24
ELGOIBAR - 1162. zenb. XXVII urtea - 2020-06-05 Trinitate jai birtualak

1162 azala:Maquetación 1 04/06/20 14:24 Página 1 Trinitate · 2020. 6. 5. · 1162 azala:Maquetación 1 04/06/20 14:24 Página 1. I. URTEURRENA Maite Bereziartua Garmendia 2019ko

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • ELGO

    IBAR- 1

    162.

    zen

    b. X

    XVII

    urte

    a - 2

    020-

    06-0

    5 Trinitate jai birtualak

    1162 azala:Maquetación 1 04/06/20 14:24 Página 1

  • I. URTEURRENA

    Maite Bereziartua Garmendia

    2019ko ekainaren 10ean hil zenDonostian, 82 urte zituela.

    “Donostin bizi izan zenunhaurtzaro ta gaztaruaMadarixako jaixetan

    topatu amodiuaElgoibarrera ezkonduzeman zenuen pausuaegunez egun bizituz

    zuen amodioaren suabi kukun jaiotzarekinsinatuz konpromezuabesteei onena eskeiniz

    zure bizitza osuaemazte, ama, amona,benetan, bai, goxuazurekin ezautu degu

    lurrean bertan zerua”

    Doinua: Habanera

    Gurekin eta guregan somatzen zaitugu.Eskerrik asko.

    Etxekoak

    Carlos Cebrian Carrero

    2020ko ekainaren 3an hil zen, 48 urte zituela.

    Izar hautsa baino ez gara, eta disdiratsuena zurea.Egin argi gure bidean mesedez, blaitu gaitzala zure pozak.

    Juan Carlos Cebrian Carrero

    2020ko ekainaren 3an hil zen, 48 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak.

    Ausarta izan zara une oro,umorez betea egunero.Denoi erakutsi diguzuna

    ez dugu ahaztuko.Maite zaitugu

    Familia

    GaraRock & SinuöseZure Mendaroko eta

    Elgoibarko lagun musikeruak

    1162 azala:Maquetación 1 04/06/20 14:24 Página 2

  • 3EUSKARALDIA:gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ............................

    facebook.com/euskaraldiaelgoibar twitter.com/EuskaraldiaElg2 instagram.com/euskaraldiaelgoibar T.me/euskaraldiaelgoibar

    ..............................................................................

    w Zer moduz zaudete Bacalaos Al-

    korta enpresan?

    Osasunez ondo gaude, eta

    enpresari dagokionez, lana

    jaitsi egin zaigu, gainerako

    enpresei bezala. Egoera be-

    rrira egokitu behar izan gara,

    eta zorionez, poliki-poliki au-

    rrera goaz. Une honetan komer-

    tzialen bat oraindik aldi baterako erregulazio espedientean

    dago, baina bestela ia lantalde guztia lanean ari gara.

    w Euskaraldiari tartea eskaintzeko moduan zaudete?

    Gu gurean zentratuta gaude, hau da, produkzitzera eta

    saltzera, baina euskarari garrantzi handia ematen diogu, eta

    Euskaraldiarekin bat egiteko prest gaude.

    w Zein leku dauka euskarak zuren enpresan?

    Euskara nahiko serio hartzen dugu. Gure artean euskaraz

    hitz egiten ahalegintzen gara, eta gure nahia da euskara iza-

    tea gure komunikaziorako hizkuntza nagusia. Langile gehie-

    nok euskaldunak gara, eta ahalegintzen gara euskaraz

    funtzionatzen. Enpresa munduan euskaraz aritzea ez da

    erraza. Euskal Herria gure merkatuaren %5a da soilik, eta

    euskararekin bakarrik ezin gara gure merkatura iritsi. Espai-

    nian, Frantzian eta Italian saltzen dugu gehien, eta mundu

    osoko beste hogei bat herrialdetan ere baditugu bezeroak,

    eta hor euskararekin ezin dugu gauza handirik lortu. Une

    honetan gure langileak ingelesa eta italiera ere ikasten ari

    dira lanerako behar dutelako, baina hemen, gure artean,

    euskaraz hitz egiten dugu, eta gure arteko idatzizko mezuak

    ere euskaraz idazten saiatzen gara. Badago langile bat ez

    dena Ahobizi, baina Belarriprest bada, eta hari ere euskarazegiten diogu gehiena.

    w Euskaraldia bezalako ekimenak interesgarriak iruditzen

    zaizkizu?

    Bai, guk bultzatzen ez badugu euskara, nork bultzatuko

    du? Ni euskalduna naiz, eta euskara maite dut. Euskara da

    gure altxorra, eta nahi nuke datozen belaunaldiek euskara

    normalizatuta ezagutzea. Euskaraldiaren lehen edizioan

    hartu genuen parte, eta aurten ere hartuko dugu.

    IBAN ALKORTA, Bacalaos Alkorta BEÑAT BILBAO, Etxepe

    “Euskaraldiaren lehen edizioan hartu genuenparte, eta aurten ere hartuko dugu”

    “Etxepeko bazkideek sorreratik erabaki zutenbarne funtzionamendua euskaraz izatea”

    w Nola eragin dizue koronabirusak

    Etxepen?

    Derrigorrez itxi behar

    izan genituen hamabost

    egun horietan ez genuen

    lanik egin, baina bestela

    lanean gaude. Segurta-

    sun neurriak hartu ditugu,

    langileen arteko distantziak

    zaintzeko arazorik ez daukagu

    eta garbitasunari arreta berezia jarri diogu. Pixkaterako

    oraindik badaukagu lana, baina kezkatuta gaude gure

    bezeroei lana gutxitzen ari zaielako, mugikortasun ara-

    zoak daudelako, eta oro har, lanerako zailtasunak dau-

    delako. Udatik aurrera lana asko gutxituko dela uste dut.

    w Euskaraldia Taldekoekin egoteko moduan zaudete?

    Une honetan burua beste gauza batzuetan daukagu,

    baina Euskaraldia taldekoei ere egingo diegu tartea, gu-

    rean euskarak garrantzi handia duelako.

    w Zein erabilera dauka euskarak Etxepen?

    Gure sektorean ezinezkoa da euskaraz bakarrik fun-

    tzionatzea, herrialde desberdinetako bezeroak ditugu-

    lako, baina Etxepen euskarak garrantzi handia dauka.

    Etxepeko bazkideek sorreratik erabaki zuten barne fun-

    tzionamendua euskaraz izango zela, eta ahal den hei-

    nean kanporakoa ere bai. Konpromiso hori hartu zuen

    enpresak hasieratik. Langileak hartzerakoan ere, ez dago

    inon idatzita euskaraz ez dakiena ez dugula kontrata-

    tuko, baina maila bereko bi langileren artean, euskaraz

    jakitea baloratzen dugu.

    w Zer iruditzen zaizkizu honelako ekimenak?

    Nik uste dut Euskaraldiaren lehen edizioak lagundu

    zuela ohitura batzuk aldatzen. Esango nuke lehenengo

    hitza ere beti gazteleraz egiten duten horiek saiatu zi-

    rela euskaraz egiten. Nik hartu nuen parte eta Etxepeko

    beste langile batzuek ere bai. Bigarren edizioan Etxepe

    bezala parte hartzeko moduan egongo garela uste dut,

    eta egingo dugu ahalegina gure langileek ere parte

    hartu dezaten.

    ..............................................................................

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 3

  • Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR943 744 112

    Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

    [email protected]

    BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen eran-tzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK AinhoaAndonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNAAinara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINA-TZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURA-DUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu San-chez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras,Enetz Ezenarro, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olai-zola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñakigoitia, Jose Ramon Cabrera, Alex Segade INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN1138-1855

    ARGITARATZAILEA:

    LAGUNTZAILEAK:

    BABESLEA:

    4 IRITZIA

    - Gandalf aztia! Nolatan ba berriro Hobbitlandian? Ardu-ratua dirudizu.

    - Kaixo, Pippin, hobbitoi laguntzera natorkizue Lothlorin el-foen lurraldetik. POSTCOVID garai latzak datozkigu eta au-sardia zein lidergo beharra dugu! Lothlorindarrak jadanik hasidira etorkizun berria antolatzen! Larrialdi klimatikoa, trantsizioenergetikoa, ekonomiaren berrikuntza eta dibertsifikazioa, lanmolde berrien diseinua, aberastasun banaketa, kontsumo ja-sangarriaren ehuntzea, auzolan eta lankidetzaren indartzea,osasun sistemaren berregituraketa, hornikuntza sareen gertu-ratzea, “elfogintza” eta abar!

    - Ba hain zuzen etorkizunaz ari nintzen Merryrekin, batuzaitez elkarrizketara, bada, Gandalf!

    - Egunon, Gandalf! – Merryk – beraz, Pippin, azkenikizango al dugu aurten masusta mermeladaren jaia ospatzerik?

    - Zorionez bai, Merry! Done Anakleto gure patroiareneguna 4.6.7 fasearen hasieran litzatekeelako; txintxo bada-rraigu noski; beraz irustarbi pattarraz etxean horditzen jarraitumesedez.

    - Neurri berezirik, Pippin? – Merryk.- Beirazko potoak 997ºtara 26 orduz pasteurizatu eta es-

    terilizatu behar direnez erabilera bakarreko plastikozkoakerosi ditugu. Eskaintza berezi bezala, PLASTYPHORM enpre-sak %2ko beherapena egin digu ontzien prezioan. Trukeanjaialdia berrizandatuko da; hemendik aurrera PLASTYP-HORM BLACKBERRY JAM FESTIVAL deituko da.

    - Zoragarri! – Merryk – besterik, Pippin? - Musukoa derrigorrezkoa izango da, Merry; baina lasai,

    Konfituraren Kofradiak ekitaldi berezi honetarako aho ingu-ruan zuloa baimentzea lortu baitu. Beraz mermelada dastatuahal izango dugu (eta bide batez hirustarbi pattarraz horditu,benetan baitugu laket edabe hau hobbitok). Bezperan argi-taratuko da BOEn, horrenbeste espero dugun furgolin finala-ren datarekin batera!

    - Bejondeigula, Pippin! Beraz, prest orduan mermeladaontziratze lehiaketan villarribatar hobbitei egurra emateko?

    - Masusten horniketa zalantzan oraindik, Merry. Azkenal-dian basoko piztiak bizkondearen megafundioan muturrasartu eta BPG hazkundea %0,000005 moteldu diote-eta.

    - Mendekua! Igandean emazteak etxean utzi, 4x4ak hartueta ehiza “monteria” egingo dugu, Pippin!

    - "Bikain! ...Gandalf? nora zoaz horren burumakur?"

    IBON SERRANO LASAIngeniaria

    “POSTCOVID garai latzak datozkigu etaausardia eta lidergo beharra dugu!”

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 4

  • GUTUNAK 5

    u BUELTAN GARA, KALEJIRANAzken hilabeteetan bizi dugun ego-

    era larri honetan Trinitateak gainean di-tugu. Trinitate iganderako dianaberezia prestatu dugu Udal TxistulariBandakook, beharrezko dugun bai-mena beti ere lehentasun harturik. JoseInazio Sarasua gure taldeko zuzenda-ria joan zitzaigunetik, bere Argazkila-riak biribilketa ederra jotzen dugu datagarrantzitsu honetan. 1984an OngarriArgazki Kolektiboak antolatu zuen Eus-kal Herriko Argazkilari Taldeen Elkar-teko kongresua eta horren harirabururatu zitzaien biribilketa bat egitea,Argazkilari Taldeen Elkarteko ereserkiaizango zena. Horregatik darama Ar-gazkilariak izena. Ereserkia Jose Inazio

    Sarasuak egin zuen eta azken molda-keta Jose Inazio Ansorenak.

    1996an, Elgoibarren Kilometroakjaiaren harira, Elgoibarko Ikastolakgarai hartako herriko musika talde guz-tiak gonbidatu zituen CD bat graba-tzera, eta bertan jasota dago piezahau, Elgoibarko Udal Txistulari Bandakjota.

    Elgoibarko Udal Txistulari Banda

    ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

    BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:

    1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo dituguidentifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

    BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

    Mekanosa

    d idazmakinen salmenta

    eta konponketa

    d multikopistak

    d fotokopiadorak

    d erloju industrialak

    d marrazketa

    materiala

    d informatika

    d fax

    Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 5

  • MOTZEAN6

    Kirol instalazioak zabaltzeko planaprestatu dute Elgoibarko Udalak etaUdal Kirol Patronatuak, eta jakina-razi dute ekainaren 8an zabalduko dutelaMintxetako kirolgunea, eta ekainaren15ean hasiko dutela aire lilbreko igerile-kuetan uda denboraldia. Aurtengo denbo-raldia, baina, desberdina izango daigerilekuetan. Edukiera %30ean txikitudute, eta gehienez, mila lagun sartu ahalizango dira. Patronatutik jakinarazi dute“oso egun gutxitan” gainditu izan delamila laguneko muga hori, beraz, uste duteedukiera horrekin ez dela arazorikegongo, belar eremua handia delako.Igerileku handian 75 lagun egon ahalizango dira gehienez, eta txikian, berriz,15. Haur parkea eta iturria ezingo diraerabili, eta ur jolasak itxita egongo dira.Berdegunea plastikozko kono-pibote ba-tzuekin zatituko dute. Lursail bakoitzak 16metro koadro izango ditu; beraz, 220 lur-sail izango ditu guztira belarguneak, etaeremu horietan sartu beharko dira erabil-tzaileak. Igerilekuen harreran kokatutakobi pertsona arduratuko dira sarrera etajende kopurua kontrolatzeaz, sarrerak etairteerak zenbatuz. Era berean, erabiltzai-leen zirkulazioaren norabide zuzena kon-trolatuko dute, eta jende pilaketaksahiestuko dituzte. Bi pertsona hauetakobatek, behar izanez gero, “egokitzaile”funtzioak beteko ditu, berdegunean erabil-tzaileentzako lursailak banatzen. 14 urte-tik beherakoak heldu baten zaintzapeanegon beharko dira uneoro, eta nahitaez-koa izango da erabiltzaileen artean bimetroko distantzia mantentzea. Printzipiozez da aurretiazko hitzordurik eskatu behar,eta egonaldia mugagabea izango da.Edukiera muga gainditzen dela ikusiko ba-lute, aldaketak egon daitezke. Uneoro bisorosle egongo dira, eta horiek ardura-tuko dira erabilera araudia betetzeaz, baibainu-eremuan bai solariumean, eta bai-nularien segurtasuna bermatzeaz.

    Era berean, higiene eta desinfekziozerbitzua indartuko dute, eta eguneanhiru aldiz garbituko dute igerilekua. Al-dagelak itxita egongo dira, baina ko-munak zabalik. Komunera joateanderrigorrezkoa izango da eskuak gela-rekin garbitzea, eta erabiltzaileen ar-tean bi metroko distantzia gordetzea.

    Ordutegiari dagokionez, orain arte-koa mantenduko dute: Astelehenetikbarikura, 11:00etatik 20:30era etazapatu eta domeketan, 10:00etatik20:30era. Abuztuan eta irailean, ix-teko ordutegia 20:00etara aurreratukodute.

    Olaizaga kiroldegia, itxita Olaizaga kiroldegiko igerilekuak ez

    dira irekiko irailera arte, estalitako ige-rilekuak hezetasun handiko eta airezta-pen behartuko guneak direlako, etapertsonen segurtasun eta higiene-bal-dintzak ziurtatzeko zailtasuna daude-lako. Kiroldegiak eskaintzen duenjardueraren zati bat (muskulazio-gelaeta ikastaroak) Mintxetara eramangodituzte; beraz, Olaizaga Kiroldegiosoa itxita egongo da.

    Kirol-gunea, ekainaren 8anMintxeta kirol-gunean dauden zenbait

    instalazio erabiltzeko aukera izango daekainaren 8tik aurrera: atletismo-pista,muskulazio-gela eta kardio-gela, tenis-pistaeta padel-pistak, zerbitzuak eta ostatua.Oraingoz, ezingo da futbol-zelaira, har-mailetara eta aldageletara sartu. Kirol-gu-neko sarreran sarbide-kontrol bat ezarrikodute. Kontrol horretan, instalazioko langi-leek instalaziora sartzen diren pertsonenkopurua kontrolatuko dute, jende pilaketaksaihesteko, eta era horretan guneen edu-kiera kontrolatzeko aukera izango dute.Langile horien zeregina izango da erabil-tzaileei jakinaraztea zirkulazioaren nondiknorakoa, eta hori lurrean markatutaegongo da, sartzeko gezi berdeen eta ir-teerako gezi gorrien bidez.

    Era berean, ikastaroak ere ekainaren8an jarriko dituzte martxan. Ikastaro guz-tiak IMHko kantxan emango dituzte, ikas-taroetako ikasleen arteko segurtasundistantzia bermatzeko. Spinning aretoak,berriz, edukieraren erdia izango du.

    Izena posta elektronikoz ([email protected]) edo telefonoz(943 744 415) eman behar da.

    Ekainaren 15ean zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak, edukiera mugatuta

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 6

  • MOTZEAN 7

    Ekainaren 15ean 3.000 bonoko beste kanpaina bat hasiko du Elgoibarko Udalak

    Carlos Cebrian musikari mendaroarra hil da

    Carlos Cebrian musikari mendaroarra hilzen asteazkenean, 48 urte zituela. Menda-roko kultur ekintza askotan eragile izan daCebrian eta hutsune handia laga du herrikokulturzaleen artean. Musika talde askotan jar-dun zen urteetan. Lili Moon, Mendarok izanduen lehenenego rock taldearen sortzailee-tako bat izan zen, eta Uler 600, Andrakaneta Munlet taldeetan ere jardun zen. L.E.D. Lu-natico Encerrado en un Balcón bakarkakoproiektua ere sortu zuen eta Gararock jaial-diaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen.Era berean, Elgoibarko Sinuöse elkartearekinere jardun izan zen elkarlanean.

    4.000 bono atera zituen Elgoibarko Udalak koronabirusaren eraginez negozioakitxita eduki dituzten herriko merkatariei laguntzeko, eta lau egunean agortu zirendenak. Egun bakarrean 1.200 bonotik gora saldu zituzten, baina jakinarazidute ekainaren 15etik aurrera beste bono kanpaina bat hasiko dutela, 3.000 bonokoa,eta irailean ere egingo dituztela horrelako ekimenak.

    EH Bilduren kritikaEH Bilduk “kezka” eta “haserrea” adierazi ditu udal gobernuak merkataritzako bo-

    noak saltzeko erabili duen prozedurarekin. Kargu hartu diote udal gobernuari arrakastahori ez aurreikusteagatik eta “begirada estrategikorik gabe” jokatzea egotzi diote. Eraberean, bono kanpaina “inorekin kontatu gabe” antolatzea ere leporatu diote. Larriena,baina, “herritarren osasuna arriskuan” jarri dutela izan da EH Bilduren ustez. "Maia-tzaren 27an, asteazkenean, bonoak herritarren eskura jarri zituztenean ikusi genituenirudiak oso larriak dira. Pandemia egoera honetan herritarren ardura eskatzen ari gara,eta udal gobernutik zabarkeria eta arduragabekeria honekin jokatzea zilegi da? Eske-rrak herritarrek arduratsu jokatzen dutela! Udal gobernuak kasu honetan erakutsi dueninprobisazioa oso larria da", salatu dute.

    Zabaldu dituzte Elgoibarko eta Mendaroko liburutegiak, baina mailegu zerbitzurako soilik

    Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko beste liburutegiekin ba-tera zabaldu zituzten astelehenean Elgoibarko eta Mendaroko li-burutegiak ere, baina maileguan hartutako liburuak bueltatzekoedo etxerako liburu berriak hartzeko bakarrik. Elgoibarkoa honakoordutegi hau dauka: 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik18:30era. Maileguan hartutako liburuak itzultzeko ez dago libu-rutegiraino igo beharrik, sarreran bertan egokitu dutelako horreta-rako lekua. Liburu horiek sarreran jarri dituzten kaxetan utzibeharko dira, ondoren, hamabost eguneko berrogeialdia pasatubeharko dutelako, berriro maileguan eman aurretik. Erabiltzaileguztiak maskara jantzita joan beharko dira Aita Agirre eraikineraeta eskuak garbitu beharko dituzte sarreran. Mailegu zerbitzuaerabili nahi izanez gero, aldiz, liburutegira igo behar da. Erabil-tzaileak banan-banan sartu beharko dira, eta 14 urtetik behera-koak heldu batek lagunduta joan beharko dira. Liburuak

    liburuzainari eskatu behar zaizkio eta mostradorean jaso behardira. Liburuak ezingo direnez ukitu, katalogoa etxetik kontsulta-tzeko eskatu dute liburutegiko arduradunek, zein ale erabilgarridagoen jakiteko. Hona katalogorako sarbidea. https://www.li-burubila.euskadi.eus Eskaerak 943 743 525 telefono zenbakiradeituta, 688 710 138 zenbakiaren whatsappean eta [email protected] posta elektronikoz jasoko dituzte.

    Mendaron, ordua eskatutaLiburuak itzultzeko eta maileguan hartzeko zerbitzua bakarrik

    dago martxan. Liburutegian, beraz, ezingo da ikasi, ez eta orde-nagailurik erabili ere. Liburutegira joateko aurrez ordua eskatu be-harko da, 943 033 291 telefono zenbakira deituta eta maskarajantzita joan beharko da gero derrigor. Erabiltzaileak argi baldinbadu zein liburu nahi duen, komeni da telefonoz zehaztea.

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 7

  • MOTZEAN8

    COVID-19aren pandemiakzuzen-zuzenean eragin die Tri-nitate jaiei. Mendaroko Udalakjakinarazi du aurten ez dela jai-ospaki-zunik izango herrian, eta Elgoibarren,Internetera mugatuko dute jai-egitarauaia osotasunean. Ekintza bakarra egingoda kalean: Udal Txistulari TaldearenDiana. Trinitate Egunean, ekainaren7an, kalez kale jardungo dira txistula-riak, 9:00etatik aurrera. Euririk ezean,Kalegoen plazan batuko dira guztiak,eta ondoren, lau laguneko hiru taldetanbanatuta zeharkatuko dituzte herrikokale eta auzoak. Eguraldi iragarpena-ren arabera, baina, euria emandadago domekarako, eta kasu horretan,herriko aterpeetan joko dute. Taldebatek udaletxe azpiko eta Aita Agirrekoarkupeetan joko du, bigarren taldeak,berriz, Santa Ana kaleko babes ofizia-leko etxeen azpian, eta azken taldeakMaalako parke estalian. Txistularienemanaldiaren ostean, 11:30ean, mezaizango da San Bartolome parrokian.Egun berean izan ohi den umeen dan-borrada ezingo da kalean egin, eta

    danborrak hartu eta leiho eta balkoie-tara irteteko eskatu diete haurrei. Haur,Nerabe eta Gazteen SustapenerakoSailak, Ludotekaren bidez, hainbat ekin-tza antolatu ditu Trinitateetara begira.Batetik, danborrak egiteko tuturorialakzabaldu dituzte eta nork bere danborraegitera animatu dituzte herriko haurrak.Horrez gain, eskulanak egitera ere ani-matu dituzte herritarrak, balkoiak etaleihoak apaintzeko.

    Kalean egiten diren ohiko ekitaldiak,beraz, bertan behera gelditu dira Elgoi-barren ere. Baina herritarrak jairik gabe

    geldi ez daitezen, Udalak aurreko urte-etan ospatutako Trinitate jaietako hain-bat eduki bilduko ditu Udalarenwebgunean: aurreko urteetako argaz-kiak eta bideoren bat edo beste zintzili-katuko dituzte eta artisauen webguneaketa blogak ikusteko aukera ere emangodute. Era berean, Kultura Sailetik jakina-razi dute omenaldi bat ere egingo die-tela Trinitate jaien alde hainbeste eginzuten Jesus Mari Azpiazu eta JosebaArrizabalaga hilberriei. Omenaldi horiere Udalaren webgunean jarraitu ahalizango da.

    Elgoibarren Internetera mugatuko dira aurten Trinitate jaiak, hein handi batean, eta Mendaron, bertan behera laga dituzte

    Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa, zabalik

    Amiantoarekin gertatutakoa bizilaguneiazaltzeko eskatu dio EH Bilduk Udalari

    Zuzeneko arreta ematen hasiak dira berriro Kontsumitzaile-aren Informaziorako Elgoibarko Udal Bulegoan. Koronabirusa-ren pandemia dela-eta itxita egon da, baina maiatzaren 26anzabaldu zuten bulegoa berriro. Hori bai, kontsultaren bat eginnahi duenak ordua eskatu beharko du aurrez, 943 743 088telefono zenbakira deituta edota [email protected] mezu elektroniko bat idatzita. Bulegoko arreta-ordu-tegia honako hau da: 9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ba-rikura. Bulegora joan beharra duenak maskara jantzi beharkodu derrigor eta osasun agintariek ezarritako gainerako jarraibi-deak bete beharko ditu: sarreran eskuak garbitu eta tarteakgorde. Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa Mer-katu Plazan dago, beheko solairuan.

    Olaizaga kiroldegiko obretan amiantoa agertu da. ElgoibarkoUdalak joan zen astean jakinarazi zuen dagoeneko erretiratu du-tela material kutsatua eta ez dela arriskurik egon inguruko bizila-gunentzat. Elgoibarko EH Bilduk esan du Udalaren webgunetikjaso zutela gertatutakoaren berri, eta iruditzen zaiela era honetakogai batek lanketa handiagoa eskatzen duela. Hori dela eta, Olai-zaga kiroldegi inguruko bizilagunekin biltzeko eskatu diote Uda-lari, udal agintariek behar besteko azalpenak eman ditzaten:"Gardentasunagatik, auzotarrek merezi duten errespetuagatik etaherritarrak lasaitzeko helburuarekin, Udalak ahalik eta epe motze-nean bilera hori antolatu beharra dauka", adierazi dute. Gaihonek Elgoibarren, eta batez ere, Olaizaga kiroldegiaren ingu-ruko bizilagunen artean kezka eragin duela dio EH Bilduk.

    Txistulariak kalejiran irtengo dira domekan.

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 8

  • MOTZEAN 9

    Berdintasun plana eguneratzenhasi da Mendaroko Udala

    Herriko gizarte eragile ezberdinekin bateraosatu nahi du Mendaroko Udalak Gizon etaEmakumeen Berdintasunerako II. plana. Lau ezau-garri nagusi izango ditu planak. Batetik, ikuspegifeminista izango du ardatz, emakumeen eta gi-zonen arteko desberdintasun eta diskriminazioaknola eta zergatik gertatzen diren azaltzen saia-tzeko eta ulertzeko. Bestetik, plana “zeharkakoa”eta “intersekzionala” izango da, eta azkenik,“plan errealista” izatea nahiko lukete. Plan horiegiteko EAEko emakume eta gizonen VIII. Berdin-tasun Plana hartuko dute oinarritzat. Plana hasta-penetan dago. Mendaroko argazki bat osatunahian ari dira, eta momentuz, udal teknikari etalangileekin ari dira lanean, baina diagnostikoaosatzeko beste iturri batzuetatik ere jaso dute in-formazioa. Horretarako, galdetegi bat zabalduzuten herritarren artean. Uda ondorenean, berriz,herriko elkarte ezberdinetako ordezkariak elkarriz-ketatzeari ekingo diote. Hala ere, Udalak argilaga du interesa duen edonorekin biltzeko prestdaudela.

    Debabarrenean langabezia gora, Mendaron izan ezik

    Maiatzean Debabarrena eskualdeko herriguztietan egin du gora langabeziak Mendaronizan ezik. Apirilean baino hiru lagun gutxiagodaude orain lanik gabe, guztira 94, eta%9,5ekoa da langabezia tasa Mendaron. Elgoi-barren apirilean baino hamaika lagun gehiagokeman dute izena Euskadiko enplegu-zerbitzu pu-blikoen bulegoetan, eta 589 dira orain langa-beak; hala, %10,65ekoa da langabezia-tasa.Eskualdeko batez bestekoaren (%12,89) azpitikjarraitzen du hortaz. Eskualdeko datuak ez diraonak. Bi herrik gainditu dute %15eko langabezia-tasaren langa: Eibarrek eta Soraluzek. Azken hiruurteotako langabezia-tasarik altuena neurtu duteSoraluzen, daturik okerrenak dituen eskualdekoherrian. Eibarren ere puntu erdi egin du gora lan-gabeziak, eta apirilean baino 43 langabegehiago zenbatu dituzte.

    Pentsio duinak eskatzeko, astelehenetakoelkarretaratzera itzuli dira herritarrak Elgoibarren

    Pandemia hasi zene-tik lehenengoz plazarairten dira herritarak, pen-tsio duinak eskatzeko, etahala egingo dute aurre-rantzean ere, astelehe-nero, 19:00etan(Kalegoen plazan). Aste-leheneko elkarretaratzeankoronabirusagatik hil dire-nen etxeko eta gertukoei elkartasuna agertu zieten, bai eta eskerrak eman erelehen lerroan lanean jardun diren langile guztiei. “Koronabirusaren ondorioen la-rritasuna arintzen ari da, baina horrek ez du esan nahi erne egon behar ez dugu-nik, ezta ikusitako akats larriei erreparatu behar ez diegunik ere. Foru Aldundieketa patronalak egoitza pribatuetan eta itunduetan, -gaur egun, gehienak dira-,duten erantzukizunak eskatzen du sistema publiko unibertsal, doako eta kalitatezkobaterantz joatea, pribatizazioari atea ixteko”, azaldu dute. Era berean 70 urtezgorakoen mugikortasuna “ordutegi estura” mugatzea txarretsi dute eta hainbat ju-bilatuk maskarak erosteko dituzten zailtasun ekomomikoak nabarmendu. Maskarakdoan banatu beharko lituzketela esan dute.

    Danobatgroup-ek 80.000 euro eman ditu koronabirusaren eraginei

    aurre egiteko programa solidarioetarako

    Danobatgroupek elkarta-suna, gizarte-ongizateaeta ingurune hurbilarenkohesioa sustatu nahi ditu osa-sun-larrialdiko egungo testuin-guruan, eta horretarako80.000 euroko diru-laguntzaeman du programa solidarioe-tara, Covid19aren eraginakarintzeko. Besteak beste, ondorengo ekintzak burutu dituzte: ikasleen prestakuntzatelematikoa errazteko ordenagailuak banatu eta Interneterako konexioak instalatudituzte, konfinamenduan online prestakuntza errazteko eta eten digitala saihesteko;anbulantzietarako desinfekzio-sistemarako makina bat finantzatu dute; eta familiaahulenentzako elikagaien banaketa edo adinekoentzako telefono bidezko lagun-tza-zerbitzuak eman dituzte. Gurutze Gorriarekin, elikagai bankuarekin eta Na-gusilanekin aritu dira elkarlanean. Horrez gain, nazioarteko erakundeei (UNICEF,ACNUR eta Mugarik Gabeko Medikuak) urtero ematen dizkien diru-laguntzak au-rreratzea erabaki du, bizi dugun ezohiko testuinguru honetan erakunde horiekproiektuak eta ekimenak aktibatu ahal izan ditzaten.

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 9

  • KORONABIRUSA10

    ETXEALDIA

    Ez nuen asko usteko...Koronabirusak eragindako itxialdiak eta krisi sozio-ekonomikoak hankaz gora jarri du mundu osoko jendeartea. Noraezean ibili gara gehie-nok, eta inoiz gure buruetatik pasa gabekoak ere egin ditugu; ezustean asko, gure harridurarako. Geure buruak hobeto ezagutzeko erebalio izan digu itxialdiak. Sekula pentsatu gabeko zer egin duzu zuk itxialdian? Orain arte egin gabeko zer egiteko gauza izan zara?Orriotan kontatu digute hainbat herritarrek zer egin duten itxialdian.

    - AINHOA ANDONEGI / AINARA ARGOITIA -

    “Bostpasei hilabeteko umearekin harrapatu ninduen berrogeialdiak. Hasieran gustura hartunuen etxealdia. Lasai geunden, umearekin jolasten genuen eta arratsaldez etxetik egiten nuen lanmusika eskolako klaseak ematen. Balkoia ere inoiz baino gehiago erabili dugu, otorduak egitekoeta haizea hartzeko. Hasieran ondo eraman nuen, baina denbora aurrera joan ahala gogorragoaegiten hasi zitzaidan. Hilabeteko etxealdiaren ondoren konturatu nintzen aurpegi berriak ikustekoeta lau hormen artetik irteteko beharra neukala. Etxealdia arintzen hastea eskertu nuen. Etxealdiakeman digun gauza onenetariko bat bizilagunen artean sortu den giroa izan da. Sare sozialen bi-tartez jakin nuen beste herrialde batzuetan balkoietan gauza asko egiten zituztela, eta hemen ereegon ziren deialdiak Txoriak txori edo Xalbadorren heriotzean joteko. Auzotarrak pixkat anima-tzeko dultzaina jotea polita izan zitekeela pentsatu nuen. Ni saxofonista naiz, baina dultzainaksoinu handiagoa ateratzen du eta jendea animatzeko egokiagoa iruditu zitzaidan. Osasun lan-gileei eskainitako txaloen ostean joten hasi nintzen, eta lehenengo eguna hunkigarria izan zen.

    Sekulako txalo zaparrada jaso nuen, eta handik aurrera jendea zain izaten nuen. Balkoira irteten ginen txaloak ematera, eta bizilagunekkeinuak egiten zizkidaten joteko, eta horrela, ohitura bilakatu zen. Adinekoek bereziki oso pozik entzuten zituzten nire kantak. Auzokideeibabesa emateko eta etxealdia apur bat arintzeko ekimena bilakatu zen. Oier Etxaniz bandako kidea hil zenean saxofoia jo nuen, etabeste pare bat alditan ere bai, baina bestela dultzaina erabili dut. Egun batean auzoko balkoi batetik Zorionak zuri abestia abestuzuten. Ez nekien noren urtebetetzea zen ere, baina egun hartan nik neuk ere Zorionak zuri jo nuen, eta handik aurrera askotan eskatuzidaten kanta hori joteko, auzokideren baten urtebetetzea zenean. Niri ez zitzaidan ezer kostatzen eta jo egiten nuen. Ez nuen sekulapentsatuko balkoitik auzokideak animatzen jardungo nuenik, baina etxealdiak horretarako aukera eman zidan eta polita izan zen.Gure kalean giro polita sortu da etxealdian, ume batzuek beste balkoi batean trikitixa ere joten zuten-eta”.

    AITOR NOVA, Elgoibar

    “Egia esateko konfinamenduan ez dut ezer berezirik egin. Hasieran gauza asko egiteko beha-rra izan nuen , baina azkenean uste dut mundu guztiak egin duena egin dudala: kirola, sukaldekoerrezetak, puzzleak… Etxetik egin dut lan, baina astean pare bat aldiz normalean lantokira joanizan naiz eta horrek itxialdia ahazten lagundu dit. Baina, nahiz eta lanera joan, mila gauza egi-teko gogoa neukan eta hurrengo egunean egingo nuena planifikatzen nuen. Asko aspertu naiz.Azkenean, egunak ordu asko ditu. Hala ere, aspertzen ere ikasi dut, eta horri ere alde ona aterabeharko diogu! Itxialdian gauza asko bota ditut faltan, bereziki, jendeakin egotea. Bideo-deiakegiten genituen arren, familiakoen eta lagunen falta igarri dut. Azkenik, kulturak izan duen garran-tzia nabarmendu nahiko nuke. Nire lanean eta egunerokotasunean oso presente dudan arloa da,eta bi hilabete hauetan biderkatu egin da. Pelikula eta telesail pila bat ikusi ditut, asko irakurri dut, egunero musika entzun dut…Kulturak arinago egin digu itxialdia, eta agian, badago horrekin konturatu ez denik. Kontsumitu dugun kultura guzti horren atzeanartista, egile edo eragile bat dago, eta lehen egoera txarra bazen, imajinatu dezagun hemendik aurrera datorrena! Kontzertubatera joateak merezi ez duela pentsatzen dugunean, itxialdi honetan musikak zenbateraino lagundu digun hausnartzera gon-bidatuko nuke jendea”.

    ANE URAIN, Elgoibar

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 10

  • KORONABIRUSA 11

    “Diseinatzaile grafikoa naiz, ez idazlea, horregatik asko kostatu zait hitz hauek idaztea, eta are gehiagokontuan izanik nire sentimenduak eta emozioak direla azaldu nahi ditudanak. Konfinamenduan, ez ohiko ego-era batean, galdera asko izan ditut buruan baina, batez ere, hutsunea sentitu dut gorputzean. Eman ezin izanditudan besarkaden hutsunea, eman ezin izan ditudan laztanena, musuena, ukitu ezin izan ditudan azalena,nigandik gertu izan ezin ditudan gorputzena, ikusi ezin izan ditudan begiraden hutsunea. Horiek guztiak beharditudala konturatu naiz. Konfinamenduan izan ditudan gorabeherek #NIKBEHARDUT proiektu pertsonala sor-tzera bultzatu naute. Pultsera, kamiseta, sudadera eta poltsetan idatzitako leloen bidez, egoera honek eragindidana partekatu nahi izan dut, emozio berdinak ditugunon artean sare bat sortu, kalera irteten hasten ginene-rako konplizitatea bilatuz. Azken finean, maite dudan jendearen gertutasunak ematen dio zentzua nire bizitzari.Horregatik esan dut, #NIKBEHARDUT besarkatzea, musukatzea, laztantzea, gerturatzea, begiratzea, ukitzea.Web orri bat ere sortu dut nahi duenak eskariak egiteko. www.nikbehardut.eus Eskerrak eman nahi dizkietproiektua aurrera ateratzeko indarrak eman dizkidaten lagun eta senide guztiei. Besarkada handi bat denentzat!Eta nola ez, gertu eduki ditudan ezagun eta ezezagun guztiei! Eskerrik asko eta besarkada handi bat!”.

    OLATZ OÑEDERRA, Elgoibar

    “Ni bezalako pertsonak, mundua ikusteko modu nahiko arrazionala dugunok, ima-jinatzeko zaila den egoeran ikusi gara etxealdian. Inoiz ez nuen pentsatuko, inondikinora, hemen, Euskal Herrian, 60 egun giltzapetuta biziko ginenik, kaleak zapaldugabe eta konfinatzeko agindua naturaltasun itxuran onartuz.

    Gizartearekiko haustura sentsazioak egunero kronika txiki bat idaztera eraman nin-duen. Koronakronikak izena ipini nion. Gure herriaren parte sentitzea beste helbururikez zuten eta ez dute kronika horiek. Irakurtzen zituztenei esan nahi nien ez geundelabakarrik, gizakiak ginela gure haitzulo modernoetan giltzapetuta, elkarrekin jarraitzengenuela eta laster berriro gure kale eta plazetan elkartuko ginela. Etxealdian bakoitzaahal izan duen moduan bizirauten saiatu dela uste dut: niri gustatzen zitzaidan egunerodultzaineroari entzutea, lehen lerroan egon direnei txaloak eskaintzea... Azkenik, eskerrak eman nahi nizkioke birusari, hari esker, pilobat gozatu ahal izan dudalako emaztearekin eta seme-alabekin: karta jokoan aritu gara, baloairekin, zapi-jokoan ibili gara... Gezurradirudi, baina birusak erakutsi digu elkar hobeto eta gehiago zaintzen. Gustatuko litzaidake etxealdian sortu dugun izpiritua aurrerantzeanmantendu ahal izatea, guztion arten orain duguna baino herri hobea eraiki dezagun”.

    JORGE HERNANDO, Elgoibar

    “Daramagun bizimodu zoro honetan egin ezin izaten ditugunak egiteko aukera eman zigunetxean konfinatuta egoteak. Dena ez da txarra beraz. Denok nahi dugu asti gehiago izan etxeko-ekin egoteko, lehentasunezko kontua da, baina askotan ezin da, eta hori disfrutatzeko aukera izandugu guk geuk. Bizimodua lasaiago hartzen ikasteko balio izan digu honek. Baserrian bizi gara,guk beti izan dugu etxe atarira irteteko aukera, baina ikusita herrian beste askok hori ere ez zutela,hainbat proposamen egin nituen itxialdiaren gogorrenean, auzoak pozteko eta entretenitzeko.Kopla bat sortu eta kopla kantuan jarri nituen herrikideak eta banakoa dantzatu eta dantzan hastekoproposamena ere egin nien. BARRENen ere eman zenuten horren berri eta polita izan zen. Eta bes-tela, ortua ere jarri dut, sekula izan ez dudana. Sartu ditugu landarak eta ikusi egin behar zer da-torren, baina geuk landatutakoa jateko itxaropena badugu. Koronamaloa jarri dugu ortua zaintzen,

    eta txarrak uxatzeko ere balioko al du!. Oiloak ere jarri ditugu berriro, etxeko arrautzak jateko. Baserriaz eta etxekoez gehiago gozatzekoaukera eman dit koronabirusak”.

    AITZOL URAIN, Mendaro

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 11

  • w Zer du berezia koronabirusak? Mota ezberdinak daudelaere esan zaigu. Zeintzuk? Zer berezitasun dute?

    Koronabirusak, gizakietan eta hainbat animalietan -hala nolagameluetan, katuetan eta saguzarretan- infekzioak eragiten dituztenbirus-familia bat dira. Infekzio horiek zoonosiak dira; hau da, birusaanimalietatik gizakietara transmititzen da. Egitura genetikoaren ara-bera koronabirus desberdinak daude. Gaur egungo SARS-CoV-2agertu arte, gizakiak infektatzeko gai ziren beste sei koronabirusdeskribatu dira (HCoV-NL63, HCoV-229E, HCoV-OC43, HKU1,SARS-CoV eta MERS-CoV). Horietako askok, HCoV-NL63, HCoV-229E, HCoV-OC43 eta HKU1 tartean, goiko arnasbideko infek-zio arinak eragiten dituzte pertsona heldu osasuntsuetan, bainakoadro larriagoak ere eragin ditzakete haurretan eta pertsona adin-duetan, neguan normalean. SARS-CoV eta MERS-CoV patogenoenkasuan infekzio larriagoen erantzuleak dira. Aurrena 2002anSARS-CoV-1 Arnas Sindrome Akutu Larriarekin erlazionatu zen, 27herrialdetan 8.000 kasu baino gehiago eragin zituen eta %10kohilkortasun-tasarekin erlazionatu zen. Ordutik ez da gizakietan be-rriz detektatu. Bederatzi urte beranduago, 2012. urtean, MERS-CoV azaleratu zen, Ekialde Hurbileko Arnas Sindromeareneragilea zena, %30 baino gehiagoko hilkortasun-tasa zuena.MERS-CoV, aldiz, ez da desagertu, era esporadikoan pertsonakgaixotzen jarraitzen du, eta gaur egun arte 2.500 kasu inguru era-gin ditu, gehienak Saudi Arabian.w Nola zabaltzen da birusa? Zerk egiten du pertsona batzuei,baita beste patologiarik ez dutenei ere, min handiagoa egitea?

    Birusa arnasbideetan sartzen denean, zelula epitelialak infek-tatzen ditu. Bertan, era naturalean, badaude birusak ezabatzendituzten zelulak. Interferon izeneko substantzia bat ere ekoiztendugu infekzio birikoen aurrean, zeinak egoera antibiriko bat sus-tatzen duen. Hala ere, birus honek interferona inhibitzeko gaita-suna duela ikusi da. Kasuen %80an, gutxi gorabehera, infekzioaarina da eta birusa arazo handirik gabe ezabatzea lortzen dugu.

    Zenbait kasutan, ordea, ez da lortzen. Birusa arnasbideetatik jais-ten da, biriketara iristen da, eta han, hantura-prozesu larriago batsor dezake. Hamar egunen bueltan, gutxi gorabehera, antigorpu-tzak garatuko ditugu. Birusaren aurrean sortzen ditugun proteinakdira horiek, eta birusari aurre egiten laguntzen digute. Kasu gehie-netan erantzun eraginkor eta babeslea sortzen da, baina zenbaitgizabanakotan sortutako erantzun immuneak birusak berak bainokalte handiagoa eragiten duela ikusi da. Kasu horietan, birusakgehiegizko erantzun immune innatoa sortzen du, biriketako lesiohandiagoarekin eta bilakaera kliniko okerragoarekin lotuta egondaitekeena, eta heriotza eragin dezake. Zergatik gertatzen dahori zenbait pertsona osasuntsutan? Joera genetiko bat omen dagohorren atzean. Bakoitzak identitate immunologiko propio eta es-klusiboa dugu, eta horren bitartez patogeno berdinaren aurreanerantzun immune desberdin bat sortzen dugu. Nik ez diot zuk be-zala erantzungo koronabirusari. Aldakortasun handia dago per-tsonen artean, eta zenbaitetan erantzun immuneak birusak berakbaino kalte handiagoa eragiten du. Kasuen %10ean koadro la-rriak ikusten dira, ospitaleratzeko modukoak, eta %1ean zainketamediko intentsiboak beharko dira.

    KORONABIRUSA12

    “Ia saihestezina dirudi kasuen beste

    gorakada bat izateak, ziur asko udazkenean

    edo neguan”

    Euskal Herriko Unibertsitateko Immunologia, Mikrobiologia etaParasitologia saileko irakaslea eta ikertzailea da Esther Tamayo(Soraluze, 1981), Mikrobiologian doktorea. Donostia Unibertsi-tate Ospitaleko Mikrobiologia zerbitzuan ikertzaile jardun dahamabi urtez, eta gure inguruko hedabide askotan zientziarendibulgazioan ari diren Miren Basaras eta Guillermo Quindós mi-krobiologoen taldean dihardu egun lanean.

    - AINARA ARGOITIA -

    ESTHER TAMAYOEHUko irakaslea Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean.

    MIKROBIOLOGIA

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 12

  • w Zer mutazio erritmo du birusak beste batzuekin alderatuta?Mutazioak birusaren material genetikoan gertatzen diren ausazkoaldaketak dira. Kopiak egiten dituenean, zuzentzen ez diren aka-tsen ondorioz gertatzen dira. Askok ez dute inolako eraginik, bestebatzuek, aldiz, abantaila ebolutibo bat suposa dezakete. Adibi-dez, patogenoak aurretik infektatu ezin zituen espezieak infekta-tzeko gaitasuna bereganatzea. Patogeno baten helburu idealaberak infektatzen duen ostalarira egokitzea da, kalte gehiegirikeragin gabe. Birusak zelula barneko patogeno hertsiak dira, hauda zelulak infektatu behar dituzte nahitaez erreplikatzeko. Ez diraberaien kabuz erreplikatzeko gai. Ondorioz, gu azkar akabatzeaez litzateke abantaila handia izango beraientzat, beraiek ere de-sagertuko liratekeelako. Birus bati zer interesatzen zaio? Errepli-katzea, oharkabean pasatzea eta ahalik eta gehien transmititzea.Normalean, ostalariarekin bizitzen ohituta ez dauden birusak iza-ten dira erasokorrenak, eta sortzen dituzten agerraldi epidemikoaktxikiagoak izaten dira. Horregatik, ikuspuntu ebolutibo batetik es-pero dena da SARS-CoV-2k jasan ditzakeen mutazioak giza os-talariari egokitzeko izatea, eta horiek birulentziaren murrizketaneragina izatea. Hau da, nolabait guregana egokitzea eta elkar-bizitzarako oreka lortzea. Une jakin batean birulentzia handiagoaematen dion mutazio bat jasatea ez da baztertzen, baina proba-litatea txikia da. Ez dakigu zer mutazio-erritmo duen, baina badi-rudi antzeko beste birus batzuekinalderatuta mutazio tasa baxuagoa duela.Zenbait ikerketek bere genoma, oraingoz,nahiko egonkor mantentzen ari dela adie-razi dute. 104 birusen genomaren sekuen-tzien analisi batek beraien artekohomologia % 99,9koa dela erakutsi du.w “Egia da neurrietan ez dela malguta-sun askorik nabaritu, baina ikuspegi diagnostikotik eta epide-miologikotik, aldaketa nabaria da“ irakurri genion zurelankide Miren Basarasi. Zer iritzi duzu konfinamenduaren arin-tzeaz?Prebentzio-neurriak pixkanaka-pixkanaka malgutzen joan dira biziizan dugun egoera epidemiologikoaren arabera. Neurri horiekzentzuzkoak dira, izan ere birus berri honen portaera ezagutzenez dugunez, tentuz jokatu behar da.

    Diagnostikoaren ikuspegitik ere aldatu dira gauzak. SARS-CoV-2 infekzioaren susmo kliniko handia duten kasuei proba diagnos-tikoak egiteaz gain, orain, arrisku-taldeetara zabaldu dira probadiagnostikoak. Era berean, EAEko biztanleek COVID-19aren au-rrean duten immunitate-maila ere aztertzen ari dira, bai eta pan-demiari eusteko ezinbestekoa den kontaktuen miaketa bultzatzenere. Jardun horiek bideraezinak ziren pandemia gogorrenean ze-nean. Horretarako, ia esparru guztietako osasun-zerbitzuak egokitubehar izan dira, denbora errekorrean. Gauza bera gertatu da la-borategietan, eta, bereziki, mikrobiologiakoetan. Gaur, orain delabost hilabete baino askoz prestatuagoak gaude beste agerraldi

    bati aurre egiteko. Azkenik, aldaketa epidemiologikoari dagokio-nez, koronabirus kasuak nabarmen gutxitu dira eta birusaren trans-misioa ere apaldu da, ezarritako neurriei esker. w Adituei irakurri diegu luze joko duela honek. Udazkenakkezkatzen dituela ere bai beste askori. Zergatik udazkena?

    Ez dakigu SARS-CoV-2 gure artetik desagertuko den, 2003koSARS-CoV-1arekin gertatu zen bezala, edo geratuko den, katarroarruntak eragiten dituzten MERS edo beste koronabirusak bezala.Desagertzen ez bada ere, ez dago garbi urtaroko patroi batizango ote duen, beste arnas birus batzuekin gertatzen den be-zala, gripea edo ohiko katarroak eragiten dituzten koronabirusakkasu. Era berean, 2 edo 5 urtean behin epidemiak sor ditzakeelaere iradokitzen dute. Datuen arabera, beroak eta erradiazioakeragina izango dutela dirudi eta udan kutsatzeko arriskua apalduegingo da. Eguraldi onarekin, ordu gutxiago ematen ditugu lekuitxietan, sakabanatuago gaude leku desberdinetan, eta horrek per-tsonen arteko urruntzea errazten du eta birusaren transmisioa zail-tzen. Gainera, pertsona gehiago infektatzen goazen heinean,defentsa gehiago izango ditugu populazioan, eta horrek ere zai-lago egingo du birusa hedatzea. Hala ere, nahiz eta intentsitatetxikiagoarekin, ziurrenik udan birusaren transmisioak jarraituegingo du. Arrazoiak: populazioaren suszeptibilitate handia etaerlaxazioa, urruntze soziala ez zaintzea. Orain badakigu popu-

    lazioaren oso portzentaje baxua egondela birusarekin kontatuan.

    Oraingoz, eredu hipotetikoak baino ezdaude, eta inork ez daki ziur zer gertatukoden, baina aditu askok uste dute birusagure artean geratuko dela, oso hedatuadagoelako, eta, ziurrenik, urtaroko zirkula-zio-eredu bat erakutsiko duela. Bestalde,

    jakinda populazioaren ehuneko txiki batek bakarrik garatu duelaCOVID-19rekiko immunitatea, ia saihestezina dirudi kasuen bestegorakada bat izateak, ziur asko udazkenean edo neguan. Urtarohorietan, tenperatura baxuagoen ondorioz ordu gehiago ematenditugu leku itxietan, beste jende askorekin batera, eta horrek biru-saren transmisioa errazten du. Hortik dator udazkenari beldurra.Beldur hori SARS-CoV-2aren beste agerraldi batek urte-sasoikobeste arnas birus batzuekin izan lezakeen kointzidentzian oinarri-tzen da. Esaterako, gripearen birusarekin. Konkurrentzia horrekdena zailduko luke eta ospitaleak saturatzeko arriskua legoke.w Ez dakigu zertarako aukera izango dugun udan, baina ira-kurri dugu gure erreketako uretan, aintziretan eta ur gezakoeta tratatu gabeko putzuetan errazago meta daitekeela birusaigerilekuetan eta itsasoan baino.

    Galdera honetan seguraski CSIC Institutuak argitaratutako txos-tenari egiten diozu erreferentzia. SARS-CoV-2 birusa itsasoko urgazian edo igerilekuetako ur kloratuetan bideragarri mantentzeazaila da, bertan azkar inaktibatuko litzatekeelako. CSICek argi-taratutako txostenean ere uraren bidez transmititzea oso zaila dela

    KORONABIRUSA 13

    “Beroak eta erradiazioakeragina izango dute, eta

    kutsatzeko arriskua apaldu egingo da”

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 13

  • ondorioztatu dute, baita laku eta ibaietako ur gezen kasuan ere.Urak bestalde birusaren kontzentrazioa diluitzen du, kutsatzekoprobabilitatea murriztuz. Pertsonalki, ez nintzateke uragatik ardu-ratuko. Bai, ordea, distantzia fisikoa bermatzearekin toki horietan.Uda giroko egun hauetan ikusten ari gara zer gertatzen ari dengure inguruko hondartzetan. Funtsezkoa da pertsona guztiek dis-tantzia fisikoa mantentzea igerileku eta hondartzetan, kutsatzegehiago egon ez daitezen. Eta noski, distantzia fisiko hori etamaskararen erabilera funtsezko tresnak dira trenean eta beste ga-rraiobide publiko batzuetan kutsatzea saihesteko.w Maskara, bai, baina gastua ere handia da. Zer egin gene-zake erabilitako maskarak berriro erabili ahal izateko?

    Egokiena behin erabilitakoan botatzea da. Zientziak ere ezdu erantzun argirik maskarak berrerabiltzearen eta desinfektatze-aren inguruan. Maskara ugari daudenez, ezin da gomendio uni-bertsalik eman. Maskara higieniko berrerabilgarriak etaoihalezkoak mugarik gabe berrerabil daitezke, erabilera bakoi-tzaren ondoren desinfektatu daitezkeelako, detergentearekin eta60°C edo gehiagoko garbiketa-zikloaren bidez. Edonola ere,garbiketak maskararen ezaugarriak aldatzen ez dituela ziurtatubehar da. Bestela, Osasun Ministerioakazaldu due maskarak ur epeletan 1:50lixiba diluzioan sart daitezkeela 30 mi-nutuz; gero, maskara ura eta xaboiare-kin garbitu behar da lixiba-hondarrakkentzeko eta lehortzen utzi.

    Higienikoak eta kirurgikoak gehie-nez lau orduz erabiltzea gomendatzenda. Garbitzean hondatu egiten dira. Aukera bat da zazpi egunezeguzkitan uztea, hurrengo erabilera arte. Korobirusaren bizirau-pen-denbora eguzkiarekin laburtzen da nabarmen. Beste aukerabat, labean 30 minutuz 70°Ctan berotzea da, maskara laberakopoltsa hermetiko berezi batean sartuta. FFP eta N95 maskaren-tzako zortzi orduko etengabeko erabilera gomendatzen da. Emai-tza onenak ematen dituzten desinfekzio-prozedurak argi ultramoregermizida, ur oxigenatuaren lurruna edo 70°Cko beroa dira; izanere, metodo horiek mikroorganismoen aurkako eraginkortasunhandia dute, hainbat zikloren ostean maskaren forma nabarmenaldatu gabe. Ez dira gomendagarriak: bero lehorra 160°Ctan,alkohola, lixibatan sartzea, mikrouhin bidezko irradiazioa eta uraeta xaboia, iragazkiak nabarmen degradatu eta/edo maskararenforma alda dezaketelako.

    Etxean maskarak 70 °C-tan 60 minutuz labean berotu dai-tezke, eta ondoren, sudurrera adaptatzeko maskararen metalezkozatia alkoholarekin garbitu.w Gainazalak ondo garbitzeko ohartarazi dute adituek. Biru-sak bizi-itxaropen bera al du gainazal guztietan?

    Ez. Kobrezko, kartoizko, altzairuzko eta plastikozko gainaza-letan egindako ikerketa batean ikusi zen nola 4, 24, 48 eta 72orduz bideragarri mantendu zen hurrenez hurren, 21-23 °C-tan

    eta %40ko hezetasun erlatiboarekin. Hala ere, kontu handiz inter-pretatu behar dira datu horiek, eta garrantzitsuena alarmarik ezsortzea da. Esperimentu horiek laborategian egin dira, eta labo-rategian birusaren hezetasun eta tenperatura baldintzak hobeakdira supermerkatuko gurdi batean, terraza bateko altzairuzkomahai batean edo eguzkipean dagoen eserleku batean daude-nak baino. Gainera, birusek zelulak infektatu behar dituzte derri-gorrez erreplikatzeko, eta, beraz, ezin dira objektu bizigabeetanerreplikatu. Infektatzen duen zelularen barruan ez badago, inakti-batu egiten da, eta eraginkortasuna galtzen du. Hau da, zuhur-tziaz jokatu behar da eta gomendatutako segurtasun etahigiene-neurriei eutsi behar zaie, baina obsesionatu gabe.w Konfinamendutik irteten hasiak ziren herrialde batzuetanatzera egin dute. Gerta daiteke hori gurean ere, baina adie-razleak momentuz onak direla esaten digute. Nahastuta dagojendea. Batetik, pandemia larria dela entzuten dugu, bainabestetik, halako normaltasun bat ikus daiteke kalean.Oraindik asko dugu ikasteko, eta ezezagunaren aurrean zuhur-tziaz jokatu beharra dugu. Egia da zenbait herrialdek atzera eginbehar izan dutela, Alemanian edo Hego Korean gertatu den be-

    zala. Eta horrek kezkatzen nau, jakina,bai gaixotasunari lotutako ondorioenga-tik, bai horrek dakarren eragin sozioeko-nomikoagatik ere. Baina beharrezkoabalitz, horrela egin beharko genuke. Bi-rusa kontaktu hurbilaren bidez transmiti-tzen da; aldagai hori ezabatzen badugu,transmisioa saihestuko dugu.

    EAEn ditugun indikatzaileak onak dira. Nire ustetan ondo arigara. Beti daude salbuespenak, baina orokorrean jendea osokontzientziatua dagoela uste dut. Horren isla da oinarrizko birsor-kuntza tasan (R0) lortu dugun balioa [COVID-19 duen pertsonabatek zenbat kutsa ditzakeen]. Gaur egun 1 azpiko balioetandago EAEn, konkretuki 0,64koa zen maiatzaren 31n. Gaixota-sunaren intzidentzia ere baxua da, asistentzia-gaitasuna handiada une honetan, eta kontingentzia-plan bat ere prest dago, kasuenbeste gorakada bati erantzuteko. Gipuzkoan konkretuki ez dakasu berririk antzeman egunetan. Nik uste dut biztanleek eutsiegingo diotela erakutsitako erantzukizunari, nahiz pertsonen artekoharremanak berreskuratzeko beharra igartzen den. Baina harre-mantzeko desioa egon arren, erne mantendu behar gara. w Ez dago COVID-19 birusaren kontrako txerto edo botika es-pezifikorik, baina zientzialariak hasiak dira paziente batzuekplasma erabiltzen beste gaixo batzuekin erabiltzeko. Nolakoada prozesu hori? Plasma guztiak dira baleko?

    Tratamenduari dagokionez, farmako asko aztertzen ari dira,baina egia da oraindik ez dagoela SARS-CoV-2ren aurkako bo-tika espezifikorik, ezta txertorik ere, eta horrek aukera terapeutikoposible guztiak aztertzea eragiten du. Kasu honetan, COVID-19pasatu duten pertsonen plasma hiperimunea erabiltzen dute.

    KORONABIRUSA14

    MIKROBIOLOGIA

    “Oraindik asko dugu ikasteko eta ezezagunaren

    aurrean zuhurtziaz jokatu beharra dugu”

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 14

  • Plasma horrek birusari aurre egiteko antigorputzak ditu, etaCOVID-19 duten pazienteei emango litzaieke, koronabirusak era-gindako efektuak murrizteko. Immunitatea edo babesa era pasibobatean lortzeko metodoa da. Pasibo deitzen zaio, kasu honetanhartzailearen immunitate-sistema ez delakoa aktibatzen, baizik etakanpoan ekoiztutako antigorputzak administratu. Lortzen den ba-besa berehalakoa da, baina behin-behinekoa. Administratzendiren antigorputzak desagertzean, efektua ere desagertzen da.Hau ez da terapia berria. Iraganean, txertoak eta antibiotikoakizan aurretik, immunitate pasiboak berebiziko garrantzia zuen.

    Plasma edo seruma erabilgarriak izan daitezen, IgG antigor-putz neutralizatzaileen (birusa blokeatzeko gai direnak) titulu (kon-tzentrazio) altua izan behar dute. Horregatik, askotan, hainbatpazienteren plasmak/serumak elkartzen dira eta kontzentratu egi-ten dira. Gainera, plasmak seguruak izan behar dute, hau da,birus posibleetatik eta beste agente patogeno batzuetatik garbiegon behar dute. Saiakuntza kliniko gehienetan COVID-19 larriaduten pazienteengan terapia honek duen eraginkortasuna eba-luatzen ari dira. Beste ikertzaile batzuek koadro kliniko larri batgaratu aurretik duen eraginkortasuna aztertzen ari dira, erreskate-terapia gisa erabili beharrean, hauda, pazientea oso larri egon aurretik.Baina tratamendu horrek kaltea ereeragin dezakeela ohartarazi dute. Es-painian ere, ari dira dagoeneko az-tertzen saiakuntza kliniko batean etaGaldakaoko Ospitalea ere ari daparte hartzen. Dena den, oraindik ebi-dentzia mugatua da, eta zenbait ikerketek emaitza itxaropentsuakbadituzte ere, muga handiak dituzte.w Zerk kezkatzen zaitu gehien?

    Atzera egin beharra izateak kasu gehiago agertu direlako, etahorrek prebentzio-neurri murriztailegoak hartu behar izatea ekar-tzeak. Eta baita patogeno honen aurkako txerto edo tratamendueraginkor bat garatzeko gai ez izateak, urruntze sozialari ezindiogulako betirako eutsi.w Zeintzuk dira egin diren aurkikuntza handienak? Harrigarria iruditzen zait zenbat eta zein azkar ari garen ikasten.Hasieran ez genekien ezer birus honi buruz eta bost hilabeterenbueltan, pandemia kontrolatzeko benetan baliagarriak diren datuugari ditugu. Bi aste baino gutxiagoan bagenekien nolakoa zenbirusaren sekuentzia genetikoa eta horrek aukera eman du diag-nostiko-teknikak garaiz abiarazteko. Bereziki garrantzitsua irudi-tzen zait baita ere astez aste tratamenduaren inguruan lortzen aridiren aurrerapenak. SARS-CoV-2ren aurrean antibiral espezifikorikez izan arren, gaixo larrienak artatzeko moduan aurrera egin daeta hori beti da itxaropentsua. Eta, noski, saiakuntza klinikoko fa-seetara igaro diren txertoak; une honetan, 8 dira aztertzen aridiren balizko txertoak, ehun hautagai baino gehiagoren artean.Hori guztia ikerketa eta ikerketa gehiagori esker lortu da. Espero

    dezagun horrek guztiak gure politikariei gogoeta eginarazteaOsasun Publikoaren garrantziaren eta ikerketan inbertitzeko beha-rraren inguruan. w Zer gertatzen da umeekin? Baimen murriztaileenak izan di-tuzte, eta orain ere, umeekin lotutako ekintzak daude geldien.

    Patogeno emergenteen aurrean beti ibili behar da tentuz ume-ekin. Artikulu zientifikoek umeek ere maskara eramatea gomenda-tzen dute, baina umeetan maskararen erabilera egokia bermatzeazaila da. Bestalde, urruntze sozialari eustea, sudurra edo begiakeskuekin ez ukitzea edo eztula egitean ukondoa jartzea bezalakoneurriak hartzen direla bermatzea ere zaila da. Gainera, Fer-nando Simonek esan bezala, birusaren transmisioa ez dago soilikbirus-kargari lotutako faktoreen menpe, baizik eta erlazionatzekoeta objektuak manipulatzeko moduaren menpe ere. Hori guztiaegon daiteke umeentzat erreserbatutako espazioak irekitzeko iriz-pide murriztaile edo gogorragoak ezartzeko arrazoien atzean.Horregatik, oso zuhurrak izan behar gara, birusaren transmisioahalmena minimoa izateko.

    Prebentzio neurriak mantentzea egokia da bai, baina bestaldeez gara larrituta eta beldurtuta bizi behar, badaudelako umeekin

    lotutako datu lasaigarriak edo positi-boak ere. Batetik, umeetan behatuden kasuistika bat dator 6 urtetik be-herako haurretan maskarak erabiltzeaderrigorrezkoa ez izatearekin. Has-teko, SARS-CoV-2 infekzioak haurren-gan duen inpaktua ezberdina dahelduengan duenarekin alderatuz

    gero. Txinan, 18 urtetik beherakoen intzidentzia oso txikia izanzen, eta Espainian gauza bera behatu da. Zaintza Epidemiologi-koko Sare Nazionalak egindako txosten baten arabera, zeinean248.335 kasu aztertu zituzten, 381kutsatu (% 0,2) < 2 urtekoakziren, 192 (% 0,1) 2-4 urteko bitartekoak eta 826 (% 0,3) 5-14urte bitartekoak. Datu lasaigarriak beraz. Birusak eragindako in-fekzioarekiko haurrek izan dezaketen suszeptibilitate txikiagoaumeek birus horrentzako hartzaileen heldutasuna eta funtzionalta-suna baxuagoa izatea izan daiteke. Infekzioa sortzeko, lehenda-bizi gure zeluletara atxikitu behar da eta ondoren barneratu eginbehar da. Gure zelulekin elkartzeko birusak bere proteina batzukerabiltzen ditu eta hauek gure zeluletako beste proteina batzuekinlotzen dira, kasu honetan ACE2ekin, eta badirudi, umeetan azkenhoriek gutxiago espresatzen direla. Umeek arrisku gutxiago izandezakete, babestuago egon direlako, batez ere konfinamendugaraian. Bestalde, umeek birusa transmititzeko gaitasunari dago-kionez, bizitzako lehen urteetan infekzioa transmititzeko gaitasuntxikiagoa dagoela adierazi dute zenbait azterlanek, nahiz eta hel-duetan detektatu diren birus-karga bera antzeman den. Kontrapun-tuan beste aldagai batzuk daude: Haurrek askoz ere klinikaarinagoa azaltzen dutenez eta kasu asintomatikoak ohikoagoakdirenez, uste da kasuen infradetekzio bat ere egon dela.

    KORONABIRUSA 15

    “Espero dezagun politikariek gogoeta egitea Osasun Publikoan

    eta ikerketan inbertitzeko beharraren inguruan”

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 15

  • KORONABIRUSA16

    SAN LAZARO

    “Pozik gaude bisitak berreskuratzeko, baina tentuz

    jokatu behar dugu”

    Monika Masa San Lazaroko zuzendaria, eta Mikel Goitandia, egoitzako langilea.

    MONIKAMASASan Lazaro egoitzako zuzendaria

    w Martxoaren 14an ezarri zutenalarma egoera, eta zaharren egoitzakere itxi egin zituzten. Nola hartu zenu-ten berria?

    Denetik sentitu genuen, baina gehienbat gure “etxea” ondo zaintzeko inda-rrak hartu behar genituela konturatuginen. Azken batean, hemengo pertsonaguztiak gure zaintzapean daude eta be-raiek lasai eta goxo egotea zen une har-tan ere gure erronka nagusia.w Nola hartu zuten egoiliarrek bisitarikez edukitzea?

    Urduritasunez. Bat-batean eta egunbatetik bestera senitartekoak ezin ikus-teak, beraiekin kontaktu fisikorik ez iza-teak, eta kalera ezin irteteak,emozionalki eragin handia sortzen du.Baina arazorik gabe ulertu zuten egoeraoso delikatua zela, egoitzan barruan ge-ratu behar zutela eta bazekiten egin ge-nituen aldaketa guztiak beraien zaintzabermatzeko zela. Izugarrizko lekzioaeman digute egoiliarrek eta egoera be-

    Ekainaren 8tik aurrera zaharren egoitze-tan senideen bisitak jasotzeko baimenaeman du Eusko Jaurlaritzak, baina ezdira lehen ezagutzen genituen modukobisitak izango. Koronabirusaren eragi-nez, babes neurri zorrotzak hartu be-harko dituzte bisitariek, birusa oraindikere gure artean dagoelako. Bisitak egi-teko hitzordua hartu beharko da, eta ha-sieran behintzat senide bakarra joan ahalizango da, eta beti senide berbera. Sa-rreran tenperatura hartuko diote, etamaskara eraman beharko du. San Lazaroegoitzari buruz hitz egin digu MonikaMasa zuzendariak.

    - AINHOA ANDONEGI -

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 16

  • KORONABIRUSA 17

    rria primeran onartu dute. Egoera zailhonetan erakutsi dugu San Lazaroko per-tsona guztiok familia txiki bat osatzen du-gula eta edozein egoeratan egoiliarreibarre txiki bat ateratzeko gai garela kon-turatu gara. Guztion elkarlanarekin lortudugu egoiliarrak ondo egotea. w Bideo-deiak jarri zenituzten mar-txan. Nola moldatu zarete senideekinkomunikatzeko?

    Argi geneukan nolabait komunika-zioa egon behar zela senideekin. Ezinditugu bat-batean senideengandik etamundutik baztertu, eta geunden egoeranegin genezakeen gauza bakarra bideo-deiak, dei telefonikoak eta bideoak bi-daltzea zen. Astero-astero familiaguztiekin kontaktua izatea zen gure be-tebehar nagusietako bat, eta nahikoondo moldatu gara. Ez dugu zailtasunikeduki. 48 egoiliar eta haien senideen ar-tean ahalik eta dei gehien egin nahi ge-nituen, senideak lasai egon zitezen.Bideo-deiez gain astero etxekoei berensenideen berri ematen joan gara eta se-nideek momentu oro lasaitasuna trasmi-titu digute, guregan konfidantza guztiadutela erakutsiz. Horrek aurrera jarrai-tzeko indarrak eman dizkigu.w Zein izan da egoera San Lazaroegoitzan? Egoiliar eta langile guztieiegin zizkieten testak. Zein emaitzajaso zenituzten?

    Behin bisitak ezinezkoak zirela uler-tuta, gure kezka nagusia birusa egoitzanez sartzea izan zen, eta aldi bereanegoiliarrei arreta ahalik eta onena ema-ten jarraitzea. Bisitei ateak itxita, birusakanpoan mantentzea gure ardurapeangeratzen zen eta horrek errespetua ema-ten zigun. Zalantzak genituen eta uneorogure artean komentatzen genuen gauzakondo egiten ari ote ginen. Neurri guztiakbetetzen saiatzen ginen, baina inoizezin da jakin uneren batean konturagugabe akatsen bat egin duzun edo ez.Gure lana ahalik eta hoberen egitekohelburuarekin, babes neurrien eta norbe-raren babeserako ekipamenduen erabi-

    lerari buruzko formakuntzak jaso ditugueta simulazioak ere egin ditugu. Horrezgain, langile eta egoiliar guztiei korona-birusaren testa egiteak lasaitasun handiaeman zigun, eta jasotako emaitzak era-kutsi zigun langileok lan ona egiten ariginela. Lanean geunden langile etaegoiliar guztiek momentu hartan nega-tibo eman genuen testean, eta emaitzahorrek erakusten zuen gure lana ondoegiten ari ginela. Hala ere, bagenekienezin ginela erlaxatu. Momentu hartan ne-gatibo emateak ez zuen esan nahi bi-rusa ezin zitekeenik egoitzan sartu, etaargi genuen inoiz baino arduratsuago jo-katu behar genuela

    w Nola moldatu zarete egoera honetanlan egiteko?

    Ez genuen sekula pentsatuko hone-lako egoera batean lan egitea tokatukozitzaigunik. Gure egoitzak ez daudeprestatuta horrelako egoerei erantzuteko,baina lehen esan dudan bezala, elkar-lananean egin diogu aurre egoerari.Esan beharra dago goxotasun puntu horiere beti eman diogula gure etxeari. w Ekainaren 8tik aurrera berriz hasikozarete senideen bisitak hartzen. Nolahartu duzue berria?

    Egoitza bezala pozik gaude bisitakberreskuratzeko aukera honekin, bainabadakigu tentuz jokatu behar dugula.Kontrol zorrotza ezarriko dugu, bainagure barruak esaten digu egoiliarrakpoztu egingo direla berriz bisitakizanda. Azken hilabeteetako momenturik

    garrantzitsuena izango da beraientzatbisitak jasotzea, eta ahal dugun guztiaegingo dugu lehenengo bisitaren mo-mentu hori berezia eta polita izan dadin.w Zein izango da bisiten protokoloa?Zein babes neurri hartu beharko dituzte bisitan doazenek?

    Babes neurriak hartu beharko dituzteeta astean bisita bakarra izango da mo-mentuz, protokoloak eskatzen duen be-zala. Babes neurrien artean, distantziazaindu beharko da, segurtasun materialakerabiliko ditugu, eskuak sarri garbitu etatenperatura kontrolatuko zaie bisitariei. w Kezkatzen al zaitu egoitzako ateaberriz zabaltzeak?

    Kezkatzen gaitu, bai, atea zabal-tzeak, baina bisitena ere egoiliarrenzaintzaren erronkaren zati bat da. Gukegoiliarrentzako onena nahi dugu etagure esku dagoen guztia egingo duguhori lortzeko. San Lazaro toki goxoaizaten jarraitzea da gure helburua.Esan beharra daukat langileen laguntzaezinbestekoa izan dela larrialdi egoerahonetan, eta beraiei esker lortu ditugulaemaitza hauek guztiak. Azpeitiko eta El-goibarko eguneko zentroetako langi-leen laguntza handia izan dugu, etapertsona guztien ahalegina eta lankide-tza oso garrantzitsuak izan dira une zailhauetan aurrera jarraitu ahal izateko.Denboraldi honetan zehar gu izan garaegoiliarren familia hein batean. Beraienondoan egon gara, egoera hau ahaliketa errazena izan zedin beraientzat.Uneoro behar zuten goxotasuna emandiegu. Egoiliarrentzat egoera zaila izanden bezala, guretzat erronka izugarriaizan da. Asko ikasi dugu egoera hone-tan, eta indartu egin gaituela uste dut.Elkarrizketa bukatu aurretik baimenaematen badidazue eskerrak eman nahinituzke: eskerrak langile guztiei, egoi-liarrei, senideei, Udalari, herritarrei, en-presei… era batera edo bestera deneklagundu digutelako, eta benetan esker-tzen diegula adierazi nahi dut. Milaesker guztioi.

    “Ahal dugun guztiaegingo dugu bisiten

    momentu hori berezia eta polita

    izan dadin”

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 17

  • 18 ASTEKO GAIA

    Larke 360 enpresak Azkarate gainean(Azkoitia) egin nahi zuen hondakin plan-taren proiektuak hautsak harrotu ditu az-keneko urte erdian Urola bailaran eta harenoihartzuna iritsi da gurera ere. Adierazpen-truke ugariren ondoren eta herrian sortutakozalaparta ikusita, baina, azkenean ezetzaeman zion ostiralean Azkoitiko Udalak (EAJ)proiektuari, Udalak berak antolatuta ha-mahiru alderdi eta eragiletako ordezkarikizan zuten mahai-inguru luzearen ostean.Saioa hasterako, Javier Zubizarreta alka-teak nabarmendu zuen Azkoitiko Udalarenasmoa obra hondakinen arazoari irtenbi-dea ematea izan dela hasieratik eta eureksekula ez dutela zabortegi bat eraiki nahiizan. Aurrerago esana zuen moduan, argi laga zuen desadosta-sunak baziren, Udalak ez zuela proiektua bultzatuko. Eta adosta-sunik ez zenez izan, saioaren bukaeran alkateak hitza eman zuenez zuela proiektua babestuko. Hiru arrazoi eman zituen ezetzarenberri emateko Maxixatzenera bidalitako gutunean: “Azkoitiko EAJkezetza ematen dio Azkarateko plantari, eraikuntza eta eraispenhondakinen planta baino gehiago delako (aurreikusitako urtekogehienezko 183.000 tonatik 20.000 tona ez dira eraikuntza etaeraispen hondakinak), bailarako premietatik askoz harago doa-lako eta ez dugulako herriaren zatiketa areagotu nahi”.

    Azkoitiko Udalak ekainaren 4rako deitu duen Lurralde Batzor-dean hasiko ditu Hirigintza Arauetan EEH Eraikuntza eta EraispenHondakinen plantak atzera botatzeko egin beharreko aldaketak.Behin aldaketa hori hasita, ezingo da EEH plantentzat aurreiku-sitako bi eremuetan -Azkarate eta Ipintza- horrelako gunerik eraiki.Hala ere, Udalak argi laga du atzera egiteak ez duela esan nahieraikuntza eta eraispen hondakinak tratatzeko arazorik ez dago-enik [behar hori agertu dute gremioek ere], eta horregatik, baila-rako beharren inguruko azterketa egiteko eskatu dioMankomunitateari.

    Eztabaida luzea ______________________________

    Apirilaren 7an EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratutako inguru-men baimenak -Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 11ko baimena-jasotzen zuenez balorazio planta bat zen egin nahi zutena. Jaur-laritzaren agiri horretan jasotakoaren arabera, guztira, 36.898metro koadroko azalera hartu behar zuen, eta instalazioak bi fa-setan eraiki nahi zituzten. Lehenengo fase batean 11.696 metrokoadro izan behar zituen azpiegiturak [sarbideko errepidea, bu-

    legoak, baskula eta komun kimikoa], eta bigarrengorako, beste21.517 metro koadro. Proiektuaren ezaugarrietan azpiegitura ho-rrek hondakin arriskutsuak biltegiratzeko gunea izango zuela erejasotzen zen, tartean isolamendurako hainbat gai, hala nolaamiantoa, zinka, eztainua eta beruna, eta horrek, Udalaren joka-erak eta planta hori enpresa pribatu batek kudeatuko lukeela jaki-teak haserrea sortu zuen auzotarrengan. Oñeder zabortegiakeragindako ingurumen kalteak eta Zaldibarko zabortegian gerta-tutako luperia handia ez zituzten ahazteko, gainera. Alkateak, Ja-vier Zubizarretak, hasieratik defendatu zuen Azkaraten egin asmozutena ez zela zabortegi bat, baina gezurretan aritzea egotzi zio-ten auzotarrek. Azkarate Garbi plataformak behin eta berriz go-goratu du Udalak proiektua “nahita ere” ezingo zuela gelditu esanzuela, baina gero jakin zela lur horiek ez zirela urbanizagarriak,eta horrenbestez, arau subsidarioetan aldaketa bat egin beharzela aurrera egiteko: hau da, alkateak zuela proiektua aurreraeramateko edo eteteko eskumena. Horri beste gertakari bat erans-ten zioten auzotarrek. Auzotarren arabera, otsailaren 14an Uda-lak ingurumen adierazpen estrategikoa eskatu zion Jaurlaritzari.Haren bidez, arau subsidarioak aldatu eta Azkarateko eremua ur-banizagarri egin nah zuten. Martxoaren 14an, baina, derrigo-rrezkoak ez ziren prozedura administratiboak etenda gelditu ziren,Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuelako koronabi-rusagatik. Hala ere, Azkoitiko Udalak izapidea ez eteteko es-katu zion Jaurlaritzari martxoaren 26an, espedientea “interesorokorrekoa” zela argudiatuta. Eta apirilaren 22an, ingurumenadierazpen estrategikoa argitaratu zuen Jaurlaritzak. Arau sub-sidarioak aldatzea Azkoitiko udalbatzak onartu behar zuenberaz, eta horregatik, besteak beste, elkarretaratzeak eta lapikojotzeak egin dituzte Azkoitin.

    Azkoitiko Udalak ezetza eman dio azkenean Larke 360 enpresakAzkaraten egin nahi zuen hondakin plantaren proiektuariu

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 18

  • ELKARRIZKETA 19

    w ‘Izan bidea’ egitasmoa jarri duzue martxan. Zertan datza?Jendarte osoarekin elkarlanean bidea eraiki nahi dugu, denok

    elkarrekin, eta horretarako erronka bat luzatu diogu euskal jendar-teari, inoiz egin ez den erronka bat: Euskal Herriak dituen biztanleadina kilometro egitea nahi dugu. Bakoitzak ahal duen moduan,baina gure nahia da kilometro guzti horiek ahalik eta jende gehie-narekin egitea. Bide hori egiteko modu desberdinak daude, etabakoitzak beretik emango dio ekarpena bideari.w Zein modutan egin daitezke kilometroak?

    Kilometroak egin daitezke oinez, igerian, korrika, bizikletan,zaldiz.. Ahalik eta jende gehienak parte hartzea nahi dugu, ba-koitzak bere esparrutik, eta eroso sentitzen den moduan bide honiekarpena egitea. w Zenbat kilometro dira eta nola neurtuko duzue pertsona ba-koitzak egiten duen bidea?

    3.171.191 kilometro. Aplikazio bat sortu dugu, eta hor ba-koitzak bere izena eta egiten dituen kilometro kopurua jasoko ditu.Norbanakoek eta baita eragileek ere izango dute izena ematekoaukera, eta modu horretan jakingo dugu kilometroak zenbaten ar-tean egiten ditugun. Kontzertu, mahainguru edo antzerki baterajoatea ere guretzako pausoak ematea da, eta pausoak ere kon-tabilizatuko ditugu.w Zein da egitasmo honen helburua?

    Orain arte eraiki ditugun kontsentsuak aktibatzea eta denokelkarrekin bidea eraikitzea nahi dugu. Azkenaldian kontsentsu za-bala eraiki da arlo politiko, sozial eta sindikalean, eta eskatzendugu salbuespeneko espetxe politika eta, batez ere, presoenurruntzea amaitzea. Iruditzen zaigu elkarbizitza eta bakerako be-harrezkoa dela sufrimendu guztiak sahiestea. Sareren helburu na-

    gusia, azken batean, presoen euskal herriratze prozesua martxanjartzea eta urruntzea amaitzea da; horretarako sortu ginen. Sal-buespeneko legea bertan behera utziko balute gauza asko alda-tuko lirateke, eta ez genuke gaur egungo espetxe politikarikizango. w Zergatik orain?

    Presoek bizi duten egoera aldatzeko une aproposa delako.Frantziako Gobernuak pauso batzuk eman ditu, eta Iparraldekodelegaritza batekin hartueman emankorra hasi dute, nahiz etaoraindik korapilo batzuk askatzeko dauden. Espainian, berriz,eratu berri den gobernu progresista honek hainbat aldiz esandu espetxe politika aldatzeko borondatea duela, baina egiada Pedro Sanchez agintean jarri zenetik gaur arte aldaketa txikibatzuk besterik ez ditugula igarri, eta uste dugu orain dela be-netako aldaketak emateko unea. Elkarrekintzarako eta elkarrekineraikitzeko une aproposa dela iruditzen zaigu. Presoek biziduten egoeran aldaketa integral bat behar dugu, eta itxaropen-tsu egoteko arrazoiak badaude.w Zein da une honetan Sebas Etxaniz Elgoibarko presoarenegoera?

    Sebas Etxanizek badauka beste ezaugarri bat; adinekoadela. Egoera horretan etxetik gertuen daukan espetxe bateanegon beharko luke, eta konfiantzazko medikuren batek zain-duta. Gainerakoen artean larriki gaixo dauden hogei bat presoditugu. Gobernuak badirudi kasu bakoitza banan-banan azter-tuko duela, eta espero dugu egoera konpontze bidean jartzea. w Bost urte bete zituen iaz Sarek. Zein balorazio egin duzuezuen ibilbideaz? Denon artean eta ez Sarek bakarrik, bost urte eta erdian eraikidugu denok ulertzeko moduko hizkera bat, eta adostasun ba-tzuk ere lortu ditugu. Lortu dugu baita ere gaur egun gai honiburuz normaltasun osoz hitz egin ahal izatea, eta hori pausogarrantzitsua da.

    “Presoek bizi dutenegoera aldatzeko uneaproposa da orain”

    Bost urte bete zituen Sarek 2019an, eta epealdi horretan hainbat etahainbat lan egin dute euskal presoak Euskal Herrira gerturatzeko.Orain pauso bat gehiago eman dute, eta Izan Bidea egitasmoa jarridute martxan. Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometro egiteada helburua. Herritarrak kilometroak egiten jarri nahi dituzte, delaoinez, bizikletan, korrika, igerian... Inaxio Oiarzabal Sareko bozera-maileak eman digu egitasmoaren berri. Honi lotuta, Elena Del PuertoSareko arduradunak hitzaldia eskainiko du martitzenean Kimetz el-kartean, 19:00etatik aurrera. Hitzaldia Elgoibarko Sarek antolatu du,eta herritar guztientzako irekia izango da.

    u INAXIO OIARZABAL

    - AINHOA ANDONEGI -

    SAREKO BOZERAMAILEA

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 19

  • MERKATU TXIKIA20

    Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

    raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

    puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

    Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

    tua. Kolegiatu zenbakia: 749

    660 969 679 [email protected]

    ROSA Mª PINTADO

    AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

    Gure komunitatean bi etxebizitza daude elkarren ondoan,beheko solairuan. Etxebizitza bakoitzaren eskrituran jartzendu etxebizitza bakoitzak argi-patiorako irteera propioaduela, eta erabilera beste etxebizitzarekin partekatzenduela. Etxebizitzetako batek badu ate hori eraikina bera eginzutenetik, baina beste etxebizitzak leihoa bakarrik dauka pa-tiora. Leihoa duen jabe horrek jakinarazi du patiora sartzekoate bat ireki nahi duela. Nire galdera da ea etxebizitza horrekpatioaren erabilera esklusibo partekatua duenez, atea irekidezakeen, kontuan hartuta eraikina egiteko obran ez zutelaaterik egin, leihoa baizik.

    Zuk adierazten duzun bezala, etxebizitza bakoitzaren eskrituranhitzez hitz transkribatzen da etxebizitza bakoitzak irteera propioaduela argi-patiora. Eta jarraitzen du esaten erabilera esklusiboa al-dameneko etxebizitzarekin partekatzen dela. Beraz, jabe horrek es-kriturak baimentzen dituen eskubideak egokitu ditzake erregistrozkanpoko errealitatera, eta, beraz, bidezkoa litzateke ate bat ireki-tzea. Eraikina egin zenetik etxebizitza batek atea izateak eta besteetxebizitzak leihoa ez du preskripzio-ondoriorik baten alde edo bes-tearen kaltetan.

    Ondorioa. Jabe horrek ate hori ireki dezake, eta ez dualdez aurretik komunitatearen baimenik behar, nahiz eta pe-rimetroko hormetan obra bat egin behar izan.

    LANA...............................................EskaerakAdinekoak zaintzeko prest nago. Orduka edoetxeko langile moduan. ( 649 044 223 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Orduka, as-teburuetan edo etxeko langile moduan. Espe-rientzia daukat. ( 615 526 482 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Orduka edoasteburuetan. Erizain titulua eta esperientziaditut. ( 631 836 738 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Orduka edoasteburuetan. ( 638 963 048 --------------------------------------------------------------------------------------------------

    Edozein lan egiteko prest nago, 8:00etatik11:00etara eta asteburuetan edozein ordu-tan. ( 632 893 515 --------------------------------------------------------------------------------------------------Hirugarren mailako Pedagogia ikasleaumeak zaintzeko edo eskola partikularrakemateko prest. Euskalduna naiz eta begiraletitulua daukat. Ordutegi malgua. ( 697 672 908 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, orduka etagauez ere bai. ( 611 306 391 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago. Orduka edojardun osora. ( 632 415 374 --------------------------------------------------------------------------------------------------

    Edozein lan egingo nuke. Erizain laguntzaileikasketak ditut. ( 647 336 626 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, etxeko langilemoduan ere bai. Titulua daukat. ( 631 121 148

    ETXEBIZITZAK..................................Hiru logelako etxea hartuko nuke alokairuan.( 632 642 320

    BESTELAKOAK..................................Guretzat balio handia duen egurrezko pandabat galdu genuen Leku Ederren, topatu due-nari eskertuko genioke Udaltzaingoan laga-tzea.

    Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

    Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

    Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

    BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

    Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

    Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 20

  • ZORIONAK 21

    Gure printzesamaiteak dagoe-neko 10 urte! Zo-rionak, Laiene,izugarri maite zai-tuen familia osoa-ren partez.

    Zorionak, Ar-hane, gaur 12urte bete dituzu-lako. Muxu handibat, familiakoguztion partez.

    Zorionak, Jon,ekainaren 9an 5urte beteko dituzu-lako. Oso ondopasa eguna! Etxe-koen, eta bere-ziki, Leirerenpartez, muxuhandi bat.

    Zorionak, Sare,gaur 9 urte betedituzulako. Muxuhandi bat familiaosoaren partez.

    Z o r i o n a k ,Salma SamadiEssaid, ekainaren10ean 11 urtebeteko dituzulako.Gurasoen partez,muxu handi bat.

    Zorionak, Peio!Zapatuan 4 urte!Muxu potolo batDanelen, aitatxo-ren eta amatxorenpartetik!

    Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

    Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

    Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Barandela - Ziriako Agirre kalea, 4 (Eibar)

    943 206 984* Fernandez: Herriko enparantza, 4

    Garagartza (Mendaro) 943 756 142

    * Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

    943 751 638

    * Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) 943 751 384

    Alarma egoerak irauten duen bitartean, Elgoibarren guardiako botikarik ez dagoen jai egunetan Yudego farmazia zabalik egongo da, 10:00etatik 13:00etara.

    Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

    ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€.

    Hiru lagunetik gorako taldeak:12€

    Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

    5 BARIXAKUA 6 ZAPATUA 7 DOMEKA 8 ASTELEHENA 9 MARTITZENA 10 EGUAZTENA 11 EGUENA 12 BARIXAKUA

    Egunez

    *IbañezEgunez

    Garitaonandia

    Egunez

    Garitaonandia

    Egunez

    Arriola

    Egunez

    *FernandezEgunez

    Yudego

    Egunez

    *OruesagastiEgunez

    Barrenetxea

    Iluntzean Arriola

    Iluntzean

    Garitaonandia

    IluntzeanGaritaonandia

    Iluntzean Arriola

    IluntzeanYudego

    IluntzeanYudego

    Iluntzean Barrenetxea

    IluntzeanBarrenetxea

    GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

    Zorionak, Maddi eta Haizea, atzo10 urte bete zenituztelako. Muxu handibana etxeko guztien partez.

    Zorionak, Jon eta Javier, 8 urte handibeteko dituzuelako. Muxu handi bana fa-miliako guztion partez.

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 21

  • 22 AGENDA

    8 ASTELEHENAArgazki lehiaketa Elgoibarko lu-dotekak antolatuta, 5 eta 12 urte bitar-teko haurrentzat. Gaia: Elgoibarkoudaberriko loreak. Hilaren 19ra arteegongo da parte hartzeko aukera.Whatsapp: 656 740 793 / [email protected]

    9 MARTITZENA19:00 Hitzaldia: Elena del Puerto Sa-reko arduradunak Izan Bidea egitasmoa-ren berri emango du Kimetz elkartean.Irekia da ekitaldia. Antolatzailea: Sare El-goibar.18:30 Hitzaldia: Dolua familian hitzaldizikloa. Antolatzailea: Urbizixa. Zoom pla-taforma digitalaren bidez eskainiko dute.Hizlariak: Eider Otxoa dolu terapeuta pro-fesionala eta Iñaki Arregi doluaren lagun-tasunean eta adiskidetzean aditua. Izenaemateko: 627 117 819

    TRINITATE JAIAK ELGOIBARREN

    5 BARIKUAUdaltxeko balkoia apaintzea.

    6 ZAPATUAl Trinitateetako Azoka Berezia.Udalaren webgunean. l Txantreako, Bergarako eta Iru-ñeko konpartsen aurkezpena.Udalaren webgunean. l Emakumeen herri kirolak. Uda-laren webgunean. Jesus Mari Az-piazuri eta Joseba Arrizabalagariomenaldia. l Erromeria: Udalaren webgu-nean. l Danborradako argazkiak. Uda-laren webgunean. l Idi demak. Jesus Mari Azpiazurieta Joseba Arrizabalagari omenal-dia. Udalaren webgunean.

    7 DOMEKATrinitate eguna9:00 Diana, Udal Txistulariekin,herriko auzoetan. l Artisau azoka. Udalaren web-gunean.10:30 Umeen danborrada,etxeko balkoietatik. 11:30 Meza. San Bartolome pa-rrokian. l Erraldoi, buruhandi eta zezen-zikleten konpartsa. Udalaren web-gunean. l Udal musika banda. Udalarenwebgunean.

    OHARRA: Egitarau hau Udalarenwebgunean (www.elgoibar.eus)jarri dute, eta klik batean ekitaldibakoitza ikusteko aukera egongoda.

    Hileta-mezak ekainaren 5etik 19ra bitartean

    Maria Pilar Peñalba2020ko martxoaren 16an hil zen, 98 urte zituela.

    Hileta-meza, ekainaren 5ean, Elgoibarren, 19:00etan.

    Juan Barrenetxea Aranzibia2020ko martxoaren 23an hil zen, 76 urte zituela.Hileta-meza, ekainaren 8an, Elgoibarren,19:00etan.

    Elena Celaya Alzola2020ko apirilaren 8an hil zen, 54 urte zituela.

    Hileta-meza, ekainaren 10ean, Elgoibarren,19:00etan.

    Jose Luis Urbiola Elosegui2020ko apirilaren 9an hil zen, 86 urte zituela.

    Hileta-meza, ekainaren 12an, Elgoibarren, 19:00etan.

    Antonio Leon Navarro2020ko apirilaren 14an hil zen, 53 urte zituela.

    Hileta-meza, ekainaren 15ean, Elgoibarren, 19:00etan.

    Jose Mari Azpillaga Iceta2020ko apirilaren 10an hil zen, 88 urte zituela.

    Hileta-meza, ekainaren 17an, Elgoibarren, 19:00etan.

    Mariam Eizburu Kortaberria2020ko apirilaren 11n hil zen, 67 urte zituela.

    Hileta-meza, ekainaren 19an, Elgoibarren, 19:00etan. ..............

    1162 alea:Maquetación 1 04/06/20 14:27 Página 22

  • Angel Iparraguirre Landa2020ko maiatzaren 29an hil zen, 70 urte zituela.

    Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

    Antonio Perez Muñoz2020ko ekainaren 1ean hil zen, 90 urte zituela.

    Izan zarenagatik eta erakutsi duzunagatik ez zaitugu inoiz ahaztuko.

    Zure familia

    Antonio Perez Muñoz2020ko ekainaren 1ean hil zen, 90 urte zituela.

    Gure ondotik joan zara, baina betiko izangozaitugu gure bihotzetan.

    Herri-gain elkartea

    Ricardo Torquemada Docampo2020ko maiatzaren 30ean hil zen, 72 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

    bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

    1162 azala:Maquetación 1 04/06/20 14:24 Página 3

  • AROZTEGIAK

    PINTURA

    ELEKTRIZITATEA

    IGELTSERITZA

    ITURGINTZA

    LEIHOAK

    4Gremioen gida

    4Leihoak4Iturgintza4Elektrizitatea4Igeltseritza

    4Pintura

    ERREFORMAK

    4Aroztegiak4Erreformak

    1162 azala:Maquetación 1 04/06/20 14:25 Página 4