2
Ezaugarriak: 19,75 km / Desnibela 450 m / 5 h 45’ Deskripzioa: Ibilaldiak Urizaharratik eramango gaitu, gotortutako portalea mantentzen duen herritik, eta dituen harresietatik eta parrokia eder batetik hasiko da, gizatiartutako paisaiak eta ha- riztien eta gorostidun pagadien baso anitzak zeharkatuz. Histo- riaurreko aztarna izugarriak ikusiko ditugu bidean: Peña Huecako Erdi Aro goiztiarreko haitzuloetako ermitategia edo Harkaitzeko Ama Birjinaren baseliza, Faidun, Euskadiko elizarik zaharrena. Berriz ere Urizaharrara itzuli baino lehenago, mehatzeko amildegi mardul bat zeharkatuko dugu; bertan, asfalto-harrobia ustiatzen zen. Bideak hasieran PR-A 76 Urizaharra – Baroja ibilbidearekin egiten du bat eta azkeneko zatian GR-1 Zidor Historikoarekin. PR-A 77 URIZAHARRA – LAS RASAS norabidean egiten du aurrera eta ezpelak eta arteak dituzten erka- meztiz estalitako Los Riscos muinoen arteko haizpitarte harritsua zeharkatzen du. Eskuinetara agertzen diren bigarren mailako bideak saihesten dira, pista nagusitik jarraituz. Ezkerretara Los Picosen ir- tenguneak ikusten dira; bertatik igarotzen da PR-A 76 ibilbidea. Pista pixkanaka igotzen hasten da gain batera iritsi arte 7 930m/3,96km/alt 870m-, bertan PR-A 76 ibilbideak ezkerretik egiten du bat gurearekin. Aurrera jarraituko dugu pista nagusitik, beherantz eta uhin txikidun paisaiatik zehar doana, laboreen eta erkameztien mosaikoen artetik. Santiamako ibarra igaro ondoren, bertan eskuinetara pista bat utziz, Aimaren mugan gain batera iritsiko gara, eta bertan bidegurutze bat aurkituko dugu 8 1.240m/5,2km/alt 840m-. PR-A 76 ezkerre- tik banantzen da eta gure bidea eskuinetik, baina aurrera jarraitu baino lehen, Peña Huecako Erdi Aro goiztiarreko zenobioa ikusteak merezi du, ezkerretara dagoena. Erdi hondatuta dauden hiru koba artifizialek osatzen dute. Lehenengoa Peña el Campanario da; duela gutxira arte goiko zatian zulogune bat zuen isolaturiko haitza zen eta kanpandorre baten antza zuen, horregatik jarri zioten izen hori, baina zoritxarrez gaur egun erraustuta dago. Oinarrian eta ingu- ruetan harrian zizelkatutako hilobi antropomorfoak ikus daitezke. Bidezidor ahul bat jarraituz, El Horno koba txikia azaltzen da eta ha- ratago ikusgarriena ikus daiteke: Peña Hueca 9 100m/5,30km/alt 820m-, edikuluak eta antzinako grabatuak, esate baterako gurutze bat edo oreinak, dituen gela handi bat duena, Bidegurutzera itzuliz 8 , ibilbidea aipatutako bidetik jarraituko dugu, gorostiak dituen ipuruditik gora erraz doana. Linea elek- triko baten azpitik zeharkatu eta bidea adarkatzen denean 10 380m/5,68km/alt 860m-, ezkerretara jarraitu behar da. Aurrerago ezpelak dituen bizkar batetik zehar ibili behar da, bertatik Trebiñu- ren bista panoramiko zabala ikus daiteke. Ehizarako postu batetik igaro ondoren bidea gorostiak dituen pagadi fresko baten azpian sartzen da. Metro gutxira bidea uzten da beste batetik jarraitzeko 11 330m/6,01km/alt 860m, barruti-seinale baten ondoan ezkerre- tara jaisten dena (E). Pagadi argalak bere errezelaren azpian gorosti ugari gordetzen ditu. Bidea, orbelak lausotutakoa, IE-rantz doan ibar batetik ziurtasun osoz jaisten da. Ibilbidea basoko argigune batera heltzen da, erkametzez eta ipuruz inguratutakoa, eta bidegurutze baten amaitzen da: 12 830m/6,84km/alt 785m- berriz ere pagadian sartzen den ezkerre- koa bidetik jarraitu behar da. Pagadia zeharkatuko dugu zuhaitzik gabeko paisaia batean azaldu arte, margazko eta buztinezko subs- tratu baten sakabanatuta dauden ipuruez bakarrik estalita dagoe- na. Bideak pista itxura hartuko du beste batek ganaduen pabilioi baten aurretik gurutzatzen duen arte 13 750m/7,59km/alt 720m-, bertan eskuinetara biratu behar da (IIE). Ipurudi argalez estalitako muino txikiek, horien artetik zereal-laboreak dituzten haran estuak azalduz, paisaia itxuratzen dute. Pista Faidurako tokiko errepidean amaitzen da 14 560m/8,15km/alt 675m-; hor eskuinetara jo behar da, Micaela Portilla ibilbidearekin bat eginez. Aurki herrian sartuko gara plazara iritsi arte 15 190m/8,34km/alt 680m-; bertan San Mi- gel parrokia arkaikoa kokatzen da. Virgen de la Peña kaletik jarraituz, metro gutxira gezi batek desbi- deratzea markatzen du 16 120m/8,46km/alt 690- ezkerretara gora doan bide batetik Virgen de la Peña baselizarantz, bertan Micaela Portilla zidorra banantzen da. Haitzean erauzitako antzinako ermi- tategi batek erabilitako erdi-haitzuloetakoa den tenplua da eta due- la mila urte baino lehenagotik gurtzen da. Euskadiko kristau eliza zaharrena bezala dago aitortuta eta 1984an Euskadiren Monumentu Nazionaltzat jo zen. Giltza herrian eskatuz gero ikusteak merezi du. Bertatik hurbil Kruzia izeneko koba-multzo bat ere badago. Ibilaldia haranean zehar joanez jarraituko dugu; bertan, amildegiarean beste aldean eta isolaturiko monolito batean San Migelgo aztarnategia ikus daiteke; bertara labore-lursail batetik igaro ondoren eskuineta- ra geratuko den eta gezi baten bidez adierazita dagoen bide belar- tsu batetik 17 410m/8,87km/alt 700m- helduko gara. Desbideratze horretatik 50 metrora, eta haranaren punturik estue- nean, harkaitz harritsu batzuen behealdean bidegurutze bat azal- duko da, eta bertan ezkerreko adarra hartu behar da. Ibilbidea Prado ezkutuko amildegia zeharkatuz tarte luze batean zehar ibiliko da, erkamezti baten, hurritzen eta labore-lursailen mugaren artetik, eta ibilbidearen azken zatian pagadi bat azalduko da. Haranaren mu- turrean metalezko langa bat zeharkatuko dugu ferra-bihurgune baten parean 18 1.130m/10km/alt 760m-. Bideak alanbre-hesi batekiko paralelo erkametzen, hurritzen eta pagoen artetik egingo du gora larre batera iritsi arte. Hemen, gutxira, gehiago markatuta dauden ibilgailuen gurpil-arrastoak utziko dira bide zaharrago ba- tetik joateko; hori eskuinetik larre erdian dagoen lertxunen zuhaizti baten ertzetik joango da eta erkametzen ilara baten azpian sartuko da, hala igoera arinduz. Aldapa arintzen denean berriz ere gurpil- arrastoak jarraituko dira larretik jarraituz. Ezkerretara Mendiguriko muino trinkoak azaltzen dira, beren tontorra Los Valletes da. Bi- dea erkameztiaren eta larreen mugatik joango da tarte batean ia-ia Douglas izeien basotze batera iritsi arte; bertan eskuinetara biratu behar da (H), bazterretik pasatuz. Alanbre-hesi bat zeharkatu 19 1.620m/11,62km/alt 940m- eta La Rasa herri-mendiaren kordal luzetik doan suebaki-pista batekin lot- zen da. Eskuinetara jarraitu eta metro gutxira ezkerretara jaisten den suebaki-bidetik jarraitu behar da (HHM), sahatsak dituen douglas izeiaren sail baten artetik. Aurrean Toloño mendilerroaren gailu- rrak ikus daitezke, Recilla eta Cruz del Castilloren artekoak. Fuente Garbeako aska dagoen basoko argigune txiki batera heltzean, bi- deak eskuinetara biratzen du zertxobait (H). Askatik 200 metrora bidegurutze batera iritsiko gara 20 800m/12,42km/alt 860m- eta bertan zuzen jarraituko dugu jaitsierarekin jarraituz. Ezpelak dituen pagadi atsegin batek izeien sailak ordezkatzen ditu. Basoan koniferoen basotzeak dira nagusi berriz ere Meatzeko amildegitik pasatzen den bidearekin lotu baino lehenago 21 600m/13,02km/alt 805m-; amildegi hori udan lehor egoten den In- glares ibai xumeak sortutakoa da. Hemen eskuinetara jarraituko dugu (MIM) eta ibilbidea GR-1 Zidor Historikoarekin bateratzen da. Ezpelak dituen pagadiak nagusitasuna izango du berriz koniferoen sailekin txandakatuz. Denbora guztian bide nagusia jarraitu behar da, amilde- gia zeharkatuz eta bidetik banantzen diren adarrak saihestuz. Metalezko ate handi bat zeharkatu eta gutxira, larre luzanga baten, amildegiari izena ematen dioten asfalto meatzeetako eraikinen hondakinen ondotik pasatuko gara 22 880m/13,90km/alt 785m-. Harago erauzketa gune txiki bat ikus daiteke eta tarte baten ondo- ren harrobi nagusia, bertan asfalto-zainak azaltzen dira. Bidearen aldamenean mineral hori urtzeko eta betuna egiteko erabili ziren galdara zahar bat dago. Bidea pagadiaren itzalaren azpitik toki lauan joango da lasai, puntu batzuetan gurutzatzen den Inglares ibaiaren ibilguarekiko paralelo. Amildegiaren irteerara doan ibilaldi luzearen ostean hurritzak, makalak, erkametzak eta lantzeko lurrak agertuko dira. Moraza mendia aurrean azaltzen da. Lotzara doan errepidearekin lotzean 23 3.140m/17,04 km/alt 745m- errepidetik ezkerretara jarraitu eta 100 metrora utzi egingo dugu eskuinetara dagoen lehenengo bidea hartzeko, oraindik GR-1 ibilbidetik jarraituz. Bidea, albo banatan er- kametzak dituena, laborantzen mugatik igarotzen da. Ondoren elorri zurien eta erkametzen artetik alanbre-hesi batekiko paralelo egingo du aurrera, laborantza bat gurutzatuko du beheko aldetik eta Ingla- res ibaiaren ibilgutik zertxobait desbideratuz metro batzuk igoko da. Berriz ere Moraza aurrean dugula, ibaiaren ibilguaren bila joatean dugun norabidea jarraitu behar da. Ibilguaren ondora heltzean, bidegurutze batean, GR-1 ibilbideak au- rrera jarraitzen du, gureak aldiz, Inglares ibaia gurutzatzen du hor- migoizko zubi batetik 24 990m/18,03km/alt 730m- lursailen artetik igarotzen den pistatik jarraitzeko. Metro gutxira beste pista batekin lotuko da gure bidea, eta bertan ezkerrera joko dugu. Eskuinetara Urkiza mendixka ikus daiteke eta hegoalderantz, urruti, Bonbalatxi mendia eta atzean Toloño. Gutxira, ibilbidearen hasierako puntura 3 640m/18,67km/alt 720m- iritsiko gara; bertan, Inglares ibaia ze- harkatuko dugu berriz ere eta pistatik jarraituko dugu Urizaharratik Lotzara doan errepidearekin 2 400m/19,07km/alt 720m- elkartu arte, eta hortik zuzen jarraituko dugu. Azkenik, jadanik Urizaharran gaudenean, Gasteiz-Guardia errepi- dearekin bat egin 1 330m/19,40/alt 730m- eta errepide horretan gora egingo dugu eskuinetara Mesón kaletik joan eta aire zabaleko museo etnografikoa ikusi ahal izateko; antzinako harresiaren ingu- rabidean zehar dauden egurrezko hainbat estalgunetan dago koka- tuta. Lehenengo etxeetan gora egin behar da San Juan kale estutik joateko eta ondoren Errioxa kalearekin lotzeko, zuzenean Fray Ja- cinto plazara 25 350m/19,75/alt 755m- eramango gaituena. URIZAHARRA, Fray Jacinto plaza. Errioxa kaletik jaitsi, zaharberri- tutako jaunen etxetzar eder batetik igaroz, eta Pilategi kaletik ja- rraitu behar da, errepidean amaitzen dena; errepidean ezkerretara jarraitu behar da. Ferra-bihurgunean eskuinetara errepide batetik joango gara 1 240m/alt 730-. Lotza herria urruti ikusten da, eta ezkerretara Urizaharra erdigune primitiboa kokatu zen gain harrit- sua nabarmentzen da. Errepidea ezkerretara banatzen denean, PR-A 76 ibilbideak jarraitzen duena, aurrean hasten den pista bat hartu behar da 2 350m/590m/alt 715m-. Pista horrek Inglares ibai xumea gurutzatu eta eskuinetara birat- zen duenean, pista hori utzi behar da aurrera jarraitzeko (E) 3 380m/970m/alt 720m- lursailen arteko bide belartsu batetik, albo banatan zuhaixkak dituena. Bideak Lotzara doan bide zaharra ja- rraitzen du; ibilbidea Urkiza mendixkaren behealdeko ameztiaren azpian sartzen denean nabaritzen da, mendixka hori inguruko sorgi- nen elezaharren iturri da. Erkametzez, hurritzez, astigarrez, gurbez, gorostiz eta azkenik pagadiz osatutako baso misto aberatsak irado- kitzen duen tunel bat sortzen du bidean. Bidezidorra larre batera agertzen da eta bide belartsu bati lotzen zaio, bertan aurrera eginez 4 1.080m/2,05km/alt 750m- er- tzean erkametz eta elorri beltzak dituzten laboreen artetik. Lotza herrixka jadanik oso hurbil egongo da. Tokiko errepidera heltzean 5 650m/2,70km/alt 780m- herrirako norabidean jarraitu behar da. Bidean antzinako harraska-askatik igaroko gara. Lotzan sartuko gara Salinasko kondeak eta ondoren Hijarko dukeak ziren Sarmiento familiaren XV. mendeko gotorretxean geratuz; go- torretxean antzinako sarbidearen arku bat baino ez da geratzen, armarri txiki batekin. Aurrera jarraitu behar da iturri-aska bat da- goen plaza batera heldu arte 6 330m/3,03km/alt 800m, ondoren eskuinetara biratu behar da eta, zentro soziala pasatuta, San Esteban kaletik IE norabidean igo behar da izen bereko elizarantz joateko; elizak XIV. Mendeko Ama Birjina gotikoa gordetzen du. Pistak IEko Harkaitzeko Ama Birjinaren erdi-haitzuloetako baseliza

19 13 14 PR-A 77 URIZAHARRA – LAS RASAS · parrokia eder batetik hasiko da, gizatiartutako paisaiak eta ha-riztien eta gorostidun pagadien baso anitzak zeharkatuz. Histo-riaurreko

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 19 13 14 PR-A 77 URIZAHARRA – LAS RASAS · parrokia eder batetik hasiko da, gizatiartutako paisaiak eta ha-riztien eta gorostidun pagadien baso anitzak zeharkatuz. Histo-riaurreko

Ezaugarriak: 19,75 km / Desnibela 450 m / 5 h 45’

Deskripzioa: Ibilaldiak Urizaharratik eramango gaitu, gotortutako portalea mantentzen duen herritik, eta dituen harresietatik eta parrokia eder batetik hasiko da, gizatiartutako paisaiak eta ha-riztien eta gorostidun pagadien baso anitzak zeharkatuz. Histo-riaurreko aztarna izugarriak ikusiko ditugu bidean: Peña Huecako Erdi Aro goiztiarreko haitzuloetako ermitategia edo Harkaitzeko Ama Birjinaren baseliza, Faidun, Euskadiko elizarik zaharrena. Berriz ere Urizaharrara itzuli baino lehenago, mehatzeko amildegi mardul bat zeharkatuko dugu; bertan, asfalto-harrobia ustiatzen zen. Bideak hasieran PR-A 76 Urizaharra – Baroja ibilbidearekin egiten du bat eta azkeneko zatian GR-1 Zidor Historikoarekin.

PR-A 77URIZAHARRA – LAS RASAS

norabidean egiten du aurrera eta ezpelak eta arteak dituzten erka-meztiz estalitako Los Riscos muinoen arteko haizpitarte harritsua zeharkatzen du. Eskuinetara agertzen diren bigarren mailako bideak saihesten dira, pista nagusitik jarraituz. Ezkerretara Los Picosen ir-tenguneak ikusten dira; bertatik igarotzen da PR-A 76 ibilbidea.

Pista pixkanaka igotzen hasten da gain batera iritsi arte 7 930m/3,96km/alt 870m-, bertan PR-A 76 ibilbideak ezkerretik egiten du bat gurearekin. Aurrera jarraituko dugu pista nagusitik, beherantz eta uhin txikidun paisaiatik zehar doana, laboreen eta erkameztien mosaikoen artetik.

Santiamako ibarra igaro ondoren, bertan eskuinetara pista bat utziz, Aimaren mugan gain batera iritsiko gara, eta bertan bidegurutze bat aurkituko dugu 8 1.240m/5,2km/alt 840m-. PR-A 76 ezkerre-tik banantzen da eta gure bidea eskuinetik, baina aurrera jarraitu baino lehen, Peña Huecako Erdi Aro goiztiarreko zenobioa ikusteak merezi du, ezkerretara dagoena. Erdi hondatuta dauden hiru koba artifizialek osatzen dute. Lehenengoa Peña el Campanario da; duela gutxira arte goiko zatian zulogune bat zuen isolaturiko haitza zen eta kanpandorre baten antza zuen, horregatik jarri zioten izen hori, baina zoritxarrez gaur egun erraustuta dago. Oinarrian eta ingu-ruetan harrian zizelkatutako hilobi antropomorfoak ikus daitezke. Bidezidor ahul bat jarraituz, El Horno koba txikia azaltzen da eta ha-ratago ikusgarriena ikus daiteke: Peña Hueca 9 100m/5,30km/alt 820m-, edikuluak eta antzinako grabatuak, esate baterako gurutze bat edo oreinak, dituen gela handi bat duena,

Bidegurutzera itzuliz 8 , ibilbidea aipatutako bidetik jarraituko dugu, gorostiak dituen ipuruditik gora erraz doana. Linea elek-triko baten azpitik zeharkatu eta bidea adarkatzen denean 10 380m/5,68km/alt 860m-, ezkerretara jarraitu behar da. Aurrerago ezpelak dituen bizkar batetik zehar ibili behar da, bertatik Trebiñu-ren bista panoramiko zabala ikus daiteke. Ehizarako postu batetik igaro ondoren bidea gorostiak dituen pagadi fresko baten azpian sartzen da. Metro gutxira bidea uzten da beste batetik jarraitzeko 11 330m/6,01km/alt 860m, barruti-seinale baten ondoan ezkerre-tara jaisten dena (E). Pagadi argalak bere errezelaren azpian gorosti ugari gordetzen ditu. Bidea, orbelak lausotutakoa, IE-rantz doan ibar batetik ziurtasun osoz jaisten da.

Ibilbidea basoko argigune batera heltzen da, erkametzez eta ipuruz inguratutakoa, eta bidegurutze baten amaitzen da: 12 830m/6,84km/alt 785m- berriz ere pagadian sartzen den ezkerre-koa bidetik jarraitu behar da. Pagadia zeharkatuko dugu zuhaitzik gabeko paisaia batean azaldu arte, margazko eta buztinezko subs-

tratu baten sakabanatuta dauden ipuruez bakarrik estalita dagoe-na. Bideak pista itxura hartuko du beste batek ganaduen pabilioi baten aurretik gurutzatzen duen arte 13 750m/7,59km/alt 720m-, bertan eskuinetara biratu behar da (IIE). Ipurudi argalez estalitako muino txikiek, horien artetik zereal-laboreak dituzten haran estuak azalduz, paisaia itxuratzen dute. Pista Faidurako tokiko errepidean amaitzen da 14 560m/8,15km/alt 675m-; hor eskuinetara jo behar da, Micaela Portilla ibilbidearekin bat eginez. Aurki herrian sartuko gara plazara iritsi arte 15 190m/8,34km/alt 680m-; bertan San Mi-gel parrokia arkaikoa kokatzen da.

Virgen de la Peña kaletik jarraituz, metro gutxira gezi batek desbi-deratzea markatzen du 16 120m/8,46km/alt 690- ezkerretara gora doan bide batetik Virgen de la Peña baselizarantz, bertan Micaela Portilla zidorra banantzen da. Haitzean erauzitako antzinako ermi-tategi batek erabilitako erdi-haitzuloetakoa den tenplua da eta due-la mila urte baino lehenagotik gurtzen da. Euskadiko kristau eliza zaharrena bezala dago aitortuta eta 1984an Euskadiren Monumentu Nazionaltzat jo zen. Giltza herrian eskatuz gero ikusteak merezi du. Bertatik hurbil Kruzia izeneko koba-multzo bat ere badago. Ibilaldia haranean zehar joanez jarraituko dugu; bertan, amildegiarean beste aldean eta isolaturiko monolito batean San Migelgo aztarnategia ikus daiteke; bertara labore-lursail batetik igaro ondoren eskuineta-ra geratuko den eta gezi baten bidez adierazita dagoen bide belar-tsu batetik 17 410m/8,87km/alt 700m- helduko gara.

Desbideratze horretatik 50 metrora, eta haranaren punturik estue-nean, harkaitz harritsu batzuen behealdean bidegurutze bat azal-duko da, eta bertan ezkerreko adarra hartu behar da. Ibilbidea Prado ezkutuko amildegia zeharkatuz tarte luze batean zehar ibiliko da, erkamezti baten, hurritzen eta labore-lursailen mugaren artetik, eta ibilbidearen azken zatian pagadi bat azalduko da. Haranaren mu-turrean metalezko langa bat zeharkatuko dugu ferra-bihurgune baten parean 18 1.130m/10km/alt 760m-. Bideak alanbre-hesi batekiko paralelo erkametzen, hurritzen eta pagoen artetik egingo du gora larre batera iritsi arte. Hemen, gutxira, gehiago markatuta dauden ibilgailuen gurpil-arrastoak utziko dira bide zaharrago ba-tetik joateko; hori eskuinetik larre erdian dagoen lertxunen zuhaizti baten ertzetik joango da eta erkametzen ilara baten azpian sartuko da, hala igoera arinduz. Aldapa arintzen denean berriz ere gurpil-arrastoak jarraituko dira larretik jarraituz. Ezkerretara Mendiguriko muino trinkoak azaltzen dira, beren tontorra Los Valletes da. Bi-dea erkameztiaren eta larreen mugatik joango da tarte batean ia-ia Douglas izeien basotze batera iritsi arte; bertan eskuinetara biratu behar da (H), bazterretik pasatuz.

Alanbre-hesi bat zeharkatu 19 1.620m/11,62km/alt 940m- eta La Rasa herri-mendiaren kordal luzetik doan suebaki-pista batekin lot-zen da. Eskuinetara jarraitu eta metro gutxira ezkerretara jaisten den suebaki-bidetik jarraitu behar da (HHM), sahatsak dituen douglas izeiaren sail baten artetik. Aurrean Toloño mendilerroaren gailu-rrak ikus daitezke, Recilla eta Cruz del Castilloren artekoak. Fuente Garbeako aska dagoen basoko argigune txiki batera heltzean, bi-deak eskuinetara biratzen du zertxobait (H). Askatik 200 metrora bidegurutze batera iritsiko gara 20 800m/12,42km/alt 860m- eta bertan zuzen jarraituko dugu jaitsierarekin jarraituz. Ezpelak dituen pagadi atsegin batek izeien sailak ordezkatzen ditu.

Basoan koniferoen basotzeak dira nagusi berriz ere Meatzeko amildegitik pasatzen den bidearekin lotu baino lehenago 21 600m/13,02km/alt 805m-; amildegi hori udan lehor egoten den In-glares ibai xumeak sortutakoa da. Hemen eskuinetara jarraituko dugu (MIM) eta ibilbidea GR-1 Zidor Historikoarekin bateratzen da. Ezpelak dituen pagadiak nagusitasuna izango du berriz koniferoen sailekin txandakatuz. Denbora guztian bide nagusia jarraitu behar da, amilde-gia zeharkatuz eta bidetik banantzen diren adarrak saihestuz.

Metalezko ate handi bat zeharkatu eta gutxira, larre luzanga baten, amildegiari izena ematen dioten asfalto meatzeetako eraikinen hondakinen ondotik pasatuko gara 22 880m/13,90km/alt 785m-. Harago erauzketa gune txiki bat ikus daiteke eta tarte baten ondo-ren harrobi nagusia, bertan asfalto-zainak azaltzen dira. Bidearen aldamenean mineral hori urtzeko eta betuna egiteko erabili ziren galdara zahar bat dago. Bidea pagadiaren itzalaren azpitik toki lauan joango da lasai, puntu batzuetan gurutzatzen den Inglares ibaiaren ibilguarekiko paralelo.

Amildegiaren irteerara doan ibilaldi luzearen ostean hurritzak, makalak, erkametzak eta lantzeko lurrak agertuko dira. Moraza mendia aurrean azaltzen da. Lotzara doan errepidearekin lotzean 23 3.140m/17,04 km/alt 745m- errepidetik ezkerretara jarraitu eta 100 metrora utzi egingo dugu eskuinetara dagoen lehenengo bidea hartzeko, oraindik GR-1 ibilbidetik jarraituz. Bidea, albo banatan er-kametzak dituena, laborantzen mugatik igarotzen da. Ondoren elorri zurien eta erkametzen artetik alanbre-hesi batekiko paralelo egingo du aurrera, laborantza bat gurutzatuko du beheko aldetik eta Ingla-res ibaiaren ibilgutik zertxobait desbideratuz metro batzuk igoko da. Berriz ere Moraza aurrean dugula, ibaiaren ibilguaren bila joatean dugun norabidea jarraitu behar da.

Ibilguaren ondora heltzean, bidegurutze batean, GR-1 ibilbideak au-rrera jarraitzen du, gureak aldiz, Inglares ibaia gurutzatzen du hor-migoizko zubi batetik 24 990m/18,03km/alt 730m- lursailen artetik igarotzen den pistatik jarraitzeko. Metro gutxira beste pista batekin lotuko da gure bidea, eta bertan ezkerrera joko dugu. Eskuinetara Urkiza mendixka ikus daiteke eta hegoalderantz, urruti, Bonbalatxi mendia eta atzean Toloño. Gutxira, ibilbidearen hasierako puntura 3 640m/18,67km/alt 720m- iritsiko gara; bertan, Inglares ibaia ze-

harkatuko dugu berriz ere eta pistatik jarraituko dugu Urizaharratik Lotzara doan errepidearekin 2 400m/19,07km/alt 720m- elkartu arte, eta hortik zuzen jarraituko dugu.

Azkenik, jadanik Urizaharran gaudenean, Gasteiz-Guardia errepi-dearekin bat egin 1 330m/19,40/alt 730m- eta errepide horretan gora egingo dugu eskuinetara Mesón kaletik joan eta aire zabaleko museo etnografikoa ikusi ahal izateko; antzinako harresiaren ingu-rabidean zehar dauden egurrezko hainbat estalgunetan dago koka-tuta. Lehenengo etxeetan gora egin behar da San Juan kale estutik joateko eta ondoren Errioxa kalearekin lotzeko, zuzenean Fray Ja-cinto plazara 25 350m/19,75/alt 755m- eramango gaituena.

URIZAHARRA, Fray Jacinto plaza. Errioxa kaletik jaitsi, zaharberri-tutako jaunen etxetzar eder batetik igaroz, eta Pilategi kaletik ja-rraitu behar da, errepidean amaitzen dena; errepidean ezkerretara jarraitu behar da. Ferra-bihurgunean eskuinetara errepide batetik joango gara 1 240m/alt 730-. Lotza herria urruti ikusten da, eta ezkerretara Urizaharra erdigune primitiboa kokatu zen gain harrit-sua nabarmentzen da. Errepidea ezkerretara banatzen denean, PR-A 76 ibilbideak jarraitzen duena, aurrean hasten den pista bat hartu behar da 2 350m/590m/alt 715m-.

Pista horrek Inglares ibai xumea gurutzatu eta eskuinetara birat-zen duenean, pista hori utzi behar da aurrera jarraitzeko (E) 3 380m/970m/alt 720m- lursailen arteko bide belartsu batetik, albo banatan zuhaixkak dituena. Bideak Lotzara doan bide zaharra ja-rraitzen du; ibilbidea Urkiza mendixkaren behealdeko ameztiaren azpian sartzen denean nabaritzen da, mendixka hori inguruko sorgi-nen elezaharren iturri da. Erkametzez, hurritzez, astigarrez, gurbez, gorostiz eta azkenik pagadiz osatutako baso misto aberatsak irado-kitzen duen tunel bat sortzen du bidean.

Bidezidorra larre batera agertzen da eta bide belartsu bati lotzen zaio, bertan aurrera eginez 4 1.080m/2,05km/alt 750m- er-tzean erkametz eta elorri beltzak dituzten laboreen artetik. Lotza herrixka jadanik oso hurbil egongo da. Tokiko errepidera heltzean 5 650m/2,70km/alt 780m- herrirako norabidean jarraitu behar da.

Bidean antzinako harraska-askatik igaroko gara.

Lotzan sartuko gara Salinasko kondeak eta ondoren Hijarko dukeak ziren Sarmiento familiaren XV. mendeko gotorretxean geratuz; go-torretxean antzinako sarbidearen arku bat baino ez da geratzen, armarri txiki batekin. Aurrera jarraitu behar da iturri-aska bat da-goen plaza batera heldu arte 6 330m/3,03km/alt 800m, ondoren eskuinetara biratu behar da eta, zentro soziala pasatuta, San Esteban kaletik IE norabidean igo behar da izen bereko elizarantz joateko; elizak XIV. Mendeko Ama Birjina gotikoa gordetzen du. Pistak IEko

Harkaitzeko Ama Birjinaren erdi-haitzuloetako baseliza

Page 2: 19 13 14 PR-A 77 URIZAHARRA – LAS RASAS · parrokia eder batetik hasiko da, gizatiartutako paisaiak eta ha-riztien eta gorostidun pagadien baso anitzak zeharkatuz. Histo-riaurreko

Castillo en ruinas

Despoblado de

Hurizaharra

650

700

750

800

850

900

950

1000

0.00 1.00 2.00 3.00 4.00 5.00 6.00 7.00 8.00 9.00 10.00 11.00 12.00 13.00 14.00 15.00 16.00 17.00 18.00 19.00 19.75

12

3

4

56

78

9

10 11

12

13

14

15

1617

18

20

19

2122

2325

2243

1 Ermita Virgen

de la Peña

MendiguriAskorri

El Cerro

Peña La Yedra

Ganbide

Mojón

Cuatro Robles

Peña Grande

Mojón

Caído

Urkiza

Antzinako Urizaharra kokatzen den gaina

Peña Huecako koba artifiziala

Bidea Urkiza mendixkaren hegalean

Urizaharrako Ama Birjinaren Jasokundearen eliza

Harkaitzeko Ama Birjinaren erdi-haitzuloetako baseliza

Harkaitzeko Ama Birjinaren harrizko erretaula

Pagadia Bonbalatxi aldean

Faiduko Santiagoren koba artifiziala

Toloño/ Kantabria mendilerroa

Inglares Ibaia meatzeko amildegian

Lotzako San Esteban eliza

Asfalto-meatzeko eraikinak

Toloño/ Kantabria mendilerroko gailurrak

Antzinako asfalto-meatzea