Ugalketa funtzioa (jon, auritze, oscar)

  • View
    1.292

  • Download
    2

  • Category

    Sports

Preview:

Citation preview

Ugalketa eta bizi-zikloa.• Ugalketa deritzo edozein

espezietako banakoek beren antzeko beste banako batzuk sortzen dituzten funtzioari; hau da, gurasoek ondorengoak sortzeko funtzioari.

• Bi ugalketa mota daude:• ASEXUALA. Banako edo

guraso bakar bat aritzen da, eta hark beste banako batzuk sortzen ditu, bere berdin-berdinak.

• SEXU BIDEZKOA. Eskuarki, bi banako edo guraso aritzen dira: ar bat eta eme bat.

Ugalketa asexuala, animalietan.

• Ugalketa asexuala izatea oso arrunta da izaki bizidun zelulabakarretan, baina ez, ordea, animalietan: animalirik bakunenak eta eboluzio-maila txikienekoak soilik ugaltzen dira horrela.

Ugalketa asexuala animalietan.

• ZATIKETAZ. Banakoa bi zatitan edo gehiagotan hausten da, eta zati horietako bakoitzetik ondorengo bat sortzen da. Horrela ugaltzen dira zelenteratuak (adibidez, anemonak) eta harrak (este baterako, lur-zizareak eta planoriak).

Itsas izarrak eta beste animalia mota batzuk sexu bidez ugaltzen dira, beraz, eta ez zatiketaz; baina gai dira birsorkuntza deritzon prozeduraren bidez ustekabean galdutako gorputz zatiak berriro eratzeko.

Ugalketa asexuala animalietan.

• GEMAZIOZ. Animalirik koskor edo gema bat ateratzen zaio gorputzean. Organismo batzuetan, gema bereizi egiten da, eta banako heldu bat sortzen da hartatik; horrela gertatzen da ur gezatako hidretan. Beste izaki bizidun batzuetan, berriz, guraso duen organismoari lotuta jarraitzen du, eta kolonia bat eratzen da; horrela egiten dute,esate baterako, koralek.

Animalien ugalketa sexuala• Animalia gehienak sexu bidezko

prozesuen bidez ugaltzen dira. Baina espezie batzuek txandakako ugalketa dute,eta sexu bidezko prozesuak eta prozesu asexualak txandakatzen dituzte, adibidez,marmokek.

• Eskuarki,animalien sexu bidezko ugalketan sexu desberdineko bi banako behar dira:banako arra eta banako emea;eta horietako bakoitzak zelula sexual edo gameto bat edo batzuk jartzen ditu.

• Arrek nahiz emeek ugalketarako organo berezituak garatzen dituzte,gonada deritzenak;haietan,gametoak sortzen dira.

• Arretan,gonadak testikuluak dira,eta gameto maskulinoak edo espermatozoideak sortzen dira haietan.Gameto horiek,eskuarki,txikiak eta mugikorrak dira.

• Emeetan,gonadak obulutegiak dira,eta gameto femeninoak edo obuluak sortzen dira haietan.

HERMAFRODITAK

• Banako bakoitzak bi gonada motak ditu,maskulinoak nahiz femeninoak.Banako hermafroditek bi gameto motak sortzen dituzten arren.

Ugalketa asexuala, landareetan.

• Ugalketa asexuala ohikoagoa da landareetan, animalietan baino.

• Bi mota daude eta hauek dira:

• Ugalketa begetatiboa eta hori barruan estoloiak, erraboilak eta tuberkuluak daude.

• Eta, bestea, espora bidezko ugalketa.

Ugalketa begetatiboa.

• Horrela ugaltzen diren landareak gai dira norberaren zati batetik, gema deritzonetik, beste banako batzuk sortzeko.

• Estoloiak. Zurtoin txikiak dira, eta lurzoruarekiko paralelo hazten dira. Zurtoinaren puntu batzuek, gema deritzenek, lurzorua ukitzean sustraiak botatzen dituzte, eta beste banako batzuk sortzen dira haietatik, guraso duten landaretikbereiz. Marrubiak eta hirustak, adibidez, horrela ugaltzen dira.

•Hiru gema mota bereizten dira:

• Erraboilak. Lurpean hazten diren zurtoin txikiak dira, hosto lodi eta mamitsuz estaliak, eta beste landare batzuk emetzen dira haietatik. Tipulak, baratxuriak eta tulipak ugaltzen dira horrela.

• Tuberkuluak. Lurpeko zurtoinak dira, lodi-lodia, gordekin ugari pilatzen dituztela-eta; adibidez, patata. Zurtoin mota horrek zenbait koskor edo gema izaten du

(patataren begiak deritzenak) , eta beste landare bat haz daiteke haietatik.

Espora bidezko ugalketa.• Espora bidezko ugalketa.

Banako baten zelula batetik, nukleoa behin eta berriz zatitzearen ondorioz. Gero, baldintzak egokiak badira, zelula honetatik beste banako batzuk sortzen dira, inolako beste zelula batzuekin elkartu behar izan gabe. Goroldioak eta iratzeak ugaltzen dira horrela, bai eta onddoak ere, nahiz eta azken horiek ez diren landareak.

Landare ugalketa sexualaLandareek, bizi-ziklo osoan,bi organismo mota txandaktzen dituzte: esporofitoa eta gametofitoa. •Esporofitoa: esporak sortzen dituen landareak edo landare-atala da.•Gametofitoa: gametoak sortzen dituen landarea edo landare-atala da.

Landareen egituraIa lore gehienak hermafroditak dira.Lore oso osok atal hauek ditu:• Lore bilgarriak: Ugaltze-organoak biltzen eta babesten

dituzte.• Kaliza: Kanpo-kanpoko bilgarria da, eta sepaloz osatuta

dago,gehienetan berdeak.• Korola:barnealderago dago,eta zenbait petalok osatzen

du.• Ugaltze-organoa: Gametoak sortzen dituzten organoak

dira.Pistilo: Ugaltze-organo femeninoa da. Estaminea: Ugaltze-organo maskulinoa da.

Polinizazioa• Polen alea lore bereko pistiloan jalkitzen bada, polinizazio-

prozesuari autopolinizazio esaten zaio. Aldiz, beste lore bateko pistilora iristen bada, polinizazio gurutzatua deritzo.

• Polen aleak hainbat modutara joaten dira lore batetik beste batera, baina bi modu hauek dira azpimarragarrienak:– Haizeak eramanda. Polen ale ugari behar da horrela

ugaltzeko, eta landare gimnospermoetan nahiz angiospermoetan gertatzen da:esaterako, pinuetan eta zerealetan, hurrenez hurren.

– Animaliek eramanda. Usain atsegina eta petalo ikusgarriak dituzten landare angiospermoak ugaltzen dira horrela; polen aleak animaliaren batek eramanda, alegia;esate baterako, larrosa-landara. Polinizazio mota hori intsektuek egiten dute gehienetan, baina zenbait hegazti ere izaten dira tartean;adibidez, kolibria.