View
1.453
Download
7
Category
Preview:
DESCRIPTION
sANTILLANA 6. MAILAKO EGOKITZAPENA
Citation preview
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
1
13.- HISTORIAURRETIK ERDI ARORA
HISTORIAURREA
• Gizakia agertu zenetik idazkera asmatu arte.
• Hiru aro bereizten dira: -Paleolitoa -Neolitoa -Metal Aroa.
PALEOLITOA
• Ehizan, arrantzan eta bilketan aritzen ziren gizakiak.
• Nomadak ziren.
• Tributan antolatzen ziren.
• Ehizarako eta arrantzarako tresna xumeak erabiltzen zituzten, harriz eta animalien hezurrez eginda.
NEOLITOA
• Landareak hazten eta animaliak hezten hasi ziren.
• Lehenbiziko herrixkak sortu.
• Sedentarioak bihurtu.
• Harri leunduko tresnak, ehunak eta zeramikazko ontziak egiten ikasi zuten.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
2
METAL-AROA
• Metalez objetuak egiten hasi ziren: lehenengo kobrea, gero brontzea eta azkenik burdina.
• Hirietan bizi, buruzagi bat aukeratuta.
• Lan desberdinak egiten zituzten.
• Gurpila, bela eta golotea asmatu zuten.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
3
LEHENBIZIKO ARTISTAK
• Paleolitoan, animaliak margotzen zituzten haitzuloetako paretetan edo sabaietan.
• Neolitoan, eguneroko egoerak margotzen zituzten kolore bakarra
erabiliz.
• Metal aroan monumentu megalitikoak.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
4
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
5
NON BIZI ZIREN ZEREZ EGITEN ZITUZTEN TRESNAK
ARTE ADIERAZPENAK
PALEOLITOA
NEOLITOA
METAL AROA
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
6
ANTZINAROA
ZELTAK ETA IBERIARRAK
Duela 3.000 urte Penintsulan herri zeltak eta iberiarrak bizi ziren. Tributan, harresiz inguratutako herrixketan. Zeltak -Iberiar goi-ordokian. -Abeltzainak. -Metalezko tresnak egiten trebeak ziren. Iberiarrak -Kostalde mediterraneoan. -Salerosketan aritzen ziren. -Dirua zuten. -Idazten bazekiten. -Nekazariak, abeltzaintzak eta eskulangileak ziren.
TARTESO ETA HERRI KOLONIZATZAILEAK
Garai hartan Tarteso izeneko erresuma zegoen Guadalquivir haranean. Lurralde horretan metal ugari zegoenez hango biztanleak trebeak ziren metalezko objetuak egiten. Tartesoko aberastasunak feniziarrak erakarri zituen. Asiatik etorrita Andaluzian kokatu ziren, geroago greziarrak etorri ziren Kataluinaren kostaldera. Afrikatik kartagotarrak etorri ziren Balear uhartetara eta Penintsularen ekialdera. Herri hauei “herri kolonizatzaileak” deitzen zaie.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
7
ERROMATAR HISPANIA
• Erromatarrek kartagotarrak menderatu eta Penintsulatik kanporatu
zituzten.
• Erromatarrek Augusto enperadorearekin probintziatan banatu zituzten
lurraldeak eta probintzia bakoitzean gobernadore bat jarri zuten.
• Legeak ezarri zituzten eta besteen hizkuntzen ordez latina nagusitu zen
Euskera izan zen iraun zuen hizkuntza bakarra.
• Kristautasuna Erromatar imperio osoko erlijioa bihurtu zen.
• Pertsona libreak eta esklaboak zeuden.
• Esklaboek ez zituzten eskubiderik.
• Emakumeek ez zituzten gizonezkoen eskubide berberak.
Erromatarrak eraikitzaile handiak izan ziren eta era askotako eraikinak
egin zituzten.
Zenbat motatako aisialdirako eraikinak zeuden: antzokiak, zirkuak,
anfiteatroak, termak...
Oroitzapenezko monumentuak: garaipen arkuak eta oroitzapenezko
zutabeak.
Herri-lanak: portuak, zubiak, akueduktuak...
Erromatarrek galtzada-sare zabala sortu zuten. Galtzadak harrizko bideak ziren.
Bi galtzada naguzi ziren Hispanian: Zilarraren bidea, Penintsula Iparraldetik
hegoalderaino eta Augusta bidea, kostalde mediterraneoa zeharkatzen zuena.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
8
Idatzi herri hauen ezaugarriak:
IBERIARRAK ZELTAK
Mapa hau koadernoan kalkatu eta herriak kokatu.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
9
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
10
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
11
ERDI AROA
V. mendean bisigodoek Hispania inbaditu zuten eta erresuma bat sortu zuten
Toledo hiriburu hartuz.
711. urtean musulmanek bisigodoak garaitu ondoren Penintsulako lurralde
askotan kokatu ziren; lurralde horiei Al Andalus deituz eta Kordoba hiriburu
bezala hartu.
Penintsularen iparraldeko kristauek musulmanei aurre egin zioten eta
Asturiaseko Erresuma sortu zuten, gero Leongo eta Gaztelako erresumak, baita
Pirineoetan Nafarroko eta Aragoi ko erresumak eta Kataluinako Konderria.
1031. urtean Al Andalus taifatan (erreinuak) banatu zen.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
12
Kristau-erresumek ahuldu ziren eta kristauie aurre egiteko Afrikatik
almorabideak eta almohadeak etorri ziren.
Kristau-erresumek zenbait lurralde musulman menderatu zuten eta mugak
aldatu zituzten.
a) Aragoiko Erresuma eta Kataluiniako Konderria bat egin Aragoiko Koroa
sortuz.
b) Leongo Erresumatik Portugaleko Erresuma bereizi.
c) Leongo eta Gaztelako Erresuma bat egin “Gaztelako Koroa” sotuz.
Nafarroako Erresuma Frantziako errege-erreginen menpe egoten hasi
zen.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
13
1212. urtean Navas de Tolosa Guduan kristauak musulmanak azpiratu zituzten
eta Al Andalus murriztuta gelditu zen (Granadako Erresuma_____
musulmanen esku).
1492. urtean Elisabet Gaztelakoa eta Fernando Aragoikoak (errege-erregina
katolikoak) Granadako Erresuma menderatu zuten.
Musulmanak kristauak eta juduak elkarrekin lasai bizi ziren. Kristau batzuk
musulman bihurtu ziren eta muladin deitu zieten.
Garai hartako gizartean baziren batzuk pribiligiatuak (nobleak) eta beste batzuk
ez-pribiligiatuak (eskulangileak eta merkatariak).
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
14
Erdi Aroaren hasieran eliza eta monasterio erromaniko asko eraiki zituzten kristau-erresumetan. Harrizkoak ziren. Oso horma lodiak eta leiho txikiak zituzten.
XIII menditik aurrera jauregi eta katedral gotikoak egiten hasi ziren. Altuera handia, leihate handiak beiratez apaindutakoak...
Beirateak
Arte erromanikoan eta gotikoan, margolanak eta eskulturak erabiltzen zituzten elizak eta katedralak apaintzeko.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
15
Ariketak
1.- Lotu: Paleolitoa Sedentarioak. Tributan
antolatuta. Neolitoa Hiriak zeuden. Buruzagia
lanetan. Metal Aroa Nomadak. Klanetan antolatuta
2.- Lotu: Historiaurrean Eskulturak Iberiarrak Kizkuntza, erlijioa Zeltak Sua, zeramika, ehunak Erromatarrak Metalezko bitxi, arma eta tresnak 3.- Adibideak idatzi eta taula bete: Aisialdirako eraikinak
Oroitzapenezko eraikinak
Herri lanak
4.- Esan egia (E) ala gezurra (G) den:
q Erromatarren hizkuntza latina zen. q Erromatarren galtzadak egurrezko bideak ziren. q Hispanian gizon askeek eskubideak zituzten. q Emakumeak eta gizonak eskubide berdinak zituzten.
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
16
5.- Ordenatu herri hauek: feniziarrak, erromatarrak, kartagorrak, iberiarrak
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
17
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
18
Paris, Erdi Aroan
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
19
ALTZA HERRI IKASTETXEA
HIPI GELA – LAGUNTZA GELA
20
Recommended