2
32. Taldea Giza Anatomia IV 2015-02-19 103 11. Gaia: Dastamena Dastamena dastamen-botoietan hartzen da. Hauek ahoan, eztarriko zenbait eremutan eta batez ere mihi bizkarraldetik sakabanatuta daude. 1. Dastamen-botoien distribuzioa Dastamen poroak mihian, bakar-bakarrik mukosaren erliebeak diren mukosa papiletan kokatzen dira. Lau mukosa papila mota daude: Filiformea edo hari itxurakoa: oso finak dira eta hari itxurako erliebeak osatuz mihiaren aurreko 2/3etan daude. Arruntenak eta asko dira, baina ez dute dastamen-botoirik. Hauek keratinizatu egiten dira eta horrela, mihia ateratzean ikusten dugun zuria osatzen dute. Onddo itxurako papila edo fungiformea: hauek berriz ere mihiaren aurreko 2/3etan daude, hari itxurakoen artean sakabanatuta. Dastamen-botoiak dituzte, arrosa kolorekoak dira eta goiko aldetik lauak dira. Orri itxurakoak edo foliatuak: mihiaren bi alboetan daude, batez ere erroaldean. Hauek, dastamen-botoi ugari dauzkate. Kaliziformeak (kaliz itxurakoak): handienak eta zabalenak izan arren, zenbaki aldetik gutxiengoa osatzen dute, 8-12 soilik agertzen direlako. Mihiaren bukaera ildoaren aurrealdean kokatzen dira honen itxura jarraituz (mihiaren V-a). Dastamen botoiak eztarri hasieran, zintzurrean (epiglotisean), aho sabaian eta aho sabai zutabeetan etab ere agertzen dira, baina ez daude papilatan antolatuta, askeak dira. 2. Dastamen-botoiaren egitura Dastamen botoiak laranja baten egitura du, borobiltxoa da eta zelula bertikalez osatuta dago. Bertan bi zelula mota daude: Eusleak: albokoenak direnak Hartzaileak: erdialdean daudenak

11. Dastamena

  • Upload
    inaki

  • View
    36

  • Download
    4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Osasun

Citation preview

Page 1: 11. Dastamena

32. Taldea Giza Anatomia IV 2015-02-19

103

11. Gaia: Dastamena

Dastamena dastamen-botoietan hartzen da. Hauek ahoan, eztarriko zenbait eremutan eta

batez ere mihi bizkarraldetik sakabanatuta daude.

1. Dastamen-botoien distribuzioa

Dastamen poroak mihian, bakar-bakarrik mukosaren erliebeak diren mukosa papiletan

kokatzen dira. Lau mukosa papila mota daude:

Filiformea edo hari itxurakoa: oso finak dira eta hari itxurako erliebeak osatuz mihiaren

aurreko 2/3etan daude. Arruntenak eta asko dira, baina ez dute dastamen-botoirik.

Hauek keratinizatu egiten dira eta horrela, mihia ateratzean ikusten dugun zuria

osatzen dute.

Onddo itxurako papila edo fungiformea: hauek berriz ere mihiaren aurreko 2/3etan

daude, hari itxurakoen artean sakabanatuta. Dastamen-botoiak dituzte, arrosa

kolorekoak dira eta goiko aldetik lauak dira.

Orri itxurakoak edo foliatuak: mihiaren bi alboetan daude, batez ere erroaldean.

Hauek, dastamen-botoi ugari dauzkate.

Kaliziformeak (kaliz itxurakoak): handienak eta zabalenak izan arren, zenbaki aldetik

gutxiengoa osatzen dute, 8-12 soilik agertzen direlako. Mihiaren bukaera ildoaren

aurrealdean kokatzen dira honen itxura jarraituz (mihiaren V-a).

Dastamen botoiak eztarri hasieran, zintzurrean (epiglotisean), aho sabaian eta aho sabai

zutabeetan etab ere agertzen dira, baina ez daude papilatan antolatuta, askeak dira.

2. Dastamen-botoiaren egitura

Dastamen botoiak laranja baten egitura du, borobiltxoa da eta zelula bertikalez osatuta

dago. Bertan bi zelula mota daude:

Eusleak: albokoenak direnak

Hartzaileak: erdialdean daudenak

Page 2: 11. Dastamena

32. Taldea Giza Anatomia IV 2015-02-19

104

Dastamen botoiaren goiko poroa, dastamen-poroa,

irekita dago kanpoko egiturekin kontaktuan jartzeko. Poro

honen bidez elikagaien substantzia kimikoak sartu eta

hartzaile zelulek goiko aldean erakusten dituzten

mikrobiloxkekin ukitzen dira.

Hauek estimulatzean, kinada zuntz hartzaileetara igaro

eta dastamen-botoiaren beheko polotik sartuko dira,

informazioa sinapsi bidez gongoil neuronaren inguruko

zuntzetara bidaliz.

3. Dastamen bideak

Dastamenaz arduratzen diren nerbioak (dastamen bideak) ezberdinak dira mingainaren

eremu edota dastamen-botoien distribuzioaren arabera:

Eztarria eta zintzurra (zintzurraren

epiglotis ingurua): hemen kokatzen diren

botoien inerbazioa bagoak hartzen du,

goiko zintzur nerbio eta eztarri plexuaren

bitartez. Gongoil hartzailea bagoaren

beheko gongoila da.

Mihiaren bukaera ildoaren atzealdea:

eremu honetako papilen inerbazioa

glosofaringeo nerbioak hartzen du.

Mihiaren bukaera ildoaren aurrealdea:

bertako dastamen papilen inerbazioa,

aurpegi nerbioak hartzen du.

Hasiera batean, dastamen-botoietatik ateratzen diren zuntz hartzaileak mihi nerbioarekin

ateratzen dira. Geroago aldendu egiten dira tinpano soka nerbiora igarotzeko. Beraz,

dastamena hartzen duten zuntzak Wrisberg nerbio edo bitartekari nerbioaren (50. orrialdean

azalduta) osagai dira. Tinpano soka nerbioaren bitartez, harkaitz barruko gongoil genikulatura

(aurpegi nerbioaren gongoil hartzailea) iritsiko dira.

Aho sabaian eta aho sabai zutabeetan dauden botoien inerbazioa aurpegi nerbioak

hartuko du berriro ere. Hasieran ahosabai nerbioarekin eta geroxeago, harkaitz nerbio

nagusiaren bitartez.

4. Zaporeen distribuzioa

Liburuetan lau zapore desberdintzeko gaitasuna dugula esaten da. Orain arte, papila mota

bakoitzari zapore bana esleitu zaio, horregatik liburuetan mihia zapore-ataletan bereizten

duten irudiak agertzen dira maiz. Gaur egun ordea, ez da teoria hori onartzen, frogatu

dutelako papila guztiek zapore guztiak hartzen dituztela nahiz eta mihiaren gune batzuetan

papilek sentikortasun handiagoa izan zapore jakin baten aurrean.