Ipuina

Preview:

Citation preview

          

Bazen behin, New Yorken,sorgin txiki bat Rihanna izenekoa.

Bere familia guztia aberatsa zen.

            

Egun batean,Rihanna eta bere gurasoak bideojoku denda batera joan ziren.Han denetarik zegoen,sorginak ez zekien zer aukeratu.Horregatik den-dena erosi zuen:psp bat,ps3 bat,ds bat,bideojoku mordo bat,wii bat,xbox 360 bat...

Etxera heldu orduko,bideojoku bat hartu eta jolasten hasi zen.Lehenengo dena oso erraza zen,baina gero eta zailagoa bihurtzen hasi zen.Rihannna nazkatzen hasi zenean,bera konturatu gabe psp-aren barrura sartu zen.

Jokuan murgiltzen ari zela,bere itxura berdineko neska batekin topo egin zuen.Baina Rihanna eta neskatxa hori,ez ziren toki berdinera joan.Sorgina bideojokuan gelditu zen eta beste neska Rihannaren etxean gelditu zen.

Bideojokuan zebilen bitartean,, sorgina negarrez hasi eta... “laguntza behar dut” esaterakoan:

Animalia oso arraro bat Rihanna laguntzera etorri zen.Animalia horrek Riahannari sorgina zela esan zion.

Orduan sorgina bere ahalmenak erabili zituen eta jokotik bere etxera irteterakoan,lehengo neskatxa ikusi zuen,baina neska hori,segituan bideojokuan murgildu zen.

Hortik aurrera Rihannak bideojokuekin gutxiago jolastu zuen.