Upload
komunikazio-bulegoa
View
234
Download
2
Embed Size (px)
DESCRIPTION
S AGUA , EULIAETAGIZAKIA J UAN G ARZIA G ARMENDIA ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT itzultzailea
Citation preview
SAGUA, EULIA ETA GIZAKIA
FRANÇOIS JACOB
JUAN GARZIA GARMENDIA
itzultzailea
ZIENTZIAIRAKURLEORORENTZAT
Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa
berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz
erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.
Liburu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.
Diseinua eta azala: Antton Olariaga
Zuzenketak: Amaia Lasheras Perez
Fotokonposizioa: Ipar Koop. Elk.
Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao
© 2003, itzulpena: Juan Garzia Garmendia
© 1997, La souris, la mouche et l’homme
François Jacob, Editions Odile Jacob, Paris
© 2004, Sagua, eulia eta gizakia
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
ISBN: 84-8373-661-6
Lege gordailua: BI - 2448-04
Inprimatzea: Itxaropena, S.A.
Araba Kalea, 45 - 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Danaren zioak ezagutzea,
inolako gauza zalakoan nengoen:
zer-nola gertarazten dan, zer-nola amaratzen dan,
zer dala-ta dan, izan ere.
Sokratesen hitzak, Jokin Zaitegiren arabera
ZIO ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT
Iturri beretik sortuak dira literatura eta jakintza, eta elkarren urak
bat eginik etorri zaizkigu, gutxi-asko, oraintsu arte. Izan ere, zer da
bien jardunbidea, ez bada gauzen zioak bilatzeko saio atergabea?
Azken mendeotan, ordea, ubide gero eta bereiziagoak eraiki
dizkiegu zientziei eta letrei, eta aurkez aurke jarri ere bai inoiz
biak, elkarren premia dutela ahazturik.
Salbuespenak, haatik, ez dira falta. Aurreko ahalegin horien
arrastotik, bere hondar alea ipini nahi du ZIO bilduma honek, ja-
kintzaren ur ederrak euskaraz gozatzeko aukera emanez irakurle
egarrituari.
AURKIBIDEA
ATARIKOAK 9
I. EZIN AURREIKUSIZKOAREN GARRANTZIA 17
II. EULIA 41
III. SAGUA 67
IV. MEKANOA 89
V. BERA ETA BESTEA 115
VI. ONGIA ETA GAIZKIA 139
VII. EDERRA ETA EGIA 163
ONDORIOAK 189
ATARIKOAK
—Baina zertarako sortua da, orduan, mundu hau?
—galdetu zuen Kandidok.
—Gu amorrarazteko noski —erantzun zuen Mar-
tinek.
VOLTAIRE, Kandido
Sorkuntza izenburuko eleberrian, Guztiahaldunak bere obra nola
zertu zuen kontatzen du Dino Buzzatik. Unibertsoa eraiki zuen
lehenik, eta haren bazter batean esferatxo bat ipini, planeta bat,
halako moldez antolatua, non posible izango baitzen fenomeno
guztiz bitxi eta jostagarri bat agertzea: bizitza. «Bolatxo hori iru-
dikatzea, hantxe espazioen zabaltasunean eskegia, jaio, hazi,
ugaldu eta hilko ziren elemenia bat izakiz hornitua, aski kitzika-
garri zaio Sortzaileari».
Berehala, han etorri zitzaion aingeru-arkitekto samalda bat,
askotariko espezietako izaki bizidun, landare eta animaliak era-
kutsi beharrez, guztiak ere baitezpadakoak planeta berria aurrera
aterako bazen. Batzorde eragilearekin eztabaida luzeak izan on-
doren, egitasmo haietariko gehienak onetsi zituen azkenean
Guztiahaldunak. Batena izan ezik, temati hark ez baitzuen lor-
tzen Jaungoikoaren arreta erakartzerik. Azkenean, hala ere,
Sortzailearen oinetaraino limurtzeko modua egin zuen. Haren
diseinuen araberako animalia atsekabea zen, higuingarria ez esa-
tearren, baina deigarri gertatzen zen, bestelakoa baitzen, ordura
arte ikusitako guztiaren aldean; arra eta emea irudikatuak zituen
diseinatzaileak. Animaliarik gehienek bezala, launa gorputz-adar
zituzten, baina —marrazkien arabera bederen— bi baino ez zi-
tuzten erabiltzen ibilirako. Ilerik ez, salbu eta xerloren batzuk
han-hemenka, buruan batik bat. Sortzaileak ez zuen erakusten
halako gogoaldi berorik. Bestea, berriz, berean: egundoko asma-
zioa izango da; adimenez hornituriko izaki bakarra izango da,
Sortzailea gurtzeko gai den bakarra, haren ohorez tenpluak al-
txatu eta haren izenean ikaragarrizko gerra odoltsuak pizteko gai
den bakarra. «Intelektual bat, alegia —esan zuen Guztiahaldunak,
laborriz—; ezta pentsatu ere!». Gizonaren eta emakumearen as-
matzailea marmarka lekutu zen handik.
Horra lurra sortu. Bere mirariekin eta bere ankerkeriekin,
bere atsegin eta saminekin, maitasunarekin eta heriotzarekin. Eta
horra askotariko sorkariz bete bazterrak: izaki zoragarri eta gorro-
tagarriak, gozo eta basatiak, lazgarri eta ezdeusak, eder eta higui-
nak. Ehunzangoa, haritza, zizare-nagusia, arranoa, ikneumonidoak,
gazela, errododendroa. Lehoia! Gaua da aurki. Jaungoikoak, ne-
katua baina pozik, lo kuluxka egiten du. Halako batean, norbai-
tek tira egiten dio mantuaren ertzetik: arestiko endreda-makila
hura da berriro, giza bikotearen asmatzailea, berean temati. No-
lako ideia zoroa, nolako arriskutsua!, egiten du Sortzaileak bere
baitan. Baina nolako jolas liluragarria, nolako tentazioa! Hala,
erdi lotan, egitasmo fatala onesten du1.
Asmamen handia behar da —maltzur-puntu bat, ia-ia—,
sentsuei bistako zaien ororen aurka, intuizio ororen aurka, bidea
SAGUA, EULIA ETA GIZAKIA10
1 D. Buzzati, Le K, Paris, Robert Laffont, 1967.
egiteko, forma bizien aniztasun itzeletik harago, tasun- eta are
ezaugarri-kidego bat aurkitzeraino. Lehen begiratuan, Noeren
Kutxatik irtendako animaliek areago dirudite Artistaren batek
zein bere aldetik irudikatuak, biziaren aniztasun zabalaren ña-
bardura infinituetan laketzen zuelarik egile horrek bere fanta-
sia. Harrigarrietan harrigarriago dirudite atributu batzuek, hala
nola jaio, hazi eta zahartzea, ez baitugu inolaz ere garbi ikusten
zerk bultzatu zuen gure Artista garabide hori bizidunen patu
erkide bihurtzera. Besteak beste, zer dela-eta joan behar duten
populazioek horrela aldian-aldian heriotzaz galduz eta ugalke-
taz berrituz.
Sortu zenetik —XIX. mende-hasieratik, alegia—, biologiak
ez dio utzi egituretan barrentzeari eta funtzioetan sakontzeari.
Bizia zatiezina dela aldarrikatzen dutenen oihuak gorabehera,
erredukzionismoa nagusitu da behin eta berriro. Eta, zenbat eta
barrenago, orduan eta gutxiago ziren organismoen arteko al-
deak, eta nabarmenago ageri zen bat dela bizia. XIX. mendearen
erdi aldera, zelulak aurkitzearekin, eraikuntza-batasuna frogatu
zen: biziaren atomoak edo; gero, eboluzioaren teoriarekin,
jatorri-batasuna. Azken gerraren bezperetan, biokimikoek frogatu
zuten biziaren egiturak eta funtzioak bat direla formen aukera
zabalaren gainetik. Hirurogeiko urteetan hasita, biologia mole-
kularrak agerian jarri zuen zelularen funtzionamendua gober-
natzen duten sistema genetikoen eta oinarriko mekanismoen
batasuna. Hirurogeita hamarreko urteetatik, azkenik, ingeniari-
tza genetikoa tarteko, aurretik inork igar ez zezakeen puntu-
raino iritsi da munduaren batasuna. Lur honen gainean bizi di-
ren izakiak —zeinahi izanik ere haien ingurunea, tamaina,
bizimodua; barea izan, zein otarraina, eulia edo jirafa— mole-
ATARIKOAK 11
kula ia berdin-petoz osatuak dira guztiak. Legamiatik hasi eta
gizakiraino, badira zenbait molekula talde beren horretan dirau-
tenak, beren kargu baitituzte estu loturiko molekulok funtzio
orokor batzuk, hala nola zelula-erdibitzea edo mintzetik zelula-
ren gunera seinaleak igortzea.
Horra, bada, egunotako paradoxa nabarmena: oso forma
desberdinak ageri dituzten organismoak gene sail berdin-petoz
osatuak dira. Geneon adierazpena gobernatzen duten erregulazio-
-sistemetan gertaturiko aldaketa txiki batzuei zor zaie formen
aniztasuna. Animalia heldu baten egitura, hain zuzen, hura so-
rrarazi duen enbrioiaren garapenaren emaitza da. Aski da ga-
rapen horretan zehar gene batek lehentxeago edo geroxeago
adieraztea bere burua, edo gehixeago aktibatzea doi bat des-
berdin diren ehunetan, horrenbestez eraldatze sakonak gerta
daitezen azken emaitzan, hots, animalia helduan. Horra hor
zergatik, hain handiak izanik ere arrainen eta ugaztunen ar-
teko aldeak, guztiek dituzten ia gene berak, eta berdin kroko-
diloek zein itsas txakur fraideek. Sare erregulatzaileen sortze-
-ahalmena sareok hierarkizatuak eta konbinagarriak izateari
zor zaio. Askotariko animalia-itxurak era daitezke, hainbat
mailatako alde nabarmenak sorraraziz beren artean, besterik
gabe eragiketa batzuk eginik gene erregulatzaileen sare zaba-
lean, halako edo halako geneak bere burua adieraziko duen
unea zehazten baitute geneok. Azken batean, organismoak be-
ren artean oso desberdinak izan arren, haien enbrioi-garapena
gobernatzen duten geneak kideko dira guztiak, eta horrek
ematen du bidea, hain zuzen, forma konplexuagotarantz ebo-
luzionatzeko. Espezie berri bakoitzak behar izan balu, ager-
tzeko, erregulazio-sare berriak eratzea, ez zen izango denbora
SAGUA, EULIA ETA GIZAKIA12
nahikorik paleontologiak deskribatzen duen eran gerta zedin
eboluzioa. Hain zuzen ere, eboluzio-brikolaje horrixe esker da
posible elementu erregulatzaileak oso garapen desberdineko
hainbat sistematan konbinatzea.
Badirudi, bada, era desberdinez antolaturiko modulu berdi-
nez osatuak direla bizidun guztiak. Mundu bizia elementu ko-
puru finitu baten konbinazio modukoa da, eta mekano erraldoi
baten itxura du, eboluzioak atergabe darabilen brikolajetik sor-
tua. Horratx zertan datzan biologiaren munduan azken urteotan
gertatu den erabateko ikuspegi-aldaketa.
Jende askok ez du ulertzen zergatik arduratzen diren iker-
tzaileak itxuraz interesik ez duten hainbat auziz. Zergatik ez
dieten kontu egiten zientzialariek arazo benetan garrantzizkoei,
hala nola bizitza, heriotza, sudurreko hotzeria edo ile-galtzea. Baina
ez da ikertzailerik ezer aurkitu gabe inolako osperik lortu due-
nik. Peter Medawar-en hitzetan2, posible denaren artetzat jotzen
badugu politika, halaber esan dezakegu soluzioren bat duenaren
artea dela ikerkuntza. Izan ere, heltzeko modukoen artean inte-
resgarrientzat jotzen dituzten arazoei ekiten diete zientzialariek;
zuzen nahiz oker egon horretan, ustez konponbidea aurki die-
zaieketen arazoei, alegia. Haien lanbidea ez baita, soilik, galdera-
-zaparradaren erdian nolabait eustea. Galderoi erantzuna aurkitzea
ere bada. Beste giza langintza askok bezala, oro har bizitzak
ATARIKOAK 13
2 The Art of the Soluble, Londres, Methuem and Co, 1967.
bezala, bi polo ditu zientziak bere bidearen mugarri: desiragarri
dena eta posible dena. Posible zer den kontuan hartu gabe,
amets hutsa da desiragarri den hori. Desiragarri zer den kon-
tuan hartu gabe, gogaikarri hutsa da posible den hori. Zaila da,
askotan, ametsaren eta utopiaren liluran ez erortzea. Esperi-
mentazioari esker, ordea, mugak jar dakizkioke irudimenari.
Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta
esperientziaren irizpena jasotzera, eraikitzen ari den mundu-
-irudikapen horretan ezinbestean dagoen amets parte hori estu
lotzeko. Izan litekeena eta den hori erkatuz egiten du zientziak
aurrera.
Auzi garrantzitsu bati heltzeko, hari ebazpen zentzuzko bat
aurkitzeko aukera izateko, material egokia behar du eskura bio-
logoak. Egin asmo den proiektuak eskatzen dituen saioetarako
beharrezkoa den materiala, alegia. Mendearen hasieran, ondore-
tasuna aztertu nahi izan zuenean, drosofila delako euliaz baliatu
zen Morgan karaktereen transmisioaren auzia ebazteko. Mendea-
ren erdi aldera, berriz, zera zen kontua: ondoretasunaren kimikaren
zer-nolakoa zehaztea, zelularen funtzio oinarrizkoak aztertzea.
Hartarako, bakterioetara jo behar izan zuten biologo molekula-
rrek, halako azterketetarako aukera ematen zuten bakarrak bai-
tziren. Geroago, ingeniaritza genetikoak gaitu gintuenean edo-
zein organismoren material genetikora iristeko, drosofila bilakatu
zen berriro ikertzaileen kutun.Aukera ematen zuen, estreinakoz,
enbrioiaren garapenaren eta organismoaren funtzio nagusien
oinarri genetikoak aztertzeko. Geroztik, ezustean egiaztaturik
egitura erregulatzaile berberek berdin irauten dutela eboluzio
guztian zehar, ikertzaileek aukera izan dute ugaztunak azter-
tzeko; sagua, kasurako. Hala, bada, aro hau bizitzea egokitu zaien
SAGUA, EULIA ETA GIZAKIA14
biologoak, nerau barne, beharturik egon dira materialez alda-
tzera, are behin baino gehiagotan.
Hirurogeiko urteen azken aldera, nabari-nabaria zen biolo-
giaren grabitate-zentroa mugitzekotan zela. Bakterioen eta biru-
sen azterketa, artean zer ikasia franko egonagatik arlo horretan,
poliki-poliki bigarren maila batera pasatzekotan zen. Betiko auzi
jakinei ekin eta ekin bertan goxo egin nahi ez zuenak, bada,
ausartu beharra zeukan, lehengo ikerketa eta material zaharrak
bertan behera utzi, eta aztergai berriei heltzeko, organismo ego-
kiak aukeraturik hartarako.
Ausardia aipatzea ez da gehiegikeria. Organismo bizi batekin,
den xumeenarekin ere, urte luzez egunean-egunean tratua izateak,
azkenerako, nolabaiteko familiartasuna sortzen du harekiko; bihotza
samurtzen edo zaigula, alegia, azkenean, harenganako. Kolibazilo ja-
kin batekiko hamabost urteko harreman luzean, ehunka mutanteak
banituen nik hantxe pilatuak. Mutante horietariko bakoitzak beste-
lakoturik zeuzkan zelula-funtzioetariko batzuk; esate baterako, bak-
terioaren bizitza eta ugalketarako ezinbesteko ziren funtzio asko.
Bertan behera utzi beharra material hark eskura jar ziezadakeen
guztia; idatzi gabeko errezetatxoen, organismo horrekiko lanaren
inguruko folklorearen ezaupideak ematen duen intimitate gisako
horri uko egin beharra; berriro hutsetik hasi beharra beste orga-
nismo ezezagun batekin, eta haren berezitasun guztiak ikasi beha-
rra… zinez, sakrifizio ez nolanahikoa zen hura niretzat une hartan.
Maite duzun norbait galtzea bezala ia. Baina, aldi berean, egitas-
moaren kitzika ere sentitzen nuen. Mundu ezezagun batean sartzea
zen. Bizitza berri bati ekitea. Gaztetzea…
ATARIKOAK 15
Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu he-
men hizpide. Ikusiko dugu, orobat, nola diharduten biologoek,
nola heltzen dioten ederrari eta egiari, ongiari eta gaizkiari.
Azken urteotan, hizlari ibilia naiz, Frantzian eta atzerrian, gai ho-
rien inguruan. Hitzaldiotarako bilduriko materialei esker idatzi
ahal izan dut liburu hau.
SAGUA, EULIA ETA GIZAKIA16