Salesko San Frantzisko

Preview:

Citation preview

Salesko San Frantzisko.

Urtarrilaren 24a. Gotzaina eta eliz irakaslea.

Salesko San Frantzisko Sales gazteluan, Saboian jaio zen, 1567an. 1591an ikasketa zibilak eta eliz doktoregoak eskuratu

zituen eta bi urte geroago apaiz eginik

(aitaren oposizioarekin), Chablaisen fede

katolikoa predikatu zuen, kalbindar eginak baitziren hango

biztanleak. 1603an Genevako apezpiku

izendaturik, lan handia egin zuen hango apaizen

eta kristau fededunen artean, bai hitzez, bai

idatziz.

Beste liburu askoren artean,

“Filotea” edo “Bizitza

Jainkozalerako Sarrera” deritzan

obra ospetsua idatzi zuen, kristauen

espiritualtasuna bizkortzeko.

Zenbait erlijiosa-elkarteren sorreran eragin handia izan

zuen.

Frantziskoren lana ez zen erraza

izan eta lehen urtetan fruitu

gutxi jaso zituen.

Bere apaltasuna eta pazientziari

esker, gutxinaka-gutxinaka,

santuak fruituak lortu zituen.

1622an hil zen Lyonen.

“Dena maitasunari lotua dago,

maitasunagatik,

maitasunean eta

maitasunez Jainkoaren

Eliza santuan”.

“Edozien egoeratan garela, perfekzio-

bizitzara jo behar dugu eta dezakegu”.

Epaitzea Jainkoari dagokio.

Berak gizakiaren

bihotza begiratzen

du, gizakiak, ordea, ez du

aurkepia baino

haratago ikusten.

Dionisio Amundarain, Jose Luis Zinkunegi (arg.) Egunean eguneko ebanjeliotik

hartua eta egokitua.

Informazio gehiago: www.erlijioabizi.com

Recommended