Ana juanixe andrea,june, maialen

Preview:

DESCRIPTION

1.DBH Literatura

Citation preview

ANA JUANIXE

Egun batian ni banenguan kostela kostel gañian, ni banenguan kostel saltzian ezpabe gari saltzian.

Iru damatxu etorri ziran bata bestien atzian, irugarrenak pregunta eustan gariak zegan zirian.

-Bestientzako dirutan eta zuretzat laztan-trukian. -Ez nagizula lotsatu, arren, onelan plaza betian.

Orrelan bere esan bazeustan leku sekretu batian, gariak eta zeu ta neu bere an konponduko giñian.

Ama neuria labarako da goiz edo arratsaldian, paseito bat emoidakezu ama laban dan artian.

Ama labatik etorri eta mutil-usaiña etxian: -Ana Juanixe, Ana Juanixe, zein da dauana etxian?

-Katalinatxu auzokua da beroi laban dan artian. -Eztona ori Katalinatxu, bizarra dau okotzian.

Itxagon daizu, mutil, itxagon, argia piztu artian, argia piztu artian eta ikusi zeu nor zarian. -Ama, beorrek ez dauela nai neure osasunik etxian;

biyotz illunak egiten yataz argiya datorrenian. Urten daik, mutil, urten daik, mutil,

alako bentanarian, ama neuriak urten dagiyan kanpora sospetxerian.

EGILEAK: MAIALEN ANDREA JUNE

AMAIERA