zuria izan nahi zuen hartza

Preview:

DESCRIPTION

zuria izan nahi zuena artzea

Citation preview

Behin batean bazen hartz familia bat. Familia hartan guztiak zuriak ziren, bat izan ezik beltza zena. Familian hartz beltza oso maitatua zen.

Zein polita den! Esaten zuen amak.

Bai, oso polita da! Esaten zuen aitak.

Bere anaiek ere oso maite zuten.

Baina berari beltza izatea ez zitzaion gustatzen. Berak besteak bezalakoa izan nahi

zuen: zuria.

Nik zuria izan nahi dut. Nik zuria izan nahi dut.

Eta horretarako denbora asko pasatzen

zuen uretan garbitzen eta garbitzen.

Egun batean, etxea pintatzeko pintore bat etorri zen, etxea zuri-zuria uzteko.

Oh, zein ederto, orain nire buruari pintura botako diot eta zuri bihurtuko naiz!

Honela pentsatu, eta honela egin. Pintura potea bere buruari bota zion.

Je, je, orain zuri-zuria izango naiz!

Zuri-zuria nire anaiak bezalakoa!

Baina hartz beltza pinturaz beteta ia ia zuri geratu zen, baina oso itsusi.

Etxera joan zen familiakoekin egoteko.

Etxeko atean jo zuen, atea zabaldu

zioten baina inork ez zuen ezagutu.

Nor da hartz itsusi hori?

Ez dakit, ez dakit. Nik ez dut ezagutzen.

Ba, itxi atea, itxi atea.

Hartza kanpoan geratu zen negarrez eta negarrez.

Utzi sartzen, ni naiz, zuen semea, hartz beltza naiz. Zabaldu atea, zabaldu atea mesedez! Orain pintatuta nago, hau ez da nire kolorea.

Amak berehala ezagutu zuen.

Egia da, hau da gure semea, zabaldu atea, zabaldu atea!

Amak bainontzian sartu zuen hartz txikia eta xaboiez pintura kendu zion betiko.

Eskerrik asko ama, ez dut berriro egingo. Ez dut berriro egingo!

Recommended