36
1997KO APIRILAREN 24KO, 14/1997 FORU ARAUA, OBRA ETA ZERBITZUETAKO FORU- PLANA ETA ARABAKO FORU ALDUNDIAK TOKI-ERAKUNDEEN OBRA ETA ZERBITZUETAN LAGUNTZEKO BESTELAKO TRESNAK ARAUTZEKOA. (ALHAOko 49 zk., 1997 maiatzaren 5eko) ZIOEN ADIERAZPENA Probintziako Obretako Plana izenarekin, eta Herriei Laguntzeko Plan izenekoa ordezkatuz, 1975ean sortu zen, Arabako Toki Erakundeek egin behar zituzten obra eta zerbitzuetarako baliabideak eta laguntzak banatzeko araudi egokia ezartzeko premia zela-eta. Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana izenarekin, Arabako Batzar Nagusien antolakuntza eta funtzionamendua arautzen duen ekainaren 2ko 1.611/1977 Errege Dekretutik aurrera, hainbat araudi egin dira denborak aurrera egin ahala Arabako herriguneen premietara egokitzeko asmoz. Horren poderioz, adierazitako plana Arabako Foru Aldundiak Lurraldeko Toki Erakundeek burutzen dituzten obra eta zerbitzu publikoetan laguntzeko funtsezko tresna bihurtu da. Sortu zenetik bi hamarkada igaro direnean, Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana esplizituki iratxikita dago lurralde historikoko foru-organoen aginpide bakarrera (Euskal Autonomia Erkidegoko guztientzako erakundeen eta foru-erakundeen arteko harremanei buruzko 1983ko azaroaren 25eko Legeko 7.a.5. atala). Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren Oinarrien Foru Arauak, Arabako Batzar Nagusiek 1985eko martxoaren 23an onartu eta uztailaren 18ko 26/88 Foru Arauak zati batean aldatu zuenak, Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana landu eta burutzeko erreferentzia-esparrua, oinarrizko printzipioak eta arau orokorrak ezartzen ditu. Baina Obra eta Zerbitzuetako Foru Planak lurraldea orekatzeko azken helburua lortu ahal izateko, plana burutzeko irizpideak denboran egokitu behar dira, lurraldea antolatzeko politika burutu eta bertan laguntzeko tresna izan dadin, lurralde-mailako helburuak eta sektorialak etapa bakoitzean ezarriz eta epe laburrean aldatuz, plana zuzentzen zaien Arabako herriguneen benetako premiek eboluzioan aurrera egiten duten heinean. Hauxe da orain Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana burutzeari dagokionez aurkezten den arauaren helburu nagusia: 1997-1999 denboraldiko (biak barne) aurrekontu-ekitaldietan formulatuko diren urteko programa desberdinen bitartez emango diren laguntza-mota desberdinak emateko jardunbidea zuzenduko duten arauak eta irizpideak finkatzea, ongizatea eta garapena areagotzeko behar bezalako berme juridikoak alde batera utzi gabe eta administrazio-kontratazioaren arloan legezkotasuna zorrozki errespetatuz. Horrez gain, departamentuak toki-erakundeen obra eta zerbitzuekin lankidetzan jarduteko garatzen dituen beste programa batzuk, hala nola Toki Erakundeen Inbertsio Plan Berezia eta obrak batez ere auzolan-sistemaren bidez burutzen dituen Auzo Harremanak Sustatzeko

1997KO APIRILAREN 24KO, 14/1997 FORU ARAUA, OBRA ETA ... · 1997ko apirilaren 24ko, 14/1997 foru araua, obra eta zerbitzuetako foru-plana eta arabako foru aldundiak toki-erakundeen

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

��

1997KO APIRILAREN 24KO, 14/1997 FORU ARAUA, OBRA ETA ZERBITZUETAKO FORU-PLANA ETA ARABAKO FORU ALDUNDIAK TOKI-ERAKUNDEEN OBRA ETA

ZERBITZUETAN LAGUNTZEKO BESTELAKO TRESNAK ARAUTZEKOA. (ALHAOko 49 zk., 1997 maiatzaren 5eko)

ZIOEN ADIERAZPENA Probintziako Obretako Plana izenarekin, eta Herriei Laguntzeko Plan izenekoa ordezkatuz, 1975ean sortu zen, Arabako Toki Erakundeek egin behar zituzten obra eta zerbitzuetarako baliabideak eta laguntzak banatzeko araudi egokia ezartzeko premia zela-eta. Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana izenarekin, Arabako Batzar Nagusien antolakuntza eta funtzionamendua arautzen duen ekainaren 2ko 1.611/1977 Errege Dekretutik aurrera, hainbat araudi egin dira denborak aurrera egin ahala Arabako herriguneen premietara egokitzeko asmoz. Horren poderioz, adierazitako plana Arabako Foru Aldundiak Lurraldeko Toki Erakundeek burutzen dituzten obra eta zerbitzu publikoetan laguntzeko funtsezko tresna bihurtu da. Sortu zenetik bi hamarkada igaro direnean, Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana esplizituki iratxikita dago lurralde historikoko foru-organoen aginpide bakarrera (Euskal Autonomia Erkidegoko guztientzako erakundeen eta foru-erakundeen arteko harremanei buruzko 1983ko azaroaren 25eko Legeko 7.a.5. atala). Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren Oinarrien Foru Arauak, Arabako Batzar Nagusiek 1985eko martxoaren 23an onartu eta uztailaren 18ko 26/88 Foru Arauak zati batean aldatu zuenak, Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana landu eta burutzeko erreferentzia-esparrua, oinarrizko printzipioak eta arau orokorrak ezartzen ditu. Baina Obra eta Zerbitzuetako Foru Planak lurraldea orekatzeko azken helburua lortu ahal izateko, plana burutzeko irizpideak denboran egokitu behar dira, lurraldea antolatzeko politika burutu eta bertan laguntzeko tresna izan dadin, lurralde-mailako helburuak eta sektorialak etapa bakoitzean ezarriz eta epe laburrean aldatuz, plana zuzentzen zaien Arabako herriguneen benetako premiek eboluzioan aurrera egiten duten heinean. Hauxe da orain Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana burutzeari dagokionez aurkezten den arauaren helburu nagusia: 1997-1999 denboraldiko (biak barne) aurrekontu-ekitaldietan formulatuko diren urteko programa desberdinen bitartez emango diren laguntza-mota desberdinak emateko jardunbidea zuzenduko duten arauak eta irizpideak finkatzea, ongizatea eta garapena areagotzeko behar bezalako berme juridikoak alde batera utzi gabe eta administrazio-kontratazioaren arloan legezkotasuna zorrozki errespetatuz. Horrez gain, departamentuak toki-erakundeen obra eta zerbitzuekin lankidetzan jarduteko garatzen dituen beste programa batzuk, hala nola Toki Erakundeen Inbertsio Plan Berezia eta obrak batez ere auzolan-sistemaren bidez burutzen dituen Auzo Harremanak Sustatzeko

��

programa, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren bitartez emandako laguntzen osagarriak direla kontuan hartuz, egoki eta komenigarritzat jo da aldundiak Arabako toki-erakundeetatik sustatutako zerbitzu publikoetako inbertsioetan laguntzeko tresna hauen arautzea arau honetan barne hartzea. Halaber, interesik gabeko aurrerakin itzulgarriak ordezkatzen dituen toki-erakundeen inbertsio, obra eta zerbitzuak finantzatzeko lerro baten erregulazioa txertatzen da. Finantza-erakunde batekin horretarako gaitutako kreditu-kontu baten bitartez gauzatzen den finantza-mailan laguntzeko tresna berri honen bitartez, toki-erakundeei aurrerakin-fondoarekin lortutakoaren antzeko finantzaketa ziurtatzen zaie, zeren finantzatutako tronkoaren amortizazioa baino ez baitute ordaindu behar, Arabako Foru Aldundiak formalizatzen diren eragiketen finantza-kostua bere gain hartzen du-eta. Beraz, arau honetan, Arabako toki-erakundeek beren aginpideko zerbitzu publikoen horniketa ziurtatzeko sustatzen dituzten inbertsioei Arabako Foru Aldunditik laguntzeko bide desberdinen arautzea biltzen da. Halaber, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean, Toki Erakundeen Inbertsio Plan Berezian eta Auzo Harremanak Sustatzeko programan kontuan hartutako laguntza-mota desberdinak zuzenduko dituzten burutzapen-arauak eta irizpideak arautzea. Arabako antolakuntza politiko-administratiboa osatzen duten toki-erakundeekin -koadrilak, udalerriak eta kontzejuak- lankidetzan jardunez eta toki-autonomiarekiko eta horietako bakoitzaren aginpideekiko errespetuaren printzipioa betez, hauexek izango baitira obren burutzapenaren eta zerbitzugintzaren benetako sustatzaileak eta erantzule nagusiak, foru-aldundiak subsidiarioki jardungo du, aholkularitza eta ekonomia-laguntza eskainiz erakunde horiek eskatzen diotenean. Hori guztia kontuan izanik, arau honetan egituratzen diren xedapenak 1997-1999 horizontean jarraian adierazitako helburuak betetzera bideratzen dira: A.- Helburu sektorialak: 1.- Arabako herrigune biztanledun guztiak etxerako ur-banaketa eta hondakin-uren saneamendua bezalako zerbitzuak egin ahal izango direla ziurtatuko duten azpiegitura egokiez hornitzea. 2.- Herrigune-mailako gainerako zerbitzuetarako beharrezkoak diren azpiegiturak ezartzeko politikarekin jarraitzea: energia elektrikoa, zoladura eta herriko argiak. 3.- Goian adierazitako azpiegitura-zerbitzuak berritu, zabaldu eta hobetzea instalazioen antzinatasuna, hiri-hazkundeko aurreikuspenak, osasun-eskakizunetarako desegokitasuna edo beste arrazoi batzuk direla-eta azpiegitura horiek zaharkituta geratu diren herriguneetan. 4.- Udalaz gaindiko esparruko erakundeek herriarteko, udaleko edo eskualdeko zerbitzuen sorrera bultzatu eta horretan laguntzea eta gaur egun daudenen kudeaketa babestea, baliabide publikoen gizarte- eta ekonomia-errentagarritasuna razionalizatzeko aukera funtzionalen arabera. 5.- Auzoen arteko harremanak eta Arabako herriguneetan bizi den jendearen kolektibotasun-sena sustatzea, obrak eta zerbitzuak elkarrekin eginez, tradiziozko auzolan-sistemaz baliatuz. B.- Lurralde-helburuak: Arestian azaldutako helburu sektorial orokorrak, urritasun zehatzak dituzten herriguneetan partikularizatzen direnean lurralde-helburu bilakatzen direnak, lortzera ezezik, Obra eta

��

Zerbitzuetako Foru Planak 1997-1999 denboraldiko urteko programa desberdinetan izango duen garapena jarraian adierazitako helburuak lortzera ere zuzentzen da: 1.- Añanako koadrila : Arabako Ibarretako eskualdeko udalerriek osatzen dute: Gesaltza, Aramiñon, Beranturi, Koartango, Lantaron, Erribera Goitia, Erribera Beitia, Gaubea eta Zanbrana, Iruñarekin batera. 5.739 biztanleko populazioa dauka, tamaina txikiko herriguneetan banatua, mila biztanletik gora dituen Langraiz Okaren kasuan izan ezik. Hainbat enpresa eskualdeko gune batzuetan ezartzeko prozesua hasi denez gero, sortu diren premia berrietarako beharrezkoak diren azpiegiturak egin beharra dago. Horrez gain, bertako herriguneen tipologiari egokitutako gizarte-ekipamenduak ezarri behar dira, alde batetik despopulatze-prozesua geldiarazten saiatzeko eta, bestetik, lanpostu berrien sorrerak ekarri duen jendea bertan bizitzera erakartzeko. Herri guztietako ekipamendu sozio-kulturalak eta kirol-ekipamenduak berritu eta ezartzeko ekintzak bultzatuko dira, etorkizunean eskualde-garapeneko zentroak egituratzen ahalegintzeko. 2.- Aiarako koadrila : Eremu hau Kantauri Arabarreko eskualdearen geografia-esparruarekin bat dator eta 34.230 biztanle ditu Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondoko udalerrietan banatuta. Populazioaren %89 baino gehiago hiriguneetan kontzentratuta dago: Laudion, Amurrion, Artziniegan eta, neurri txikiagoan, Luxaondon. Gainerako biztanleak baserri tradizionalak okupatzen duen habitat barreiatua bereizgarritzat duten 40 herrigunetan barreiatuta daude eta kasu gehienetan bertan bizi direnek nekazaritza eta abeltzaintza inguruko enpresetan duten industria-lanarekin tartekatzen dute. Honek guztiak premien problematika duala sortzen du eta foru-plana arazo horri irtenbidea ematera bideratu behar da. Laudio, Amurrio, Artziniega eta Luxaondoko gune garatuenetan, indarrean dagoen plangintzan aurreikusitako hiri-hazkundea kontuan hartuz, jarduketak bertako zerbitzu publikoen azpiegiturak berritu eta ahalmen handiagoa ematera bideratu beharko dira, baita udal-, gizarte-, kultura- eta kirol-ekipamenduak egokitzera zuzendu ere. Izaera nabarmenki landatarra duten gainerako herriguneetan, helburu sektorialetan adierazitako zerbitzu-azpiegiturak lortzera bideratu behar dira laguntzak, gizarte, kultura eta kirol-ekipamenduak ezarri ahal direnez aztertzeko aukeraz.. 3.- Kanpezuko koadrila : 3.196 biztanleko populazioa daukan nekazaritza-tradizio handiko eskualde honetan, batez ere kirol-ekimenak eta astialdia betetzekoak, nekazalturismoa eta enpresa txikien ezarpena ahalbidetzeko ekimenak sustatzen ari dira. Ekimen hauek ingurunea errotik transformatuko ez duten arren, bertako biztanleei errentak lortzeko alternatibak sor diezazkiekete, lehen sektoretik lortzen dituzten diru-sarrerak osatzeko guztiz lagungarriak izan daitezkeenak. Aberastasuna eta enplegua sortzen duten inbertsio hauek eragindako ekonomia-garapena lagundu eta errazteko, zerbitzu publikoen premia ase eta etengabe bete beharko dira sortzen diren premia berriak, baita Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Lagran, Urizaharra eta Haranako

��

udalerrietan banatuta dauden herriguneetako bakoitzaren tipologiari egokitutako gizarte- eta kultura-ekipamenduen premiak ere. Santa Kurutze Kanpezu, Maeztu eta Bernedoko ekipamendu publikoak bultzatzen jarraituko da, etorkizunean eskualde-garapena polarizatuko duten guneak izango baitira, beste herrigune batzuetan ekipamendu berriak ezartzeko aukera aztertuz. 4.- Biasteri-Arabako Errioxako koadrila : Koadrila hau osatzen duten 15 udalerrietan (Mainueta, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Biasteri, Lantziego, La Puebla de Labarka, Leza, Moreta, Nabaridas, Oion, Samaniego, Uriona eta Ekora) bizi diren 9.636 biztanleak Arabako beste herrialdeen aldean dimentsionamendu garrantzitsua duten 23 herrigunetan banatuta daude eta honek ezaugarri desberdinetako premiak sortzen ditu azpiegiturei eta ekipamenduei dagokienez. Eskualdearen ekonomia-egiturak hiru produkzio-sektoreen presentzia du bereizgarritzat: mahastizaintzan oinarritutako nekazaritza, hazkunde iraunkorrekoa eta igurikapen onak dituena. Tamaina txikiko industria, dibertsifikatu samarra, batez ere Oionen kokatua, beste udalerri batzuetan ere industria-poligonoak sustatzen ari diren arren, eta ardo-produkzioan diharduen industria, herrigune guztietan aurki daitekeena. Izan ere, sektore honetan, estatuko eta nazioarteko merkatuetan esku hartzen duten enpresa-mailako upelategiekin batera, familiek ustiatzen dituzten dimentsionamendu txikiagoko upelategi ugari aurki ditzakegu, batez ere urteko edo uztako ardoa egiten aritzen direnak eta bezeroak eskualdean bertan dituztenak. Beste bi aberastasun-iturriak zerbitzatzen dituen eta hauetan oinarritzen den zerbitzu-sektorea eta, honekin batera, bisitaldiko edo sasoiko turismoari zuzendutako zerbitzuak, tradizio berezikoak. Bastida eta Biasteri dira adierazgarririk garbienak. Hori dela-eta, bai herritarrek bai jarduera-zentroek eskatzen dituzten toki-zerbitzu publikoak egin ahal izateko beharrezkoak diren azpiegiturak berritu eta zabaltzeko prozesuekin aurrera jarraitzea eta azpiegitura hauek hiri-hazkundeko aurreikuspenek sortzen dituzten eskarietara egokitzea. Bestalde, gizarte-, kultura- eta kirol-ekipamenduak sortu, egokitu eta berritu egin behar dira, bertako biztanleei horietaz baliatzeko aukera ematen zaien aldi berean bigarren egoitza garatzeko ahalik eta leku erakargarriena gauzatu ahal izateko. 5.- Aguraingo koadrila : Geografikoki Ekialdeko Lautada izenaz ezagutzen den lurraldean sakabanatuta dauden Dulantzi, Asparren, Barrundia, Burgelu, Iruraitz Gauna, Agurain, Donemiliaga eta Zalduondoko udalerriak biltzen ditu. Biltzen dituen 8.547 biztanleak habitat kontzentratua duten eta elkarren hurbilean dauden herrigune txiki ugaritan bizi dira, Agurain (3.719 biztanle), Araia (1.193) eta Dulantziren (1.094) kasuan izan ezik. Herri hauek garapen-zentro eta erakarguneen eginkizuna betetzen dute. Foru-arau honek bere indarraldian hartzen dituen ekitaldietan gauzatzen diren ekintzak koadrilaren esparruan helburu sektorialak herrigune guztietarako lortzera bideratuko dira eta arreta berezia jarriko da Agurain, Araia eta Dulantzi herrietako plangintzan aintzat hartutako

��

hiri-hazkundearen aurreikuspenei erantzuteko beharrezkoak diren azpiegiturak hobetu, berritu eta zabaltzeko lanetan. Bestalde, eskualdeko populazioa erakartzeko zentro gisa konfiguratzen diren herrigune nagusietan gizarte- eta kultura-ekipamenduak sustatu eta kirol-ekipamenduak berritu egingo dira, instalazioen antzinatasunak hala aholkatzen duenean. 6.- Gasteizko koadrila : Udalerriko landaldean bizi diren 4.062 biztanleek azpiegitura-zerbitzuen zuzkidura egokia dute oro har, bertako udalak bere fondoekin eta foru-fondoekin sustatu dituen inbertsioei esker. Hiritik hurbil dagoenez, herriguneak dimentsio txikikoak direnez eta hiriarekin komunikabide azkarrak dituztenez gero, bertako biztanleek eskura dituzte Gasteizko hiriak dituen gizarte-, kultura- eta kirol-ekipamendu bikain bezain askotarikoak. Obra eta Zerbitzuetako Foru Planak bere jarduketa-esparruan hartzen dituen koadrilako herriguneetan izango duen eragina berritu edo zabaldu beharra duten azpiegituren hobekuntza puntualera eta auzo-erabilerako toki-ekipamenduen hornidurara bideratuko da. 7.- Zuiako koadrila : Gorbeia inguruko mendietan sakabanatzen diren Aramaio, Arratzu-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako udalerrietan bizi diren 6.547 biztanle ditu koadrilak. Lurralde honetako komunikabideen sareak eragin desegituratzailea sortzen du. Izan ere, eskualde arteko lotura-sare on bat ez izatea, bertako herrigune askok Gasteizekin duten komunikabide bikainarekin batera, oso oztopo handia da eskualdearen egituraketa funtzionalerako. Horren ondorioz, Legution intentsitate handiarekin eta Durana eta Izarran horrenbesteko indarrik gabe garatzen ari diren industria garatzeko politikaren ondoriozko eskala-ekonomia posibleak difuminatuta geratzen dira eta Gasteizko industrialdean integratzen dira. Bestalde, komunikatzeko erraztasunaren eta inguru honen erakargarritasun naturalaren ondorioz -urtegiak, Gorbeiako parkea hurbil egotea, paisajea, golf-zelaiak-, etxebizitza familiabakarrak ugaritu egin dira azken hamarkada hauetan. Hauen ondorioak positiboki aprobetxatu behar dira eskualdea garatzeko faktore gisa, lo-herrigune bihur ez daitezen ahaleginduz. Datorren bosturtekoan lortu nahi diren helburuak norantza bikoitzean bideratuta daude: Toki-zerbitzu publikoak maila egokian egiteko beharrezkoak diren azpiegiturak osatuko dira herrigune guztietan, eraikuntza-hazkundeak burutzen ari diren herriguneetan arreta berezia jarriz. Udalaz gaindiko kudeaketarako eskualde arteko zerbitzuen sorrera sustatu eta bultzatzea. Biztanle berriak inkorporatzeko eta auzo-nortasuna osatzeko aukera emango duten gizarte-ekipamenduak ugaritzeko ahaleginak egitea.

��

Herrigune garrantzitsuenetako gizarte- eta kultura-ekipamenduak eta kiroletakoak bultzatzea: Legutio, Ibarra, Murgia eta Izarra, beste herrigune txikiagotan ezarri ahal direnez aztertzeko aukeraz. Foru-arauaren proiektu honetako lehen tituluan, hurrengo lau tituluek aztergai dituzten lankidetza-tresna desberdinei aplikatzekoak diren xedapen orokorrak biltzen dira. Proiektu honen bigarren tituluan, eta Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren atalkako arautzea egituratzen duten bost kapituluetan zehar, hain beharrezkoa den oreka bilatu nahi da urteko finantza-erabilgarritasunen eta hauek baino handiagoak izaten diren azpiegitura eta ekipamendu publikoen premia eta eskarien artean. Horrela, “Obra eta Zerbitzuetako Foru Planari” urtero hornitzeko ematen zaizkion baliabideen hiru laurden zuzentzen dira, gutxienez, oinarrizko azpiegituretako obrak egitera (ur-hornidura eta -banaketa, urak kloratu eta edangarri bihurtzeko ekipoak, hondakin-uren saneamendu eta arazketa, herriko argiak, elektrifikazioak, zolaketak…), eta beste laurdena ekipamendu eta zerbitzu publiko osagarriak hornitzeko erabiltzen da (udaletxeak, gizarte-etxe eta kultur etxeak…), egun daudenen birgaikuntza barne hartuz, gure ondare publikoa kontserbatzera bideratutako ahalegin handiaren barruan. Kasu guztietan (oinarrizko obra eta zerbitzuen nahiz osagarrien kasuan), azpimarratzekoa da esku hartzen duten toki-erakunde desberdinen artean (kontzejuak eta udalak) baterako azpiegiturak egitearen aldeko apustua, inbertsioa eta geroztiko mantenimendua egungo garaietara eta eskala-ekonomia sostengarrira egokitzeko ahaleginak eginez. Azken batean, aurreko azpiataletan azaldu dugun eskema, foru-organoek tokiko zerbitzu eta ekipamendu publikoen arloko inbertsio publikoaren alde hartutako konpromiso eraberritua biltzen duena, behar bezala moldatzeko beharrezko zorroztasunaz hornitzen da, finantzatutako jarduerek izan behar duten kontrola ahalbidetuz (izan ere, oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez direnean laguntzak zati batean edo osorik ezeztatzeko aukera ere aurreikusten da), beharrezko ikuskatze-lanen bidez; eta hori guztia, toki-erakundeei zor zaien gardentasunarekin (zehatz-mehatz jakinaraziko zaizkie emandako laguntza guztiak, zuzenean dagozkien laguntzak eman edo ukatzeko erabakien terminoak eta hauek eragin dituzten arrazoiak eta baldintzak). Horrez gain, foru-arauaren proiektu honetan Arabako Foru Aldundiak Arabako toki-erakundeek burutzen dituzten obra eta zerbitzuetan laguntzeko beste tresna batzuk arautzen dira, beren berezitasuna justifikatzen duten ezaugarriak zehaztuz eta aplikatzekoak diren alderdietan bere arautzea Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren atal arautzaileetara igorriz. Horrela, hirugarren tituluan, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren osagarri gisa, eta 1992ko ekitaldian bere instrumentalizazioa eragin zuen arrazoiarekin bat etorriz, Toki Erakundeen Inbertsioetako Plan Berezia txertatzen zaio esku artean dugun araudi honi. Uren etxeetako hornidura eta banaketako zerbitzu publikoak eta hondakin uren saneamendu eta arazketakoak era egokian egingo direla ziurtatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak lehen aldiz instalatzera eta 25 urteko antzinatasuna edo handiagoa duten zerbitzu horien sare orokorrak berritzera zuzendutako ekintzak aurrekontu-kontsignazio gehigarriarekin indartzea da Inbertsioetako Plan Bereziaren helburu nagusia. Laugarren tituluan, Arabako Foru Aldundiak toki-erakundeei gehienetan munta txikikoak izaten diren obra eta zerbitzuak auzolan-sistemaren bidez egiteko ematen dizkien laguntzak arautzen dira. Gizarte landatarreko auzo-harremanak bultzatu eta indartu nahi dira, produkzio-sistemen eboluzioaren ondorioz narriatzera iritsi ez den arren, pixkanaka ahuldu egin den kolektibotasun-sena suspertu nahian.

��

Azkenik, bosgarren tituluan Arabako Foru Aldundiaren finantza-mailako lankidetza-tresna bat arautzen da: Toki Erakundeen inbertsio, obra eta zerbitzuak Finantzatzeko Foru Lerroa. Beraz, foru-arauaren proiektu honekin era bateratuan formalizatzen da Arabako toki-erakundeek herritarrek eskatzen dituzten zerbitzu publikoak asetzeko beren hurrenez hurreneko aginpideez baliatuz garatzen dituzten obra eta zerbitzuetan laguntzeko Arabako Foru Aldundiak dituen lankidetza-tresna nagusiak arautzen dituen araudia.

I. TITULUA.- XEDAPEN OROKORRAK. 1. atala.- Xedea eta denbora-esparrua. Foru-arau honek 1997, 1998 eta 1999ko ekitaldietan Arabako Lurralde Historikoko Toki Erakundeei lankidetza-tresna desberdinetan ezarritako laguntzak emateko jarraitu beharko diren irizpideak, arauak eta aginduak ezartzea du xede. Adierazitako lankidetza-tresnak honako hauek dira: Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana, Toki Erakundeen Inbertsio Plan Berezia, Auzo Harremanak Sustatzeko Plana eta Toki Erakundeen inbertsioak, obrak eta zerbitzuak Finantzatzeko Foru Lerroa. 2. atala.- Printzipio iradokitzaileak. Lurralde-oreka, lankidetza, toki-autonomiarekiko eta Arabako lurralde-historikoko toki-erakundeen eskurantza bereziekiko errespetua, publikotasuna eta objektibotasuna dira foru-arau hau iradokitzen duten printzipioak. 3. atala.- Toki-erakunde onuradunak. Arabako lurralde historikoko Kontzejuek eta Udalek (Vitoria-Gasteizko Udala, Zerbitzu Anaiarteak eta Eskualdeak, izan ezik) izango dute foru-arau honetan arautzen diren lankidetza-tresnetan, ezarritako laguntzak eskuratzeko aukera.

II. TITULUA.- "OBRA ETA ZERBITZUETAKO FORU PLANA"

I. atalburua.- Definizioa eta laguntza-motak 4. atala.- Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana. Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana Arabako Foru Aldundiaren lankidetza-tresna bat da eta beraren bitartez emango zaizkie laguntzak Arabako lurralde historikoko toki-erakundeei, beren aginpideko obrak burutu eta zerbitzuak egiteko, aldez aurretik horretarako eskabidea eginda eta betiere foru-arau honetan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen badituzte. 5. atala.- Finantza-horniketa. 1.- “Obra eta Zerbitzuetako Foru Planak” gutxienez Arabako lurralde historikoari dagozkion baliabide erabilgarrien %3,70ko horniketa izango du aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako. Baliabide horiek ondoko formularen arabera kalkulatuko dira: RD = R - (D+P) - AG ± F

bertan. - "R" Ekonomia Itunaren kudeaketatik eratorritako sarrera banagarriak dira:

• Itunpeko zergengatiko diru-bilketa ken BEZak ordezkatutako probintziako sarrerengatiko konpentsazioa. • Itunpeko zergen ondoriozko interes likidoak.

- "D" Kupoaren metodologiatik datozen kenkariak dira:

• Estatuarentzako kupo likidoa. • Ertzaintzaren finantzaketa. • Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileei lotutako intsuldaketengatiko

Kupoaren bidezko finantzaketa. • Bosturtekoan Eusko Jaurlaritzari zein Arabako lurralde historikoko foru-organoei

egindako intsuldaketa berrien bidezko finantzaketa. - "P" kenkari bereziak dira: - "AG" guztientzako erakundeei egindako ekarpen orokorra da. - "F" elkartasun-fondoa da. 2.- Emaitzazko kopurua ez da ezein kasutan beherantza aldatuko kasuan kasuko ekitaldia amaitutakoan egiten den urteko kitapenaren ondorioz, 1997, 1998 eta 1999. urteko ekitaldiei aplika dakiekeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuak finantzatzeko foru-aldundiek egin behar dituzten ekarpenak zehazteko metodologia finkatzen duen urriaren 31ko 6/96 Legeko 21. atalean aurreikusitakoaren arabera. 3.- Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren urteko kontsignazioaz gainera, ekitaldi bakoitzeko aurrekontuen foru-arauan hurrengo ekitaldirako konpromiso-kreditua ezarri ahal izango da, aurreikuspenen arabera urtebetetik gorako burutzapen-epea, eta bi urte gehienezkoa, izango duten obren harrera erraztu ahal izateko. 6. atala.- Laguntza-motak. “Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren” kargura honako laguntza hauek eman ahal izango dira:

1.- 7. atalean adierazitako obra eta zerbitzuak finantzatzeko diru-laguntzak. 2.- Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean barne hartzen diren proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko zerbitzu-sariak betetzeko diru-laguntzak.

II. atalburua.- Obra eta Zerbitzuetako Foru Planak babespean

har ditzakeen obrak eta zerbitzuak. 7. atala.- Obra eta zerbitzuen sailkapena. 1.- Arabako lurralde historikoko toki-erakundeek eskatuta Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean barne har daitezkeen obra eta zerbitzuak, arau honetan aurreikusitako ondorioetarako, oinarrizko azpiegituretako obretan eta ekipamendu eta zerbitzuetako obretan sailkatzen dira. 2.- Jarraian adierazitakoak hartuko dira “oinarrizko azpiegituretako obratzat”, eta planaren urteko aurrekontuko diru-horniketaren %75 zuzenduko zaie gutxienez:

2.1.- Ur-hornidura lehen aldiz instalatzeko obrak -goi-sarea-, lurgaineko edo lurpeko kaptazioak, eroanbideak eta ur-andel erregulatzaileak eta edateko ura etxeetara banatzeko sareak -behe-sarea- biltzen dituztenak. Era berean, 25 urteko antzinatasuna edo handiagoa duten sareak guztiz berritzeko obrak ere barne hartuko dira. 2.2.- Hondakin-urak saneatu eta arazteko sare orokorrak eta obraren proiektu orokorrean barne hartuta dauden hobi septiko indibidualak lehen aldiz instalatzeko obrak eta 25 urteko antzinatasuna edo handiagoa duten sareak guztiz berritzekoak. 2.3- Gizakien kontsumorako urak kloratu eta edangarri bihurtzeko ekipoen instalazioa. 2.4.- Herriko argien sare orokorra eta energia elektrikoko sareak lehen aldiz instalatu, berritu edo zabaltzea. 2.5.- Herriko bideen zolaketa. 2.6.- Ondokoak berritu edo zabaltzea: ur-hornidurako sareak -goi-sarea-, lurgaineko edo lurpeko kaptazioak, eroanbideak eta ur-andel erregulatzaileak eta edateko ura etxeetara banatzeko sareak -behe-sarea- biltzen dituztenak; edateko uren tratalekuak -EUT-; hondakin-urak saneatu eta arazteko sare orokorrak, euri-uren sare bereizleak eta hobi septikoak.

3.- Jarraian adierazitakoak hartuko dira “ekipamendu eta zerbitzuetako obratzat”, eta planaren urteko aurrekontuko diru-horniketaren %25 zuzenduko zaie gehienez: Udal-esparrukoak, udal artekoak edo toki artekoak:

3.1.- Udal-hilerrietako elementu komunen eraikuntza edo zabalkuntza; udaletxeen eta zerbitzu-lokalen eraikuntza, zabalkuntza eta birgaikuntza; gizarte-etxe eta kultur etxe, areto balioanitz, liburutegi, gaztetxe eta udal haurtzaindegien eraikuntza, zabalkuntza edo birgaikuntza; eta honako kirol-instalazio hauen eraikuntza eta zabalkuntza: bolatokiak, igerilekuak, kiroldegiak, pilotalekuak eta futbol-zelaiak. 3.2.- Ondokoak konpondu edo aldatzeko obrak: udal-hilerrietako elementu komunak; udaletxeak eta zerbitzu-lokalak; gizarte-etxe eta kultur etxeak, areto balioanitzak, liburutegiak, gaztetxeak, haurtzaindegiak, jubilatu-etxeak, sare publikoko ikastetxeak eta ikastolak; eta kirol-instalazioak (bolatokiak, kiroldegiak, igerilekuak, pilotalekuak eta futbol-zelaiak). 3.3.- Planean kontuan hartutako obra edo zerbitzuetara zuzendutako erabilera publikorako lur eta eraikinak erostea; Arabako Foru Aldundiko zerbitzu teknikoek egindako tasazio-aurrekontuaren gainean ezartzen den diru-laguntzaren portzentaia aplikatuko da. 3.4.- Telebista-errepikagailu edo -berremisoreen instalazioa eta konponketa. 3.5.- Hondakin-urak arazteko sistemen garbiketa. Garbiketa arautuko duten ordenantzak eta zerbitzua egiteko mankomunitate gisako sistema bat ezarri beharko dira. Toki-esparrukoak:

���

3.6.- Ondokoak eraiki, zabaldu edo birgaitzeko obrak: kontzeju-aretoak; medikuntza-kontsultategiak; kirol-instalazioak (bolatokiak eta pilotaleku irekiak). 3.7.- Ondokoak konpondu edo aldatzeko obrak: kontzeju-aretoak; medikuntza-kontsultategiak; gurtza-lekuak; tokiko hilerrietako elementu komunak eta hauen zabalkuntza aldameneko lurretan. 3.8.- Kirol-instalazioak (bolatokiak eta pilotaleku irekiak) eraiki, zabaldu eta konpontzea, autobus-geltokietako markesinak instalatzea, hiri-altzariak erostea, babes- eta segurtasun-sistemak erostea eta parke eta lorategi publikoak eraikitzea.

4. Urbanizazio eta zoladura lanetan, eta ekipamendu edo zerbitzuei dagozkienetan, elbarrien sarrera errazteko eta hirigintzazko zein eraikuntzazko oztopoak kentzeko indarrean dauden arauak bete egin behar dira. 8. atala.- Baztertutako obrak eta zerbitzuak. Jarraian adierazitako obrak eta zerbitzuak ez dira Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean barne hartuko:

a) Beti bertan bizi diren biztanleak ez dituzten herriguneetan egin nahi diren obrak. b) Partikularrei erabilera pribaturako laga zaizkien edo lagatzekoak diren ondasun publikoetan egin nahi diren obrak. c) Urbanizazio berrietako edo lehen ezarpeneko obrak, baldin eta lurzoruaren erregimenari eta hiri-antolamenduari buruzko araudiaren arabera sustatzaileek finantzatu edo ordaindu behar badituzte. d) Hamar urtetik beherako antzinatasuna duten instalazioak konpontzeko eta zatiz batean berritzeko obrak. e) Laguntzak arautzeko berariazko araudia dagokien obrak. f) Eskabidea aurkezterakoan hasi edo burutu diren obra edo zerbitzuak, toki-erakundeen arloan aginpideak dituen foru-departamentuak aldez aurretik emandako baimena dutenean izan ezik.

III. atalburua.- Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren kargurako

diru-laguntzen zenbatekoak eta portzentaiak. 9. atala.- Obra eta zerbitzuak finantzatzeko diru-laguntzen gehienezko portzentaiak. 1.- 7. atalean adierazitako obra eta zerbitzuak finantzatzeko diru-laguntzen gehienezko portzentaiak, zerbitzu-sari teknikoak eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga izan ezik -araudi aplikagarriaren arabera dagokion toki-erakundeak zergaren zenbatekoa berreskura dezakeenean-, honako hauek dira:

a) %80raino: 2.1. eta 2.2. taldeetan sailkatutako obra eta zerbitzuak, eta 3.2 eta 3.7 ataletan aipatutako obrak, hirigintzazko eta eraikuntzazko oztopoak kentzeko direnak, alegia.

���

b) %80eraino: 2.3, 2.4 (energia elektrikoko sareetako obretan toki-erakundearen jabetzakoak besterik ez), 2.5, 2.6. eta 3.1. taldeetan sailkatutako obra eta zerbitzuak. c) %60raino: 3.2 , 3.4. eta 3.5. taldeetan sailkatutako obra eta zerbitzuak. d) %50eraino: 3.3. eta 3.6. taldeetan sailkatutako obra eta zerbitzuak. e) %40raino: 3.7. eta 3.8. taldeetan sailkatutako obra eta zerbitzuak. Halaber, toki-erakunde baten jabetzakoak ez diren energia elektrikoko sareak instalatu, berritu edo zabaltzeko obrei portzentaia hau aplikatuko zaie; horretarako, behar-beharrezkoa izango da obra konpainia hornitzailearekin izenpetutako hitzarmenean barne hartuta egotea.

2.- Oinarrizko azpiegiturakotzat kalifikatutako obra eta zerbitzuak finantzatzeko ezarritako portzentaiak, toki-erakunde baten jabetzakoak ez diren energia elektrikoko sareenak izan ezik, %10 handitu ahal izango dira toki artekotzat jotzen direnean. Horrelakotzat joko dira herrigune bat baino gehiago zerbitzuz hornitzea helburu dutenak, betiere obra bera baldin bada. 3.- Foru-arau honetan kontuan hartutako hainbat obra biltzen dituen obra global bat foru-planean barne hartzeko eskabidea egiten denean, finantzaketa-portzentaiak eskaintza txikienaren edo proposamen merkeenaren gainean aplikatuko dira edo, hala badagokio, obra bakoitza bakarka kontuan hartuta eman dakiokeen diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa emango zaio. 10. atala.- Zerbitzu-sari teknikoak finantzatzeko diru-laguntzen gehienezko portzentaia. 1.- Aurreko atalean aurreikusitakoaren kaltetan izan gabe, finantzaketa-eskabidearen aurretiazko azterlanak egiteko beharrezko zerbitzu-sari teknikoen eta foru-planaren kargura finantzatutako obra eta zerbitzuen proiektu teknikoak eta zuzendaritzakoak idazteko zerbitzu-sarien %50eraino finantzatu ahal izango da Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren kargura. 2.- Obra eta zerbitzuen proiektuak idatzi eta zuzentzeko sarien finantzaketa egingo da aipatzen dituzten obra eta zerbitzuak burutzeko laguntzak ematea erabakitzen den ebazpenak espreski aitortzen duenean horiek eman beharra. 11. atala.- Diru-laguntzen portzentaiak aplikatu eta diru-laguntza zehaztea. 1.- 7. atalean adierazitako obra eta zerbitzuak finantzatzeko 9. atalean aurreikusitako diru-laguntzen portzentaiak, hasiera batean, diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuari aplikatuko zaizkio, jarraian adierazitako eran zehaztuta:

a) Oinarrizko azpiegituretako obra eta zerbitzuetarako diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontua obra-unitateen balorazioaren bidez zehaztuko da, arau honetako I. eraskinean horietarako ezarritako definizioen arabera. Obra-unitate horiei gastu orokorren portzentaiak, industria-mozkina eta, hala badagokio, BEZ erantsiko zaie, zolaketa-obren kasuan izan ezik, hauei I. eraskineko A azpiatalaren 6. puntuan adierazitako aleko prezioak aplikatuko baitzaizkie. b) Arau honetako I. eraskinaren B azpiatalak adierazitako ekipamenduetarako diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontua kontrata bidezko burutzapen-aurrekontua eta eraskin horretan adierazitako modulu eta koefizienteak aplikatuz lortutako diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua konparatzearen emaitzazko kopuru txikiena izango da.

���

2.- Obra bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntzen portzentaiak enkantean lehiatzeko aurkeztutako eskaintzarik txikienari edo ekonomikoki guztietan onurazkoena den proposamenari aplikatuz finkatuko da behin-betiko eman beharreko diru-laguntza, toki-erakundeak esleitutakoa dena dela ere. Bestalde, ekipamendu eta zerbitzuetako obren kasuan, diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontuari aplikatuko zaio, aurkeztutako eskaintzarik txikiena baino txikiagoa bada.

IV. atalburua.- Toki-erakundeen ekarpena. 12. atala.- Finantzaketako erantzukizuna. 1.- Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren kargura ematen diren laguntzak jasotzen dituzten toki-erakundeak obraren, zerbitzuaren eta, hala badagokio, dagozkion zerbitzu-sarien finantzaketa osoaren erantzuleak izango dira, bai eta laguntzak emateko aurreikusitako baldintza guztiak betetzearen erantzuleak ere. 2.- Dena den, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean bildutako laguntzak eskatzen dituen toki-erakundeak azken aurrekontu-kitapeneko gerakinetatik, konpromisopean jarri gabeko finantza-aktiboetatik edo beste edozein iturritatik datozen finantza-baliabide propioak dituenean, eskabidean espreski adierazi beharko du eta gutxienez baliabide horien %50i dagokion zenbatekoa finantzatzeko eskatu duen obra edo zerbitzua finantzatzeko konpromisoa hartu beharko du.

V. atalburua.- Laguntzen izapideak egin, hautatu, ordaindu eta itzultzeko arauak.

13. atala.- Laguntzak emateko deialdia eta eskabideak. 1.- Bigarren titulu honetan araututako laguntzak emateko deialdia toki-erakundeekiko harremanen arloan aginpideak dituen foru-departamentuak egingo du. 2.- Laguntzak arautuko dituzten oinarriak toki erakunde guztiei bidaliko zaizkie eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Oinarri hauek, diru-laguntzak arautzen dituen foru-araudian adierazitako alderdiez gainera, eskabideak aurkezteko bi hilabeteko epea finkatuko dute, oinarriak berri ematen direnetik hasita. 3.- Dena den, oinarrietan zehazten diren agirien kaltetan izan gabe, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean barne hartzeko laguntza-eskabide bakoitzarekin batera jarraian adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Egin beharreko obra edo zerbitzuaren proiektua, aurreproiektua, aurrekontua, txostena edo azterlana. Bertan, obra edo zerbitzuaren nondik norakoen deskribapena eta bere ezaugarri funtzionalak, formalak, eraikuntzazkoak eta ekonomikoak barne hartuko dira. Horrez gain, kontrata bidezko burutzapen-kostu osoaren estimazioa adieraziko da, bereziki banakatuz zuzendaritza fakultatiboko zerbitzu-sariak eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokion zenbatekoa. b) Obrak elbarrien sarrera errazteko arautegia osorik errespetatzen duela bermatzen duen ziutagiria. c) Obra finantzatzeko plana eta konpromisoa. Bertan, erakundearen ekarpena, auzotarren ekarpenak, beste erakunde batzuen diru-laguntzak, aurrerakinak edo

���

maileguak eta, oro har, aurreikusitako beste edozein finantzaketa-iturriren xehetasunak zehaztuko dira. d) Obra eta Zerbitzuetako Foru Planeko laguntzak eskatzeko osoko bilkuraren erabakiaren egiaztagiria, aurreko gidoietan adierazitako agirien edukia onartu izana espreski adierazten duena.

14. atala.- Hautaketa-irizpideak. Obra eta Zerbitzuetako Foru Planeko laguntzak eskatu dituzten obra eta zerbitzuen hautaketa honako irizpide hauen arabera egingo da:

1.- Definitutako helburu orokorretan eta lurralde-helburuetan Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren ekintza ziurtatzeko, urteko kontsignazio erabilgarria honela banatuko da:

a) Eskatutako obren onura zuzenean jasotzen duen populazioaren arabera. Ondorio hauetarako, laguntzak jasotzen dituen herrigune bakoitzeko populazioa behin bakarrik zenbatuko da, bertan egiteko aurreikusita dauden eskatutako obren kopurua dena dela ere. b) Obrak burutzeko eskatzen duen herrigune-kopuruaren arabera, bakarka kontuan hartuta. c) Diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontua ezarritako definizio eta moduluak aplikatuz zehaztu eta razionaltasun ekonomikoaren irizpideak aplikatu ondoren, eskatutako obren emaitzazko inbertsio baloratuaren arabera.

2.- Koadrila bakoitzean obrak egiteko zuzendu beharreko zenbatekoa zehaztu ondoren, obrak jarraian adierazitako arauen arabera hautatuko dira:

a). Oinarrizko azpiegituretako obren barruan, lehen aldiz instalatzekoei emango zaie lehentasuna, eta hauen barruan hornidura-obrek -goi-sarea-, ura etxeetara banatzekoek -behe-sarea- eta hondakin-urak saneatu eta araztekoek izango dute lehentasuna. b) Lehen aldiz instalatzekoak ez diren oinarrizko azpiegituretako gainerako obretarako, antzeko premia-egoeran dagoen populazio-kopuru handiagoaren onerako direnei emango zaie lehentasuna; horretarako, Arabako Herriguneetako Azpiegitura eta Ekipamenduen Inbentarioan ezarritakoari jarraituko zaio. Aurreko bi ekitaldietan egindako hornidura-obren -goi-sarea-, ura etxeetara banatzekoen -behe-sarea- eta hondakin-urak saneatu eta araztekoen ondorio diren zolaketek lehentasuna izango dute beste obra-mota guztiekiko. c) Ekipamendu eta zerbitzuetako obren barruan, toki arteko esparrukoei emango zaie lehentasuna. Horrelakotzat hartuko dira herrigune bat baino gehiago zerbitzuz hornitzea helburu dutenak, betiere obra bera baldin bada. d) Oinarrizko azpiegitura lanen kategorian zein “ekipamendu eta zerbitzuak” delakoan ere, lehentasuna izango dute azken bost urteetan premia beretsua izanda ere Plan honen kontura laguntza gutxiago jaso duten toki erakundeek.

���

3.- Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren finantza-horniketaren muga kontuan izanik, 200 biztanle baino gutxiagoko herriguneetan gehienez ere urtean eskatutako obra bati erantzungo zaio eta 200 eta 500 biztanle bitarteko herriguneetan gehienez ere urtean bi obra egingo dira, koadrila batek sustatutako elektrifikazio-obrak eta ura kloratu eta edangarri bihurtzeko ekipoak instalatzekoak izan ezik. 4.- Toki-erakunde bati emandako diru-laguntzen guztizko zenbatekoak ezin izango du inolaz ere Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren urteko finantza-horniketaren ehuneko hamabost (%15) gainditu. 5.- Obren aukeraketa egiteko momentuan, baieztatu behar da obra guztiek errespetatzen dituztela indarrean dauden sartzeko erreztasuna edota ibiltzeko aisetasunari buruzko arauak.

15. atala.- Obra eta zerbitzuen hautaketa eta onarpena. 1.- Eskabideak eta hauekin batera aurkeztutako agiriak jaso ondoren, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren Zerbitzuak aztertu egingo ditu eta foru-arau honetan xedatutakoaren arabera diru-laguntza jaso dezaketen obrei, zerbitzuei eta zerbitzu-sari teknikoei buruzko erabaki-proposamena landuko du. Halaber, behin-betiko diru-laguntza finkatzeko 11.2. atala aplikatzearen ondorioz atera litezkeen soberakinen kargura diru-laguntza jasotzeko modukoak izan daitezkeen kontzeptuak barne hartuko dira. 2.- Erabaki-proposamena gai honen aginpidea dagokion foru-diputatuaren iritzipean jarriko da eta honek, bere egingo du edo egokitzat jotzen dituen aldaketak sartu eta Toki Administrazio eta Finantzetako Lurralde Kontseiluaren aginduzko txostenaren eta ordenamendu juridikoak exijitzen dituen beste guztien erabakipean jarriko du helarazten duenetik hasi eta hilabeteko epean. Txosten horiek proposamenaren alde emandakotzat hartuko dira epe hori igaro eta txostena eman eta jakinarazi ez bada. 3.- Aurreko baldintzak bete eta dagozkion egokitzapen edota zuzenketak egin ondoren, foru-diputatu aginpidedunak diputatuen kontseiluaren erabakipean jarriko du kasuan kasuko laguntzak emateko proposamena. Laguntzak onartzeko erabakia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. 16. atala.- Erabakiaren jakinarazpena. 1.- Obrak, zerbitzuak eta zerbitzu-sari teknikoak Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean barne hartu ala ez hartzeari buruz hartutako erabakia toki-erakunde eskatzaileei jakinaraziko die departamentu aginpidedunak, burutzapen-epea eta bete beharrezko baldintzak aditzera emanez. 2.- Laguntzak emateko finkatutako baldintzak ez betetzeak emandako laguntzak ezeztatzea eta jasotako kopuruak itzuli beharra ekarriko du eta, hala badagokio, diru-laguntzak arautzen dituen foru-araudian aurreikusitako erantzukizunak eskatuko dira. 17. atala.- Erakunde onuradunek aurkeztu beharreko agiriak.

���

1.- Laguntzak emateko erabakiaren jakinarazpenean zehazten denean, toki-erakunde onuradunak jarraian adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu foru-aldundian, horretarako adierazitako epearen barruan:

a) Osoko bilkuraren erabakiaren egiaztagiria, diru-laguntza jaso duen obra edota zerbitzua osorik finantzatzeko konpromisoa eta diru-laguntzak betetzen ez duen zenbatekoa erakundeak jartzeko konpromisoa espreski bere gain hartzen duena eta gutxienez atal honen hurrengo azpiataletan adierazten diren agiriak bilduko dituen administrazio-espedientea berretsi eta onartzen duena. b) Obra edo zerbitzuaren proiektua, errepide eta hirigintzako araudia eta zerikusia duen beste edozein xedapen bete beharko dituena eta bere xederako beharrezkoak diren datu, aurrekari eta funtsak eduki beharko dituena eta, zehazki, obrak burutzeko exijitzen denean, honako hauek:

1.- Txostena, kontratu-izaera edukiko duena eta ase beharreko premiak, aukeratutako soluzioaren justifikazioa, alderdi tekniko eta ekonomikoan, proiektua idazteko erabili diren oinarrizko datuen kalkuluak eta kontuan hartu beharreko maila guztietako faktoreak bilduko dituena. 2.- Plano eguneratuak, orokorrak eta xehetasunezkoak, obra behar bezala definituta geratzeko behar diren guztiak, eta obrako burutzapen-planoak. 3.- Agindu tekniko zehatzak, obrak deskribatu eta hauen burutzapena, obrak egiteko ekonomia-baldintzak eta lanak egiteko segurtasun eta higienea arautuko dituztenak. 4.- Aurrekontua, hainbat zatiko aurrekontuk osatua ala ez. Bertan, aleko prezioak, neurketen egoera eta hauek baloratzeko beharrezko xehetasunak eta proiektuko obra edo lanen guztizko aurrekontua adieraziko dira. 5.- Lanak denboran zehar garatzeko programa eta kostu optimoa, adierazpen gisakoa.

c) Obra burutzeko eta destinatuta dagoeneko jarduerak garatzeko beharrezkoak diren ondasun edo eskubideen jabetza, erabilera, gozamen edo aprobetxamendurako eskubidea egiaztatzen duen ziurtagiria. d) Obra egiteko eta, hala badagokio, geroztik ustiatu edo aprobetxatzeko beharrezkoak diren udal-lizentziak, administrazio-emakidak, administrazio-baimenak eta gainerako baimenak. e) Toki-erakundearen osoko bilkuraren erabakia, diru-laguntza ematen zaion zerbitzua edo helburua gutxienez hamar urteko epean iraunarazteko konpromisoa onartu eta, halaber, diru-laguntza jaso duen obra edota zerbitzuaren emaitzazko instalazioaren ustiapena finantzatzeko beharrezko tarifak ezarri eta zerga-ordenantzak landu eta onartzeko konpromisoa hartzekoa. f) Laguntza eskatu zeneko dataren aurreko aurrekontu-ekitaldiko aurrekontu orokorren kitapeneko gastu arruntetarako diruzaintza-gerakina jasota geraraziko duen udaleko kontuhartzailearen edo idazkariaren egiaztagiria edo koadriletan egiaztagiriak egiteko eginkizuna duenarena, edo laguntza eskatu zeneko dataren aurreko aurrekontu-ekitaldiko urteko kontuetako kutxako izakinak egiaztatzen dituen kontzejuko zerga-zainarena.

���

2.- Horretarako adierazitako epea igaro eta eskatutako agiriak aurkeztu ez badira edo eskatutako guztiak ez badaude, diputatu aginpidedunak errekerimendua egingo die hurrenez hurreneko toki-erakundeei 10 asteguneko epean falta diren agiriak aurkez ditzaten, epe hori igaro eta aurkeztu ez badituzte emandako laguntzarako eskubidea iraungitzat joko dela ohartaraziz, eta fondo horiek Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean barne hartzeko eskabidea modu egokian egin duten beste laguntza batzuk ematera zuzenduko dira. 18. atala.- Obren kontratazioa. 1.- Laguntzak jasotzen dituzten toki-erakundeek Herri Administrazioen Kontratuen legerian ezarritakoaren arabera esleitu eta kontratatuko dituzte obrak. Zehazki, administrazio klausula berezietan jarri behar da kontratuak esleitzeko orduan lehentasuna ematen zaiela beren kaudimen teknikoa ziurtatzen duten unean %20 baino gutxiagoko langile elbarri kopurua ez duten enpresa publiko zein pribatuek aurkezten dituzten proposamenei, baldin eta proposamen horiek esleitutako oinarrizko irizpide objetiboen ikuspegitik abantaila gehiago dutenak bezelakoak badira. 2.- Obraren behin-betiko esleipena egin ondoren, erakunde sustatzaileak foru-aldundiari igorri beharko dio esleipen-erabakiaren egiaztagiria. Bertan, hainbat datu jaso beharko da: data, aurkeztutako eskaintza edo proposamenen zerrenda, esleitutako obren identifikazioa eta, bat baino gehiago badira, horietako bakoitzaren zenbatekoa, esleipendunaren izena edo baltzu-izena, burutzapen-epea, baldintza zehatzak eta proiektuaren idazkuntza eta obraren zuzendaritza agindu zaion teknikariaren izena edo, hala badagokio, teknikarien izenak. 19. atala.- Obren kontrola. 1.- Zuinketa-aktak eta obren harrera-aktak egiten direnean, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren Zerbitzuak izendatutako teknikari bat izango da bertan. Teknikari honek txostena egin beharko du, bidezkoa bada departamentu aginpidedunak baimena eman dezan erakunde onuradunek eskatutako obren aldaketak, zabalkuntzak edo erreformak egiteko. 2.- Obrak egiten ari diren bitartean, hauei buruzko informazio-kartel bat ezarriko da, departamentu aginpidedunak jarria. Bertan argi azaldu behar da zein portzentaiatan parte hartzen duten Arabako Foru Aldundiak eta eragindako toki erakundeak obraren finantzaketan. 20. atala.- Behin-betiko diru-laguntza finkatu eta ordaintzea. 1.- 18.1. atalean adierazitako egiaztagiria jakinarazi ondoren, hasieran emandako diru-laguntza 11.2. atalean aurreikusitakoari egokituko zaio eta hasierako diru-laguntza izatetik behin-betiko diru-laguntza izatera pasatuko da. Izan daitezkeen soberakinak 15. ataleko 1. azpiatalaren bigarren lerrokadan adierazitako kontzeptuak finantzatzera zuzenduko dira. 2.- Diru-laguntzak erakunde onuradunek behar bezala onartutako obra-egiaztagiriak eta fakturak aurkeztu eta foru-aldundiko teknikari aginpidedunek ontzat eman ondoren ordainduko dira. 3.- Obra-proiektuak idazteko zerbitzu-sariak finantzatzeko diru-laguntzak dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsitako zerbitzuen minuta aurkeztu ondoren ordainduko dira. 4.- Obra-zuzendaritzako zerbitzu-sariak finantzatzeko diru-laguntzak erakunde onuradunak obraren azken kitapena onartzen duenean ordainduko dira.

���

21. atala.- Diru-laguntzen bateratasuna. Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean barne hartutako obra edo zerbitzuak sustatzen dituen toki-erakundeak obra edo zerbitzu horiek finantzatzeko beste organismo edo erakunde publiko batzuen diru-laguntzak edo laguntzak lortzen baditu, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren kargurako ekarpena obraren kostuaren eta planaz kanpoko jatorria duten diru-laguntza edo laguntzen arteko diferentziari dagokion portzentaia aplikatuz kalkulatuko da. 22. atala.- Diru-laguntzak itzultzea. 1.- Diru-laguntzak arautzen dituen foru-araudian aurreikusitako kasuen kaltetan izan gabe, diru-laguntza ematen zaion zerbitzua edo helburua gutxienez hamar urteko epean iraunarazteko konpromisoa betetzen ez bada, jasotako kopuruak itzuli egin beharko dira eta ordainketa egin zenetik kalkulatutako berandutza-interesak exijituko dira, Ekonomia- eta aurrekontu-araubideari buruzko abenduaren 18ko 53/92 Foru Arauko 19. atalean finkatutako zenbatekoan. 2.- Halaber, hala badagokio, diru-laguntzei buruzko foru-araudian aurreikusitako arau-hauste eta zigorren araubidea aplikatu ahal izango da. 23. atala.- Diru-laguntzak ezeztatzea. Obra burutzeko edo zerbitzua egiteko laguntza emateko erabakian finkatutako epea amaitu eta oso-osorik gauzatu ez bada edo Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren kargurako diru-laguntza emateko espedientean aurreikusitako eran egin ez bada, toki-erakundeekiko harremanen arloan aginpideak dituen foru-diputatuak, horretarako espedientea egin ondoren, emandako laguntza edo laguntzak osorik edo zati batean ezeztatu eta legez egoki litezkeen erantzukizun guztiak exijitu ahal izango ditu.

III. TITULUA.- "INBERTSIOETAKO PLAN BEREZIA". 24. atala.- Inbertsioetako Plan Berezia. 1.- “Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean” ezarritako laguntzez bestalde, eta plan horren osagarri gisa, Inbertsioetako Plan Berezia sortzen da, foru-aldundiak Arabako lurralde historikoko toki-erakundeek egin beharreko obra jakin batzuetan laguntzeko tresna gisa. 2.- Inbertsioetako Plan Berezia jarraian adierazitako obrak burutzeko laguntzak ematera zuzenduko da:

a) Ur-hornidura lehen aldiz instalatzeko obrak - goi-sarea-, lurgaineko edo lurpeko kaptazioak, eroanbideak eta ur-andel erregulatzaileak eta edateko ura etxeetara banatzeko sareak -behe-sarea- biltzen dituztenak. b) Hondakin-urak saneatu eta arazteko sare orokorrak eta obraren proiektu orokorrean barne hartuta dauden hobi septiko indibidualak lehen aldiz instalatzeko obrak. c) 25 urteko antzinatasuna edo handiagoa duten sareak guztiz berritzeko obrak.

3.- Diru-laguntzen portzentaia aplikagarria enkantean lehiatzeko aurkeztutako eskaintzarik txikienaren edo ekonomikoki onurazkoena den proposamenaren %80rainokoa izango da.

��

4.- “Inbertsioetako Plan Bereziaren” finantza-horniketa aurrekontuei buruzko foru-araudian ezarritakoa izango da. 5.- “Inbertsioetako Plan Bereziaren” kargurako laguntzak emateko deialdia “Obra eta Zerbitzuetako Foru Planari” dagokion deialdiarekin batera egingo da. 6.- Aurreko 2. azpiatalean adierazitako obra babesgarriak zehaztutakoan, Inbertsioetako Plan Berezian dagokion programan erantzungo zaie. Lehendabizi plan horretan erabilgarri dagoen kontsignazioaren kargura finantzatuko dira eta gainerakoa, hala badagokio, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean koadrila bakoitzerako finkatutako kontsignazioaren kargura. 7.- Inbertsioetako Plan Bereziaren kargura erantzun dakiekeen obren finantzaketak bertan aurreikusitako kontsignazioa agortzen ez duenean, emaitzazko soberakina Obra eta Zerbitzuetako Foru Planeko urteko programan erantzun dakiekeen oinarrizko azpiegituretako obrak finantzatzeko erabiliko da. 8.- “Inbertsioetako Plan Bereziaren” betekizunak, baldintzak eta burutzapena foru-arau honetan “Obra eta Zerbitzuetako Foru Planerako” ezarritako eran arautuko dira aplika dakizkiokeen alderdi guztietan eta, bereziki, sei, zortzi eta hamabigarren ataletan eta bigarren tituluko V. atalburuan ezarritako eran. 9.- Aukeraketa egiteko irizpide moduan, Arau honetako II. Tituluko V. Kapituluan sartutakoez gainera, obraren premia eta beharra hartuko da aintzakotzat, Arabako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Bazkunde Ofizialak prestatutako herri eta eskualdeen azpiegitura eta ekipamenduen inbentarioaren arabera.

IV. TITULUA.- "AUZO-HARREMANEN SUSTAPENA " 25. atala.- Obrak auzolanean egitea. 1.- Toki-erakundeek auzolaneko sistemaren bidez, hau da, erakundea osatzen duten biztanleek eskulana eta erremintak, garraiorako animaliak edo ibilgailuak jarrita egiten dituzten obrak burutu eta ekipamenduak konpontzeko laguntzak eman ahal izango dira. 2.- Laguntzak obran erabilitako materialen kostuaren %100eraino iritsiko dira, eta jarraian adierazitako obrak burutzera zuzendukoak izango dira lehentasuna izango dutenak:

a) Oinarrizko azpiegiturak konpondu edo herriko kaleak zolatzekoak, sistema horren bidez burutzeko modukoak direnak. b) Kontzeju-aretoa, gizarte-etxe, gurtza-leku, bolatoki eta bestelako toki-ekipamenduetan konponketa espezializatu gabeak, birmoldaketak, teilaberritzeak edo obra xeheak egitea. c) Lorategiak, fatxadak, espazio komunak eta abar konponduz herria apaindu edo edertzera zuzendutako jarduketak.

3.- Diru-laguntza jaso dezaketen gehienezko aurrekontuak arau honen I. eraskinean ezarritako moduluak aplikatzearen emaitzazkoak izango dira. Dena den, obrak osorik burutzeko kostuek ez dute 5 milioi pezetako kopurua gaindituko. 4.- Urte bakoitzaren hasieran toki-erakundeei zuzendutako deialdi bat egingo da, auzolan-sistemaren bidez egin nahi dituzten obrak eska ditzaten.

��

Mota honetako laguntzak eskuratu nahi dituzten erakundeen eskabidean egin beharreko obraren aurrekontua edo balorazioa adierazi beharko da, eta bereiz idatziko dira erabili beharreko materialen kostua eta deskribapena eta eskulanarena; azken honek langile espezializatuena eta auzotarrek jarritakoa barne hartuko ditu. 5.- Eskabideak jasotzen direnean, aurrekontu-kontsignazioaren arabera babespean har daitezkeen obra guztiei erantzungo zaie. Eskatutako obren artean, beharrezkoek edo premiazkoek, auzotar gehiagok parte hartzen dutenei, zentsoaren arabera, emango zaie lehentasuna. 6.- Kontzeju batek edozein obra auzolanean egin ahal izateko, Arabako lurralde historikoko kontzejuei buruzko martxoaren 20ko 11/1995 Foru Arauko 44. atalean ezarritako baldintzak bete beharko ditu. 7.- Obrak auzolanean egiteko laguntzak auzo-harremanetako urteko aurrekontu-sailaren kargura emango dira. Ekitaldi bakoitzean barne hartutako obrak toki-erakundeen arloan aginpideak dituen foru-diputatuak onartuko ditu. 26. atala.- Tokiko intereseko obra eta zerbitzuak. Tokiko edo tokiz gaindiko intereseko obra edo inbertsio bereziak auzo-harremanetako aurrekontu-sailaren urteko kontsignazioaren kargura egin ahal izango dira, derrigorrez egin beharrekoak direnean, baldin eta foru-arau honek arautzen dituen lankidetza-tresnetako edozeinek babespean har ditzakeenen artean ez badaude eta aldundiko beste departamenturen baten arreta-lerrorik ez badute. 27. atala.- Soberako kontsignazioa. Ekitaldi bakoitzean, 25. eta 26. ataletan ezarritako laguntzak eskuratzeko eskabideek auzo-harremanetako aurrekontu-sailaren urteko kontsignazioa agortzen ez badute, soberako diru-kopurua Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean edo Inbertsioetako Plan Berezian araututako laguntzak osatzeko erabiliko da.

V. TITULUA.- ARABAKO TOKI-ERAKUNDEEN INBERTSIOAK, OBRAK ETA ZERBITZUAK FINANTZATZEKO FORU-LERROA.

28. atala.- Definizioa eta aurrekontuko diru-horniketa. 1.- Finantzaketa-lerroa Arabako Foru Aldundiaren finantza-mailako lankidetza-tresna bat da eta beraren bitartez Arabako lurralde historikoko toki-erakundeen eskueran jartzen du hauek inbertsioak, obrak eta zerbitzuak burutzeko behar duten kapitala. Amortizazioa denboran geroratuta egingo da eta Arabako Foru Aldundiak bere gain hartuko du berak zehaztuko duen finantza-erakundean horretarako gaitutako kontuaren finantza-kostua. 2.- Finantzaketa-lerroaren finantza-kostuari aurre egiteko aurrekontuko urteko diru-horniketa zabalgarritzat joko da eta ondorio horretarako kontsignatuko da dagozkion Arabako lurralde historikoko aurrekontu orokorren VII. atalburuan.

���

29. atala.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoen xedea. Foru-arau honetako 2. atalean bildutako toki-erakundeek egindako inbertsioen artean jarraian adierazitakoak izan daitezke diruz lagundutako finantzaketa-lerrotik datozen fondoen xede:

a) Obra eta Zerbitzuetako Foru Planak babespean har ditzakeenen artean barne hartutako obra eta zerbitzuak eta horiek burutzeko beharrezkoak diren proiektua idazteko eta obra-zuzendaritzarako zerbitzu-sariak. b) Inbertsioetako Plan Berezian babespean hartzeko modukotzat definitutako obra eta zerbitzuak eta horiek burutzeko beharrezkoak diren proiektua idazteko eta obra-zuzendaritzarako zerbitzu-sariak. c) Espazio libre, berdegune edo ekipamendu komunitariora zuzendutako lurrak edo higiezinak eskuratzea.

30. atala.- Finantzatu beharreko kopurua zehaztea. 1.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoen gehienezko kopurua ez da eskabidea eragin duen inbertsioaren azken kostuaren ehuneko berrogeita hamarretik (%50) gorakoa izango. 2.- Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso duten derrigorrezko gutxieneko toki-zerbitzuen oinarrizko azpiegituretako obretan, emandako diru-laguntzaren eta finantzaketa-lerrotik datozen fondoen zenbatekoaren batura obraren azken kostuaren ehuneko ehuneraino (%100) irits daiteke. 3.- Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso duten ekipamenduetako obretan, emandako diru-laguntzaren eta finantzaketa-lerrotik datozen fondoen zenbatekoaren batura kasuan-kasuan ezarritako diru-laguntzen mugaren ehuneko hirurogeita hamabosteraino (%75) irits daiteke. 4.- Finantzaketa-lerrotik erabilitako fondoen zenbateko metatua, ekitaldi bakoitzean, Arabako lurralde historikoko aurrekontu orokorretan Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren eta Inbertsioetako Plan Berezien kontzeptupean kontsignatutako diru-kopuruen ehuneko hirurogeiraino (%60) irits daiteke. 31. atala.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak eskatzea. Arabako toki-erakundeek edozein unetan eskatu ahal izango dituzte finantzaketa-lerrotik datozen fondoak. Horretarako, eskabide idatzia egin eta Arabako Foru Aldundiko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dute, edota administrazio-jardunbideari buruzko legerian aurreikusitako eretan jokatu. 32. atala.- Aurkeztu beharreko agiriak. Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak eskatzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.- Departamentu aginpideduneko foru-diputatu titularrari zuzendutako eskaera, fondoak zein xedetarako eskatzen diren adieraziko duena. Honekin batera, toki-erakunde eskatzailearen erabakiaren eta kasuan kasuko proiektu edo aurrekontuaren egiaztagiria aurkeztuko da.

���

2.- Aurreko lerrokadan adierazitako erabakian honako alderdi hauek jasota geraraziko dira:

a) Finantzatu nahi den inbertsioa, obra edo eskuraketa. b) Horren aurrekontua edo kostu osoa. c) Toki-erakundeari eman dizkioten diru-laguntzak eta, hala badagokio, inbertsioa finantzatzeko aurreikusitako diru-sarrerak. d) Eskatzen diren fondoen zenbatekoa eta amortizazio-epea. e) Ezarritako baldintzak, hots, titulu honetan bildutakoak, ontzat eman izanaren adierazpena. f) Toki-erakundeko lehendakariari dagokion kontratua formalizatu eta sinatzeko ahalmena ematea. g) Finantzatutako kapitala itzultzeko aurreikusitako amortizazio-era. Dena den, fondoak ematen badizkiote, toki-erakunde eskatzaileak itunpeko zergetako partaidetza guztiak eta Arabako Foru Aldunditik jaso beharreko bestelako diru-laguntza edo transferentziak jarriko ditu finantzaketa-lerroaren bitartez finantzatutako kapitalaren amortizazioaren berme gisa, aldundiari ahalmena emanez ordaindu gabeko amortizazioaren urterokoak erabat kitatu arte atxikitzeko. h) Laguntza eskatu zeneko dataren aurreko aurrekontu-ekitaldiko aurrekontu orokorren kitapeneko gastu arruntetarako diruzaintza-gerakina jasota geraraziko duen udaleko kontuhartzailearen edo idazkariaren egiaztagiria edo koadriletan egiaztagiriak egiteko eginkizuna duenarena, edo laguntza eskatu zeneko dataren aurreko aurrekontu-ekitaldiko urteko kontuetako kutxako izakinak egiaztatzen dituen kontzejuko zerga-zainarena. i) Aurrez azaldutakoaz gainera, espazio libre, berdegune edo ekipamendu komunitariora zuzendutako lur edo higiezinen eskuraketa finantzatzeko fondoak eskatzen direnean, toki-erakunde eskatzailearen erabakian honako agiri hauek barne hartu beharko dira:

- Lur edo higiezinaren eskuraketa fondoak emateko erabakia jakinarazten den egunetik hasi eta luzeen jota ere hiru hilabeteko epean egiteko konpromisoa. - Lurra edo higiezina erabilera publikora zuzentzeko konpromisoa eta udalerrian indarrean dagoen hirigintza-araudiarekin bat datorrela adierazten duen ziurtagiria. - Toki-erakundearen ondasunen inbentarioan erregistratzeko eta jabetza-erregistroan idazteko agindua. - Lur edo higiezinen urbanizazio osoa edo, hala badagokio, egokitzapena fondoak emateko erabakia jakinarazten den egunetik hasi eta luzeen jota ere bi urteko epean egiteko konpromisoa.

���

3.- Hartutako erabakiarekin batera, jendaurreko erakusketaren emaitzaren egiaztagiria aurkeztuko da.

33. atala.- Toki-erakunde batzuek bete beharreko baldintza bereziak. Aurreko atalean adierazitako agiriei, hala badagokio, jarraian adierazitakoak erantsi beharko zaizkie:

1.- Fondoak eskatzen dituen toki-erakundea Arabako Foru Aldunditik itunpeko zergetako aldizkako partaidetzarik jasotzen ez duen koadrila bat denean, aldundiak fondoak eman dizkion toki-erakundeak betebeharra betetzen ez duenean fondoen amortizazioaren urterokoak ordaintzeko betebeharra koadrila osatzen duten toki-erakunde desberdinek beren gain hartzeko erabakia aurkeztu beharko du. 2.- Administrazio-batzar edo kontzeju batek eskatzen dituen fondoetarako aurreikusitako amortizazioaren urterokoak aurreko ekitaldian itunpeko zergetako partaidetzaren kontzeptupean jasotako zenbatekoa gainditzen duenean, dagokion Udalaren erabakia aurkeztu beharko du eskabidearekin batera, emandako fondoen amortizazioaren urtekoak partaidetza horren zenbatekoa gainditzen duen diru-kopurua itzultzeko konpromisoa hartzen duela adieraziz.

34. atala.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak emateko irizpideak. 1.- Toki-erakunde bati aurrekontu-ekitaldi bakoitzean behin bakarrik eman dakizkioke finantzaketa-lerrotik datozen fondoak. 2.- Lehendabiziko aldiz eskatzen duten toki-erakundeek lehentasuna izango dute finantzaketa-lerrotik datozen fondoak ematerakoan lehenago fondo horiek edo interesik gabeko aurrerakin itzulgarriak jaso dituzten erakundeekiko. 3.- Aurreko bi azpiataletan adierazitakoaren ondorioetarako, toki-erakunde batek bere jarduketa-esparruko edo, hala badagokio, udalerriko beste erakunde batek inbertsioak edo obrak egiteko finantzaketa-lerrotik datozen fondoak eskatzen baditu, inbertsioa egin edo obra burutzen duen toki-erakundea hartuko da eskatzailetzat. 4.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak ematerakoan, lehentasuna izango dute Obra eta Zerbitzuetako Foru Planean eta Inbertsioetako Plan Berezian barne hartutako obretara zuzendutako eskabideek eta, hauen barruan, oinarrizko zerbitzuetako obretara zuzendutakoek. 5.- Eskabidea eragin duten obrak edo eskuraketak finantzatzeko behar adinako baliabide propioak dituzten toki-erakundeei ez zaizkie finantzaketa-lerrotik datozen fondoak emango. 35. atala.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak ematea. 1.- Toki-erakundearen eskabidea jaso ondoren, Arabako Foru Aldundiko organo aginpidedunak espedientearen izapideak egingo ditu eta fondo horien bidez aseko diren premiak hobeto ezagutzeko beharrezkotzat jotzen dituen txosten guztiak eskatuko ditu, toki-erakundearen finantza-ahalmenari buruz, beste erakunde batzuetatik jaso dituen laguntzei buruz eta interesgarritzat jotzen dituen alderdi guztiei buruz.

���

2.- Espedientearen izapideak egin ondoren, Arabako Foru Aldundiko organo aginpidedunak fondoak emateari buruzko proposamen-txostena egin eta organo aginpidedunak onartzeko jarriko du, finantza-kostuari dagokion gastua baimen dezan, aurrekontu-araudiaren arabera. 3.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak emateko erabakiak baimendutako zenbatekoa eta amortizazio-epea ezarriko ditu. Amortizazio-epea hiru eta hamar urte bitartekoa izan daiteke eta erakunde eskatzailearen erabilgarritasun ekonomikoen, finantzatu beharreko inbertsio-motaren eta finantzaketa-lerroaren erabilgarritasun-tartearen arabera zehaztuko da. Tarte hau 30.4. atalean definitutako urteko gehienezko erabilgarritasun-ahalmenaren eta erabilitako fondoen zenbateko metatuaren arteko diferentzia gisa kalkulatuko da. 36. atala.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoen erabilgarritasuna. 1.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak emateko jarraian adierazitako baldintzak bete beharko dira:

a) Fondoak oso-osorik erabili beharko dira eskatutako obra, zerbitzua edo eskuraketarako; ezin izango da inolako zenbatekorik erabili beste gastu batzuetarako, eta fondoen xedea ezin izango da inolaz ere aldatu. b) Erakunde eskatzaileak fondoak emandako ekitaldian eta hurrengoan erabili beharko ditu; epe hau ezin izango da luzatu. Epe horretan erabili ez badira, Arabako Foru Aldundiak fondoak emateko erabakia ezeztatu ahal izango du.

2.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoen erabilpena Arabako Foru Aldundiko organo aginpidedunak txostena eman ondoren egingo da, toki-erakunde onuradunak jarraian adierazitako agiriak aurkeztu ondoren:

a) Obrako teknikari zuzendariak egindako obra-egiaztagiri zatikoa edo osoa, edo toki-erakundearen hurrenez hurreneko organoak onartutako faktura, kasuak kasu. b) Fondoak eman zaizkion obra edo zerbitzua egiteko burututako lanak frogatzeko fakturak edo zerbitzu-sarien minutak, toki-erakundearen hurrenez hurreneko organoak behar bezala onartuak. c) Fondoak erabilera komunitarioko lurrak edo eraikinak eskuratzera zuzendu badira, higiezinaren salerosketa-kontratuaren kopia eta jabetza-erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.

3.- Inbertsioaren azken kostua finantzaketa-lerrotik datozen fondoak ematerakoan kontuan hartutakoa baino txikiagoa bada, hauek inbertsioaren urripenaren proportzio berean murriztuko dira. 4.- Aitzitik, inbertsioaren azken kostua finantzaketa-lerrotik datozen fondoak ematerakoan kontuan hartutakoa baino handiagoa bada, fondoen zenbatekoa ez da ezein kasutan handituko. 37. atala.- Kontratua formalizatzea. Emandako fondo guztiak eskura izandakoan edo fondo hauen helburu izan ziren obra edo inbertsioak guztiz burutu direnean, bidezko kontratua formalizatuko da. Arabako Foru

���

Aldundiaren, toki-erakunde onuradunaren eta finantza-erakundearen legezko ordezkariek hiru aletan sinatuko dute kontratu hau. 38. atala.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoen amortizazioa. 1.- Toki-erakunde onuradunak finantza-lerrotik datozen fondoak zenbateko berdina duten urterokoetan amortizatuko ditu. Urteroko hauek fondoen guztizko zenbatekoaren eta zenbateko hau emateari buruzko ebazpenean ezarritako amortizazio-epearen arteko kozientearen emaitzazkoak izango dira. 2.- Amortizazio-epea finantzaketa-lerrotik datozen fondoetako azken zenbatekoa eskura izan eta hurrengo urteko lehen egunetik hasiko da konputatzen. 3.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak jasotzen dituzten toki-erakundeek fondo hauek amortizatzeko urterokoak ordaintzeko bidezko kredituak kontsignatuko dituzte beren kontu eta aurrekontu arruntetan. 4.- Toki-erakunde onuradunek urte bakoitzeko ekainaren 30a aurretik ordainduko dizkiote finantza-erakunde mailegu-emaileari dagozkien urterokoak, jasotako zenbatekoa osorik amortizatu arte. 5.- Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Fondoaren urteko amaierako kitapenean toki-erakunde onuradunei suerta dakizkiekeen zenbatekoak finantzaketa-lerrotik datozen fondoen aldez aurreko amortizazioari aplikatuko zaizkio, beste foru-arauen indarrez beste helburuetara loturik daudenean izan ezik. 6.- Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak jasotzen dituzten toki-erakundeek amortizatzeke dauden fondo guztiak amortizatu ahal izango dituzte edozein unetan. 39. atala.- Urteko amortizazioaren betebeharra ez betetzea. 1.- Toki-erakunde onuradunak urteko amortizazioaren betebeharra ezarritako epeetan betetzen ez badu, Arabako Foru Aldundiak toki-erakunde horri dagokion edozein partehartze, diru-laguntza edo laguntzan ordaindu ez den zenbatekoa gorde ahal izango du eta finantza-erakunde hartzekodunaren eskura jarriko du zenbateko hau. Era berean, aditzera emandako betebeharra betetzeko garaian gertatu den atzerapenak eragindako finantza-kostu gehigarria konpentsatzeko beharrezko zenbatekoa gordeko du. 2.- Aurreko azpiatalean adierazten den moduan, betebeharra betetzen ez bada, ezin izango da Arabako Lurralde Historikoko Aurrekontuetatik inolako laguntza edo diru-laguntzarik hartu. 3.- Aurreko ataletan xedatutakoak ez du eragotziko finantza-erakundeak ordaintzeke dauden zorrak jasotzeko legezko ekintzak gauzatu ahal izatea. 40. atala.- Toki erakunde onuradunen aldaketa. Finantzaketa-lerrotik datozen fondoak guztiz amortizatu aurretik lurralde-mugaketan aldaketarik gertatuz gero, hau da, toki-erakunde onuradunean txertaketarik, loturarik, banantzerik edo desegiterik gertatuz gero, fondoak aurretik amortizatu beharko dira edo, hala badagokio, toki-erakunde zurgatzaileak edo sortzen diren toki-erakunde berriek osorik amortizatu beharko dituzte hauek edo ordaintzeko dauden urteroko guztiak itzuli beharko dituzte eta, horretarako, aldatu den toki-erakundearentzat indarrean zegoen epe berdina izango dute.

���

XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Foru Arau honetan aurreikusitako egitasmoak onartu ondoko hiru hilabeteen barruan, Foru Aldundiak Txosten bat bidali behar die Biltzar Nagusiei egitasmo horien betetze egoeraz, bertan, Egitasmoan sartutako obra eta zerbitzuak, haien betetze egoera, emandako dirulaguntzen zenbatekoa, egindako inbertsioaren maila eta eginiko ekintzak hobeto aztertu eta hontrolatzeko interesgarria den beste edozein datu zehatzak behar dira. Halaber, esandako epe berean, Aldundiak Foru Arau honetan aurreikusitako egitasmo bakoitzean egondako salbuespenen zerrenda arrazoitua ere bidali beharko die Arabako Biltzar Nagusiei. Bigarrena.- 11. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, diru-laguntza jaso dezaketen aurrekontuak eta hauekin onuratuko diren obra eta zerbitzuak foru-arau honetako I. eraskineko dokumentuan zerrendatzen direnak izango dira. ALDI BATERAKO XEDAPENAK Bakarra.- 1997ko ekitaldiaren aurreko ekitaldietako Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren eta Inbertsioetako Plan Bereziaren kargura emandako laguntzak, oraindik ere, bere garaian laguntzak emateko oinarri izan zen araudiak araupetuko ditu. Horrenbestez, kasu hauetan ez dira foru-arau honetan biltzen diren xedapenak aplikatuko. INDARGABETZEKO XEDAPENAK Bakarra.- Foru-arau honetan xedatutakoarekin kontraesankorrak edota bateraezinak diren aurreko xedapen guztiak indargabetuko dira eta bereziki honako hauek:

- 21/1992 Foru Araua, uztailaren 14koa, Obra eta Zerbitzuetako Foru Planari buruzkoa (ALHAO 90. alea, abuztuaren 12koa). - 8/1993 Foru Arauaren II. Titulua. 8/1993 Foru Araua, apirilaren 19koa, Arabako toki-erakundeek ezarpen hitzartuan duten parte hartzea arautzen duena (ALHAO 47. alea, maiatzaren 3koa). - Diputatu Kontseiluaren 477/1993 Erabakia, irailaren 7koa, interesik gabe itzul daitezkeen aurrerakinei buruzko Foru Fondoaren Araudia onartzen duena. - Diputatu Kontseiluaren 942/1995 Erabakia, abenduaren 19koa, interesik gabe itzul daitezkeen aurrerakinei buruzko Foru Fondoa arautzen duen Araudiaren 10. atala aldatzen duena.

AZKEN XEDAPENAK Lehena: Arabako Foru Aldundiak du foru-arau hau garatu eta burutzeko beharrezko xedapen osagarriak emateko ahalmena.

���

Bigarrena: foru-arau honen indarraldia amaitu ondoren, foru-araua berrikusi edo beste batekin ordezkatzeari ekin ez bazaio, foru-arau honen eraginak automatikoki luzatuko dira adierazitako berrikuspena edo ordezkapena gertatu arte.

���

I. ERASKINA

OINARRIZKO AZPIEGITURETAKO OBREN DEFINIZIOA ETA DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN EKIPAMENDU-OBRETARAKO GEHIENEZKO AURREKONTUAK A.- OINARRIZKO AZPIEGITURETAKO OBREN DEFINIZIOA 1.- Edateko uren etxeetako hornidurako sare orokorra Edateko uren etxeetako horniduran datza eta bertan hornidura-sarea -goi-sarea-, ura banatzeko sarea -behe-sarea- eta ura edangarri bihurtzea biltzen da. Sare honek ondokoa barne hartzen du: lurgaineko urak eta lurpeko urak biltzea, ura bertatik ur-andel erregulatzaileetara eramango duten eroanbideen trazadura, ur-andelak berak, ura edangarri bihurtzea, ura kontsumo-guneetara banatzeko sarea, fabrika-obrak, pieza bereziak, balbulak, bentosak eta instalazioaren funtzionamendua bermatuko duten gainerako elementu guztiak, bai eta ukitzen diren ondasun eta zerbitzuak berriro jartzea ere. Hornidura-sareetan egin beharreko zerbitzurako egokienak diren materialak erabiliko dira eta, hortaz, lehenespenez burdinurtu harikorra eta dentsitate handiko polietilenoa erabiliko dira. Nolanahi ere, erabili beharreko materialek AENOR kalitate-egiaztagiria eduki beharko dute eta, halakorik ezean, Torroja Institutuak luzatzen duen DIT egiaztagiria.

Lur partikularretako adar indibidualak, kontagailu partikularrak eta, orokorrean, bereziki interes partikularra duen sare oro baztertuko da.

Trazadura orokorrak zein adar indibidualek legez ezarrita dauden eta zerbitzuan den egoitza, industria eta merkataritzarako hornidura estaliko dute eta baztertuta geratuko dira urbanizatzea espero diren lurrak, baratze eta lugorriak, aurri egoeran edo zerbitzuz kanpo dauden eraikin edo instalazioak eta, orokorrean, nekazaritza-ureztaketarako edozein hornidura.

2.- Kaptazioak, eroanbideak eta ur-andelak Populazioa urez hornitzeko iturri edo ur-emarietatik ura azaleratu, aprobetxatu edo biltzeko -betiere horretarako bidezko baimena edo administrazio-emakida edukiz gero- beharrezkoak gertatzen diren obra zibilak egitea barne hartzen da kaptazio obretan, bai eta ura ur-andel erregulatzaile batera edo etxeetan ura banatzeko sareetara eramatea ere.

Eroanbidea -goi-sarea- kaptazioetatik ur-andel erregulatzaileetarainoko trazadura eta ur-andel erregulatzaileetatik etxeetako kontsumo-guneetarainoko trazaduran datza. Obra zibila eta tutuak, fabrika-obrak, pieza bereziak, balbulak, bentosak eta instalazioaren funtzionamendua bermatuko duten gainerako elementuak jartzea barne hartzen du eta aurreko puntuan definitutako materialak erabiliko dira.

Ur-andela etxeetako hornidurarako ura metatzeko egokia den aurrefabrikatutako instalazioa edo obra-eraikuntza da. Ura edangarri bihurtzeko multzoa eta elementu osagarriak eduki beharko ditu. Ur-andel erregulatzailea zatituta egotea onartuko da, bai eta zerbitzuaren funtzionamendua hobetuko duen beste edozein sistema ere. Ur-andelaren ahalmena zehazteko ondoko mugak hartu beharko dira aintzat -nolanahi ere, dagokien kalkuluaren bitartez justifikatu beharko dira-: Zuzkidurak: * Biztanleak 350 litro/biztanle/egun

��

("horizonte-urterako" aintzat hartua). * Azienda larria 0,25 biztanleren parekoa edo 80 litro/abelburu/egun * Azienda xehea 0,15 biztanleren parekoa edo 60 litro/abelburu/egun Industria-hektarea 125 biztanleren parekoa edo 0,5 litro/segundu/hektarea. Erregulazioa 48 H, 75 metro kubikoraino izan ezik. Tamainak: Zenbat biztanleren Ereduzko Ur-andel Tamaina pareko (10.000raino ) Metro kubikoak 50 baino gutxiago 75 50 eta 140 bitartean 100 141 eta 215 bitartean 150 216 eta 285 bitartean 200 286 eta 360 bitartean 250 361 eta 430 bitartean 300 431 eta 570 bitartean 400 571 eta 715 bitartean 500 716 eta 860 bitartean 600 861 eta 1.000 bitartean 700 1.001 eta 1.140 bitartean 800 1.141 eta 1.285 bitartean 900 1.286 eta 1.430 bitartean 1.000 1.431 eta 2.140 bitartean 1.500 2.141 eta 2.860 bitartean 2.000 2.861 eta 3.570 bitartean 2.500 3.571 eta 4.285 bitartean 3.000 4.286 eta 5.715 bitartean 4.000 5.716 eta 7.140 bitartean 5.000 7.141 eta 8.570 bitartean 6.000 8.571 eta 10.000 bitartean 7.000 3.- Hondakin-uren saneamendurako sare orokorra Etxeetako hondakin-uren hustuketan datza eta ur beltzak bildu eta arazteko sistemetara eramateko kolektore eragozleak, adar nagusiak eta bigarren mailakoak barne hartzen ditu.

Etxeetako ur beltzak husteko sareen trazadura, hauen obra zibila, fabrika-obrak eta instalazioaren funtzionamendua bermatuko duten gainerako elementuak barnebiltzen ditu, bai eta ondasun eta zerbitzuak berriro jartzea ere. Hondakin-uretako eroanbideetan, lehenespenez, PVC, fibrozementua eta juntura elastikoa duen hormigoi bibroprentsatua erabiliko da eta, nola nahi ere, erabili beharreko material plastikoek AENOR kalitate-egiaztagiria eduki beharko dute eta, halakorik ezean, Torroja Institutuak luzatzen duen DIT egiaztagiria.

Lur partikularretako adar indibidualak eta, orokorrean, bereziki interes partikularra duen sare oro baztertuko da.

��

Trazadura orokorrak zein adar indibidualek legez ezarrita dauden egoitza, industria-eta merkataritza-erabilerak hartuko dituzte eta baztertuta geratuko dira urbanizatzea espero diren lurrak, baratze eta lugorriak, aurri egoeran edo zerbitzuz kanpo dauden eraikin edo instalazioak eta, orokorrean, eraikin bati lotzen ez zaion edozein hartune. 4.- Ur beltzak arazteko sistema (HUA) Hiri-izaerako hondakin-urak arazteko edozein sistema barne hartzen du, lehenespenez hobi septikoak, estalki bikoitzeko tanga septikoak edo arazketa biologikorako instalazioak. Industri edo abeltzaintzako jatorria dutenak baztertuta daude.

Edonola ere, arazteko sistemaren ahalmena eta eraginkortasuna justifikatu beharko da:

a) dagokion kalkuluaren bitartez. b) indarrean dagoen legeriara egokitzearen bitartez. c) Arabako Foru Aldundiaren Ur Zerbitzuak idatzi dituen gune txikietako arazketari buruzko gomendioak betez.

5.- Euri-urak husteko sarea Bereziki hiri-esparru finkatuan euri-urak husteko sarean datza.

Euri-urak husteko sareen trazadura, hauen obra zibila, fabrika-obrak eta instalazioen funtzionamendua bermatuko duten gainerako elementuak barnebiltzen ditu, bai eta ondasun eta zerbitzuak berriro jartzea ere. Erabili beharreko materialek aurreko puntuan aditzera emandakoa bete beharko dute.

Euri-urak eta ur beltzak bereizirik biltzeak berariazko justifikazio teknikoa eskatuko du, lehenespenez, bi hustuketa hauek sare bera erabiliko baitute. Sare honi sare unitarioa deituko diogu. 6.- Zoladurak Hiri-izaerako bidesarean zoladura zurruna edo malgua edukitzean datza.

Ondorio hauetarako eta Arabako herriguneen bi tipologia bereizgarrienak kontuan izanik, bi hiriko bidesare-mota bereizten dira:

A.- Hiri-sare bateratua, kale, plaza eta bestelako hiribideek osatua. Kasu hauetan zoladurak oinarri eta azpioinarri bikortsu trinkotua eta hormigoi-geruza edo asfaltozko errodadura-geruza bat edukiko du. Azken amaiera edo akabera ofitikoa -asfaltozko zoladura denean (errodadura)- eta erruleteatua -hormigoizko zoladura denean- izango da, hiri-ingurunearen arabera. Araudi bereziak (BIA, OHE eta abar) bereziki behartzen duenean soilik onartuko dira bestelako materialak (adokinak, baldosak, harria). B.- Hiri-sare barreiatua, ez ditu berez kaleak osatzen, etxebizitzetara edota ekipamenduetara hurbiltzeko bidesare nolabait trinkoa da.

���

Kasu honetan zoladura oinarri bikortsu trinkotuan eta asfaltozko errodadura-geruzan edo, kasuak kasu, hormigoizko zolarrian datza. C.- Diru-laguntza jaso dezaketen zoladura-obretarako -hertsiki hartuak- aurrekontuak eraikitako m² bakoitzeko eta gainazaleko material motaren araberako prezio bateratuak aplikatzearen ondoriozkoak izango dira. Haatik, oinezkoen trafikorako bidea (espaloiduna edo espaloi gabea) eta ibilgailuen trafikorako bidea bereiziko ditugu. Ondoren prezio bateratuen taula ikus dezakegu:

Pta/m² Oinezkoen Oinezkoen Ibilgailuen trafikoa erabilera erabilera espalorik gabe espaloiduna Hormigoi 2.700 4.400 4.500 erruleteatu edo talotxatua Hormigoi 6.500 8.200 8.300 inprimitua Baldosa 7.000 9.500 - hormigoia Asfaltoko 3.000 4.800 3.000 aglomeratu beroa Aglomeratua 1.800 - 1.800 (sendogarriak) Ihinztaketa 1.400 - 1.400 hirukoitza Aglomeratua 1.300 - 1.300 (hormigoi gaineko sendogarriak) Taula honetako prezioak KPIaren arabera aldatu behar da urtero. Prezio hauetan burutzapen materialerako (hondeaketa, azpioinarri bikortsua, hormigoia edo asfaltozko aglomeratua, sare-mailaketak, zintarriak, zangak) gastu guztiak, gastu orokorrak eta jasanaraz daitezkeen zergak barne hartzen dira.

Bidesarearen zoladurak taulan definitutako zenbait erabilera biltzen duenean, erabilera hauetako bakoitzerako proiektatzen den azaleraren arabera konputatuko da.

���

D).- Gaur egun energia, argiteria eta telefoniarako zerbitzua airetiko sareen bidez banatzen bada ere, zoladura-obrez baliatuta, energia, argiteria eta telefoniaren sare elektrikoa lurpeko kanalizazio bidez banatuko den kasuetan, diru-laguntza jaso dezaketen zoladura-obra hauetako aurrekontua ondokora mugatuko da:

* Telefonia eta energia elektrikoaren kanalizaziorako obra zibila eta kanalizazioa. * Argiteria publikorako obra zibila, kanalizazioa, luminariak eta hariteria elektrikoa.

Nolanahi ere, beharkizun hauek bete beharko dira kasu guztietan:

1) Energia elektrikoa edo argiteria banatzeko gaur egungo sareek agerian diren eroaleak edukiko dituzte.

Garrantzi historiko-artistikoa dutelako tratamendu berezia behar duten eta Birgaikuntza Integraturako Area batean barne hartzen diren alde zaharrek ez dute beharkizun hau bete behar. 2) Instalazioen enpresa titularrek hitz emango dute, dokumentu idatzi bidez, beren kargura eta gehienez bost urteko epean, lurpeko sareen funtzionamendu egokirako beharrezko material elektrikoa eta telefonikoa instalatuko dutela, betiere enpresa hauek Organismo Publikoen ekarpenez onuratzeko aukeraren kaltetan izan gabe.

B.- DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GEHIENEZKO AURREKONTUAK, EKIPAMENDU-MOTAREN ARABERA. Diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 1.- Inbertsio publikoetan razionalizazio egokia ziurtatzeko eta fondo publikoen aplikazio eraginkorrena lortzeko xedez eta Obra eta Zerbitzuetako Foru Planaren Oinarrien Foru Arauak ezartzen dituen ekonomia eta errentagarritasun sozialerako irizpideak batuz, diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua (DGA) -aurrekontu honi aplikatuko zaio kasuak kasu adieraziko den portzentaia- honako formula hau aplikatuta lortuko da: DGA = M x Ko x GE formula honetan - "M", pezeta/eraikitako gainazaleko metro karratu Modulua da, modulu hau aldatu egingo da ekipamenduaren erabileraren arabera. - "Ko”, obraren burutzapenaren araberako koefizientea da. - "GE", proiektaturiko gainazal eraikia da eta ez du ekipamenduaren erabilera-mota bakoitzerako gehienezkoa -erakundearen tamainaren arabera finkatua- gainditu behar. Arestian aditzera emandako formula erabilera bakar bateko ekipamenduen kasuan diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua zehazteko aplikatuko da, hau da, egin beharreko obraren osotasuna helburu zehatz, definitu eta jakin bati dagokionean.

Gerta daiteke lokal bat erabilera alternatibo desberdinetarako elkarbanatzea: kontseilu-areto, gizarte-etxe, jubilatu-etxe… Hau gertatuz gero, diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko

���

aurrekontua aurreko formularen arabera zehaztuko da eta erakunderako erabileraren koefiziente eta modulu onuragarrienak aplikatuko dira. 2.- Egin beharreko obraren helburua eraikin baten barruan nahitaez lokal desberdinak okupatu behar dituzten espazio desberdinak egokitzea bada, diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua honako formula hau aplikatuta lortuko da: n DGA = M1 x Ko1 x GE1 + 0,7 x Σ [Mi x Koi x GEi ] i=2 formula honetan: - "M1" , eraikinaren erabilera nagusiari aplika dakiokeen modulua da. - "Ko1", erabilera nagusiko obraren burutzapenaren araberako koefizientea da.

- "GE1 ” erabilera nagusirako eraiki beharreko gainazala da eta ez du dagokion erabilerarakoa -aurrerago finkatuko dena- eta erakundearen tamaina gainditu behar. Mi, Koi eta GEi, bestalde, eraikinak lokal bereizietan bilduko dituen bigarren mailako erabilera desberdinen erabilera-motarako gainazal eraikiko prezioen moduluak, obraren izaeraren araberako koefizientea eta eraiki beharreko gainazala -ez du erabileraren araberako gehienezkoa eta dagokion erakundearen tamaina gaindituko- izango dira, hurrenez hurren.

Eraikinaren erabilera nagusitzat diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekonturik handiena eragiten duen erabilera hartuko da.

Horrenbestez, erabilera desberdinak lokal bereizietan garatuko dituen eraikin batean burutu behar den obra batean, diru-laguntza jaso dezakeen guztizko aurrekontua zehazteko, erabilera bakoitzerako DGAk zehaztuko dira banan-banan. Erabilera nagusitzat DGArik handiena lortuko duena hartuko da. Erabilera nagusiko DGA honi eraikinaren beste bigarren mailako erabilerak gaineratuko zaizkio eta bigarren mailako erabileren DGAk %30 murriztuko dira. 3.- Inolako babes bereziren menpe ez dauden eta eraskin honetan jasotzen diren erabileretara zuzentzen diren eraikinetan burutu beharreko interbentzioek ez dute mugarik izango; haatik, organismo eskudunak luzatutako izaera berezi horri buruzko egiaztagiria edo izaera hori frogatuko duen txostena izan beharko da. Ekipamenduaren erabileren definizioa * Udaletxea: alkatearen bulegoa, udalbatzarren aretoa, idazkaritza, jendea laguntzeko administrazioa, artxiboak, komunak, biltegia, sarbideak barne hartzen ditu eta lokal hauek gizarte-laguntzailearen bulego, talde politikoetarako lokal, aholkulari teknikoen bulego, bake-epaitegiko lokal eta abarrekin osa daitezke. * Kontzeju-etxea: batzar administratibora zuzendutako lokala (bilerak, artxiboa), kontzeju irekietarako batzar-aretoa, komuna, sarbidea eta biltegia. Arabako 17 kontzeju itxietarako (Dulantzi, Antoñana, Aramiñon, Baranbio, Beranturi, Bernedo, Izarra, Larrinbe, Lezama, Maeztu, Langraiz Oka, Urbiso, Rivabellosa, Santa Kurutze Kanpezu,

���

Saratxo, Legutio eta Zanbrana) aurreikusten den kontzeju-etxeak batzar-aretorik behar ez duenez, neurri txikiagoak izango ditu. * Gizarte-etxea: herriguneko biztanleen aisialdira eta gizarte- eta kultura-harremanak sustatzera zuzenduko den udaletxeaz edo kontzeju-aretoaz bestelako titulartasun publikoko lokala izango da. Udal-izaera ez duten gizarte-etxeetako lokaletan erabilera nagusiaz gain, gazte-taldearena, jubilatuena, balio askotariko aretoa edo bestelako gizarte- eta kultura-erabilerak bilduko dira. * Medikuntza-kontsultategia: udalerriko sendagileak eta osasun-laguntzaile teknikoak herriko pazienteen medikuntza-kontsulta egiteko erabiliko duten lokala. Sendagilearen bulegoa, sendaketa-aretoa, itxaron-aretoak eta goardietarako aretoa barne hartzen dira. * Ikastetxea: Eusko Jaurlaritzarena edo titulartasun publikokoa. Kasu honetan, toki-erakundeak burutu behar dituen konponketa edo mantenimendurako obrak burutzea soilik hartzen da aintzat. * Kirol-instalazioak: Obra eta Zerbitzuetako Foru Plana arautu denean, kirol-instalazioak, bertan bil daitezkeen instalazio bakoitzaren (kiroldegia, pilotalekua, bolatoki, futbol-zelaia, igerilekua) berariazko erabileraren arabera, bereizi egin direnez gero, ekipamendu bakoitzari dagokion kirol-jarduerarako beharrezko instalazioak barne hartuko dira: aldagelak, harmailak, sarbidea, komunak, kloratzeko eta ura zirkulatzeko ekipoak -igerilekuaren kasuan- eta abar. Araudi arautzailean ezarritakoaren arabera, kontzejuek eska ditzaketen kirol-instalazio bakarrak bolatokiak eta pilotaleku irekiak dira. Aitzitik, esparru zabalagoen kasuetan (udal-esparrua edo udalaz gaindiko esparrua) Obretako Foru Planak aditzera emandako kirol-instalazio guztiak har ditzake aintzat, betiere obraren sustapena eta ondorengo kudeaketa udalaren edo goragoko mailan dagoen erakunde baten esku badago. Igerilekuei dagozkien obrek Eusko Jaurlaritzaren araudi arautzaileak bete beharko dituzte. * Parkeak eta lorategiak: berdegunera zuzenduko den edo lore-apainketa izango duen herriguneetako biztanleek erabili eta gozatzeko jabetza publikoko espazioak dira. Azpiatal honetan ez dira aisialdirako toki-parkeak barne hartuko. Izan ere, parke hauek bestelako tratamendua dute, bisitari ugari jasotzen duten leku horiek egokitzeko beharrezko jarduketak biltzen dituzte eta espazio hauen erabilera edozein publikorako zabalik dago; hori dela-eta, ez dute inolako mugarik diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontuari dagokionez. * Gurtza-lekuak: erabilera honetan gurtzarako zabalik dauden tenpluak eta elizak barne hartzen dira. Alabaina, planak oin berriko eraikuntzak edo gainazala zabaltzeko obrak baztertuko ditu. * Hilerriak: pertsonak ehorztera zuzenduko diren barrutiak dira. Ekipamenduaren elementu komunak baino ez dira aintzat hartzen; harresia edo hesia, sarbideak, aparkalekuak, barruko kaleak eta abar. Nitxoen eraikuntza ez da barne hartzen. Toki-mailan konpontzeko edo zabaltzeko obrak soilik hartzen dira aintzat.

���

Udal-mailan, aurreko obrez gain, hilerri berriak eraikitzea ere barne hartzen da. * Udal-erabilerako biltegia: udal-jabetzako tresnak gordetzeko aditzera emandako erabilera orokorra biltzen du. Gainazal eraikiko moduluak Arestian definitutako erabilera bakoitzeko gainazal eraikiko metro karratuko pezeta modulua ezartzen da eta bertan burutzapen materialerako kostuak, gastu orokorrak, industria-onura eta BEZa barne hartzen da, bai eta dagokien ekipamenduak eraikitzeko beharrezko instalazio guztiak eraistea ere, hala badagokio. Aditzera eman diren kirol-instalazioetarako kontuan hartu beharreko gainazalak honako hauek dira: futbol-zelaiaren kasuan, zelaia bera, eta, igerilekuen kasuan, urak hartzen duen guztizko gainazala.

Moduluak honako hauek dira: Erabilerak Modulua (pta/metro karratua) Udaletxea 120.000 Kontzeju-aretoa 100.000 Gizarte-etxea: - Gaztetxea edo jubilatu-etxea eta areto balioanitza 80.000 - Liburutegia 60.000 - Haurtzaindegia 40.000 Medikuntza-kontsultategia 60.000 Ikastetxea 40.000 Kirol-instalazioak: - Kiroldegia edo pilotaleku estalia 70.000 - Pilotaleku irekia 40.000 - Bolatokiak 40.000 - Futbol-zelaia l3.000 - Igerilekua 70.000 Parkeak eta lorategiak 1.000 Gurtza-lekuak 40.000 Hilerria 15.000 Udal-biltegia edo tokiz gaindikoa 50.000 Modulo horiek KPIaren arabera aldatu behar dira urteoro. Diru-laguntza jaso dezaketen gehienezko aurrekontua kalkulatzeko ekipamenduaren xede eta erabileraren arabera definitutako modulua ondoko faktoreekin biderkatuko da:

* Obra-motaren izaeraren arabera definitutako koefizientea. * Zehazki eraikitako gainazalaren balioa. Gainazal honek ezin ditu muga jakin batzuk gainditu eta muga hauek ekipamendua kokatzen deneko herrigunearen tamainaren

���

arabera edo udal- edo eskualde-mailako populazioaren arabera finkatuko dira, sustatzailea Udala edo Koadrila denean, hurrenez hurren.

Obraren burutzapenaren izaera Ekipamenduaren erabilera zehatz bakoitzerako koefiziente zuzentzaile jakin batzuk ezartzen dira eta horretarako proiektatzen den obraren xedea zein den hartuko da kontuan: 1.- Oin berria: eraikin berri baten eraikuntza, bai aurretik eraikuntzarik izan ez duen lurzoru batean, bai eraikuntzarik izan zuen arren, eraikuntza eraitsi eta eraikuntzarik gabe geratu den lurzoru batean. Azken kasu honetan, eraispenaren kostua obra berriaren kostu bateratuari gaineratuko zaio. 2.- Birgaikuntza: aurretik dagoen eraikin bateko birgaikuntza funtzionala edo eraikitzailea, gaur egun dagoen eraikin oso bati edo zati bati, denboraren poderioz edo bestelako arrazoiren batek eraginda, galdu dituen baldintza fisiko eta funtzionalak itzultzeko xedea duena. Aldez aurretik eraikin bat egotea eskatzen du eta baztertuta dago hirigintza-mailan edo ekonomia-mailan aurri egoeran dagoena, hau da, jarduketaren xede den eraikin hori konpontzeko kostuak eraikin osoak edo dagokion zatiak gaur egun duen balioaren %50 gainditzen duenean. Balio arkitektonikoa, historikoa eta abar dela-medio babesen baten azpian dauden eraikinen kasuan ez da muga hau aintzat hartuko. Birgaitu beharreko eraikina babesen baten pean badago, obraren kostuaren gehikuntza katalogatutako birgaikuntzarako berariazko programen bitartez tramitatu beharko da. 3.- Zabalkuntza: aldez aurretik dagoen eta zerbitzuan den eraikin erabilgarri bati gainazala gaineratzeko proiektatzen den obra. Zabalkuntzak ezin izango du aldez aurretik dagoen eraikinaren gainazal erabilgarriaren %40 gainditu. 4.- Aldaketa: dagoen eraikin baten baldintza fisikoak edo funtzionalak aldatzeko obra. Obra honen bitartez, eraikinaren funtzionaltasuna hobetuko da, indarrean dagoen araudira egokituko da (oztopo arkitektonikoak ezabatzeko araudia, esate baterako)… 5.- Konponketa eta mantenimendua: erabileraren ondorioz narriatu diren elementu fisiko eta funtzionalak konpontzeko eta eraikinak zerbitzu-egoera egokian gordetzeko obrak. Aldez aurretik dagoen eraikin edo instalazio batean gauzatuko diren izaera jakina eta zehatza. 6.- Obra txikiak: garrantzia txikia duten eta enpresa edo teknikari koalifikatuak eskatzen ez dituzten birgaikuntza, zabalkuntza, konponketa edo mantenimendurako obrak dira eta aldez aurretik dagoen eraikin batean gauzatuko dira. Koalifikatu gabeko eskulanak portzentaia handi bat hartuko du obra hauen kostuan. Eraskin honen amaieran gaineratzen den laburpen-taulan erabilera bakoitzerako obraren arabera aplikatu beharreko koefizienteen balioak zerrendatzen dira. Populazio erabiltzailearen araberako gehienezko gainazal eraikiaren estandarrak Diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua zehazteko, metro karratu eraiki bakoitzeko pezeta moduluari ekipamendu horretarako proiektatu edo aurreikusitako guztizko gainazal eraikia biderkatu beharko zaio.

���

Hala eta guztiz ere, beharrizan errealak kontuan izanik neurriz kanpokoak gertatzen diren obrak burutu ez daitezen, ekipamenduaren xede edo erabilera bakoitzerako gehienezko gainazalak ezartzen dira, ekipamendua erabil dezakeen populazioaren arabera.

Gehienezko gainazal hauek zehazteko obraren sustapena eta, azken finean, ekipamenduaren titulartasuna -kontzejua edo udala- hartuko da aintzat.

Gehienezko gisa ezartzen diren gainazalak eraskin honi gaineratzen zaion laburpen-taulan isladatzen direnak dira. Kasu gehienetan erreferentzia guztira eraikitako gainazala da, futbol-zelaiaren kasuan -kasu honetan gainazala zelaiari berez dagokiona da- eta igerilekuaren kasuan -kasu honetan gainazala uraren gainazalari dagokio- izan ezik.

17 kontzeju itxietan, kontzeju-aretorako gehienezko gainazala 50 metro karratukoa izango da; hortaz, laburpen-taulan zerrendatzen diren gainazalak kontzeju irekiei dagozkie.

Kontzejuek edo administrazio-batzarrek formulatutako eskaeretarako aintzat hartutako populazioa ekipamendua jasoko duen herrigunearena da, kontzeju-aretoen kasuan izan ezik, kasu hauetan kontzejua osatzen duten herriguneetan bizi den guztizko populazioa hartuko baita kontuan.

Udalek formulatutako eskaeretarako adierazitako populazio-tarteak udalerriko guztizko populazioari dagozkionak izango dira.

Udalaz gaindiko sustapen eta jabetzako ekipamenduetarako gehienezko gainazalak udal-mailan ezarritakoekiko analogiaz aplikatuko dira.

Laburpen-taulan 50 biztanletik beherako herriguneetan pilotaleku estaliak ez dira diru-laguntza jasotzeko obratzat hartzen, 20 biztanletik beherako herriguneetan bolatokiak ez dira diru-laguntza jasotzeko obratzat hartzen, ez eta 300 biztanletik beherako herriguneetan igerilekuak ere. Hiri-altzariak Diru-laguntza jaso dezaketen hiri-altzariak urbanizazioko altzari-elementu osagarriak dira. Diru-laguntza jaso dezaketen gehienezko aurrekontuak ondokoak izango dira:

a) Banku publikoak, edozein mota edo eredu onartzen da, diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 25.000 pta./unitatekoa izango da eta bertan instalazioari dagozkion kostuak barne hartuko dira. b) Zakarrontziak, edozein mota edo eredu onartzen da, diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 5.000 pta./unitatekoa izango da eta bertan jartzeari dagozkion kostuak barne hartuko dira. c) Autobus-geralekuetako markesinak, edozein mota edo eredu onartzen da, diru-laguntza jaso dezakeen gehienezko aurrekontua 5.000 pta./unitatekoa izango da eta bertan jartzeari dagozkion kostuak barne hartuko dira.