Izaki bizidunak

Preview:

DESCRIPTION

Izaki bizidunak: erreinuak eta zelula

Citation preview

IZAKI BIZIDUNAK

IZAKI BIZIDUNEN SAILKAPENA

IZAKI BIZIDUNAK

LANDAREAK ANIMALIAK

ZUAITZAK ZUAIXKAK BELARRA ORNODUNAK ORNOGABEAK

• Orain dela urte asko, zientzialariek asmatu zuten garrantzi handiko tresna bat: mikroskopioa.

• Mikroskopioa leiar batez edo gehiagoz osatuta daude eta irudia handitzeko erabiltzen da.

• Zientzialariak ohartu ziren izaki bizidunak zelulaz osatuta daudela.

ZER DIRA ZELULAK?• Zelulak izaki bizidunak osatuta

dauden zati txiki - txikiak dira.

NOLAKOAK DIRA ZELULAK?• Mota asko daude baina gehienak oso

txikiak dira eta ezin dira begi hutsez ikusi.

• Zelulak bizirik daude eta hiru funtzio egiten dituzte: harremana, nutrizioa eta ugalketa.

ZELULAREN ZATIAK

• Hiru dira: mintza, nukleoa eta zitoplasma.

• MINTZA: zelula inguratu eta kanpotik banatzen duen estalkia da.

Mintza

• NUKLEOA: Zelularen funtzionamendua kontrolatzen duen atala da.

• ZITOPLASMA: mintzaren eta nukleoaren artean geratzen den atala da. Urez eta beste substantzia batzuez osatuta dago. Zitoplasman organulu asko daude.

Mintza

NukleoaZitoplasma

Organuluak

ANIMALIA-LANDARE ZELULAK

Animalien zelulak eta landareen zelulak desberdinak dira.

• ANIMALIEN ZELULEK forma asko dituzte: esferikoak, kubikoak,… oso irregularrak dira.

• LANDAREEN ZELULAK handiagoak dira eta bere forma erregularra da: prismatikoa. Horma gogor batez inguratuta daude eta kloroplasto izeneko organuluak dituzte.

Kloroplastoa

• Animaliak eta landareak zelula askoz osatuta daude; horregatik, izaki zelulaniztun deitzen dira.

• Beste izaki batzuk zelula bakar batez osatuta daude; orduan, izaki zelulabakar deitzen dira.

Zelula: bideoa

ERREINUAK• Izaki bizidunak erreinutan biltzen dira. Bost

erreinu daude: animalia-erreinua, landare-erreinua, onddo-erreinua, bakterio-erreinua eta bosgarren erreinua (protozooak eta algak)

ANIMALIEN ERREINUA• Animaliak izaki bizidun zelulaniztunak dira

eta beste izaki bizidun batzuez elikatzen dira. Gainera, leku batetik bestera mugitzen dira.

LANDARE ERREINUA

• Izaki bizidun zelulaniztunak dira. Bere elikagaia sortzen dute eguzki-argiaren laguntzaz.

• Zelulak modu jakin batean antolatzen eta lotzen dira.– Mota bereko zelulak ehunetan biltzen

dira. Adibidez, hezur-ehuna.

– Ehunak elkartzen direnean, organo bat sortzen da. Adibidez, bihotza.

– Organoak elkartzean, sistemak eta aparatuak sortzen dira. Adibidez, digestio-aparatua.

– Aparatu eta sistema guztiak elkartzean, organismo bat sortzen da. Hau da, izaki bizidun bat.

ONDDO – ERREINUA• Onddoak ez dira ez animaliak ez

landareak. Zelulaniztunak dira. Ez dira mugitzen. Ez dute bere elikagaia sortzen; beste izaki bizidun batzuez eta beren hondarrez elikatzen dira.

• Ezagunenak perretxikoak dira.

BAKTERIO-ERREINUA• Izaki bizidun txikienak dira.

Zelulabakarrak dira.• Ugarienak dira eta leku guztietan

daude: uretan, airean, …• Bakterio batzuk oso erabilgarriak dira;

adibidez, jogurta egiteko. Beste batzuk, izaki bizidun barruan bizi dira eta gaixotasunak sortzen dituzte.

BOSGARREN ERREINUA• Izaki bizidun horietako asko zelulabakarrak dira.• Erreinu honen barruan daude:

– Protozooak: amebak eta paramezioak, adibidez.

– Algak: uretan bizi dira eta beren elikagaia sortzen dute. Asko zelulabakarrak dira eta beste batzuk zelulaniztunak.

BIRUSAK• Birusak hain txikiak dira, zientzialariek

ez baitakite izaki bizidunak diren ala ez. Horren ondorioz, ez dira inongo erreinutan sartzen.

• Mikroskopio berezi bat behar da.• Birusak izaki bizidun baten barruan

ugaltzen dira eta gaixotasunak sortzen dituzte: gripea edo barizela.

Recommended