Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa

Preview:

DESCRIPTION

ikasleen Lanak_2 ebaluaketa_2011

Citation preview

Proposamena: jarrai ezazu eman zaizun iruditxoa margolariak egingo lukeen bezala

“Sortu zure arte lanak artista handienen antzera”

Keith HARING (1958-1990)

Amerikar artista hau oso ospetsua egin zen 80garren hamarkadan. Garai horretan New Yorken arte joera ezberdinak suspertu egin ziren, eta berak kaleko Graffitien eredua hartuta lan deigarriak egin zituen. Haring-ek ez zuen ohizko euskarrietan bakarrik lan egiten, kaleko iragarki erraldoietan zuzenean marrazten zituen bere burutazioak. Bere marrazkiak marra beltz definituekin egiten zituen, haien artean gurutzatuz eta zeinu eta sinbologiaz betetzen zituen.

Begioña Garate

Ainhoa Elorza

Gorka Villalonga

Lukas Ramos

Itziar Prieto

Eneko Gil

Leire Cenicacelaya

Asier Cobos

Pablo Picasso(1881 – 1973)Bere aita José Ruiz Blasco margolari eta marrazkigintza irakasle euskalduna zen. Maria Picasso Lopez, bere ama, Andaluziakoa zen. Txikitan ez zen oso ikasle ona baina margotzeko trebetasun handia erakusten zuen. Parisen beste margolarien lanak tsunditu zion besteak beste, Van gogh, eta Paul Cézanne. Kubismo joera asmatu zuen, ohizkoak ziren joerak baztertuz. Primitibismoa eta antzinateko arte afrikarra izan ziren ispirazio iturri nagusiak. Margolari, eskultore, grabadore kementsua eta langilea izan zen ere. Gernika margolanaren egilea da.

Andrea Fernandez

Aitor Santamaria

Gaizka Larrazabal

Eneko Alava

Henri Matisse ( 1869 - 1954)

Apendizitis krisialdi bat izan zuenean hasi zen margozten lehen aldiz, eta bere hitzetan "paradisu mota bat" ezagutu zuen.Japoniako artea eta post-inpresionismoaren egileen eragina jaso zuen, hala nola, Paul Cézanne, Gauguin, Van Gogh eta Paul Signac. Matissen garai honetako margoek Signac-en puntilismoaren estiloari jarraiki egin zituen. 1901ean bere lehen erakusketa egin zuen, eta hiru urte beranduago bakarkako lehen erakusketa.Garai honetan Picassoren lagun bilakatu zen, lagun eta arerio izan ziren aldi berean, nahiz eta Matissek naturari gehiago erreparatzen zion inspirazioa lortzeko, Picassok irudimenari erreparatzen zion bitartean. Matisse Cimiezeko herrian bizi izan zen bere heriotzerarte. 1941ean minbizia diagnostikatu eta ebakuntza baten ondoren gurpildun aulki batean geratu zen. Hala ere, zorigaitz hark ez zuen margoztetik alboratu. Zeuzkan laguntzaileei esker margozten jarraitu ahal izan zuen. Garai honetakoak dira gouaches découpés izenez ezagutzen diren kolageak.

Adriana Ortega

Maider Garcia

Léger(1881- 1855)

Familia nekazari batean semea. Margozteaz gain, antzerki ezberdinen eszenatokia diseinatu zuen, beirateak, hormairudiak eta zinema munduan ere frogak egin zituen. *Bere lehenengo obrak 1905ean izan ziren ,eta pertsonak makinak bezala irudikatzen zituenez eragin ziraragarria sortu zuten.*Bere arte lanak forma abstraktukoak eta geometrikoak eginda zeuden .*1955ean “Bienal de San Paulo “saria eman zioten

Aitor Garcia

Daniel Garcia

Joseba Iza

Piet MONDRIAN(1872 – 1973)

Bere lehenengo lanak Holandako paisaien margoak izan ziren. 1991. urtean Pariseko “Salón de los Independientes” erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa honetan zenbait pintore kubistak bere lana erakutsi zuten baita ere. 1917. urteaz geroztik egin zituen koadro eta teoriengatik da batez ere ezagutua Piet Mondrian. Urte hauetatik aurrera egin zituen lan edo irudietan, lerro horizontal eta bertikalaren arteko erlazioa ikertu zuen bi dimentsiotako espazioan. Bere irudien konposaketak eratzeko, Mondrian lauki zuzena eta karratuan oinarritzen zen, eta koloreen erabilera oso murriztua zen berarentzat:gorria, urdina, horia, beltza eta zuria erabiltzen zituen bere irudiak margotzeko. Irudiak egiteko modu berri honiNeoplastizismo izena eman zion Mondrianek. 

1940. urtean New Yorken egindako lanek askatasun gehiago eta erritmo biziagoa adierazten dute, hiri handia eta Jazz musikaren ondorioz ziur aski. Bere bizitzako azken urteetan Broadwy Boogie Woogie lan famatua egin zuen. 1944. urtean New Yorken hil zen.

Asier Panfilo

Iciar Casatmijana

Ania Zuazua

Leire Cenicacelaya

Ainhoa Elorza

Ane Uriarte

Jackson Pollock( 1912 - 1956 )

Bere aitarekin estado batetik bestera ibili zen gaztaroan, Arizonan gaindi Kaliforniara. 1930.ean halere, New-York-era lekutzen da pintura ikasteko xedearekin. Ordea, 1929.ean izugarriko krax finanzial batek herrialdea jotzen du, eta gure Pollock ahal duen bezala bizi da, lapurretan batzutan. Zailtasun material horieri problema sikologikoak erantsitzen dira: edatea, bortizkeria, desesperantza... Krisisen eta sikoterapien artean iraganen du denbora.Mexikako tindalari populistak (OROZCO, SIQUEIROS) segitzen ditu, PICASSOren, MIROren eta MASSONen influentziak gainditzen saiatzen da bere maneraren aurkitzeko. Europa zaharrarekin moztura bat bezala gertatzen-da «dripping» egiten hasten delarik 1946-47 urteetan; dripping teknika hau, pintura ixurtzen uztea zipristinak taula zuriaren gainera da, eskuarekin ezpazio mugabetuan edozein mugimendu sortuz. Honek taularen gainean gizonaren dantza bat emaiten du. Ordutik ezaguna da. Bere ondokoek imitatuko dute, eta berak ez du probetxu handirik edukiko 1956 urtean auto ixtripu batean hil bait zen.

Monike Uriarte

Vincent Van Gogh (1853- 1890)

Herbeheretar margolari ospetsua izan zen, inpresionismo ondoko garaikoa. Frantsez irakasle eta apaiz protestantea moduan lan egin oztean, hil arte pintatzen eman zituen urte guztiak. Parisen bizi zenetik, inpresionista joera berenganatu zuen bere artelanak egiteko. Margozteko teknika azkarra, bizia eta ingeradaz betea zuen. Askotan pintura zuzenean jartzen zuen ohialean ere. Kritikagileek astiro pintatzeko eskatzen bazioten ere, berak ez zuen nahi metodo geldoak erabili, momentuko inpresioa islatu nahi zuelako, hortaz ez zioten prentsa onik egin eta ez zueten bera ulertu. Bizi izan zenean ez zuen koadro bat ere zaldu baina orain prezio ikaragarriak dituzte.

Eneko Zalaya

Asier Basabe

Ainhoa Alvarez

Marta Gonzalez

Nerea Larrondo

Katsushika Hokusai 1760 - 1849

Margolari japoniarra izan zen. 1814. urtean, Manga asmatu zuen.Txikitatik marrazten hasiko zen. Japoniar marrazteko ohitura klasikoak ikasi zituen, pintzel ingeraden maisutasuna eta xilografia. Rtistaz gain, artisaua ere izan zen.Xehetasun handiarekin burutzen zituen bere margoak, ukiy erako margoak sortzeko. Bere artelanak europan ere ezagunak izan ziren eta garai horretako artistek ere bere influentzia hartu zuten. Van Goghek adibidez, era horretako koadroak ere eredutzat hartu zituen.

Alain Murillo

Aitziber Etxebeste

Inge Alonso

Joan Miró(1893 – 1983)

Margolari surrealistatzat har daiteke, baina ez zitzaion gustatzen talde batekin lotzea artista askea nahi zuelako izan. Antonio Gaudi arkitekoa miresten zuen, berak eraikuntza bereziak eta kolorez betea egiten zuelako. Askok diote zirriborroak besterik ez zituela margotzen, baina, bere irudiak patxadaz eta hausnarketaren ondorioz margotuta zeuden. Mundu eta

unibertso pertsonala osatu zuen.

Iñigo Zarate

Iñigo Zarate

Irune Saratxaga

Paul Cézanne (1839-1906)Frantziar margolaria izan zen, inpresionismotik kubismorako trantsizioko eragile nagusienetako bat.Garaiko artista guztien artean, Cézanne izan daiteke XX. mendeko artistengan eragin handienetakoa izan zuena (Henri Matissek kolorearen erabilera goresten zuen eta Pablo Picassok haren konposizio lauaren egitura garatu zuen kubismoa sortzeko, Picassok margolari “guztion aita” zela adierazi zuen ere). Hala ere, itzalean bizi izan Cézanne, eta bakandurik lan egin. Ez zuen kritikariengan konfiantzarik, lagun urri zituen eta 1895 arte oso gutxitan erakutsi zituen margolanak. Familiarengatik ere aldenduta bizi zen, hauek ez baitzuten aintzat hartzen sortutako arte iraultzaile hori.

Jon Larrabide

Nikola Egia

Juan Gris(1887 – 1927)

Oso gaztetatik lan egin zuen aldizkari ezberdinentzat, marrazkilari eta ilustratzaile bezala.1906an, alde batetik, ardura artistikoengatik, eta, bestetik, soldadutza egin behar ez izateko, Juan Gris Parisera, Frantziara joan zen, non Pablo Picasso margolari malagarra eta Georges Braque ezagutu zituen.Gutxi gora-behera margolari kubista bezala egin zituen lehen saiakerak, Natura hil , edo bodegoiak margoztuz. 1915ean, Juan Grisek, Picassorekin igaro zuen uda Céreten, Frantzia, garai honetan, papier collé izeneko teknika garatzen hasi zelarik (paperean moztutako formak eta, ondoren, oihalean itsatsiak) eta Collage teknika ere garatu zuen. Bere koadrotan material ezberdinak itzazten zituen.

Rikar Urrutia

Ander Hormaetxe

Leire Jauregi

Uxue Nuñez

Ane Urierte

Recommended