6
1. SARRERA Unitate hau adierazpen grafikoa ikasteko diseinatu da; izan ere, DBHko 2. mailako curriculumaren bloke nagusietako bat da. DBHko 1. mailan, ikasleek marrazketa teknikoko kontzeptu batzuk landu dituzte, besteak beste trazatua, bozetoa, krokisa, eskalak nola erabili eta altxaeraren, oinplanoaren eta profilaren bistak. Kontzeptu hauek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Mailako unitate honetan birpasatuko dira, eta beste kontzeptu konplexuago batzuetara zabalduko dira, bai eta beste erabilera batzuetara ere, egoera errealetan. Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako “Adierazpen grafikoa” unitatearen helburu nagusia ikasleek lexiko teknikoagoa eta espezifikoagoa eskuratzea da, teknologiak esku hartzen duen ingurune, egoera eta prozesuetan, memoria eta proiektuetan arazoak ebazteko prozesuak dokumentatzeko gai izan daitezen, adierazpen grafikoaren bidez. Azkenik, helburua da, proiektu horiek diseinatzeko, tresna ofimatikoak erabiltzen gaitasun digitala eskuratzea. 2. HELBURUAK Proiektu teknologikoak adieraztea grafiko eta marrazkien bidez, eta, horretarako, informazioa argitu eta egituratuko duten kodeak erabiltzea. Adierazpen grafikoa egiteko askotariko moduak erabiltzea, eta, proiektuaren beharrak kontuan hartuta, egokiena aukeratzea. Hainbat sistematan adierazitako objektu teknologikoak interpretatzea. Linea eta koten erabilera normalizatua ezagutzea, proiektu teknologikoen diseinuan eta problemen ebazpenean aplikatzeko. Marrazketa teknikoaren garrantzia baloratzea, teknologiaren arloan adierazpide eta komunikatzeko bide moduan. 3. EDUKIAK KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK Sistema diedrikoa: altxaera, oinplanoa eta objektu baten profila. Objektuen bista eta perspektibak marraztea. Esperientzia grafikoa teknologiaren arloan komunikatzeko modutzat baloratzea. Cavalieri-perspektiba eta perspektiba isometrikoa, esku hutsez eta paper marratuaz. Objektuen bistak eta perspektibak interpretatzea. Talde lanean erantzukizuna izan eta lankidetzan jardutea. Kotak eta normalizazio teknikoa Marrazkiak eskalan egitea. Adierazpen grafikoa egiteko moduen gaineko interesa izatea. Marrazkiaren eta errealitatearen arteko proportzionaltasuna. Figurak proportzioan eraldatzea. Marrazki teknologikoak interpretatzeko interesa izatea. Eskalak Segmentu, zirkunferentzia eta arkuen akotazioa egitea irudi Laborategiko tresnak egoki erabiltzea eta segurtasun-

1. SARRERA - agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/23062016/5b/es-eu_2014011433_2321303/... · Akotazioa eta elementuak - ariketak Akotazio-arauak - animazioa /ariketak

  • Upload
    others

  • View
    80

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

1. SARRERA

Unitate hau adierazpen grafikoa ikasteko diseinatu da; izan ere, DBHko 2. mailako curriculumaren bloke

nagusietako bat da. DBHko 1. mailan, ikasleek marrazketa teknikoko kontzeptu batzuk landu dituzte,

besteak beste trazatua, bozetoa, krokisa, eskalak nola erabili eta altxaeraren, oinplanoaren eta

profilaren bistak. Kontzeptu hauek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Mailako unitate honetan

birpasatuko dira, eta beste kontzeptu konplexuago batzuetara zabalduko dira, bai eta beste erabilera

batzuetara ere, egoera errealetan.

Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako “Adierazpen grafikoa” unitatearen helburu nagusia ikasleek

lexiko teknikoagoa eta espezifikoagoa eskuratzea da, teknologiak esku hartzen duen ingurune, egoera

eta prozesuetan, memoria eta proiektuetan arazoak ebazteko prozesuak dokumentatzeko gai izan

daitezen, adierazpen grafikoaren bidez. Azkenik, helburua da, proiektu horiek diseinatzeko, tresna

ofimatikoak erabiltzen gaitasun digitala eskuratzea.

2. HELBURUAK

Proiektu teknologikoak adieraztea grafiko eta marrazkien bidez, eta, horretarako, informazioa argitu

eta egituratuko duten kodeak erabiltzea.

Adierazpen grafikoa egiteko askotariko moduak erabiltzea, eta, proiektuaren beharrak kontuan

hartuta, egokiena aukeratzea.

Hainbat sistematan adierazitako objektu teknologikoak interpretatzea.

Linea eta koten erabilera normalizatua ezagutzea, proiektu teknologikoen diseinuan eta problemen

ebazpenean aplikatzeko.

Marrazketa teknikoaren garrantzia baloratzea, teknologiaren arloan adierazpide eta komunikatzeko

bide moduan.

3. EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK

Sistema diedrikoa: altxaera, oinplanoa eta objektu baten profila.

Objektuen bista eta perspektibak marraztea.

Esperientzia grafikoa teknologiaren arloan komunikatzeko modutzat baloratzea.

Cavalieri-perspektiba eta perspektiba isometrikoa, esku hutsez eta paper marratuaz.

Objektuen bistak eta perspektibak interpretatzea.

Talde lanean erantzukizuna izan eta lankidetzan jardutea.

Kotak eta normalizazio teknikoa Marrazkiak eskalan egitea. Adierazpen grafikoa egiteko moduen gaineko interesa izatea.

Marrazkiaren eta errealitatearen arteko proportzionaltasuna.

Figurak proportzioan eraldatzea. Marrazki teknologikoak interpretatzeko interesa izatea.

Eskalak Segmentu, zirkunferentzia eta arkuen akotazioa egitea irudi

Laborategiko tresnak egoki erabiltzea eta segurtasun-

lauetan. arauak betetzea.

Antzekotasun-arrazoia. Hiru dimentsio irudietan akotazioak egitea.

Neurtzeko tresnak: erregela graduatua, zurgin-metroa, zinta metrikoa.

Eskala-aldaketak kalkulatzea.

Zehaztasunez neurtzeko tresnak: kalibrea eta mikrometroa

Objetuak hainbat tresnaren bidez neurtzea.

4. SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA

Jarraian, sekuentzia didaktikoa antolatuko dugu denbora kontuan hartuta. Dena dela, irakasleak

baliabideen taula du eskuragarri, baliabideak bere irizpideen arabera hautatzeko eta askatasunez

erabiltzeko irakasgaiaren didaktikan.

UNITATEA SEKUENTZIA BALIABIDEAK DENBORA

AD

IER

AZP

EN G

RA

FIK

OA

1. Zer ikasiko

dugu?

Sarrera – Nola dabiltza?

Kontzeptu-mapa

Ikertu - Webquest 2 ordu

2. Ikasi eta

esperimentatu

ADIERAZPEN SISTEMAK

Sistema diedrikoa – animazioa /ariketak

Cavalieri perspektiba – ariketak / hausnartu

Perspektiba isometrikoa – simulagailua / ariketak /

Sketch Up

3 ordu

ADIERAZPEN ARAUAK

Akotazioa eta elementuak - ariketak

Akotazio-arauak - animazioa /ariketak /Sketch Up

Eskalak - animazioa / ariketak

2 ordu

NEURKETA TRESNAK

Animazioa / hausnartu /ariketak 2 ordu

4. Ekin lanari! Proiektua blogean argitaratzea 4 ordu

5. Bete diren

helburuak

Antolatu ideiak

Autoebaluazioa

Laguntzarako ariketak 1 ordu

14 ordu

5. METODOLOGIA

NOLA DABILTZA?

Unitatea hasteko, ideia orokorrak ematen dira gaia aurkezteko eta ahalegina egiten da ikasleek

landuko dituzten edukiak lehenago ikasitakoarekin lotzeko. Garrantzi handikoa da ikasleei

erakustea nola dagoen lotuta ikasten ari direna beren inguru hurbilarekin eta zertarako balio

dien eguneroko bizimoduan.

Ikasleei galdera batzuk proposatzen zaizkie hausnartzeko eta ikaskideekin komentatzeko.

Gero, ikasleek klaseko blogean konklusioak argitaratu behar dituzte.

KONTZEPTUZKO MAPA

Unitatearen hasieran, laguntzaileak unitatearen kontzeptu-mapa erakusten die ikasleei. Hala,

hobeto ulertuko dute unitatearen osotasuna eta errazago lotuko dituzte ideiak. Irakaslea

kontzeptu-mapa honetaz balia daiteke ikasleei unitateko gaiak aurkezteko eta sekuentzia

metodologikoa nola garatuko den azaltzeko.

IKERTU – WEBQUEST

Gainera, urrats batzuen bidez, lankidetzan ikertzeko ariketa bat egitea proposatzen da. Ariketa

horretan, ikasleak informazioa bilatu behar du Interneten, informazioa hautatu eta laburtu

behar du, ikaskideekin eztabaidatu behar du, azken emaitza diseinatzeko talde-lanean jardun

behar du eta, azkenik, ikasgela birtualeko espazioan argitaratu behar du.

IKASI ETA ESPERIMENTATU

Sekuentzia didaktikoan, informazio-pilula laburrak aurkezten dira, unitateko informaziorik

aipagarriena nabarmentzeko. Asmoa da ikasleek gaiko ideia nagusiak zein diren jakitea eta

horiek barneratzea.

Batzuetan pilula horiek azalpen-bideoekin edo animazioekin lagunduta datoz. Unitate honetan

gainera simulagailu bat gehitu da.

Unitatean zehar banaka nahiz taldeka egiteko zenbait jarduera proposatzen dira. Ariketa

batzuk kontzeptuak aplikatzeko pentsatuta daude, beste batzuk ikertzeko, beste batzuk nork

bere kasa ikasteko eta beste batzuk elkarlanean egiteko. Askotariko jarduerak dira, hainbat

ikasketa lortzeko, eta guztien xedea unitateko edukiak ulertzea eta bereganatzea da.

EKIN LANARI

Unitatearen amaieran, proiektu global bat aurkezten da unitatean landutako kontzeptuak

aplikatzeko.

Unitateko fase honen helburua da ikasleek praktikan jartzea ikasitako guztia, benetako

testuinguru batean; teknologia berrietan hartuz doazen trebetasuna erakustea, eta

lankidetzan lan egitea.

BETE DIREN HELBURUAK

Azkenik, ikasleak zenbat ikasi duen jakiteko eta edukiak birpasatzeko, hiru ariketa proposatzen

dira:

Antolatu ideiak: ikasleak kontzeptuzko mapa bete behar du unitatearen kontzeptuekin.

Autoebaluazioa egin: ikasleak ebaluatu behar du, esaldi batzuen bidez, zein den benetan bere

ezagutza maila. Esaldi hauek sailkatuta daude gaitasun orokorren arabera.

Laguntzarako ariketak: hiru ariketa proposatzen dira, bai birpasatzeko, bai laguntzarako.