8

152_inauteriak.doc

  • Upload
    binovo

  • View
    62

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 152_inauteriak.doc
Page 2: 152_inauteriak.doc

INAUTERIEN HISTORIA

Inauteriak, dakigun bezala, ez dira euskal Herrian soilik ospatzen. Mundu osoak ezagutzen ditu eta bere erara bizi. Gaur egun herri asko jai hauek berpizten eta gaurkotzen saiatzen ari dira, horien artean dago Euskal Herria.

Baina, nondik datorkigu jai hauek ospatzeko ohitura hau? Mundu osoan hain zabaldurik dagoen jai bat izanda, gizakiak arrazoi sakonen bati erantzuteko modua dela pentsa genezake. Ohitura hauek, noiztik dauzkagu gure artean? Ia gizakiak bezain zaharrak direla esan dezakegu, artzaintza arokoak hain zuzen ere. Historiaurretik datozkigu eta aztarnak.

Gizaki artzan bilakatzean, lurra eta natura beste modu batera ulertzen hasi zen. Ehiza arrantza eta fruitu bilketan urtaroek eragin nabarmena zuten, are gehiago artzaintzatik bizi behar zutenengan. Izan ere, azken hauek udako beroaldietan mendira igotzen ziren eta neguan berriz itsasaldera. Bizimodua ez zen egunero berdina. Batzuetan errazagoa, besteetan zailxeagoa egiten zitzaien. Guzti honen eragile eguzki jarri zuten, eta bera hartu zuten bizitzaren oinarri. Beragandik datozkigu hainbat hitz “eguberri” (eguzki berri) eta “ekain” (eguzki gain) esaterako. Neguko eta udako solstizioak aintzakotzat hartzen zituzten eta honela negutik udaberrirako bizitza berri baten pozez sortuz zen inauteri aroa udan, eta “San Joanak” ekainean.

Garai bateko gizakiek urtaro bat amaitu eta beste bati etorrera egiteari eman zioten garrantzia. Abereekin batera beste leku batzuetara joaten ziren eta jan gabezia ezagutu beharra izan zuten. Horregatik, honen aurretik, bai janariz, bai dantzaz, eta bai edariz hornitutako jai bat egiten zuten urtaroa gurtu baino lehen.

Baina jai honen datu zehatzagoak kristautasuna hedatu ondorengoak dira. Kristautasunak, ohitura zaharrago bati jarraituz, Garizuma ezartzen zigun. Denboraldi hau era guztietako penitentzi, sakrifizio eta barauz dago osatua, batez ere barauz, hauek baitira Garizumako ekintzarik nabarmenenak (aratusteak: haragi uztea). Garizuma hasi aurretik, gizakiak oreka bat bilatu nahi zuen, eta honela Inauteriak antolatzen hasi ziren. Inauteriak, finean, Garizumaren “zigorrak” jasan aurretiko prestakizun psikologikoa zela esan genezake.

Page 3: 152_inauteriak.doc

Objektuak elkarri botatzeko ohitura erromatarrengandik dator. Haiek, dibertitzeko, menta, anisa edo arrosa zaporeko gozokiak jaurtitzen zizkien kalean zebiltzan jendeari aurpegira.

Gaur egun, konfetiak botatzen ditugu, paper puska txikiak hain zuzen ere. Usadio horrek Pariseko inprimategi batean du jatorria. Bertako langile batek kolorezko orriak zulatzen egiten zuen lan eta soberakinak semeari oparitzen zizkion. Umeen artean ez ezik, helduen artean ere egundoko atarramentua izan zuen eta honela inauterietan botatzen hasi ziren zahar nahiz gazteak.

INAUTERIAK MUNDUAN ZEHAR

RIO DE JANEIRO

Inauteri hitzarekin batera datorkigu Brasilgo dantza eta musika hotsa. Ospe handi aizan dute beti mundu osoan eta urtero errekorrak lortzen ari dira. Hirian bizi diren sei milioi lagunak festa handi hau noiz iritsiko

zain desiratzen egoten dira. Festa honetako protagonista nabarmenak, sanbodromoa kolorez janzten duten samba eskolak dira. Desfiletan ateratzen diren kide asko faveletan bizi dira, karioken inauteriak ez du gizarte mailarik bereizten.

Brasilgo inauteriak Aste Santuak baino berrogeita sei egun lehenago hasten dira. Aldaketa batzuk ditu Europan ospatzen diren inauteriekiko, eta ez dira berdin ospatzen herrialdeko leku guztietan. Festa bat bezala ospatzen da, ez ekintza erlijioso moduan.

XIX. mendearen bukaeran, cordões-ak (lazoak, portugesez) Rio de Janeiron sartu ziren eta hauek, taldeka musika joz eta dantzan, kalean zehar ibiltzen ziren. Cordões-ak izan ziren samba eskolen sortzaileak.

VENEZIA

Ezbairik gabe Europako garrantzitsuenetariko batzuk ditugu

Page 4: 152_inauteriak.doc

Veneziako inauteriak. 1268. urtetik ospatzen dira. Mozorrorik tipikoena maskara zuria, arropa beltza eta hiru puntetako txanoa eramatea da. Koloreen gama asko areagotu da baino zuria, beltza eta urre kolorea erabiltzen dira halere gehien.

Garai batean abenduaren 26tik, Inauterietarako asteartera maskarak jantzita ibiltzen ziren. Gaur egun aste eta erdi irauten dute jai hauek, eta ospatzeko erak aldatu egin dira. Goizean konpartsek hiri osoa giro beroan zeharkatzen dute, eta gauean dantzan ibiltzen dira aretoetan.

Inauteria hauei buruz, bitxikeria bat esatekotan hauxe aipatuko nuke: bertako hiritarrek egun

hauetan alde egiten dute hiritik, izan ere turista andana joaten da Veneziara egun hauetan.

CADÍZ

Cadiz-en mozorroa ez dute dendan erosten etxean egiten du norberak. Urtero mozorro desberdinak ikus daitezke. Bitxiak, originalak, desberdinak izatea da kontua, eta ez dute aintzakotzat hartzen ehunen aberastasun eta kalitatea. Sarritan objektu bitxi eta barregarriak izaten dituzte.

Cadizera inauterietan joan ezkero, mozorrotuta doazenei “tipo, tipo” nola esaten dien ohartuko zara. Hau esatean antzezpen bat egiteko edo bertsoak kantatzeko eskatzen ari direla esan nahi du.

INAUTERIAK EUSKAL HERRIAN

ALTSASU

Inauterietako igande arratsaldean, haurrek desfilean hartzen dute parte. Bi egunen ondoren, astearte arratsaldean, helduak diru eskean joaten dira etxez etxe. Honen ostean, inauteriko pertsonaiak kalez kale plazaraino

Page 5: 152_inauteriak.doc

joaten dira, eta ikusleen gozamenerako “momotxorroen dantza” egiten dute.

“Momotxorroa” da Altsasuko inauterietako protagonista nagusia. Gizaki eta zezenaren arteko nahasketa bat da pertsonaia hau eta ahari odolez zikindurik ibiltzen da, sardea eskuan duela, aurrean duen guztia ikaratzen. Etxeetan sartzen da eta gauzak osten ditu.

ITUREN ETA ZUBIETA

Ikuskizuna urtarrileko azken astean hasten da goizeko hamaiketan, hamarretakoaren ostean Zubietan. Eguerdian, zanpantzar Iturenera abiatzen da. Asteartean Iturengoek egiten die Zubietakoei bisita.

Joaldunek binaka errenkadan jarrita dantzari-taldea osatzen dute. Talde honi zanpantzar ere deitzen zaio eta inauteri hauen protagonista nagusia da. Baina badaude pertsonaia gehiago ere, simaurra eta zabor eta zikinkeriak barreiatzen dituztenak esaterako.

Alkandora zuria, galtza urdinak eta gainetik azpikogona eta oinetan abarkak artilezko galtzerdi lodiekin jantzita ibiltzen dira joaldunak. Ardi edo ahari larrua gerri bueltan eta bertatik zintzilik bi joare (hortik datorkie izena) handi daramatzate. Buruan berriz, kolorezko zitak eta lumak eramaten dituzte ttuntturroa esaten zaion txapelean eta eskuineko eskuan zaldi-isatsa duen makila bat dute.

Zanpantzarren helburua, Ituren eta Zubieta bitarteko izpiritu gaiztoak, zintzarrien hotsekin uxatzea da eta ama lurra garbitu eta bedeinkatzea.

TOLOSA

Tolosako inauteriek herria hau sozialki eta kulturalki ospetsu bihurtzen dute. Garbi dago Tolosako inauteriek duten xarman eta berezitasuna Euskal Herriko leku gutxitan aurki daitezke. Gainera esan

Page 6: 152_inauteriak.doc

beharrekoa da Frankismo garaian aurrera egin zuten inauteri bakarrenetakoak izan zirela

Arrazoi askok bihurtu dute festa hau ospetsu hauek horietako batzuk:

-Txosnak: Taberna mugikorrak, prezio merkeak, eta kontzertu asko eskaintzen dituzte.

-Kaldereroak: Inauteriak hastear daudela adierazten digute jai hauek.

-Inauterietako musika aberastasuna: Inauteriak ez dira ezer musikarik gabe, eta Tolosan ere banda edo txaranga faltarik ez dago. Talde horiek era guztietako abestiak jotzen dituzte.

-Jantziak edo mozorroak: garbi dago mozorrorik gabe inauteriek ez luketela bizirik izango. Ez du inporta nolako mozorroa den, zerbait eramateak du inportantzia.

IRITZIA

Nire ustez inauteriak jai zoragarriak dira baina ez zait ondo iruditzen askok duten jarrera. Izan ere, jende anitzek mozorroa erosi egiten du eta ez bakarra, egun bakoitzerako bat hain zuzen ere. Gastu ekonomikoa ez ezik, ez da hain dibertigarri eta originala mozorro mota hau. Horregatik, etxean dugun edozer gauza jarrita irtetea proposatzen dut izan ere, inauterien helburua ondo pasatzea da eta ez zeinek duen mozorro politago eta garestiena esatea.