32
181. ZENBAKIA. EURO BAT 2009ko IRAILA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA ZUMAIA KORTSARIOAK ETA ITSASLAPURRAK OROITZAPENEN ALONDEGIA Alondegia eraberritzeko lanak hasi dira hamar urteren ondoren. Eraikinaren hainbat erabiltzaileren oroitzapenak bildu ditugu B A LEI K E

181 (2009ko urria)

Embed Size (px)

DESCRIPTION

[Alondegia: hamar urteren ondoren] [Euskararen mintzalagunak] [baleike.com: lotsaren murrutzarra] [komentua: Zumaiarentzat, zumaiarrontzat] [kontakizunak: Zumaia kortsarioak eta itsaslapurrak] (992)

Citation preview

Page 1: 181 (2009ko urria)

181. ZENBAKIA. EURO BAT2009ko IRAILA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

Z U M A I A K O R T S A R I O A K E T A I T S A S L A P U R R A K

oroitzapenen alondegia

Alondegia eraberritzeko lanak hasi dira hamar urteren ondoren. Eraikinaren hainbat erabiltzaileren oroitzapenak bildu ditugu

BALEIKE

Page 2: 181 (2009ko urria)
Page 3: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a 3

BALEIKE181a

za

la g

. zab

alet

a

herri aldizkariaForonda kultur etxeaOdieta, 2tel.: 943 86 15 45e-maila: [email protected] kultur elkarteae-maila: [email protected] batzordea: Xabier azkue, Gurenda SerranoErredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue, abelin linazisoro, ainara lozano lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet, Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio eta Gorka zabaleta Diseinua eta maketazioa: roberto GutierrezHizkuntz zuzenketa: imanol azkuePublizitateatel. 943 86 15 [email protected] inprimategia(lasarte-Oria)Tirada800 alelege gordailua: SS-405/94iSSN: 1136-8594Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

4baleike+

alondegia: hamar urteren ondoren

19erreportajeaeUsKararen mintzalagUnaK

23baleike.comlotsaren mUrrUtzarra

24kulturaKomentUa: zUmaiarentzat, zUmaiarrontzat

26kontakizunakzUmaia KortsarioaK eta itsaslapUrraK

Page 4: 181 (2009ko urria)

4 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a

Hamar Urteren ondoren

alondegia:

testUa: JUan lUis romatetargazKiaK: gorKa zaBaleta eta JUan lUis romatet

4 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a

Page 5: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a 5

Zer egin Alondegiarekin? Hori izan da agintarien eta kultur eragileen ardura azken legealdietan. Hamar urte igaro dira udal ordezkariek eraikina eraberritzearen beharra azaldu zutenetik. Zenbait proposamen eta hainbat bileraren ondoren, udal liburutegia joango da Oxford zaharrean. Albistea, baina, obrak hasi direla da.

1892. urtean amaitu ziren Alondegia egite-ko lanak. Ismael Manterola historialariak ai-patzen duenez, etxea Uriarte familiaren eta Udalaren arteko akordio bati esker eraiki zen. “Uriarte familiak lursail bat zuen Alondegia altxa zen lekuan eta Pulpo elkartea dagoen etxeko solairu batengatik trukatu zuen Uda-larekin”. Erabilpen desberdinak izan ditu or-dutik eraikinak: janari eta edarien herriko bil-tegia eta eskola profesionala, besteak beste, azken urteetan kulturara bideratu den arte.

Denborak, baina, ez du barkatzen eta eraikinak eraberritze lanak oihuka eskatzen zituen. Zer egin etxearekin? Alondegian etxe-bizitzak egingo ziren zurrumurrua zabaldu zen orain 10 urte. “Ez dakit asmoa bazegoen edo ideiak zer nolako harrera izango zuen ja-kiteko politikoek botatzen dituzten ‘bonben’ pareko bat izan zen. Baina hori entzun zen: Udalak eraikina salduko zuela etxebizitzak egiteko. Arbillagako fabrika zaharrarekin gertatu zenaren parekoa. Eraikinaren garran-tzia ikusita, zenbait lagun, Ismael Manterola buru zela, asmo horren aurka agertu ginen, Oxford kulturarako bideratu behar zen etxea zela esanaz”, gogoratzen du Daniel Carballo arkitektoak.

Etxebizitzak egitearen ideia edo asmoa soinu handirik gabe ahaztua izan eta gero, zazpi urteko hibernazio luzea bizi izan zuen eraikinak 2006an berriro gaiari heldu zitzaion arte. “Etxeak berritze lanak behar zituela eta, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Gaztedia sailekin harremanetan jarri ginen, diru lagun-tza batzuk jaso ahal izateko. Behin ikusi ge-nuenean proiektua egiteko gai izango ginela, asmoak herrira eraman genituen”, gogoan du Lide Amilibia kultura zinegotzi ohiak. “Etxe-bizitzak egiteko hainbat promozio martxan ziren garai hartan eta argi genuen herriaren-tzako zerbitzu publiko bat egin nahi genuela Alondegian. Herriko eragileekin bilera batzuk antolatu genituen eta Alondegiaren eraberri-tzea nola ikusten genuen azaldu genien”.

Planteamendua egiterakoan, “ekipamen-du berriak egitearen aldeko apustua” egiten saiatu zirela aldarrikatzen du. “Liburutegia aurretik bazegoen eta hura berritzeko lanak ere egin ziren Forondan. Herria handitzen ari zen eta ikusten genuen bazeudela gabezia batzuk eta hutsune horiek betetzea izan zen gure asmoa”. EAJk aurkeztuko proiektuak rock taldeentzako entsegu lokalak, grabazio areto bat, tamaina txikiko ekitaldietarako aretoa eta tailerrak edota ikastaroak emate-

Page 6: 181 (2009ko urria)

Bale

iKe+

ko gelak jasotzen zituen. Proiektuaren zutabe handienetakoa igogailua zen. “Mari kalean adin handiko jendea bizi da eta irtenbide bat eman behar zaie. Eraikin barruko igogailuaren bitartez Mari kaleko irisgarritasun arazoak hein handi batean konpontzen baziren, lan hori egitea beharrezkoa zen; ez genuen horrekin negoziatzeko asmorik”, adierazi du. Udal ordezkariek eta eragileek egindako bilera gehienetan minu-tu asko eman zitzaion igogailuaren gaiari. “Uste dut prozesu guztia hor enkistatu zela”.

2007ko maiatzeko hauteskundeen ondoren, EA eta Ez-ker Abertzaleak osatutako koalizioa heldu zen alkatetzara. Gobernarien aldaketarekin batera, Alondegiaren eraberritze

proiektua goitik behera aldatu zen: udal liburutegia Oxfor-dera eramango zen. “Hauteskundeen ondoren proiektu es-trategiko gehienak aldatu egin ziren. Torreberrirekin gertatu zen, haurreskolarekin ere bai. Argi genuen Alondegiarekin ere berdina pasako zela, ez zutela onartuko gure proiektua. Nolabait aurreko agintariak oraingoekin diferentziatu behar zuten”, salatzen du Amilibiak.

Hirigintza zinegotzi Andoni Etxanizek beste arrazoi ba-tzuk erabiltzen ditu proiektuaren aldaketa azaltzeko: “Libu-rutegia Alondegira eramatea begi onez ikusten genuen; era-gile beraiek hala eskatu zigutelako. Azken finean, Foronda urruti sentitzen zuen herriak. Egin diren azken azterketek erakusten dute kultura kontsumitzeko orduan Euskal Herria Europako mailaren parean edo gorago dagoela musika, zi-nea edo antzerkiari dagokionez. Baina liburutegi publikoak erabiltzerako orduan nabarmen azpitik gaude. Saiatu behar dugu liburutegiak jendearengana eramaten. Erribera kalean

andoni etxaniz: “liburutegia alondegira eramatea begi onez ikusi genuen; eragile beraiek hala eskatu zigutelako”

6 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a

Page 7: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a 7

11. orrialdean jarraitzen du.

beste eskaintza dotore bat izango da eta jende askok orain arte izan ez duen ohitura hori sustatzeko aukera izango du”.

Eraikin dotore eta “potentea” batzuentzat, galdutako auke-ra besteentzat. “Herriak aurrera egin behar du, gauza berriak behar ditu. Orain liburutegia joango da; lehen ematen zen zerbitzua emango da leku berri batean. Ekipamendu berriak sortzearen aldekoak ginen gu, baina ez da posible izan”, aipa-tzen du Lide Amilibiak.

Etxe berritua, izaera beraEraikinaren izaera mantenduko dela azpimarratzen du

Etxanizek: “Barrutik hustu egingo da eta erabat berrituko da jarraian; kanpoaldea berritu egingo da, aldatu gabe, bai-na bere onena agerraraziko da”. Eraikinaren solairu kopu-rua mantendu egingo da, baina eraikinaren altuera zertxobait handituko da (1,7 metro), teilatupean areto berri bat egokitu-ko da eta”. Obrek 2,2 milioi euroko aurrekontua izango dute eta Antzibar enpresa eraikitzaileak egingo ditu lanak. Obren zuzendaritza LKS injinerutza enpresak eramango du. Arazo-rik ezean, lanak 12 hilabetean amaituta egon behar dute.

Liburutegiak 2., 3. eta 4. solairuak hartuko ditu, teilatupe-koa barne; lehen solairuan, berriz, bulegoak eta artxibategiak izango dira. Beheko solairuan erabilera anitzeko aretoa joan-go da. 136 metro koadroko azalera izango du eta, aurrekoak ez bezala, ez du posterik izango erdian. “Abuztuan egin ziren azterketa geoteknikoek erakutsi zuten eraikinaren zimenduak ondo daudela, eta proiektuan aldaketa txiki batzuk egin eta gero aurreko aretoan hainbesteko eragozpenak sortzen zituzten

Bale

iKe

+

Page 8: 181 (2009ko urria)

pUBl

izit

atea

Page 9: 181 (2009ko urria)

Jesus Olaizola eta Joxe Etxeberriak ondo ezagutzen dute Alondegia eta haren historia. Jesus 28 urtez bizi izan zen eraikinaren goiko solairuetan egokitutako etxebizitza ba-tean; Joxe, berriz, Alondegian egon zen eskola profesion-aleko zuzendari izan zen Eduardo Zubiaren alabarekin ezkondu zen: “1962an ezkondu ginen eta ordutik Mari kalean, miradorea duen etxean bizi izan gara, Alondegia-ren alboan”. Goialdean sei etxebizitza zituen Alondegiak; hiru etxebizitza pisu bakoitzeko. “Maisu-maestrentzako pare bat etxebizitza gordetzen ziren, idazkariarentzat bat izaten zen, eta beste hiruak banatu egiten ziren”. Jesus 1970ean joan zen hara bizitzera. “Ezkondu nintzenean Mataderia zaharreko etxera joan ginen bizitzera, libre zegoen eta. Han urte batzuk igaro genituen, baina Alondegiko pisu bat libre geratu zenean, hara joatea proposatu zi-dan garaiko alkateak. Eskolako makinak beheko pisuan zeuden eta gure etxetik ez ziren entzun ere egiten. Alondegian iga-rotako urteetan hiru idazkari eta bizpahiru maisu pasa ziren. Udaletxean egiten nuen lan eta normala den bezala harreman han-diagoa nuen idazkariekin maisuekin baino. Baina, orokorrean, harreman onak genitu-en denekin”.

Urte askotan Zumaiako alondegia eraikin honetan egon zen. “Esan liteke herriko biltegia zela. Ardoa eta likoreak den-da eta tabernetan banatu aurretik, bertatik pasatzen ziren. Udalak zerga bat jartzen zion handik pasatzen zen genero guztiari; botila bakoitzari zigilu bat jartzen zitzaion eta gero handik taberna edo dendetara banatzen zen”, gogoratzen du Jesusek. “Zumaian sartzen zen material guztia Alondegi-tik pasatzen zen. 1936ko Gerraren ondoren izan zen errazi-onamendu garaian ere bertan gordetzen ziren

edari eta janariak”, gogoratzen du Joxek. “Errazionamenduko zigilatzea udaletxe azpian egiten zen. Dendek taloi antzera-koak izaten zituzten eta han azaltzen zen bakoitzak zenbat bezero zituen. Haren arabera, hainbeste kilo arroz edo litro olio hartzen zituen Alondegitik”, gaineratzen du Jesusek. Herriko biltegia izanik, udaleko langile batek eramaten zituen bertako kontuak. Hainbat lagunek izan zuten horren ardura, horien artean Luis Beltza izengoitiarekin ezagun izan zen Luis Alvarez Rodrigo. “Urte askotan izan zen bera Alondegiko ad-ministratzailea”.

Guda ondoreneko errazionamendua amaitu ondoren ere biltegi lanak bete zituen Alondegiak. 1950eko hamarkada hasieran, baina, beste jarduera bati hasiera eman zitzaion. 1951. urtean, Eduardo Zubia zuzendari zela, zabaldu zen Es-

cuela Sindical de Formación Profesional ‘Virgen de Arritokieta’ sindikala bertan. “Zumaiako zenbait lantegi izan ziren es-kola haren bultzatzaileak: Otto Holke, Yereguinekoak, Balenziaganeko garajea, etab. Enpresetako gazteei mekanikako ikasgaiak erakusteko asmoarekin sortu zen. Gazteak gauez joaten ziren eskolara, lanorduak bukatu eta gero”, gogoratzen du Joxek.

Eskola indarra hartzen joan zen. Zituen baliabideak behar adinakoak ez zirenez, probintzia mailako Sindikatoaren delegazioarekin jarri ziren harremanetan eta 1953-54 ikasturtetik, hark hartu zuen eskolaren ardura. Le-hen neurria eguneko eskola jartzea izan zen. “Eskolak beste maila bat hartu zuen Sindicato Unicok haren ardura hartu zu-enean. Dirua gobernutik etortzen hasi zen eta ekartzen zituz-ten makinak hobeagok ziren. mertzedarioek hartu zuten eskolaren

Biltegia, eskola eta zerbait gehiago

“zumaian sartzen zen material guztia alondegitik pasatzen zen”

Bi orrialde hauetan Alondegiko jatorrizko planoak ikus daitezke. Plano hauek Udal Artxibategian daude gordeta.

Bale

iKe

+

Page 10: 181 (2009ko urria)

10 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a

zuzendaritza, Rafael Bragado buru zela. Inguruko herrietan izen handia hartu zuen Eskola profesionalak eta mekanika eta marrazketa ikastera eskualdeko ikasle ugari etortzen ziren”, dio Jesusek.

Urteak aurrera joan ahala, Alondegiko eskola profesionalak beherakada nabarmena izan zuen. “Ikasteko balio ez zuena eskola profesionalera bidaltzen zuten”, ai-patzen du Joxek. “Begira orain: enpresek lanbide profesionala ikasitako jendea es-katzen dute. Gaur egun tontoena injinerua da, eta langilerik ez dago!”

Erakusketa aretoa eta Zumaiako zenbait talderen egoitza izan da Alondegia azken urteetan. Aurretik, biltegi eta eskola pro-fesionalaz gain, beste jarduera batzuen gune ere izan zen Erribera kaleko eraikina. “Natur Taldearen lokala izan den horretan haur txikientzako eskola egon zen. Mari kalerako eskailera es-tuetatik sartzen den lokala, berriz, luistarren egoitza izan zen Beobideren etxetik joan ondoren. Antzerkiak eta beste hainbat jarduera egiten ziren bertan”, dio Joxek. Lehen solairuan bake epaitegia ere izan zen urte batzuetan eta behekoan gizonez-koen ile-apaindegia, Juan Olaizolak eramaten zuena. Azken horren familiak ere etxea zuen Alondegian.

Hamar urte baino gehiago igaro dira Alondegia eraberritu behar zela iragarri zenetik eta obrak hasi diren arte. “1990eko hamarkadaren amaieran hasi zen Udala etxean obrak egin behar zirela esaten, baina oraindik ez zegoen proiekturik. Or-durako, baina, zenbait lan egin zituzten. Adibidez, ganbara zena egokitu zen tratu txarrak jasotako emakumeentzako

leku bezala. Erdiko posteak kendu zituz-ten, baina gero ez zen ezer ere egin”, du gogoan Jesusek.

1998. urtera arte bizi izan zen Jesus eta bere familia Alondegian. “Ricardo Peña etorri zitzaidan egun batean eta esan zi-dan, ‘Jesus, presarik ez dizut emango, baina etxe bat bila ezazu, obrekin hasi behar dugu eta’. Hura esan eta handik denbora gutxira irten genuen etxetik, bai-na hamar urte baino gehiago pasa behar

izan dira lanak hasteko”.Jesusek Alondegia aspaldi utzi zuen; Joxek, berriz, al-

dameneko etxean bizitzen jarraitzen du. Egoki ikusten du libu-rutegia Alondegian jartzea, “edadetuentzako urruti geratzen zen-eta Foronda”. Ez da obrek sortuko dituzten eragozpenen beldur. “Okerrago da asteburuero Erribera kalean sortzen den zarata”, dio irribarretsu. “Orduan, erabakita al dago liburute-gia egingo dela?”, galdetzen du Jesusek. “Ondo. Lanak has daitezela, behintzat”.

Bale

iKe+

Joxe Etxeberria eta Jesus Olaizola (ezkerretik laugarrena eta bosgarrena), lagun artean Pulpo elkartean.

“inguruko herrietatik ikasle ugari etortzen zen eskolara”

Page 11: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a 11

zutabeak kentzeko gai izan gara”, zioen Etxanizek. Zenbait kul-tur eragilek aurretik izandako bileretan eskatu bezala, aretoak orain arte zuen ate handia mantenduko da. “Eraikinak bi ate izango ditu: goiko solairuetara eta igogailura eramango duen atea, eta aretoaren ate independentea. Horrela, etxea itxita ba-dago ere, aretoa erabiltzeko aukera izango da”.

Bileretan hainbesteko zalaparta sortu zuen igogailua manten-tzea erabaki da. “Behin horrelako aukera bat izanda, ez zitzaigun bideragarria iruditzen Mari kaleari zerbitzua emango liokeen az-piegitura hau ez egitea”, dio Etxanizek. Erabilera erregulatzeko sistema bat abian jarriko dela azaltzen du hirigintza zinegotziak, Jadarren gertatzen denaren antzera: “Igogailua erabilera mu-gikortasun arazoak dituztenek edota adin handiko pertsonek erabiliko dute. Horiei txartel bana banatuko zaie eraikina itxita dagoenean igogailua erabili ahal izateko, baina denbora baten barruan”. Exijentzia maila Jadarrekoa baino handiagoa izango dela dio, “dagoen tokian egonda erabilera desegokiak emateko arrisku handia dago eta”.

igogailua erabiltzeko exijentzia maila Jadarrekoa baino handiagoa izango da

Orain lau urte mugitu ginen Oxfordeko lokalera. Aurrez Forondako goialdean egon ginen eta gero Harategiko kalean, Solfeo zaharreko etxean. Esan zi-gutenean lokala utzi beharko genuela udaletxe berria egin behar zutelako, leku bat eskatu genuen Oxfor-den. Telefono kabinaren gainean zegoen gela hartu genuen. Zumaiako leku onenean zegoen eta sekula-ko bistak zituen. Gauza bat zuen txarra: leihoak oso altu zeuden. Tarima antzerako bat jarri genuen eta horri esker leihoaren parean egoten ginen. Taldeko bilerak bertan egin genituen astelehenero, gure gau-zen biltegia ere bazen; txalupen arraunak ere bertan gordetzen genituen; hain leku egokian zegoen! Oso gustura egon gara denbora honetan, baina bagene-kien probisional geundela bertan, eraikina berritzeko asmoa zegoelako. Orain Forondara itzuli gara; berta-ko sotoan dugu lokal berria. Ondo dago, baina ezin da konparatu Oxforden genuenarekin: hura bezala-koa ez dugu aurrez izan eta ez dut uste berriro izango dugunik. Hura luxua zen.

Oxforden erabilera zehazteko antolatu ziren bilera edo foroetan parte hartu du taldeak. Ez dakit asko-tarako balio izan duten bilera hauek; Oxfordekoa be-zalako gaietarako bilera mota hauek arrakasta izatea oso zaila iruditzen zait, norberak beti bere interesen alde egingo duelako. Pertsonalki, oso ondo iruditzen zait liburutegia Oxfordera eramatea. Foronda hortxe dago, ez dago urruti, baina bertara propio joan behar da; Oxfordetik, berriz, egunean bitan pasatzen zara gutxienez

iñigo OdRIOZOLAzumaiako natur taldea

Bale

iKe

+

17. orrialdean jarraitzen du.

Page 12: 181 (2009ko urria)

pUBl

izit

atea

Page 13: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a 13

Bale

iKe+

Belaunaldi berriek Oxford izenarekin izendatu dute

Alondegi zaharra. Baina nondik datorkio izen berezi hori?

Imanol Azkuek galdera horri erantzuna eman zion 2009ko

otsailaren 15eko Urola Kostako Hitzan.

“Garai batean, alondegiak ziren biltegi publikoak, aleak

edo jangaiak gordetzekoak. Zumaian badugu adibide eder

bat, 1892koa, hasieran alondegia izana, baina gero beste

erabilera batzuk ere izan dituena: telegrafoen bulego, luis-

tarren lokal, irakasle eta funtzionarioen bizileku, eskola…

Gaur egun ere oso erabilia da (erakusketa, bilera… egite-

ko) eta aurten berritzeko asmotan dira, udal liburutegia hor

jartzeko. Askok eta askok –batez ere gazteek– leku horri,

ordea, ez diote Alondegia deitzen, Oxfor(d) baizik. Azal-

pena erraza da: garai batean Zarautzera (Antonianoetara)

joaten ez ziren gazteek hor ikasten zuten profesionala;

gazte horietako asko ez ziren izango argiak ikasteko, baina

bai bizitzari aurre egiteko, bizitzan lizentziatzeko mo-

dukoak… Hortik Oxfor izena, eskola xume hari unibertsitate

titulua eman ziona. Alondegia eta Oxfor, bi izen eraikin

berarentzat, bi izenen arteko lehia baino gehiago ere bada:

bi belaunaldiren (edo gehiagoren) arteko norgehiagoka eta

ikuspegi aldaketa, beste hainbat alderditan ere adierazten

dena”.

Eraikin bat, bi izen

ZUGA orain lau urte sortu zen Oxforden. Hasieran beheko lokalean elkartzen ginen, baina gero, artis-tek leku hori behar zutela eta, goiko tarteko solairu-ra pasa ginen. Pixka bat makurtuta ibili behar izaten genuen, baina guretzat nahikoa zen biltzeko, esku-lanak egiteko edota biltegi bezala erabiltzeko. Baina bertan ezin genituen kontzertuak edo beste mota ba-tzuetako ekitaldiak prestatu. Horren ondorioz erabaki genuen Erkibeko etxea okupatzea. Jakinik, gainera, obrak egitekoak zirela Oxforden eta lokalaren bizi-raupena mugatuta zegoela. Urtebetez mundial egon ginen Gaztetxean, udan kaleratu gintuzten arte. Une honetan ez dugu txilibitu bat gordetzeko lekurik ere. Genituen traste guztiak barruan geratu dira eta une honetan Amaiako plazan, Torreberriko arkupetan edo ahal dugun lekuan elkartzen gara.

Torreberrira mugitzeko gestioak nahiko aurreratuta daude. Kontzertuak eman nahi baditugu etxean in-tsonorizazio lanak egin beharko ditugu, baina bitar-tean Oxfordi ematen genion erabilpen berbera eman diezaiokegu. Jendeak Gaztetxea kontzertuekin iden-tifikatzen du, baina askoz gehiago da: antzerkiak, hi-tzaldiak, tailerrak eta beste hainbat ekitaldi antolatu nahi ditugu.

Bileratan lokalik ez genuen eskatzen; argi genuen Oxfordetik ateratzen bagintuzten Gaztetxe batean sartzeko zela. Liburutegia egitearen alde egon gara hasieratik. Eraikin bati herriaren aldeko erabilera ematearen alde gaude, betiere, herriaren onerako bada. Gainera, bazegoen horren beharra.

iñigo ERKIAgA zumaiako gazte asanblada

Page 14: 181 (2009ko urria)

pUBl

izit

atea

Page 15: 181 (2009ko urria)

liokeen azpiegitura hau ez egitea”, dio Etxanizek. Erabilera erregulatzeko sistema bat abian jarriko dela azaltzen du hiri-gintza zinegotziak, Jadarren gertatzen denaren antzera: “Igo-gailua erabilera mugikortasun arazoak dituztenek edota adin handiko pertsonek erabiliko dute. Horiei txartel bana banatu-ko zaie eraikina itxita dagoenean igogailua erabili ahal izateko, baina denbora baten barruan”. Exijentzia maila Jadarrekoa baino handiagoa izango dela dio, “dagoen tokian egonda era-bilera desegokiak emateko arrisku handia dago eta”.

AtzerapenaObren hasiera uste baino gehiago atzeratu da. Otsailaren

amaieran Iñaki Agirrezabalaga alkateak eta Andoni Etxani-zek egindako prentsa agerraldi batean, beste salaketa batzuen artean, EAJren azken gobernuan izandako “irregulartasun” batzuk aipatu zituzten Alondegiko lanen atzerapenak justi-fikatzeko. Obrak irailaren 10ean egindako ez ohiko plenoan onartu ziren behin betiko, alderdi guztien aldeko botoarekin. Hitzordu hartan, obren atzerapena aurpegiratu zion EAJko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak Udal Gobernuari. Agirrezabalaga alkateak, berriz, gogorarazi zion oposizioko buruari atzerapen hura zergatik zen: Arrizabalaga bera alka-te zenean izandako “irregulartasunen” ondoren Gipuzkoako Arkitektoen Kolegioak jarritako helegitea.

“Lehiaketako pleguak atera genituen egun berean sartu zuen helegitea kolegioak. Pleguetan arkitektoaren esperien-tzia baloratu izana salatzen zuten. Lehiaketa prestatzerakoan pleguen modelo bat erabil zen, aurrez inongo arazorik gabe ibili izan zena. Baina denbora horretan Europatik sententzia bat heldu zen, non esaten zen esperientzia ezin zela balora-tu. Akatsa izan zen. Hori erabili zuten gu akusatzeko”, dio Lide Amilibiak. “Ekainean atera ginen gobernutik eta jakitun ginen helegitea sartuta zegoela. Hala ere, beraiek sei hilabete-ko atzerapenarekin erantzun zioten helegiteari. Hori al da bi urteko atzerapena justifikatzeko arrazoia? Ez dut uste. Nahi dutena esango dute, baina lanek 2007ko amaierarako hasita egon behar zuten”, azpimarratzen du.

“Egia da lanak dezenteko atzerapenarekin hasten direla eta geuk ere badugula zer ikusia”, zioen Gobernu batzordeko kide batek. “Baina EAJk atzerapen horretan badu ardura eta erru handia”.

Kontuak kontu, Alondegiko lanak abian dira dagoeneko askoren pozerako. BiArriko kide Arritxu Aginagaldek gogo

Bale

iKe+

Goiko botikaren ondoko lokalean hasi ginen ikasgaiak ema-ten Arritxu Goikoetxea eta biok. Bertan hiru urte egin geni-tuen, baina utzi beharrean aurkitu ginen, gastuak izugarriak zirelako. Pentsatu genuen aukera bakarra zela Udalari lokal bat eskatzea ikastaroak edo tailerrak emateko. Udalak lokal bat utzi zigun Alondegian, Mari kalera igotzen den eskaile-ra estutik sartzen dena. Oso egoera txarrean zegoen, baina bion senarrek konponketa batzuk egin zituzten eta Udalak argindarra eta ura sartu zituen. Ikastaroetan aritutakoei esan genienean hara mugitzera gindoazela, pozik geratu ziren. Lau urte egin genituen bertan, eta,egia esan, ez ge-nuen pentsatzen hainbeste iraungo genuenik. Alboko loka-letan zegoen Gaztetxolako haur batzuekin izandako arazo bat ezik –komun bera erabiltzen genuen eta gazte batzuek goitik behera zikindu zuten– ez genuen bestelakorik izan. Tokia fenomenoa zen, eta argitasun handiarekin.

Garai horretan bilera irekiak antolatzen hasi ziren eta haietan parte hartzea erabaki genuen. Azken bileretarako, jarduera uzteko erabakia hartua genuen, baina ez genuen jarduera hau gurekin amaitzerik nahi; eskulanen tailerrak jarraipena izan behar zuen eta norbaitek lekukoa hartzen bazuen lokal bat edukitzearen alde geunden. Gu joan on-doren, gurekin aritutako Esperanza Otaño hasi zen ikas-

gaiak ematen. Hasieran denbora gutxirako zen: hilabete gutxi batzuk besterik ez, obrak hastekoak ziren eta. Baina azkenean kurtso osoa bete zuen. Orain ez dakit non egingo diren eskulan ikastaroak. Pena izango litzateke hau dena galtzea.

arritxu AgInAgALdE Biarri

Bale

iKe+

Page 16: 181 (2009ko urria)

16 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a

Bale

iKe+ Alondegian bitxikeria asko gertatuko ziren, seguru, eta horietako batzuk, behintzat,

udal agirietan zintzo jasota daude. Hilero-hilero, administratzaileak gora-beheren be-

rri ematen zion Udalari, beti hitz berberekin: “comunicación del Sr. Administrador de

la Alhóndiga Dn. XXX con la que acompaña la relación del despacho habido en la

Ahóndiga de su cargo durante el pasado mes de…”, eta Udalak onartu egiten zuen.

Tarteka, ordea, badaude bitxikeriak, batez ere konfiskazioekin zerikusia daukatenak;

izan ere, orduan ere, salgaiek udal zerga ordaindu beharra zeukaten eta batzuek

egiten zituzten ahaleginak ez ordaintzeko: batzuetan olioa, beste batzuetan pattarra,

askotan ardoa…, txaperoak beti erne ibiltzen ziren eta konfiskazioen berri ematen

zioten Udalari.

Adibidez, 1902ko urrian, “el dueño de la cantina situada en la estación Dn. XXX ha

introducido una caja de aguardiente habiendo declarado al miquelete y guarda de

servicio en la Estación que dicha caja contenía 12 botellas de jarabe zarza-parrilla”,

baina salaketa jarri zioten adierazitakoa eta benetan sartu zuena ez zetozelako bat.

Handik egun batzuetara, “(…) instancia suscripta por Dn. XXX por la que expone

que acata y respeta los fallos del Tribunal Administrativo que han caído contra él

respecto al comiso de doce botellas de ‘Anís Zorrilla’ y un garrafón de aguardiente;

pero que le es imposible pagar de una vez las multas que se le ha impuesto, motivo

por el que suplica se le admita pagar una peseta al día hasta total extinción de la

deuda”; Udalak onartu egin zion: “acceder a lo solicitado por dicho Sr. XXX, o sea, a

que pague las pesetas 416’28 que le corresponde de multa administrativa municipal

a razón de una peseta al día”. Garai hartan dirutza zen, gero!

Beste agiri batean, 1903an, Udalak hauxe dio, Alondegiko administratzailearen

zerrenda begiratuta: “Se advierte en la relación de la venta de aguardientes que

XXX que tiene dos establecimientos, no ha introducido nada más que diez litros de

dicho género durante los meses de Junio y Julio, dando con esto sospechas de

que ha introducido fraudulentamente alguna partida; acuerdan se le manifieste al Sr.

Administrador de la Alhóndiga se proceda quincenalmente a tomar las existencias

de dicho establecimientos como así bien a una vigilancia especial por parte de los

agentes”.

Bitxikeriak imanol azKUe

Page 17: 181 (2009ko urria)

Bale

iKe+

AtzerapenaObren hasiera uste baino gehiago atzeratu da. Otsailaren

amaieran Iñaki Agirrezabalaga alkateak eta Andoni Etxani-zek egindako prentsa agerraldi batean, beste salaketa batzuen artean, EAJren azken gobernuan izandako “irregulartasun” batzuk aipatu zituzten Alondegiko lanen atzerapenak justi-fikatzeko. Obrak irailaren 10ean egindako ez ohiko plenoan onartu ziren behin betiko, alderdi guztien aldeko botoarekin. Hitzordu hartan, obren atzerapena aurpegiratu zion EAJko bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak Udal Gobernuari. Agirrezabalaga alkateak, berriz, gogorarazi zion oposizioko buruari atzerapen hura zergatik zen: Arrizabalaga bera alkate zenean izandako “irregulartasunen” ondoren Gipuzkoako Arkitektoen Kolegioak jarritako helegitea.

“Lehiaketako pleguak atera genituen egun berean sartu zuen helegitea kolegioak. Pleguetan arkitektoaren esperien-tzia baloratu izana salatzen zuten. Lehiaketa prestatzerakoan pleguen modelo bat erabil zen, aurrez inongo arazorik gabe ibili izan zena. Baina denbora horretan Europatik sententzia bat heldu zen, non esaten zen esperientzia ezin zela balora-tu. Akatsa izan zen. Hori erabili zuten gu akusatzeko”, dio Lide Amilibiak. “Ekainean atera ginen gobernutik eta jakitun ginen helegitea sartuta zegoela. Hala ere, beraiek sei hilabete-ko atzerapenarekin erantzun zioten helegiteari. Hori al da bi urteko atzerapena justifikatzeko arrazoia? Ez dut uste. Nahi dutena esango dute, baina lanek 2007ko amaierarako hasita egon behar zuten”, azpimarratzen du.

Gobernuko kideek adierazi dutenez, “lanak atzeratu egin dira, hori egia da, baina horren ardura eta errua, batez ere, EAJrena da”.

Kontuak kontu, Alondegiko lanak abian dira dagoeneko askoren pozerako. BiArriko kide Arritxu Aginagaldek gogo-ratzen zuen bezala, “Enpresa eraikitzailearen kartela Alon-degiko horman ikusi nuenean poztu egin nintzen, obrak has-tekoak ziren seinale zen eta”. Hasi dira, bai, hamar urteren ondoren.

lide amilibia: “nahi dutena esango dute, baina lanek 2007ko amaierarako hasita egon behar zuten”

daniel CARbALLO arkitektoa

Orain hamar bat urte entzun nuen zurrumurru batek zioenez, Udalak Oxford salduko zuen bertan etxebizi-tzak egiteko. Eraikinak zuen garrantziaz ohartuta, ar-tikulua idatzi genuen Baleike aldizkarian, eraikinaren izaera publikoa mantentzea eskatzeko. Artikulu hartan Zumaiako adibide batzuk kanpoko beste batzuekin konparatzen nituen; Alondegia Donostiako Koldo Mitxe-lenarekin parekatzen nuen, biak ere eskolak izan ziren eta; bat injinerutzakoa eta bestea profesionala. Artikulu hartan azaltzen genuen logikoena zela erabilera kultural bat ematea eraikinari.

Horrek kultur planaren beharrera eramaten nau. Hiri-gintza mailan plan orokor bat egiten den bezala, plan estrategiko horren baitan kulturari zuzendutako plana beharrezkoa da. Herriak dituen baliabideak (eraikinak), kultur jarduerak, horien beharrak eta garrantzia aztertu eta horiek denak kontuan hartuta estruktura bat osa-tu beharko litzateke. Jendearen ekarpenak biltzea ere beharrezkoa da. Behin plana idatzita eta hausnartuta, debatitzeko ordua etorriko da. Horren guztiaren atzetik programa ekonomiko bat etorriko litzateke, non plan hori guztia gauzatzeko aurrekontuak azalduko liratekeen, zer baliabide dauden eta zer behar den, etab. Nire ustez, beharrezkoa da, orain arte egin den guztia inprobizazio hutsa izan da eta.

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a 17

Page 18: 181 (2009ko urria)

18 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a

pUBl

izit

atea

Page 19: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a 19

eUsKararen mintza- lagUnaK

testUa eta argazKiaK: gorKa zaBaleta

Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituenarentzat jarri zuten iaz martxan Mintzalagun egitasmoa Urola Kostako Udal Elkarteak eta AEK-k. Peru Fernandez Arroiaberi, Jaione Garciari eta Ivan Villarri eskatu diegu aurreko ikasturteko esperientzia kontatzeko.

Asteazkenero, iluntzeko zortzietan, Ni-kol tabernaren atarian. Hala dute jarria hitzordua. Edozein lagun talde bezalaxe, solasean egiteko, asteko gorabeherak la-gunekin komentatzeko. Ñabardura ba-tekin: euskara praktikatzea dute helburu. Udako oporraldia pasata, Peru Fernandez Arroiabe, Jaione Garcia eta Ivan Villar mahai baten inguruan bildu dira berriro. Lagun zaharren modura, lotsa handirik gabe hasi dira berriketan. Euskararen mintzalagunak dira.

Taldeko gidaria da Peru Fernandez Arroiabe. Euskaldun zaharra bera, eus-kara praktikatu nahi dutenei laguntzea ideia ona iruditu zitzaion. “Niri e-mail bat iritsi zitzaidan egitasmo honen gainean, eta ideia ona iruditu zitzaidan. Euskara ikasteko gogoa daukan jendeari laguntzea

Page 20: 181 (2009ko urria)

oso polita da”. Beroaldian, galdetu egin zuen ea nola zen kontua, izena emate-ko asmoarekin. “Gero, pentsatzen hasi nintzen saltsa gehiegitan sartuta nengoe-la, eta ez ote zen gehiegi izango... Baina atzera egiteko aukerarik ez zidaten eman: beste mezu bat jaso nuen esanez taldea egina zegoela, martxan hasteko prest. Aurrera egin nuen, beraz, eta ez naiz da-mutu”.

Jaione Garciak eta Ivan Villarrek eus-karaz jakin bai, baina zailtasunak zituzten hitz egiteko. Batetik, kanpokoak izanik, ez zutelako jende asko ezagutzen Zu-maian; bestetik, ez zirelako gai sentitzen. “Zumaian bederatzi urte damaratzat bi-zitzen, baina jende gutxi ezagutzen dut” azaldu du Jaionek. “Bilbotarra naiz, ikas-ketak Donostian egin nituen eta lan ere Donostian egiten dut orain. Eta lagune-kin beti gaztelaniaz hitz egiten dudanez, Mintzalagun egitasmoak aukera ematen dit euskara praktikatzeko”. Batxillergora arte ikasketak euskaraz egin zituen, baina gero albo batera utzi eta kosta egin omen zaio hitz egiteko erraztasuna berresku-ratzea. Orain AEKn dago, aurten EGA ateratzeko asmoarekin.

Ivan Villar elgoibartarra da. Berak ere euskara pixka bat ahaztuta omen zeu-kan. “Euskaltegian komentatu zidaten Mintzalagun programan parte hartzeko aukera nuela, praktikatzeko, hitz egiteko. Eta jendea ezagutzeko aukera ona ere bada, neuk ere ia inor ez baitut ezagutzen Zumaian”.

Iaz lehenengo aldiz jarri zen martxan Mintzalagun egitasmoa eta beraien taldea berandu samar hasi zen, martxo aldera. Normalean ikasturte oso bat izaten da. Aurten hirurek dute errepikatzeko as-moa. “Mesede egiten du, zalantzarik

gabe”, dio Jaionek. “Nire gertukoenek ez dakite euskaraz eta niretzat Mintzalagun egitasmoa aukera bikaina izan da euska-ra praktikatzeko, beldur hori kentzeko. Jakin arren, askotan ez zara hitz egiteko gai sentitzen, eta hesi hori gainditzen lagundu dit”. Ivani ere oso ondo etorri omen zaio lotsa kentzeko: “Euskaltegian euskaraz egiten duzu dena, hitzak ikasi eta beste, baina gero etxera zoazenean dena gaztelaniaz egiten duzu. Lagune-kin, lantokian eta ogia erosteko ere, dena gaztelaniaz. Askotan, erosoago zaizulako gaztelaniaz egitea. Lotsa hori kentzeko oso ona da programa hau”.

Eta berriketan jarraitu dugu…

Jaione, zu orduan, bilbotar petoa, baina Donostian lanean…

Bai, Bilbo bertakoa naiz bai, eta Ath-letic zalea. Hezitzaile lanak egiten ditut Donostian, arazoak dituzten familiekin.

Psikologia ikasketak lagungarria izango zaizkizu, ezta?

Bai, askotan seme-alaben eta gurasoen arteko gatazkak konpontzeko gauzak ulertarazi behar zaizkie.

Donostian lan, baina Zumaian bizi. Bilbotik etorri zinenean aldaketa su-matuko zenuen, ezta?

Duela zortzi urte etorri nintzen, Do-nostian ikasketak egitera. Zumaian osaba eta izeko ditudanez, hemen gelditu nin-tzen bizitzen. Eta bai, hasieran kostatu zitzaidan, baina orain Bilbon pasatzen dut txarto, estres gehiegi dago han. Auto

20 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a

"nire gertukoenek ez dakite euskaraz eta niretzat mintzalagun egitasmoa aukera bikaina izan da euskara praktikatzeko"

Urola Kosta Udal Elkarteak eta

AEK-k martxan jarritako egitasmoa

da, premia dutenek euskaraz hitz

egiteko aukera izan dezaten ikasge-

letatik kanpo.

Informazio gehiago: Txomin Agirre

aek euskaltegia (Bidasoa 1, behea)

Telefono zenbakia: 943 860 248.

Posta helbide elektronikoa:

[email protected]

Mintzalagun egitasmoa

Page 21: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a 21

erre

port

aJe

a

gehiegi, zarata gehiegi… Baina gutxi egoten naiz han.

Ivan, zu elgoibartarra zara. Nola-tan etorri zinen Zumaiara bizitzera?

Ba, duela hiru edo lau urte etxea erosi genuen neskalagunak eta biok. Hemen-txe topatu genuen etxebizitza nahikoa merkea, eta hona etorri ginen.

Eta Itziarren egiten duzu lan.Bai, ingeniari teknikoa naiz eta Itziarko

enpresa batean egiten dut lan.

Eta krisi ekonomikoa nabaritu al duzue?

Nabaritzen da, bai. Hortxe gaude, zer gertatuko den zain.

Jaione, zure lanean nabaritzen al da krisia? Familietan gatazka gehiago al daude orain?

Bai, behar gehiago dago, baina Donos-tiako Udalak dio ez duela diru gehiagorik eta zerbitzua murriztu egin da. Iturria itxi egin dute eta ez dituzte kasu gehiago ematen.

Eta oporretan bidaiarik egiteko au-kera izan al duzue aurten, edo etxean gelditu zarete dirua aurrezteko?

Jaione: Nik oraindik ez dut oporrik izan, orain hartuko ditut, urrian. Ez dut kanporako asmorik. Baionara joango naiz pare bat egun lagun batzuengana.

Ivan: Gu bai, gu Belgika eta Holanda aldean izan gara, motxila bizkarrean har-tuta. Sekulako oporrak egin ditugu.

Zer da gehien gustatu zaizuna?Belgikako hiriak, batez ere....

"euskaraz jakin arren, askotan ez zara hitz egiteko gai sentitzen, eta hesi hori gainditzen laguntzen du"

Page 22: 181 (2009ko urria)

22 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a22 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a

pUBl

izit

atea

Page 23: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a 23 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a 23 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a 23

Saihesbideko trafikoak

sortzen duen zarata

murrizteko jarri ziren

pantaila gardenen

kontra kolpea hartuta

hegazti asko ari direla

hiltzen salatu du Natur

Taldeak bere blogean.

Europan debekaturik

omen daude, eta

Espainian ere hamar

urte daramatzate

errepide eta trenbide

saretik kentzen.

Argazkietan ere erakutsi

dituzte pantailen

ondorioak.

Australiako berriakImanol Sesma eta Maialen Galarraga hilabete batzutako bidaia egitera joan dira Australiara. Bidaiaren berri ematen digute Dinky-di blogean.

‘Lotsaren murrutzarra’

Zakila Biraren argazki-erreportajea ikus dezakezue web gunean, ehundik gora argazkiz osatutkao bilduma.

Page 24: 181 (2009ko urria)

24 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a

Urte eta erdi baino gehiago pasa da Komentua Zumaiako Udalaren esku geratu zenetik. Orduan, Komentuko ateak zabaldu eta bisitatzeko aukera ematearekin batera, Udalak dei egin zien

herritarrei Komentuaren erabileraren gaineko proposamenak egiteko, ideiak emateko. Komentua etorkizunean guretzat zeinen garrantzitsua izan daitekeen konturatuta, lagun talde bat elkartu,

proposamen zehatz hau gauzatu eta Udalari aurkeztu genion. Gure proposamenaren mamia hauxe da: Komentuko ateak Zumaiari eta zumaiarrei zabaltzea eta hemendik aurrera, etorkizunean,

Zumaia eta zumaiarrak Komentuaz baliatzea. Hemendik aurrera, gure proposamena ezagutarazi nahi dugu, eta hainbat lagunen ekarpen eta iradokizunekin are gehiago osatu.

Komentua: zumaiarentzat, zumaiarrontzat

imanol azkue

Zer egin Komentuarekin? Zertarako era-biliko dugu etorkizunean? Galdera ho-riek eta beste hainbat egin genituen, eta horien erantzunak aurkitzen ahalegindu ginen. Askok eta askok duela gutxi arte ez genuen ezagutzen zer zegoen Ko-mentuaren barrualdean, nolakoa zen, eta bisita-tzeko aukera izan genue-nean benetan txundituta geratu ginen nolako tamainako eraikina zen, eta berehala hasi ginen galdera horiek erantzun nahian.

Proposamen zehatza egiten hasi aurretik, or-dea, gure artean zenbait irizpide adostu genituen, gure proposamenaren oinarri izango zirenak. Lehenik eta behin, gar-bi geneukan Komentuak Zumaiaren eta zumaiarren interesei, beharrei eta nahiei erantzun behar ziela, Komentuak Zumaiaren eta zumaiarren nahiak bete behar zituela, gabeziak ase behar zituela; izenburuan jarri dugun bezala, Komen-tuak izan behar duela Zumaiarentzat eta zumaiarrontzat. Ideia nagusi horrez gain, beste printzipio batzuk ere ezarri genituen: Komentuak etorkizunean izan behar du Goiko kalearen bizi berritzai-lea; Komentuak zumaiar guztientzat izan behar du eta ez da pribatizatuko, ez da

jarriko gutxi batzuen eskutan; Komen-tuan egiten denak egon behar du inguru fisikoan integratuta; Komentuak balio behar digu zumaiartasunean sakontzeko, herrigintzarako; Komentuak izan behar du eredugarri hainbat alderditatik: ener-

gi kontsumoa, ekipamendua eta insta-lazioak, zaborren kudeaketa… Printzi-pioei dagokienez, bat egiten dugu Dani Carballok bere proposamenean adierazi-takoarekin.

Behin horiek guztiak ondo finkatuta, gure proposamenaren ardatzak ezarri ge-nituen. Hain zuzen ere, 5 dira:

• Aterpetxea• Herri-museoa• Areto funtzioanitza• Jatetxea/Taberna/kafetegia• Herri-lorategia/-baratzea

Gure ustez, bostak dira bateragarriak eta elkarren osagarriak, eta bat datoz ares-tian azaldutako irizpide orokorrekin.

Bere garaian, Komentua bisitatu genue-nean, ikusi genuen horietako bakoitzak zer leku hartuko lukeen eraikinean, baina

oraingoz ez dugu nahi sartu horrelako zehaztapenetan edo detaileetan. Iruditzen zaigu lehenengo erabaki behar dela zer egin nahi dugun Komen-tuan, zer erabilera izango duen etorkizunean, eta gero, behin hori argi izanda, etorriko da horiek zehazteko momentua.

Bost ardatzei helduta, nahi-ta ez dugu jarri zenbakirik edo ordenarik, guretzat guztiak direlako garrantzitsuak; baina horiek abian jarri edo gau-zatzeko orduan alde handia dago batetik bestera: batzuk

martxan jar daitezke ahalegin txikiarekin eta oso epe labur batean, nahikoa errazak direlako gauzatzen; beste batzuk, berriz, ahalegin eta lan handigoa eskatuko dute eta gehiago luzatuko dira denboran. Hori adieraztearekin batera, garbi daukagu ez dagoela zertan proposamena dena ba-tera jarri martxan, mailakatuta ere egin daitekeela: erraza dena eta ahalegin txikia eskatzen duena lehenengo egin, eta etor-kizunean besteak.

Hauexek dira, ba, gure proposamena-ren ardatzak:

KUlt

Ura

Page 25: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a 25

AterpetxeaIruditzen zaigu Zumaiak behar duela

horrelako eskaintza bat, batez ere Zumaia bisitatzen duten askoren perfila kontuan hartuta: eskoletako ikasleak, turismo ber-dearekin zerikusia daukatenak (Algorri In-terpretazio Zentroaren osagarri), Santiago Bidea egiten ari diren erromesak, gizarte baztertuak…. Iruditzen zaigu nahikoa erraza dela gauzatzen aterpetxea, azpiegi-turetako asko dagoeneko hor daudelako: sukaldea, jangela, logelak… Aterpetxea publikoa izango da, herritar guztien esku-ra, eta funtsean komentu izaerari eutsiko dio, garai batean zer izan zen gogoraraz-teko. Aterpetxea dela eta, Rakel Verak proposamen zehatzagoa egin zion Udala-ri, oso egoki landuta, eta bat egiten dugu bertan proposatzen dituen ideiekin.

Herri museoaHauxe da gure proposamenaren erron-

ka nagusia, agian gauzatzen zailena, bai-na aldi berean Zumaiaren iraganari eta etorkizunari begira garrantzitsuena edo estrategikoena ere bai. Gure ustez, herri museoak balio behar du Zumaiaren izae-ra, nortasuna eta ondasuna gordetzeko, erakusteko, zaintzeko, sakontzeko… Mu-seo bizia planteatzen dugu, dinamikoa, herritarrek mugiarazia, zumaiarrok egina eta elikatua; inola ere ez genuke nahi iza-tea biltegi hutsa, trasteak edo eduki zahar-kituak gordetzen dituena. Herri museoak

izan behar du Zumaiako herri entziklope-dia (edo wikipedia) osatzeko leku fisikoa, herri jakinduria gordeko duena. Zumaiako talde edo elkarte guztiena izango da, eta hainbat ikerketa gai izango ditu: historia, ohiturak, antropologia, musika, argazkiak eta irudiak, toponimia, bertsolaritza… Museoa izango da barrura begira (gure-tzat, zumaiarrontzat, eta batez ere esko-letako ikasleentzat) eta kanpora begira (bisitarientzat). Bukatzeko, herri museoa beste zentro batzuen osagarria izango da (Algorri, beste museoak…).

Areto funtzioanitzaOrain dela gutxi arte mojaxarren eliza

izan dena. Hainbat erabileratarako egokia: musika eta antzerki emanaldiak, hitzaldiak, aurkezpenak, prentsaurrekoak… Zabalik egongo da herriko talde eta elkarte guz-tiei. Moldaketa txiki batzuk eginez gero, leku bikaina izan daiteke, epe laburrean egingarria, eta ondo legoke horretarako diru- kopuru bat izendatzea 2010eko au-rrekontuetarako.

Jatetxea/Taberna/KafetegiaIruditzen zaigu honelako zerbitzu batek

balioko lukeela Goiko kaleari bizia emate-ko. Halaber, uste dugu aterpetxeari lotu-ta egon daitekeela, hark eman beharreko oinarrizko zerbitzu batzuk (gosaria eta afaria, batik bat) emateko. Gastronomiari dagokionez, ahalegin berezia egin behar-ko litzateke gure berezko produktuak es-kaintzeko: olagarroa, Zumaiako baratzee-tako produktuak, Zumaian arrantzatutako arrainak…

Herri-lorategia/-baratzeaMojaxarren baratzea pareta batek itxi

digu orain arte eta uste dugu badela ordua hori zabaltzekoa, zumaiar guztiok sarbi-dea izatekoa, guztiok erabiltzeko eta goza-tzeko, are gehiago kontuan izanik Goiko kalean ez dagoela berdegunerik. Ez dugu uste, ordea, horma bota behar denik, horri eutsi egin beharko litzaioke eta: harresian ate batzuk zabalduta nahikoa litzateke.

Horra hor gure proposamenaren ar-datzak, laburbilduta. Orain, hemendik aurrera, hainbat bilera egiteko asmotan gara Zumaiako elkarte, talde eta pertsona adierazgarrirekin, gure proiektuaren berri emateko, ideiak eta hobekuntzak jasotze-ko eta are gehiago osatzeko.

Norbaitek gure proiektuaren gaineko interesik izanez gero, zuzenean jo dezake egileongana, edo helbide elektroniko ho-netara idatzi: [email protected].

"Hemendik aurrera hainbat bilera egiteko asmotan gara herriko elkarte, talde eta pertsona adierazgarrirekin"

Ismael Manterola, Imanol Azkue, Jon Maia eta Ander Hormazuri.

KUlt

Ura

Page 26: 181 (2009ko urria)

26 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a

zUmaia KortsarioaK eta

itsaslapUrraKtestUa: inazio tolosa

ilUstrazioaK: ander HormazUri

Page 27: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a 27

Kon

taKi

zU

na

KBetidanik erakargarria izan den

gaia dugu pirata eta itsaslapu-

rrena, abenturekin eta askatasu-

narekin lotzen duguna. Bestalde,

sarritan entzun dugu nola antzi-

natik piraten beldur bizi ziren

kostaldeko biztanleak. Gutxitan,

ordea, jaso izan ditugu horien

berri zehatzak. Bazirudien his-

toriagileek abentura eta ipuina-

ren eremura baztertzen zutela

filibustero eta kortsarioen atal

hau, eta historia ofizialak ez zue-

la denbora galtzen abenturetako mundu fantastikoarekin zeriku-

sia zuen gaiarekin. Baina ez da horrela; hasieran era anekdotiko

batean ikertzen hasi baziren ere, gero eta gehiago dakigu itsas-

lapurrei buruz, eta eragin handia izan zuten garaiko ekonomian

eta politikan, hau da, hain garrantzitsua zen eta den itsasoko bide

komertzialen kontrolpean.

XIV-XV. mendeetan zehar, euskal piratak (garai hartan “viz-

caynos”, hau da, bizkaitarrak deitzen zieten) ezagunak ziren, bai

Ingalaterrako kostaldean, baita Mediterraneo itsasaldean ere. Uste

dugun baino euskaldun gehiago ibiltzen ziren zeregin horietan,

Aragoiko Koroan, Probentzan, Napolin, Sizilian, Genoan…,

baita musulman eta turkiarren artean ere. Aita santuak berak ere

musulmanekin harreman komertzialetan sartzeko debekua eman

zuen, eta erregeek akordioak hartzen zituzten piratak menderatu

nahian; piratek, berriz, entzungor, lotsagabe, agerian, beldurrik

gabe eta gupidarik gabe erasotzen zuten.

1498an hogeita bi euskal pirata urkatu zituzten Capo Pachinon

(Sizilian), ezustean preso hartu ondoren (ez ditugu haien izenak

ezagutzen).

Aurpegi asko ditu piraten gai honek. Erasoak egin bai, baina

jaso ere egiten zituzten marinelek eta herrialdeek. Han euskal pi-

ratak, eta hemen, berriz, gure artean ingelesak, flandiarrak, fran-

tziarrak, portugaldarrak,

mairuak, turkiarrak (azken horiek, nonbait, bortitzenak)… In-

guru askotako itsaslapurrak, gaizkileak bezain trebeak, oldartzen

ziren bertako itsasontzien aurka, eta hemengo ekonomiari kalte

handiak sortzen zizkieten.

Egun, piratak badaude; azkenaldian Somaliakoek hartu dute

sona handia, baina Filipinetan, Hego Amerikan eta Txinako itsa-

soan ere aurkitzen ditugu. Beren erasoaldiak azkarrak, bortitzak,

maltzurrak, gordinak eta beldurgarriak dira, eta halakoxeak ziren

garai batekoak ere, ondoren ikusiko dugun bezala.

“ Z U M A I A ” I Z E N E K O P I R ATA K

Johan Perez de Çumaya: corssari.

Lehen aipamena 1487koa dugu, Frantziako Probentza itsasaldean.

Han, pirata euskaldun batek, Mallorcako pirata bat lagun zuela,

Montpelierko merkatari batzuei babesa emango zietela hitzartu

ondoren, eraso egin eta dena lapurtu zieten. Lapurretari amarru

itsusia gehitu behar zaio, babesteko hitza eman ondoren oldartu

baitzitzaien. Pirata horien izenak ez dira agertzen, baina bat Zu-

maiakoa zela aipatzen da, eta dirudienez Perez de Çumaya zen

berau. Garai hartan ekintza ugari egin baitzituen.

Fernandok, Aragoiko erregeak, Napoliko erregeari eskatu zion

bere lurraldeetan bi pirata horiek agertuz gero atxilotzeko, eta la-

purtutako merkantziez jabetzeko. Enrique infanteak, Katalunian

erregearen ordezkari militarra zenak, antzeko agindua jaso zuen.

Urte bereko urrian, Juan Perez Çumaya bere hiru itsasontzie-

kin Mallorcako hirian zegoen, Jaume Marc merkatariaren zain, eta

azken horrek bere bidaiarekin jarraitzeko babesa eskatu zionean,

Çumayak erantzun zion, harrokeria osoz, ontziaren jabe egiten

zela, eta 5.000 dukat baino gutxiagotik ez ziola itzuliko.

1488an Çumayak une txarrak ere izan zituen. Berberiatik zeto-

rren Veneziako muda –ontzi flota– Sirakusan (Sizilia) Çumayaren

bi ontziz jabetu zen; baina, urte berean, bere galeoi handiaren po-

derioz, Çumayak hiru ontzi veneziar hartu zituen.

Beste batean, Tommaso Loredan Berberiako muda-ren kapitain veneziarrak ihes egin behar izan zion,

eta Sirakusako portuan gorde.

1494ko dokumentu batean Fernando Katolikoak

(Aragoiko Erregeak) valentziar kutsua duen kata-

lanez azaltzen dio Deniako (Alakant) alkateari

nola Deniakoportuan dagoen Çumaya izeneko

kortsarioak hiru nao veneziar lapurtu dituela, bat

gariz betea. Hona hemen gutunaren zati bat:

«Yo el Rey. Batlle. Per part del Ilustrisimo Dux de Venecia nostre molt amat et molt car compare et de la Comuna nos es feta relacio dient que en dies

Johan perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

ilustrazioa J.R. Guevara-rena

Page 28: 181 (2009ko urria)

passats hu nomenat Johan Perez de Çumaya, corssari, ha pres tres naus de subdits e naturals nostres e que la una d`àquelles ha portat carregada de forment e altres mercaderies en auqeix port de Denia, -Datum en Medina de Campo lo primer dia de Abril de mil CCCCLXXXXIIII. Yo el Rey.-Dirigitur Bajuilo ville Denie.-L.Gonzalez,secretº.»Sigillum Secretum izeneko liburuan azaltzen denez, beste gutun batean, Aragoiko Fernando erregeak honelaxe aipatzen du Sumaya:“…infame pirata del demonio, no temeroso de Dios ni de la

Real Autoridad…”

Juan Martines de Çumaya

Aurrekoaren senitartekoa izango zen, eta Sevillako kapitain baten

menpe jarduten zuen. Oso bitxia da nola Konstantinoplako prin-

tzearekin, hau da, Mediterraneoko jaun eta jabearekin, eta, beraz,

Errege Katolikoen etsai nagusiarekin, elkartu ziren Cadizko ba-

dian ontzi bati eraso egiteko.

1484ean Errege Katolikoek agindu zioten Lope Rodriguez de

Logroño Bizkaiko korrejidoreari Juan Martines de Çumaya itsa-

sontziko maestrea atxilotzeko. Cadizko badian Sevillako Alfonso

Beltran kapitainaren agindupean, Konstantinoplako printzearen

ontzia lagun zutela, Madeiratik zetorren ontzi bati eraso egin eta

lapurtzeagatik.

Kon

taKi

zU

na

K

28 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r r i a

Page 29: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a 29

Comisión al corregidor de Viscaya.Don Fernando e doña Ysabel, (……) a vos, el liçençia-do Lope Rodriguesde Logroño, nuestro corregidor del nuestro noble e leal conda-do e señorío de Bisca-ya, salud e graçia.Sepades que (……….) Andrea de Caçana con una nao cargada de açúcar e otras mercadurías que traía de la ysla de la Ma-dera,(……) e que a la entrada a la baýa de Cáliz que acodie-ron contra él dos naos de armada e que en la una dellas yba el prínçipe de Costantino-pla e que la otra era de çiertos vezinos dese condado e que en ella venía por capitán Alfón Beltrán, ve-zino de la çibdad de Seuilla, e por maestre della Juan Martines

de Çumaya, vezino de la villa de Çumaya, e que por fuerça e contra su voluntad le en-traron e tomaron todas las merca-durías e cosas que en ella traýa, que podían valera justa estimaçión […] marauedís e [….] la dicha carauela. Lo qual visto en el nuestro Consejo (………)., vos mandamos que doquier e en qualquier logar que al dicho Juan Martines de Çumaya pudierdes aver, le prendades el cuerpo e así preso, llamadas e oýdas las partes a quien atañe, fagades e adminis-tredes sobre ello todo conplimiento de Justiçia.………………………………………….Dada en la çibdad de Taraçona a quinze días de hebrero año del nasçimien-to de Nuestro Señor Ihesu Christo de mill e quatroçientos e ochenta e quatro años. Yo el rey. Yo la reyna. Yo Fernand Áluares de Toledo, secretario del rei e de la reina nuestros se-ñores, la fiz escreuir por su mandado .

Zumaya izeneko nao bat.

Mosén Diego de Valera, Gaztelako koroaren kortsario gaietarako

aholkulariak, Portugalekin guda zegoela aprobetxatuz, Gibraltar

inguruan portugaldar ontziak erasotuz eta lapurtuz sekulako di-

rutza egin zuen. 1482an eskuadra bat osatu zuen, bere bi karabela,

zenbait galera eta gure herriko neurri handiko Zumaya izeneko

nao batekin. Italiatik aberastasunez beteta zetorren Borralla be-

laontzi handiari eraso egiteko prestatu ziren, baina nao handi hori

ondo babestuta zetorren, Portugalgo armadako nao nagusiarekin,

beste zenbait karabelekin eta Genoako karraka batekin. Varela-

ren indarra baino handiagoa zen portugaldarrena. Erasoan, ordea,

Portugalgo armadako nao nagusia, bi karabela eta Genoako ka-

rraka, eta horietako tripulazioa eta aberastasunak hartu zituzten;

ondoren, Borralla ontzia-

ri su eman zioten. Itsasla-

purretako ekintza honetan

Zumaya ontziko maestreaeta

hamar marinel hil ziren.

Zumaiarrei erasoak

1480an Domingo de Ganboa zu-

maiarrari San Pedro ontzia (180

tonakoa) lapurtu zioten Ingala-

terrako Portland hirian. J. Arred

kortsarioak lapurtu zuen, bi ka-

rabela armaturekin.

1570an San Bartolomé naoa

(120 tonakoa) Galiziako uretan

itsaslapur luteranoen eskuetan

geratu zen.

Santa María ontzia, Lazaro Areizti eta Martín de Elcano zu-

maiarrena, 1574an Arroxeleko kortsario luteranoek hartu zuten

Llanes inguruan, Andaluziarako bidean zihoalarik.

Zumaiako Trinidad naoa (130 tonakoa) 1585eko irailean hartu

zuten kortsario ingelesek Finisterre aldean Ternuatik zetorrenean

(makailutik).

Iñigo de Elorriaga, Nuestra Señora de Arridoquieta (200 tona-

koa) ontziaren jabea, erail egin zuten Mexikotik Sevillara bitar-

tean, bere ontzia kortsario ingelesak eraso egin ondoren 1589an.

Zumaiako portuak 1585 eta 1597 bitartean sei ontzi galdu zi-

tuen kortsario etsaien eskutik, 1588, Santiago Zabra herriko mai-

ruek hartu zuten Sanlucar inguruan (Andaluzia)

1590ean Zumaiako Madalena naoaz (500 tonakoa) jabetu ziren pirata ingelesak, Gipuzkoatik Sevillara zihoanean

Esteban Echaniz Kapitaina

Zumaiako Torreberriko jabea zen Esteban Echaniz itsas kapitai-

nak 1631n Santo Domingo ontziarekin eraso bitartez lapurtu zuen

irudiko ontzi holandarra. Artilleriako hamar pieza, oihal garestiz

eta azukre ogiz betea zuen sotoa. Garai hartan dirutza zen 12.000

dukategatik saldu zuen, eta horren berri dugu Echanizek ez zue-

lako tripulazioaren gogoko banaketa egin, eta auzia auzitara era-

man zuten.

(Hondarribiko Artxiboa, erref. E-7-I-8-Exp.15). Ko

nta

Kiz

Un

aK

1480an domingo de ganboari ontzia lapurtu zioten ingalaterrako portland hirian

Page 30: 181 (2009ko urria)

30 B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a

urria eta azaroaERAKUSKETAKirailak 18-urriak17: olarro

egUna 2008 – argazki fallyko sariak

Urriak 19-31: +tUren eskutik “emakume eta gizon Homosexualak historian zehar”

DEIALDIAK - Urriaren 1etik aurrera: ludotekan

ate irekiak (943-143264)- urriaren 9tik 12ra, eusebio

gurrutxaga plazan, elikagaien azoka.- Urriak 26- 2921:30ean aita mari zinean,

zinema sozialeko zikloa.- asteBUrU miKologiKoa:

urriaren 23tik 25era.- azaroaren 17tik 22ra Xixili

egunaren aitzakian,mUsiKa astea- mUsiKa maKetentzat

dirUlagUntzaK: oinarriak kultur etxean. dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea: azaroaren 24a.

URRIAigandea, 18 12:00etan aita mari aretoan deabru beltzak “ nora

zoaz txano gorritxu”osteguna, 22: 22:15ean zine forum: “génova”.ostirala, 23: 22:00etan, Baleike kultur

elkarteak antolatuta zUra taldearen

kontzertua komentuanostirala, 30 20:00etan eta 22:00etan “el club

de los caballeros” antzezlanalarunbata, 31 19:00etan aita marin euskal Kantagintza saioa

AZAROAigandea,1 19:00etan parrokian tolosako

abesbatza topaketen barne kontzertua: sWedBanK

CHamBer CHoir (letonia osteguna, 5: 22:15ean zine forum: “Cerezos en flor”.ostirala, 13 22:00etan aita marin, antzerkia “Hector”asteartea, 17 18:00etan musika eskolan,

XiXili egUnaren aitzaKian entzunaldiak

osteguna, 19: 18:30ean maria eta Josen, musika

eskolaren Xixili eguneko Jaialdia. 22:15ean zine forum: “still walking”.larunbata, 21: 18:30ean san pedro abesbatzaren

Xixili eguneko Kalejira 19:00etan zumaiako musika

Bandaren Xixili eguneko kontzertuaigandea, 22 12:00etan aita marin lUrBira operarekin

“euskal ipuin bat”

ostirala, 27: 19: 30ean, Forondan, Baleike

kultur elkarteak antolatuta literatur emanaldia:

patzi zubizarretaren “zikoinaren hegaldia”

(pello ramirez laguntzaile) larunbata, 28 19:30ean parrokian,

organo kontzertua: alessandro BianCHi.

igandea, 29 12:00etan aita marin macJearas Band “Bourbonetik

Broadwayra” kontzertu didaktikoa

ag

end

a

Page 31: 181 (2009ko urria)

B a l e i K e 2 0 0 9 U r r i a 31

Urriak 1812:00etandeabru beltzak Nora zoaz txano gorritxu Urriak 3020:00etan eta 22:00etanTXalO El club de los caballeros azaroak 1322:00etanTXalO Ni naiz Hector, ni bakarrik azaroak 2212:00etanlUrBira OPera Euskal ipuin bat

azaroak 2912:00etanMacJearas Band Bourbonetik Broadwayra abenduak 319:00etaninternet kafe Julene Azpeitia sari banaketa abenduak 1312:00etanGOrakada Cirano abenduak 1822:00etanGlU GlUCocidito madrileño

UdazkeneanAi ta Mar i aretoan

Page 32: 181 (2009ko urria)