138
THE KOREAN ASSOCIATION OF MIDDLE EAST STUDIES 2015년 한국중동학회 춘계학술대회 제2차 세계대전 이후 한국과 중동: 새로운 동반자 관계 모색 Korea and the Middle East since the End of World War II: Seeking a New Partnership between the Two Regions 일시 2015523일(토), 09:30 ~ 17:00 장소 명지대학교 용인캠퍼스 산학협력관(舊 행정동) 8층 대회의실/ 5층 소회의실 주최 한국중동학회 후원 한국델켐(주)

14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

Familia arteko enpresak,etengabeko moldaketa

merkatu berrietara

2009ko MARTXOA

14. ZK. • 5.urte

6-7

Ikatza:

Behiak zainduta,

orduan eta esne hobea

Indar batuketak negozio

aukera zabaltzen du

energia eolikoaren esparruan

Haize berriak

hidraulikoetan

ENRIKE SAIZAR[ TALLERES SAIZARKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA ]

Page 2: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

AURKIBIDEAEditoriala

Enpresak sortzen

Ikuspegia

Bertoko enpresak ezagutzen

Behatokia

Leihatila

0033

0044 -- 0055

0066 -- 0077

0088 -- 0099

1100 -- 1111

1122

HAZI aldizkaria

ARGITARATZAILEA:Azaro Fundazioa

LEGE GORDAILUA: BI-804-05

EGOITZA: Xemein Etorbidea 12,48270 MARKINA-XEMEIN

TELEFONOA: 94 616 91 72Faxa: 94 616 92 17

E-POSTA: [email protected]@leartibai.com

TESTUAK: HITZAARGAZKIAK:GARBINE GARAGARTZA

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: 11 BARRI

WEBGUNEAK:www.azarofundazioa.com

www.leartibai.com

Page 3: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

EDITORIALAOndorengotza

BABESLEAK

Urte berriarekin Hazi bat jaiotzen da. Oraingo honetanfamilia enpresei aipamen berezia egingo diegu. Mota

horretako enpresek Lea-Artibaiko enpresa sarearen %70betetzen du. Enpresa mota horiek belaunaldiz belaunaldibiziraun du euren produktuak, zerbitzua eta kalitatea arre-ta pertsonalizatuarekin eskainiz.

Enpresa mota horrek globalizazioaren makinariari ez ezik,beste zenbait erronkari ere aurre egin behar izaten dio bizi-raun ahal izateko. Ondorengoen parte-hartzea ziurtatzea,familiako kide ez diren pertsonak kontratatzea eta enpre-saren lehiakortasuna ziurtatzea, gainditu beharreko erron-ketako batzuk dira. Beste alde batetik, beste enpresa ba-tzuekin elkartzeko aukera kontuan hartu behar dute, betiere, euren enpresaren gaineko kontrola galdu gabe.

Eskaintzen dituzten erantzukizuna, tradizioa, jarraikorta-suna, malgutasuna eta produktuen/ zerbitzuen kalitateaeta ekintzailetasunerako eta berrikuntzarako duten grina,urtez-urte, belaunaldiz belaunaldi, enpresa horiei bizirau-ten laguntzen dieten faktoreak dira.

Familia enpresak gremio guztietan aurki daitezke; gozo-gile zein arkitekto, oftalmologo zein galdaragile. Hau da,

hain zuzen ere, Saizar tailerren kasua. Haiek izango diragaur egungo Lea-Artibaiko familia enpresak ulertzeko mo-dua zein den zehaztasun guztiarekin azalduko dutenak.

Batzuek urteak daramatzate lanean, beste batzuk, aldiz,jaioberriak dira. Goian aitatutakoaren egiazkotasuna HAZI

bakoitzean islatzen da. Zenbaki honetan, ‘Enpresak sor-tzen’ atalean, DPH enpresa berria daukagu; hidraulika etapneumatikaren osagaia; baita Ondarroan dagoen Ituarte ja-nari denda ere. Era berean, ‘Enpresak ezagutzen’ atalean,Kauxot, kautxua injektatuz piezak egiten lan egiten duenenpresa daukagu, eta esnearen produkziora zuzendutakobeste bat, Ikatza.

Aurten ere, Sormena eta berrikuntzaren urtea den hone-tan, ‘Behatokia’ atalean, identifikatu berri ditugun negozioaukera berriei buruz hitzegiten jarraituko dugu. OraingoHAZI honetan konkretuki energia berriztagarriek edo zeha-tzago esateko, energia eolikoak eskaintzen dituen aukerenikuspuntu orokorra emateko saiakera egin dugu.

Besterik gabe, HAZIren zenbaki berriarekin gozatuko du-zuelakoan agurtzen gara, Hurrengo HAZIra arte!

Produktu hau Valora proiektuaren baitan egin da, proiektu horrenfinantzaziorako funtsen %50 EGIFek eman du (POPV 2007-2013)

Page 4: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

ANA ITUARTE

04 2009ko MARTXOA • 14. ZK. hazi

2008ko abuztuaren 28an ireki zituen ateak

Ituarte janari dendak. Aurrez lan egindako lokal

berean ari da Ana Ituarte, baina oraingoan sal-

tzen duen generoa guztiz ezberdina da.

Merkatal gune handietarako joera zabalduta

dagoen garaia izan arren, berak tamaina txiki-

ko supermerkatua eskaini die Kale Handiko

eta inguruko bizilagunei. Izan ere, jendeak

egunero edo maiztasun laburrarekin sortzen

diren beharrak dauzka (ogia, urdaiazpikoa,

jogurtak, fruta..), eta guztiek ez dute autoa

hartu eta herritik irteteko aukerarik. Adinean

aurrera doazenak eta erritmo azkarrean bizi

diren gazteak ere gogoan hartu ditu. Eta horiei

guztiei erosketak egiteko gunea esku-eskura

jarri die.

Handik ez oso urruti, Erribera kalean,

Ituartenean saltzen diren gaiak topatu ditzake-

te ondarrutarrek, baina etxera bueltan eskaile-

ra ugari pasa beharra dago. Kale Handikoek

eskertzen dute zerbitzu hori etxepean eduki-

tzea.

Erabaki sendoa

Ana Ituartek 2007an ekin zion janari denda

zabaltzeko ideia sukaldatzeari. Hasiera bate-

an, bideragarritasun arazoak

izan zitzakeelakoan, atzera

egin zuen, baina barru-

barruan erabakia hartuta

zuen: dendari izatea gustuko

zuen, eta auzoko hutsune bat

beteko zuela uste zuen.

Denda ireki arte ez zuen etsi.

Leartibai Garapen Agentzia-

rengana jo eta bidea egiten

lagundu zioten; laguntzak

topatzen lagundu, aholkatu,

orientatu eta prestatu egin

zuten. Baina determinazioa

[ JANARI DENDA - ONDARROA ]

Kale Handia bizitasun handiko kalea izan da Ondarroan. Denda ugari zeuden,eta denetarik saltzen zuten. Orain, ordea, gutxi batzuk besterik ez dira geldi-tzen. Itxi beharra eduki zuten denda horietako baten lan egiten zuen AnaItuartek (Ondarroa, 1964). 19 urtez dendari lanetan aritu zen, eta orain, berri-ro ere, bizimodu horri heltzea erabaki du.

berea izan zen: esperientzia zeukan, gogoa zeu-

kan, gustukoa zuen lana, eta batez ere, familiaren

sostengu handia eduki zuen.

Aurrez ez bezala, bakarrik ekin behar zion nego-

zio berriari. Lan lotua zen. Baina jendearekin

zuzenean lan egin beharra ez zen traba, eta lana-

ri ez dio beldurrik. Negozioa zabaldu zuenetik

hilabete batzuk pasa dira. Eta bere bizibidea jana-

ri denda izan daitekeela ikusi du. Eta bezeroek,

badakite, goizez zein arratsaldez, puntualtasun

handiz han daukatela Ituarte Janari denda.

Auzoa biztuz

Ituarte janari dendak erosketak egiteko gune bat

baino gehiago eskaintzen dio Kale Handiari.

Auzoari galtzen ari zen bizitasun pixka bat itzuli

dio. Azkenean, auzoko lagunek zein ingurukoek

bertan egiten dute topo, eta erosketekin batera,

«zerbait gehiago» egiten dute: berriketan.

Erosketak egiteaz gain, euren artean kontuak

esateko aukera edukita, harremanak estutzen

dira, eta auzo bizitzak beste zentzu bat hartzen

du. Ana Ituarte bera ere auzoan bizi izan da beti,

eta aurrez, 19 urtean ere bertan lan egin du.

Bezeroek bera ezagutzen dute; eta berak, beze-

roak. Euren arteko harremana estua da, hurre-

koa. Eta denda txikia bere laneko lekua den

arren, Kale Handiko janari dendan zentro handie-

tan topatzen ez duten hurbiltasuna, berotasuna

topatzen dute bezeroek.

Eguneroko beharrei erantzunezEguneroko beharrei erantzunez

Page 5: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

05ENPRESAK SORTZEN

Hidraulikaren munduak oinarrian ez du aldaketa gehiegirik jasan urte luzetan. Ez dauka beste sek-

tore batzuk dauden etengabeko eboluzioarekin loturarik, baina leku guztietan bezala, berritzeko

aukerak badira. Hori da, hain zuzen ere, DPHren eremua. Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik

gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika-

ren sektorean kontzeptu berritzaileekin bateratzea zuten helburu.

Andoni Egidazu eta Asier Mendibe dira hidraulikara eta pneumatikara zuzendutako DPH enpre-

sa sortu duten bi bazkideak. Urte luzez

egon dira hidraulikaren munduari lotuta,

eta hain zuzen ere, hori da euren bezeroei

eskaintzen dioten elementuetako bat: es-

perientzia. Baina baita konfiantza ere. Izan

ere, enpresaren aurkezpen txartela zuze-

na da: hidraulikarekin edozein motako ara-

zoa duten enpresa txiki, ertain zein handiei

irtenbidea ematea da eskaintzen dutena.

Konponbidea emate aldera, beharrezko

pauso guztiak emateko gai dira, eta urtee-

tako lanaren ondoren lortutako kontaktue-

kin, jakintza eremu askoz zabalagoa be-

tetzeko gai dira.

Baina, batez ere, ahalik eta zerbitzu

onena ematea da DPHk bilatzen duena.

Bezeroarekin duten harremanaren plante-

amendua aldatu dute, eta harreman hori

gestionatzeko modua berritu. Bezeroari erraztasun guztiak eman nahi dizkiote. Horrela, Internet

sarearen bidez, besteak beste, eskaerak egin, eskaintza zein den eta eskaeraren egoera ezagu-

tu eta gestioa zuzenean egiteko aukera luzatuko diete. Epe motzean prest egongo da euren web-

gunea: www.dph.com.es

DPH etorkizunerako proiekzioarekin sortutako enpresa da. Apustu sendoa egin dute. Inbertsio

handiak egin dituzte azpiegituran eta makinarian, eta merkatuan lehia handia dagoela jakin arren,

euren buruarengan fede handia daukate; tartea egiten asmatuko dutela sinisten dute. Izan ere, si-

nismen handia dute euren proiektuan eta euren ahalmenean.

Hasierako pausoak ematea asko kosta zitzaien, baina Azaro Fundazioarekin topo egiteak asko

leundu zien bidea. Azaro Fundazioak emandako laguntza izan da, besteak beste, enpresa Marki-

na-Xemeingo Elkartegian jartzera animatu zituena. Orain gustura daude hartutako erabakiarekin.

Epe motzera -bi urtean-Euskal Herri mailako lanketa egiteko asmoa dute. Eta ondorengo bi ur-

tetan estatu mailara zabaltzea dute helburu. Eta hortik aurrera ez dute baztertzen aliantza estrate-

gikoen bidez eremu zabalago batera heldu ahal izatea.

Ekintzailetasuna zainetan

DPHkook lagun handiak ginen ekintzaileizan aurretik. Hamabi urtean ezagutzendugu elkar, eta denbora horretan, motaguztietako esperientzia profesionalak zeinpertsonalak bizi izan ditugu. DPH izangozena moldatzen hasi ginenean, gogorrenazera izan zen: zer egin nahi genuen defini-tzea eta zer sakrifikatzeko prest geundenerabakitzea. Gure denbora guztia bertaralotzeaz batera, ze ondasun hipotekatu nahigenituen ere erabaki genuen. Behin eraba-kiak hartuta, proiektua martxan jarrigenuen, eta ez da gelditu gaur arte.Etorkizunean ere hala izatea espero dugu.

Ekintzaileen nahian eta ilusioan oinarrituta-ko proiektua da. Gazteak izan arren, urteaskotako esperientzia daukagu, eta horrekgehiago jakin nahia eragiten digu, gauzaberrien inguruko jakintza barneratu nahidugu, akatsetatik ikasi, eta abar. Enpresasortu ahal izateko esperientzia desatseginzenbatezinak eduki ditugu (bankuekin,pabiloiarekin, eta abar), baina horrek guz-tiak indartsuago izaten lagundu eta trabengainetik salto egiten erakutsi digu. Ez baka-rrik ezagunak zitzaizkigun alorretan, baitaezagutzen ez genituenetan ere.

Horregatik guztiarengatik, egun daudensustatzaileak ideiak edukitzera animatu nahiditugu, ilusioa eta lanerako gogoa edukitze-ra, nahiz eta jakin bidean adorea galduara-ziko dien harri koxkorrak sortuko direla.Azkenean, hau ez da 100 metroko lasterke-ta, denbora luzean egin beharreko maratoiabaizik.

DDeennbboorraa lluuzzeekkoo llaasstteerrkkeettaa

IRITZIA

[ DPHKO BAZKIDEA ]

DPH

Hidraulikaren munduak oinarrian ez du aldaketa handiegirik jasan urte lu-zetan. Asier

Mendibe

[ PROIEKTU HIDRAULIKOEN GARAPENA - MARKINA-XEMEIN ]

Page 6: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

egin da, eta gehiago dedikatzen gara galda-

rangintza, arlo industrialean gehiago sartuta

gaude. Eta, jakina, metodoak ere aldatu egin

dira.

Zelan zaudete egituratuta?

Egitura aldetik, enpresa, hasieran, pertsona

fisiko modura zegoen egituratuta, gero on-

Enpresa baten jabegoaren gehiengoa

familia baten edo gehiagoren eskuetan

dagoenean, kideren bat negozioaren ad-

ministrazioan edo eta zuzendaritzan

modu erabakiorrean dagoenean eta fami-

liak berak jarraitzeko nahia duenean, en-

presa familiarra dela esaten dugu. Biz-

kaian, enpresen %70 familiarrak dira;

Barne Produktu Gordinaren

(BPG) %65 dakar; enplegu

pribatuaren %60 dira eta es-

portazioen %65 egiten dute.

Lea-Artibain, Talleres Sai-

zar da familia arteko enprese-

tako bat. Berriatuarrak Marki-

na-Xemeingo Kareaga indus-

trialdean daude.

Arrazako errementariak za-

retela esan daiteke…

Errementari familia gara. Nire

birraitona, gutxienez, erre-

mentaria zen, eta, beraz, gu

bosgarren belaunaldia baga-

ra. Aitak Talleres Saizar sortu

zuen, 1948an. Baserriko tres-

neriarekin egiten zuen beha-

rra. Gero, merkatura egoki-

tzen joan gara. Gaur egun, ez

gara errementari atalera mu-

gatzen. Enpresa modernizatu

«Belaunaldi berria sartzen denean

GAUZAK ALDATU EGITEN DIRA»

ENRIKE SAIZAR[ TALLERES SAIZARKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA ]

06 2009ko MARTXOA • 14. ZK. hazi

’’

’’

Ez da gauza berahutsetik hastea edo

oinarria eginda egotea

Ezkerretik eskumara, Benito, Enrike, Jesus Mari eta Mireia Saizar.

4

dasun komunitatera izatera pasatu zen, eta

gaur egunean elkarte mugatua gara.

Orain lau urtera arte Berriatuan geunden.

Negozioa zabaldu nahi izan genuen, eta Ka-

reagara etorri ginen. Gaur egun, hamabi be-

hargin eta familiako hiru kide gaude beharre-

an, anaia eta biok eta alaba, ikasketak amai-

tu berri.

Page 7: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

Bilboko Merkataritza Ganbarak enpresa familiarraren alde lan egiten du, etahorretan hainbat ekintza ditu:

- Sentsibilizazio arloan: hainbat jardunaldi, ondorengotza antolatzeko gidabat, enpresa familiarraren foroa,…- Trebakuntza arloan: ondorengotzari, profesionalizazioari,… dagozkion tai-lerrak, seminarioak,…- Azterlan arloan: Bizkaiko enpresa familiarraren fiskalitatearen azterlana.- Aholkularitza arloan: ondorengotzari aurre egiteko orientazio zerbitzuaeta esperientzien elkartrukatzea familiako enpresen foroetan daudenenpresen artean.

DIRU LAGUNTZAK 4

07IKUSPEGIA

Eta zein da zuen jarduera nagusia?

Hainbeste urte gabiltza beharrean, eta enpresa txi-

ki bat izan gara. Merkatura egokitu beharra egon

da. Bezeroaren profilari dagokionez, Txekia, Brasil

eta Mexikon ibili gara, baina batez ere hurrekoa da

gure bezeroa. Arlo asko ikutzen dituen enpresa

gara. Eraikuntza, automozioa, makina-erramin-

ta,… Orain arte krisia sektoreka izan da. Defentsa

modura, atal batek huts egiten badu, bestean ere

bagaude. Enpresa dibertsifikatu egin da, eta asko,

gainera.

Zelan egin da belaunaldi aldaketa?

Prozesua oso geldoa izan da, baina naturala. Be-

launaldi berria sartzen denean, gauzak aldatu egi-

ten dira, jakina. Gure aitak era batera ikusten zituen

gauzak, eta jarduera modernizatu egin zuen. Neu

sartu nintzenean, beste gauza batzuk aldatu ziren,

eta nire alabak uste dut gauza bera egingo duela.

Beti aurrera egitea, hortxe dago giltza.

Enpresa familiarra izateak ze ekarpen egiten

dio enpresari berari?

Lehenengo, erraztasunak topatzen dituzu, eginda

dagoen enpresa bat topatzen duzu eta. Nire aitak

tailerra eginda zeukan, oinarria eginda zeukan.

Izan ere, ez da gauza bera hutsetik hastea edo oi-

narria eginda egotea, errazagoa da jarraitzea. Bai-

na kontrako gauzak ere baditu: enpresa familiarra

da; gurasoak dira. Euren ideiak hantxe daude, eta

zureak beste batzuk dira. Orduan, haserraldi ba-

tzuk egoten dira, normala denez, bakoitzak bere

erara ikusten ditu-eta gauzak. Baina horrez aparte,

egunean hamar-hamaika ordu egiten dituzu, eta e-

txera joaten zarenean ere tailerra da elkarrizketa

gaia. 24 ordu zabiltza negozioaren inguruan, beha-

rreko orduetan eta beharretik kanpo. Pixka bat sa-

krifikatua da, zentzu horretan. Negozio familiarra

dagoenean, ezin moztu.

Eta zelan ikusten duzu etorkizuna?

Alabak ingeneritza egin du, mekanikan. Pentsa-

tzen dut etxean ikusitako giroari jarraituko diola.

Uste dut gustatzen zaion zeregina dela. Oraingoz,

neuri laguntzen dago, eta neu berari, mundu hone-

tara egokitzea gaitza baita. Ze gauza bat ikasketak

dira eta bestea errealitatean topatzen dena.

MERKATARITZAKO AUTONOMOEN LANARI JARRAIPENA EMATEKO PROGRAMAEskatzeko epea: 2009/12/31ONURADUNAK: AutonomoakDIRUZ LAGUNDUKO DA:

Merkataritza-jarduera beste pertsona fisiko bati eskualdatzea, baldin etapertsona hori Gizarte Segurantzaren autonomoen erregimenean erregis-tratzen bada.

ZENBATEKOA: 4Laguntzen zenbatekoa, oro har, 9.000 eurokoa izango da: horietatik6.000 euro jarduera emango duenarentzat izango dira, eta 3.000 euro, jar-duerari jarraipena emango dionarentzat.4Negozioa 5.000 legezko biztanletik beherako udalerri batean baldinbadago, diru laguntza 3.000 euro handiagoa izango da: horietatik 2.000euro emailearentzat izango dira, eta 1.000 euro, hartzailearentzat.4Laguntza hauen bidez, onuradun batek ezingo du inoiz 18.000 eurobaino gehiago jaso.

ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEN ONDORENGOTZARAKO PROGRAMA.Eskatzeko epea: 2009/12/31ONURADUNAK: Enpresa txiki eta ertainak (ETEak)DIRUZ LAGUNDUKO DA:

4Kanpoko kontsultoreak egindako proiektuaren faseak:- Aurretiazko diagnostikoa egitea enpresaren kudeaketari, gobernamen-duari eta jabetzari buruz, betiere enpresaburuari aholkularitza pertsona-lizatu eta espezifikoa eskainiz.- Kapital Sozialaren gehiengoa ordezkatzen duen ondorengotza proto-koloa taxutu eta formalizatzea.- Kanpo aholkulariaren laguntza ondorengotza protokoloa abian jartze-ko eta aldian behin berrikusteko, urtebetez gehienez.

4Horietako bakoitza diruz lagun daitekeen egitatetzat jotzeko, aurrekofaseak burututa egon beharko du.4Ondorengotzaren diagnostikoa eta protokoloa sakonak eta zehatzakizango dira, betiere enpresaren berezitasunen arabera; edonola ere, gutxie-neko eduki batzuk izango dituzte, eta enpresaren ondorengotza prozesuaneragina izan dezaketen oinarrizko puntuak barne hartuko dituzte, alegia:Kudeaketa, Gobernamendua, Jabetza eta Ondorengoak. Gutxieneko edukihauek Eskaera Formularioan azaltzen dira.

ZENBATEKOA:4Diruz lagun daitezkeen gastuen % 50a.4Enpresa bati eman gehieneko diru laguntza fase bakoitzean:

- Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea eta diagnostikoa egitea:3.000 euro.- Ondorengotza protokoloa taxutu eta idaztea: 12.000 euro. - Protokoloa abian jartzeko eta aldian behin berrikusteko laguntza:5.000 euro.

Informazio gehiagorako: 94 6169088Leartibai Garapen Agentzia - Bilboko Merkataritza Ganberako Ordezkaritza

Page 8: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

08 2009ko MARTXOA • 14. ZK. hazi

Izan ere, eremu hurbilean produkzio ahal-mena handitzeko beharrari irtenbidea eman-go zion enpresa sortzea zen Cikautxoren na-hia. Gauzak horrela, Kauxot sortu eta Marki-na-Xemeinen kokatuko zuten.

Enpresaren sorreratik bost txandatan lanegin dute Kauxoten: asteko zazpi egunetan24 orduz martxan egoten da; Gabonetan etaabuztuko pare bat astetan bakarrik gelditzenda. Ekoizten dituzten produktuen %98 auto-mobil-industriara zuzenduta daude, eta gel-ditzen den %2, etxeko elektrotresnak egitera.Produktuen fabrikaziorako erabiltzen dutenprozesua kautxuaren injekzioan oinarritutadago.

Kauxoten barruan, ordea, aldaketa izuga-rria emateko pausoak ematen ari dira. Anto-latzeko modua goitik behera aldatzea da eu-ren nahia, eta pertsonak izango dira antola-tzeko modu berriaren oinarria.

Enpresak handi egiten dituztenak pertso-nak direla sinisten dute Kauxoten. Horren ja-kitun izanik, maila guztietan langileak zain-tzea dute buruan Kauxoteko arduradunek.Hori dela eta, garrantzi berezia ematen zaiosegurtasunari. Lanerako orduan, ondoko es-kemarekin lan egiten dute: pertsonaren se-gurtasuna zaindu, ekipoaren segurtasunakontuan eduki, kalitateko produktuak ekoiztu(Kauxoten arabera, kalitatea ez baita detek-tatzen, fabrikatu egiten da) eta produkzioerritmo egokia lortu.

Enpresaren ahalmena produkziorako bi-tartekoen ahalmenaren ondorioa baino, en-

KAUXOT [ AUTOMOBIL-INDUSTRIA - MARKINA-XEMEIN ]

Enpresaren etapertsonen

artekoloturak aldatuz Kauxot 2002. urtean sortu zen.

Cikautxoren fabrikazio ahal-

men arazoari aurre egitea zen

Kauxoten egin behar nagusia.

presa osatzen duten pertsonen ahalmena-ren araberakoa dela sinisten dute. Ideia horioinarri hartuta, aldaketarako lehen pausoakeman dituzte: garapen egokia edukitzekolangileek zituzten beharrak zeintzuk zirenaztertu zituzten, eta Lea Artibai Ikastetxeare-kin batera, enpresako prozesuekin eta pro-duktuekin lotura zuzena zeukan formazioaeskaini zieten langileei.

Horrekin lotuta, langileen balio-aniztasu-na sustatu nahi dute Kauxoten; bakoitza de-netarik egiteko gai izatea, eta bere laneankonfiantza eta segurtasuna edukitzea etaondo egiteari garrantzi berezia ematea. Ko-munikazioa ere asko lantzen dute enpresa-ren eta langilearen arteko harremana osota-sunezkoa izan dadin. Informazioa guztieneskuetan egotea ahalbideratzen dute, etadatuen gardentasuna erabatekoa izateazaindu. Langileak jasotzen duen mezua ere guztizaldatu da: lehen, langilearen lana produkzio-ri lotutako mezuekin lotzen zen. Orain, be-rriz, beste norabide bat hartu dute. Langilea-ren konpromisoa bilatzen dute enpresarenhelburuak betetzeko. Langileen lana enpre-sak helburuak betetzeari lotuta doa. Horrekin guztiarekin, testuinguru berri batsortzea bultzatzen dute, eta langileak enpre-sako parte sentitzen dira testuinguru berrian.Betetzen duten lana alde batera utzita, guz-tiek parte hartzen dute enpresaren etorkizu-nean, guztien artean lortzen dute enpresakaurrera egitea. Aldaketa sakona da Kauxotek planteatzenduena, eta enpresaren arduradunak jakitundira denbora beharko dutela aldaketaren fi-losofia barneratzeko, baina bidea hori delasinisten dute, eta horretan jarraituko dute.

KRISIARI ERANTZUNEZ

2008ko azkeneko hiruhilabetean hasi zenKauxot krisiaren eragina nabaritzen. Horrenondorioz, zenbait neurri hartu behar izan di-tuzte enpresa barruan. Neurri horien artean, produkzio erritmoa jais-tea dago: bost txandatan lan egitetik hirutxandatara pasatu dira. 24 orduz lan egiten ja-rraitzen dute, baina astean bost egunez. Ho-rrekin lotuta, langileen berregituraketa eginbehar izan dute, eta lau talderekin txandaketaeginez funtzionatu. Modu horretan, aldirotxanda bat langabezian gelditzen da. Moduhorretan antolatu izanak helburu zehatza dau-ka: krisi egoera gainditzea lortutakoan lau tal-de prestatuta edukitzea, aurrez zeukaten pro-dukzio erritmoari aurre egiteko.

Krisiari aurre egiteko modua dutela sinistendute Kauxoten. Horretarako arrazoietako bateuren produktuen merkatua Europa dela jaki-tea da. Europan automobil-industriak ez duestatu mailan eduki duen eragin bera eduki:Alemanian %2 gutxitu dira salmentak, Fran-tzian %1,1, ekialdeko zenbait herrialdetan sal-mentak gorantz doaz… Eta krisiaren ondorenautoen fabrikazioa eta sal-erosketa manten-duko den negozioa dela jakiteak ere egoeraribeste begi batzuekin begiratzeko arrazoiakematen dizkiete.

Irtenbideak lantzenMomentuan egoera gogorrari aurre egin be-harrean aurkitzen da Kauxot, baina enpresa-ren nahia aurrera egitea da, eta langileen arte-an zabaltzen den mezua guztiz positiboa da.

Gainera, lan eremu berriak finkatzen aridira krisiari aurre egiteko, beti ere, Cikautxo-ren bitartez. Alde batetik, produkzio prozesuberrien azterketan murgilduta daude. Horre-kin batera, pieza berrien fabrikazioan hastekobidea jorratzen ari dira. Gainera, Cikautxotikplantako koste bera duen linea komertzialaatera nahian ari dira, eta bide batez, teknolo-gia berriak barneratzeko bidea prestatzendaude.

Page 9: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

rriaren izen bereko ustiaketarentzako esneaematen. Okelaren salmenta zuzena ere egitendute, ordea. Hori dela eta, bi gauzetarako balia-garria den behi arrazarekin egiten dute lan:Fleckvieh arrazakoak. Ikatzako salmenten %70esnetik dator eta %30 okelatik. Etorkizunean, or-dea, zifra horiek parekatzea dute buruan.

Behitik etxeraBezero sarea eratzeko, aterik ate lan egindakogaraiak atzean gelditu dira. Ikatzak bezero nagu-siak finkatuta dauzka: dendak, tabernak, jatetxe-ak eta gozogintza alorrean aritzen direnak. Esnegordinak estimazio berezia dauka postreak edo-ta prestaketarako esnea behar duten jakiak egi-teko, eta kalitateari erreparatzen dioten lekue-tan, ez dute dudarik egiten: «esne gordinarekinegindakoetan aldea nabarmena da».

Esne gordinak ez dauka inolako gehigarririk:behia jaitsi, esnea bi graduraino hoztuko duentankean jaso eta litroko poltsetan ontziratu. La-bur esanda, hori da Ikatzako esneak jarraitzenduen prozesua. Gauean kamara hozkailuetangorde eta hurrengo goizean banaketa egitendute. Baserriko esneak bost eguneko iraungipe-na dauka. Ikatzan, segurtasunari garrantziaemanez, hiru eguneko iraungitze-data jartzendiote, bezeroek marjina eduki dezaten. Eskaeraren arabera, egun gehiagotan edo gu-txiagotan bisitatzen ditu bezeroak: Ondarroa etaMutrikura astean lau bider joaten dira, Markina-Xemein, Itziar eta Debara astean bitan, Etxeba-rrira astean behin eta Aulestira hilean behin. Be-zeroen eta saltzaileen artean harreman estua

Gaur egun, modu horretan funtzionatzen jarrai-tzen dute zenbaitek. Horien artean dago Ikatza.Esne eta okela salmentara zuzentzen dute jardu-na, baina Ikatza ez dute enpresa moduan senti-tzen, baserriko bizimoduari, duintasunez, jarraipe-na emanez bizirauteko ustiaketa modura baino. Salmenta zuzena betidanik ezagutu dute Ikatzabaserrian: esnea eta ortuariak saltzen zituzten le-henik. Orain hogei urte Ikatza baserrikoak esnegordin poltsaratua saltzen hasi zirenean, ortua-rien salmenta gutxitu eta esnearena gehitzeko,zortzi behi edukitzetik hamasei jartzera pasa zi-ren. Gaur da eguna hogei behi dituztena base-

09BERTOKO ENPRESAK EZAGUTZEN

Baserriko bizimoduari eutsitaSalmenta zuzena izan da baserritarrek urteetan erabili duten bidea

herritarrekin hartu-eman ekonomikoak edukitzeko.

IKATZA[ESNE PRODUKTOREA - ONDARROA ]

dago, eta horrek salmenta leku handiek ematenez duten tratu zuzena eta pertsonalizatua ema-teko aukerari bide ematen dio.

Behiaren araberako esneaBehia nola, esnea hala izaten dela egiaztatutadaukate Ikatzan. Hori dela eta, behiari ahalik etabizi kalitate onena ematen diote.

Eguraldiak baimentzen duen momentutikaurrera, behiak larrean edukitzen dituzte. Ja-betzan eta errentan hartutako lurren artean, ha-mar hektarea dituzte horretarako. Gainera, be-hiak ze larretara doazen, horren arabera, oinezegitea egokitzen zaie, eta hori ere eskertzen duanimalien gorputzak. Horrela kalitate gorenekoesnea lortzen dute, merkatuan dauden bestela-ko esneen gainetik.

Elikadura ez ezik, behiek jasotzen duten tra-tua ere asko zaintzen dute Ikatzan. Zentzu ho-rretan, behiak ez dituzte ahalik eta esne gehienematera behartzen, eta txahalentzat ere esnenahikoa gelditzea zaintzen dute. Bizitza lasaiaeta tratu egokia emanez, behiek errapetan,hanketan eta umedun gelditzean arazo gutxia-go izaten dituzte, eta hori, azken batean, esne-an, zein haragian nabaritu egiten da.

Joseba Eizagirre

Joseba Eizagirre,behiak gobernatzen.

TRABAZ JOSITAKO BIDEA1988tik esnearen salmenta zuzena izan da Ikatzaren jar-

duera nagusia. Garai hartan, salmenta zuzenari zuzendu-

tako inolako araudirik ez zegoen. Baserriko Esnea Elkarte-

an sartu zen, gai horri eta baserritarrei zegozkien beste

zenbaiti irteera emateko. Filosofia berak batu zituen base-

rritarrak: eurek ekoiztu, eurek saldu. Hamar urteko lana-

ren ondoren, salmentarako araudia finkatzea eta salmen-

ta zuzena legaltasunaren barruan egin ahal izatea lortu

zuten.

Trabak ez ziren hor amaitu, ordea. Salmentaren arau-

keta lortuaz batera, salmenta eremua mugatu zieten ba-

serritarrei. Mugaketa osasun eskualdeen araberakoa zen.

Horren ondorioz, Ikatzak ezin zuen, esaterako, Mutrikun

esnerik saldu; nahiz eta ordura arte hala egin. EHNE sindi-

katuaren laguntzarekin, mugaketa aldatzea lortu nahi

dute, eta gaur egun, baserria dagoen herritik 50 kilome-

troko itzulinguruan saldu ahal izatea lortu.

Salmenta zuzenean aritu diren baserritarrek laguntza

urriak izan dituzte. Gaur egun, behiei analisiak egiteko or-

daindu beharrekoaren erdia ordaintzen die Aldundiak;

hau da, industriari esnea saltzen dioten ustiaketei ematen

dieten tratamendu bera ematen diete. Salmenta zuzene-

an aritzen diren baserritarrek argi daukate etorkizuna

edukitzekotan erakundeek euren lana garatzeko lagun-

tza eman behar dutela, eta bide batez, larreak mantendu

aldera, lurren politika egokia garatu.

Page 10: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

Ezagutzen diren energia berriztagarri guztien artean, Azaro Fundazioaren Behatokian (negozio

aukera berrien identifikaziorako lan tresna aktiboa) energia eolikoari erreparatu diogu. Energia eoli-

koa aitatzean, Oiz mendiko errota izugarri horiek datozkigu burura. Baina hori ez da haizearen inda-

rrari errendimendua ateratzeko modu bakarra. Danimarkan, adibidez, itsasoko haizea erabiltzen

dute energia sortzeko (offshore eolikoa). Beste bide bat Bretainia Handian ezaguna den eta inge-

lesentzat ohikoa bihurtu den energia mini-eolikoa da. Bereziki, abeltzainen energia beharrak

asetzeko erabiltzen diren errota txikiak dira. Aitatu ditugunak haizetik lortu daitekeen energiaz

baliatzeko hiru modu garbi dira.

Sektore eolikoak negozio bide berriak irekitzen ditu Lea-Artibaiko enpresentzat. Enpresa han-

dien esku dagoen sektorea izan arren, bere inguruan industria osagarri handia behar izaten

du. Hau da, ekonomia munduko erraldoi horiek behar dituzten piezak produzitzera zuzenduta-

ko enpresak sortzen dira.

Sektore eolikoaren hazkunde azkarrak sektore zatika-

tua izatea bultzatu du. Horrela, piezek, aerosorgailuen

muntaketa-fabrikara heldu aurretik, distantzia luzeak

egiten dituzte. Piezen jaiotza eta heriotza leku

berean izatea ahalbideratzen duen zerbitzu inte-

grala da bilatzen eta baloratzen dena.

Burdinoletako eta galdategieko

osagaiek, errodamenduak

edota biderkatzaileak (arda-

tzaren mugimendua sorgailu-

ra egokitzearen arduradu-

nak) dira aerosorgailuen

fabrikazioan dauden

negozio aukerak.

10 2009ko MARTXOA • 14. ZK. hazi

Hurrengo urteetan etorkizun handia edukiko du-ten sektoreez berba egiten hasita, dudarik gabe,energia berriztagarriei buruz berba egin beharkogenuke. Ez hori bakarrik. Krisi ekonomikoa gain-

ditzen lagundu dezakeen sektorea ereizan daiteke. Ez da kontu berria pe-

trolio erreserbak egunen batenbukatu egingo direla. Beharrezko

energiaren hornikuntza beste iturri batzuetatikegin beharra dago, eta egiten da.

Aukera non, zangoa han

Page 11: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

Aitatutako elementuak egiten dituztenen zerrenda esku bateko atzaparrekin zen-

batu daiteke. Zergatik? Erantzuna sinplea da. Inbertsio handia egin beharra dago

pieza mota horiek egiteko. Baina inbertsioa handia izan arren, benetan beharrez-

koa da? Enpresa estrategiak anitzak eta era askotakoak dira. Elkar laguntzea,

kooperazioa eta indarrak batzea, ostera, guztietan sinpleena da: aliantza estra-

tegikoa. Zentzu horretan, Euskal Herria erreferenteetako bat da makinen fabri-

kazioan, eta, gainera, ondo prestatutako langile esperientziadunak dauzka.

Makineria egiten dutenak erabiltzen dakitenekin osatzen jakitea bete-betean

asmatzea litzateke. Mota horretako iniziatibak hainbat sektoretan aplikatu daitez-

ke, eta krisi garai hauetan elkarrekin lan egin beharko litzateke, elkarren aurka

aritu beharrean. Aukerak badaude. Aprobetxatzen jakitea gutxi batzuen kontua

da; izan gaitezen gu geu.

Oiz mendi tontorreko haize-errotak

SEKTORE EOLIKOAREN ALDERDI POSITIBOAK:

- Iparraldean sektore honetan lehiatzen ari diren enpresak

daude jada.

- Ontzigintzan lanean aritu diren/dabiltzan pertsonek sektore

eolikora birmoldatzeko erraztasuna dute.

- Eolikoa energia berriztagarri merkeagoa da.

- Momentu honetan, konfiantzazko hornitzaileen eskasia

dago, beraz, negozio aukera legoke industria osagarrian (egun

eskaintzen den zerbitzuen kalitatea ez da hain ona, aerosorgai-

luetan akatsak daude, makineria falta dago).

SEKTORE EOLIKOAREN ALDERDI

EZ HAIN POSITIBOAK:

- Hasiera batean, inbertsio handia egin behar da sektorean

lehiatu ahal izateko. Aliantza estrategikoen beharra ikusten da.

- Piezen homologazioa lortzea beharrezkoa da lehiatu ahal iza-

teko.

- Kalitate handia exijitzen da produktuetan, eta, ondorioz, pre-

sio handia nabari da merkatuan.

- Energia berriztagarriei zuzendutako laguntzak oso aldakorrak

dira.

- Aerosorgailua egiteko erabiltzen den materialaren %90 al-

tzairua eta kobrea da, eta material horren prezioa %25 igo da

azken urteetan.

- Sektore oso dinamikoa/aldakorra izanik, aerosorgailuen ebo-

luzioa etengabea da.

LABURBILDUZ 4

11BEHATOKIA

PALAK BIRSORGAILUAK SORGAILUAK

GALDAKETA MEKANIZATUAK

Armazoia, abatzaeta gainontzekoak

Errodamenduaketa bestelakoak

Tokian tokikoa

%25

2.500

Beira-zuntza, karbono-zuntza eta

erretxina

Ez nahikoa

%20

2.000

Errodamenduak etamekanizatuak

Nahikoa

%8

800

Altzairua eta kobrea

Tokian tokikoa

%13

1.300

Galdaketak, mekaniza-tuak eta azaleko trata-

menduak

Ez nahikoa

%3

300

Errodamenduak eta tornuak

ITURRIA: AEE (ENPRESA EOLIKOEN ELKARTEA)

SEKTORE EOLIKOARI DAGOZKION OSAGAIEN ARABERAKO AUKERAK:

Ez nahikoa Ez nahikoa

EZA

UG

AR

RIA

K

Fabrikazioa

Balioa

2010era begirabeharrizanarenaurreikuspena

(M euro)

Lehengaiak etaosagai kritikoak

Erabilgarritasuna

OSAGAIAK

Page 12: 14. ZK. • 5 - Leartibai · Teknologia berriak erabilita, zaharkiturik gelditzen ari zen sektoreari hobekuntzak ekarri nahi dizkiote, ikuskera berria zuten, eta hidraulika- ren sektorean

LEIHATILA

HOBEKI DIGITALAXedea: enpresetan Informazioareneta Komunikazioaren Teknologiakerabiliz digitalizazioa bultzatzeaEpea: 2009/10/15

MIKROENPRESA DIGITALAXedea: ordenagailuak erostea,Internetera alta ematea eta hasiera-ko 6 hilabetetako kuotak eta birus-kontrako softwarea diruz laguntzenditu.Epea: 2009/12/31

BERRIKUNTZA AGENDAKXedea: berrikuntza proiektuen agen-da definitu, garatu eta berrikustekokontsultorea kontratatzearren lagun-tzak.Epea: 2009/12/31

ALDATU PROGRAMAXedea: Berrikuntza proiektuak aurre-ra eramateko pertsonal eta kanpoaholkularitzaren kosteak laguntzenditu.Epea: 2009/06/30

EKIPAMENDU PRODUKTIBOETANMODERNIZAZIOAXedea: Industria makina zaharra txa-tar bihurtu eta berria erosteareninbertsiotarako laguntza.Epea: 2009/09/30

GAUZATU INDUSTRIAXedea: Enpresa berritzaileen sorrerabultzatzea.Epea: 2009/03/31

KRISIALDIAK JOTAKO ENPRESAKBERREGITURATU ETA BULTZA-TZEKO LAGUNTZAKXedea: krisialdiak jotako enpresakberregituratu eta bultzatzeko lagun-tzak. Laguntza horiek gerora itzulibeharreko aurrerakin modura eman-go dira. Epea: 2009/07/31

AFIXedea: Inbertsioak egiteko finantza-laguntzak.Epea: 2009/10/15

FINANTZA EGOKITZAPENA ETEETA AUTONOMOENTZATXedea: bankuaren finantzaketa lor-tzeko laguntza, zirkulatzailearenbeharrizanak epe laburreko zorraberritu eta epe laburreko zorra epeertain eta luzerako zor gisa egokitze-ko laguntzak. Interes tasaren baldin-tzak aldekoak izanik.Epea: aurrekontua agortu arte.

ICO LINEAKXedea: interes tasaren baldintzakaldekoak eta amortizazio epe luzee-tako maileguak lortzea.Epea: kreditua agortu arte.

DIRU LAGUNTZAK 4

94 616917294 6169088

Informazio gehiagorako DEITU:

Ekintzailetasunaren Eguna 20092009. urtean, urtero legez, EKINTZAILETASUNArekin lotutako hainbat ekintzaegingo dira maiatzeko ostegun guztietan. Sustatzaileei eta sustatzaile izan dire-nei zuzenduta egongo dira.

Ekintzak Esperanza 2013 proiektu estrategikoaren barne sartzen dira. Proiektuhorrek lau ardatz ditu, eta euretako bat kultura ekintzailea sustatzea da.Enpresa sortu berri duten pertsonen esperientziak, enpresa sortu ondorengo lehenurteetarako gestio tresna erabilgarrien azalpena, enpresa sortu berrietan berrikun-tza bultzatzeko tresnak eta merkataritzaren kasu zehatzak izango dira entzungai,

besteak beste, guztiak ere enpresaren egu-nerokotasunerako gai interesgarriak.Honekin, ba, parte hartu nahi duenarentzatgonbidapena egina dago.