8
Etxarri Aranazko udala___________________ U12ko prentsaurrekorako Aurkezpena Prentsaurreko hau Etxarri Aranatzko Udalak antolatzen du. Etxarri 2012 ekimenarekin batera datorren urtarrilaren 15ean burutuko den ekitaldiaren berri eman nahi dugu. Prentsaurreko honetan hondokoek parte hartuko dugu: - Joxi Bakaikua. Etxarri Aranatzko egungo Alkatea - Javier Mauleon 1977ko urte hartan Etxarri Aranatzko Alkate zena - Eneka Maiz. Etxarri Aranatzko Udal taldeko zinegotzia - Mikel Mundiñano “Zato” Etxarri 2012 ekimenaren izenean Kokapena Euskal Herria garai berri baten aurrean kokatzen dugun momentu honetan eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan Etxarri Aranatzko Udalak bere ekarpena luzatu nahi die herritarrei eta oro har Euskal Herri osoari. Datorren urtarrilaren 16an 35 urte beteko dira Transizio garaiko Alkateen mugimenduak Etxarri Aranatzen herri honen aldarrikapenak Euskal Herri osora zabaldu zituenetik. Laburki bada ere komeni da garai hartako testuingurua ezagutzea: 1.- TRANSIZIO GARAIKO ALKATEEN MUGIMENDUA 1.1. Testuingurua: Franco hil berri, aldaketa politikorako bi norabide antzematen hasten dira: Frankismoaren Erreforma ala Haustura Demokratikoa. Ez dago demokratikoki aukeratutako instituziorik; herri mugimenduari lotutako ordezkari batzuk udaletan

1 · Web viewEuskal Herria garai berri baten aurrean kokatzen dugun momentu honetan eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan Etxarri Aranatzko Udalak bere

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1 · Web viewEuskal Herria garai berri baten aurrean kokatzen dugun momentu honetan eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan Etxarri Aranatzko Udalak bere

Etxarri Aranazko udala___________________

U12ko prentsaurrekorako

Aurkezpena

Prentsaurreko hau Etxarri Aranatzko Udalak antolatzen du. Etxarri 2012 ekimenarekin batera datorren urtarrilaren 15ean burutuko den ekitaldiaren berri eman nahi dugu. Prentsaurreko honetan hondokoek parte hartuko dugu:

- Joxi Bakaikua. Etxarri Aranatzko egungo Alkatea- Javier Mauleon 1977ko urte hartan Etxarri Aranatzko Alkate zena- Eneka Maiz. Etxarri Aranatzko Udal taldeko zinegotzia- Mikel Mundiñano “Zato” Etxarri 2012 ekimenaren izenean

Kokapena

Euskal Herria garai berri baten aurrean kokatzen dugun momentu honetan eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan Etxarri Aranatzko Udalak bere ekarpena luzatu nahi die herritarrei eta oro har Euskal Herri osoari. Datorren urtarrilaren 16an 35 urte beteko dira Transizio garaiko Alkateen mugimenduak Etxarri Aranatzen herri honen aldarrikapenak Euskal Herri osora zabaldu zituenetik. Laburki bada ere komeni da garai hartako testuingurua ezagutzea:

1.- TRANSIZIO GARAIKO ALKATEEN MUGIMENDUA

1.1. Testuingurua:

Franco hil berri, aldaketa politikorako bi norabide antzematen hasten dira: Frankismoaren Erreforma ala Haustura Demokratikoa.

Ez dago demokratikoki aukeratutako instituziorik; herri mugimenduari lotutako ordezkari batzuk udaletan sartzen hasten dira aldaketa politiko demokratikoa bultzatzeko asmoarekin

Euskal Herriaren aldarrikapen nagusiak / Alkateen Taldearenak

Kontuan hartu behar da Alkateen Taldea mugimendu anitz eta ez partidista gisa funtzionatu zuela. Ez zuen antolakuntza trinko edo organikorik, Herri askotako Alkate eta zinegotziek egin zuten bat momentu batean edo bestean mugimenduarekin. Mugimendu honek herri babes zabala zuten aldarrikapenak bultzatu zituen, hoien artean garrantzi berezia zuten hoiekin:

o Foruen berritzultze osoa (1976ko uztailan 100 betetzen ziren II. Guda Karlistaren amaieraren ondorioz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruak deseutatu zituen legea indarrean sartu

Page 2: 1 · Web viewEuskal Herria garai berri baten aurrean kokatzen dugun momentu honetan eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan Etxarri Aranatzko Udalak bere

Etxarri Aranazko udala___________________

zenetik. uztailaren 21ean ekitaldi jendetsua egin zen Bergaran, udalak deituta, hauxe delarik Alkateen Taldeak deituriko lehendabiziko ekimen garrantzitsua).

o Amnistia

o Euskararen koofizialtasuna

o Ikurriñaren legalizazioa

o Alderdi politiko guztien legalizazioa

o 4 lurraldeetarako Estatutoa

1.1. Alkateen Talde edo Mugimenduko erreferentzi nagusiak

Bergara: Jose Luis Elkoro Arrasate: Jose Antonio Altuna Zarautz: Imanol Murua Hernani: Ignacio Iruin Oiartzun: Iñaki Aristizabal Etxarri Aranatz: Jabier Mauleon Lizarra Elizondo Uharte Iruñea Doneztebe Aramaio Berriz Zaldibar

2.- ETXARRIKO EKITALDIA ( 1977ko urtarrilaren 16an)

Etxarriko Udalak abenduaren 27an hartzen du urtarrilaren 16an Euskal Herriko udal guztiak ekitaldi batera deitzeko erabakia…..

1977ko urtarrilaren 16an ekitaldia egiteko Etxarri Aranazko udalak egin zuen deialdia Madrilgo Gobernazio Ministroak debekatu egin zuen (Martin Villak). Debekuari aurre eginez, hainbat Udalerri eta alkateek agiri bat atera zuten Etxarrira joanen zirela iragarriz.

1977ko urtarrilaren 16a, igandea. Polizia armatuak Etxarri Aranatz guztiz hartu zuen eta herrirako bide guztiak itxi zituzten Guardia Zibilaren kontrolekin inor sar ez zedin. Hala eta guztiz ere ekitaldia egin, egin zen emozioz beterik eta baita amorruz ere. Arabatik 12 herri, Bizkaitik 42, Gipuzkoatik 50 eta Nafarroatik 70 Etxarri Aranatzera heldu ezinik, atzera egin behar izan zuten. Espainiar Goberrnuak erakutsitako indarraren ondorioz oso jende gutxi bildu zen eta bozgoragailuak alperrikakoak izan

Page 3: 1 · Web viewEuskal Herria garai berri baten aurrean kokatzen dugun momentu honetan eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan Etxarri Aranatzko Udalak bere

Etxarri Aranazko udala___________________

ziren ez bait zen jenderik joan. Han elkartutakoentzat polizi hesiak muga ezarri zuen baina heuren gogo beroak hesia gainditu zuen beldurra gora behera. Txaloak, kantuak, sinboloak, esperantzarako leihoa zabalik zegoen.

Etxarriko Ekitaldian Manifestu bat irakurri zen eta ondotik Manifestu honi babesa eman zioten hamarnaka udaletxek, zehazki 174 herrik tartean Nafarroako 77 udalek bat egin zuten adierazpen harrekin.

Ekitaldiaren azalpena

35 urte pasatuta, orduko aldarrikapenek indarrean jarraitzen dute, sekula baino gehiago, gaur egun Euskal Herria garai berri baten aurrean baitago. Eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan, Etxarri Aranako udalak urtemuga berezi hau gogora ekarri nahi du. Horretarako, ekitaldi bat antolatu dugu, honako ardatz hauek izanen dituena:

Transizio garaiko Alkateen Mugimenduari errekonozimendua egitea, demokrazia eta burujabetza nahi zituen herri oso baten aldarrikapenen buruan jarri zirelako, eta elkarrekintza zabal eta bateratua bultzatzeko gai izan zirelako, alderdi eta pentsaera ezberdinetako herritar eta hautetsien arteko elkarrekintza lortuz, eta lurralde ezberdinetako hautetsien arteko elkarlana bultzatuz.

Orduko aldarrikapenak 35 urte pasatuta berriz ere berrestea, orduan egin ziren adierazpenek sekulako gaurkotasuna baitute, gatazka konpontzeko bidean.

Aipamen berezia merezi du Alkateen Mugimendu hartan Bergarako alkate zen Jose Luis Elkororen kasua, 35 urte pasatu eta gero, herriarekin hartutako konpromisoagatik preso daukatelako.

Beraz, datorren urtarrilaren 15ean Euskal Herriko Hautetsiei zabaldu luzatu nahi diegun mezua hauxe litzateke:

Herritarren ordezkari garen heinean, konpromisoa hartzea gure herrian bizirik dirauten urjentziazko aldarrikapenekin (amnistia, burujabetza, Euskara)

Era berean, konpromisoa hartu behar ditugu udaletatik, eta herritarrekin batera, Euskal Herriaren eraikuntzan urratsak egiteko (UEMA, Udalbiltza…)

Page 4: 1 · Web viewEuskal Herria garai berri baten aurrean kokatzen dugun momentu honetan eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan Etxarri Aranatzko Udalak bere

Etxarri Aranazko udala___________________

Ekitaldiaren xehetasunak

1. Ekitaldia

Urtarrilaren 15ean (igandea) Etxarri Aranazko udaletxean

10:30ean: Harrera ofiziala udal hautetsi eta eragileei.

11:30ean: Ekitaldi instituzionala, udaletxeko areto nagusian.

12:00etan: Ekitaldi publikoa, udaletxe aurrean.

12:30ean: Auzatea.

Ekitaldietan bideo proiekzioa, bertsolariak (1977ko ilbeltzaren 16 hartan kantatu zuten Xabier Amuriza, Eusebio Igartzabal, Iñaki Murua eta Matxinandiarena izanen dira), txistulariak, dantzariak, etab. izanen dira eta ekitaldiaren amaieran Etxarri Aranatzko Alkateak ere hitza hartuko du.

2. Gonbidapena luzatu diogu

Etxarri Aranatzko Udaleko Hautetsiak

Garai hartan erreferente izandako Udalen

Mauleon Ijurra, Javier 1977Ijurra Echarri, ManuelSan Martin Villanueva, AntonioOchagavia Bacaicoa, EleuterioBotanz Razquin, Juan JoseArbizu Lizarraga, Jose MiguelHuici Igoa, FernandoLizarraga Liciaga, ValentinIgoa Erdocia, AntonioNagore Biurrun, Luis Manuel

Goldacena Huici, Moises 1979-83Goñi Ixurko, Miguel Angel 1983-87Salinas Ferrer, Fernando 1987-91Campos Castresana, Manuel 1991-95Aldasoro Jauregi, Juan Kruz 1995-99Flores Lazkoz, Fernando 1999-2003Mariñelarena Garziandia, Juan Bautista 2003-2007Goñi Errazkin, Maider 2007-2011

Page 5: 1 · Web viewEuskal Herria garai berri baten aurrean kokatzen dugun momentu honetan eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan Etxarri Aranatzko Udalak bere

Etxarri Aranazko udala___________________

ordezkariak. Garai hartako Alkate zirenak eta gaur egungo ordezkari direnak

Bergarako Udala, Arrasateko Udala, Zarautzko Udala, Hernaniko Udala, Oiartzungo Udala, Lizarrako Udala, Baztango Udala, Uharte-Iruñako Udala, Doneztebeko Udala, Aramaioko Udala, Berrizko Udala, Zaldibarko Udala. Sakanako Udalak Nafarroa Bizirik 1512-2012 ekimenarekin bat egin duten Udalak

Abaurrea-Gaina, Aduna, Alegia, Alkiza, Altsasu, Antzuola, Araitz, AramaioArantza, Arbizu, Aretxabaleta, Atarrabia, Atxondo, Aulesti, Auritz, Azkaine, Azkoitia, Azpeitia, Banka, Barkoxe, Basaburua, Baztan, Bera, Berastegi, Bergara, Berriozar, Berriz, Bidankoze, Donamaria, Dulantzi, Eiheralarre, Elorrio, Ergoiena, Eskoriatza, Esparza, Etxalar, Etxarri-Aranatz, Etxauri, Gamarte, Gares, Gernika-Lumo, Goizueta, Hernani, Igantzi, Ikaztegieta, Irurtzun, Iturmendi-Bakaiku, Itzalzu, Izura, Izurtza, Jaitz, Lakuntza, Leitza, Lekunberri (Nafarroa Beherea), Lerga, Lezo, Luzaide, Mallabia, Mendigorria, Nabaskoze, Oibar, Oitz, Olazti, Oltzako Zendea, Orotz-Betelu, OtxandioSenpere, Soraluze, Sunbilla, Uharte Iruñea, Urepele, Urretxu, Usurbil, Villabona, Villatuerta, Zirauki

Jose Luis Elkoro Lodosa-Sartagudako Ikastola. Euskaraz ikasteko eskubidea kolokan

dagoen zonaldeari gure elkartasuna eta konpromezua elarazi nahi diogu. Ikurriña egin zuten herriko hiru emakumeakJuli, Pakita eta Inozenzia Orduko txistulariakTxifli, Pedro Mari Artieda eta Sanchez Orduan kantatu zuten bertsolariakXabier Amuriza eta Eusebio Igarzabal, Iñaki Murua eta Matxinandiarena Udalbiltza / Loren Arkotxa Udalbide

3. 1977ko gertaera hartako artxiboa:

Herritarrei deia ere luzatu nahi diegu. Zuen etxeetan topatzen baduzue 1977ko ilbeltzaren 16ko ekitaldiaren argazki, dokumentu edo material grafikorik, ekarri dezaten kopia bat udaletxera, artxiboa osatzen ari gara eta.Lortzen dugun material horrekin ekitaldiaren egunean bertan erakusketa txiki bat jarriko dugu.

4. Azkenik bi ohar:

Page 6: 1 · Web viewEuskal Herria garai berri baten aurrean kokatzen dugun momentu honetan eta etorkizunari itxaropentsu begiratzen diogun aro berri honetan Etxarri Aranatzko Udalak bere

Etxarri Aranazko udala___________________

- Batetik Etxarri Aranatzko herritarrei. Egun horretan balkoi eta lehioetan ikurriña jartzeko.

- Bestetik Euskal Herriko Hautetsi, alderdi, eragile eta norbanakoei. Etxarri Aranatzko Udalak gonbidapena luzatzen du, urtarrilaren 15ean Etxarri Aranatzen memoria historikoa berreskuratu eta etorkizunerako Euskal Herri berri bat irudikatzen dugunon elkarleku izan dadin.