Beñat eta Maider

Preview:

Citation preview

KLIKATU HEMEN!

SARRERALiseriketa ikasterakoan, hesteak xurgatzen

ez dituen janariak (hondakinak) uzkitik kanporatzen direla ikasi dugu.

Baita ere, xurgatutako janariak odolaren bidez zelula guztietara iristen direla.

Janari hauek energia sortzeko oxigenoarekin elkartzean, era

ezberdinetako hondakinak sortzen dira: ura, karbono dioxidoa, gatzak, urea...

Orain aipatutako hondakin horiek, izerdia, gernua eta arnasa botatzean

kanporatzen dira.

AURKIBIDEAAURKIBIDEA1. Iraizketan atal hauek hartzen dute parte:

GILTZURRUNAKURETERRAKMASKURIA

URETRA

2. Nola osatzen da gernua edo pixa?.

3. Azaldu gernua osatzen denetik kanporatu arte jarraitzen duen prozesua.

4. Nola sortzen da izerdia?.

5. Nondik kanporatzen da izerdia?.

6. Zerez osatuta dago izerdia?.

7. Zein da izerdiaren funtzioa?.

GILTZURRUNAK

Babarrun itxura duten bi organo dira. Gerriaren parean daude, bakoitza

bizkarrezurraren alde banatan.

URETERRAK

Giltzurrunetatik maskuriraino doazen bi hodi dira.

MASKURIA

Organo honek poltsa itxura dauka eta gernua gordetzen du kanporatua izan arte.

URETRA

Maskuritik kanpora doan hodia da. Gizonezkoetan uretra luzeagoa da zakilaren

puntaraino iritxi behar baitu.

NOLA SORTZEN DA GERNUA EDO PIXA?

Odola giltzurrunetara iristean, bertan dauden iragazkiek hondakin guztietatik garbitzen

dute, gernua edo pixa osatuz.

AZALDU, GERNUA OSATZEN DENETIK KANPORATU ARTE JARRAITZEN DUEN

PROZESUA.

Gernua ureterretatik maskurira pasatzen da bertan pilatzeko. Maskuria betetzen

denean pixagalea edukitzen dugu eta uretratik kanporatzen dugu.

NOLA SORTZEN DA IZERDIA?.

Gure gorputzeko azalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Izerdi guruin

hauek gorputz osoan banaturik daude, baina gune batzuetan askoz ugariagoak dira, esku,

besape eta oinazpietan esatebaterako.

NONDIK KANPORATZEN DA IZERDIA? .

Izerdia etengabe botatzen dugu gorputz guztitik poroen bidez kanporatuz.

ZEREZ OSATUTA DAGO IZERDIA?

Izerdia, gernua bezalaxe, gatz mineralez, urez, ureaz,... osaturik dago.

ZEIN DA IZERDIAREN FUNTZIOA?.

Izerdia lurrintzean larruazala freskatu eta gorputzeko tenperatura maila egokian

mantentzen laguntzen digu.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Gernu-aparatu

Klik Klik egin egin helbide helbide hone-hone-tan.tan.

Recommended