44
hh XIV. HIK HASI UDAKO TOPAKETA PEDAGOGIKOAK GAIA: ELKARREKIN PENTSATU, SENTITU ETA BIZI • ELKARRIZKETA: BLANCA OLALDE • EKARPENAK GALDEIDAZUE: JOXE RAMON MAUDUIT • ATZEKO ATETIK: MIRARI BEREZIARTUA 180 hik hasi 4 EURO 2013KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA 180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 1

180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

hh

XIV. HIK HASI UDAKO TOPAKETA PEDAGOGIKOAKGAIA: ELKARREKIN PENTSATU, SENTITU ETA BIZI • ELKARRIZKETA:

BLANCA OLALDE • EKARPENAK • GALDEIDAZUE: JOXE RAMON MAUDUIT•• ATZEKO ATETIK: MIRARI BEREZIARTUA

180hik hasi

4 EURO • 2013KO UZTAILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 1

Page 2: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 2

Page 3: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

aurkibidea10gaia

HAUR FILOSOFIAPentsamendua era kritikoan eta sortzailean garatzeko lagundu-ko diguten trebetasunen berri emango du Miren Camison HaurFilosofiako irakasleak Topaketetan. Elkarrekin hobeto pentsa-tzen dugula erakutsiko digu. Horretarako, elkarrizketa dugutresna garrantzitsu bat, ondokoari entzunez eta galdera sako-nak eginez, errespetuzko eta maitasunezko testuinguru bateangaratzen den elkarrizketa.

16elkarrizketa

Argitaratzailea: XANGORIN Errekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: Nerea Agirre, Izarne Garmendia, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi, Iñigo Larrañaga, Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola, Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Begoña Bilbao, Mariam Bilbatua, Aines Dufau, Luis Mari Elizalde, Lore Erriondo, Guillermo Etxeberria, Gurutze Ezkurdia, Idoia Fernandez, Xabier Isasi, Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa: Uxue Ugartemendia. Diseinua: Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia: ANtzA S.A.L. Azaleko irudia: Jasone Irigoien. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2013-06-20). Kopurua: 5.000 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 hizpide izan da 8 hizpide izango da10 gaia ELKARRIZKETAREN BIDEZ PENTSAMENDUAGARATZEN. MIREN CAMISON GOIENETXEA

16 elkarrizketaBLANCA OLALDE LOPEZ DE ARETXABALETA

23 hainbat ikastaro22 AMETSAK ETA ENTRENAMENDU MENTALA. URKO AROZENA24 ESPRESIO TAILERRA. JASONE IRIGOIEN26 PIKLER-LOCZYKO HEZITZAILEA. ELENA HERRAN28 ESKOLAKO BIZIPENAK ETA EUSKARA. GIPUZKOAKO URTXINTXA29 ‘KAMISHIBAI’ TAILERRA. IXABEL MILLET

30 BIDEOA: PINNACLE STUDIO. PELAIO EIZAGIRRE32 KRISIALDIRAKO PLASTIKA TAILERRA. ALAZNE UGARTETXEA34 BESTEAK SENDATZEKO AHALMENA. IBON DE LA CRUZ34 PSIKOMOTRIZITATEA. ALVARO BEÑARAN35 EGUNEROKO GATAZKEI NOLA ERANTZUN BORTIZKERIA-RIK GABE?. NEREA MENDIZABAL

36 YOGA ETA KONTZENTRAZIO-TEKNIKAK. MARINA PINTOS

36 ETXERAKO LANAK GURE ESKOLETAN. JOXE AMIAMA

34 AHOTSAREN ERABILERA EGOKIA. MIRARI PEREZ GAZTELU

38 galdeidazueBizitzako lehen uneetako masajeak nola lagun diezaiokehaurrari ondoezak prebenitzen? JOXE RAMON MAUDUIT

42 Atzeko atetik MIRARI BEREZIARTUA AROTZENA

www.hikhasi.com

BLANCA OLALDEAniztasuna arazo gisa ikusi beharrean, baloratzea eta gauzapositibotzat hartu behar dela dio Donostiako IrakasleenUnibertsitate Eskolako Irakasleak. Horretarako, etereotipoezjabetu eta horiek gainditzea beharrezko jotzen du. “Hemen jaio-takoen zein kanpoan jaiotakoen artean daude ikasle onak etatxarrak. Beraz, ez dago loturarik, guk sortzen dugu lotura hori”.

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 3

Page 4: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Eman diezaiogun hezkuntzari garrantzia

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan,jardunaldietan eta argitararatzenditugun gainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du, harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 4

Page 5: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

e d i t o r i a l au z t a i l a

Hezkuntzaren kalitatea hobetuko bada, irakasleenformazioan inbertitzea ezinbesteako da

Ikasteko gogoz, formatzeko premiaz.

Hausnartu, partekatu, galdetu, zalantzan ja-

rri, entzun, ikasi, ikusi, pentsatu, esan, ukitu,

sentitu eta bizitzeko prest, desiraz eta beha-

rrez daude Euskal Herriko irakasle asko eta

asko. Aurten ere gogotsu etorriko dira eu-

ren oporretako lehen egunetan hik hasi-

ren Udako Topaketa pedagogikoetara, uz-

tailaren, 3, 4 eta 5ean.

Haur txikienei, LHkoei, nahiz DBHko-

ei euren garapenean eta ikasketa-prozesuan

laguntzeko gero eta exijentzia gehiago di-

tuzte hezitzaile eta irakasleek. Blanca Olal-

de EHUko irakasleak barruko elkarrizke-

tan dioen bezala, gero eta anitzagoa delako

Euskal Herriko ikasleria. Baina baita irakas-

le eta hezitzaileak ere gero eta formatuago

daudelako, eta ez direlako gauzak “egiteare-

kin” soilik konformatzen, “ondo” egin nahi

dituzte gauzak. Bai 0-3an, zaintza lanetatik

hasten baita heziketa (Elena Herranek ekar-

penetan dioen bezala), eta baita nerabeza-

roan ere, eskolan ditugun gazte horiek “nor

eta Malaguzziren jakintzetan oinarriturik,

Euskal Herriko eta atzerriko adituek bi ur-

teko prestakuntza sakona eskainiko diete

hezitzaileei. Egarriz baitaude etapa honeta-

ko profesionalak. Euren lanean hobetzeko

beharrez, egunero haur txikiekin lanean

sortzen zaizkien galderei erantzuteko

nahiarekin, familia eta eskolaren arteko zu-

bi-lanak errazteko premiaz eta galdera be-

rriak egiteko desiraz. Interesaren erakusle,

berrogei plazako prestakuntzarako ia bos-

koiztu egin da matrikulatuen kopurua.

Argi dago etengabeko formazioa ezin-

bestekoa dela irakaslearen lanbidean. Hez-

kuntzaren kalitatea hobetuko bada, irakas-

leak erronka zaharrei eta berriei erantzute-

ko gai izan behar du, bere burua jantziz eta

prestatuz, eskola-komunitatearen eta gizar-

te hurbilaren laguntzarekin. Horregatik,

beharrezkoa da irakasleen formazioan in-

bertitzea, gizarteak aurrera egin dezan hez-

kuntza baita inbertsiorik emankorrena, ha-

la giza balioetan nola ekonomikoetan ere.

naiz ni mundu honetan?” galderari eran-

tzun nahian dabiltzanean (Miren Camiso-

nekin landuriko gai nagusian planteatzen

den gisan).

Ez da erraza izan aurtengo jardunaldi

pedagogikoak antolatzea. Ez soilik gora-

behera ekonomikoengatik (dakizuen beza-

la, matrikularen prezioa jaitsi dugu, bizitzen

ari garen egoera ekonomikoa kontuan iza-

nik, hezitzaileen parte-hartzea errazteko),

baita giza baliabideen aldetik ere. Topake-

ten atzean dagoen izen-emate eta adminis-

trazio lan mardula egiten zuen lankidea fal-

ta izan zaigu aurtengoan, otsailean hil bai-

tzen Arantza Goiburu. Aurten ez dugu

Arantza mahaiaren beste aldean izango gal-

derei erantzuteko, argibideak emateko, az-

ken uneko arazoak konpontzeko. Bihoaz

topaketa hauek haren oroimenean.

Baina bizitzak aurrera darrai, eta hik

hasi-k ere bai. Topaketen ostean, 0-3ko for-

mazio berri batekin abiatuko du egitasmo

pedagogiko honek ikasturte berria. Pikler

Argi dago etengabeko formazioaezinbestekoa dela irakasleenlanbidean. Irakasleak erronkazaharrei eta berriei erantzuteko gaiizan behar du, eskola-komunitateareneta gizarte hurbilaren laguntzarekin.Horregatik guztiagatik, beharrezkoada irakasleen formazioan inbertitzea

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 5

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 5

Page 6: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Baionako suprefetak diruz lagundua izateko baimena ukatu dio bigarren aldizHendaiako ikastolari, eta erabaki horrenkontrako manifestazioa egin zuten ekaina-ren 22an Baionan. Hiru mila lagunek hartuzuten parte Seaskak deitutako mobilizazio-an, eta ikastolen geroa bermatzeko lege batexijitu zuten.

Hendaiako Herriko Etxeak onartutakoikastola berriaren xedearen aurka egin dubigarren aldiz Patrick Dallennes Baionakosuprefetak. Falloux legea oinarri harturik,Hendaiako ikastola berria egin ahal izatekodiru publikoa ezin dela baliatu jakinarazi dieSeaskari eta Hendaiako Herriko Etxeari.Hendaiako 180 familia eta 250 haur daudezuzenean erabaki horren jomugan, bainasuprefeturaren erabakiak ikastola guztiak arriskuan ezartzen dituela dio Seaskak.

Manifestazioaren amaieran FrantziakoGobernuari zuzendutako gutuna suprefe-

turaren aurrean irakurtzeko asmoa zutenSeaskako arduradunek , baina Poliziak era-gotzi zien. Gutunaren hasiera honako hauzen: «Lehendakari jauna, ez dakizu seguruaski zer erran nahi duen hitza hitz erranak,hitz emandakoa bete behar dela adieraztendu. Hizkuntza gutxituen Europako karta izenpetuko duzula hitz eman duzu (...), hi-tzemandakoa, kanpainako zure promesagauzatzea eskatzen dizugu”. Hendaiako eta orokorki murgiltze-ereduan dabiltzanEuskal Herriko, Bretainiako, Okzitaniako,Kataluniako eta Alsaziako eskolen egoeralegalki bermatzeko tresnak daudela oroita-razten dio ikastolen federazioak FrantziakoGobernuari. Hain zuzen, orain arte legeakontra baldin badute ere, isileko akordio ba-ten bidez, egitura publikoak dabiltza eskolahoriek finantzatzen. Soluzio gisa, publiko-elkarte partaidetza bermatzeko lege batsortzea gomendatzen dio.

A eredua gainditzearenalde dago Uriarte, baina“hizkuntza aukeratzekoaskatasuna” eskatu duEusko Legebiltzarrak

Cristina Uriarte Eusko JaurlaritzakoHezkuntza sailburuak A eredua gainditze-ko gogoeta eskatu die ikastetxeei. Uriarte-ren iritziz, eredu horrek aukera berdintasu-na ukatzen die ikasleei eta euskara eta gazte-laniaren ezagutza “eskasa” izatea ekartzendu. Hezkuntza ereduak berrikusteko as-moa azaldu zuen Uriartek, eta bereziki A eredua gainditzeko “pauso eraginkorrak”eman behar direla azpimarratu zuen.

A ereduaren gainditzea egungo araudiaerrespetatuz egiteko asmoa agertu zuen Uriartek, hortaz, hezkuntza ereduak ezar-tzen dituzten legeak bere horretan manten-duko ditu, A ereduaren barruan euskaragehiago erabiltzeko aukera ematen dutela-ko. Izan ere, Euskara eta Euskal Literaturazgain, beste irakasgai batzuk hizkuntza ho-rretan emateko eskumena dute ikastetxeek,eta haien “errealitatearen” arabera esku-men hori baliatzeko eskatu die.

Aldiz, Eusko Legebiltzarrean, UP-Dren legez besteko proposamen baten er-dibideko zuzenketa adostu dute EAJk, PSE-EEk eta PPk. Horren ondorioz, eus-kal hezkuntzan hizkuntza aukeratzeko “be-netako askatasuna” bermatzeko eskatu dioLegebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari. Hala-ber, euskarak eta gaztelaniak irakats-hiz-kuntzak izaten jarrituko ahal izatea berma-tzeko eskatu dio, eta ahalbidetzeko ingelesahezkuntza sisteman era progresiboan sar-tzen joatea.

Iparraldeko ikastolen geroa bermatzeko lege bat eskatudute Seaskak eta milaka manifestarik, Baionan

6 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

hizpide izan da

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 6

Page 7: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

hizpide izan da

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi• 7

Barne Ministerioak Hezkuntza Mi-nisterioari egindako proposamena onartueta, erlijioaren ordezko ikasgaian, “terro-rismoaren biktimei” leku egiteko asmoadu Espainiako Gobernuak. “Biktimen ba-lioak” irakastea izango litzateke PPk, hez-kuntza erreformaren bidez, 2013-14 ikas-turterako egin nahi duen aldaketaren hel-burua. ETAren biktimak biltzen dituztenelkarteak aintzat hartuko lituzkete curri-culuma lantzerakoan, eta edukiak zehaz-teko lantalde bat jarri du martxan dagoe-neko Espainiako Gobernuak. “Biktimekdefendatzen dituzten balioen testigan-tzak gazteen eskolako liburuetan egoteanahi dugu”, adierazi zuen Espainiako Go-bernuaren ordezkari batek ekainean Ma-drilen egindako jardunaldi batzuetan.

Erlijioarekin bezala, ikasgai hori de-rrigorrez eskaini beharko dute eskoletan,baina aukeratu edo ez gurasoek erabakiko

dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioahautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartukodituzte Balio Soziala eta Zibikoak eta Ba-lio Etikoak

Erlijioa eskola ordutegitik ateratzeaproposatu du Eskola Kontseiluak

Ikastetxeei erlijioa eskola ordutegitikkanpo uzteko aukera eman diezaiela eska-tu dio Euskadiko Eskola KontseiluakEusko Jaurlaritzari. Bi arrazoi eman dituhorretarako: erlijioaren ikasgaia gero etaikasle gutxiagok eskatzen dutela, eta curri-culuma lantzeko denbora urria dutela bes-tela ere eskoletan. Hortaz, proposatu dubeste ikasgaiak amaitzean edo eguerdikotartean ematea ikasgai hori hala nahi du-ten ikasleei. Eskola Kontseiluaren propo-samena kontrako botorik gabe onartu zu-ten.

Erlijioaren ordezko ikasgaian, “terrorismoaren biktimenbalioak” sartzeko asmoa du Espainiako Gobernuak

Bekak lortzeko nota 5,5etik 6,5era igo nahi duEspainiako Hezkuntza ministroak

Jose Ignacio Wert Espainiako Hez-

kuntza ministroak unibertsitateko bekak

lortzeko nota puntu bat igo nahi du, 5,5

etik 6,5era. “Ahaleginaren kultura” indar-

tu nahi du ministroak erabaki horren bi-

dez. Asmoak kontrako erreakzio ugari

piztu du, tartean autonomia erkidegoeta-

ko sailburu gehienena. Horrelako erabaki

batek eskola uztearen hazkundean eragi-

na izan dezakeela ohartarazi diote Werti.

Hori dela eta, aldaketa berriz aztertzeko

prest azaldu da Espainiako ministroa. Ha-

la ere, nota hori eskatzea “ez da gehiegiz-

koa”, haren ustez. “6,5 puntuko nota ate-

ratzeko gai ez den ikasleak beste zerbait

ikasi beharko luke”, adierazi du.

Bigarren aldia da Wert ministroak be-

kak jasotzeko baldintzak gogortzen di-

tuela. Iaz ere hala egin zuen, eta horren

ondorioz 18.840 ikasle gutxiagok jaso du-

te ikasketarako laguntza.

Euskal Autonomia Elkarteak uniber-

tsitate gaineko eskumena duenez, Werten

erabakiak ez dio eragiten. Hala ere, Eusko

Jaurlaritzak ere kritikak jaso ditu beken

kontura. EHUko Ikasleen Kontseiluak

azaldu duenez, unibertsitateko mila bat

ikasle geratu dira laguntzarik jaso gabe,

Eusko Jaurlaritzak egindako aldaketen

ondorioz. Nota altuagoak eskatu ditu eta

500 beka gutxiago eman ditu, nahiz eta

ikasle gehiago bete jasotzeko baldintza

ekonomikoak. Nafarroan ordea, bai,

Werten aldaketak eragina izango luke.

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 7

Page 8: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

8 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

Nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko eta genero indarkeriaren prebentzioalantzeko plan estrategikoaren zirriborroa aurkeztu du du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai-lak. Planak bere egin ditu EAEko Berdintasunerako Legean adierazitako ardatzak eta helbu-ruak: genero indarkeriari aurre hartzea, berdintasunezko harremanak garatzea, aurreiritzi eta rol sexistak desagerraraztea, emakumeen ekarpen sozialak eta kulturalak curriculumeantxertatzea, sexu joera guztiekiko errespetua zabaltzea, erantzukidetasuna bultzatzea eta ge-neroak baldintzatu gabeko ibilbide akademikoak hautatzen laguntzea. Eskoletan berdintasu-nari lotutako karguak sortzea proposatzen du planak, zehazki, ikastetxe guztietan hezkidetzaarduradun bat izendatzea, zentroetako eskola kontseiluetan berdintasun ordezkari bat izen-datzea, eta hezkuntza komunitateko eragile guztiak bilduko dituen berdintasun batzorde batsortzea.

Udan eragileek egindako ekarpenekin egitasmoa osatu ondoren, behin betiko egitasmoaurriaren bukaeran aurkeztu nahi du Jaurlaritzak. Hala ere, neurrietako batzuk datorren ikas-turtean jarri ahal izango dituzte. Horretarako, trebakuntza emango diete, irailetik aurrera, ira-kasleei: hamar orduko moduloa. Urtero 50 ikastetxeri irekiko diete trebakuntzarako deialdia,eta beste hamarri “hezkidetza proiektu integralak” garatzeko laguntza emango diete.

Gazteen arteko indarkeria matxistan jarriko du planak arretagune nagusietako bat. Bor-tizkeriari aurrea hartzea ezezik, indarkeria egoera “ahalik eta azkarren detektatzea eta eran-tzutea” izango da lehentasuna.

Bestalde, bortizkeria matxistaren biktimek ikasgeletan testigantzak emateko aukera al-boratu egin du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Emakunek aurkeztutako planak.Biktimaren perfila mugatu edo desitxuratu nahi ez dutela azaldu du Cristina Uriarte sailbu-ruak. “Ikasleek pentsa dezakete 50 urteko andreei bakarri gertatzen zaiela indarkeria hori”.

hizpide izango da

Berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxistariaurrea hartzeko plana egin du Eusko Jaurlaritzak

Euskarak eta euskal kulturak mundua-ren aurrean ikusgarriagoak izateko bestetresna bat izango dute aurki Interneten: .eus

domeinua. Interneteko domeinuak arau-tzen dituen ICANN erakundeak oniritziaeman dio PuntuEus fundazioaren eskariari,eta ondorioz, lehen mailako domeinu oro-korra izango da .eus, hizkuntza eta kultura-ren atalekoa.

“Prozesua ez da hemen bukatu. Alde-rantziz, .eus domeinuaren benetako ibilbi-dea oraintxe hasi da”, adierazi du PuntuEusfundazioak. Ia beste urtebete beharko dawebguneak .eus domeinuarekin erregistra-tzen hasteko (2014ko apirilean izatea espe-ro dute). Interneten euskara eta euskal kul-tura sustatzea du helburu .eus domeinuak,hortaz, helburu horren lorpenean lagun-tzen duten webguneek soilik erabili ahal izango dute domeinua, baina horrek ez duesan nahi osorik euskaraz izan beharko du-tenik. “Ez dugu %100 euskaraz izaterik es-katuko, gure errealitate soziolinguistikoakontuan hartu behar dugulako. Webguneaedozein hizkuntzan egon daiteke, bainaeuskarazko bertsioa eduki beharko du, etadenborarekin garatzen joan behar du”, azaldu du Iratxe Esnaola fundazioko kide-ak. Halaber, euskal kultura jorratzen dutenbaina euskarazko bertsiorik ez duten web-guneek ere lekua edukiko dute.

“Euskararen herriaren nazioarteko ai-torpena da .eus domeinua”, Joan Mari To-rrealdairen iritziz, “komunitatearen gara-pen lokalerako tresna global bat”.

ICANNek onartua izanondoren, 2014n hasiko da‘.eus’ domeinua erabiltzeneuskal web orrietan

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 8

Page 9: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 9

hizpide izango da

Hezkuntzako bederatzi eragilek urria-ren 12an, Hispanitatearen Egunean, Bil-bon “herri mobilizazio nazional erraldoia”egiteko deialdia egin dute. Ikastolen Elkar-teak, Sortzen Ikasbatuaz-ek, EILASek,LABek, ELAk, UEUk, Ikasle Abertzaleek,Hik Hasi-k eta NIZEk egin dute deialdia,Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOM-

CEri ez! Inposaketei ez! lelopean.Espainiako Gobernuaren hezkuntza

erreformari ezetz esateaz gain, Euskal He-rritik hezkuntza sistema propioa osatzenhasteko konpromezua hartu dute bederatzieragile hauek agiri bateratu batean. Horixeda, hain zuzen ere, hezkuntza eragileek au-rretik kaleratu dituzten agiriekiko ezberdin-tasun handiena: “Inposaketei erantzutetikharago, Euskal Herrian gure hezkuntza sis-tema propioa eraikitzeko urratsetan aurre-ra egitea dagokigu”, adierazi dute. Euskaleragile gehienek (guraso elkarteak, sindika-tuak, ikasle taldeak, irakasleen elkarteak...)agertu dute Werten legearekiko ezadosta-suna, baina beste pauso bat emateko garaia

dela uste dute manifestazioaren bultzatzai-leek: “Gure herriak nahi eta behar duenhezkuntza sistema propioaren inguruan ez-tabaida egin eta eraikitzeko bidean urratsberri eta atzeraezinak ematea guztiz beha-rrezko dugu”, azaldu dute agirian. Aurrezadostasuna lortu duten proposamenetansakontzea aipatu dute lehenurrats gisa: au-kera berdintasuna eta kalitatea bultzatzea,Euskal Herriko curriculuma sustatzea, hiz-kuntzan murgiltze eredu orokorra babes-tea, Kontseiluak ondutako proposamena-ren ildotik, eta herritarren eta eragileen par-te-hartzea bermatzea.

Horiek lortzeko beharrezkoa den legeesparrua sortzeko, eta erreforma ez ezar-tzeko eskaera egin diete Eusko Jaurlaritzari,Nafarroako Gobernuari, Eusko Legebil-tzarrari eta Nafarroako Parlamentuari. Erreforma ez ezartzeko estrategia komunalanduko dutela adierazi dute eragileok, etasistema propioaren aldeko bidea “bururai-no” eramateko asmoa berretsi dute bedera-tzi eragileok.

Werten erreformaren aurkako eta sistema propioarenaldeko manifestazioa deitu dute urriaren 12an

Gatazkak konpontzenlaguntzeko ‘Zutani’ jolas

pedagogikoa sordu du NereaMendizabal psikopedagogoak.

“Elkarrenganako ulermenalantzea du helburu ‘Zutani’-k”,

azaldu du. Sentimendu etabeharretatik abiatuta irtenbidea

aurkitzera bideratzen ditujolaskideak. Jolasean bakarka,

binaka eta lauko taldean aritzekoaukera ematen du ‘Zutani’-k.

‘hik hasi’-k ‘Familia etaeskola’ jardunaldiak antolatukoditu, urriaren 18an Durangon eta19an Donostian. Myrtha Choklerizango da jardunaldietako hizlari

nagusia, eta besteak beste,harreman pertsonalak heziketa

zentroan, hezitzaileen etafamilien arteko harremanak, eta,

haurren garapen osorako,harremanetan kontuan hartubeharrekoak aztertuko ditu.

Gatazkak konpontzen laguntzeko jolasa sortu dute, ‘Zutani’

‘Familia eta eskola’ jardunaldiak antolatukoditu ‘hik hasi’-k urrian

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 9

Page 10: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

G A I A

10 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

Elkarrekin pentsatu, sentitu eta bizi Elkarrizketaren bidez, pentsamendua garatzen

Miren Camison Haur Filosofiako irakasleak ikastaroa emango du hik hasi-ren Udako Topaketetan.

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 10

Page 11: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

G

Elkarrekin hobeto pentsatzendugu. Maxima horretatik abiatzenda Haur Filosofia. Taldean pentsa-tzeko, elkarrizketa dugu tresnagarrantzitsu bat, ondokoari entzu-nez eta galdera sakonak eginez,errespetuzko eta maitasunezkotestuinguru batean garatzen denelkarrizketa. Pentsamendua erakritikoan eta sortzailean garatzekolagunduko diguten trebetasunenberri emango du Miren CamisonHaur Filosofiako irakasleak hikhasi-ren Udako Topaketetan.Eztabaidaren eta negoziazioarenkulturaren ordez —irabazleak etagaltzaileak sortzen dituen kultura-ren ordez— elkarrizketaren kultu-ra zabaldu nahi du Camisonek.

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 11

- Zergatik denbora astiroago iragaitenda batzuetan?

- Nora joan zen aitona hil zenean?- Aitak ona izateko esaten didanean, zer

esan nahi dit?Akaso goiko horiek ez ote dira galdera

filosofikoak? Haurrek, haur txikiek, eginikogalderak dira hirurak —egin ohi dituzte-nak—. Itaun horiek filosofoek beti eta gaurarte egin izan dituzten galderen oso antze-koak direla ohartu zen Matthew Lipman AEBetako Montclair Unibertsitateko ira-kaslea. Galdera horiei entzungor egin barik,edota irakasleak berak erantzun barik, hau-rren artean erantzun zitzaten laga zuen, gal-derari galdera josten, eta erantzun bilatzekoahaleginarekin arrazoimena lantzen. Elka-rrizketa horiek Lipmanek geroago garatuzuen Haur Filosofia proiektuaren zutabee-tako bat izan ziren.

60ko hamarkadan abiatu zuen Matt-hew Lipmanek Haur Filosofia proiektua.Garai hartan, Lipman oso arduratua zego-en Vietnamgo gerrarekin, eta gailentzen arizen biolentziarekin eta inperialismoarenhedadurarekin. “Zer egin dezakegu mun-dua hobetzeko?”, galdetu zion bere burua-ri Lipmanek, eta hezkuntza jarri zuen jomu-gan: “Haurrak —haur txikiak— egian, jus-tizian eta askatasunean hezten baditugu, or-duan bai, aldatu ahal izango dugu munduahobera”. Curriculum bat osatu zuen Lip-manek eta elkarrizketa proposatu zuen me-

todologia eta balio gisa. “Euren kabuz pen-tsatzen duten pertsona helduak nahi badi-tugu, euren kabuz pentsatzeko gai direnhaurrak hezi behar ditugu”, zioen Lipma-nek. Filosofiaren ohiko gaien inguruan, be-raz, proiektu pedagogiko zabal bat sortu zu-ten Lipmanek eta bere kolaboratzaile AnnSharp-ek, haurrei euren ikerketa, behaketa,sormen, interpretazio eta analisirako gaita-sunak etaparik etapa garatzen lagundukoziena.

“Vietnamgo gerraren garaitik gaur egu-nera, gauzek hobera egin al dute?”. MirenCamisonen galdera da. Gaur eguneko bor-tizkeria-maila ikusirik, Lipmanen ideiak etaegitasmoa behar-beharrezkoak direla ustedu Camisonek. “Munduak hankaz gora ja-rraitzen du, izugarrizko bortikeriarekin; egoera hobetzeko elkarrizketaren kulturasustatzea oso interesgarria izango litzate-ke”.

Hik Hasi-ren topaketetan Lipmanenideiak testuinguruko abiapuntu gisa hartu-rik, elkarrizketa filosofikoaren garrantzia,baliabideak eta testuingurua azalduko dituCamisonek, elkarrizketa eta komunikazioenpatikoa ezinbestekotzat jotzen baititu umeek eta gazteek pentsamendu kritiko etasortzailea eraiki ahal izateko. Matthew Lip-manez gain, haur filosofia landu duten au-toreen artean Oscar Brenifer, Briggite Lab-be eta Michel Onfray aipatzen ditu Camiso-nek.

Haur Filosofia, abiapuntu

Matthew Lipman izan zenHaur Filosofiaren sortzailea. “Eu-ren kabuz pentsatzen duten pertso-na helduak nahi baditugu, eurenkabuz pentsatzeko gai diren hau-rrak hezi behar ditugu”, zioen Lipmanek.

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 11

Page 12: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Haur Filosofia

Zabaldurik dago pentsamendua nor-berak, bakar-bakarrik, garatzen duelako us-tea, baina Miren Camison Haur Filosofiakoirakasleak argi du hobeto pentsatzen delataldean: “Besteek zuk ez dauzkazun ikus-puntuak eta bizipenak dituzte, eta horrek aberastu egiten du norberaren pentsamen-dua; eta, gainera, erronka handia da anizta-sun horren aurrean norbere ideiak azaltzea,modu argian, kontraesanik gabe eta erres-petuz eta bortizkeriarik gabe”. Taldean bes-teekin pentsatzeko, komunikatzeko, iker-tzeko eta sentitzeko bide ematen du elka-rrizketak.

Paulo Freirek (Brasil, 1921-1997) “per-tsonen arteko maitasunezko elkargune” gi-sa definitu zuen elkarrizketa. Solasaldi ho-rrek baditu hainbat ezaugarri, Camisonekdioenez: “Ez da eztabaida bat, ez da nego-ziazio bat, ez dago irabazlerik eta galtzaile-rik; inork ez du bere arrazoia inposatzen”.Matthew Lipmanek ere elkarrizketa “elkar-gune” gisa ulertzen zuen, eta hezkuntzan el-karrizketa filosofikoek garrantzia handiaizan zezaketela ikusi zuen; Lipman eta Frei-rez gain, elkarrizketa baliabide gisa landuduten autoreen artean, David Bohm zien-tzilari fisikaria aipatzen du Camisonek. El-karrizketa filosofiaren alderdi praktikoa da,eta elkar ulertzea eta ezagutzea du helburu.

Elkarrizketa bizipenetan eta esperien-tzian oinarritu ahal izateko, haurrak solase-an jarri aurretik, jolasak, ipuinak edota arte-lanak proposatzen zaizkie, ondoren, bizi-pen horien gainean, elkarrizketa planteatuahal izateko. Txikienekin jolasak berebizikogarrantzia du, eta jolastu ere “pentsatzera”jolasten dira. Handiagoekin, jolasaz gain,testuak sartzen dira: testu bat irakurtzen da,adibidez, edo irakasleak ipuin edo gertaki-zun bat kontatzen du, edo artelan bat ikus-

Miren Camison Goienetxea.

ten, musika pieza bat entzuten... Esperien-

tzia hori bizi ondoren, borobilean elkartu

eta hitz egingo dute bizi izandakoaz. Beti

ere, errespetuz eta elkar entzuteko konpro-

misoarekin. Elkarrizketaren ondoren beste

ekintza batzuk egin litezke gaian sakontze-

ko, izan gorputz-ekintzak, edo bestelako

jarduera ludiko batzuk.

Elkarrizketaren kontestu egokiaElkarrizketarekin pentsamendu kriti-

koa eta sortzailea lantzen dira, baldin eta tes-

tuinguru egoki batean garatzen baldin ba-

da. Elkarrizketan parte hartzen duten haur

guztiak —eta irakaslea edo hezitzailea—

borobilean esertzen dira, eta berdintasu-

nezko erlazio bat sortu behar dute elkarre-

kin solastatzeko. “Maitasunaren puntu eti-

koa oso garrantzitsua da elkarrizketan ha-

rremantzeko. Konfiantza, apaltasuna,

errespetua eta maitasuna dira elkarrizketa-

ko hitz gakoak”, Camisonek azaldu duenez.

Elkarrizketa filosofikoaren metodolo-

giak, halaber, gela eta eskola testuinguru zu-

rrunak ez izatea eskatzen du; gela ikerketa-

komunitate gisa planteatzen du metodolo-

gia honek. Camisonek, ordea, gaur egungo

hezkuntza-sistema, oro har, zurrun ikusten

du, “umeak, berez, ikerlari eta esperimenta-

tzaile sutsuak dira, eta pentsamenduaren

“Elkarrekin hobeto pentsatzen da”

12 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 12

Page 13: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

G A I A Elkarrizketaren balioa

trebetasunak berez landuko dituzte horre-tarako aukerak ematen badizkiegu; gaur egun, ordea, curriculum zorrotzak ditugu,eduki zorrotzak, gero eta lehenago ikasi be-har da idazten, matematikak egiten... garu-na prest egon baino lehen prozesu asko au-rreratzen ditugu, eta haurrari ez diogu pen-tsamenduaren trebetasunak berez garatze-ko aukera handirik eskaintzen”. Gaur egunbizitzan, oro har, dugun presa hezkuntza-sisteman sartu dugula uste du Camisonek,horregatik “inoiz baino beharrezkoagoa”deritzo eskola-testuinguruan elkarrizketa-

kikara bat betetzeko, hutsik egon behar da;bestela, dena barreiatu egingo da. Elkarriz-keta espazio bat da, non hutsik egon beharduzun barrutik, lasai, besteren edukiz eta arrazoiz bete ahal izateko; eta gero hustu”.

Entzumenak, halaber, emozioekin ze-rikusia dauka. “Besteak zerbait esaten due-nean, batzutan emozioak mugiarazten diz-kigu; orduan, arreta paratu behar diegu bai-ta ere sorrarazten dizkigun emozio eta sen-timenduei”.

Entzutearen pedagogiarekin oso lotuadago galderaren pedagogia. Galderak izan-

rako espazioak sortzeari, “elkarrekin erres-petu giroan egoteko”.

Elkarrizketarako kontestu egokia sor-tzeko, beharrezkoa da entzumenaren peda-gogia lantzea lehenengo. “Ez badago en-tzumenik, ez dago elkarrizketarik. Entzuteabarrutik hutsik egotea da. Burua gauzez be-teta baldin badugu, ez zaigu iritsiko besteakesaten diguna; geure gauzei bueltak ematenariko baikara. Horregatik, entzumenak ga-rapen pertsonalarekin zerikusi zuzena du”.Entzumenaren pedagogia azaltzeko, JidduKrishnamurtiren hitzak ekarri ditu gogora:

Irakaslea, prozesuak erraztuko dituena

Matematika orduetatik soin-hezike-tara, elkarrizketaren metodologia ikasgaiguztietan erabil daiteke, pentsamenduagaratzen laguntzen baitu. Zeharkako lantresna bat da, edukiak ulerturik eta meto-dologia barneraturik edozein momentu-tan erabil daitekeena. Alabaina, elkarriz-ketaren pedagogiak edukiak beste modubatera lantzea eskatuko luke, haurrari hi-tza eta espazioa ematea eskatzen baitu,Miren Camisonen arabera: “Irakaslea ezlitzateke edukiak ematen dituena izango;eta ikaslea ez litzateke eduki horiek zurru-patu eta gero, ebaluaketa batean irakasle-ari bueltatuko lizkiokeena izango. Hor ezbaitago hausnarketarik”. Elkarrizketa-ren bidez, irakasgai guztietan pentsa-mendu kritikoa eta sortzailea landuko li-tzateke, haurraren erritmoen eta intere-sen arabera. “Ikaslea memorizatzera be-hartzen dugunean, ulertzeko eta pentsa-mendu kritikoa eta sortzailea garatzekoaukerarik ematen ez diogunean, eta bereerritmoa eta interesak errespetatzen ezditugunean, bortizkeriaren hazia ereitenari gara”.

Irakasleak elkarrizketaren pedago-gian erreztailearen rola izango du, ez gi-dariarena. Prozesuak erraztea izango daharen egitekoa. Izan ere, elkarrizketa filo-sofikoak ez du hierarkiarik onartzen, ber-dintasuna bermatu behar baitu. Horre-gatik, Camisonek dio hezkuntza-siste-mak ezartzen duen bertikaltasunak ezdaukala lekurik elkarrizketan: “Irakasle-ak apaltasunez elkarrizketa erraztu behardu, ez da gidaria izango, baizik eta proze-sua errazten duen pertsona bat”. Irakas-lea ez da ikasketa-prozesuko protagonis-ta izango, Haur Filosofiak umeari aitor-tzen baitio konexioak egitea eta norberebizitzako —eta ikasketa-prozesuko—protagonista izatea. Horrek, berriro ere,gaur egungo hezkuntza-sistemarekinkontraesana sortzen duela dio Haur Filo-sofiako irakasleak: “Irakasle horrek geronotak ezarri behar baditu, hierarkia batmarkatzen ari da... Hala ere, kontraesa-nak kontraesan, hobe da elkarrizketaritarte bat ematea ezer ez egitea baino”.Haatik, Haur Filosofiarekin koherentee-na askatasunezko pedagogiak txertatzea

izango litzatekee. “Piagetek esaten zuenulertzea asmatzea dela, nork bere ezagu-tzak asmatu behar dituela, eta horretara-ko ikertzen utzi behar dizute, zure errit-mora eta zure interesen arabera”.

Haurrekin erabili aurretik, Camiso-nek irakasle-taldeari elkarrizketaren me-todologia erabiltzea proposatzen dio, es-perientzia bizitzea. Errespetuzko, maita-sunezko eta konfiantzazko testuingurubatean elkarrekin hitz egiten duguneanzer sentitzen dugun aztertzea oso garran-tzitsua dela dio, ondoren haurrekin espe-rientzia partekatzeko.

Tutoretza orduak ikusten ditu apro-pos umeekin elkarrizketaren metodolo-gia baliatzeko, batez ere LHn eta DBHnbeti baitaude gatazkak eta zer konpon-dua. “Elkarrizketak hor lan handia daukanola sentitu garen aztertzeko, balio etiko-ak eta emozioak mahai gainean jartze-ko”. Elkarrizketa, azken batean, zeharka-ko tresna bat da, “tresna oso malgu bat, eta edukiak ulerturik eta metodologia ba-erneraturik, edozein momentutan erabildaiteke”.

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 13

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 13

Page 14: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Haur Filosofia

14 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

go dira ezagutzaren bidea emateko tresnak,eta, hasiera batean, irakaslea izango da gal-deren bidez elkarrizketa erraztuko duena; alabaina, prozesuan eta metodologian au-rrera egin ahala, haurrek eurek galderak egi-tea izango litzateke helburua.

Galdera irekiek, kitzikagarriek eta sako-nek laguntzen dute pentsamendua gara-tzen. Eta horiek izango dira irakasleek hau-rrei pentsarazten laguntzeko izango dituz-ten tresnak: “galderekin elkarrizketa bat errazten duzuenean, zuk ez duzu heldu be-zala ez erantzuten, ez iritzirik ematen, ez epaitzen. Ohartu behar dugu irakasle izan arren ez garela egiaren jabe, egia asko bai-taude”. Irakasleak alabaina, elkarrizketanzehar kontraesanak baldin badaude, adierazditzake: “Hasieran hau esan duzu, eta orainkontrakoa esaten ari zara; nola da hori?.Galderen bidez sakonago pentsatzen la-guntzea da kontua, era kritikoago eta sor-tzaileago batean”.

GaiakElkarrizketaren bidez landuko diren

gaiak haurren interesekoak izango dira.“Interes horiek, helduenak bezala, euren bi-zi-esperientziarekin lotuak egongo dira, ba-koitzak bere etxean eta bere ingurune zaba-lagoan bizi dituenak piztuko die interesa”.Ondorioz, talde bakoitzak oso esperientziadiferentea izango du. Haur txikiekin bizi izandako esperientzia bat kontatu du Cami-sonek: osasunaz aritu ziren, eta haur bakoi-tza gaixotasunarekin izan zuen harremanakontatzen hasi zen, zein gaixotasun izan zi-tuzten eurek eta ingurukoek; “hortik abia-turik, gaixotasuna zer den modu abstraktubatean azaltzera eraman zituen elkarrizke-tak 4-5 urteko umeak, oinarrizko bizi espe-rientziatik abstrazkio txiki bat egitera pasaziren”.

Beste behin, heriotzari buruzko ariketabat landu zuen Camisonek, batetik nerabe-ekin, eta bestetik helduekin. Heriotzari bu-ruzko film labur mexikar bat ikusi zuten.

“11-12 urteko nerabeak ziren, eta naturalta-sun osoz hartu zuten heriotzaren gaia; nitxundituta gelditu nintzen. Ondoren, arike-ta bera helduekin egin genuen, eta han krisibat egon zen, jendeak itolarria sentitu zuen;urrutiko film bat izan arren, euren emozio-ekin konexioak egiten baitituzte”. Espe-rientzia horien ondoren are argiago ikustendu Camisonek pentsamenduak jatorri emozional bat daukala. “Emozioek ikara-garri baldintzatzen dute elkarrizketa, eta arreta jarri behar zaie, erabat inkontzienteakbaitira”.

Haur Filosofiaren proiektuak kontuanhartzen du emozioek eta pentsamenduaklotura dutela, baina Camisonen iritziz, ezzaie emozioei aski garrantzia ematen, inte-lektuan gelditzen baita Lipmanen proposa-mena. Camisonek beharrezkoa deritzo So-cretesek esaten zuena gogora ekartzeari:“lehenengo zeure burua ezagutu, eta lanke-ta pertsonal hori egin ostean, ulertuko ditugu bestea dugu mundua; bes-tela, denbora guztian geure filtroetatik etajuzkuetatik ikusiko dugu bestea”.

Pentsamenduaren trebetasunakElkarrekin pentsatzeko, pentsamen-

duaren trebetasunak lantzen dira, entzutea-

ren pedagogiaz eta galderaren pedagogiazgain. Pentsamendu-trebetasun horiek pen-tsamenduari dinamismoa eta oinarri sen-doa emateko balio dute. Haur Filosofiakbost multzotan biltzen ditu pentsamendu-trebetasunak. Honako hauek dira:

- hautematea: zentzumenak, eta nola ja-sotzen dugun kanpoko informazio guztia.

- ikerketa: zerikusia du umeak ikerlari eta esperimentatzaile sutsuak izatearekin.Pentsamendu mota horri irteerak eta auke-rak ematea da.

- arrazoiketa: iritziekin eta argumentue-kin zerikusia duena.

- kontzeptualizazioa: kontzeptuak era-tzeak informazioaren antolaketarekin zeri-kusia du. Abstrakzioarekin zerikusia du, etakonexioak egitearekin: zatiak eta osotasu-na, bitartekariak eta helburuak, konexioakegitea.

- itzulpena: zerikusia du esanahia man-tentzearekin.

Haurraren garapen-mailaren arabera,pentsamenduaren trebetasun batzuk beste-ak baino gehiago erabiliko dira. Haur Hez-kuntzako garaian, adibidez, sentsomotoreaeta emozionala izaki, mugimenduak ga-rrantzia du, haurrek mugitzeko premia bai-

Haurrak eta irakaslea maila berean eta borobilean eserita jartzen dira elkarrizketa filosofikoan

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 14

Page 15: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

G A I A 0-3 FORMAZIOA

Pikler eta Malaguzziren ildo pedagogikoak

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 15

defendatzen duzu, eta ezin dituzu bestearenarrazoiak entzun, zureak pisu handiagoaduelako. Ez diozu besteari zilegitasun giza-tiarra ematen, ezeztatzen ari zara argumen-tuen bidez”. Eztabaidan irabazleak eta gal-tzaileak daude, baina elkarrizketan ez dagogaltzailerik, “denek irabazten dute”. Ezta-baida eta elkarrizketa bortizkeriak bereiz-ten du: “Eztabaidan bestea ezeztatzen du-zu, eta hor dago bortizkeriaren hazia. Zukizan dezakezu beste iritzi bat, eta hori zilegida, baina ez duzu zertan bestea ezeztatupertsona bezala. Hor dago gakoa”.

Badira elkarrizketaren kultura barnera-tuago duten gizarte-ereduak. Ahozko kul-tura gero eta biziago mantendu, elkarrizke-taren kultura orduan eta sakonagoa dela dioHaur Filosofiako irakasleak. Maliko Hitza-ren Etxeak oroitu ditu mundu-mailan elka-rrizketaren kulturak duen hedapenaz galde-tzean. Lastozko etxeak dira, eta hor egitendira batzarrak. Etxe horiek, alabaina, txikiakdira, baxuak, eta barrura sartzeko makurtuegin behar dute parte hartzaileek, eta denakaltuera berean daude eserita teilatu baxua-ren azpian. Elkarrizketan norbait piztu etaaltxatzen bada, buruan teilatuarekin hartu-ko duen kolpeak esango dio lasaitzeko etaostera ere makurtzeko.

taukate. Elkarrizketaren denbora, beraz,mugatua izango da etapa horretan. Bost-hamar minutuko tarte-espazioak bilatzeaproposatzen du Camisonek, etapa horre-tan haurrek ekintza konkretuen bidez egi-ten baitituzte konexioak eta garatzen dutepentsamendua. Ez daukate abstraitzekogaitasunik, “oraindik egozentrismo handiadago, eta borobilean gaudenean bakoitzakberea esan nahi du, ondokoari entzun ga-be”. Ondorioz, Haur Hezkuntzan oso mo-du malguan hartu behar da elkarrizketare-na, kultura baten gisan, elkarrekin egotekoeta hitz egiteko kultura bat bezala. Jolasari ematen dio garrantzi berezia, garai hone-tan, Haur Filosofiak, eta “pentsatzera” jo-lasten dira.

LHn garrantzi handiagoa hartzen dutearrazoiketak, kontzeptualizazioak eta itzul-penak, baina oraindik ere oso oinarrizkoakdira. “Lehen Hezkuntzan haurrek honakogaldera hauek dituzte: nolakoa da mundua?Izan ere, mundua ezagutzen ari dira, eta ko-nexio pilo bat egiten dituzte. Nerabezaroangaldera beste bat da: “Nor naiz ni munduhonetan?”. Etapa honetan ikaragarrizkobeharra dute nerabeek elkarren artean hitzegiteko, eta hori ondo kudeatu ezean, osozaila da behar horren gainetik klase bat ematea. Beraz, Camisonek dio momentuhorretan elkarrizketari espazio bat emateazoragarria izan daitekeela gaztetxo horien-tzat. Era horretan, gainera, bost trebetasu-nak sakonki landu daitezke, pentsamenduabstraktua eta kontzeptualizazioa eurenga-natu baitituzte.

Prozesu baten gisan planteatzen duHaur Filosofiak elkarrizketaren kultura.“Nerabezarora bitartean pertsona horri se-kula ez baldin bazaio hitz egiten utzi, eseritaeta isilik egotea eskatu baldin bazaio beti, ezin zaio errespetuzko elkarrizketa bat edu-kitzea bat-batean eskatu”. Ahal dela, txiki-txikitatik barneratu beharreko kultura gisaplanteatzen du Camisonek: “Txikitatik es-pazioak sortzen baldin badira elkarrekin

egoteko eta elkarrekin solastatzeko, erres-petua, konfiantza eta besteari entzunez so-lasteko kultura sustatzen baduzu, munduanegoteko beste modu bat sortzen ari zara”.Adibide gisa, Haur Filosofia lantzen duenHHko bere kide baten adibidea jarri zuen:“3, 4 eta 5 urteko haurrekin landu zuen Lip-manen proiektua. Eta haur horiek LehenHezkuntzara iritsi zirenean, irakasleak esanzion ume haiek lotsagabe batzuk zirela; gal-dera asko egiten zituztela eta sobera iritzi ematen zituztela, eta horrela ezin zela klase-rik eman. Lagun horrek bestelako espazioeta kultura bat sortzeko egin zuen ahaleginguztia non gelditzen da, hurrengoak jarrai-penik ematen ez badio prozesu horri?”.

Elkarrizketa, beste kultura batzuetanElkarrizketa gure kulturan eztabaidare-

kin nahasten da, kasu askotan, ez baitago egon elkarrizketaren erreferentziarik. Poli-tikarien adibidea jarri du Camisonek: “Den-bora guztian esaten digute elkarrizketan aridirela, baina ez da hala izaten, eztabaida batedo negoziazio bat izaten da. Arrazoiakdaude, eta norberak bere arrazoia inposatunahi du, eta hori aurrera eramatea oso in-portantea da norberarentzat. Sinismen sa-kon batzuk dituzu pertsona bezala, eta hori

Maliko Hitzaren Etxeetako bat.

G A I A Elkarrizketaren balioa

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 15

Page 16: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

“Kultur aniztasunak irakaskuntzanekarri duen erronkari aurre egitekobaliabide gutxi ditugu oraindik

Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea

blanca olalde

E L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 180.zenbakia. 2013ko uztaila

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 16

Page 17: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

blanca olaldeEstereotipoen eta pentsamendu

heuristikoaren arteko lotura, kulturar-teko hezkuntzaren alorrean. Hori daBlanca Olalde Lopez de Aretxabaletalantzen ari den tesiaren gaia. Kultur aniztasunean irakastea gure eskoleta-ko “erronka berri bat” dela dio Donos-tiako Irakasleen Unibertsitate Eskola-ko Irakasleak. Aniztasuna arazo gisa ikusi beharrean, baloratzeaeta gauzapositibotzat hartu behar dela dio. Ho-rretarako, estereotipoez jabetu eta ho-riek gainditzea beharrezko jotzen du.“Esaterako, ez dago oinarririk ikasle etorkinak errendimendu baxuarekinlotzeko, korrelazio ilusorio bat besterikez da. Hemen jaiotakoen zein kanpoanjaiotakoen artean daude ikasle onak eta txarrak”.

Korrelazio ilusorio horiek desmun-tatzen laguntzeko, aniztasunari buruz-ko formazioa eskaintzen die Olaldek irakasleei, baina benetako aldaketagerta dadin, hezkuntza komunitatekoeragile guztiek parte hartuko dutenplanteamendu orokor bat egin behardela dio.

Kultur aniztasunaren testuinguruan

ikastea eta irakastea, gai berria dugu

irakaskuntzan?

Nik esango nuke erronka berri bat delairakasle guztiontzat. Baliabide gutxidugu, eta baita ohitura gutxi ere, erronkahorri aurre egiteko. Irakasleek kezka horiadierazten dute. Orain arte ohituak egongara mundu homogeneo bateanirakasten: denok eduki berdinak, moduberean, metolodologia eta ebaluaketaberdinarekin... Nahiz eta lehen ereaniztasuna bazegoen, ez genion kasuhandirik egiten gaiari. Orain nabariagoakdirenez kultur aniztasunaren zantzuak,azaleratu da.

Aniztasun horrek planteatzen duen

erronkari erantzuteko, zein aldaketa

egin beharko litzateke?

Aldaketa orokorrak behar dira, ez arlozehatzetako aldaketak: edukiak,metodologia... Planteamendu orokor batdiseinatu behar da aniztasunari aurreegiteko. Eta hor, hezkuntzakomunitateko partaide guztiek hartubehar dute parte: irakasleek, ikasleek,familiek... Aldaketa horiek islatu behardira eragile guztietan eta arlo guztietan:eskola proiektuetan... Aldaketa itzelaeskatzen du, modu holistiko bateanegindako aldaketa.

Zein dira horretarako tresnak?

Hezkuntza komunitatea osatzen duteneragile guztien artean integrazioan dagokoska. Kultur aniztasunari buruz planorokor hori islatu behar da eskolaproiektuetan, eskola metodologian,

familien formakuntzan eta parte-hartzean, ikasleen ebaluazioan, eta abar.Esparru asko direnez, lan handia da. Aniztasunak eskatzen du kulturartekokonpetentziak garatzea, bai irakasleenartean bai ikasleen artean. Modeloezberdinak planteatzen dira, baina ereduhorien laburpen bat egitearren,azpimarratuko nuke garrantzitsuena delajabetzea gauzak aztertu ahal direlaikuspegi ezberdinetatik, enpatia garatzea,ikuspuntuen zabalera irekitzea, etaetnozentrismotik ateratzea. Azkenfinean, aniztasuna baloratzea daoinarria, gauza positibotzat hartzea, etaarazo bezala hartzen dutenpentsamenduak baztertzea.

Immigrazioak planteatzen dituen

erronketako bat kognitiboa dela

idatzi duzu artikulu batean. Erabakiak

hartu edo iritziak osatzerakoan

konplexutasuna sinplifikatzera jotzen

dugu, ez diogu arau-sistema bati

jarraitzen. Horrela sortzen dira

estereotipoak.

Eguneroko bizitzan informazio askoprozesatu beharra dugu, etaestereotipoek eta heuristikoek laguntzendute antolatzen informazioa modu azkarbatean. Kategoriak eta eskemak osatzenditugu, aurretik barneratuta ditugunideiak eta usteak erabiltzen ditugu...Batzutan funtzionatzen du pentsatzekomodu horrek, baina beti ez da modurikzuzenena. Horren kontzientzia hartubehar dugu, modu sinplista horrekondorio batzuk izan ditzakeelako.Estereotipoak unibertsalak dira, kulturaeta gizarte guztietan existitzen dira, bainagarrantzitsua da, gutxienez, horrenkontzientzia izatea. Jakitea nolafuntzionatzen duten estereotipoek, noizerabiltzen ditugun, ondorio negatibohoriek ekiditen saiatzeko. Denokjasotzen ditugu beste pertsona edotaldeen estereotipoak, eta guk ereerabiltzen ditugu besteak epaitzeko.

Eskolak zein tresna ditu

estereotipoen gaia gelan lantzeko,

estereotipo kulturalaz jabetzeko eta

ideia sinplistak gainditzeko?

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 17

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 17

Page 18: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

18 • hik hasi • 180.zenbakia. 2013ko uztaila

blancaolalde

E

“Aniztasunabaloratzea da oinarria,

gauza positibotzathartzea, eta arazo

bezala hartzen dutenpentsamenduak

baztertzea

Erne ibili behar dugu, askotan azaltzenbaitira estereotipoak komunikabideetakoalbisteetan, politikarien hitzaldietan,edonoren diskurtsoetan... Estereotipoezjabetzeko eta haiek gainditzeko, egokiada ikasgelan adibideak azaltzea(pertsonalak zein besteonak), enpatiagaratzea eta estereotipoen menpeangaudenean nola sentitzen garen azaltzea,zeren denok sufritu dugu inoizestereotipoen zama, edo ezagutu dituguantzeko egoerak gure ondoan. Estereotipoak non dauden ondoaztertzea ere komeni da, zeren konturatugabe sartu daitezke gure barrura.Esaterako, telesailak eta filmak osotresna eraginkorrak dira estereotipoaksortzeko, eta hausnarketarako jokoaematen dute, esaterako, zergatiktelesailetako pertsonaia batzuk izatendiren beti nazio edo etnia batekoak...Material anitzak erabili behar diraaniztasuna baloratzen ikasteko,kulturarteko gaitasunak garatzeko, etapentsamendu kritikoa eta erreflexiboalantzeko ikasleekin. Planteamendusozio-afektibo bat erabili behar da.

Estereotipoak eta aurreiritziak

identifikatzea zaila gerta daiteke

hainbat kasutan, horrenbeste

naturaldu ditugunez, ezta?

Bai, hala gertatzen da. Korrelazioilusorioak egiten ditugu modunaturalean, eta ez gara konturatzenoinarririk ez dutela egiten ditugunhainbat loturak. Esaterako, ikasleetorkinak errendimendu baxuarekin etaikasle txarrak izatearekin lotzen ditugusarri. Baina ez dugu aztertzen korrelaziohori egiteko arrazoi objektiborikbadagoen, ea badagoen daturik. Hemenjaiotakoen zein kanpoan jaiotakoenartean daude ikasle onak eta txarrak.Beraz, ez dago loturarik, guk sortzendugu lotura hori. Horren atzean zerdagoen aztertu behar da ikuspuntuezberdinetatik, zeren agian egiten arigarena da eskolak dituen arazoak ikaslehorien gainean bota, eskolaren arazoestrukturalen errudun bilakatu. Maiz egiten den beste korrelazio ilusoriobat da familia etorkinak eta

hezkuntzarekiko interes falta lotzea.Horretan ez dugula sinisten esaten dugu,baina gero praktikan ikusten da ideiahori hor dagoela. Konturatu behar garafamilia guztien artean denetarik dagoela,batzuk asko hurbiltzen dira eskolara etabeste batzuk ez. Tamalez, oraindik ez dugu nahikoabaliabiderik aniztasunaren erronka horiaurrera eramateko modu zuzen batean,ohitura faltagatik edo hastapenetangaudelako.

Irakasleek jasotzen dute kultur

aniztasunean ikasteko eta irakasteko

formazioa?

Bai, gero eta gehiago. EuskoJaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2004anmartxan jarritako Harrera-Planarekinhasi zen jorratzen gaia eskoletan. Ikasleberriak ikastetxera egokitzen laguntzekoeredu orokor bat eskaintzen die planakikastetxeei, eta bakoitzak ere egoerapropiora moldatzen du. Etorkin kopuru handia duten ikastetxeekbadute pertsona bat gai hori eskolanbideratzeaz arduratzen dena,proposamenak planteatzen dituena...Irakasle eta arduradun horiekformatzeko lan handia egin da. Halaber,Garatun eskaintzen dira aniztasunabideratzeko ikastaroak, etaMagisteritzako ikasleekin ere lantzen dagaia.

Hain zuzen, badira sei urte kultur

aniztasunari buruzko formazioa

eskaintzen duzula Garatu

egitasmoaren barruan. Lehen esan

duzu euren kezka agertzen dutela

irakasleek.

Irakasleen formakuntza ikastaroetankorrelazio ilusorio horiek identifikatu etadesmuntatzen ditugu, beste interpretaziobatzuk egon daitezkeela aztertzen dugu,eta familiak eskolara erakartzekomoduak aztertzen ditugu: familienarteko sareak osatu, informazioaktrukatu, familien arteko prestakuntzalandu interesatzen zaizkien gaiekin,familiak eta seme-alaben hezkuntzalotzeko formulak...Irakasleak interesatuta daude hori

“Hemenjaiotakoen zein kanpoanjaiotakoen artean daudeikasle onak eta txarrak.Beraz, ez dago loturarik,

guk sortzen dugukorrelazio ilusorio

hori

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:44 Página 18

Page 19: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 19

lantzeko. Ikertu dut noraino barneratzenditugun guk, irakasleok, sinesmenhoriek. Esaten dugu ezetz, baina geroikusten da barruraino sartu zaizkigulaideia horiek; horregatik erne ibili behardugu ez erortzeko tranpa horretan.Ondorio negatibo asko dituelako, etabatzuk nahiko latzak izan daitezke:familia batzuek ez dute seme-alabakeskola publikora bidali nahi horrelakoaurreiritziak dituztelako, etorkinekinikasiz gero emaitza akademikoaktxarragoak izango direlakoan...

Irakasle eta ikasleengan zein eragin

izan dezakete estereotipoek?

Irakasleok espektatiba baxuagoak izanahal ditugu uste baldin badugu ikasleaktxarrak direla, ez dutela interesik...Ikasleok auto-estimu baxuagoa izandezakete, edo estereotipo horren araberajoka dezakete, ikasle txarrarenestereotipoa bereganatu dutelako...

Estereotipo edo korrelazio ilusiorioak

desmuntatzen ikasteaz gain, kultur

aniztasunaren alderdi positiboetan

arreta jartzea eta indartzea beste

giltzetariko bat izan liteke, ezta?

Bai, irakasleek askotan nabarmentzenduten gaia da. Gelan gai batzuk aritzekoorduan oso aberatsak dira jatorriezberdinetako ikasleen testigantzak,esperientziak... Ezberdinak direlako gaibat aztertzean, eta askozaberasagarriagoa da. Edozein gaitan,animaliak, garraioak, landareak...Zoritxarrez, alderdi negatiboak bakarrikikusteko joera dago, liskarrak... etahorrek estaltzen du beste guztia. Ezditugu konfliktoak bideratzeko tresnak.

Gazteen artean immigrazioarekiko

jarrera irekiagoa sumatzen duzu?

Gaur egun euskal gazteek lehen bainoharreman handiagoa dute bestekulturetako gazteekin. Kirolaren edotazaletasunen bidez, kulturarteko taldegehiago ikusten dira gazteen arteanlehen baino. Egin nuen ikerketa txikibatean ondorio hori agertu zen, ez dagohorren aurkako iritzirik, aurreiritzirik.

Esan nahi du horrek gaur egungo

gazteengan estereotipoek eragin

apalagoa dutela?

Izan liteke, bai, edo beharbada gaur egun

“Estereotipoezjabetzeko eta haiek

gainditzeko, egokia daikasgelan adibideak

azaltzea (pertsonalakzein besteonak), enpatia

garatzea etaestereotipoen menpean

gaudenean nolasentitzen garen

azaltzea

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 19

Page 20: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

20 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

blancaolalde

E

ez dago ondo ikusia modu ireki bateanadieraztea aurreiritzi horiek. Agianbaditugu, hor daude, baina ez garaausartzen argi eta garbi azaltzen. Edomodu sotilago batean azaltzen dira, ezhain esplizituki. Arrazakeria modernoadeitu izan zaio, modu sotil baten bidezadierazten dena.

Estereotipoak noiz hasten dira

sortzen?

Txiki-txikitatik joaten dira agertzen,batzuk familiarengandik jasotzen ditugu,beste batzuk gizartean daude,komunikabideetatik, pelikuletatik,telesailetatik ere jasotzen ditu, eta haiekbarneratzen edo ikasten ditugu. Bainabeti ikasten ditugu konturatu gabe,modu automatiko batean, eta behinosatuta zaila izaten da desmuntatzea.Adina aurrera joan ahala gero etazailagoa da, gainera. Horregatik uste dutinteresgarria dela gai hori txiki-txikitatiklantzea.

Euskal gizarteak nolako jarrera du

kultur aniztasunarekiko? Arduratzen

al gaitu?

Bai eta ez. Orain azaldu dira gizartearengarrantzi handiagokoak diren gaiak, krisiekonomikoarekin lotutakoak: langa-bezia, esaterako. Bestetik, badirudiimmigrazio datuek ez dutela gora eginazken urteetan, eta erlaxatu egin gara.Lehen kezka handiagoa zegoen, duelaurte batzuk. Baina gaur egun egoeraalderantzizkoa da, hemengo gazte askokemigratu behar izatea da orain kezka.Duela bospasei urte egindako ikerketatxiki batean gazteei galdetu nien eaikusten zuten euren burua emigratzenbeste lurralde batera, eta gehienek esatenzuten ezetz. Gaur berriz egingo banugaldera bera, emaitzak oso ezberdinakizango lirateke. Immigrazioarekikoardura hor dago, baina gaur egunekoegoera sozioekonomikoaren ondorioz,adierazpenak edo moduak ezberdinakdira.

“Lehen kezkahandiagoa zegoenimmigrazioarekiko.

Baina gaur egunegoera alderantzizkoa

da, hemengo gazteaskok emigratu behar

izatea da orainkezka

”“Gelan gaibatzuk jorratzeko

orduan oso aberatsakdira jatorri

ezberdinetako ikasleentestigantzak,

esperientziak...

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 20

Page 21: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 21

2013ko uda

ekarpenak

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 21

Page 22: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Urko AROZENA Ametsak eta entrenamendu mentala zoriontsu izateko

Urte batzuk badaramatzazu ikastaroakematen Udako Topaketetan. Zer beharrekinetortzen dira irakasleak zure ikastarora,eta nola irteten dira?

Orokorrean, norberaren ezinegonaklasaitzeko, informazio bila etorri ohi diraparte hartzen dutenak. Zoriontsuak izannahi eta ezin, familiakoren bat hil berria de-lako, edo nahiz aspaldi hil, buelta eman ezindiotelako, ikasleekin entrenamendu menta-la praktikan jartzeko asmoz, etabar. Arike-tak behartuta egiten dituenak ere aldaketasumatuko du azaldutako aukeren bidez: ir-tenbidea ikusiko du, bere buruari eta ikasle-ei laguntzeko aukera praktikoa, joandakoakbihotzez eta bakean agurtzeko bidea, bizi-tzako helburuak argitu eta haien bila gogo-tsu ibiltzeko bidea.

Produzitzeaz arduratzen gara gero etagehiago, eta geure burua zaintzea etaelikatzea ahaztu egiten zaigu batzuetan.Zein dira gure benetako osotasunarenprestakuntzan dauzkagun hutsunenabarmenenak?

Pertsona guztiak desberdinak garelakontuan izanik eta, hala ere, zure galderarierantzuten saiatuz, orokorrean eta niri da-gokidan arlotik atera gabe, hutsune nabar-menena zoriona kanpoan bilatzea da.

Kanpoan esperientziak gertatzen dira,batzuk atseginak, beste batzuk ez hainbeste.Esperientzia horien aurrean, guk era batera

“Gauez ametsen bidez jasotako mezua egunez lantzen badugu,gure zorionerako bidean pauso asko emango ditugu”

Ametsen munduan ere murgildu-ko da Urko Arozena aurtengo ikasta-roan. “Ametsek guretzako dakartza-ten mezua eta ikasketa interpretatukoditugu, arazoei soluzioak bilatzekoinformazioa eskatuko dugu”.

edo bestera erantzuten dugu, pertzepziodesberdinak eduki ohi ditugu, gure egoeraemozionalaren eta gure usteen arabera. Gu-re emozioak gure esku daudela konturatzeada kontua, gertatutako horren aurrean gureesku dagoela zer sentitu, eta, batez ere, ger-tatutakoa aspaldiko kontua bada eta atsegi-na ez bada, gure ardura dela sentimendueieustea edo joaten uztea. Askotan, kontzien-te ez izan arren, guk erabakitzen dugu sufri-mendua gerturatzea, min gehiago bizitze-ko, gure biktima-paperean jarraitzeko.

Eta nola eragiten digute hutsune horiekgure eguneroko bizimoduan eta lanean?

Sufrimendua ardatz duen bizimoduagogorra da, erosoa, baina gogorra! Sufri-tzen bizi denak sufrimendu-jarrera eta su-frimendu-aurpegia azalduko ditu. Harenondoan egotea ez da batere atsegina, betikexaka, besteak epaitzen...

Pertsona guztiok ez ditugu ikasketa ber-dinak (bizitza honetan emozionalki ikasibehar dugunari deritzot ikasketa: maitatuaeta errespetatua sentitzea, duintasuna de-fendatzea, kontuan hartzen gaituztela sen-titzea eta merezi dugula onartzea...). Bizitza

lasaia dela ikasi behar duenak ziztu bizian jo-ateko joera izango du, bizitza dastatu gabe,bizitza bizi gabe, bizitza lasaia ez dela senti-tuta eta sentipen horrekin sufrituta. Bueltaemateko, meditatu eta egin behar duen ikas-keta zein den ohartzea aukera paregabea da.Konturatzen denean hasiko da egoera bes-te era batera ikusten, sentitzen eta bizitzen.Bizitza lasaia dela ohartu, eta bizitza bene-tan eta ehuneko ehunean bizitzen hasiko da,bere gaitasunen arabera.

Irakaslea jendaurrean (haurren, besteirakasleen edo gurasoen aurrean) egotenda ia uneoro. Langintza horretan, osobeharrezkoa da norberaren buruaezagutzea eta gustura moldatzeko tresnakedukitzea, ezta?

Irakaslea pertsona da lehenengo. Per-tsona den horretan zoriontsua izan nahi ba-du, bere burua ezagutu, onartu eta maitatubeharko du, bere abantaila eta hutsune guz-tiekin. Helburu horiek lortzeko planteatzenduguna, meditazioa, alegia, bide egokia da.

Norbera ongi sentitzen denean, askozerrazagoa da besteen egoeraz jabetzea, onartzea, barkatzea, partekatzea, etabar.

Besteen aurrean azaltzen denerako be-re barrua lasai badu, eta lasai jarraituko due-la sinesten badu, oso zaila izango da irakaslehori bere onetik ateratzea. Guraso urduribatekin bildu behar badu edo klaustroan gaikorapilatsua landu behar badu, tenple one-an egoten jakitea tresna paregabea bihurdaiteke!

Zer-nolako tresnak erakutsiko dituzu?Nire ikasketan ezagututako meditazio-

sistema eraginkorrenen tresnak azaldukoditut: indarberritze-ariketak, PNL, sofrolo-gia, erabateko barkamena, yoga eta bisuali-zazio-ariketak, eta abar. Aurten, ametsenmunduan ere murgilduko gara, eta horiek

Urko AROZENAMUSIKENEKO PERKUSIO IRAKASLEA

22 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 22

Page 23: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Urko AROZENA Ametsak eta entrenamendu mentala zoriontsu izateko

guretzako dakartzaten mezua eta ikasketainterpretatuko ditugu, arazoei soluzioak bi-latzeko informazioa eskatuko dugu.

Ametsak ulertu eta lantzeko tresnakeskainiko dituzu. Ez al dauzkagu ametsakahaztuak gure gizartean? Zer garrantzidute? Nola uler ditzakegu?

Gauero egiten dugu amets. Zientziala-rien ikerketen arabera, bost amets egin geni-tzake gauero. Amets horiek, Gestalt-aren arabera, bestelako mezuen artean, gure sub-kontzienteak gu nola ikusten gaituen azal-tzen dute.

Mezu horiek interpretatzen ikasteak egunerokotasuna hobeto eta errazago uler-tzeko aukera ematen digu. Gure jarrerenzergatia ulertzen laguntzen dute.

Gauez jasotako mezua egunez landukogenuke, gure zorionerako bidean pauso as-ko emango genituzke, gure zorion-egoera-ra gehiago hurbiltzeko.

Horretaz gain, ametsek arazo zehatzeiburuzko soluzio garbi-garbiak ekartzendizkigute. Soluzio horiek nola bidera dai-

tezkeen ere azalduko dugu.

Meditazioa ez dago erabat zabaldutaoraindik Euskal Herrian. Zein dira harenonurak?

Gizakia bezain izaki bitxirik ba ote damunduan?

Euskal Herri zoragarri honen historianpixka bat murgilduta, meditazioaren aldeespirituala erabat txertatua duen gizartea azaltzen zaigu, eta luzea eta amaigabea dagurtuak izan direnen zerrenda: Urtzi, Ekhi,Kixmi, Aitor, Mari, eta, ondoren, San Migel,San Gabriel, San Isidro, eta abar. Gaur egun,ezagutza horren mamiari buruz jakin nahiduenak, bilatu beharra dauka, ez dago haineskura. Azaleko sinboloaren benetako esa-nahia ezkutatu egin zaigu.

1926 inguruko entrenamendu mentala-ren liburu batean aurkitu nuen Ignatius deLoyola izeneko pertsonaia ezagun baten ai-pamena, non jarraitzaile zituenei meditaziogogorrak eginarazten omen zizkien, indarnegatiboen eragina meditazioetan biziara-ziz, indar negatibo haien tentazioetatik

urrutiratzen laguntzeko. Fraideek eta mojek adina meditatu due-

nik ba ote da?Galdera hauek sortzen zaizkit: ezague-

ra hori zeukatenek zergatik ez ziguten jaki-turia hura irakatsi? Zergatik ez ziguten zo-riontsu izaten irakatsi? Zergatik oinarrituzuten hezkuntza beldurrean? Zergatik saia-tu ziren gizartea beldurraren beldurrez emozionalki hiltzen? Zergatik?

Kuriosoa da etxean bertan geneukan ezagutza ofizialki ukatu eta, gaur egun, kan-potik ekarritakoa zabaldu behar izatea, Asiatik iritsitakoa, lehenengo, eta, gaur egun, Amerikatik ere badatorrena.

Baina bizitza horrelakoa da: mementoairisten denean gertatzen dira gertatu beha-rrekoak.

Meditazioaren onurak amaigabeak di-ra, bai osasun fisikoan bai mentalean. Onu-ra nagusia, nire iritziz, hauxe da: bizitza ho-netara zein ikasketarekin etorri ginen argi-tzen laguntzen duela, eta, ikasketak argituondoren, horiek landuz benetako zorion egoerara gerturatzen garela.

Francesco Tonucci:

“Haurrentzat egokiaden hiri bat, biztanleguzti-guztiontzat da egokia”

Psikopedagogo eta marrazkilari

italiarraren ‘Haurren Hiria’ liburua

euskarara ekarri du Arrasateko Txatxilipurdi

elkarteak, komunitatearen biziberritzeak eta

bestelako komunitate baten aldarriak

hizkuntza berreskurapenarekin topo egiten

duelakoan...

www.hikhasi.com webgunean

eros dezakezu ‘Haurren Hiria’ (hik hasi-ko

harpidedun baldin bazara, prezio berezian)

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 23

Page 24: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

24 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

Jasone IRIGOIEN LOINAZEspresio tailerra: sortuz sentitu, sentituz sortu

ra irteten dira behartu gabe. Sortze-prozesuhorren emaitzari sortzaileak berak harridu-raz begiratzen dio. Egin duen horren kon-tzientzia barneratzen du bat-batean. Azale-ratu ez ezik, emozio edo bizipen horri beremementoko beharren arabera irtenbide batere ematen dio.

Sormenak aske egiten gaitu, pixkanakaaskatzen goaz, koloreak eta formak nahie-rara erabiliz, margotzean ere, eskuarekin ezezik, gorputz osoarekin laguntzen dugu es-ku horren mugimendua, konturatu gabe egiten da lan. Harrigarria da benetan.

Sortzaile izan behar da ikastaroan partehartzeko? Ala denok gara sortzaile?

Sormena gizakiaren dohain handiene-takoa da. Guztiongan dago sormena; beraz,denok gara sortzaile modu batera edo bes-tera. Marrazkiren bat egiteko eskatzen du-danean, teknika ez menperatzearen beldu-rra edo lotsa agertzen du heldu askok. De-nok gara marrazteko gai, denok gara eskul-tura bat egin, dantzatu edo antzezteko gai.Sortze-prozesu horretan, teknika oro hel-duleku soil da. Teknikak komunikatzen etaadierazten lagunduko digu, baina ez da jo-muga.

Pintura, zeramika, eskultura, dantza,erlaxazioa..., nola uztartuko dituzueelementu horiek guztiak emozioakazaleratzeko?

Gehienetan, aurkezpen gisa marraztenhasi ohi gara, geureak deritzegun espaziohorietan nola kokatzen garen ikusteko. Er-laxazioaren bidez hainbat sinbolo eta eredulantzen dira eta, ondoren, sentitu dutena ahoz edo marraztuz adierazteko eskatzenzaie. Sortzean traba edo hormaren bat su-matzean, emozio horiei izena ipini, eta sor-tze-prozesu horretan kokatzen laguntzendiet. Sinboloen bidez jarduten dugu, intuiti-boki lan egiteak arrazoitzean baztertuko ge-nituzkeen emozioak azaleratzea eta lantzeaahalbidetzen duelako.

Pintura, eskultura, dantza edo antzerkiaerabili ohi ditut azaleratu diren emozio ho-

“Sormenak, erlaxazioetan lantzen diren sinboloekin uztartzean,inkontzientean ditugun emozioak azaleratzea ahalbidetzen du”

Ikastaro praktikoa eta teorikoaeskainiko du Jasone Irigoienek. Er-laxazioaren bidez eta sormena intui-tiboki landuz hainbat emozio azale-ratzeko teknikak erakutsiko ditu.“Piskanaka askatzen goaz, eta kon-turatu gabe egiten da lan”.

riek bideratu edo sakontzeko. Lantzen densinbolo edo emozioaren arabera aukera-tzen dut adierazteko lanabes egokiena zeinden. Hasieran, errazago egin ohi zaigu es-kuen bidez adieraztea. Taldera egokituz go-azen heinean, hainbat ariketa eta jolas aho-tsaren edo gorputz-adierazpenaren bidezegin ditzakegu. Pintura edo eskulturarekinhasitako ariketa edo jolasak dantza edo an-tzerkira bideratzen ditut, horren beharrasumatzen bada

Joseph Beuys artista aipatzen duzu; harenhitzetan, sortzea sendabide bat da. Nolasendatzen du sortzeak?

Sormenak, erlaxazioetan lantzen dirensinboloekin uztartzean, inkontzientean di-tugun emozio horiek azaleratzea ahalbide-tzen du. Azaleratu ondoren sentitzen den emozio edo bizipena epaitu gabe onartukodugu. Hor, oso garrantzitsua da prozesuagidatzen ari denaren jarrera, begiradak, hi-tzak, gorputz-adierazpena, guztia zaindubehar da. Onartu ondoren, emozio hori bi-deratzen saiatzen gara. Sinboloekin jarrai-tzeko, sormenaren laguntzaz ateak ireki,hormak bota, ilun diren espazioak argitu...Hitzez adierazi ezin diren bizipenak argita-

Jasone IRIGOIEN LOINAZSORTZAILEA

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 24

Page 25: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 25

Nola lagun dezake sormenak ikasleenemozio eta jokaeren kontzientziaesnatzen?

Haurrekin sormenarekin eta irudime-narekin lan egitean, naturaltasunez, jolas-tuz, lan egin dezakegu. Lehen esan bezala,sormenaren harira aske sentitzen gara; ze-harka lan egitean, zuzenki aurre egingo ezgeniekeen emozio eta bizipenak lantzea po-sible da. Sormen-prozesuak, emozioak edobizipenak azaleratu ez ezik, horiek eralda-tzen ere laguntzen die. Prozesu horretan egiten dutena ez epaitzeak aske sentiaraztenditu. Sentitu dutena, emozio horiei irtenbi-de bat ematea, emaitzak begiratu eta barne-ratzea... bat-batekotasun horrek ematendio indarra. Prozesu hori gidatzen duenakadi begiratuko die zehaztasunei, ariketa edojolasetan parte hartu dutenen jarrerari, tal-de-dinamikari... Garrantzitsua da gurasoe-kin harreman zuzena izatea, ariketen emai-tzak balioetsi ostean sumatu dena, enpatiazulertu den hori, gurasoei helarazteko.

Parte hartu, partekatuHezitzaileon ekarpenak sustatu nahi ditu hik hasi-k.

Zure esperientziaren berri emateko bidal iezazkiguzu ondokoak:

--Testua, bere izenburu eta sarrerarekin, eta azalpen teoriko eta ondorioekin.

--Esperientziaren hiruzpalau argazki (baimenarekin).

[email protected] helbidera bidali

Haurrei begira, haurren emozioak,beharrak eta kezkak sormenaren bidezaskatzen irakatsiko duzu? Nola lagundezake sormenak, hitzez azaltzen ez dutenhori adierazteko?

Ikastaroaren lehen zatian, praktikan oi-narrituko gara. Hainbat sinbolo eta ereduoinarritzat hartu, eta, zenbait ariketaren bi-dez, nork bere baitan sumatzen dutena lan-duko dugu. Barnetik kanporako ibilbidea egingo dugu, nolabait esateko, bestela nola

ulertu, nola enpatizatu norberak sentitu ezduenarekin? Norberak aztertu ahal izangodu zer emozio sortzen zaizkion, nola senti-tzen den, sormenaz nola askatu, nola eraiki,nola bideratu, zein aldaketa edo bilakaerasumatu. Ikastaroaren zati teorikoan, emo-zioak lantzeko ariketa eta jolasen hainbat eredu eta metodologia diseinatuko dira.Zentzumenen garrantziaz arituko gara,haurren marrazkiak ulertzeko moduaz, sin-boloen esanahiaz... Gai ugari izango da.

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 25

Page 26: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

26 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

Elena HERRANPikler-Lóczyko hezitzailea: “heziketa, zaintzatik hasten denean”

Elena HERRANEHU-KO IRAKASLEA

“Pikler-Lóczy institutuaren ekarpen ugariek hankaz gora jartzen dituzte egungo pediatria, haur-psikologia, arreta edota hezkuntza goiztiarra ere”

Bertatik bertara ezagutzen duzuBudapesteko Lóczy institutua. Zernabarmenduko zenuke Budapestekoesperientziatik?

Bertan aurkitu nauzue, nire egonaldia-

ren amaierako astean, azken karpetak ixten

eta balorazioaren eta agurren garai zailetan.

Egia esateko, errealitate bihurtu den ametsa

izan da. Bizitzak batetik bestera eramaten

zaitu, eta, inoiz opariak egiten badizkizu,

oraingo honetan paregabeko oparia izan

da, benetako murgiltze zoragarri bat bizi-

tzeko aukera eman baitit. Hainbat artikulu-

ren itzulpenak, beste batzuek egindako

itzulpenen berrikuspenak edo behaketa-ikerketa bat egin ditudala esango banu, eznuke gezurrik esango; baina hori baino as-koz ere gehiago izan da hiru hilabeteko ego-naldi honetan Lóczyren eguneroko bizi-tzan eta pilatutako jakintzan aritzeko izandudan parada: bihotzean eta buruan dara-madan esperientzia ikaragarria.

Pikler-Lóczyko hezitzaileak haurra etahaurraren ongizatea jartzen dituerdigunean. Hezitzailearen ordutegia,materialak edota gelaren antolaketahaurraren premiei begira jartzeaproposatzen du. Horrek ez al du haurhezkuntza errotik aldatzen? Hezitzailearenbegiradan aldaketa bat egitea proposatukoduzu ikastaroan, ezta?

Pikler-Lóczy institutuaren ekarpen ugariek hankaz gora jartzen dituzte egungopediatria, haur-psikologia, arreta edota hez-kuntza goiztiarra ere. Azken horri dagokio-nez, Anna Tardosek “Lóczyko hormek hitzegiten dutela” dioenean, ozen eta garbi “en-tzuten” da, arreta pitin bat jarriz gero, hain-bat urtean lehen haurtzaroaz eraiki eta pila-tu duten sakoneko ezagutza teoriko etapraktiko aparta. Umezurztegian haurtxo eta haur txikiak beren osotasunean haztekosortutako sistema da egungo haur-eskola-ren oinarria, osatua, erabat eratua eta erro-tua. Bertara datorrenak, bere ongizatea etabilakaera-maila abiapuntu hartuta, garatze-ko eta heltzeko laguntza izango du, parega-beko hezitzaileei eta hezkuntza-talde sendobaten lanari esker, elkarrekin burutzen du-ten hausnarketari, informazio-trukeari etakezkak, asmoak, arazoak, alaitasunak, kon-ponbideak, lorpenak eta ezintasunak parte-katzeko ohiturari esker eta, azkenik, osozaindutako baldintza fisiko eta materialeiesker. Lóczyn, haur-pedagogia eta psikolo-

gia bat datoz, beraz, gurearekin konparatuz,eta, unibertsitatetik hasita, ezinbestekoazaigu kopernikar iraultza.

Ikastaroan, haur txikien hezkuntzarengarrantziaz, arduraz, moduez eta plazerazikusi eta ikasi dudana datozen guztiekinhausnartzen, partekatzen eta argitzen saia-tuko naiz, ahal den hobekien, noski.

Zein dira Pikler zaintzailea-renberezitasunak eta ezaugarriak?

Eredu zehatz baten arabera lan eginezprestatutako zaintzaileak dira egungo hezi-tzaileak, zeregin profesionaletan oso ondotrebatuak eta, aldi berean, haurren helduta-sunaren eta bilakaeraren ezagutza praktikogoi-mailakoa dutenak. Beraz, eta ezaugarribatzuk aipatzearren, honako hauek azpi-marratuko nituzke: ume bakoitzarekin ha-rreman pertsonala eraikitzeko sentiberata-suna; gorabeherak ulertu eta errespetatze-ko joera; eguneko zereginetan, umeei etaberaien eginkizunei, interesei eta abarri errespetua izatea, sendotasun malguarekinbatera; denboraren bizipen irmoa, jarduerabakoitzari behar duen denbora emanez;hizkuntza helduaren etengabeko erabilera,haurrari informazioa emateko zein haurra-ren galderak, kezkak edota gatazkak ebazte-ko orduan —negoziazioaren artea—; espa-zioa modu selektiboan berrantolatzeko gai-tasuna; jostailu edo material zehatz batzuksolte edo gertu jartzeko abilezia, edota pro-posamenen bidez portaera eskasak egokibihurtzeko abilezia; umeen kontuak lanki-deekin hitzez zein jardueren bidez parteka-tzeko erraztasuna; eta, guztien artean bere-ziena: eskuen trebetasuna, behargin, gozo,zabal eta bero izan daitezen.

Eta zein dira Pikler umea-renak?

Hiru hilabeteko egonaldia eginberri du Elena Herranek Budapeste-ko Lóczy institutuan. Esperientzia“zoragarri” horren berri eman etabertan haur txikien hezkuntzarengarrantziaz eta moduez ikusi eta ika-sitakoa azaldu eta partekatuko duikastaroan.

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 26

Page 27: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 27

Elena HERRANPikler-Lóczyko hezitzailea: “heziketa, zaintzatik hasten denean”

Pikler umea nori esaten diogu? Zein umedatorkigu burura, Pikler umea entzutean?Jaiotzetik edo aste batzuk dituenetatikLóczyn hazitakoa eta bideo zoragarrietan ikusi izan duguna? Bada, ez, ez dago halako-rik Lóczyn gaur egun. Aldiz, urtebete ingu-rurekin hasitakoen artean, haur zoriontsuasko ikus daitezke; gelara pozarren edo ne-gar batean sartzen direnak, baina, harrera egokia eginda, berehala lasaitzen direnak;eskaintzen zaienaren artean nahi dutena etanahi beste jaten dutenak, gustura eta taxuz,era hezi eta garbi batean; gelan kokatutakojolas eta materialak aukeratuz jolas libreanerraz murgiltzen direnak, luze eta sakon eta,gainera, gehienetan joera sortzailea izanik;besteekin gorabeherak izanda ere, elkarre-kin bizitzen dakitenak, beraien asmoak etaproiektuak alde batera utzi gabe; beraiengorputza eta burua menderatzeko proze-suan daudenak, eta, etenik edo atzerapenikbadago, eten edo atzerapen hori oso lasai bi-zi dezaketenak; munduaren gainean izuga-rrizko jakin-mina dutenak; hitz egiten, en-tzuten, itxaroten dakitenak

Zer-nolako garrantzia dute zaintzarakouneek haurraren ongizatean, hazieran etahezkuntzan? Kasu askotan, pixoihalakaldatzea, jaten ematea... arretarik jarri

gabe egin izan da...Gizakiongan eta, bereziki, adin horre-

tan, lehen haurtzaroan, gorputza da besteguztiaren abiapuntua. Gogoratu haurrak, adierazteko, gorputzaren mugimenduak eta keinuak baino ez dituela, hizkuntzamenderatu arte. Zer egiten da Lóczyn haurbakoitzaren ongizatea bermatzeko? Bada,egin, etengabe gorputza zaindu. Egunero-ko antolaketaren barruan, haurren jardueraautonomoarekin batera, tinko tartekatzendira hainbat zainketa: gosaria, pixoihala al-datzea edota pixa edo kaka egitea, gehiagoedo gutxiago lagunduta, kalera irtetekoprestakuntza, kalean egarria asetzeko eda-tea, kaleko joan-etorrietarako jantzi eta eranztea, janaria, sehaskan lasai egotea etasiesta, askaria; eta beharra sortzen denean ere, berdin egiten da: mukiak kentzea, urdu-ri daudenean edo une gatazkatsuak sortzendirenean lasaitzeko sehaskan jartzea, arretaeskatzea, eta abar. Eta, ekintza horietan guz-tietan, buru-belarri dago hezitzailea, amaituarte; eta amaitu eta gero, atontzeko azken ukitua emanez, irribarre batekin.

Gelako materialen edo jostailuen inguruan,zer eduki behar du kontuan hezitzaileak?Eta, gelaren antolaketari dagokionez, zereduki behar du kontuan haurrak bere

autonomia gara dezan?Horretaz ere informazio asko dago

Lóczyn. Autonomia garatzen duen mate-riala edota jostailua, edozein adinetan hau-rren interesari eutsi eta haren jarduera sor-tzailea ahalbidetzen duena da egokiena, eta,ondorioz, adinaren edota heldutasunarenarabera, desberdinak izango dira. Beti eta edozein adinetan, oso jostailu aukeratuak,askotarikoak eta askotxo aurkezten dira ge-letan, oso polito gainera. Txikien artean, au-to, kamioi eta panpinekin batera, sartu etaateratzeko tamaina askotako pilotak, uz-

taiak, zerrendak, piezak eta tamaina askota-ko baldeak, potoak, palak, koilarak, kutxak,eta abar, beti oso ondo ordenatuta eta aton-duta. Nagusiagoak direnean, umeen sehas-ka bereziak, lasaitzeko; otzara zabalak, pan-pina edo peluxe erraldoi eta bigunez bete-rik; eta imana duten piezak, lego-kutxa, ani-malien kutxa, neurri askotako sukaldekotresnak, hainbat panpina beren ohetxoetan,telefono mugikor zaharrez edo idatzitakoposta-txartelez betetako otzara bat... Etagarrantzitsuena zera da: behin eta berriz se-lektiboki zabaldu, gorde edo ordenatzen di-ra egunean zehar.

Gaur egungo hezkuntza-sistemarenbarruan (murrizketak, ratioak, leku-aldaketak...), posible al da Piklerreneredua aplikatzea gure haur-eskoletan?

Bada, ez Piklerrena eta ezta oinarrizkokalitatea bermatzen duen eredurik ere; bai-na daukagunarekin egin beharko diogu au-rre dena delako ereduari. Bestalde, jakin ba-dakigu zenbateraino den desegokia haurtxikiekin erabiltzen den ohiko hezkuntza-eredua. Beraz, ereduren bat aukeratu beharbada, hortxe dugu Piklerrena, haurtxo etahaur txikien hezkuntzan egokiena haur-hezkuntzako ereduen artean.

Amaitu baino lehen, aipamen txiki bat.Apartekoa da Lóczyn kanpoko jolastokie-kin, lorategiekin, eguraldiarekin eta natura-rekin duten kontaktua ere. Egun erdia bainogehixeago kanpoan egiten dute eguraldiaklaguntzen duenean, eta egun erdia, lagun-tzen ez duenean. Benetan udaberri zoraga-rria izan da aurtengoa!

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 27

Page 28: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

28 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

GIPUZKOAKO URTXINTXA ESKOLA Eskolako bizipenak, hizkuntza-ideologia eta jarreren eraldatzaile

“Ikasleak gaiarekin emozionatzea lortzen badugu, euskararekinemozionatzea lortuko dugu, eta horrek balio handia izango luke”

Irakasleen lanetako bat ikasleakebaluatzea da, eta ebaluatu beharre-ko ikasgaietako bat hizkuntzarena izaten da. Eginbehar horretan, sarri-tan, ikasleak “ondo nola ebaluatu” erabaki behar izaten dute, eta horrenarabera sortu behar dituzte azterke-tak eta ebaluatzeko beste hainbattresna. Ebaluazioa zuzena eta la-gungarria izan dadin kontuan izanbeharreko hainbat irizpide azaldukodituzte ikastaroan.

Zer premiari erantzuteko sortu da ikastarohau egiteko proiektua?

Azken garaiotan gizartean puri-puriandauden bi gai uztartzeko ideiarekin sortu daikastaro hau: psikologiaren arloan uste etajarreren eraldaketan bizipenek eta emozio-ek duten eraginkortasuna, alde batetik; etasoziolinguistikaren arloan, hizkuntzari be-rari eta hizkuntza-komunitateari garrantziaemateaz gain, hiztuna norbanako gisa hartueta maila indibidualean erreparatzea beste-

tik.Eskolako bizipenek sortutako emozioekzer nolako eragina dutehaurren/gaztetxoen hizkuntza-jarreretan?

Hizkuntzarekiko motibazioen eta ja-rreren eraketan garrantzi handia hartzen dutestuinguruak; izan ere, taldearekiko elka-rreraginak eta hizkuntzekin izandako bizi-penek jarrerak bideratuko dituzte. Zentzuhorretan, gizakiaren garapen-aldiek, bizi-pen esparruek eta funtzioek eragin handia izango dute: gurasoek eta inguru hurbilaklehenago, eskolak gero, aisialdiak, komuni-kabideek....

Zer da hizkuntza-ideologia eta zergarrantzia du?

Hizkuntza-ideologia pertsona edo gizatalde batek hizkuntzei buruz dituen ideienmultzoa da. Ideologia hori erabilera, diskur-tso edo portaera linguistiko jakin batzuenbidez adierazten da. Jarrera batzuk ala besteizatea ekarriko du eta horrek, zalantzarikgabe, eragin zuzena izango du hiztunen jar-dueran, hizkuntza bat ala bestea hautatze-an, hizkuntza baten aldaera bat ala bestea

erabiltzean.

Hizkuntza (euskara) jakinagatik ere,erabileraren datuak nahiko eskasak direlaerakutsi du Arrue proiektuak. Erabilerasustatzeko, zer eduki beharko genukekontuan?

Ahal izatea gauza bat da baina oso kon-tu ezberdina da nahi izatea. Horixe da gukbilatzen duguna, ahal izatetik nahi izaterapasatzea. Nahi izate horrek hartzen ditu be-re baitan ideologia edo usteak eta hauen ara-berakoak izango dira portaera edo jarrerak?

Ikasleek protagonismo eta ahots gehiagoizango balukete eskolan (gehiago hitzegiteko aukera izango balute, adibidez)hobetuko lirateke erabileraren datuak?

Zaila da hori aurrikustea. Ahozkotasu-na lantzea garrantzitsua da, jakina, gaitasunhori baduzu, esan nahi duzuna esateko ezduzu inolako zailtasunik izango. Ikusi be-harko litzateke ikasleei zeri buruz hitz egiteaeskatzen zaien. Ikasleak gaiarekin emozio-natzea lortzen badugu, euskararekin emo-zionatzea lortuko genuke eta horrek baliohandia izango luke beraientzat. Kontuanhartzen ditugula sentiaraziz eta gertukokontuez hitz eginez gustura sentitzea lor ge-nezake eta euskara sentsazio positiboekinlotuko lukete.

Hizkuntza-komunitateak ze garrantzia dunorbanakoak hizkuntza bat edo besteaaukeratu eta erabiltzeko garaian?

Garrantzi handia. Hizkuntza-hautake-ta ez da hain librea. Lehen hizkuntza gura-soek aukeratzen dute eta gero testuingurusoziolinguistikoak gidatzen gaitu, egoerenarabera, auzo-hizkuntza batera, edo eskual-deetako komunikazio-hizkuntza batera, edo botere-hizkuntza batera.

Izaro SUSPERREGIGIPUZKOAKO URTXINTXA

Jaime ALTUNAGIPUZKOAKO URTXINTXA

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 28

Page 29: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 29

Ixabel MILLET‘Kamishibai’ tailerra

Ixabel MILLETKONTALARIA ETA IDAZLEA

Zer da ‘kamishibai’ teknika? Zein dirateknika japoniar honen ezaugarriak?

Kamishibai-a Japoniatik ekarritako tek-nika bat da: ipuinak antzeztoki txiki bateansartzen dira eta orriak pasatuz ipuina konta-tzen da.

Nik urteak daramatzat ipuinak teknikahorrekin kontatzen; gehien bat ipuin japo-niarrak, jakina!

Ikasleari sortzaile izateko aukerarikematen al dio ‘kamishibai’ teknikak? Alasoilik entzule rolean jartzen du haurra?

Teknika horrekin edozein ipuin kontadaiteke. Erraza da antzeztokia fabrikatzea,marrazkiak egitea... ikasleek beraiek edo-zein ipuin presta dezakete haien gelako edoondoko gelako ikasleei (txikiei, adibidez, edo handiei... ausartzen badira!) kontaketa

“Ikasleari sortzeko aukera paregabeaeskaintzen dio ‘kamishibai’ teknikak”

Ipuinak kontatzeko eta antzezte-ko Japoniako ‘kamishibai’ teknika-ren ezagutza zabala du Ixabel Mille-tek. Teknika horren bidez sormenalantzeko (ipuinak kontatu, marraz-kiak egin....) aukerak azalduko dituikastaroan.

bat horrela egiteko! Teknika honek, ipuinak ahoz kontatze-

az gain, marrazkiak egiteko edo eskulanakerabiltzeko aukera ematen du.

‘Butai’ antzeztoki bat egiten ere irakatsikoduzu, ezta? Zein garrantzi du antzeztokiakipuinaren kontaketan?

Ez dago arazorik antzeztokirik gabekontatzeko, laminekin soilik, baina ez dagauza bera. Butaiantzeztokiak zerbait bere-zia gehitzen dio ipuin kontaketari eta bereestruktura eta mugekin ere kontatzen da..

Ipuinek bereziak izan behar dute‘kamishibai’-n erabiltzeko, ala edozeinipuin erabil liteke teknika honen bidez?

Teorian edozein ipuin erabil daiteke.Hala ere, teknikak berak dakarren berezita-sunak erabiliz (lamina pasatzean, adibidez),

hagitz hobeki gelditzen da kontaketa.

Eskola bakoitzak bere ‘kamishibai’-a sortueta erabiltzea da ikastaro honen helburua?

Ikastaro honetan kamishibai teknikakeskaintzen dituen bide berriak ikusiko ditu-gu. Eta materiala sortzeaz gain, sorturikokamishibai-ak trukatzeko martxan dagoenproiektuaren berri emango da, eta partehartzeko gonbida luzatuko dugu.

Beste ikasleek sortutakoa ezagutzea etaerabiltzea da helburua. Proiektu honek sor-tutako kamishibai-ak eta sortzeko erabilita-ko teknikak eta trukuak konpartitzeko au-kera ematen nahi die eskolei.

Horixe izango da ikastaro honetan es-kainiko dena: kamishibai-ak egin eta erabil-tzen ikastea; irakasleak zeharkako bitartekobikaina aurkituz, ikasleei sortzeko aukeraparegabea proposatuz.

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 29

Page 30: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Pelaio EIZAGIRRE DE GARATEBideoa editatzen ikasi Pinnacle Studio programarekin

Pelaio EIZAGIRRE DE GARATEESCIVI, ZINE ETA BIDEO ESKOLAKO IRAKASLEA

“Askotan, ez ditugu grabaketa batzuk ikusten gaizki grabatuta eta editatuta daudelako”

Pinnacle Studio programa errazada, argia eta intuitiboa baita. Irakas-leei nola ikasleei aukera argi eta in-tuitiboak eskaintzen dizkie editatze-ko, azpitituluak ezartzeko nahiz mu-sika jartzeko ere. Editatu aurreko la-nak ere hizpide izango ditu Pelaio Ei-zagirre, grabazio-lana garrantzitsuabaita ondo editatzeko.

Gero eta gehiagotan egiten dira bideoakikastetxeetan. Zer eskaintzen die PinnacleStudio programak irakasleei? Irakasleenbeharrak betetzen ditu?

Pinnacle Studio programak erraz edita-

tzeko aukera eskaintzen du. Oso argia da,

eta intuitiboa. Programaren interfazea

—edo leihoak— oso garbia eta ulerterraza

da.

Irakasleek grabaketa bat editatu behar

badute, horri errotuluak, musika edota

trantsizioak (errezel-efektuak) gehitu behar

badizkiote, zuzenean DVD bat egin behar

badute edo bideo editatua Interneten jarri

behar badute, hori guztia programa bakarbaten bidez egin behar badute, bada, or-duan bai, beteko ditu irakasleen beharrak.

Pinnacle Studio programa erraza da. Eta ez dut esaten hori nik erabiltzen dudala-ko; erabiltzaile askok gauza bera aipatzendute. Hasieran, askotan bezala, ematen duoso konplikatua dela, baina segituan ikusikoduzu erraza dela.

Bideo bat ondo egin ahal izateko, leheniketa behin, ondo egin beharko dugugrabazioa, ezta? Zer eduki behar dakontuan grabazio on bat egiteko? Zerirakatsiko duzu?

Grabazio on batek bi zati dauzka: aldebatetik, planoak edo irudiak onak izatea; eta, bestetik, nahikoa material grabatzea. Eta, grabazioa ondo egiteko, ondo planifi-katu behar dugu. Hasieratik jakin behar du-gu zertarako grabatu nahi dugun ekitaldi batedo irteera bat, adibidez. Oso desberdina daekitaldia osorik grabatzea, gai horrekinDVD bat egiteko, edo grabazioa laburpenbat osatzeko egitea, adibidez, beste gai ba-tzuekin batera DVD bat egiteko. Ikastaro-an, planoaren morfologia ikusiko dugu,

noiz daukagun plano on bat ikasteko, edograbaketa baten plangintza egingo dugu, eta Pinnacle Studio programarekin nola editatu ikasiko dugu.

Askotan, grabatu ondoren, ez dakigu irudihoriek erabiltzen eta editatzen. Zerirakatsiko duzu edizioaz eta muntaketaz?

Lehen esan dudanez, grabatu baino le-hen zer egin behar dugun azalduko dugu, eta, horrela, edizioa errazagoa egingo zaigu.Plano bat grabatzean, garrantzitsua da irudihori bideoan zehar nola edo non kokatukodugun jakitea. Hori kontuan hartu ezean,zuk aipatu duzuna gertatuko da: ez dugu ja-kingo zer egin irudiekin

Pinnacle Studio eta antzeko programenbidez, apur bat demokratizatu egin dabideogintza, ezta? Interesgarria litzatekedenok hizkuntza honen ingurukogutxieneko jakintza bat izatea?

Bai. Baietz uste dut. Askotan, ez ditugugrabaketa batzuk ikusten, luzeak edo asper-garriak direlako. Hau da, gaizki grabatuta eta editatuta daudelako. Hori pixka bat zain-tzen badugu, lortuko dugu bideoa asperga-rria ez izatea.

30 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 30

Page 31: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Urteko 4 zenbakien harpidetza, 20 euro

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 31

Page 32: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Krisi garaian irudimena abian jarri behardela diote. Zer-nolako jostailuak eginditzakegu, zaborretara edo birziklatzerabotatzen ditugun gauzekin?

Nire proposamena oso sinplea da. Etxeko edo eskolako zakarrontzian dagoenedozer altxorra izango da guretzat. Begira-da bat bota eta askotariko objektuak berres-kuratu ondoren, “denak balio du” leloari ja-rraituko diogu. Sormena eta irudimena abian jarrita eta oso teknika errazak erabiliz,gure eguneroko ur-botila itsulapiko bihur-tuko da. Edateko jogurta, lasterketarako au-to; eta tapoiekin, gelako hormak apaindukoditugu. Jostailuez gain, apaingarriak, deko-ratuak eta horrelako gauzak egingo ditugu.

Alde batetik, birziklatzearen garran-

tziaz ohartuko gara, eta, bestetik, guretzat

baliagarriak diren gauzak era erraz eta mer-

ke batean egingo ditugu. Beraz, dena ez du-

gu erosi behar; guk geuk asko egin dezake-

gu.

Zer material da erabilgarria jostailuakegiteko? Jogurt-potoak, kartoizkokaxak...?

Lana hasi aurretik, materialen aukera-

keta bat egiten dut. Tetrabrikak

oso erabilgarriak izan daitezke, guztiz garbi

baldin badaude, baina nahiko zaila izaten da

hori. Latak eta beirak arriskutsuak izan dai-

tezke haurrentzat, eta, beraz, bazterrean uz-

ten ditut. Aukera handiak ditugu, eta erraz

topatzekoak ere bai: tapoiak, komuneko tu-

tuak, jogurt-potoak, plastikozko ur-botilak, arrautzontziak, izozkien koilaratxoak...

Haurrentzat, esperientzia ederra izango daxaboi-poto bat jostailu bihurtzea, ezta?Eguneroko tresnei bestelako bizi batematea... Jostailuekin jolasteaz gain,jostailuak egiteko prozesua bizi dezaketehaurrek. Zer garrantzi du horrek? Nola biziizaten dute prozesua beraiek?

Askotan, nagusiok emaitzarekin baka-rrik gelditzen gara. ”Zer auto polita!” esa-nez bukatzen dugu; baina, nire ustez, horibaino askoz aberasgarriagoa da autoa egite-ko prozesu guztia.

Zenbat ideia pasatu dira umearen buru-

Alazne UGARTETXEA Krisialdirako plastika tailerra

“Dena ez dugu erosi behar, guk geuk gauza asko egin ditzakegubirziklatzeko materialekin, era erraz eta merke batean”

Ikastaro praktikoa gidatuko du Alazne Ugartetxeak Udako Topake-tetan. “Eginez egingo dugu” eta “de-nak balio du” leloak praktikan jarriondoren, “laster, etxeko zakarron-tziari beste modu batean begiratukodiogu”.

Alazne UGARTETXEAHAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEA ETA UMEENTZAKO

TAILERRETAN ADITUA

32 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 32

Page 33: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 33

tik, materiala hartu duenetik autoa amaituarte? Zenbat gozatu du? Zenbat aldiz jarri eta kendu ditu piezak? Zenbat hipotesi…Zenbat gaitasun landuta...

Hasieran, haurra ez da prozesuaren ba-lioaz jabetzen bere jostailua egiten ari dene-an. Emaitza du helburu. Baina, behin bainogehiagotan egiten baditu horrelako ekin-tzak, pixkanaka, bera bihurtuko da prota-gonista, eta seguru eskuragarri dituen mate-rialekin buruan dituen ideiak aurrera era-mateko gai izango dela, guk ezer esan gabe.

Zer-nolako bizitza hartzen dute jostailuhoriek gero? Apalean gera ez daitezen,proposatzen duzu nola jolastu, zerabestirekin erabili, edo antzerkiren bat

egindako lanak gauza askotarako balio due-la konturatzea da.

Zer adinetako haurrentzat dira jostailuhoriek?

Birziklatzeko materialak manipulatze-ko, edozein adin da egokia; baina, zenbat eta nagusiagoak izan, gero eta lan konple-xuagoak lor daitezke. Dena den, nik plante-atzen ditudan ekintzak Haur Hezkuntzakoeta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko umeentzat dira bereziki. Teknika errazak erabiliko ditugu, eta bakoitza izango da berelanaren sortzailea, ez gu. Nagusiok ikasi egin behar dugu umeari laguntza ematenbaina haien lana egin gabe; oraingoan, gu la-guntzaileak baino ez gara izango.

egitea? Lana (jostailua, txotxongiloa, apainga-

rriak..) bukatu ondoren, askotariko gauzakegin daitezke:

- Jolastu eta ondo pasatu lagunekin. Inolako jarraibiderik eman gabe, izugarriz-ko istorioak sortzen dira.

- Taldeka, bertso edo abestiren bat ikasiedo asma dezakegu.

- Antzerki laburrak egin ahal ditugu…Agian, alderantzizko lana ere egin deza-

kegu:- Ipuin edo antzezlan bat aukeratu, eta

bertako dekoratuak, pertsonaiak eta beha-rrezkoa duguna birziklatzeko materialare-kin egin.

Dena den, garrantzitsuena norberak

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 33

Page 34: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

34 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

Ibon DE LA CRUZBesteak sendatzeko ahaleman

Ibon DE LA CRUZPSIKOLOGOA

“Nahiz eta gizakia oso konplexua izan, oreka lortzeko beharditugun gauzak oso gutxi dira, eta eskuragarri ditugu”

Egunero hainbat eta hainbat arazo ikus-

ten ditugu gure baitan eta besteengan. Me-

dikuaren edo psikologoaren esku-hartzea

beharrezkoa dela uste dugu.

Baina hori ez da beti horrela: hainbat eta hainbat arazotan badugu zereginik. Ira-kasleak garenez, are gehiago.

Badira hainbat ezaugarri eta teknika, es-kuragarri daudenak denontzat, geure bizi-tzan edota besteekin erabiltzeko. Bere emaitza positiboak behin eta berriro froga-tu dira.

Hasieran, geure begirada zorroztu eginbehar dugu, eta, pixka bat praktikatuz gero,izugarrizko gauzak ikus ditzakegu. Ez dahain zaila: zer begiratu behar dugun jakinbehar dugu.

Bigarren pausoa: zer behar den jakin. Egia esateko, nahiz eta gizakia oso konple-xua izan, oinarri-oinarrian oreka lortzekobehar ditugun gauzak oso gutxi dira, eta es-kuragarri ditugu.

Ideiak argi eta garbi izatea funtsezkoada, eta ideia horiek oso logikoak dira. Ikusi-

ko dugunez, lehendabizi egonezina senti-tzen dugu, eta gero, gizarte egoera edo krisiadela uste dugu.

Baina bakoitzak badu bere baitan behardituen tresna guztiak.

Eta azkeneko pausoa, trebeziak lortzeada. Emozioak aldatzea lan polita da, bainagauza guztiak bezala, teoria ederra izatea ezda nahikoa. Praktikatu egin behar dugu, tre-bezia horiek automatikoki erabiltzeko. Etaikasketa-prozesu hori oso dibertigarria izandaiteke.

Mesedez, ahantz ditzagun auto-lagun-tza talde negartiak. Badaude prozesu diber-tigarriak, ilusioz beteak, beste ikuspegi be-rriak sortzen dituztenak.

Ez dugu mundua aldatuko, noski, bainagure ingurua hobetuko dugu.

Zer gertatuko litzateke jende guztiakgauza bera egingo balu?

Alvaro BEÑARAN ARANZABALPsikomotrizitatea

Alvaro BEÑARANPEDAGOGIA TERAPEUTIKOAN LIZENTZIATUA,

ACOUTURIER PRAKTIKAKO PSIKOMOTRIZISTA

“Eskoletan entzuten dugu portaera zailakdituzten haurrak azaltzen ari direla”

Eskoletan zenbait haurrengan azal-

tzen ari diren “sintoma berri”-etara

psikomotrizitatearen ikuspuntutikhurbilketa bat egitea da ikastarohonen helburua. 0-6/8 urte artekohaurrekin lan egiten dutenentzatdago bereziki zuzendua, baina baitagaur eguneko zenbait haurren soziali-zazio zailtasunak ulertzen saiatu nahidutenentzat ere. Ulertzen saiatu, gureerantzun pedagogikoak egokitzeko.Gaur egun, eskoletan, behin etaberriro entzuten dugu oso portaerazailak dituzten haurrak azaltzen aridirela:

- Frustrazioa jasan ez duten haurrak.- Moldatzen ez dakiten haurrak.- Nahi dutena egiten saiatzen direnhaurrak, beti berea lortzeko asmoz.- “Sintomak” azaltzen dituzten hau-rrak: ez hitz egin, ez egin, kasketak, ,eskolara joan nahi ez izan, somatiza-zioak, kideekin zailtasunak…Ikastaroan zehar hausnartu eta ikusi-ko dugu zerk eragin ditzakeen halakoportaerak, eta nolakoak diren gurejarrerak horien aurrean. Zer familiamotakoak dira haur horiek?

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 34

Page 35: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. zenbakia. 2013ko utzaila • hik hasi • 35

Nerea MENDIZABALEguneroko gatazkei nola erantzun bortxakeriarik gabe?

Nerea MENDIZABALPSIKOPEDAGOGOA, KOMUNIKAZIOAN ADITUA

“Tamalez, lehiatzera, epaitzera, eskatzera eta diagnostikatze-ra bideratutako eredu eta patroiekin hezi gaituzte gehienok”

“Jaso logela! Itzali telebista! Mugitu, be-randu goaz!”.

“Utzi aldamenekoarekiko solasa! Ixo, eta hasi lanean! Laguna ez da jo behar! Niriez hitz egin tonu horretan!”.

Sarritan, guraso eta hezitzaileok gauzabera ehun aldiz esaten dugulako inpresioa izaten dugu, tonu guztietan, kasu egin bainolehen. Aldi berean, zailtasunak izan ditzake-gu ezer debekatzeko orduan, exijitzeko or-duan… “Ez” esatea kosta egiten zaigu edo-ta gehiegitan esaten dugu.

Autoritarismoak (“nik esaten dudalako,eta kito, bestela…”) edo dena uzteko joerak(“dena aske duzu, eta egin nahi duzuna”)haurrarengan zer eragin izan dituzten ikusiondoren, zigorraren, xantaiaren eta meha-txuen aurrean, beste aukera batzuk badau-dela erakutsiko du Nerea Mendizabal psi-kopedagogoak ikastaro honetan. “Gehie-nok gure harremanen kalitatea hobetzekogaitasunak eduki nahi ditugu. Tamalez,lehiatzera, epaitzera, eskatzera eta diagnos-tikatzera bideratutako eredu hezitzaileekineta patroiekin hezi gaituzte gehienok, osogaztetatik; aurreiritziak erabiltzera eta gizaharremanetan “ondo” edo “gaizki” dagoe-na adieraztera bideratu izan gaituzte, moralaldetik. Horretaz ohartzen eta baliabideakeskuratzen ikas dezakegu, guri gertatzen

zaiguna adierazteko eta besteari gertatzenzaiona entzuten ikasteko”.

Marshall Rosembergen ‘komunikazioez bortitzaren eredua’ aurkeztuko du ikas-taroan. “Rosembergek eraiki duen eredua-ren helburua ez da jendearen izaera edo gu-rea aldatzea, ez eta besteen jokaerak eta gu-reak aldatzea ere, gure bidea lortzeko; zin-tzotasunean eta enpatian oinarritutako erla-zioak eraikitzean datza; horrela, lehenagoedo geroago, kontuan hartuko dira denonbeharrak.

Oso prozesu konkretua da, edozer gau-za adierazteko eta entzuteko guretzat osobaliagarriak izango diren pauso zehatzakditu. Indarrak berreskuratzen, elkarren ar-teko konexioa lantzen eta bakea lortzen la-gunduko digu horrek”.

Zigorraren, xantaiaren eta mehatxua-ren alternatibak azalduko ditu Mendizaba-lek: “Eraginkorrena haurrak jokaera ‘dese-gokiarekin’ zer esan nahi digun ulertzea da,eta, horretarako, prozesuak halako arrastobatzuk ematen dizkigu: beharrak beteta edobete gabe izatea da jokaera edo emozio guz-tien eragilea. Behar horiek identifikatuz etaezagutuz gero, aukera onena kontuan har-tuko duen modua diseinatuz gero, jokaera

edo emozio horiek ez dute modu horretanazaldu beharrik izango”.

Teoria aurkeztu ondoren, ariketa prak-tikoen bidez, gurasoek eta hezitzaileek egu-neroko egoerak aztertu eta sakonduko di-tuzte. Eta honako gai hauek ere landuko di-tuzte:

- Gure ikasleak/seme-alabak gustatzenez zaigun zerbait egiten edota esaten duene-an, nola esan benetan entzuteko? Zein mu-ga jarri? Zer da autoritatea?

- Gure ikasleak/seme-alabak arazo batduenean, nola lagundu? Zergatik eta nolaentzun? Nola lagundu, modu progresibo-an, bere arazoak konpontzeko gai izan etageroz eta autonomoagoa izan dadin?

- Bere jokabidea onartzen ez duguneaneta gurekin ez duenean ezer jakin nahi, nolakonpondu arazoa inork sufritu gabe? Nolaegin zu errespetatua izateko, aldi berean,haurra errespetatuz?

- Gure ikasleak/seme-alabak beraienartean borrokatzen/haserretzen direnean.Esku-hartu behar da ala ez? Nola egin bitar-tekari lana, ulertzen lagundu eta pixkanakaberaiek beraien arazoak konpontzeko gai izateko?

- Nola lagundu gure ikasleei/seme-ala-bei pixkanaka-pixkanaka autonomiaren etaeuren arrakastaren bidea aurkitzen.

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 35

Page 36: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Marina PINTOSYoga eta kontzentrazio-teknikak

Marina PINTOSYOGA IRAKASLEA

“Irakasle izatea ez da lan erraza, ikasleen kontzentrazio eza,dispertsioa, motibazio falta eta emozio aztoratuak baitaude”

Asana edo jarrera fisikoen bitartez guregorputza sentitu, lasaitu, indartu, ener-gia harmonikoki mugitu, adimenalasaitu eta kontzentratzen irakatsiko duMarina Pintosek ikastaro honetan.Ibilbide luzea egin du irakasleei nahizhaurrei yoga irakasten. “Irakasle edohezitzaile izatea ez da lan erraza, berez-koa duen lanaz gain, ikasleen kontzentra-zio eza, dispertsioa, motibazio falta,emozio aztoratuak, jarrera desegokiak etaabar presente baitaude”.Horrek guztiak irakasleen osasuneaneragin dezakeela ikusi du Pintosek,estresak sistema immunologikoamakaltzen baitu eta gaitz fisiko etapsikologikoak sortzeko arriskua areagotu(urduritasuna, lo egiteko arazoak, minmuskularrak, kontzentrazio falta, tristura,

depresioa, eta abar). “Yogako hainbatteknikak eragin horiek arindu etabideratzen dituzte. Teknika horiekikasleekin erabiltzeko aukeratutadaudenez, haien kontzentrazioa handituegiten dute, lasaitasuna ezartzen,adimenaren gaitasunak bizkortzen,portaera hobetzen eta ikasketarekikojarrera baikorra eragiten”.Arnasketak nerbio sisteman etaemozioetan daukan eragin zuzenazjardun eta teknika hauek behar direnmomentuetan erabiltzen irakatsiko du etaadimena lasaitu eta kontzentratzekoteknikak ere ikasi ahal izango dira,teknika horiek ondoren, hezitzaileekeuren ikasleekin landu ahal izateko.Erlaxazio sakonaren bitartez, fisikoki etapsikologikoki lasaitzen eta eraberritzenere irakatsiko du.

36 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 36

Page 37: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

Mirari PEREZ GAZTELUAhotsaren erabilera egokia

Mirari PEREZ GAZTELUMEDIKU-FONIATRA

“Urtetik urtera ahotsa osasuntsu mantentzea zailagoa egiten zaigu”

Ahotaa lan-tresna dutenentzatinteresgarria da ahotsa zer den jakitea,ahotsaren ohiko osagaiak ezagutzea,ahots mintzatua egoki erabiltzen ikastea,norberak bere ahotsa ezagutzea, ahotsosasuntsuak eta patologikoak bereizteaedota prebentzio mekanismoak ulertzea.Horretan jardungo da mediku-foniatraeta AransGiko Zuzendari Medikua.“Ahots mintzatua egoki erabiltzea zenbaitlanbidetan nahitaezkoa dela badakigu,baina urtetik urtera ahotsa osasuntsumantentzea zailagoa egiten zaigu.Ohitura desegokiek eta lagungarriak ezdiren inguruneek gure ahots kalitateandituzten eraginak ez nabaritzea, norberakbere ahotsa ez ezagutzea eta teknikokinola hobetu ez jakitea... ahots arazoa

agertzen laguntzen duten faktoreak dira”.Irakaskuntza munduan bereziki, urtetikurtera disfonia kasuen kopurua handitzenari dela ikusi du medikuak. “Arazoariaurre egitea eta prestakuntza egokiaizatea ezinbestekoak dira ahotsaosasuntsu erabili ahal izateko”.Horretarako, ahotsa sortzeko etaaldatzeko behar ditugun mekanismoakikasi eta praktikatuko ditu ikastaroan(arnasketa, koordinazioa, erlaxazioa,ahoskera, inpostazioa...). Disfonia zerden, nola antzeman, agertu ondoren zeinbide jarraitu eta zeintzu diren prebentzioneurriak irakatsiko ditu. Ahotsa egokierabiltzeko burutu behar diren ariketaketa zenbait aholku teoriko-praktikoeskainiko dira.

Joxe AMIAMAEtxerako lanak gure eskoletan

Joxe AMIAMAEHU-KO IRAKASLEA

“Zer pentsatzen dute irakasleek, ikasleeketa familiek etxerako lanei buruz?”

“Eskolako denbora: noiz bukatzen daeskola?”. “Etxerako lanak eta berefuntzionaltasuna: zer pentsatzen duteirakasleek, ikasleek eta familiek gai

honetaz?”, gisa horretako galdereierantzun die Joxe Amiamak beredoktorego tesian. Izan ere, azkenbolada honetan gure komunikabidee-tan etxerako lanen gaia maiz azalduda, irakurketa desberdin batzuk azal-duz. Formazioan, etxeko lanen ingu-ruan dauden elementuei buruz haus-narketa bat egitea proposatuko duAmiamak. “Ezin dugu ahaztu eskolako errekur-tso arrunt hau sistema batean (esko-lan) diseinatzen dela, askotan bestesistema batean egiteko (familian).

Honengatik, eta gure ume eta gazte-engan koste handirik izan gabe, biagente hezitzaile hauek harremanetanegon behar dute ikasleen helburu etakonpetentziak lortzeko”. Etxerakolanei buruz hainbat puntu ezagutara-ziko ditu, eta eskola mailan erabil-tzen diren estrategiak konpartitukodira ikastaroan, irakasleen didaktikandaukan garrantzia baloratuz.Doktorego tesian jaso dituen datuaketa hausnarketak hurrengo hik hasi-nazalduko ditu.

180. zenbakia. 2013ko utzaila • hik hasi • 37

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 37

Page 38: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

38 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

Bizitzako lehen uneetakomasajeak nola lagundiezaioke haurrari

ondoezak prebenitzen

Munduko leku eta kultura askotan lan-du izan da masajea, interakzio gisa, haurra-ren gorputza aktibatzeko tresna gisa. Haur-masajea aspaldidanik praktikatu izan delaohartu dira mendebaldar asko, egin dituz-ten bidaietan; adibidez, Nigerian, haurrei egunean bitan masajea ematen zaie berenbizitzako lehenengo urtean, eta alabek be-ren amengandik jasotzen dute antzinakoohitura hori.

Bielorrusian, ospitaleetako eta amata-sun-zentroetako erizainek masajea ematendiete jaioberriei, batez ere, garaia baino le-hen jaiotakoei, heriotza-tasa murrizteko.Amek haur-masajeari buruzko trebakun-tza praktikoa jasotzen dute, ospitalean dau-den bitartean.

Kultura primitibo askotan ere, oso ohi-koa da haurra amaren gorputzari atxikita eramatea.

Europan, eragin handia izan dute Fre-deric Leboyer-en Shantala liburuak eta bi-deoak, Indiara egindako bidaiaren ondorenargitaratutakoak.

Esperientzia horiek eta beste batzuekbeldurrik ez dugula izan behar erakusten di-gute; masajearen praktika oso antzinakoada, gure arbasoak ere intuizioz jabetu baitzi-

ren haurrengan eragin onuragarriak zituela.

Gainera, gure haurrak nola uki eta laztan di-

tzakegun ikasteko aukera ematen digute.

Euskadiko hainbat lekutan, hala nola

Urnietan, Usurbilen, Tolosan eta beste he-

rri batzuetan, osasun-zentroko emaginek

eta erizainek masajea lantzen dute amekin,

erditu ondoren.

Freud, ikerkuntza terapeutikotik abia-

tuta, haurtzaroko traumek helduaroan zu-

ten eraginaz ohartu zen, eta Reich-ek, trau-

mei zuzenean gorputzean behatu ondoren,umetoki barneko korazaren garrantzia az-pimarratu zuen. Eta, ariketa xume baten bi-dez, jaio orduko haur batzuek beren dia-fragman estutasuna eta larritasuna dutela erakutsi zigun: haurrak gure sorbalda pare-tik gora jasotakoan, batzuk negarrez hastenziren, eta beste batzuei, berriz, izugarri gus-tatzen zitzaien, eta errepikatu egin nahi zu-ten. Gure gorputzaren goiko eta beheko al-dea bereizten dituen gunean, hau da, dia-fragman, larritasuna eta izu-ikara eragitendituen uzkurdura bat gertatzen dela ikusa-razi zigun. Psikomotrizitatearen ildotik, ba-besik gabe, kontuan hartu gabe edota kon-fiantzarik gabe sentitu izan dela adieraztendigu horrek.

Haurtzarotik gure hedatze-gaitasuna,gaitasun autoerregulatzailea, mugatzen jo-an daitekeela ulertarazi zigun horrek, eta bi-zitzaren lehen unetik horri aurrea hartzeaposible dela eta horixe dela, hain zuzen, eginbehar duguna.

Thomas Harms-ek haur-masajearenalderdi bioenergetikoez hitz egiten digu:“Txeraz emandako masaje batek hedatzeaeta irekitzea bultzatzen du, hau da, organis-moaren funtzionamendu parasinpatikoa

galdeidazue

?Joxe Ramon MAUDUITPSIKOLOGOA, PREBENTZIOAN ADITUA DEN PSIKOTERAPEUTA REICHIANOA

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 38

Page 39: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. zenbakia. 2013ko uztaila • hik hasi • 39

Thomas Harms-ek haur-masajearen alderdi bioe-nergetikoez hitz egitendigu: “Txerazemandakomasaje batekhedatzea etairekitzea bultza-tzen du, hau da, organis-moaren funtzionamenduparasinpatikoa sustatzendu. Horrela, lasaitzeko etauzkurtasun-egoeratik irte-teko gonbita egiten zaio.

?

sustatzen du. Horrela, lasaitzeko eta uzkur-tasun-egoeratik irteteko gonbita egitenzaio. Gorputzaren kontaktu horren kalita-teak ezinbesteko garrantzia du, masajea era-ginkorra izan dadin. Kontaktu hotz eta me-kanikoak eta kontaktu txeratsu eta sakonakbereizi behar ditugu. Beharrezkoa da hau-rraren eta masajea ematen ari zaionaren ar-tean lotura emozional bat sortzea, maila energetiko sakonenetan eragiteko.

Haurraren mugimenduak gero eta gel-diagoak eta lasaiagoak izango dira, eta lasai-tze-erreakzioa hasi dela adierazten du ho-rrek, horixe baita berorren ezaugarri nagu-sia. Zentratuago ikusiko dugu, bere gorpu-tzarekin hobeto konektatuta. Mugimen-duek adierazpen harmoniatsuagoa izangodute, irekiagoak dira. Masajea amaitzen de-nean, haurra bigunago dago, malguagoa, eta emozionalki gertuago dagoela esan dai-teke.

Izan dituen bizipen mingarriengatikbere sistemaren barnean babestu den hau-rra da korazadun haurra. Egoera hori masa-jeekin konpon daiteke, bere inguruarekikointeresa nola berreskuratzen duen eta hau-rren zentzumen-kanalak nola irekitzen di-ren ikusiko baitugu. Ordura arte agian ihesegiten zion begi-kontaktua berreskuratukodu. Masajeak energia-fluxua irekitzen dubegien norabidean. Arreta oso erraz gal-tzen zuten haurrak eta beren erara zebiltza-nak zentratu egiten dira, energia biologiko-ak barnerantz bideratuz, eta beren gorpu-tzera zuzentzen dute arreta.”

25 urte haurrei masajeak ematenHazi Hezi prebentzio-zentroan, hasie-

ra batean masajearekin gurasoak haurren-gana hurbiltzea ere lortu nahi genuen, egu-neroko ohiturak eta komunikazioa bultza-tzeko eta elkarrekiko erregulazioa lortzekolotura handiagoa izan zezaten. 25 urte dara-matzagu zeregin horretan, eta, denboraldihorretan, hainbat modutara landu behar izan ditugun egoerak sortu dira, eta masaje-aren bidez esku hartzeko moduan ere alda-ketak txertatu ditugu.

Xavier Serranok heltze-prozesuari etakorazaren osaketari buruz egindako ekar-penak ere kontuan hartzen ditugu. Haurraumetoki barnean bizi denean, jaiotzeko unean edota jaio ondorengo lehenengo egunetan has daiteke eratzen koraza, eta be-gietan, ahoan, lepoan eta diafragman nabar-mentzen da hori.

Beraz, jaio bezain pronto ematen dio-gu masajea haurrari, komunikazioa eta el-karren arteko lotura sustatzeko; baina, ba-tez ere, haurrak egoera zail edo estresaga-rria bizi izan duenean ematen diogu (zesa-rea, forzepsa, espatulak, epidurala, neona-tologian ospitaleratzea, banantzea, etab.),bizi izandako estutasun hori kroniko bihurez dadin.

Horrek detektatu beharrekoak garaizdetektatzeko eta garaiz esku hartzeko auke-ra ematen digu, eta haurraren lehenengo hi-ru urtean prebentzioz gurasoen eta haurra-ren arteko erregulazio eta sintoniaren jarrai-pen bat egiteko oinarriak emango dizkigu.

Irakasleen beharrak2013an, hamar urte beteko dira Hik Ha-

sirekin batera haur-masajeko ikastaroa

ematen hasi nintzenetik. Ordudanik, urte

batean izan ezik gainerako guztietan Haur

Hezkuntzako irakasleekin lan egin dut, eta,

beren beharrak zeintzuk ziren galdetzean,

honako hauek azaldu zituzten, besteak bes-

te:

-Haurrarekin kontaktuan izan beharre-

ko jarrera azpimarratzen zuten. Beren lane-

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 39

Page 40: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

40 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

an, haurren beharren arabera bideratutakohalako aurretiazko joera bat zehaztuta ezzutela ohartzen ziren. Estresak sortutakogorabeheren arabera jokatzen zutela ziotengehienek.

-Heltze-prozesua ezagutzeko beharrasentitzen zuten, haurraren aurrean nola egon behar zuten jakiteko. Hezitzaileak iza-teko prestatu zirela zioten, eta 0-3 urteko etapa honi ez zegokiola zeregin hori; ohar-tzen ziren haurrari heltzen laguntzea zelaberaien zeregina, eta horretarako informa-zioa falta zitzaiela zioten.

-Nahiz eta haurrak elkarrengandik osodesberdinak zirela jabetu, ez zuten haurrensentimenduak ulertzeko tarterik hartzen.Egin zuten ariketa baten bidez, jabetu zirenbegiratzen ez zuten umeak zeudela, eta gel-dirik egoten ez zirenak, eta hori ez zela haienizaeragatik gertatzen ikusi zuten, zerbaitgertatzen zitzaielako baizik.

-Eguneroko bizitzan, estres-sentsazioazuten. Gurasoek haurra ikastolara erama-ten zutenean, oso denbora gutxi izaten zu-ten haiekin egoteko, eta, beraz, haurra etxe-an nola ikusten zuten jakiteko eta haurrakgurasoekin zuen harremana ezagutzeko in-formazio gutxi zuten. Horrela, irakasleek ere haurrei arreta handiagoz behatzeko eta,beraz, haurren beharrei hobeto erantzute-ko interesa galtzen zuten.

Azken puntu hori oso mingarria irudi-

tzen zait, hiru urtera arte haurrak, amarekinez bada, segurtasuna eta egonkortasuna emango dizkion erreferentziazko bestenorbaitekin egon behar baitu, garunarenheldutasunerako oso garai kritikoa baita.

Aurrez azaldutako guztia kontuan har-tuta, haurrentzako masajeak irakasleentza-ko oinarrizko hiru behar nagusi nabarmen-tzen ditu, eta horiexek izango dira, hain zu-zen, hiru egun hauetan landuko ditugunak:

- Informazioa, hau da, neurozientziakhaurren garapenari buruz eta lehenengo hi-ru urte horietan ongi antolatutako garunagaratzeko nerbioen loturek duten garran-tziari buruz esaten diguna.

- Jarrera, hau da, heldu baten eta haurbaten arteko zeharkako harremanaren zer-gatia, eta erreferentziazko pertsonaren ga-rrantzia.

- Ukitzen jakitea, edo “UKITU” masa-jea nola eman:

- 0 urtetik 3 urte bitarteko haurren-

tzako masajea:

· Elkarren azalak ukitzeko beharra.· Azalaren muga sentitzeko beharra.· Azalaren azpian gorputz osoa sartze-

ko beharra.· Hori guztia haurraren erritmoa eta be-

harrak errespetatzen dituen pertsona batenbidez sentitzeko beharra; heldutasun zefa-lo-kaudalaren nahiz kaudo-zefalikoarenprozesuan dauden organoen edo zatien

funtzionamendua eta azala estimulatuko

ditu horrek.

- Masajea komunikazioaren modu-

latzaileak estimulatzeko bitarteko gisa:

zentzumen guztiak: ikusmena, entzumena,

azala, zentzumen bestibularra, propiozep-

zioa, etab. Eta mimika, ahotsa, alaitasuna,

etab.

· Erditze traumatiko baten ondorengo

masajea.

· Masaje reichiano deritzona, zefalo-

kaudala.

· Shantala masajea, kaudo-zefalikoa.

· Oinen erreflexu-puntuetako masa-

jea.

- Masajea eta berezko mugimendua le-

henengo egunetik.

- Masajea lehenengo 4 hilabetean.

- Masajea 4. hilabetetik 12-18. hilabete-

ra arte.

- Masajea eta berriro segurtatzeko mu-

gimenduak urtebetetik hiru urtera bitarte-

an.

- Baldintza egokiak giro lasaia sortzeko;

haurren beharrei laguntzeko heldua ongi

sentituko den leku bat, ukitzeko eta ukitua

izateko esperientzia bizitzeko; eta bestea-

ren erreakzioen arabera eta elkarrizketa

tonikoan oinarrituta, aldatzen joateko au-

kera emango duen giro bat.

Eguneroko bizitzan,estres-sentsazioa zuten

[irakasleek].Gurasoek hau-rra ikastolaraeramaten zute-nean, oso den-

bora gutxi izaten zutenhaiekin egoteko, eta,beraz, haurra etxean nolaikusten zuten jakiteko etahaurrak gurasoekin zuenharremana ezagutzekoinformazio gutxi zuten

?

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 40

Page 41: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 41

Page 42: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

42 • hik hasi • 180. zenbakia. 2013ko uztaila

atzeko atetik

Hezkuntzaren zentzua,euskaldun izaten jarraitzeko,geuretik egin eta geuk bermatzea:“gu, geuk, geuretik”

Euskaldunok geure burujabetzaren al-

darria oihukatzen ari garen garaian, hezkun-

tzan zenbaitek erabiltzen duten ikuskera ha-

rrigarria egiten zait. Herrietako hormetan

politikan eta ekonomian burujabetza alda-

rrikatuz kartel handiak ipintzen ditugun une

berean, hezkuntzan, hori alde batera utzi eta

politikatik aparteko ikuspegiak azpimarra-

tzen dira. Jabea nor den alboratuta, kalitate-

an oinarritu eta aukera guztiak bateratzen.

Desberdina litzateke, helburu berberaren

inguruan jendea bateratzea, norbere eraba-

kiz eskutik eramaten konprometituz.

Bakarrik ikuskera pedagogikoa eta kali-

tatezkoa azpimarratzen da hitzetik hortze-

ra. Berdin al da euskaldunontzat, gure iden-

titatearen transmisioa eta garapena geuk

zaintzea eta espainiarrak edo frantziarrak

erabakitzea? Haiei aldarrikatuz lortzeko as-

motan al gabiltza?

Geuk egin, geuretik, subjektu politiko

“bagina bezala” jokatzea, menpekotasuna

astintzeko estrategia eraginkorra izaten ari

da hainbat kolektiborentzat. Hori egin du

ikastolarekin euskal gizarte zibilak ehun ur-

Mirari BERIZIARTUA AROTZENA

Coaching aldaketa

te hauetan. Beste zerbait da aurkaria dugun

jabearen zerbitzua aldatzera dedikatzea.

Biak al dira estrategikoak Euskal Herria

eraikitzeko? Kalitate kontua al da gure hez-

kuntza arazoa? Kalitatezko alderdi politiko

edo sindikatuak lortuz geure propiorik ez al

dugu behar? Wertek kalitatezko eskaintza e-

giten badu —gainera, euskara erabiltzen uz-

ten duena— hori al da gurea?.

Politikatik aparteko hezkuntzarik ez da-

go. Geure hezkuntzari heltzea, kalitate kon-

tua baino zerbait gehiago da. Izaten jarrai-

tzeko behar duguna da. Beraz, eskubide iza-

teaz gain erantzukizunezko determinazioa

da. Edozer bide ez da estrategikoa eta esta-

tuek inposatutako ezaugarrietatik burujabe-

tzera aldaketa emateak, guztioi eta bakoitza-

ri aldaketa sakonak eskatzen dizkigu.

Burujabetzaz serio ari bagara, bizitza

osoari dagokiola ulertzen dugu edo ez dago

burujabetzarik. Hezkuntzan bereziki estra-

tegikoa, gu nor garen eta herri eskarmentua-

ren transmisioa eta garapena geuretik

egiteko, geuk erabakiak hartuta bermatzeko.

Horretarako, euskal gizarte zibilak ipini

zuen martxan geure hezkuntza propioa den

ikastola proiektua eta, ehun urtera, euskal gi-

zarte zibila euskal curriculumaren erronkari

geure eskutik aurre egiten ari gara. Eta ho-

rrek poz handia ematen du.

Argi izan behar dugu hezkuntzan, gure

ekintza guztien zentzua euskalduntasuna

iraunkortzeko dela. Geu izaten jarraitzeko.

Eta hori geuk egin beharrekoa da. Bizikletan

bezala: manual gutxi eta praktika asko. Ho-

rrek egunerokotasunean, inposatzen zaigu-

naren gainetik, geurea egiten konprometi-

tzea eskatzen du.

Horretan ari gara, burujabetzara erama-

ten duten printzipioetan oinarritzen eta gu-

re jardunaren estiloari ezaugarri berriak

ezartzen bost konpetentzietan ardaztuz

guztia. Norberarengandik aldaketa egiten

trebatzea ez da erronka makala. Hori da eus-

kal curriculumak eskatzen diguna. Gure he-

rriari, eta geure ikasleei aldaketa zor diegu,

izaten jarraitzeko euskalduntasuna etenga-

be bizi-berrituz, “gu, geuk, geuretik”.

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 42

Page 43: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

atzeko atetik

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 43

Page 44: 180. .:119. AA 26/06/13 16:44 1 4 EURO • 2013KO ......dute. Batxilergoa da salbuespena, erlijioa hautazkoa baita, eta ez du ordezkorik. Ba-taz bestekoak egitean, kontuan hartuko

‘Familia eta eskola’ jardunaldiak urrian

Informazio osoa eta izena emateko aukera, irailean,

www.hikhasi.com helbidean

Urtero bezala, aurtengo udazkenean ere, Haur Hezkuntzakoentzako jardunaldiak antolatuko ditu hik hasi-k.Eskolaren eta familiaren arteko harremanak, atxikimendua, egokitzapenak eta abar aztertuko dira.1. Myrtha Chokler izango da jardunaldietako hizlari nagusia:

- Haurren garapen osorako, harremanetan kontuan hartu beharrekoak.- Harreman pertsonalak heziketa zentroan.- Hezitzaileen eta familien arteko harremanak.

2. Euskal Herriko ikastetxeetan egiten ari diren hainbat esperientzia praktiko.

Urriaren 18an Durangon eta 19an Donostian

180. hik hasi.qxd:119. alea ANTZA 26/06/13 16:45 Página 44