2
1.CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19) Cadizen, 1812ko martxoaren 19an onetsitako testu hau testu juridiko, publikoa eta politikoa da. Gorte Nagusiek egile giza duen testu honen helburua Aintzinako erregimena deuseztatzea eta liberanismoa ezartzea zen. Konstituzioaren 9 artikulu ageri dira gure testuan, horiek adierazten dute konstituzio hau Espainiako bi hemisferioetan ezarriko dela, hau da, Espainian eta kolonietan. Beste batzuk adierazten dute nolako botere banaketa egongo den : botere legegilea Gorteetan dago baina erregea esku-sartzeko ahalmena badu, nahiz eta bera botere betearazlea izan. Botere judiziala epaitegien eskuetan dago. Beste artikulu bat esaten du Espainiaren erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra del eta bestelako erlijioak debekatuta daudela. Beste artikuluetan eskubideen adierazpena egiten da baina baita ere zergak ordaintzeko beharra azpimarratzen da. Napoleonek Espainiako arazo politikoak aprobetxatuz, lortu zuen Karlos IV eta Fernando VII abdikazioak eta tronua utzi zion bere anaiari, Jose I. Jose I liberala zen eta neurri batzuk hartu ziren sistema liberal bat Espainian ezartzeko. Herritarrek ez zuten berririk gertatutakoaz eta haientzako zegoen botere hutsune hori betetzeko (Napoleonen kontrako jarrera kopurua handitu eta zabaldu zenez ez zuten onartzen Josef I errege giza) Juntak sortu ziren, probintzia bakoitzean bat eta Junta Gorena. Horrela hasi zen independentzia gerra, Napoleonek egoera ikusita Espainia konkistatu nahi izan zuenean. Gerra gertatzen zen bitartean Juntak desegin ziren gerra zuzentzeko gai izan ez zirelako eta Gorteak eratzeko deialdia egin zen , behin bilduta bost kideetako erregeordetza osatu zen. Gorteak biltzeko zailtasunak egon ziren (itsasontzi gutxi zeudenez kolonietako kideek ekartzeak oso zaila zen eta ordezkariak izendatu ziren), gainera gerra zela eta mugituz joan ziren Cadizen britainiako armadako babesa lortu arte. 1810eko irailean Gorteak ireki ziren ganbera bakar batean eta nahiz eta talde heterogeneoa izan denok adoz zeuden Karlos IV erregealdia oso txarra izan zela eta absolutismoaren aurka egin zuten eta Konstituzioa eratzeko

1. Cadizko Konstituzioa.m

  • Upload
    enara

  • View
    228

  • Download
    10

Embed Size (px)

DESCRIPTION

nmn

Citation preview

1.CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)Cadizen, 1812ko martxoaren 19an onetsitako testu hau testu juridiko, publikoa eta politikoa da. Gorte Nagusiek egile giza duen testu honen helburua Aintzinako erregimena deuseztatzea eta liberanismoa ezartzea zen.Konstituzioaren 9 artikulu ageri dira gure testuan, horiek adierazten dute konstituzio hau Espainiako bi hemisferioetan ezarriko dela, hau da, Espainian eta kolonietan. Beste batzuk adierazten dute nolako botere banaketa egongo den : botere legegilea Gorteetan dago baina erregea esku-sartzeko ahalmena badu, nahiz eta bera botere betearazlea izan. Botere judiziala epaitegien eskuetan dago. Beste artikulu bat esaten du Espainiaren erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra del eta bestelako erlijioak debekatuta daudela. Beste artikuluetan eskubideen adierazpena egiten da baina baita ere zergak ordaintzeko beharra azpimarratzen da.Napoleonek Espainiako arazo politikoak aprobetxatuz, lortu zuen Karlos IV eta Fernando VII abdikazioak eta tronua utzi zion bere anaiari, Jose I. Jose I liberala zen eta neurri batzuk hartu ziren sistema liberal bat Espainian ezartzeko. Herritarrek ez zuten berririk gertatutakoaz eta haientzako zegoen botere hutsune hori betetzeko (Napoleonen kontrako jarrera kopurua handitu eta zabaldu zenez ez zuten onartzen Josef I errege giza) Juntak sortu ziren, probintzia bakoitzean bat eta Junta Gorena. Horrela hasi zen independentzia gerra, Napoleonek egoera ikusita Espainia konkistatu nahi izan zuenean. Gerra gertatzen zen bitartean Juntak desegin ziren gerra zuzentzeko gai izan ez zirelako eta Gorteak eratzeko deialdia egin zen , behin bilduta bost kideetako erregeordetza osatu zen. Gorteak biltzeko zailtasunak egon ziren (itsasontzi gutxi zeudenez kolonietako kideek ekartzeak oso zaila zen eta ordezkariak izendatu ziren), gainera gerra zela eta mugituz joan ziren Cadizen britainiako armadako babesa lortu arte. 1810eko irailean Gorteak ireki ziren ganbera bakar batean eta nahiz eta talde heterogeneoa izan denok adoz zeuden Karlos IV erregealdia oso txarra izan zela eta absolutismoaren aurka egin zuten eta Konstituzioa eratzeko ardura hartu zuten. Bilkurak 1811ko martxoan hasi ziren eta 1812ko martxoaren 19an onetsi zen. Konstituzio hau (La Pepa goitizena jaso zuena) oso luzea zen, 384 artikulu eta horiek zehazteko eztabaidak handiak egon ziren liberalen eta absolutisten artean, horregatik izan zen prozesu ain luzea. Konstituzioan hiritarren eskubideen adierazpena egin zen (pentsamendu- eta adierazpen-eskubideak) bai penintsulan bai kolonietan ezarriko zirenak. Baita era monarkia sistema politiko mota ezartzen da baina gure testuan agertzen diren botere banaketekin. Zergak eta Ogasuna erreformatu ziren, Milizia Nazionala sortu zen eta estatuaren konfesionaltasun katolikoa adierazi zen. Dekretu multzo batzuk onetsi ziren aintzinako erregimena ezabatzeko eta liberalismoa ezartzeko adibidez eskumenezko jaurerriak ezabatu ziren eta lurralde-jaurerriak bereizi ziren, horrekin nekazaritza erreforma bat egin zen jaunen erregimenarekin amaitzeko, nahiz eta lurrak jaunen eskuan gelditu, baita maiorazgoarekin amaitu zen eta herri-lurrak desamortizatu ziren. Inkisizioa ezabatu zen eta elizari eskaini zioten zentzura ahalmena. Lanerako askatasuna adierazi zen eta gremioak deuseztatu ziren.

Testuaren ondoren, Fernando VII.a iritsi zenez ez zen aurrerapen hauek martxan jartzeko aukerarik izan, izan ere, absolutismoaren berrezarkuntza etorri zen Pertsiarren manifestuarekin. Testu hau idatzi zenetik, liberalak eta absolutistak banatu egin ziren, eta Espainiako historia politikoa bi talde horien arteko gatazka bat bezala laburbildu daiteke. HIZTEGIA:Fernando VII: Borboiko dinastiakoa errege absolutista izan zen 1814tik 1833ra. Karlos IV-ren semea.Napoleon Bonaparte: iraultza Frantzesaren burua. Santa Elenan hil zen erbesteratua pozoituta.