ongarrituta geratzen dira.
NILO IBAIA
Gehienak nekazaritza, arrantza edo ehiza izan zuten lanbide.Lurra lantzeko animalia eta tresna bereziak erabiltzen zituzten.Laboreak (garia, sesamoa, garagarra, ...) eta barazkiak lantzen zituzten.Ureztatzeko ubideak eta xadufak erabiltzen zituzten.
LANA
Aisiarako denbora asko izaten zuten.
Ehiza, arrantza, jokoak, musika, dantza, ipuinak kontatzea... atsegin zuten.
AISIALDIA
Mutil aberatsak bakarrik joaten ziren ikastera. Hauetariko asko eskriba izaten ziren handitan eta faraoiarentzat egiten zuten lan.
Neskak, ordea, etxean geratzen ziren etxeko lanak egiten ikasteko: sukaldean, josten, iruten...
HEZKUNTZA
HIZKUNTZA
Rosetta harriari esker deszifratu zuten.
Idazkera zaila zenez, idazkera hieratikoa asmatu zuten.
Idazkera zaharrena hieroglifikoa zen ( irudi eta sinboloen bidezkoa ).
GIZARTEA
faraoia
langileak-nekazariak
merkatariak-artisauak-soldaduak
apaiz gorenak-nobleak
funtzionarioak : eskribak...
Gizartea oso zorrotz antolatuta zuten. Esklaboek ez zuten inongo eskubiderik.
esklaboak
Faraoiak Egiptoko erregeak ziren. Egiptoarrek jainkotzat hartzen zituzten.Egiptoko faraoiek bi
koroi zituzten batera.
FARAOIAK
Egiptoarrek ehunka jainko eta jainkosarengan sinisten zuten.
Gauza bakoitza jainko baten mende zegoela uste zuten (familia, eguzkia, heriotza...).
JAINKO ETA JAINKOSAK
Egipton eraikin mota asko zeuden.
Oso arkitekto onak ziren.
ERAIKINAK
Piramideak
Obeliskoa
Esfingea Tenpluak
Egiptoko erregeen edo faraoien hilobiak ziren.
Harrizko eraikin haundiak ziren.
Ezagunenak Keops, Kefren eta Mikerinos dira.
PIRAMIDEAK
Zutabe karratu altu hauek monumentuak ziren .
Aldeak idazkera hieroglifikoan idatziak dituzte eta puntak piramide forman.
OBELISKOA
Otoitz egiteko eraikinak ziren eta jainkoen egoitzak aldi berean.
Jainkoen estatua gela batean gordetzen zen, eta bertara faraoia eta apaizak sartzen ziren bakarrik.
TENPLUAK
Mamu erraldoi bat da. Burua, sama eta bularra gizakiarenak ditu eta gorputza eta oinak lehoiarenak.
73 metroko luzaera du eta buruak 5 metroko altuera.
ESFINGEA
KOKAPENA
AINTZINAKO TXINA
TXINA GAUR EGUN
KOKAPEN FISIKOA
Txina Asiako hego-ekialdean kokatuta dago. Munduko hirugarren herrialderik handiena da (Errusia
eta Kanadaren ondoren).
KOKAPEN KRONOLOGIKOA
Txina munduko zibilizaziorik zaharrenetarikoa da.
Dinosaurioengaraia
Grezia
Erdi aroa
Gaur egun
Erroma
Errenazimentua
0 urtea
EgiptoLehen gizakiak
TXINA
ANTZINAKO TXINA
HISTORIA
HIZKUNTZA
ASMAKIZUNAK
FILOSOFIA
HISTORIA
Txinatar zibilizazioa Ibai Horiaren inguruan garatu zen.
Historian zehar, hainbat dinastiak gobernatu zuten.
Dinastia guztietatik Qin (Txin) izan zen famatuena, imperioa osatu zuelako.
Qin familiatik dator Txina izena.
ASMAKIZUNAK
FILOSOFIA
Antzinako txinatarrak pentsalari eta filosofo onak ziren.
Txinatarrentzat filosofia zen naturaren eta gizakiaren errealitatea ulertzeko bide bat.
Txinatarrek papera asmatu zutenez, filosofoek beren olerkiak eta erranak idatziak utzi zituzten.
Konfuzio
HIZKUNTZA
Txinan hizkuntza eta dialekto ugari daude, baina hizkuntza ofiziala mandarina da.
Idazkera ideografikoa egiten dute.
TXINA GAUR EGUN
OSASUNA
MENDIAK IBAIAKARTEA BIZTANLERIA
SUKALDARITZA
BIZTANLERIA
Txina, betidanik, izan da munduko lurralderik jendetsuena.2001. urtean 1.300 milioi biztanle zituen (Euskal Herrian 3 milioi biztanle).Biztanle kopurua kontrolatzeko lege bat ezarri zuten: bikote bakoitzak ezin du haur bat baino gehiago izan.
MENDIAK ETA IBAIAK
Himalaia mendikateko mendiak Pakistan, India, Txina, Tibet eta Nepalgo lurraldeetan daude. Himalaian dago munduko mendirik altuena: Everest.Ibaiak oso luzeak dira: Ibai Urdina (Yangzi) (6.300 km), Ibai Horia (Huang Ho) (5.464 km)...
SUKALDARITZA
Txinatarrak, euskaldunak bezala, sukaldari handiak dira.
Janaria zentzumen guztiekin gozatzen denez, artelan bihurtzen dituzte euren platerak.
OSASUNA
Txinatarrentzat, osasuna akupunturan (orratzen bidezkoa), sendabelarren erabileran (masustak, txinatar batata, onddoa...) eta dieta orekatuan oinarritzen da.Osasuntsu egoteko Tai Chi ere praktikatzen dute; lasaitzen, giharrak gogortzen eta sasoian egoten laguntzen du.
ARTEA
Asialdirako opera, musika, abestiak, antzerkia eta akrobazia gustokoak dituzte.Ekitaldi hauetako janzkerak (zetazko soinekoak) eta makillajeak garrantzi eta esangura handia dute.
KOKAPENA
EUSKALDUNAKAMERIKETAN
KOLONIZAZIOA
AMERINDIARRAK
KOKAPEN FISIKOA
Amerindiarrak Amerikako lehen biztanleak izan ziren.
KOKAPEN KRONOLOGIKOA
Beren arbasoak duela 40.000 urte Asiatik etorri omen ziren.
Dinosaurioengaraia
Grezia
Erdi aroa
Gaur egun
Erroma
Errenazimentua
0 urtea
Egipto
Txina
Lehen gizakiak
Kolonaurreko Amerika
Kolonizazioa
AMERINDIARRAKIPAR AMERIKAKO AMERINDIARRAK:
Lautada handietako indiarrak.
Basamortuko biztanleak.
Inuitak.
HEGO AMERIKAKO ETA ERDIALDEKO AMERIKAKO AMERINDIARRAK:
Aztekak.
Maiak.
Inkak.
LAUTADA HANDIETAKO INDIARRAK
Hogeita hamar naziotako indiarrak bizi ziren: dakotak, pawneeak, komantxeak...Tribuen arteko borrokak sarri izaten ziren.Batzuk nomadak ziren (dakotak, cheyenneak, komantxeak...) eta beste batzuk sedentarioak (mandanak, hidatsak...).
Bufalo ehizatik lortzen zutena: larrua, arropak eta tipiak egiteko; haragia jateko; hezurrak, tresnak egiteko...Ehiza hasi aurretik hainbat egunetako errituala egiten zen suaren inguruan, izpirituei laguntza eskatzeko.Xamana zen indiarren aztia.Izaki edo fenomeno naturalak gurtzeko totemak eraiki zituzten. Tipiak haiek bizi izateko larruzko eraikuntzak ziren.
BASAMORTUKO BIZTANLEAK
Ipar Amerikako hego-mendebaldeko lurralde lehor eta malkartsuetan hainbat tribu bizi ziren: zuñiak, hopiak, apatxeak, nabajoak...
Batzuk ehiztari eta gerrariak ziren, beste batzuk nekazari, abeltzain edota artisauak.
INUITAK
Inuitak, Amerika eta Groenlandiako lurralde artikoan bizi ziren.Ehiza eta arrantza zuten bizimodu.Izotzez egindako erainkutzetan (iglú izenekoetan) bizi ziren.Garraiorako txakurrak eta trineoak erabiltzen zituzten.
AZTEKAK
Nekazariak eta artisau onak ziren .Jainkoak gurtzeko piramide mailakatuak egin zituzten.Borrokalari sutsuak ziren.Hernan Cortes eta bere armada espainola izan ziren inperio horren suntsitzaileak.Hieroglifiko bidez idazten zuten.
MAIAK
Nekazari eta artisau bikainak ziren.Eguzkia eta ilargia gurtzeko piramideak egin zituzten.Borrokarako soldaduak zituzten.Aritmetika, idazkera hieroglifikoa eta 365 eguneko eguzki-egutegia asmatu zituzten.Matematikan, arkitekturan eta astronomian oso jantziak ziren.
INKAK
Nekazari eta artisau onak ziren (batez ere urrea lantzen).
Harrizko hiri handiak eraiki zituzten (Machu Picchu).
Atahualpak, azken erregeak, armada handia osatu zuen.
Marrazkien bidez transmititzen zuten jakinduria.
1530. urtean, Francisco Pizarrok, hiria suntsitu zuen.
KOLONIZAZIOA
1492ko urriaren 12an, Kristobal Kolon Amerikara iritsi zen , India zelakoan.
Arkikuntza honetarako Niña, Pinta eta Santa Maria izeneko itsasontziak erabili zituzten.
Konkistatzaileek Europatik gaitzak eta izurriteak eraman ezezik, izugarrizko sarraskiak ere egin zituzten, koloniak osatzeko.
Americo Vespucio marinela ohartu zen kontinente berri bat zela, eta munduko mapa aldatu egin zen.
Indigenekin komunikatzeko erabiltzen zen hizkuntza sinplea “pidgina” zen.
Hizkuntza ugari daude (ahoz garatuak), dagoeneko hainbat desagertuak.
Kolonizazioak merkataritzan sekulako garrantzia hartu zuen.
Amerikatik Europara: patata, artoa, tomatea, kakaoa...
Europatik Amerikara: zaldia, behia, txerria, ardia...
EUSKALDUNAK AMERIKETAN
Kolon Amerikara heldu aurretik, euskaldunak ibili omen ziren baleak harrapatzen.Indiarrekin harreman onak izan zituzten (pidgina), lurralde haiek kolonizatu gabe.Ingelesak heldu zirenean, euskaldunengandik arrantza-teknikak ikasi ondoren, euskaldunak bota egin zituzten.
MUSULMANAK GAUR EGUN
BIZIMODUAERDI AROAN
ISLAMA
ISLAMARENHEDAPENA
MUSULMANAKEUSKAL HERRIAN
EKARPENAK
ARABIA
KOKAPENA
KOKAPEN FISIKOA
Arabiar penintsula Asiako hego-mendebaldean kokatuta dago. Lurralde gehiena basamortua da.
KOKAPEN KRONOLOGIKOA
Musulmanek VII. eta VIII. mendetik aurrera zibilizazio garrantzitsu bat hedatu zuten.
Dinosaurioengaraia
Grezia
Erdi aroa
Gaur egun
Erroma
Errenazimentua
0 urtea
EgiptoLehen gizakiak
ISLAMIAR ZIBILIZAZIOA
Basamortuetan nomadak (beduinoak) bizi ziren oasien inguruan.
Artzaintza zuten ogibide (ardiak, ahuntzak eta gameluak).
Jaima izeneko denda zuten etxebizitzatzat.
BIZIMODUA ERDI AROAN
Betidanik euri urriko lurraldea izan denez, bizimodu oso gogorra izan dute.
Arabiarren biztanleriaren zati handi bat hirietan bizi zen: Damasko, Bagdad, Kairo, Kordoba...
Hiri barruan eskulangintzan eta merkataritzan jarduten zuten gehienbat.
Nekazari askeek landetxeetako lurrak eta hiri inguruko baratzeak lantzen zituzten.
ISLAMA
Arabian hainbat erlijio zeuden, naturako indarrak eta fenomenoak gurtzen zituztenak (politeismoa).
VII. mendean Mahomak jainko bakarra (monoteismoa) gurtzen zuen erlijio berria sortu zuen: Islama.
Islamaren jarraitzaileak musulmanak dira, eta euren jainkoa Ala. Bizitzan behin Mekara (hiri santua) joan beharra dute.
Musulmanek beti Mekarantz begira egiten dute otoitz.
Haien liburu sakratua Korana da.
HEDAPENA
Erlijio berriaren izenean mundua konkistatzera abiatu ziren Gerra Santuaren bidez.Hasieran Asian, ondoren Ipar Afrikan eta azkenik Iberiar Penintsulan sartu ziren.Iberiar penintsulan (Al Andalus) Kordoba zuten hiriburua.Iberiar penintsula VIII. mendetik XV. mendera arte musulmanen agintepean egon zen.
ISLAMAREN EKARPENAK
750. urtean, musulmanen zibilizazioak aurrerapen handiak egin zituen teknologian, zientzian eta medikuntzan.Itsasontziek itsasoan zuten posizioa neurtzeko astrolabioa asmatu zuten.
Lur azpiko ubideak egin zituzten eta noriaren erabilera hobetu zuten.
Usoak erabiltzen zituzten mezuak bidaltzeko.
Arraza ezberdinak nahastuz, zaldi indartsuago eta osasuntsuagoak haztea lortu zuten.
Gaur egun erabiltzen ditugun zenbakiak asmatu zituzten.Idazkera berezia da: bokalak ez ditu erabiltzen eta duen norabidea eskumetatik ezkerretara doa.Eraikinak, objetuak, etab. apaintzen eta dekoratzen artistak ziren, batez ere, diseinu geometrikoak erabilita (modulazioa).
MUSULMANAK EUSKAL HERRIAN
Musulmanek beren arrastoak utzi zituzten Nafarroako erreinuan.
Tutera sortu zuten 800. urtean.
Musulmanak eta euskaldunak interesen arabera, bai lagunak, bai etsaiak izan ziren.
MUSULMANAK GAUR EGUN
Islamismoa indarrean dagoen erlijioa da, batez ere Asian eta Afrikan.Petrolioa ustiatzearen eraginez, maila sozialen arteko desoreka handia dago: xekeak daude batetik, herri xehea bestetik.Petrolioaren interesak nazioarteko liskar eta gerra handiak sorrarazten ditu.
Recommended