12
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 1. MAILA 2010eko lehen deialdia Azterketa idatzia A EREDUA Deiturak: _________________________________________________________ Izena: ____________________________ NA: ___________________________ ************************************************************* Azterketa idatziak bi zati izango ditu Irakurmena Idazmena Eta 95 minutu izango dituzu osorik egiteko. ARIKETA Puntuazioa gutxienez Puntuazioa gehienez Proposaturiko denbora Irakurmena 10 20 puntu 35 min inguru Idazmena 15 30 puntu 60 min inguru Azterketa idatzia Irakurmena eta idazmena 25 50 puntu 95 min

1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

  • Upload
    others

  • View
    16

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

1. MAILA

2010eko lehen deialdia

AAzztteerrkkeettaa iiddaattzziiaa

AAAAAAAA

EEEEEEEERRRRRRRREEEEEEEEDDDDDDDDUUUUUUUUAAAAAAAA

Deiturak: _________________________________________________________

Izena: ____________________________ NA: ___________________________

*************************************************************

Azterketa idatziak bi zati izango ditu Irakurmena

Idazmena

Eta 95 minutu izango dituzu osorik egiteko.

ARIKETA Puntuazioa gutxienez

Puntuazioa gehienez

Proposaturiko denbora

Irakurmena 10 20 puntu 35 min inguru

Idazmena 15 30 puntu 60 min inguru Azterketa idatzia

Irakurmena eta idazmena 25 50 puntu 95 min

Page 2: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-2-

IRAKURMENA

1. TESTUA Leire Narbaizak Sustatu.com webgunean idatzitako artikulu bat eta artikuluari egindako erantzun bat irakurriko dituzu.

Egitekoa Irakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan.

Arrosa ala urdina

Inoiz ez zaizue pasatu, jaio berrientzako arropa erostera joan eta ea neska ala mutila den galdetzea? Niri bai. Oparitxo bat egitera lehenengoz joan nintzenean galdera hori egin zidaten. Erakusleihoan txanodun toallatxo batzuk zeuden, hiru koloretan: arrosa, urdina eta zuria. Dendara sartu eta zast!, galdera madarikatua! Niri gehien arrosa gustatu eta horrela esan nion: "mutikoa da, baina arrosa nahi dut". Eta haren erantzuna: “mutila bada, urdina erosi toailatxoa, mesedez!” Eta zuria erosteko zer esan behar nion, hermafrodita zela?

Zergatik galdera hau? Nik ez diot zentzurik ikusten. Baina gero kontatu zidaten hainbat familiak ez diola mutikoari inoiz arropa arrosarik jarriko, eta alderantziz.

© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2010-01-07 ¦ 08:

Esan zidatenez, gaur eguneko kontu bat da hau, nire adineko bikoteen artean ere gertatzen dena; eta gazteagoek ere egiten dute, antza denez.

Esango nuke, duela hamarkada batzuk, fenomeno hau ez zela hainbeste gertatzen; izan ere, ekografiarik ez zegoen, eta sorpresa izaten zen umearen sexua. Hortaz, arropatxo asko zuria zen, edo hiru koloreak batera zituena: arrosa, urdina eta zuria.

Jende askok izugarrizko garrantzia ematen dio mutikoa urdinez janzteari! Zergatik? Ez daukat erantzunik, baina horrela dela esango nuke. Antza denez, neskak urdinez janztea "baimenduago" dago; mutilak, ostera, ez. Badirudi mutikoari arrosa koloreak etorkizunean eragingo diola eta ez dela inoiz gizonduko, emakume ahul eta negarti bihurtuko dela. Katastrofea!! Eta neskatilen artean zer esan nahi du horrek? Arrosa kolorea edozein lekutan, mundu arrosa, arropak, motxilak, jostailuak...mundu arrosa zoro bat, printzesaz eta Disneyz betea.

Zuetako askok pentsatuko du artikulu hau sekulako tontakeria dela. Eta hala izango litzateke, banaketa hau koloreetan geldituko balitz. Baina ez, hori hasiera baino ez da. Jostailuekin jarraitzen du: panpinak neskentzat, automobilak mutilentzat. Gero dekorazioarekin jarraitzen du eta abar… Horrela berdintasuna ezinezkoa da!

Erantzunak

#1. Re: Arrosa ala urdina Ana Morales ¦ 2010-01-07 ¦ 14:18

Leire, guztiz bat nator zurekin, eta ze poza ematen didan honetaz jende gehiago kezkatuta dagoela

ikusteak. Pentsa, niri honako gauza absurdu hau ere gertatu zitzaidan: joan nintzen iloba batentzat oparia

erostera eta Harry Potterren liburu bat aukeratu nuen. Eman nion dendariari, eta paperean biltzerakoan

galdetu zidan ea neska ala mutila zen paper mota hautatzeko. Nik esan nion berdin zela eta berak, temati,

ekin eta ekin, ea neska ala mutila zen. Nik, tematiago, uko egin nion erantzuteari,esan nion ume bat zela

eta kitto! Ba, oso modu txarrean eta edozelan bildu zidan, haserre bizian.

Page 3: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-3-

Aukera ezazu erantzun egokia eta idatzi erantzuna beheko laukietan, adibidean egiten den bezala:

0. Zeri buruz hitz egiten du artikuluak?

a) Jaioberriei oparitzen zaizkien arropei buruz.

b) Jaiotza-tasan izan diren aldaketez.

c) Jaio berri diren bi umeri buruz.

1. Zer gertatu zitzaion protagonistari dendara sartzean?

a) Umearen sexuaz galdetu ziotela.

b) Ez zegoela bere gustuko toallarik.

c) Arrosa koloreko toallatxoa erostea gomendatu ziotela.

2. Zentzurik du arrosa eta urdinaren artean ezberdintzeak?

a) Idazlearen ustez, bai, eta arrazoi bila hasten da.

b) Familia batzuek umea janzteko oso kontuan hartzen dute kolorea.

c) Idazleak ez dio zentzurik aurkitzen hasieran, baina gero bai.

3. Zergatik ez zen lehen fenomeno hori hainbeste gertatzen?

a) Lehen ez zegoelako sexua jakiterik.

b) Lehen garrantzirik ez zietelako ematen koloreei.

c) Gutxiago gastatzen zelako haurren jantzietan.

4. Neskekin eta mutilekin berdin jokatzen da?

a) Nesken kasuan aukera bat baino gehiago errazago onartzen da.

b) Debeku gogorragoa dute mutilek arrosarekin.

c) Bakoitzari berea onartzen zaio eta ez bestearena.

5. Noiz hasi eta noiz bukatzen da arrosa eta urdinaren arteko borroka hau?

a) Hasi, umea jaiotzen denean; bukatu, berriz, lehenengo arropak erosten direnean.

b) Hasi, umea jaiotzen denean; bukatu, berriz, idazlearen iritziz, ez da bukatzen.

c) Hasi, umea jaiotzen denean; bukatu, berriz, jostailuak uzten dituztenean.

6. Artikulua tontakeria bat da idazlearen ustez?

a) Batzuek horrela pentsatuko dute, baina, idazleak ez daki.

b) Bai, eta gainera sekulakoa, idazlearen ustez.

c) Hor amaituko balitz agian bai, baina ez da hala gertatzen.

7. Zer erantzun dio Ana Moralesek Leireri bere artikuluan?

a) Leirerekin bat dator eta beste adibide muturrekoagoa jartzen dio.

b) Berak ez duela inoiz antzeko esperientziarik izan esaten du.

c) Bere kasuan amore eman zuela eta dendariak esandakoa onartu zuela.

0.- a 1.- 2.- 3.- 4.- 5. 6. 7.

Page 4: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-4-

2. TESTUA Osakidetzak bidalitako gutuna irakurriko duzu.

Egitekoa Testuaren informazioaz baliatuta, erantzun galderei.

KALE NAGUSIA,12

Gipuzkoako eskualdea

20009DONOSTIA

Jaun/andre estimatu hori:

Osakidetzak Lehen Mailako Atentzioko zerbitzuak hobetzeko aurrera daraman planak familiako medikuen kopurua arian-arian gehitzea aurreikusten du Osasun

Zentroetan.

Zu eta zure familia atenditzen edo artatzen zaituzten osasun-zentrora 5 mediku

berri etorriko dira, lehendik zeuden langileei gehituko zaizkienak.

Profesional berri horiei esker, mediku bakoitzak hartzen dituen pertsonen kopurua gutxitu egingo da, eta horrek esan nahi du denbora gehiago izango dela

kontsulta bakoitzerako. Zenbat eta profesional gehiago, atentzio handiagoa eta zerbitzu hobea.

Plan hau zehazteko, zure osasun-zentroko medikuek atenditutako pertsonen kupoak berriro banatu dira. Banaketa hori zoriz egin da eta honako irizpidea mantendu

da: familia-unitate bera mediku berak hartuko du.

Birbanaketa horren ondorioz, 2010eko martxoaren 17tik aurrera zure mediku berria Ana Garcia izango da, eta 13:00etatik 20:00etara hartuko zaitu.

Badakigu aldaketa horrek eragozpenen bat ekar dezakeela, batez ere oraingo medikuarekin duzun konfiantzazko harremanagatik. Hala ere, berriro esango dizugu ekimen horren azken helburua asistentzia-kalitatea hobetzea dela.

Zure ulermena eta lankidetza eskertuz, adeitasunez agurtzen zaitu.

2010eko martxoaren 11

Izp: Gorka Gonzalez

Eskualdeko gerentea

Page 5: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-5-

Galderak:

1. Zein arlotakoa da gutuna bidaltzen duen erakundea?

a. Lan eta gizarte arlokoa. b. Kultur arlokoa. c. Osasun arlokoa.

2. Nork idatzi du gutuna?

a. Osasun-zentroetako arduradun batek. b. Osasun-zentroetako medikuen ordezkari batek. c. Osasun-zentroetako familia medikuen idazkariak.

3. Zer gertatu da osasun-zentroetan? a. Lehengo familia-medikuak lanean hasi dira berriz. b. Familia-mediku gehiago jarri ditu Osakidetzak. c. Familia-mediku berriak etorri dira zaharrak ordezkatzeko.

4. Zer lortu nahi du Osakidetzak?

a. Mediku bakoitzaren pertsona-kopurua handitzea. b. Mediku bakoitzaren pertsona-kopurua jaistea. c. Familiako kideak medikuen artean banatzea.

5. Zer egin dute gaixoen banaketarekin? a. Gaixoak zozketan banatu dira. b. Gaixoek aukeratuko dituzte medikuak. c. Medikuek aukeratuko dituzte gaixoak.

6. Zer gertatu zaio gutuna jaso duenari?

a. Mediku berria eman diote aukeran. b. Mediku berria jarri diote. c. Mediku zaharraren eta berriaren artean aukeratu behar du.

7. Zertarako bidali diote gutuna?

a. Bere datu pertsonalak eskatzeko. b. Hobekuntzarik proposatu nahi duen galdetzeko. c. Egoera berri bat aurkezteko.

8. Nork ikus dezake alderdi txarrik erabakian?

a. Orain arte gustura zegoenak. b. Orain arte gustura ez zegoenak. c. Denentzat da erabaki ona.

Aukera ezazu erantzun egokia eta jar ezazu dagokion letra ondoko laukietan:

1.-

2.-

3.-

4.-

5.-

6.-

7.-

8.-

Page 6: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-6-

3. TESTUA Eider Lezameta andreak http//behinbatean.blogspot.com web gunean idatzitako ipuina irakurriko duzu.

Egitekoa Irakur ezazu hurrengo ipuina, eta lotu kendutako esaldiak testuko hutsuneekin. Idatzi esaldien letrak laukietan, adibidean egiten den bezala.

Izarrak

eta

Liraili printzesa

***

Antzina, (0) . Garai hartan ez zegoen ez ilargirik, ez eta izarrik ere. Zeruak lurra ukitzen zuen ia-ia, eta hodeiak, zer esanik ez, eskura zeuden.

Haurrak ondo baino hobeto ibiltzen ziren. Oso txikiak zirenez, ez zuten zerua buruaz jotzen eta egun osoa ematen zuten hodeiez egindako bolak elkarri jaurtitzen, elurrezko bolak balira bezala. Nagusiek, ordea, makurturik ibili behar izaten zuten beti, (1) . Zerua hain hurbil, hain behean egoteak makina bat buruhauste eragiten zien nagusiei. Gauean neka-neka eginda egoten ziren, egun osoan makurturik ibili ondoren. Gainera, gauak ilunak eta tristeak ziren, (2) .

Urruneko herrialde batean printzesa eder bat bizi zen. Izena ere oso polita zuen: Liraili (Liraili-k “egunsentia” esan nahi omen zuen haien hizkuntzan). Arratsalde gozo batean Liraili jauregiko lorategian zegoen josten. Soinean zeramatzan bitxiak oso astunak zirenez, buruko diadema, belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepoko luzea kendu eta (3) .

“Orain askoz hobeto nago”, pentsatu zuen Liralik zama hura arinduta.

Dena den, bazuen beste kezka bat, beste buruhauste bat: josteari utzi eta burua altxatzen zuen bakoitzean, zeru-sabaiarekin kolpe ederra hartzen zuen. Horregatik bere nebari laguntza eskatzea erabaki zuen.

Neba Malakas izena zuen (Malakas hitzak, “sendoa” esan nahi omen zuen). Izan ere, herrialde hartako gizonik indartsuena bera zen. Lirailik hau esan zion Malakasi:

– “Malakas, bada garaia zure indarra jendearen onerako erabil dezazun, jendeari laguntzeko”.

– “Zer nahi duzu egitea, Liraili?”. – “Jaso ezazu zerua gorago; (4) ”.

Malakas zeruari bultzaka hasi zen. Beno, bultzada bakarra egin zion, itzelezkoa. Zeruak gorako bidea hartu zuen eta ez zen berehala gelditu: egunak joan, egunak etorri, zerua urrunduz joan zen.

Baina zer ahaztuko, eta Lirailri bitxiak hodeietatik hartzea ahaztu! Ooooh! Lastima! Ordutik aurrera bere buruko diadema zeruan zintzilik dago, eta guk “Ilargia” deitzen diogu. Baina bitxi gehiago ere ahaztu zuen: belarritakoak, eraztunak eta diamantezko lepokoa. (5) .

http//behinbatean.blogspot.com

Page 7: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-7-

Lotu kendutako esaldiak testuko hutsuneekin, adibidean bezala. Hiru esaldi soberan daude.

a) Gauzak ez ziren gaur bezalakoak

b) bi hodeiren artean eskegi zituen

c) ilargirik eta izarrik ez zegoelako

d) han goian daude guztiak: izarrak

e) horrela ez dugu zerupean makurturik ibili beharko

f) dena ilunagoa iruditu zitzaion

g) oso nekatuta ibiltzen zirelako beti

h) politagoa izango litzateke beherago egongo balitz

i) zeruarekin kolperik ez hartzeko

Idatzi dagokion letra ondoko laukietan:

0. Adibidea: 0 = a

Hutsuneak 0 1 2 3 4 5

Testu zatiak a

Page 8: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-8-

IDAZMENA

Egitekoa

Jarraian, idazteko proposatzen zaizkizun bi gaietako bat aukeratu behar duzu (kontuan hartu zer eskatzen den).

Oharrak: - Garbi idatzi eta saiatu letra argia egiten. - Gogoratu gutxieneko hitz kopurua bete behar duzula. Gutxienez, 140 hitz idatzi

behar dituzu. - Idazlana zuzentzean arlo hauek hartuko dira kontuan:

eskatutakoari erantzun diozun testu egokia osatu duzun euskara egokia, zuzena eta aberatsa erabili duzun

- Idazteko boligrafoa erabili (zirriborroetarako arkatza erabil dezakezu).

Zirriborroetarako orria (orri hau ez da zuzenduko)

Page 9: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-9-

Aukeran dituzun bi gai hauetatik bat egin behar duzu.

1. gaia

Aurten trenez!

Trenaren erabilera sustatzeko, Europako tren-konpainia nagusiek lehiaketa bat antolatu dute: “Aurten trenez!” Lehiaketan parte hartzeko, bidaia bat antolatu behar duzu. Baldintza bakarra bidaian trena erabiltzea da. Eginkizuna: Egin ezazu lehiaketan parte hartzeko idazlana, aurten egin nahi duzun bidaia kontatuz. Horretarako, nahi baduzu, ondoko puntuak erabil ditzakezu:

● nora, noiz eta norekin joango zaren ● zein leku ikusi nahi dituzun ● zein diren trenaren abantailak

2.gaia

Ilobak mugikorra nahi du

Zure ilobak 10 urte beteko ditu laster. Berak telefono mugikorra eskatu dizu, baina zuk ez dakizu adin horretarako egokia den.

Eginkizuna: Idatz iezaiozu mezu bat lagun bati, zure egoera azaldu eta oparia aukeratzen laguntzeko. Horretarako, nahi baduzu, ondoko puntuak erabil ditzakezu:

● kontatu ilobarekin izandako elkarrizketa ● azaldu zer arrisku edo abantaila ikusten dizkiozun opariari ● eskatu aholkua

Page 10: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-10-

GAIA:

______________________________________________________________________________________________

5 _____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

10 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

15 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

20 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

25 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

Page 11: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-11-

30 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

35 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

40 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

45 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

50 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

55 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

60 ____________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

Page 12: 1 M 1 A erdua - euskara.euskadi.eus fileIrakurri testuak eta, esaten dena kontuan izanda, aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzuna beheko laukietan. Arrosa ala urdina Inoiz ez zaizue

-12-

LEHEN MAILAKO AZTERKETA

ZATIAK ETA PUNTUAZIOA

Irakurmena gutxienez 10 20 puntu 35 min inguru Proba idatzia

50

Gainditzeko 25 Idazmena gutxienez 15 30 puntu 60 min inguru

Entzumena gutxienez 10 20 puntu 25 min inguru Ahozko proba

50

Gainditzeko 25 Mintzamena gutxienez 15 30 puntu 10 min inguru

GUZTIRA gutxienez 50 100 puntu

Agiria eskuratzeko gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzu, 25 proba bakoitzean. Agiria eskuratzeko, berriz, ezinbestekoa da bi probetan (idatzian eta ahozkoan) gai izatea. Emaitza bakarra emango da: GAI/EZ GAI.

Hauek dira idazmena zuzentzeko irizpideak: IKUSPEGI OROKORRA. Eginkizuna betetzea, erraz ulertzea lehenbiziko irakurketan. Koherentea izatea eta hari logiko bati jarraitzea. BALIABIDE LINGUISTIKOAK (ABERASTASUNA). Testu motari dagokion egitura. Erregistroa. Lexikoaren aberastasuna. Egitura aberatsak. Antolatzaileak, lokailuak, kohesio-formak. ZUZENTASUNA. Mailari dagozkion egitura morfosintaktikoen, lexikoaren, puntuazioaren eta ortografiaren erabilera zuzena.