4
MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016 1. MARRAZKETAREN HISTORIA. Gizakiak beti izan du besteekin komunikatzeko beharrizana. Komunikazio hori bideratzeko modu asko daude, baina bi dira batez ere: idazkera eta grafismoa. Grafismoa esaten diogu ikusiz jasotzen den edozein adierazpeni, erreala zein sinbolikoa izan. Zein da lehenagokoa? Zaila da zehazten, baina ziur dakiguna zera da: ezagutzen ditugun lehenengo adierazpenak, labar-pinturak, grafismoari dagozkiola. Teknika eta ez dabiltza hainbeste baliabide (puntzoia, ikatza, arkatza, etab.) eta hainbeste euskarri (harria, buztina, papiroa, papera, etab.) erabiltzen diren fenomeno grafiko honetatik urrun. EKAIN-eko Pottokak. Antzinako adibideak ditugu, Gudea errege Sumeriarren estatuan landuta agertzen den araikuntzaren marrazkia esaterako. Arkitektoa izena duen estatua hori Kristo aurreko 2.450. Urtekoa da.Parisko Louvre museoan dago.

1. MARRAZKETAREN HISTORIA....MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016 Polhem. Alfabetoa Laburbilduz, adierazpen teknikoak, bai eskuz egindakoak (bozetoa), bai tresnen edo ordenadorearen bidez

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016

    1. MARRAZKETAREN HISTORIA.

    Gizakiak beti izan du besteekin komunikatzeko beharrizana. Komunikazio

    hori bideratzeko modu asko daude, baina bi dira batez ere: idazkera eta grafismoa.

    Grafismoa esaten diogu ikusiz jasotzen den edozein adierazpeni, erreala zein

    sinbolikoa izan.

    Zein da lehenagokoa? Zaila da zehazten, baina ziur dakiguna zera da:

    ezagutzen ditugun lehenengo adierazpenak, labar-pinturak, grafismoari dagozkiola.

    Teknika eta ez dabiltza hainbeste baliabide (puntzoia, ikatza, arkatza, etab.)

    eta hainbeste euskarri (harria, buztina, papiroa, papera, etab.) erabiltzen diren

    fenomeno grafiko honetatik urrun.

    EKAIN-eko Pottokak.

    Antzinako adibideak ditugu, Gudea errege Sumeriarren estatuan landuta

    agertzen den araikuntzaren marrazkia esaterako. Arkitektoa izena duen estatua

    hori Kristo aurreko 2.450. Urtekoa da.Parisko Louvre museoan dago.

  • MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016

    Geroagoko mendeetan ugaritu egin ziren adierazpen horiek; XIII. Mendean,

    esaterako. Villard de Honnercourt arkitektoaren koadernoa dugu; nahiko sinplea

    da baina badu indarra adierazpenean.

    Baina adierazpen teknikoen heldutasuna Errenazimenduan heldu zen, XV.

    eta XVI. mendeetan. Brunelleschi arkitektoaren lanei, Leonardo Da Vinci

    marrazkiei, Toccola, Francesco de Giorgio, Agostino Ramelli, Juanelo Turriano,

    Francisco Lobato, Jeronimo de Ayaz eta beste askoren lanei esker.

    Brunelleschi.

  • MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016

    Leonardo Da Vinci.

    Geroago, XVIII. Mendean, Gaspar Mongueren lanek bultzada izugarria

    eman zioten adierazpen teknikoei eta gaur ditugun antzekoak egiten hasi ziren.

    Horrela sortu ziren Watt-en lanak eta bere lurrin makina edo Polhem-en

    mekanismoaren alfabetoa, XIX. Mendearen amaieran egindakoak Industri Iraultza

    bete.betean zegoela.

    Lurrin

    Lurrin makina, Watt. 1766-1769

    Gaspar Mongue (Proiekzioak)

  • MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016

    Polhem. Alfabetoa

    Laburbilduz, adierazpen teknikoak, bai eskuz egindakoak (bozetoa), bai

    tresnen edo ordenadorearen bidez egindakoak, behar-beharrezkoak dira gizartea

    garatzeko eta mundu osoko teknikoek elkar ulertzekoo.Izan ere, adierazpen

    teknikoa hizkera unibertsala da izatez.

    Eta amaitzeko, Leonardo da Vinciren biografoa ozandako Giorgio Vasari (

    1511-1574) arkirektoaren definizio polit bat emango dugu: “Marrazkia

    pentsatzen ari garena ikusmenezko adierazpen bitartez ematea besterik ez

    da”.