24
ELGOIBAR - 1072. zenb. XXV urtea - 2018-04-13 Abentura gosez

1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

ELG

OIB

AR

- 107

2. z

enb.

XXV

urt

ea -

2018

-04-

13

Abentura gosez

1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1

Page 2: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 2

Page 3: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

3

Dena da berdin

Garaiak aldatu dira, bainadena ez da aldatu. Are, au-rrera egin dugula uste arren,

beti ez dugu aurrera egin. Hemerote-kan bila ari garela, hara zer topatudugun BARRENen 25. zenbakian,1993ko uztailaren 9an argitaratu ge-nuen hartan: Elgoibarko jubilatuek1980. urtean Donostian egin zen pro-testa batean parte hartu zutenekoa daargazkia, Manolo Jauregi, orduko jubi-latuen presidenteak, lagatakoa. Txuri-beltzean da argazkia, eta badu zaharusainik, baina ez du alde handirik aste-lehenero jubilatu eta pentsiodunek dei-tuta han-hemen egiten dituztenprotestetakoekin [Elgoibarren, hil erdikoostegunetan batzen dira, Kalegoen pla-zan. Dena den, atzo Herriko Antzokianbatzekoak ziren jubilatu eta pentsiodu-nak, besteak beste protesta-ereduaz etaprotesten maiztasunaz hitz egiteko, etalerro hauek idazteko unean, oraindik ezgenekien gaur arteko ereduari eutsikozioten aurrerantzean]. Nolanahi ere,duintasunez bizitzea eskatzen zuten or-duan gure jubilatu eta pentsiodunek,eta gauza bera eskatzen ari dira orain,aspaldiko protesta jendetsuenetan.

Duintasunez bizitzeko eskubide eske1980ko hartan, autobusak hartu eta

Donostiara joan ziren Elgoibarko jubila-tuak, eta deialdiak izugarrizko erantzunaizan zuen. Manifestazioan irten ziren,eta Espainiako Gobernu Zibilaren erai-kinaren aurrean geldialdia egin zuteneta pankartak zabaldu zituzten: “Jubila-dos de Elgoibar no queremos limosnas.Exigimos cumplimiento del articulo 50de la Constitución. (Elgoibarko jubila-tuok ez dugu limosnarik eskatzen. Kons-tituzioko 50. artikulua betetzea exijitzendugu) irakur daiteke pankartan, gaztela-niaz. Konstituzioko artikulu horrek dio he-rritar guztiek dutela duintasunez bizitzekoeskubidea, baina nekez bete daitekehori gure jubilatu eta pentsiodunetakoaskok hilean kobratzen dutenarekin. Ha-laxe ohartarazi ziguten duela gutxi Duin-

tasuna Gipuzkoako pentsiodunen eta ju-bilatuen elkarteko Joxe Javier Arregik etaMarian Esnaolak. Otsailaren 2ko aleanargitaratu genuen haiekin izandako el-karrizketa, Duintasuna elkartea Elgoiba-rren aurkeztu zuten egun bereanegindakoa. Elkarrizketa hartan oharta-razi ziguten pentsiodunek sei urte dara-matzatela erosteko ahalmena galtzeneta etxe askotan gorriak ikusten ari di-rela [2013. urtetik 2017ra %3,5 egindu behera jubilatuen eta pentsiodunenerosahalmenak]. Espainiako Gober-nuak onartutako %0,25eko igoera “mi-seria bat “dela salatu zuten, etahorregatik, gutxieneko pentsioa 1.080eurokoa izatea eta Espainiako Gober-nuak Gizarte Segurantzako eskuduntzaguztiak Eusko Jaurlaritzari transferitzeaeskatu.

Ezer ez da berdin, eta dena da berdin. Jubi-latu eta pentsiodunak kalera irten dira pro-testan, garai batean bezala. Aldarrikapenaere bera da. BARRENen hemerotekan topatuditugu, pankarta eskuan, Donostian.

Joan zen hilean Elgoibarko jubilatu eta pentsiodunek Kalegoen Plazan egin zuten protesta ekitaldiko argazkia.

1980an Donostian egindako argazkia. Erretratuan, elgoibartarrak.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 3

Page 4: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLI-ZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Villena,Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpi-llaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirrea-zaldegi, Jone Olaizola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

4

Harri eta Irri

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 4

Page 5: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

GUTUNAK 5

IV. URTEURRENA

Manuel Loiola Iriondo2014ko apirilaren 9an hil zen, 82 urte zituela.

Haren oroimenez IV. urteurreneko meza izango da, domekan, apirilaren 15ean, 12:30ean, Mendaroko Azpilgoetako elizan.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

u APIRILAREN 18AN ELKARRETARATZEAK ANBULATEGIETAN

Erraustegiaren Aurkako Mugimen-duak apirilaren 18rako elkarretaratzeakantolatu ditu Gipuzkoako anbulategienaurrean. Azkenaldian erraustegien ingu-ruan argitaratu diren albisteek (Anbere-seko, Estatua Batuetako, Sardiniako,Japoniako eta Mexikoko erraustegien su-teak adibidez), kezka areagotu besterikez dute egin gizartean, batez ere osasu-narekin erlazio duten albisteek. Azkenberria Parisetik jaso dugu, bertako auzi-tegiak arrazoia eman die Vaux-le-Penileko erraustegiak kaltetutako 165herritarrei eta zigor gogorrak ezarri diz-kio kutsaduraren ardura eduki zuen Me-

luneko mankomunitateari. 2002an egin-dako ikerketetan dioxinak legez ezarrita-koa baino 2.200 aldiz gehiago etakutsatzaile organiko oso toxikoak antze-man zituzten.

Gertakari guzti hauek kontuan har-tzea eskatzen du EAMak, Zubietakoobren berehalako geldialdia eta froga-tuak dauden alternatiba merke eta osa-suntsuak ezartzea. Guztion osasunabermatzea eta prebentzio printzipioaezarri dadila eskatzen da, hala nola, ez-tabaida publiko eta tekniko bat Eitb-n,ondoren gizarteak erabaki dezanproiektu polemiko honen egokitasunaz.Osasuna bermatu! Erraustegia gelditu!

A.I.Z

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIABARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo dituguidentifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

I. URTEURRENA

Santiago Ansola Arrieta“Azkube”

2017ko apirilaren 10ean hil zen, 92 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, apirilaren 14an, 19:00etan, Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Dorotea Berecibar Ibabe2018ko apirilaren 6an hil zen, 90 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 5

Page 6: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

MOTZEAN6

Atxutxiamaikaren eta ludotekarenudaldiko aisialdi jardueretanizena emateko epea apirilaren

16an hasiko da. Apariketanekoak (HH 2, 3 eta 4)

eta Firin-Faranekoak (HH5 eta LH 1) as-telehenetik barixakura elkartuko dira eli-zako arkupeetan eta bi txanda izangodituzte aukeran: ekainaren 25etik uztai-laren 6ra eta uztailaren 9tik 20ra (bitxandetan ere joan ahal izango dira).Apariketanekoek 60 euro ordaindu be-harko dute txanda bakoitza eta bienga-tik 108 euro; Firin-Faranekoek, berriz, 75euro eta 135 euro. Bigarren egitasmo ho-netakoek eguenetan egun osoko irteerakizango dituzte. Goiz txoko zerbitzua ereizango da aukeran 7:30etik 9:00etara.Aurten, HH 2 eta 3koentzat jolas libreanoinarritutako programazio pausatua etapertsonalagoa proposatu dute.

Abixadanekoak (LH 2 eta 3) 9:00eta-tik 13:00etara Maalan elkartuko dira as-telehenetik barixakura, eta eguenetan,egun osoko irteerak egingo dituzte. Hirutxanda izango dituzte hauek aukeran:ekainaren 25etik 29ra, uztailaren 2tik 6raeta uztailaren 9tik 13ra. Txandako 33euro ordaindu beharko dute, eta hirurakeginez gero 100 euro. Bestalde, uztaila-

ren 16tik 18ra egonaldia egingo duteaterpetxe batean. 72 eurokoa da kostua,eta hiru txandak eta egonaldia hautatuzgero, 165 eurokoa.

Azkenik, Aldenik-Aldenekoak (LH 4tik6ra) uztailaren 2tik 13ra arte izango di-tuzte jarduerak: astelehenetan goizekoak,martitzenetan arratsaldekoak, eguaztene-tan egun-pasak eta eguenetan iluntze-pasak. Bestalde, egonaldiak ere izangodira: ekainaren 25etik 28ra, Zuhatzara,eta bestea uztailaren 18tik 20ra (nora ezdute zehaztu oraindik). Zuhatzako egonal-dirako 96 euro ordaindu beharko dira; uz-

taileko jardueretarako, 60 euro, eta biga-rren egonaldirako, 75 euro. Eskaintzaosoa hartuz gero, 208 euro.

ZozketaAldenik-Aldenekoek apirilaren 22ra

arteko epea dute izena emateko eta parte-hartzaile kopurua gaindituz gero, aurten,estreinakoz, zozketa egingo dute apirila-ren 23an,18:30ean, Kultur Etxeko hitzaldigelan.

Udaldirako izena emateko epea api-rilaren 27ra artekoa izango da gainera-koentzat eta Elgoibarko Izarran,ludotekan etawww.elgoibarkoizarra.eus webguneaneman ahal izango da izena.

Kuota bi zatitan ordaindu ahalizango dela jakinarazi dute antolatzai-leek, baita Udalak diru-laguntzakemango dituela ere: gizarte izaerakodiru-laguntzaren bat jasotzen duten fami-liei kuotaren %70 ordainduko die Uda-lak eta familia ugariei eta gurasobakarrekoei %30a, eta beste horren-beste bigarren seme-alabaren baten ize-nematea egiten dutenentzat (bigarrenariaplikatuko zaio). Elgoibarko Izarrako etaludotekako bazkideek %10eko deskon-tua izango dute zerbitzu guztietan.

Astelehenetik aurrera eman ahal izango da izena Atxutxiamaikaren eta ludotekaren udaldian

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 6

Page 7: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

MOTZEAN 7

Etxe edo eraikinen berritze-lanetarakodiru-laguntzen gaineko informazioa, doan

Mendaroko Udalak erabilgarri jarriko ditu Eguneko Zentro ondoandituen hiru apartamentu

Eusko Jaurlaritzak, foru aldundieketa Eudelek Gizarte Zerbitzuen EuskalSistemako Prestazio Zorroa onartudute. Mapa ere zehaztu dute horrenbarruan, eta mapa horretan zehaztenda herri edo mankomunitate bakoi-zak zerbitzu batzuk eskaini behar di-tuela. Horien artean daudeapartamendu tutelatuak. MendarokoUdalak hiru apartamentu dauzka Az-pilgoetan, eguneko zentroaren on-doan. Bina lagunentzakoapartamentuak dira, mendekotasunarina duten adineko pertsonentzatprestatutakoak. Apartamentu horiekitxita daude orain, baina aurki erabil-garri jarriko ditu Udalak Deba kostal-deko herrientzat (Elgoibar, Mendaro,Deba eta Mutriku). Helburu sozialaeta erabilera balioanitza duten bizile-kuak dira apartamentuok. Etxebizitzahoriek zerbitzu amankomunak dituzteaukeran: alojamendua, otordu zerbi-tzua eta etxeko laguntza.

Anbolo egunerako izenaemateko epea domekara

arte luzatu dute

Elgoibarko gazte kuadrillak elka-rren artean harremantzeko antolatudute Anbolo Eguna Elgoibarko Uda-lak eta herriko hainbat gaztek, apiri-laren 21erako. Egun osoko egitarauaprestatu dute, baina bazkaritarakoizena eman behar da. Txartelak do-mekara arte eskuratu ahal izangodira, epea luzatu dutelako antolatzai-leek. Internetez erosi beharko dirawww.labur.eus/anboloeguna web-gunean, 15 eurotan, prezioa ere bieuroan merketu dutelako.

Zauritu bat Andone Enea etxeko sutean

Martitzen arratsaldean, Urru-zuno bailarako Andone Eneaetxeko gas neurgailuetan eztandabatek sutea eragin zuen eraikina-ren beheko solairuan. 57 urtekogizonezko bat zauritu zen suteaneta Gurutzetako Ospitalera era-man zuten, erredurekin. Suak kal-teak eragin zituen, berezikigarajeetan, eta bizilagun batzuekgaua hotelean igaro behar izanzuten. Instalazioak konponduahala, euren etxeetara itzultzenari dira sutean kaltetutako bizila-gunak.

Debegesa garapen agentziak doako informazio zerbitzua eskainiko die eurenetxebizitza edo eraikina berritzeko asmoa duten herritarrei. Baldintzen, doku-mentazioen, tramiteen edo epeen berri emango diete zerbitzuaren bitartez. In-

formazioa emateaz gain, eskatuz gero, Debegesa arduratuko da Eusko Jaurlaritzakodiru-laguntzen espedienteak tramitatzeaz. Interesatuek, baina, aurrez telefonoz deitubehar dute Debegesera, edo txanda eskatu: 943 82 01 10 (Igor).

Bestalde, egiteko berritze-lanen arabera, herritarrek eskura dituzte lan horiek jasan-garriagoak izan daitezen oinarrizko neurriak jasotzen dituzten fitxak.

Iaz Debegesako birgaitze zerbitzuak 129 kontsulta jaso zituen, eta 75 espedientetramitatu; horietatik 50 eraikinak berritzeko izan ziren, eta 25 etxe partikularrak bir-gaitzeko.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 7

Page 8: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

ELKARRIZKETA8

“Gatazketan, aurkariek zein taldekideekzapaldu dituzte emakumeak”

Elgoibarko Udalak antolatutako ‘Bizikidetzaereiten’ zikloaren barruan, ‘Gatazkaren on-dorioak emakumeengan. Emakumeak bake-aren eraikuntzan’ mahai-inguruan partehartu zuen Maria Gonzalez Gorosarri kaze-tari eta komunikazioan adituak martitzeneanElgoibarren, Bertha Gaztelumendi kazetaria-rekin batera. 1945. urte arteko oroimen his-torikoa landu du Gonzalez Gorosarrik, argiagenero aldagaian jarrita, eta ondorio garbiaatera du: ez dituztela andrak aintzat hartugatazkan eragile aktibo izan direnetan etaaldekoek zein aurkariek zapaldu dituztela.

w Zergatik da beharrezkoa gatazkarenirakurketa feminista egitea?

Emakumeoi ez zaigulako aitortu era-gile izaera eta biktimatzat hartu gaituzte-lako beti, gehienetan sexu indarkeriarenbiktimatzat. Egia da andrazkoak masibokibortxatu zituztela, baina 36ko gerran, gi-zonezkoak ere bortxatu zituzten, EuskalHerrian bertan ere bai. Andren kasuan,baina, beste epaiketa moral bat ere egi-ten zen. Bortxatzen zituzten emakumehaiek ez zuten mutil-lagunik eta ezkongai-rik topatzen herrian, eta hori ez zen izatenEstatuaren edo errepresio frankistaren era-ginez. Euren aldekoek ere ez zituzten begionez ikusten. Beraz, esan dezakegu ema-kume haien kideek ere aurkariarekin bategin zutela errepresioan.

Alemaniako kontzentrazio zelaietan,adibidez, Hitlerrek presoentzako “beste-lako zerbitzuak” sortu zituen, presoek pros-tituzioa esaten ziotenak. Bada,Mauthausenen egondako preso errepubli-kano espainiarrek bertan bizitakoa konta-tuko zutela agindio zioten elkarri, bainadenek pasarte bera “ahaztu” zuten konta-tzea: euretako batek prostituzio zerbitzuen-

gatik SS-ei bi marko ordaindu zizkienekoaemakume bat bortxatzeagatik. Bi markoordaindu zituen preso hark eta SSkoek es-painiar nazionalitateko beste preso ema-kumezko bat eraman ziotenRavensbrücketik, bortxa zezan. Nazieksortu zuten zerbitzua, baina kontua dapreso errepublikanoetako batek horriheldu ziola eta gainerako besteek ez zu-tela sekula horren gainean hitz erdi batesan.

Historia idatzi dutenek, gizonek,ahaztu egin gaituzte, eta ez da justiziaz-koa.w Emakumeek zer bide zituzten horriaurre egiteko?

Elkartasun sareak sortu eta ahizpata-suna garatu dute beti emakume errepresa-liatuek. Derrigorrak eraman zituen eurenarteko sareak antolatzera, sarri euren al-

derdiko gizonek ere ezikusia egin ziete-lako. Espetxeetan, hirukoteka antolatzenziren andrak: gaztea izaten zen bat, hi-ruko horretan irakurtzen zekien bakarranormalean; beste bat tokian tokiko presoaizaten zen, zigor-lekutik gertukoa izanda,sarriago eramaten ziotelako etxekoek ja-tekoa-eta; eta hirugarrena, adinekoa iza-ten zen, eta taldea emozionalki etapolitikoki babestea izaten zen bere egite-koa. Saturraranen preso egondako Rosa-rio Dominitera madrildarra elkarrizketatunuen behin. Rosariori 19:00etan esan zio-ten Saturrarandik irtengo zela, eta berakkontatu zidan espetxetik erabat galdutairten zenean, ez non zegoen ez nora joez zekiela zegoenean, poltsikoan paperbat topatu zuela tokiko preso kide batekidatzia. Bere etxeko helbidea eman zionlagunak eta han egin zuen astebete Rosa-

- AINARA ARGOITIA -

u MARIA GONZALEZ GOROSARRI KOMUNIKAZIOAN ADITUA

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 8

Page 9: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

riok. Ahizpatasunean oinarritutako sareakbeti egon dira emakume militanteen ar-tean, kultura militante hori beti izan dute-lako. Emakume presoek ez zuten sekulagizonezko kideen babesik izan horreta-rako. Are, bikotekidea zuten emakumeekere laguna galdu ohi zuten preso hartzenzituzten unean. Kontrara, baina, gizonak,preso sartuta ere, nekez galtzen zuen bi-kotekidea. Beraz, presoaren emaztea fi-gura existitzen da, emakumea delakoborrokalari horri babesa eta atsedenaematen diona, baina presoaren senarraez da existitzen. Eta horrek zer eragitendu? Batetik, emakumea heriotza afekti-bora kondenatzen dela, eta gainera,emakumeen izaera politikoa ezeztatuta,haien kideek Estatuari laguntzen diotela.w Kartzelak ere diferenteak ziren. Kar-tzelak gauza bera bilatzen zuen ema-kumeentzat eta gizonentzat?

Ez. Estatuak ez zuen andren izaerapolitikoa aintzat hartzen. Hau da, ez zi-tuzten zigortzen gerran edo politikan partehartzeagatik, baizik eta gerran parte har-tzen ari ziren gizonei laguntzeagatik, etahori, jakina, bazen andrak ahulago egi-teko modua. Frankismoak bi delitu berriere ezarri zituen: prostituzio librea, hau daproxenetarik gabeko prostituzioa, etaabortua. Orduan, 30eko hamarkadan,arrazoi politikoengatik kartzelatu zituztenemakumeek beste bi delitu horiengatik zi-gortu zituztenekin partekatzen zuten espe-txea. Beraz, gizonak beti gerra presoakziren, baina andrazkoak ez. Eta badagehiago ere. Gizonentzako espetxeak es-petxeak ziren, baina andrazkoentzakozigor-lekuak etxeak edo komentuak ziren.Haien jokabidea “zuzendu” nahi zuen Es-tatuak eta horregatik komentutan sartzenzituzten, eta kartzeleroak, jakina, mojakizaten ziren kasurik gehienetan. Estatuakez zituen andre antifaxistak zigortu nahi,“berriro hezi” baizik. Andrazkoentzakozigor-lekuei “emakumeentzako biltegiak”deitzen zieten, eta gizonezkoentzako es-petxeak baino azpiegitura eskasagoakizaten ziren. Andrek lurrean pilatuta egitenzuten lo. Saturraranen, andre bakoitzakbaldosa bat eta erdiko lekua zuen, bere-

tzat eta umearentzat, ama zirenen kasuan.Hori ere badagoelako: Estatuak seme-ala-bak zaintzeko ardura arintzen zien gizonpresoei, haurrak amekin batera kartzela-tzean.w Frankismoaz ari gara, baina orainere, euskal gatazkaren konponbidearoan-edo, atzeman daitezke egitu-razko indarkeria batzuk, pribatuak dei-tzen dituzunak. Eta bi: gatazkagizonekin lotzen bada, bakea bera gi-zonen artean sinatu beharreko zerbaitdela ikusiko duenik ere izango da.

Bai. Oihana Etxebarrietak nik bainogehiago idatzi du horretaz. Berak dio ga-tazkaren konponbideaz jardutean, bakeagerraren absentziarekin erlazionatzen ja-rraitzen dela, eta beraz, horrek, gatazka-ren adierazpen bortitzei bakarrik aurreegitea daramala. Hau da, ahaztu egitendela, surik egon gabe ere, emakumeak in-darkeri handia jasaten dutela. Berak diogerra-bakea dikotomiaren ordez, biolen-tzia-bakea bezalako terminoak egokia-goak direla. Nik garbi daukat bakea beraere Estatuak finkatzen duela. Frankismoan,bere garaipenaldia zehazteko erabilizuen bakea terminoa.

w ‘Emakumeak bakearen eraikuntzan’dio mahai-inguruaren izenburuaren bi-garren zatiak. Zer esatera zatozte?

Nire diskurtsoa ez da ezberdintasu-naren feminismoarena, umetokia dauka-gunez andrazkoak bakezaleak gareladion teoriaren diskurtsoa. Nik uste dut ga-ratu ditugun estrategiak biziraun nahiaga-tik garatu ditugula, bakar-bakarrik egongarelako, eta ez andrazkoak sortzez ba-kezaleak garelako.

w Ahotsak-i buruz galdetu nahi nizun,alderdi ezberdinetako emakumeakbildu zituen ekimen hari buruz. Irudi-tzen zaizu hura bezalako ahaleginakbehar bezala baloratu direla?

Ahotsak-en kasua ez dut aztertu,baina egia da gabezia bat izan zuela:han parte hartu zuten andrek ezin izan zu-tela alderdiko kide moduan parte hartu,baizik eta nork bere izenean. Eta iruditzenzait ahalegin hura eraginkorragoa izanzedin emakume haiek euren alderdietakoburuzagitzetan ere egon beharra zutela.36ko kasuan, emakumeak bota egin zi-tuzten sindikatuetako buruzagitzetatik, etahori ez zuen Frankismoak egin, baizik etaeuren kideek. w Buruzagitza aipatu duzula, DoloresGonzalez Katarain ‘Yoyes’ ETAko buru-zagia etorri zait burura. 1986an hilzuten erakundekideek. Ez al du bere ka-suak batzen zuk esandakoetako asko?

Bai. ETAk hil zuen, eta hil aurretik,haren izaera politikoaren desakreditaziopubliko bortitza ere egin zuen. ‘Yoyes chi-vata, Yoyes traidora” zioten pintadakagertu ziren bere herriko kaleetan eta beraizan zen ETAk hildakoen artean halakodesakreditazioa jasan behar izan zuenbakarra. Herrian bertan jazarri zuten,bere semearen aurrean hiltzeko. 1936an,bazegoen beste buruzagi andrazko bat,Dolores Ibarruri, antzeko zerbait bizi izanzuena. Dolores Ibarruri ezkondua zegoen,bost seme-alaba izan zituen, eta 40 urte-gaz, banandu eta Madrilera joan zen po-litikan jardutera. Han, bera baino 20 urtegazteagoa zen kide batekin hasi zen,eta harekin joan zen erbestera. Bada,kontua da 40 urte zituela bere bizitzakobigarren bikotekide sexuala izango zue-narekin hasi zenean eta Santiago Carri-llok eta beste zenbaitek La puta viejadeitu ziotela beti horregatik bere izenezbarik. La puta vieja izan ziren Rosa Lu-xemburg hiltzeko bere bila joan zen taldeparamilitarrekoek Rosa identifikatzeko ba-liatu zituzten berbak ere. Kuriosoa da: es-kumako muturrekoek ezkerrekomuturrekoen adjetibo berdinak erabiltzendituztela andrazkoak deslejitimatzeko.

ELKARRIZKETA 9

“Emakumeen kideekeurek Estatuari lagundu diote,

emakumeen izaera politikoa ezeztatuta”

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 9

Page 10: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

ASTEKO GAIA10

Sigmako autobus geltokia: “Sigmakoauzoan, zubi berriaren azpian ipini duten

autobus geltokiaren ingurukoa da nire kexa.Geltokia lurrean marrazturiko letra batzuekindago adierazita bakar-bakarrik. Ez dago ino-lako babes edo aterperik, ezta jarlekurik ere.Horrelako geltokiak ez daude prestatuta adine-koentzako edo behar bereziak dituen jendea-rentzako”. Udaletik adierazi dute aztertukodutela ea zer ipini dezaketen, markesinarenbat edo beste zerbait, nolabait estaltzeko.

Goardiako farmaziak kanpoan: “Benetan lotsagarria da, Elgoibarren lau farmazia egonda, astebukaeretan, beste herribatera joan behar izatea botikak erostera. Gure kabuz joateko modua daukagunontzat, sekulako nahastea bada, pentsa au-

torik ez dutenentzat zer den! Lan handia al da, herrian lau farmazia edukita, hilean behin, bakoitzak goardia bat egitea? Beste he-rrietan farmazia bakarra egotea ez da elgoibartarron arazoa! Jasan ezina da egoera hau, aski da!

Txakur kakak: “Urazandin, Herri Eskolaren sarrerako gaineko aldean dagoen parkea, txakur kakaz beteta egoten da. Hanpaseatzen ibiltzen garenok behin baino gehiagotan joan gara etxera oinetakoak kakaz zikinduta. Txakur jabeak plastikozko

poltsak bistan dituztela ibiltzen diren arren, badirudi itxura egiteko besterik ez dela izaten, askok ez dituztelako jasotzen. Beraz,jakin nahi nuke honi aurre egiteko Udalak zigorrik edo zerga berezirik jartzen dien jabeei edo jartzeko asmorik ba ote duen”. Udal-tzainek egiten dituzte kanpainak jabeek txakur kakak jasotzen dituzten, txakurrak lotuta eramaten dituzten, mikrotxipik baduten...zaintzeko, eta isuna ere badago zehaztuta araudia betetzen ez duenarentzat, 50 eurokoa, baina udaltzainak aurrean direnean,jendeak betetzen du itxuraz araudia.

Zebra bide berri bat Urazandin:“Urazandin, Morkaiku kalearen ondoan, ze-

brabidea egin du Udalak handik Maalako erro-tondarantz joaten den tokiko espaloiek bateginez. Horrek oinezkoei bidea errazten eta ero-sotzen die eta bestela arriskutsua zen tartea ziu-rrago bihurtu. Beraz, egindako lana eskertu nahinuke, oinezko zein gidari gisa”.

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Ikastolaren esker ona: “Mufomikoei, Udal Liburutegikoei eta Historiaurreko Errepliken Museokoei eskerrak eman nahidizkiegu Ikastolaren eta batez ere parte hartu zuten neska-mutil guztien izenean, beraiengana egindako bisitetan guri eskai-

nitako denborarengatik eta emandako azalpenen eta informazioarengatik. Oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zitzaigun,eta oso gustura egon ginen. Eskerrik asko”.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 10

Page 11: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

ASTEKO GAIA 11

Beste erronka handi bati heldu dioGure Esku Dago mugimenduak,erabakitzeko eskubidearen alde

hasitako bidean: ekainaren 10ean, Do-nostia, Bilbo eta Gasteiz arteko 201,9kilometroko giza katea osatu nahi du, etahorretarako, gutxienez ehun mila lagunmobilizatu nahi ditu [kilometroko 500lagun. Elgoibarri eta Mendarori dagoz-kion hiru kilometroak osatzeko, 1.500lagun gutxienez]. Giza katea Eusko Le-biltzarraren atarian amaituko da, eta katehori antolatzeko eta mugimendua bera fi-nantzatzeko behar-beharrezkoa da sare-ratzea; izena ematea alegia. Eta izenakhartzen hasiak dira herrietako taldeak. Izena emateko bost euroordaindu beharko dira, eta trukean, izena ematen dutenek zapiajasoko dute. Herrietan emango dute horretarako aukera, bainabaita Internet bidez ere, www.gureeskudago.eus webgunean.

Donostia-Bilbo-Gasteiz ibilbidea hautatzeko orduan, gue erki-dego honetako testuingurua hartu du kontuan Gure Esku Dagok,Angel Oiarbide berak aurkezpenean esan zuen bezala: “AurtenAraban, Bizkaia eta Gipuzkoan ikusi ditugu baldintzak eta testuin-gurua dimentsio honetako mobilizazio bat antolatzeko”. Eusko Le-gebiltzarrean eztabaidatzen ari diren Autogobernu Ponentzianeragin nahi du Gure Esku Dagok, eta bide batez, Euskal Herrikobeste lurraldeetan erabakitzeko eskubidea gauzatu dadin baldin-tzak sortzea.

Elgoibar_____________________________________

201,9 kilometroko katean, 65 eta 66. kilometroak osatzeadagokio Elgoibarri, zehazki Melitondik Sigma arteko bide-zatia.Eta bi kilometro izanda antolatu beharrekoak, gutxienez, 1.000lagun saretzeko erronkari heldu dio Elgoibarko Gure Esku Dagobatzordeak. Eta hasi dira eginkizun horretan. Bihar, apirilaren14an, mahaia jarriko dute Kalegoen plazan, 12:00etatik15:00etara. Ez da, baina, Elgoibarren izena emateko aukera ba-karra izango biharkoa. Izan ere, ondorengo egun hauetan ere ir-tengo dira kalera: Apirilaren 21ean (larunbata), maiatzaren 4,11, 25, eta 26an, eta ekainaren 1, 2, 9 eta 10ean. Ostiraletan,17:00etatik 20:00etara egongo dira mahaian, eta zapatuetan,12:00etatik 15:00etara. Bestalde, apirilaren 18an, asteazke-nean, Kultur Etxeko sotoan batuko dira Gure Esku Dago batzor-dekoak, 19:00etatik 21:00ak bitartean. Beraz, herritarren batekinformazio gehiago jaso nahiko balu edo giza katearen antola-

kuntza lanetan parte hartu nahiko balu, egun horretan du horre-tarako aukera, Sotora agertuta.

Mendaro_____________________________________

500 lagun inguratu behar ditu Mendarok ekainaren 10ekogiza-katean dagokion zatia betetzeko; lau herritarretatik bat,beraz, kontuan izanda Mendarok 2.000 biztanle eskas dituela.60. kilometroa da Mendarori dagokiona, Mendaroko Txokolateriparetik hasi eta Lanbi enpresa pare arteko zatia, eta jakina, men-daroarrak ere hasi dira bere partea antolatzen. Estreinakoz biharaterako dute mahaia kalera, 16:00etan, Mendaroko Kilimon Trailmendi lasterketa hasten den ordurako eta 19:00ak arte egongodira boluntarioak giza-katerako jendearen izen-abizenak hartzeneta Gure Esku Dagoren materiala saltzen. Oraindik zehaztu gabedute zein beste egunetan irtengo diren kalera, baina argi utzi duteherritarrek izango dutela aukera gehiago ere izena emateko. Eraberean, ekainaren 10era begirako dauden lanak kontuan hartuta,laguntzaileak ere eskatu dituzte, eta harramenetarako posta elek-troniko bat zabalu dute: [email protected].

uEkainaren 10erako, Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziohandiena iragarri du Gure Esku Dagok, eta parte hartzera deitu

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 11

Page 12: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

12

munduanMendarotik hegoalderako norabidean

Oporrak atseden egunak izan ohi diraaskorentzat; beste batzuek, ordea,abentura, lana eta baloreak uztartzendituzte egun horietan. Enara eta IratiAgirrezabala Etxaniz mendaroarrenoporretako plana da hori, Rumbo alsur egitasmoaren baitan. Telmo Aldazde la Cuadra-Salcedok gidatzen duenfundazioak martxan jarri zuen espedi-zioa da, eta urtero 16 eta 17 urtekogazteek bidaia bat egiten dute. Bidaia,hori, baina, ez da turismo hutsa. Aben-turaz gozatzeaz gain, gazteei balo-reak transmititzea eta horiekinmundua aldatu eta hobetu daitekeelaerakustea du helburu. Iaz izan zenEnara Marokon, eta Irati Ugandara jo-ateko dirua biltzen ari da.

Mendarotik abiatu eta hamabostegun inguruko abentura bizikodu Irati Agirrezabala Etxanizek

uztailean, Ugandan. Rumbo al sur funda-zioa da bere gidari, eta bidaia irakasgainagusia bada ere, gazteak baloreetanhezi eta aberastu nahi ditu fundazio ho-rrek. Iratiren ahizpa Enara iaz izan zenRumbo al surrekoekin Marokon, eta berakargi ikusi du helburu hori beteta bere es-perientzian. Momentua bizi egin behardela, gutxirekin asko egin daitekeela...ikasi zituen, besteak beste.

Gutxirekin asko egin daiteke, bai, etahortaz ohartu zen Irati Done Jakue bideaamarekin eta ahizparekin egin zuenean.“Ahizpak izena emateko animatu arren,nik ezetz esaten nion. Baina egun bateaninformazio bila hasi eta joatea erabaki

nuen”. Enarari irrika bestela piztu zitzaion,lagun batek esan zionean Elgoibarkoneska bat basamortura joan zela. Dutxarikgabe, urik gabe, lo egin gabe, sakeleko-rik gabe...egon zela entzun eta abenturagogoa piztu zitzaion. Irati bere burua ho-beto ezagutzera, esperientzia bizitzeraeta Ugandako jendea eta kultura ezagu-tzera joango da.

Abenturan parte hartzeko, baina, hain-bat baldintza bete behar dira. Besteakbeste bidaia norbere poltsikotik ordaindubehar dute partehartzaileek, baina ez dubalio bidaia ordaintzeko gurasoek eman-dako dirua baliatzea. Autofinantziazio bi-

deak bilatu behar dituzte gazteak. BARRE-Neko banatzaile dira Enara eta Irati Men-daron, eta lan hori baliatu du diru pixkategiteko. Baina 1.500 euro behar ditu bi-dairako, eta gehiago, materialerako,beraz, hainbat ekintza egiten dihardu lor-tzeko. “Izena eman nuenetik, webgunebatean sartu, eta astero, hitzaldiak ematendizkigute bideo bidez, motibatzeko etagure denbora antolatzeko. Dirua lortzekomoduak ere esaten dizkigute eta tutorebatek galdetzen dit diru-bilketari dagokio-nez nola noan”. Besteak beste proposatuzioten zeukan arroparen parte bat dohain-tzan ematea eta beste arropa batzuk

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 12

Page 13: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

GAZTEAK 13

Mendaroko bigarren eskuko azokansaldu zituen. Lagunentzako afari bat ereantolatu zuen eta kobratu egin zien. Fun-dazioak emandako errifak eta pultserakere saltzen ari da, eta hainbat gaztarenpisua asmatzeko lehiaketa ere egin du.Bestalde, bloga (https://bitacora.espa-narumboalsur.com/chavales/rirati-agui-rrezabala) ere prestatu du bere burua etaegitasmoa aurkezteko eta diru-laguntzaeske enpresetara bidaltzeko. Enpresei ezezik jendeari eman nahi dio proiektuarenberri. “Ni naiz Gipuzkoako partaide ba-karra, eta tristea da. Ez dakit zergatik. Jen-deak ez du interesik jartzen udan eginditzakeen horrelako egitasmoetan.Nahiago du jakitea zein festatara joangoden”, dio Iratik. Orain arte proiektuarekinlotutako ekintzekin lagundu diotelakopozik dago, baina diru gehiago eskuratubehar duenez, aurrerantzean ere esker-tuko du laguntza. “500 euro falta zaizkitespediziorako, eta horrez gain, materialaerosi behar dut. Oinarrizko arropa era-man arren, sendagaiak, kremak, barratxoenergetikoak... eraman behar ditut, ahiz-pak hala esanda. Bestalde, txertoak erehartu behar ditut. Beraz, hobe gehiagolortzea. Dirua sobratuz gero, beste ba-tzuei eman diezaieket: gobernuz kanpokoerakundeei, fundazioari edo bidaiarakodiru guztia lortu ez duten espedizioki-deei”.

Bidaia aurreko prestakuntzaDirua beharrezkoa da bidaian joa-

teko, baina horrelako espedizio batekbestelako prestakuntzak ere eskatzen ditu.Enarak iaz Toledon egin zituen jarduerakbidaia nolakoa izan zitekeen ikusteko etabatzuek orduan utzi zuten egitasmoa.“Proba fisiko eta mentalak egin zizkiguten.Esaterako, eskuak bridekin lotuta igerile-kura salto egitea, uretatik erreskatatzea,goizeko ordubatean oinez 10 kilometroegitea euripean... Taldeka jarri eta moti-bazioa ere landu genuen aurrera egiteko,gidari izateko... Armadak lagundu ziguneta nik armadari buruz ideia bat neukanarren, lagun gisa aritu ziren gurekin”.

Ekainaren amaieran egingo ditu Iratik

prestakuntza probak, eta sufrituko duelauste duen arren, ez du pentsatzen atzeraegingo duenik. “Mentalki uste dut Ugan-dara joateko prest nagoela, nahiz etaetxetik kanpo, udalekutan-eta, sekula egonez naizenez jendearekin harremanak iza-teko zalantzak eduki. Fisikoki izan ditzaketzailtasunak, iaz utzi bainion kirola egite-ari; beraz, hasi beharko naiz prestatzen”.Enarak ere aholku hori eman dio: fisikokipixka bat gehiago prestatuta egotea,atzera geldi ez dadin.

Ahizparen bizipenak jakintza iturriizango zaizkio espedizioa nolakoa izandaitekeen irudikatzeko. Iaz hango bizila-gunekin egon ziren eta oso aberasgarriaizan zitzaien. Berebereek eurentzako ereezer gutxi izan arren, esnea, tea eta ogiaematen zieten; Hori bai, hango umeakohituak zeuden turistei eskean ibiltzeko,baina aurrez antolatzaileek agindua zie-ten ezer ez emateko. Aurten, oraindikesan ez badiete ere, norbere garapenalantzeari baino kooperazioari gehiagoerreparatuko dietela uste dute, han laneandiharduten elkarteei laguntzeari alegia.

Marokon egarriz Enarak Marokora egin zuen espedi-

zioa, Atlasetik basamortura, baina nondiknora joango ziren zehazki jakin gabe.“Beraiek nahi dutena da guk momentuabizitzea. Ez genekien jango eta edangogenuen, non lo egingo genuen... Hasie-ran zalantza izan arren, garbi daukatasko ikasi genuela”.

Ideiak ahizparen iturritik jaso asmo dituIratik, eta paradojikoa bada ere, iturrienfalta izan zuen Enarak han. “Urik apenasgeneukan. Errekatxoetan hartzen genueneta edateko ur bihurtzeko pastillak edo fil-troak erabiltzen genituen. Tankeak ereahal zutenean betetzen zituzten, eta han

beste bakteria batzuk daudenez, ho-riek hiltzeko lixiba pixka bat botatzenzieten. Beraz, lixiba zaporeduna eda-

ten genuen. Biziraupen amarruakazaldu zizkiguten: galtzerdi batekin fil-troak egiten, sua egiten, kanpin dendaedo babesleku bat egiten... Monitoreekesperientzia handia dute, asko aurrezegondakoak baitira”, azaldu digu Enarak.Ur eskasiak eta jatekoak hondarra izateakmoteldu egin zituen, baina. Nekea men-tala zen batik bat. “Zakua jartzera gelditueta goizaldeko hiruretan film bat ikustekodei egiten ziguten eta ezin genuen lo hartueta goizeko seiretan esnatzen gintuzten,bost minutuan prestatu, korrika joan, arike-tak egin eta gero gosaltzen genuen auke-rarik bazegoen”. Entrenatzaile zorrotzikbazegoela ere aitortu digu, baina baitasosegua ematen zienik ere, Fundaziokoburu den eta orain El Conquistador delCaribe telebista saioan hain ezagun eginden Telmo Aldaz bera esaterako.

Gogorra bezain gozagarria izanzen Enararentzat iazko bidaia. Amakbueltan espedizioa puntuatzeko eskatuzionean ez zion erantzuten jakin, mo-mentu oso txarrak zein oso onak izanzituelako, baina garbi zuen eta du be-rriz ere joango litzatekeela, besteakbeste jendearekin izandako harrema-nengatik. “Gaizki pasatzea ondo pa-satzea ere bada. Gaizki pasatu etagero ikusten da nola gainditu dugunhori eta horrek barrutik erabat betetzegaitu. Bueltan argalduta eta begizuloe-kin itzuli ginen, baina begietan dizdirabereziarekin”.

Enarari basamortuan lo egitea gus-tatu zitzaion gehien, eta ahizpari bizi-pen politak kontatu arren, Irati ez dagoguztiz lasai. Ez dio horri txarrik ikusten,baina, ahizpa nagusiak: “Ez da lasaitubehar, bestela gaizki pasatuko du.Hobe da orain estutzea, gero kontura-tuko delako ez dela berak irudikatu be-zain gogorra”. Beste 120 kiderekinegingo du espedizioa Iratik eta orain-goz Ugandari buruz askorik jakin gabeeta helburu zehatzik gabe abiatuko da.“Abentura bizi izatera joango naiz”.

“Mentalki Ugandara joateko prest nagoela

uste dut, nahiz eta etxetikkanpo, udalekuetan-eta, ez naizen sekula egon”

- Irati Agirrezabala -

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 13

Page 14: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

KULTURA14

Hilabetean kontzertu bat eskainiko duteSutegixa gaztetxean gaurtik aurrera

Abian da euskarazkoidazlan lehiaketa

Ikasleen euskaraz idazteko trebe-tasuna sustatzeko idazlan lehiaketaantolatu du Elgoibarko Udalak. 8 eta18 urte bitarteko ikasleentzat izangoda. Ikastetxean edo Udalaren Kulturasailean aurkeztu beharko dira lanakmaiatzaren 4a baino lehen. Gaia li-brea izango da, baina euskaraz ida-tzia, jatorrizkoa eta aurrez saritu edoargitaratu gabea izan beharko da.Saritzat 50 eta 120 euro bitarteko28 bono banatuko dituzte herrikodendetan gastatu ahal izateko. Uda-leko webgunean jasota daude idaz-lan lehiaketan parte hartzekobaldintzak.

‘Hiru ipuin’ umeen antzezlana, domekan

Tomaxen abenturak ikusteko aukeraizango dute herriko txikiek domekan,16:30ean, Elgoibarko Herriko Antzo-kian. Tomax liburutegira joateko kon-bentzitu du Muxugorrik, eta hanipuinetatik Txanogorritxu, Hiru txerri-txoak eta Hamelingo txirularia berenerara antzeztuko dituzte barrezka, kan-tuz dantzan eta magiarekin.

Bertso barrikotea Kimetzen Uxue Alberdieta Unai Iturriagarekin

Bertso afaria izango da apirilaren21ean, Kimetz elkartean, 21:00etan.Iturri tabernan elkartuko dira aurrez po-teoa egiteko, 20:00etan. Elkarteanentsalada, arraina, txuleta, postrea etakafea afaldu ondoren, Uxue Alberdieta Unai Iturriaga bertsotan entzunahal izango dituzte bertaratzen dire-nek. Txartelak salgai daude 35 euroan(langabetuek eta gazteek 30 euro) Itu-rri, Lanbroa eta Jai-Alai tabernetan.

Orain artean Sinuosek egiten duen bezala, hemendik aurrera Sutegixagaztetxean ere hilabetean behin kontzertuak eskaintzen hasiko dira.Hain zuzen ere, Sinuoseko Sotoko Hotsak emanaldiekin tartekatuko di-

tuzte kontzertuok, beraz, gutxi gorabehera eskala bertsuko bi saio izango dira hi-labetean Elgoibarren. Hori da gaztetxean kontzertuak antolatzen hasi direnenasmoa: musika estiloak ezberdinak izanik, askotariko emanaldiak zuzenean en-tzuteko aukera eskaintzea Sinuosekoekin batera herriko musika zaleei, nahiz etaeskala txikiagoan izan.

Lehen kontzertua Donostiako Albert Cavalier taldeak eskainiko du gaur, bari-xakua, 23:00etan, gaztetxean. Rock abesti klasikoenak bertsionatzen zituen lau-kote gazte donostiarra gogotsu dabil garage estiloko abestiak sortzen etamelodiak indartsu eta lotsagabeak dira. Sumatzen da Albert Cavalierrek etorkizunhurbilean emango duela zeresanik. Beraz, musika arloan tokia hartzen ari dentalde hau bertatik bertara entzuteko aukera izango da Sutegixan.

Datak oraindik zehaztu gabe badituzte ere, ekainera bitarteko datozen bi tal-deak zein izango diren ere aurreratu dute gaztetxetik. Maiatzean, askotariko eus-kal abestiak bertsionatzen dituen Talka talde akustikoa arituko da. Ekainean, berriz,bertso-rock estilo deigarriaren erreferente den Bi Balak eskainiko du kontzertua.

The Riff Truckers SotoanMaiatzeko kontzertu saioa Sinuoseren Sotoko Hotsak jardunaldiak borobilduko

du datorren barixakuan, apirilaren 20an, Kultur Etxeko Sotoan, 23:00etan. TheRiff Truckers, Bizkaiko rock&roll taldearena izango da emanaldia. Rock doinueiblues eta country ukituak ere emango dizkiete. Over the Edge bost abestiko diskoberria aurkeztuko dute kontzertuan. Abesti bakoitzak, musikari dagokionez, iden-titate propioa izan arren aurreko lanetako identitate bertsua mantendu dute. Diskoberria martxan jartzean taldean ezik hainbat aldaketa egin dituzte gitarra joleeidagokienez, baina aurkezpenarekin batera, berriz helduko diote taldearen azkenpartaideekin.

Donostiako Alvert Cavalier arituko da gaur gaztetxean.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 14

Page 15: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

KULTURA 15

Nieves Orbea Eguia2018ko apirilaren 7an hil zen, 79 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Udal Musika Bandaren kontzertua domekan

Apirilaren 15ean, 12:30ean, musikaemanaldia eskainiko Udal Musika Ban-dak Elgoibarko Herriko Antzokian.Gorka Mujikaren zuzendaritzapean ho-nako piezak entzun ahal izango dituztejoaten direnek: Al Centenario (Ferrer Fe-rran), The great locomotive chase (R.Smith), El ruiseñor de la huerta (L. Ma-genti) -jendearen eskariz joko dutena-, AScottish rhapsody (C. Grundman) eta TheEighties (J. Higgins).

Egur arte tailerreko umeenlanak ikusgai

Erakusketa berri bat irekiko dute gaur,barixakuan. Egur arte tailerreko umeen arte-lanak ipiniko dituzte ikusgai Kultur Etxekoerakusketa gelan. Apirilaren 21era bitarteanegongo da ikusgai, astelehenetik zapatura,egunero 18:30etik 20:30era.

Uxue Alberdirekin solasaldiaMendaroko liburutegian

Uxue Alberdi idazle, kazetari eta bertso-lari elgoibartarra elkarrizketatuko du AinaraArgoitia kazetariak Mendaroko Udal Liburu-tegian apirilaren 18an, 18:00etan. Jenis Jo-plin bere azken eleberria aitzakiatzathartuta Alberdiren ibilbidea izango dute hiz-pide. Bizitzaz, literaturaz, bertsolaritzaz, ira-bazi dituen sarietaz eta beste hainbatgaietaz jakiteko aukera izango dute liburu-tegira gerturatzen direnek.

Elgoibarko Trinitateetako danborradanparte hartzeko izenematea zabalik dago

Maiatzaren 26an,23:00etan, danborhotsak berriz ere en-

tzungo dira Elgoibarko kaleetan.Beraz, antolatzaileek deialdiaegin dute zeinek parte hartu nahiduen jakiteko. Apirilaren 20abaino lehen eman behar da izenaEizagirre okindegian, Danborra-dako elkartearen postontzian [email protected] e-posta helbidean. Izen-abizenak, helbidea, telefonozenbakia eta e-posta helbidea adierazteaz gain, egun horretan Maalako parkeko afa-rian parte hartu nahi duten zehaztu beharko dute interesatuek.

Zerrendak osatu ondoren, entseguak maiatzean hasiko dituzte. 14an aurkezpenaegingo dute, eta danbor zein barril joleen entseguak 21:30ean izango dira MerkatuPlazako atikoan, honako egunetan: 14, 15, 16, 17, 21, 22, 23, 24.

Arropari dagokionez, orain arte parte hartu dutenek maiatzaren 15ean edo 16anjaso ahal izango dituzte Danborradaren Pista Beltzeko lokalean 19:00etatik20:00etara; itzuli, berriz, ekainaren 5ean eta 6an. Partehartzaile berrien txanda maia-tzaren 19an izango da, leku berean, 11:00etatik 13:00etara bitartean,.

Kartel lehiaketaApirilaren 23ra arte zabalik dago danborradarako kartel lehiaketarako lanak aur-

kezteko epea. 18 urtetik gorako edozeinek parte har dezake, eta lanak Kultur Etxeanaurkeztu beharko dira. Irabazleari 300 euroko saria emango diote.

Uxue Alberdik irabazi du 111 Akademiaren saria

Euskal Herriko literaturazaleen bilgunea da 111 Akademia eta 200 irakurlek partehartzen dute egitasmoan. Hiru bozketa txandetan egin dute aukeraketa. Lehenengoan2017an gogokoen izan zuten liburuaren alde botoa emateko eskatu zitzaien akade-miakideei, baina saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egonez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi txanda egin zituen. Azkentxandan Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro izanziren bi finalistak, eta Alberdiren lana izan da irabazle.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 15

Page 16: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

KIROLA16

Nesken futbola, plazara

C.D. Elgoibarrek Nesken FutbolarenEguna antolatu du gaurko (apirilak 13), Re-aleko teknikarien laguntzarekin. Nesken ar-tean futbola sustatzeko helburuarekin,Kalegoen plazan arituko dira futbolean,18:00etatik 20:00ak bitartean. Parte har-tzaileen artean Realeko emakumezkoen tal-deko jokalariek sinatutako kamiseta batzozketatuko dute. C.D. Elgoibarrrek iaz ereantolatu zuen futbola herritarrei gerturatzekoekimena klubaren mendeurrena ospatzekoantolatutako ekintzen barruan, eta Futbol Es-kolako umeak Kalegoen Plazan, Plaza Txi-kian eta Lekuederreko kantxan aritu zirenfutbolean.

Kilimon Trail, zapatuanZapatu honetan, apirilaren 14an, joka-

tuko da zortzigarren Mendaroko KilimonTrail mendi lasterketa. Antolatzaileek zailta-sun ezberdineko bi ibilbide prestatu dituzte:motza, 11 kilometro eta 600 metroko des-nibel positiboduna, eta luzea, ohikoa, 23kilometro eta 600 metroko desnibel positi-boduna. Lasterketa 16:00etan abiatukoda. Maite Maiora (Mendaro, 1982) etaJulen Larruzea (Larrabetzu, 1982) gailenduziren iazko edizioan, eta haienak dira den-bora onenak, 1.56.26 eta 2.16.45, hu-rrenez hurren.

Decak Olaizagan jokatuko du EspainiakoEskubaloi Txapelketaren Lauko Finala

Ampo taldeko Xabier Berasategik irabazi duElgoibar Hiria Saria txirrindulari lasterketa

Xabier Berasategi Garmendiak (Ampo-Goierriko TB) bi ordu bost minutu eta segundubatean osatu zituen jubenil mailako txirrindularientzako 38. Elgoibarko Hiria Saria txi-rrindularitza lasterketako 93,5 kilometroak, joan zen apirilaren 8an. Berasategik sei se-gundoko aldea atera zion Mintxetako helmugan Lander Lartitegiri (Basati Bike Busturia)eta 11 segundokoa Jon Arakama taldekideari. Josu Alvarez (Ciclos Iturriaga) izan zenlehen elgoibartarra. Hamargarren postuan sailkatu zen, irabazlearengandik 39 segun-dora. Etxeko taldeko txirrindulariak maila onean aritu ziren eta Ciclos Iturriaga hirugarrensailkatu zen taldekako sailkapenean, Mikel Perez de Obanosek (16. postua), eta JonIbarluzeak (23. postua) lortutako postuei esker. 146 txirrindulari batu ziren irteeran eta98k lortu zuten proba amaitzea.

Sanlok antolatuko du Espainiako Eskubaloi Txapelketako jubenil mutilen LaukoFinaletako bat, D sektoreari dagokiona, hain justu ere. Bertan lehiatuko daetxeko taldea, Deca. Elgoibartarrek Logroñoko Knet Calasancio, Zarago-

zako B.M. Calasancio eta Bartzelonako Barcelona Lassa taldeak izango dituzteaurkari, Olaizaga kiroldegian. Gaur (apirilak 13) jokatuko dute Errioxako taldearenaurkako neurketa, 19:30ean. Zapatuan jokatuko dute aragoarren aurka,17:45ean; eta, domekan izango da Bartzelonaren aurkako partida, 11:45ean.Sanlok kiroldegira joateko dei egin die zaleei eta herritarrei. Hala ere, joan ezindutenek ere jarraitu ahal izango dituzte Olaizagan jokatuko diren partidak, Sanlokbere webgunean emango baititu zuzenean. Euskadiko Txapelketa irabazi berriduen Tecnifuelle taldeak, berriz, Burlatan jokatuko den Lauko Finalean hartuko duparte, gaurtik domekara bitartean. Elgoibartarrek Malkaitz talde nafarra, Kanarie-tako Caima eta Bartzelonako Sant Vicenc izango dituzte aurkari.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 16

Page 17: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

KIROLA 17

Alai Romero hirugarren,Candanchu Ski Clubak antolatutako proban

Eski lasterketetan aurreneko postuetanlehian aritzen diren eskiatzaile elgoibartarrekziurtatuta dute belaunaldi erreleboa. Elgoi-barko lau eskiatzaile gaztetxok astero hartudute parte eski ikastaroetan, Discovery izenekotaldean, eta ikasitakoa praktikan jartzeko au-kera izan zuten Candanchu Ski Clubak eskidenboraldiari amaiera emateko antolatutakolasterketa sozialean. Andrea Cornejo, TereseGuenetxea, Ibon Iparragirre eta Alai Romerodira eskiatzaile elgoibartarrak. Alaik hirugarrenpostua eskuratu zuen proban, eta seigarreneansailkatu zen Andrea, sei urterekin taldeko gaz-teena izanagatik lasterketa bikaina eginda.

Anfibioak ezagutzeko irteera, Ander IzagirrerekinAnder Izagirre elgoibartarraren gidaritza-

pean, anfibioak ezagutzeko irteera egingodute gaur gauean. Morkaiko mendi taldeakElgoibar eta inguruetako natura eta mendikoondarea ezagutzeko antolatu dituen bederatziirteeretako lehena izango da. IMHko aparka-lekutik abiatuko dira 20:00etan, eta izenaemateko bi modu daude: [email protected] e-postara idatzita edota 636 994798 telefono zenbakira deituta.

Mugertza krosak ANOC Sari Bereziajasoko du Elgoibarren egingo duten galan

Markel Kerexeta xakelariak bederatzigarren postua lortu du Euskal Herriko Txapelketan

Jubenil mailako Euskal Herriko Xake Txapelketan lehiatu da Markel Kerexetaelgoibartarra eta bederatzigarren postuan sailkatu da. Hamabost xakelarik hartudute parte txapelketan, zazpi bizkaitarrek, lau arabarrek, bi nafarrek eta bi gi-puzkoarrek. Apirilaren 3tik 7ra bitartean jokatu dituzte elkarren aurkako partidak,suitzar erara, Eibarko Unibertsitatean. Kerexetak sei partida jokatu zituen, erdiakirabaziz eta beste erdiak galduz. Tamalez ezin izan zuen lehen partida joka-tzera agertu eta galdutzat eman zioten partida hori. Aritz Morantek irabazi zuentxapelketa 7 partidatan 6,5 puntu lortuta..

Kros Antolatzaileen Espainiako Elkarteak (ANOC) Elgoibar aukeratu du 2018kogala ospatzeko, Mugertza krosaren 75. urteurrenarekin bat eginez. Herriko An-tzokian izango da, zapatuan, 19:00etan, eta 2017-2018 kros denboraldian

nabarmendu diren atleta eta erakundeak sarituko dituzte, eta horien artean Mugertzakrosak jasoko du ANOC Sari Berezia. Ekitaldia hasi aurretik, 18:15etik aurrera, Eus-kal Telebistak Mugertza Krosaren 75. urteurrenari buruz eginiko dokumentala, Muger-tza, Elgoibar Munduratu duen krosa izenekoa, eskainiko dute Herriko Antzokiko zinepantailan. Gazteleraz emango dute. Asteburuari bukaera emateko, urteko bilera ereElgoibarren egingo du ANOCek. Kros antolatzaileak Elgoibarko udaletxeko plenoaretoan batzartuko dira domekan, hilaren 15ean, 10:00etatik aurrera.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 17

Page 18: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

MERKATU TXIKIA

LANA...................................EskaerakGarbiketan edo adineko pertsonen zain-tzan lan egiteko prest. Orduka edoetxeko langile modura. ( 637 966 749------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzen lan egitekoprest. ( 632 729 261------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen egingo nuke lan.Bederatzi urtez egon naiz adineko batzaintzen. Elisabet. ( 621 376 202------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen egingo nuke lan.Orduka edo etxeko langile modura.Erreferentziak dauzkat. ( 632 504 190------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua lan bila, adinekoakzaintzeko eta etxeko lanak egiteko. ( 632 877 170------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen egingo nuke lan.Asteburuetan ere bai. Esperientzia dau-kat. ( 631 406 177------------------------------------------------------------------------------------------Pintore lan bila. Esperientzia daukat etaastelehenetik igandera libre.( 691 441 727------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzen egingonuke lan. ( 631 620 344------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen egingo nuke lan.Gauetan ere bai. ( 632 733 573------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen egingo nuke lan.Asteburuetan bakarrik. ( 631 655 390------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzen egingo nuke lan.Garbiketa lanak ere egiten ditut. Espe-rientzia eta erreferentzia onak dauzkat.( 626 407 923------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzen egingonuke lan. ( 657 438 357------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzen egingonuke lan. Orduka eta asteburuetan erebai. ( 631 558 243------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzen egingonuke lan. Garbiketa lanak ere egitenditut. ( 688 652 050------------------------------------------------------------------------------------------Tabernan zerbitzari lanetan edo sukal-deko laguntzaile lanetan aritzeko prest.( 632 983 756------------------------------------------------------------------------------------------Zerbitzari gisa lan egiteko prest. ( 687 940 566------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxeko lan-gile moduan aritzeko ere prest. ( 638 338 816------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonen zaintzan eta garbi-ketan lan egiteko prest. Orduka edoetxeko langile modura. ( 642 290 762------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko prest,etxeko langile modura. ( 617 414989------------------------------------------------------------------------------------------Elkarteen garbiketan edo pertsona na-gusiak zaintzen, etxean zein ospitalean,lan egiteko prest. Esperientzia eta ikas-ketak dauzkat. ( 671 989 434------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko eta garbi-ketarako prest. Esperientzia eta errefe-rentziak ditut. ( 646 821 678------------------------------------------------------------------------------------------

Adineko pertsonak zaintzeko prest,baita etxeko langile moduan ere. Espe-rientzia handia. ( 602 193 095------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko prest,baita etxeko langile moduan ere. Espe-rientzia handia. ( 612 016 458 ------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak eta gaixoak ospita-letan zaintzeko prest. Orduka eta etxekolangile gisa. ( 632 949 742------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Digitalizazioan esperien-tzia handia. ( 602 819 349------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Garbiketan, zerbitzari,baserriko lanetan... aritzeko prest.( 602 072 969------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko zein gar-biketan edo tabernetan lan egitekoprest. Esperientzia handia. ( 686 077 316------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak edo umeak zain-tzeko zein garbiketa lanak egiteko prest.Orduka edo etxeko langile gisa. ( 602 047 812------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanetan aritzeko zein adinekopertsonak edo umeak zaintzeko prest.( 685 724 861/ 943 748 899

ETXEBIZITZAK.....................Etxebizitza hartuko nuke alokairuan El-goibarren. ( 677 529 560------------------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza hartuko nuke alokairuan El-goibarren. ( 632 983 756------------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarren, berehala sartzeko etxebizi-tza bila gabiltza. Bikote arduratsua. ( 683 415 222

GARAJEAK..........................Marradun garajea salgai Leku Ederren.( 615 707 857

OSPAKIZUNAK....................1943an jaio eta aurten 75 urte bete-tzen dituzten elgoibartarrek edo Elgoiba-rren bizi direnek, bazkaria egingo duteapirilaren 28an Sigma jatetxean. Interes-dunek 50 euro sartu beharko dituzte api-rilaren 24a baino lehen Laboral Kutxakokontu zenbaki honetan: ES72 30350007 2900 711 35212. 12:30eanospakizun erlijiosoa egingo dugu SanBartolome parrokian, gero argazkia ate-rako dugu eta 13:00etan lunchaegingo dugu. 14:30ean bazkariaSigma jatetxean izango da. ------------------------------------------------------------------------------------------1968an jaio eta aurten 50 urte bete-tzen dituzten elgoibartarrek edo Elgoi-barren bizi direnek ospakizuna egingodute maiatzaren 5ean, Sigma jate-txean. Interesdunek 68 euro (luncha,bazkaria, gaueko mokadutxoa eta ar-gazkia) sartu beharko dituzte apirilaren15a baino lehen kontu zenbaki hone-tan: ES87 3035 0007 220071134606. Kontakturako: [email protected] edofacebook/elgoibarkintada.------------------------------------------------------------------------------------------1932an jaiotako elgoibartarrek edo El-goibarren bizi direnek, ospakizunaegingo dute apirilaren 28an. 12:30eanMaalako elizan meza izango dute eta14:30ean bazkaria Ibai-Ondo errete-guian. Interesdunek Castrillejo estankoaneman behar dute izena apirilaren 23abaino lehen.

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Orain dela aste batzuk izandako bilera baten etxejabe batek

eskatu zuen aktan jasotzea berak eta beste jabe batek batza-

rrean egindako adierazpenak. Izan ere, bere ustez, funtsezkoak

dira gai zerrendako puntu batean. Jakin nahi nuke akta horre-

tan bileran gertatutako guztia jaso behar al dugun ala hartutako

erabakiak besterik ez.

Legez, aktak hartutako akordioak jaso behar ditu, baita aldeko eta

kontrako botoak eman dituzten jabeen izenak eta dagozkien parte-har-

tze kuotak, baldin eta eraginik badute akordioaren balioztasunean.

Legea gutxieneko eduki batzuk jartzera mugatuta dago, akordioen edu-

kia aipatuz, baina hainbat kontu idatziz ez jasotzeak akta baliogabetzea

eragin gabe. Beraz, aktaren edukia, etxejabeen adierazpenak, idatziak

edo beste dokumentu batzuk jaso gabe, hartutako erabakietara muga-

tzea, legearekin bat dator.

Aholkua: Ez da ez beharrezkoa, ez derrigorrezkoa ezta gal-

dagarria ere aktan jasotzea bilera osoan barrena gertatutako

guztia: etxejabeek esandakoa, emandako idatziak, egindako es-

kariak zein adierazpenak. Jabekideen idatziak batzea ez da au-

rreikuspen legala, beraz, hori ez egitea ez da legezko akats bat

eta are gutxiago akta balio gabe uzteko arrazoi bat. Hortaz, era-

bakitakoa baino ez da modu zorrotzean jaso behar.

ROSA Mª PINTADO

Enpresa kolaboratzailea: P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

18

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 18

Page 19: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

ZORIONAK

Gaur arte bezain zoriontsu izaten jarrai-ttu bixartik aurrera. Egun mundiala pa-satzeko prest gaude gu. Zorion-muxubana, etxekuon partez.

Zorionak, Eulali,apirilaren 5ean 6urte egin zenitue-lako. Muxu handiasko, familiakoenpartez.

Zorionak, Mar-kel, 10 urte betedituzulako. Segijator! Etxeko guz-tien partez, etabereziki Eneko etaBeñaten partez.

Z o r i o n a k ,Xabat, 8.urtebe-tetzean. Berezikizure anaiaManex eta Unai-ren partez. Aupazu!

Zorionak, Libe!Muxu potolo batetxekoen partez!

Gure bihurriak 2urte astelehenean!Zorionak etapatxo bat, Libe,etxekoon partez,eta bereziki, nebaLukenen partez.

Zorionak eta milapatxo etxeko txiki-tinarentzako. Ja-rraitu beti bezainalai! Familiakoeneta bereziki Una-xen partez.

Zorionak gure txa-peldunari, 17an9 urte beteko di-tuelako. Muxu batfamiliakoen par-tez, bereziki An-derren partez.

Zorionak, Ibon!Igandean 4 urtebeteko dituzu.Ondo pasatu zureegunean. Etxe-koen partez, muxupotolo bat.

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

19

Zorionak gureetxeko altxorrari!Atzo 3 urte handi,txapeldun! Milapatxo etxeko guz-tion partez.

Zorionak, Manex eta Magali!. 6urte! Muxu eta besarkada handi banadenon partez.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 19

Page 20: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

AGENDA20

13 BARIXAKUA18:30 Erakusketa: Egur arte tailerrekoumeen artelanak: margoak, marrazkiaketa zeramikak. Astelehenetik barixakura,18:30etik 20:30era eta larunbatetan12:00etatik 14:00etara. Apirilaren21era arte. Antolatzailea: Egur. KulturEtxeko erakusketa gelan.18:30-20:30 Odol ateratzea. Elgoi-barko Odol-Emaileen Elkartean (Anbula-tegi ondoan).17:00-20:00 Futbol Eskolaren Eguna.Antolatzailea: C.D. Elgoibar. Kalegoenplazan eta Leku Ederren.17:30 Kiribil. Antolatzailea: ElgoibarkoIzarra. Maalako parkean.20:00 Anfibioak ezagutzeko gaueko ir-teera. Gidaria: Ander Izagirre Egaña. Ize-nematea: 636 994 798 zenbakian [email protected] e-posta helbi-dean. Elkartzeko lekua: IMHko aparkale-kua.20:00 Antzerkia: Ergela (Euskaraz).Txalo produkzioak. Sarreren salmenta: Ku-txabanken, zapatuan leihatilan 19:15etik21:45era, eta egunean bertan, leihatilan.Herriko Antzokian.23:00 Alvert Cavalier taldearen kontzer-tua. Sutegixa gaztetxean.

14 ZAPATUA19:00 Anoc gala. Antolatzailea: Min-txeta Atletismo Taldea eta 75. Urteurre-neko Batzordea. Herriko Antzokian.16:00 Mendi lasterketa: Kilimon Trail.Antolatzailea: Mendaroko Txirrindulari El-kartea. Mendaroko plazan.

15 DOMEKA12:30 Kontzertua: Elgoibarko Udal Mu-sika Banda. Herriko Antzokian.16:30 Familia antzerkia: Hiru ipuin, To-maxen abenturak. Sarreren salmenta: Ku-txabanken, zapaturo leihatilan 19:15etik21:45era, eta egunean bertan, leihatilan.Herriko Antzokian.

16 ASTELEHENA18:00-20:00 Emakumeentzako taile-rra: Garapen pertsonala irakurketaren bi-tartez. Dinamizatzailea: Loredi Salegi.Antolatzailea: Jabekuntza tailerrak. Go-tzon Garate Udal Liburutegian.

17 MARTITZENA18:00-20:00 Gurasoentzako formakun-tza: Sexualitatea: Nola lagundu gure seme-alabei?. Desirak S.L. sexologia eta generozerbitzuak. Antolatzaileak: herriko ikastetxe-etako guraso elkarteak eta Udalaren Ongi-zate Saila. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

19:00 Bizikidetza ereiten mahai-ingurua:Bizikidetzaren alde lanean: Gaur egungoerronka. (Bermeak berriro gerta ez dadin:memoria, justizia, biktimak, presoak, he-rritarren parte hartzea). Hizlariak: PaulRios, Zuriñe Rodriguez eta Jon MirenaLanda. Antolatzailea: Elgoibarko Udala.Musika Eskolako auditoriumean.

18 EGUAZTENA18:00 Uxue Alberdi idazlearekin solasal-dia Mendaroko liburutegian.

19 EGUENA20:00 Elgoibarko Isiltasun Eskolaren to-paketa. Gidaria: Jose Cruz Igartua. KulturEtxeko hitzaldi gelan.

20 BARIXAKUA21:30 Zine foruma: Aprendiendo a con-ducir. Gidaria: Loredi Salegi. Antolatzai-lea: Haizea. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.23:00 Kontzertua: The Riff Truckers. An-tolatzailea: Sinüose. Kultur Etxeko sotoan.

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 20

Page 21: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

AGENDA 21

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente - Sostoa kalea,10 (Eibar)

943 254 410

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

13 BARIXAKUA 14 ZAPATUA 15 DOMEKA 16 ASTELEHENA 17 MARTITZENA 18 EGUAZTENA 19 EGUENA 20 BARIXAKUA

Egunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez

GaritaonandiaEgunez

EtxeberriaEgunez

*FernandezEgunez

GaritaonandiaEgunez

*OruesagastiEgunez

Barrenetxea

Iluntzean Yudego

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Etxeberria

IluntzeanBarrenetxea

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Etxeberria

IluntzeanBarrenetxea

. Dora Sanz Sanz91 urte, martxoak 10

. Felix Arregi Bastida80 urte, martxoak 11

. Jesus Arakistain Makazaga73 urte, martxoak 13

. Marcelo Ladron Marin88 urte, martxoak 18

. Luis Leiaristi Askasibar66 urte, martxoak 18

. Isabel Guerra De Nova82 urte, martxoak 22

. Milagros Irusta San Sebastian92 urte, martxoak 24

. Teresa Txurruka Arrizabalaga91 urte, martxoak 27

Martxoan hildakoak Zinea (Herriko antzokian)

‘Sin rodeos’14 zapatua, 22:15 (VOS)

15 domeka, 19:0016 astelehena, 21:30

‘Van Gogh’(Ongarri zine kluba)

19 eguena, 22:15 (VOS)

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 21

Page 22: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

HITZ ETA KLIK22

“Eta astekari honen irakurle izateak ere batuko gaitu”

Unai Villena

Manu Sanchez

Argi neukan unea iristean ez nuela errepikatuko aurretik besteri mila aldiz irakurritako agur horietako bat,baina hara non, hementxe naukazue agur zozo hau idazten. 2015eko urtarrilean esan zidaten atalberri bat sortzear zirela BARRENen, herriko idatzi zale eta argazkilari afizionatuak batuko zituena binaka,

hilean behin-edo kolaboratuz txandaka, ea parte hartuko al nuen. Zalantzarik gabe erantzun nien baietz, norekinaritzea tokatuko zitzaidan jakin-minez. Ez nuen Manu ezagutzen, bilera-gelan aurkeztu zidan Ainhoak, aurretiazesanda “oso jatorra da, ondo moldatuko zarete”, eta bete-betean asmatu zuen: niretzat plazerra izan da, eta

oso erraza, Manurekin lan egitea. Bere argazkiek beti jarri dizkidate begien parean hausnartzeko hamaika gai. Argazki horiek izandira gure Hitz eta Klik gehienen abiapuntua, nahiz eta batzuetan alderantziz egin dugun eta nire testuetatik abiatu; horrela, aldizka,biok bizi izan dugu baldintzatuta sortu beharraren erronka, ziurgabetasuna eta azken uneko adrenalina.

Ia hiru urte hauetan argitaratu ditugun 20 kolaborazioetako hitzak idazteko oinarritu naiz sentsazioetan, oroitzapenetan, galderetan,bakarren batean amorru edo minean, betiere saiatuz literatura sortzen, dosi homeopatikotan bada ere, balizko irakurlearengan (zugan)zer edo zer pizteko ahaleginean. Lortu ote dudan ez dakit. Dakidana da etapa hau ixteko garaia iritsi zaidala, beste norbaiti tokiauztekoa eta lekukoa ematekoa, eskerrik asko eta hurren arte esatekoa: kalean eta sare sozialetan egingo dugu topo. Eta astekari honenirakurle izateak ere batuko gaitu aurrerantzean. Zorionak eta luzaroan jarrai dezala Elgoibarko eta Mendaroko etxeetara iristen astero-astero, gutxienez beste 25 urtez!

1072 alea:Maquetación 1 12/04/18 12:19 Página 22

Page 23: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

I. URTEURRENA

Jose Ignacio Sarasua Garate

2017ko apirilaren 11n hil zen, 60 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, apirilaren 14an,19:00etan, Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Gure ondotik joan zara,baina betiko izango zaitugu

gure bihotzetan.

Familia

I. URTEURRENA

Jose Ignacio Sarasua Garate

Izan zarenagatiketa erakutsi duzunagatik,ez zaitugu inoiz ahaztuko.

I. URTEURRENA

Jose Ignacio Sarasua Garate

Zure oroimenak indartzen gaitu.

1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 3

Page 24: 1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 1...2018/04/13  · eta erabilera balioanitza duten bizile - kuak dira apartamentuok. Etxebizitza horiek zerbitzu amankomunak dituzte

1072 azala:Maquetación 1 12/04/18 12:17 Página 4