Garizuma

Preview:

Citation preview

Zer da Garizuma?

Garizuma, Hausterre Egunean hasi eta Ostegun Santura arte, berrogei egunez luzatzen da.

Berrogei urtez egon zen zain Israel agindutako lurrera sartu baino lehen.

Berrogei egunez egon zen zain Moises Sinai mendian, Jainkoa agertu arte.

Berrogei egun iraun zuen Jesusen baraualdiak basamortuan. Bitartean, etorkizunean beharko zuen Espirituaren indarra jaso zuen.

Garizuma, Kristorekiko gure atxikimendua berritzeko eta barne hausnarketarako garai egokia da.

Nola bizi Garizuma?

Kristauok, indar bereziz bizi beharko genuke

garai hau.

Zoritxarrez, gaur egun, penitentzia, baraua eta estura kontzeptuek, ezer

gutxi esaten digute.

Ildo honetatik, irakasle, hezitzaile eta gurasoen lana, handia bezain erakargarria da: Garizumari esanahi berri bat ematea: Kristauon jairik handienaren ataria da. JESUSEN PIZTUERA

Piztueraren jai hau, sakonki prestatu behar da. Jesurekin bat egiteko bere piztueraren egunean.

Garizumaren ikurrak

Garizuma, errautsa, basamortua, berrogei egunak eta barauarekin lotzen dugu. Ikur hauek, Piztueraraino eramaten gaituzte.

Errautsa

Gizakiaren Jainkoarekiko apaltasunaren ikurra da: Abrahamek esan zion: –Hara, hauts eta

errauts besterik ez naizen arren, ene jaun horri mintzatzera ausartzen naiz.

(Has 18,27).

Basamortua

Leku bakartia da, hutsa, latza. Ez dago bizidunik. Ez dago urik.

Bakardadea, barrukoa zein kanpokoa, beharrezkoa da Jainkoarekin bat egiteko. Basamortuan, beste inor ez dagoen lekuan, errazagoa da Jainkoa “ikustea”

Baieztapen hau, Biblian bertan oinarritzen da: Moisesen baraualdiko berrogei egunak Horeb mendian, azkenean Legea jasotzeko (Ir 24, 12-18; 34) Eliasen berrogei egunak (1 Erg 19,3-8). Basamortuaren gogortasunean, janari eta edari misteriotsuaren laguntzarekin.

Gizon hauek, Jainkoa izango dute beti bidearen amaieran.

Basamortua, tentazioaren aurkako borroka eta Jainkoarekiko lotura estuaren metafora da.

Bibliarentzat, gainera, basamortua otoitzaldi sakona da. Sufrimendu garbitzaile eta hausnarketa. Dena den, gizakiok uko egin diezaiokegu dohain honi.

Askotan, isilune eta bakarrune hauek, aldiz, beldurtu egiten gaituzte. Jainkoarekin eta geure buruarekin topo egiteak beldurtu egiten gaitu. Latza da ikustea zein urrun gauden Jainkoak guretzat duen egitasmotik. Basamortuak ausardia eskatzen du eta, behar bada, hutsetik hasteko gogoa...

Berrogei egunak

Berrogei eguneko Garizuma, lotuta dago sinbolikoki Itun Zaharrarekin: Moisesen eta Eliasen 40 egunak, isrraeldarren basamortuko 40 urteak. Aldi honen bukaeran beti egon da salbamena, askatasuna, Jainkoaren agertzea.

Berrogei egun hauek, aukera egokia dira Jainkoaren ahotsa entzuteko, bihotza biguntzeko. Jainkoarekiko harremanak, denbora eta lasaitasuna eskatzen dizkigu.

Baraualdia

Isaias profetak ematen digu barauaren benetako esanahia

• Ez ote beste hau • gogoko dudan baraua: • injustizi kateak hautsi • eta uztarri-hedeak etetea, • zapalduak libratu • eta uztarri oro apurtzea, • 7 gose denari zeure ogitik eman • eta aterperik ez duen behartsua • etxean hartzea, • biluzik dagoena jantzi • eta zeure gizakideari • laguntzarik ez ukatzea?» •

• 8 Orduan, goiz-argiak bezala • egingo duzu distira • eta zure gaitzak berehala • sendatuko dira. • Justizia izango duzu • aurretik gidari • eta Jaunaren presentzia • atzetik babesgarri. • 9 Zuk dei egin • eta hark erantzun egingo dizu, • zuk laguntza eskatu • eta hark esango: «Hemen nauzu!» • Uztarri oro baztertzen • eta salaketak eta gaizki-esateak • uxatzen badituzu,

Barauaren benetako esanahia, beraz, Jainkoak geuretzat duen egitasmoa burutzea eragotzi egiten duten gauzei uko egitea da

Errazagoa da, noski, beste “baraualdia” betetzea, elikagaiena. Jainkoak nahi duen baraualdia, aldiz, zailagoa zaigu.

Izan daiteke, adibidez, denbora gutxiago egotea telebistaren aurrean…

…Eta denbora hori, behar dutenei eskaintzea.

Edo denbora gutxiago egotea kalean…

…Batzuetan ahaztuta dauzkagun etxekoei eskaintzeko.

Edo hainbeste ordu “etzanda” egon beharrean…

Etxeko lanak ere egiten hastea.

Eta zuk…

Zeri egingo zenieoke uko?

Recommended